Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

26
Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02) "Deustun" ala “Deustuan”? “Ez da Deustun bizi naiz esaten?” Bai, “Deustun bizi da” esaten dugu, eta “Pamplonara joan da” eta abar. Baina, berez, ez dira horiek herri haien izenak. Hain zuzen ere, Deustuari dagokionez, hauxe da Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta zerbitzuko arduradun Joze Ramon Zubimendik dioena: “Herri horren euskal izena Deustua da. Deustua dela eta, Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegiaren hitzaurrean (7. or.) pasarte hauxe dator: “…Deustua, Deustuan, baina Deustuko (oraingo erdaraz Deusto izan arren), -a horren jokoa artikulu mugatzailearena berbera delako”. Beraz, bi arazo ditugu hor (1) Gaur egun gehienok esaten dugu Deustora edo Deustura baina euskarazko izena Deustua da. (2) Izena hala erabiltzen da: Deustua, Deustuan, Deustuko, Deustura... Hau da, “mendi” bezala deklinatzen da. Gaztelaniaz ere badira izen nagusi batzuk artikulua dutenak; ez du inork esaten “El Madrid es grande” edo “La Barcelona”, baina bai “voy a La Coruña” edo “vive en El Palmar de Troya”. Euskaraz ere badira halako izenak, -a artikulua dutenak. Hori dela eta ongi bereiztea komeni da: (2.1) Ohiko izen nagusiak (artikulurik gabeak), Bilbo bezalakoak: >Bilbo, Bilbok, Bilbori, Bilboren, Bilbon, Bilbora, Bilbotik, Bilboko (2.2.) Ohiko izen nagusiak, -a bukaera (berezkoa dutenak), Lemoa edo Donostia bezalakoak >Lemoa, Lemoak, Lemoari, Lemoaren, Lemoan, Lemoara, Lemoatik, Lemoako >Donostia, Donostiak, Donostiari, Donostiaren, Donostian, Donostiara, Donostiatik, Donostiako (2.3.) Izen arruntetik datozen izen bereziak, -a artikulua gorde dutenak: Bizkaia, Azkoitia, Azpeitia, Mallabia, Urizaharra, Deustua... >(mendia, mendiak, mendiari, mendiaren, mendian, menditik, mendira, mendiko) >Bizkaia, Bizkaiak, Bizkaiari, Bizkaiaren, Bizkaian / Bizkaitik, Bizkaira, Bizkaiko >Deustua, Deustuak, Deustuari, Deustuaren, Deustuan / Deustura, Deustutik, Deustuko

Transcript of Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Page 1: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zalantzak Argitzeko Lantegia

Zalantzei buruzko azalpenak (02) "Deustun" ala “Deustuan”? “Ez da Deustun bizi naiz esaten?” Bai, “Deustun bizi da” esaten dugu, eta “Pamplonara joan da” eta abar. Baina, berez, ez dira horiek herri haien izenak. Hain zuzen ere, Deustuari dagokionez, hauxe da Euskaltzaindiaren Jagonet kontsulta zerbitzuko arduradun Joze Ramon Zubimendik dioena: “Herri horren euskal izena Deustua da. Deustua dela eta, Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Herriko Udalen Izendegiaren hitzaurrean (7. or.) pasarte hauxe dator: “…Deustua, Deustuan, baina Deustuko (oraingo erdaraz Deusto izan arren), -a horren jokoa artikulu mugatzailearena berbera delako”. Beraz, bi arazo ditugu hor (1) Gaur egun gehienok esaten dugu Deustora edo Deustura baina euskarazko izena Deustua da. (2) Izena hala erabiltzen da: Deustua, Deustuan, Deustuko, Deustura... Hau da, “mendi” bezala

deklinatzen da. Gaztelaniaz ere badira izen nagusi batzuk artikulua dutenak; ez du inork esaten “El Madrid es grande” edo “La Barcelona”, baina bai “voy a La Coruña” edo “vive en El Palmar de Troya”. Euskaraz ere badira halako izenak, -a artikulua dutenak. Hori dela eta ongi bereiztea komeni da:

(2.1) Ohiko izen nagusiak (artikulurik gabeak), Bilbo bezalakoak: >Bilbo, Bilbok, Bilbori, Bilboren, Bilbon, Bilbora, Bilbotik, Bilboko (2.2.) Ohiko izen nagusiak, -a bukaera (berezkoa dutenak), Lemoa edo Donostia bezalakoak >Lemoa, Lemoak, Lemoari, Lemoaren, Lemoan, Lemoara, Lemoatik, Lemoako >Donostia, Donostiak, Donostiari, Donostiaren, Donostian, Donostiara, Donostiatik, Donostiako (2.3.) Izen arruntetik datozen izen bereziak, -a artikulua gorde dutenak: Bizkaia, Azkoitia,

