agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/30092013/74/es-eu_201…  · Web viewBILBOREN...

24
BILBOREN ERALDAKETA, ONDAREAREN BITARTEZ AZTERTUTA DBHko 3-4. mailetarako sekuentzia didaktikoa Ikerne Etxeberria

Transcript of agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/30092013/74/es-eu_201…  · Web viewBILBOREN...

BILBOREN ERALDAKETA, ONDAREAREN BITARTEZ AZTERTUTA

DBHko 3-4. mailetarako sekuentzia didaktikoa

Ikerne Etxeberria

Fran de la Pea

Alfonso Cao

ZER LANDUKO DUGU SEKUENTZIA DIDAKTIKOAN

Bilboko eraldaketa: ondarearen bitartez aztertuta sekuentzia didaktikoaren organigrama:

(2. Zelakoa da Bilboko ondarea?Bilboko ondarea identifikatuzGizateriaren OndareaOndare motakOndare izendatzeko irizpideakOndarea munduanOndarearen babesa Euskal Herrian1. Zer dakigu ondareaz?Planifikazioa3. Ikerlana egitenGaia aukeratzeaLana gauzatzeaEbaluazioa5. Zer ikasi dugu?Aurkezpena4. Ikerlanaren aurkezpena)

1. ZER DAKIGU ONDAREAZ?

Gizateriaren Ondarea

(Unescok (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazioarteko Erakundeak) GIZATERIAREN ONDARE izendatzen ditu aparteko garrantzi kulturala edo naturala duten lekuak, horiek babestu eta zaintzeko.)

Ondare motak

Kultur ondaretzat hartzen dira balio historikoa, estetikoa, arkeologikoa, zientifikoa, etnologikoa edo antropologikoa duten monumentuak, eraikuntza-multzoak eta tokiak. Natur ondaretzat, aldiz, hartzen dira eraketa fisiko, biologiko eta geologiko bereziak, zientziaren, kontserbazioaren eta naturaren edertasunaren ikuspuntutik balio aparta duten guneak, eta arriskuan dauden animalia- eta landare-espezieen habitatak.

Ondare izendatzeko irizpideak

(Tokiek "balio unibertsal aipagarria" eduki behar dute, eta hamar irizpidetik gutxienez bat bete, Unescok Gizateriaren Ondare moduan onartzeko:Maisulana izatea.Giza balioen elkarreragina adieraztea arkitektura edo teknologia garapenean, arte monumentalean, hirigintzan edo paisaiagintzan.Tradizio kultural baten edo zibilizazio baten lekukotza bakarra izatea.Giza historiako garai aipagarri bateko adibide bikaina izatea.Lurren edo itsasoen erabilera tradizionalaren edo jendeztatze tradizionalaren adibide bikaina izatea.Balio unibertsala duten ideiei, sineskerei, artelanei, idazlanei, gertakari edo tradizio biziei lotuta egotea.Aparteko edertasun naturala eta garrantzi estetiko ezohikoa izatea.Lurraren historiaren aro nagusien adibide aparta izatea.Aldatzen edo garatzen ari diren prozesu ekologiko edo biologikoen adibide izatea.Tokian bertan aniztasun biologikoa mantentzeko habitat naturalaren adibide garrantzitsu eta esanguratsua edukitzea.)

Adierazi zein irizpiderekin lotzen diren honako adibideak (idatzi irudien ondoan irizpideen zenbakiak):

(Iguazu-ko ur-jauziak. Brasil eta Argentina.Giza-ko piramideak. Egipto.Akropolia. Grezia.Jantar Mantar. Jaipur (India). Astronomia eraikinak.)

(Koral Hesi Handia. Australia.Serengueti-ko Parke Nazionala. Tanzania.)

Ondarea munduan

Unescok toki asko izendatu ditu Gizateriaren Ondare. Aztertu beheko taula eta adierazi non aurkitzen diren toki babestu gehien. Zure ustez, zergatik daude diferentzia horiek?

Eskualdea

Naturala

Kulturala

Mistoa

Guztira

%

Afrika

33

42

3

78

9

Arabiar Herrialdeak

4

60

1

65

7

Asia-Pazifikoa

48

129

9

186

21

Europa eta Ipar Amerika

56

375

9

440

49

Latinoamerika eta Karibea

35

83

3

121

14

Ondarearen babesa Euskal Herrian

Euskal Herrian badago Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako hainbat gune. Honako hauek dira:

(1. Donejakue Bidea: Honen barruan hainbat leku eta eraikin kokatzen dira, Bidearekin lotura zuzena daukatenak.2. Bizkaia Zubia: Portugalete eta Getxo lotzen dituen 1893ko burdinazko zubi esekia.3. Santimamieko (Bizkaia), Ekaingo (Gipuzkoa) eta Altxerriko (Gipuzkoa) haitzuloetako historiaurreko pinturak.4. Urdaibai Biosfera Erreserba (Bizkaia).5. Bardeak Biosfera Erreserba (Nafarroa).)

Unescok eman dion nazioarteko oniritziaz edota aitorpenaz gain, Euskal Herriko erakunde politikoak beste figura juridiko batzuez baliatu dira bertoko ondarea babesteko; adibidez: ondasun kulturala, monumentu historikoa, parke naturala, biotopo babestua, etab.

Ondarea, objektuak, monumentuak, aberastasun naturalak dira. Halaber, errealitate fisikorik gabeko gauza askok ere osatzen dute ondarea. Hala nola, ezagutzak, teknikak edo eguneroko lanak; gainera, hitzari loturiko jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guztiak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, jaiak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.

Berezitasun geologikoak, paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria eta lurreko eta lurpeko aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.

Horiek guztiak ezagutzeko eta gozatzeko eskubidea publikoa da, guztion eskubidea, eta datozen belaunaldietako gizakien eskubidea ere. Ondorioz, ondarea babesteko eta eraberritzeko beharra dugu.

Ondarea, jendarte baten nortasunean oinarritzen da eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guztiek osatzen dute.

Kokatu mapan gezien bidez argazkietan agertzen diren ondarearen babeslekuak:

(EkainAltxerriSantimamieBizkaia ZubiaBaionako katedralaUrdaibaiBardeak)

(GEHIAGO JAKITEKOZer da ondare inmateriala edo ukiezina?1990etik, Unescok ondaretzat onartu du 200 praktika eta adierazpen kulturaletik gora .Adituek proposatzen dute adierazpen horien babesa beren garrantziagatik eta babesteko premiazko neurriak behar dituztelako. Izendapena onartzeko honako ezaugarri hauek izan behar ditu:Kultura komunitate baten adierazpena izatea, tradizio batean oinarrituta.Giza talde baten identitate sozialaren eta kulturalaren isla izatea.Munduan dagoen aniztasun kulturala adieraztea.Mota askotako adierazpenak biltzen ditu kontzeptu horrek: hizkuntza, literatura, musika eta dantza, jolasak eta kirolak, sukaldaritzako tradizioak, errituak eta mitologiak, ezagutzak eta unibertsoaren interpretazioarekin lotutako ohiturak, artisautzarekin eta gune kulturalekin lotutako ezagutza teknikoak Horrela, beste askoren artean, Georgiako kantuak, Mediterraneoko dieta, papera ebakitzeko txinatar artea, Portugaleko fadoa, Mexikoko mariachiak, Argentinako tangoa, Espainiako flamenkoa eta falkoneria ditugu.Azken ekarpenak honakoak izan dira: Yimakan-a, hezhen (Txina) herriaren ahozko narrazioak; Yaokwa, enawene nawe (Brasil) herriaren errituala (ordena kosmikoa eta soziala bizirik mantentzeko); Saman dantza, Indonesian; Naqqli-a, Irango narrazio dramatikoa; lentes herriak gorde dituen eraikuntzako tradiziozko gaitasunak; Pertsiar Golkoko iraniar itsasontziak; Theydinn epopeya mora, Mauritanian; linbe flauta jotzaileen herriko kantu luzearen musika teknika; zirkulu-harnasketa, Mongolian; Phu Th probintziako xoan kantua, Vietnamen; Krdugaw-en gizatalde sekretua; jakinduriaren erritoa, Malin; Al Sadu, Arabiar Emirgo Batuetako tradiziozko ehundegi teknikak; eta Eshuva, Peruko Huachipaire herriak otoi egindako Harkmbut kantuak.)

(Flamenkoa. Espainia)

(Parachicos. Chiapa de Corzo. Mexiko.)

(Inauteriak eta paisaia kulturala. Rio de Janeiro. Brasil.)

(Castellets. Katalunia.)

(Saman dantza. Indonesia.)

Ba al dago ondare inmaterialik edo ukiezinik Euskal Herrian?