Azpeitia, Mallabia, Urizaharra, Deustua... >(mendia, mendiak, mendiari, mendiaren, mendian, menditik, mendira, mendiko) >Bizkaia, Bizkaiak, Bizkaiari, Bizkaiaren, Bizkaian / Bizkaitik, Bizkaira, Bizkaiko >Deustua, Deustuak, Deustuari, Deustuaren, Deustuan / Deustura, Deustutik, Deustuko

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 2: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Oharrak (a) Ez da batere ezohikoa irratian entzutea “Bizkaiako” baina oso gaizki dago, hori ez da inoiz

esan, hori ez da euskara. (b) Gaur egun gipuzkoar eta donostiar askok esaten dute Donosti, baina forma berria da (“gauz

bat” eta halakoak bezala) eta ez dute batere zalantzarik kantuan hasten direnean: “Hiru damatxo Donostiako...” edo “Ume eder bat ikusi nuen Donostiako kalean...”

Eta zein dira –a artikulua duten herriak? Hemen duzu hainbaten zerrenda: Abaurregaina [-a] (N) (abaurtar). Abaurrepea [-a] (N) (abaurtar). Alkasoaldea [-a] (N). Andia [-a] (N). Arbailla Handia [-a] (Z). Arbailla Txipia [-a] (Z). Aroztegia [-a] (N). Arribiltoa [-a] (N). Arroa-Behekoa [-a] (G). Azkilarrea [-a] (N). Azkoitia [-a] (G). Azpeitia [-a] (G). Basaburua [-a] (N). Basabürüa [-a] (Z). Berriatua [-a] (B). Beuntza-Larrea [-a] (N). Biguria [-a] (N). Bilañoko Esparrua [-a] (B).

Bordalarrea [-a] (N). Dantxarinea [-a] (L). Deustua [-a] (B). Eguzkialdea [-a] (N). Elizagorria [-a] (N). Ergoiena [-a] (N) (ergoiendar, ergondar). Ermua [-a] (B). Erreparatzea [-a] (N). Erribera Beitia [-a] (A). Erribera Goitia [-a] (A). Etxartea [-a] (N). Forua [-a] (B). Gamarra Gutxia [-a] (A). Gamarra Nagusia [-a] (A). Harana [-a] (A) (harandar). Hondarribia [-a] (G). Ibar Eskuina [-a] (Z). Ibar Ezkerra [-a] (Z). Iruñea [-a] (N).

Itzagaondoa [-a] (N). Izotzaldea [-a] (N). Kaizedo Behekoa [-a] (A). Kaizedo Goikoa [-a] (A). Kintoa [-a] (N). Lizarragabengoa [-a] (N). Lurriztiederra [-a] (N). Mallabia [-a] (B) (mallabitar). Mañaria [-a] (B). Mutiloa [-a] (G). Olatz Nagusia [-a] (N). Olatz Txipia [-a] (N). Pausua [-a] (L). Telleria [-a] (N). Urizaharra [-a] (A). Zigoitia [-a] (A). Ziordia [-a] (N). Zizur Nagusia [-a] (N). Zizur Txikia [-a] (N).

-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
Page 3: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zergatik ez dago ondo, honela: “Lortu zuen gainditzea nahiz eta asko kostatu arren”? Hainbat eratara egin ditzakezu kontzesiboak euskaraz: - NAHIZ ETA asko kostatu - asko kostatu ARREN - NAHIZ ETA asko kostatu zaioN - asko kostatu zaioN ARREN - asko kostatu BAzaio ERE Forma horietan guztietan ikusiko duzu menderagailu (partikula) bakarra erabiltzen dela (ARREN, NAHIZ ETA, BA ERE) eta aditza jokatzen bada -N eransten zaiola. Bi partikula jartzea, ordea, erredundantea da eta ez da euskaraz halakorik erabiltzen (ez ahoz ez idatziz) eta gaizki daude honelakoak: *nahiz eta asko kostatu bazaio ere, *nahiz eta asko kostatu arren, eta abar Gauza bera gertatzen da beste hizkuntza batzuetan: gaztelaniaz "aunque le costó mucho" edo "a pesar de que le costó mucho" esan dezakezu, baina ez *a pesar de que aunque le costó mucho.