Identifikatu beheko argazkietan irudikatutako ondarearen adierazpenak:

Ezagutzen al duzu besterik? Idatzi honako lerro hauetan:

______________________________________________________________

______________________________________________________________

______________________________________________________________

______________________________________________________________

2. Zelakoa da Bilboko ondarea?

Bilboko ondarea identifikatuz

Jarraian bideo bat ikusiko dugu: Bilbao: Eraldaketa liluragarria deitzen da eta, gutxi gorabehera, bost minutu irauten du.

Adi egon behar duzue, nahikoa arin doa eta. Ikusten duzuen bitartean, bideoan agertzen edo ematen diren datu batzuk bildu behar dituzue. Bideoaren emanaldia amaitu ondoren, taldeka bilduko duzue informazioa, denon artean osatzeko.

Orain, irakurri honako galdera hauek:

Bideoari buruzko galderak

1. Irudietan agertzen den ondarea identifikatu eta bereizi bi zutabetan: Lehenengo zutabean Bilboko eraldaketaren aurretik existitzen zena, hau da, 80ko hamarkada baino lehenago zegoena; eta, bigarren zutabean, eraldaketa prozesuaren ostean sortu dena.

80ko hamarkada aurrekoa

80ko hamarkada ondorengoa

2. Azaldu al da ondare inmaterialaren edo ukiezinaren adibiderik? Idatzi laukian:

3. Bilatu informazioa ordenagailuan eta idatzi zein lan egin duten Bilbon hemen aipatzen diren hurrengo arkitektoek:

Arkitektoa

Herria

Lana (eraikitakoa edo proiektua)

Norman Foster

Britainia Handia

Frank Ghery

Kanada-AEB

Santiago Calatrava

Espainia

Csar Pelli

Argentina-AEB

Rafael Moneo

Espainia

Arata Isozaki

Japonia

Ricardo Legorreta

Mexiko

lvaro Siza

Portugal

Zaha Hadid

Irak-Britainia Handia

4. Zertan aldatu da Bilboko jarduera ekonomikoa eraldaketaren ondoren?

5. Zertarako erabiltzen dira azken urteetan egindako lan berriak, zein da haien funtzioa? Zein sektore ekonomikorekin erlazionatuko zenituzke?

3. Ikerlana eginez

Jarraian, taldekako ikerlan bat egin beharko duzue. Binaka edo hirunaka egingo duzue. Baina, lanari ekin baino lehen, oso garrantzitsua da pentsatzea zeri buruz egingo duzuen, nola egingo duzuen, zer beharko duzuen ikerlana egiteko, etab. Galdera horiek erantzuteari planifikazioa deitzen diogu. Hortik hasiko zarete.

Gaia aukeratzea

Honako hau da lehenengo pausoa: Bilboko ondarearen elementu adierazgarri bat aukeratu behar duzue. Hura ikertu eta emaitzak aurkeztuko dituzue. Helburua hauxe da: denon artean Bilboko ondarea hobeto ezagutzea eta hiriak izan duen eraldaketa-prozesuan ondareak izan duen garrantziaz jabetzea.

Ondarearen elementua aukeratzeko baldintzak:

Eraikin bat (Arriaga Antzokia) izan daiteke, baita inmateriala edo ukiezina ere (Bilboko jaiak).

Zaharra edo modernoa izan daiteke, hau da, industrializazio garaikoa edo zaharragoa, ala azken urteetakoa.

Hari buruzko informazioa eskuratzea erraza izan behar da.

Lana egiteko duzuen epea nahikoa izan beharko da.

Planifikazioa

Orain, bete ezazue honako fitxa hau, hartu dituzuen erabakiak azaltzeko:

1

Taldeko partaideak (izenak)

Posta elektronikoak

2

Ikerlanaren izenburua

3

Epea

4

Beharko ditugun baliabideak

5

Nork egingo du zer?

6

Lanari forma eman.

7

Ikerlanaren aurkezpena, noiz?

8

Ebaluazioa

Denok gorde behar duzue aurreko fitxaren kopia bat, eta beste bat irakasleari eman.