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 4: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Harridurazkoak euskaraz Harridurazko perpausek ez dute sekretu handirik euskaraz (Polita da etxea!, BAI deLA politazure etxea!, ZE(IN) polita den etxea!, NOLAKO etxe polita!). Hara: Harridurazko perpausak era askotara osa daitezke euskaraz. Baina BAI partikula erabiliz gero, -LA atzizkia du aditzak ezinbestean eta galde-partikularen bat erabiliz gero (NOLAKO, ZER...) aditzak –N hartuko du. - Aditzik gabe Ederrak dira gura mendiak! Ederra, benetan, egin duzun lana! Bai ederra zure eleberri hori! Zer polita zure auto berria! - Aditza eta BAI BAI ederrak direLA gure mendiak! BAI polita deLA zure auto berria! - Aditza eta galdetzaileak A ZER NOLAKO kolpea hartu dueN! ZEIN handia deN zure bihotza! NOLAKO aurpegia daukazuN! Beste batzuk Hau bai bazkari ederra gaurkoa! Eskerrak Miren etorri deN! ... - Sailkapen osoa eta adibideak ikusi nahi badituzu, liburu honetara jo dezakezu: “Euskal Gramatika Osoa”, I. eta E. Zubiri. Didaktiker, Bilbo 1995

-
Resaltado
Page 5: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Ortografia arauez. Hizkuntza baten eredu estandarra erabakitzen denean beti baztertzen dira forma batzuk. Esate baterako hiztun batzuek edo besteek ezagunagotzat edo normalagotzat jotzen dituzte hauetako bat edo beste: ‘behinik behin, behinikbehin, behinibehin, behinik behin, binipin, minipin’... Eta bat erabakitzean, besteak harritu, jakina. Egia da askatasuna ere utzi behar dela neurri batean, baina euskaraz argitaratzen ibili garenok badakigu nolako arazoak genituen ‘estropiezo, estropozo, estropezu’ edo nolabait erabakitzeko. Urteak eman ditugu euskara estandarra eskatzen eta hutsune hori betetzera etorri da Euskaltzaindia. Horregatik, gaur egun bakoitzak bere erara erabiliko du, batez ere ahoz, baina hizkuntzaren eredu estandarraz baliatu nahi dugunean: - jardun, jarduera, jardunbide, jardunaldi

(euskara batu idatzi estandarrerako okerrak dira: *ihardun, *iharduera...) - hatsaldi

(okerra *atsaldi) - aurrealde, aurreko alde

(euskara batu idatzi estandarrerako okerra da *aurrekalde) Auzi honetan, badira gogoan hartu behar diren hiruzpalau kontu: (1) Hitzen forma estandarra hitzak banan-banan aztertuta erabakitzen da eta ez dago azalpen

bakarra erabaki guztiak azaltzeko. (2) Zenbait arrazoi hartzen dira kontuan hitzak erabakitzeko: batez ere erabilera, etimologia

azken arrazoia da. (3) Hitzen erabilera engainagarria izan daiteke. Ikastola batean ikasi duenarentzat oso hitz

ezagunak dira ‘ingelera’ eta halakoak. Baina hitz horiek asmatu berriak dira: euskaraz ‘ingelesa’ esan dugu beti. Gauza bera gertatu da azken 20 urteotan modan jarri den hitz askorekin: Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan beste era batera erabaki dituenean, askok esaten dute aldatu egin dituztela. Baina ez da apenas aldaketarik egon: izan ere, orain sortu da Hiztegi Batua, orain artekoa beste zerbait zen, ikastola eta aldizkari batzuen usadioa, neurri handi batean euskararen betiko tradizioarekin uztartzen ez zena.

-
Resaltado
Page 6: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zergatik ez da zuzena “ezin izan genuen sartu” Erabilerarik zabalduenari begira, honela erabaki du Euskaltzaindiak (hain zuzen ere, horrela erabili dugu beti Bizkaian):

‘ezin naiz joan, ezin naiz etorri’ (NOR) ‘ezin dut esan, ezin dut egin’ (NORK)

Salbuespen bakarra hau da (aditza esplizituki agertzen ez denean):

‘ezin zara gurekin etorri?’ > ‘ez, ezin dut’

-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
-
Resaltado
Page 7: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zergatik da okerra “Hemendik joaten ezkerretara duzu eskola”? Oro har, ‘joaTEN’ forma hori beste aditz batekin lotua agertzen denean erabiltzen da, bi kasu hauetan: (a) joaten ARI zen; esaten DIHARDU; zerbait egiten SAIATU ginen, lan egiten HASI gara... (b) unibertsitatean ikasten EZAGUTU nuen.. (ikasten ari zela, alegia) Baina erdarazko gerundioaren parekoa, ‘estudiANDO llegarás lejos’ –z edo –ta erabiliz egiten da. Ekintza bururatu gabea baldin bada, -z; ekintza burutua baldin bada: -TA ‘Denei agur egineZ alde egin zuen gelatik’ (saludANDO, agur egiten ari zen alde egiten zuen bitartean) ‘Besoa apurtuta, ez duzu lan askorik egingo’ (erdaraz ez da erabiltzen ‘roto el brazo’ edo antzekorik, esapideetan izan ezik [muerto el perro, se acabó la rabia / txakurra akabatuta, akabo errabia] eta bestelakoak erabiltzen ditugu: ‘con el brazo roto, habiéndote roto el brazo...) dena den, batzuetan bietara uler daiteke (-z, edo –TA) ‘Hori esanez, ez duzu ezer konponduko’ ‘Hori esanda, ez duzu ezer konponduko’

-
Resaltado
Page 8: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Lexikalizazioa. Hitzak, batez ere atzizkiak erabiltzen direnean edo elkarketa egiten denean hitz berri bihur daitezke zenbait aldaketa fonetiko hartuta, baina ez dago esaterik noiz baden hitz berria edo noiz ez. (1) Horrela, badirudi "lur" hitzak, oro har, azken "r" hori galdu egiten duela hitz berriak osatzean lur + (b)izi > luizi lur + (e)baki > lubaki lur + gorri > lugorri lur + -gintza > lugintza baina ez beti: lurbira lurmutur lurburu ("poloa")

-
Resaltado
Page 9: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Ekonomialari Azken urteetan ikaragarri zabaldu dira -lari guztiak (ekonomilari, pedagogilari...) baina inola ematekotan -ialari eman behar dira (-ia bukaera dutenak, alegia): ekonomialari (hala aurkituko duzu Elhuyar hiztegi elebidunean), historialari... Dena den, horietako batzuk asmatuak dira, eta egokiagoa da "pedagogo, filosofo" erabiltzea. "Ekonomialari" ez da agertzen Hiztegi Batuan (ez da esaten gaizki dagoenik: ea Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren bigaren bueltan zer erabakitzen duen) eta bai "ekonomista". Beraz, "ekonomista" behintzat hitz zuzena da euskara batu estandarrerako.

-
Resaltado
Page 10: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Nire hiztegiaren arabera "nortsu" hitzak "quiénes" esanahia dauka eta beraz, ugaritasuna adierazten du nire ustez. Berriz "baketsu" hitzari ez diot ugaritasun kutsurik aurkitu... Hala zioen Azkuek -tsu atzizkiak: (1) Sufijo derivativo, que, unido a nombres forma adjetivos que denotan abundancia: “osasuntsu,

euritsu, argitsu”... (2) Sufijo modal que equivale a “casi, poco más o menos”: “ordutsu hartan, noiztsu, halatsu,

zertsu diren, bertsu, berdintsu, oraintsu...” (3) Sufijo modal equivalente a “como, a lo..”, de muy poco uso (“gizontsu”) Hain zuzen ere 2. adierari dagokio “nortsu” hitzak. Hona hemen Euskal Hiztegiak zer dioen (adibide horiexek hartu ditu Hiztegi batuak eta adiera horretan baino ez du onartu): nortsu. gald. (izord.). (~1760). Ipar. Gutxi gorabehera nor? Nor-tsu zen edo zertsu bizitze eraman zuen.

-
Resaltado
Page 11: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

-garri/-kor Aspaldian ikasi nuenean "-garri" atzizkiaren erabilera gomendatu zidaten, gero "moda" aldatu zen eta “-tzaile" erabiltzeko esan zidaten "eragile" esanahia adierazteko, geroago, oker ez banago, berriro gomendatzen zen "-garri" atzizkia errekuperatzea edo, eta oraingo ariketan berriro "-tzaile" erabili behar... Nola dago asunto hau? Ez da kontu erraza: hona azalpen ahalik eta laburrena: (1) –garri “pasiboa”: “film ikusgarria da hori” (1.1.) adiera: filma ikustea merezi du (digno de, visiBLE) (1.2.) erabilera: [film ikusGARRIA] X-k filma ikusten du (konparatu 2.2.rekin) (2) –garri “aktiboa”: “neurri murrizgarriak hartu dituzte” (2.1.) adiera: neurriek zerbait murrizten dute (restrictivas) (2.2.) erabilera: [neurri murrizGARRIAK] neurriek X murrizten dute (konparatu 1.1.ekin) (3) –tzaile “aktiboa: “gizon hiltzailea” (3.1) adiera: gizonak hil egiten du (asesino) (3.2.) erabilera: [gizon hilTZAILEA] gizonak X hiltzen du (bat dator 2.2.rekin) Nahasteak: Atzizki berak bi adiera eta erabilera izatean (kontrakoak, gainera) arazoa eragin du eta hiztun askok –garri atzizkia adiera pasiboan baino ez dute erabiltzen (ikusgarri, jangarri..., ikusi edo jan daitekeena, alegia). Hori dela eta, adiera aktiborako –tzaile erabili izan dute sistematikoki, edo mailegua(“eskiatzaile”“eskiadore”): Zalantza: Zenbaitek uste dute –tzaile bizidunekin bakarrik erabil daitekeela. Beraz, haien ustez, bizigabeekin beti –garri edo –gailu erabili beharko litzateke (isolagailu: aislante) Nire ustea (gaurko egoera) (a) Ukaezinak dira –garri atzizkiaren adiera biak eta biak erabili beharko genituzke. (b) Adiera aktiborako –garri edo –tzaile erabil daitezke, orain arteko usadio edo tradizioaren arabera, baina ez dago –tzaile bizigabeetara mugatzerik. Hiztegi Batuan bertan onartu dira bestelakoak, adibidez “disolbatzaile” (Kim), “disolvente” (“que disuelve”, aktiboa alegia, baina bizigabea) adierazteko. (c) Dena den, hitzak banan-banan erabakitze hori ez da erraz gertatzen. gaurko egoera zehatzaren berri izan dezazun, hona hemen adibide batzuk: - Hiztegi Batuko adibide batzuk: (-garri pasiboa: aceptaBLE, digno de, que merece ser... X onartzen edo osatzen dugu) onargarri gehigarri osagarri