Ikerlana gauzatzeko gidoi bat garatu behar da. Hona hemen gidoiaren proposamena:

(Noiz sortu zen?Nork sortu zuen (egilerik badu)? Noren agindupean?Non dago kokatuta? (planoan).Zergatik edo zertarako egin zuten (jatorrizko helburua/-k)? Betetzen al du/ditu oraindik hasierako helburua/-k?Ezaugarrien deskribapena: materiala, forma, , eta ondarearen zati izateko arrazoiak.Zaharra bada, zertarako erabiltzen da gaur egun? Egin bilakaera horren deskribapena.Gaur egun Bilboko ekonomian eta gizartean daukan eragina.Ondare horrek eragin dituen iritziak: lehen, orain, gizartean, taldekideon iritzia, . estetikoa, ekonomikoa, )

Galdera guztiei emandako erantzunetan arrazoiak argitu beharko dituzue.

Ikerlana gauzatzea

Ikerlanaren emaitzak idatzi beharko dituzue, honako arau formal hauei jarraituz:

(Word-ez idatzi (edozein bertsiotan).Arial 12, 1,5 lerroartekoa eta paragrafoa eskuin eta ezkerreko marjinak justifikatuta.Atalak ondo bereizita:Aurkezpena.Lanaren muina (historia, deskripzioa).Ondorioak eta balioespen pertsonala.Erabilitako iturriak: liburuak, Interneteko estekak, lagun elkarrizketatuak, etab.)

Erabil ditzakezuen informazio iturriak: familia, lagunak, irakaslea(k), liburuak, prentsa, Internet,

Presta dezakezuen informazioa: datu konkretuak, azalpen testuak, iritziak, irudiak, soinuak, bideoak, argazkiak, .

Idatzizko txostenaz gain, ikerlanaren emaitzak gelakide guztioi aurkeztuko dizkiezue. Horretarako, aurkezpena prestatuko duzue PowerPointez, gutxienez bost diapositibez osatuta. Diapositiba horietako bat aukeratutako ondarearen elementuaren argazkia izango da.

4. Ikerlanaren aurkezpena

Ikerlana egitearen helburu nagusietako bat emaitzak aurkeztea da. Zeregin hori talde guztiek egin beharko dute. Horretarako PowerPoint bat prestatu behar da, aukeratutako ondarearen elementuaren gainean azalpenak emateko.

Logikoa denez, PowerPointa aldez aurretik prestatu behar da. Gida moduan, honako gauzak izan daitezke kontuan:

Gidoi bat prestatu behar da, ikerlanean jarraitu ditugun pausoak azaltzeko (aurkezpena, ondarearen elementua aurkeztea, informazio osagarria eta esanguratsua ematea, ondorioak adieraztea).

Sei bat minutu izango du talde bakoitzak aurkezpena egiteko.

Aurkezpenean taldekide guztiek parte hartu beharko dute.

Gardenkien kopurua aldakorra da, baina gutxienez sei edo zazpi izan litezke.

5. Zer ikasi dugu?

Ariketa hau azkena da. Behean argazki bi dituzue, leku berekoak, baina bi garaitan aterata.

Konparatu irudiak eta azaldu desberdintasunak eta aldaketak, esandakoa arrazoituz.

Miribillako meategiak, 1965ean

Miribilla auzoa, gaur egun

Zer ikasi dugu? Autoebaluazioa egiten

Azken atal honetan, egindako lanaren inguruko ebaluazioa egingo duzue.

Horretarako, galdera batzuk prestatu dizkizuegu hausnartu dezazuen. Lanaren atal hau oso garrantzitsua dela kontutan hartuta, pentsatu ondo erantzunak eman aurretik. Bakarkako lana da.

a. Zer ikasi duzu sekuentzia didaktiko honen bidez?

b. Zer zailtasun topatu d(it)uzu lana egiteko orduan?

c. Egokia iruditu zaizu klasean erabilitako materiala?

d. Zer iruditu zaizu interesgarriena? Zergatik? Zer ez zaizu interesatu? Zergatik?

e. Denbora nahikoa izan duzue ikerlana egiteko? Zerbait geratu da egin gabe?

f. Zer irizten diozu taldeak egindako lanari?

Bibliografia /Oharrak

Irudien jatorria: Google Irudiak eta Google Maps

Bideoak:

http://www.youtube.com/watch?v=k58uvX5S7xk

http://www.youtube.com/watch?v=Uzkjy_-v-Jc ("Bilbao: Eraldaketa liluragarria", euskarazko bertsioa)

http://www.youtube.com/watch?v=q5a-glYvYPA ("Bilbao: La transformacin fascinante", gazteleraz)

http://www.youtube.com/watch?v=rQZ1FHLFF8U ("Bilbao: The fascinating transformation", ingelesez)

(12)