-
Resaltado
Page 12: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

(-garri aktiboa: X-k argitzen edo aberasten du) argigarri (...joskera arazoetan argigarria eta zehazgarria gerta zitekeenean soilik adierazi da) hitz adierazgarriak aberasgarri (bereziak: lexikalizatuak) ezaugarria (característica) (-tzaile bizidunekin) aditzaile (aditzaile onari, hitz gutxi) aho-artatzaile antolatzaile (-tzaile bizigabeekin) zenbatzaile disolbatzaile desinfektatzaile (baina VOX hiztegiak eta Elhuyarrek “desinfektagarri” dakarte) (eta batzuetan denak erabil daitezke) iratzargarri: excitante, estimulante iratzargailu: (a) despertador, (b) Iparraldean excitante, estimulante iratzartzaile: despertador, excitador (Elhuyar; Hiztegi Batuan ere agertzen da)

Page 13: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Ekintza baten arima eta eragile... Nire ustez eratzaileak ekintzan bertan parte hartzen du eta beraz "eragile" da. Berriz sustatzaileak ekintzaren sorrera bultzatuko du, baina ez du zertan "eragile" bera izan behar. Zuk azaldu... Arazoa agian izango da “arima eta eragile” nola ulertzen dugun. Oro har, eratzailea eratzen (egiten, alegia) duena da; “sustatzailea”, berriz, bultzatzen duena, eragiten duena, besteak “dantzan” eta “lanean” (egiten, eratzen) jartzen dituena. Erdaraz, “eratzaile: creador, organizador, hacedor, autor” (Elhuyar eta VOX hiztegiak) eta “sustatzaile: impulsor, animador promotor” (Elhuyar eta VOX hiztegiak)

-
Resaltado
Page 14: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Golkokada benetako hitza da? Txikitan eta gaztetan intxaur biltzen ibiltzen ginenok kolkoan hartzen eta gordetzen genituen: a zer nolako kolkokadak. Hala dio Euskal Hiztegiak (Sarasola): golkokada. iz. (1977; kolkokada 1897). Golkoan sartzen den kopurua. Ik. altzokada. Golkokada intxaurra jan genuen. Golkokada bat sagar. Ariketa horretan gaizki dagoena “g-olkokada” forma da, Hiztegi Batuak Bizkaia aldean erabili ohi dugun “kolko” hartu baitu. Beraz, “golkokada” dioen lekuan “kolkokada” behar du (nahiz eta Sarasolaren hiztegiak eta Xuxen zuzentzaileak “golkokada” erabili: zuzenduko dute).

-
Resaltado
Page 15: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zer da "asete"? ... "asebete" ote? Arrazoi duzu: “asebete” behar du. Egia esan, bada “asete” hitza euskaraz baina inguru jakin bateko hitz berezia da. Hain zuzen, Araoz eta Oñati aldean erabili den hitza da baina beste adiera batekin: “euria asko egin eta lurra urez betea dagoenean esaten da “asetea” izan dela”. Gero, hitz azpidialektal hori Arantzazun erabili du idazleren batek. Horretaz aparte “asete” hitza “asebete” edo “asetze” adieran (“hartazgo, plétora”) Azkuek erabili zuen (asmatua edo analogiaz sortua?) eta Txomin Agirrek bere bi eleberritan: Kresala eta Auñamendiko Lorean (“biotzaren asete ta betekada osoa”). Beraz, gu egiten ari garen bezalako ariketa batean “asebete” behar nuen jarri.

-
Resaltado
Page 16: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zer da isurkin; zer da salkin? Bi ariketa horiek “txarrak” dira ikuspegi teknikotik. Bietan “asmatu” da hitz okerra: euskaraz ez dago “isurkin” ez “salkin”ik. Beraz, horixe zen hain zuzen eskatzen zena, hitz okerra ezagutzea, alegia, baina beste era batera behar zuen galderak: zein da euskaraz ez dagoen hitza? edo halako zerbait. Kontu honetaz nik beste dakizue test erako azterketak prestatzen dituzuenok. Izan ere, erantzunen artean distraktore egokiak aurkitzea oso zaila gertatzen da batzuetan.

-
Resaltado
Page 17: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Ortografia. Euskal itxura emateko jarritako 'u' ren lekuan gaztelerazko 'o' mantendu behar zelakoan nengoen. Zergatik ba tipo eta ez tipu eta kasu honetan jokabidez aldatzea? Oso zaila da hori erantzuten. Ortografiarekin gertatzen da (hala azaltzen saiatu naiz ikastaroko liburutegian, arau batzuk oso konplikatuak direla, hizkuntzaren etimologia edo ibilbidea dela eta. Saia zaitez, esate baterako gaztelania ikasi berri duen bati aditz irregularrak azaltzen (comer>como, poder>puedo, saber>sé, caber>quepo...) Kontu horiek hizkuntza ongi aztertu ondoren baino ez dira ulertzen (etimologia kontuak dira, harako hartan azentuarekin zerikusi dutenak)eta ez dut uste horretan hastea merezi duenik (hizkuntzalaritza eta filologia kontuetan interesik ez baduzu, behintzat). Bada liburu bat arazo hori aski ongi azaltzen duena “Maileguzko hitzak” UZEIrena: bertan zehazten da nola egokitu ohi diren grekotik hartutakoak, latinetik hartutakoak, halako edo bestelako azentua dutenak, eta abar. Oro har, euskaraz -o > -u egiten da bukaeretan, baina salbuespen asko dago arkitekto, dialekto segundo (baina “minutu”) tipo, arketipo, biotipo, kariotipo, estereotipo, logotipo kupo, ekipo, horoskopo, polipo Bestalde, -creto bukaerak –kretu sekretu diskretu konkretu dekretu

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 18: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

"Halere" "hala ere"-ren sinonimoa da? Ez eta bai. “Hala ere” da “honela ere, horrela ere, hala ere...” paradigmakoa, eta “halere lexikalizaturik dagoen lokailu bat. Hau da, “ “dena den” esatean ez dugu esapidea deskodifikatzen, “sin embargo” edo antzeko zerbait ulertzen dugu eta kito. “Halere” irakurtzean gauza bera gertatzen da. Baina praktikan bata zein beste erabil daitezke. Hemen duzu hitz hauen inguruan zer dioten hiztegi pare batek Euskal Hiztegia (Sarasola) — HALA ERE. (1571). Ik. halere. Tycho Brahe gizon jakintsua zen, hala ere haur denboran sorginen gainean aditu zituen ipui-nekin geratu zen atsoak topatzeko beldurrez. Maitasun lurtarra, baina irakurlearen bihotza esku leunez ukitu duen maitasuna, hala ere. halere. junt. (1571). 1. Aurreko perpausetik espero denaren aur-kakoa gertatzen dela adierazteko erabiltzen den juntagailua. Bere ezkerrean eta ezar daiteke. Ik. HALA ERE; halarik ere; HALA ETA GUZTI(Z) (ERE), HALAZ GUZTIZ ERE; GUZTIAREKIN ERE. Bazekiten ikusi nahi genuela; halere ez zen agertu. Bide aldatzerik larriena, halere, azken mende mugak ekarri ziguna dugu, noski. Indar guztiak eskuetan izaki, eta halere jendearen beldur. Ausarki eta halere neurriz jokatzen badakigu. 2. (1808). Gainera. Haserre zara nagusia? —Bai, eta ongi haserre, halere! Igitariak aho batez aukeratu zuten buruzagi eta bidez halere. 3. (1886). Gip. Eskerrak; gaitz erdi. Ik. beharrik. Halere!, alde egiten dute; ez ordea, han daude oraino nazkagarri haiek! Halere lagunekin datorrenean! Elhuyar hiztegi elebiduna “hala ere” 1 A pesar de todo, sin embargo Ez zaitut maite, baina hala ere zurekin bizi naiz: no te quiero, pero a pesar de todo vivo contigo Goiz esnatu naiz, hala ere berandu iritsi naiz lanera: me he levantado temprano, sin embargo he llegado tarde a trabajar 2 Además, por otra parte; por cierto Paula eta Martin agiraka zebiltzala, eta gogor hala ere, urrutitik ezagutu zuen Manuelek: Manuel se dio cuenta desde lejos que Paula y Martin estaban discutiendo, y duramente por cierto “halere” lok. Sin embargo, a pesar de todo, aun y todo

-
Resaltado
Page 19: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Zergatik dago txarto "Ez zituzten lortu proiektua aurrera ateratzeko behar ziren laguntzarik”? Ez dugu zuk eskatu duzun baliabideA Ez dITugu zuk eskatu dITuzun baliabideAK Ez dugu horretarako baliabideRIK (okerra) *Ez dITugu horretarako baliabideRIK Jende askok egiten du huts hori eta baliteke erdarak eragina izatea. Izan ere, erdaraz pluralean ematen dira halako egiturak (“No tenemos recursoS”)

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 20: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

“Hidrogeno” eta “oxigenoa” letra larriz idazten zirelakoan nengoen, baina badirudi ezetz (ulergarria da). Izan ere, izen arruntak dira: mendia, ura, hidrogenoa... Beste kontu bat da notazio zientifikoa edo biologiako taxonomia: halakoetan konbentzio bat erabiltzen dugu, adibidez “Scherichia coli”, edo “Pneumocystis carinii” (halakoak maiuskulaz –generoa eta minuskulaz –espeziea—baina biak letra etzanez, horretaz arduratzen diren estandarizazio erakundeek hala erabaki dutelako. Edonola ere, maiuskula eta minuskulen gaia ez da uste bezain erraza: denok ditugu zalantzak, Euskaltzaindiak ez du oraindik arautu eta erdaraz ere ez datoz bat estilo-liburu guztiak (El Pais, EFE, eta abar...)

-
Resaltado
Page 21: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

-tsu txikigarria zelakoan egon naiz, Hala zioen Azkuek -tsu atzizkiak: (1) Sufijo derivativo, que, unido a nombres forma adjetivos que denotan abundancia: “osasuntsu, euritsu, argitsu”... (2) Sufijo modal que equivale a “casi, poco más o menos”: “ordutsu hartan, noiztsu, halatsu, zertsu diren, bertsu, berdintsu, oraintsu...” (3) Sufijo modal equivalente a “como, a lo..”, de muy poco uso (“gizontsu”) Atzizki txikigarriak, berriz, honako hauek dira: Izenari eransten zaizkionak • -txo (-tto): baratzetxo, elizatxo, etxetxo, gaztetxo, hiritxo, txoritxo… • -xka (-ska): bidexka, buruxka, herrixka, liburuxka, mordoska… • -xko (-sko): zaldixko, harrixko, soroxko, oilasko… • -ñi: amañi, aitañi, maiteñi… • -ño: maiteño, xoriño, urdeño… • -ko: azeriko, gizonko, mandoko, otsoko, zozoko… Izenondoari eransten zaizkionak • -ail: berdail, xurail… • -kara: luzekara, zurikara, nabarkara, horikara… • -xka (-ska): berdexka, gorrixka, zurixka, horixka… • -xko (-sko): mehexko, gaztexko, handixko, ilunsko, gogorsko… • -zta: horizta, gorrizta… • (?)-tsu: igualtsu, berdintsu… Baina txikigarritzat hartzen den azken –tsu hori Azkueren (c) atalekoa litzateke. Gertatzen dena da ohikoa dela –-euskalki batzuetan—amaierako <oa> ahoskazteko <ua> egitea (edo <ea> <ia>. “Beroa > berua, etxea > etxia, leloa > lelua, txikitxoa > txikitxua...” eta horregatik identifikatzen dugula ohiko –txoa txikigarria –txua formarekin.

-
Resaltado
Page 22: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Pinturarako zaletasun handia duena: “margolari iaioa” jarri dut, eta ez “margozale porrokatua”, eta orain ados nago. Berez “–(l)ari” atzizkiak egilea adierazten du (egiten duena, hartan ari dena...) eta “–zale” atzizkiak zaletasun hutsa. Dena den, ez da harritzekoa batzuetan zalantza egitea: atzizkiek oso tasun edo adierazpide semantiko apala dute eta nahasi egiten dira bata bestearekin. Ikusi besterik ez dago nola euskalki batzuetan “kamioilari” esateko “kamioizale” erabiltzen duten; esnea banatzen duenari ere batzuek “esnedun” esaten diogu, Bizkaian, eta beste batzuek “esnezale”, Gipuzkoan, (badira “esne-saltzaile” eta halakoak ere). Forma dialektal eta azpidialektal horiek denak dira euskara eta denak dira onak baina horietatik bat edo batzuk baino ez ditu hautatzen Euskaltzaindiak euskara batu estandarrerako, oro har hedatuenak.

-
Resaltado
-
Resaltado
Page 23: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

-ko/-aren? 2. saioko ariketak / 2. saioaren ariketak? Hara, nik 3. saioko ariketak esango nuke, hau da, nongoak, zein ataletakoak, ikastaroan zehar non kokatuak adierazi nahi dudalako. Baina erraza da parafrasia beste era batera egitea eta -aren justifikatzea "3. saioak dituen ariketak" direla esanez. Zoritxarrez, gai hau ez dago aski ikertua. Euskaltzaindiak zerbait badakar bere Gramatikan baina oso zaila da une honetan edozein kasutan aplikatzeko formula asmatzea. Oro har: (a) Non gertatzen den adierazten dugunean: NONGO "Lurreko madariak hartu" (lurrean daudenak, alegia) (b) Nork edo zerk duen adierazten denean: NOREN, ZEREN "Liburuaren prezioa" (liburuak prezio jakin bat du) (c) Batzuetan biak direla posible "Euskal Herriaren Historia": Euskal Herriak egiten dituenen kontaketa "Euskal Herriko historia": Euskal Herrian gertatu direnen kontaketa Baina zalantzazko kasu asko izaten dira. Izan ere, badirudi lehen -aren jartzen genuen lekuan -ko jartzen dugula gaur egun gero eta gehiagotan. Eta baliteke -aren/-ko > -ko/-ko bilakaera horretan (-ko bakarrik erabiltzera jotzean, alegia) erdaraz preposizio bakarra egoteak (DE) eragina zian dezakeela. Gero eta gehiago entzuten dira honelako okerkeriak: *"goleko aukera" > "gol aukera" *"hiru puntuko aldea" > "hiru punturen aldea" *"17 graduko tenperaturan" > "17 graduan / tenperatura 17 gradu denean" *"telebistako eragina" > "telebistaren eragina" *"gelako neurriak" > "gelaren neurriak"

-
Resaltado
Page 24: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Berria / desberdin

“Berria” eta “zaharra” zer diren denok dakigu. Eta bilerak, “berriak” eta “zaharrak” egiten al ditugu? Gertatzen dena da gaztelaniaz ikaragarri zabaldu dela azken urteotan “Un nuevo tema, una nueva reunión” baina gaztelaniak ongi bereizten ditu bi egitura hauek:

“Un nuevo tema = otro tema”

“Un tema nuevo = desconocido hasta ahora”

Horrela, nekez esango genuke erdaraz “el próximo martes celebraremos una reunión nueva”, ezta? Bada, euskaraz horixe da adierazten duguna “bilera berria” esaten dugunean.

Hori dela eta, egokiagoa izan liteke “bilera bat” edo “beste bilera bat”. Dena den, ez dakit zer gertatuko den hemendik urte batzuetara, gaztelaniaren estilo-liburuek gaitzetsi arren, oso hedatua baitago “nuevo X” egituraren erabilera, baita frantsesez (nouveau) eta berriki ingelesez ere (new), batez ere hedabideetan.

Gauza bera gertatzen da “desberdin” hitzarekin.

“Explicaremos distintos temas = varios temas”

“Explicaremos temas distintos = que no son igulaes”

Hori dela eta, “lehen esaldia euskaraz emateko egokiagoa da “Zenbait gai azalduko dugu eta ez “gai desberdinak”, hori esanda bigarren adiera ari garelako aditzera ematen.

-
Resaltado
Page 25: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Erditu da?

Euskaraz “ama erditu da” edo “ama umeaz erditu da” beste egiturarik ez dugu “erditu” aditza erabiliz. Baina euskarazko egitura hori eta erdarazkoak oso desberdinak direnez, nahastu egiten ditugu maiz. Beste era batera esateko, beste aditz bat erabil zenezake (amak sortu ninduen, amak egin ninduen) baina ez “erditu”.

-50ean zergaitik ez d)Lotsatuta bait dago? Txarto al dago gramikalki edo erdarakada hutsa al da?

-
Resaltado
Page 26: Zalantzak Argitzeko Lantegia Zalantzei buruzko azalpenak (02 ...

Koma nola eta noiz erabili

Kontu luzea da hori (eta ez da uste bezain erraza). Baian hemen duzu laburpentxo bat arau modura, Joxe Ramon Zubimendi eta Pello Esnalen Idazkera-liburutik hartua: 1. Inoiz ez da koma bakar bat jarri behar subjektuaren eta aditzaren artean.

2. Elkarren kideko zatiak komaz bereizten dira, elkarren segidan daudenean.

3. Esaldi bat argitu edo osatzeko, edota irakurketa samurtzeko, beste esaldi bat tartekatzen zaionean, koma artean jartzen da tartekoa (parentesi edo marra luze artean ez bada).

4. Norbaiti edo zerbaiti dei egiterakoan erabiltzen den deikia koma artean idatzi behar da.

5. Esaldi baten zati nagusiak komaz bereizten dira, baldin eta geldialdia egin behar dela adierazteko beste ortografi markarik ez badaukate.

6. Komaz bereizi beharreko perpausen tartean ETA lokailua egokitzen bada ere, jarri egin behar da koma. Horixe bera egin behar da EDO, ALA, BAINA, BAIZIK eta antzeko lokailu edo juntagailuekin.

7. Aditz osoa ezkutuan duten esaeretan koma idatziko da aditzaren ordezko.

8. Aditz errepikatua ezkutuan duten elkarren segidako esaldi-zatietan ez dago koma idatzi beharrik ezkutuko aditz bakoitzaren ordezko.

9. Zenbaki osoak eta zenbaki osoen zatiak bereizteko ere koma erabili behar da. Bibliografia: - Joskera Lantegi. Juan Garzia Garmendia. IVAP-HAEE - Idazkera-liburua. Joxe Ramon Zubimendi eta Pello Esnal. Eusko Jaurlaritza - Euskal Gramatika Osoa. Ialri eta Entzi Zubiri. Didaktiker.

-
Resaltado