· Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure...

15
Astelehena, martxoaren 13a GARAPEN PERTSONALA Neure gorputzarekin gustura egon Egun on. Zer moduz asteburua? Jakingo zenuke zure burua definitzen, zure burua makurtu gabe edo zu baino hobetzat duzunarekin konparatu gabe? Zenbat denbora eman dezakezu ispiluaren aurrean, zure buruari akatsik aurkitu gabe? Nerabezarotik edo gaztarotik helduarora igaro garela erakusten duten prozesuetako bat geure burua, gure dohain eta muga eta guzti, onartzea da. EBANJELIOA: Mateo 6, 22-24 «Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea! «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan» GOGOETARAKO Nerabe askok idealizatu egiten dute “gorputz perfektua”: kirolarien edo modeloen gorputza. Sekula ez dugu jakingo zenbat ordu ematen duten horiek gimnasioan, zenbat ukitu estetiko edo ebakuntza kirurgiko jasan dituzten eta makillatzaile adituen eskuek zer egiten dieten. Irudi-edizioko programen bidez “hobetutako” argazkiak alde batera utzita. Honek izugarri #EgunOnak #DBH

Transcript of  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure...

Page 1:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Astelehena, martxoaren 13a

GARAPEN PERTSONALANeure gorputzarekin gustura egon

Egun on. Zer moduz asteburua?

Jakingo zenuke zure burua definitzen, zure burua makurtu gabe edo zu baino hobetzat duzunarekin konparatu gabe? Zenbat denbora eman dezakezu ispiluaren aurrean, zure buruari akatsik aurkitu gabe?

Nerabezarotik edo gaztarotik helduarora igaro garela erakusten duten prozesuetako bat geure burua, gure dohain eta muga eta guzti, onartzea da.

EBANJELIOA: Mateo 6, 22-24

«Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea! «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan»

GOGOETARAKO

Nerabe askok idealizatu egiten dute “gorputz perfektua”: kirolarien edo modeloen gorputza. Sekula ez dugu jakingo zenbat ordu ematen duten horiek gimnasioan, zenbat ukitu estetiko edo ebakuntza kirurgiko jasan dituzten eta makillatzaile adituen eskuek zer egiten dieten. Irudi-edizioko programen bidez “hobetutako” argazkiak alde batera utzita. Honek izugarri presionatzen ditu pertsona batzuk gorputz ideal horiek lortzen saiatzera… osasunari (fisikoari zein adimenekoari) kalte egiteraino.

Garrantzitsuena gure gorputza ezagutu eta onartzea da; gure jarrera da gakoa.

Zalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei, garaierari eta pisuari dagokienez. Hortaz, ez dago forma perfekturik. Beraz, begiratu ispiluari, onartu zure gorputza den bezala eta, aldatu ezin baduzu, ez saiatu aldatzen.

Une orotan gauza ona da errealista izatea; perfekzioa utopikoa da, ez baita existitzen; saia zaitez gorputz posiblea aurkitzen, ez gorputz perfektua. Argi eduki behar dituzu zure helburuak, zure onena atera ahal izateko. Gozatu daukazunaz eta ez eskatu ezin dena.

#EgunOnak #DBH

Page 2:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Adiskidetu ispiluarekin. Ispilura begiratzea ez dadila oinaze bilakatu! Ez! Erabili ispilua zure burua hobeto ezagutzeko, ez kritikatzeko.

Baina egonean geratzeak ere ez du ezertarako balio. Zerbait, egiaz, gogoko ez baduzu, saia zaitez hori aldatzen, baina modu osasungarrian. Zure gatazka pertsonala gehiegizko pisuarekin lotuta badago, kontsultatu profesional bati, dieta orekatua hasteko, eta aukeratu jarduera fisiko egokia, zure gorputza mugimenduan jartzeko. Zure aurpegitik edo estilotik zerbait gogoko ez baduzu, zoaz apaindegi batera, profesionalek zure ezaugarri natural ederrenak nabarmentzen lagun diezazuten, ilea moztuz edo makillaje egokia jarriz, esaterako. Askotan, aldaketa txikiz, askoz hobeto ikusten dugu gure burua; jantziak aldatuz ere, beharbada, desberdin senti zaitezke.

Inork ez zaitzala gidatu ezer aukeratzeko orduan; ezarri zeure irizpideak, ederra zer den erabakitzeko, eta apaindu eta edertu zeure buruarentzat, ez inorentzat. Irudi bat transmititu arren, zure buruaz pentsatzen duzuna erakutsiko diezu besteei. Bestalde, jarrera fisikoa funtsezkoa da zure burua ondo eta dotore ikusteko. Atera bularra, atzeratu sorbaldak eta begiratu aurrera, inoiz ez lurrera. Saia zaitez yoga, tai chi, pilates edo antzeko zerbait egiten, zure muskuluak luzatzeko eta zure gorputza eta burua erlaxatzeko. Ahalegintzen bazara, ziur zure autoestimua areagotzen duzula.

BIDEOAK

https://www.youtube.com/watch?v=kfcslJ3_fSk

https://

www.youtube.com/watch?v=FMKgqhzBgu0https://www.youtube.com/watch?v=qRCLHW9LlTI

IRUDIA

#EgunOnak #DBH

OTOITZA

Eskerrak, Aita,besteengandik desberdin egin nauzulako,unibertsoan bakarra/paregabea naizelako.Ez naizelako gorputz bat bakarrik,irribarrea, hitza, pentsamendua, ametsak, besarkadak,… baizik. Eskerrak, gorputza baino gehiago naizelako. Eskerrak, hala, besteentzat,itxaropen izan naitekeelako.

Page 3:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

“Errespetatu zure gorputza eta besteena”

Asteartea, martxoaren 14a

GARAPEN PERTSONALAMin egiten didana arbuiatu (Kontsumoak…)

Egun on. Nerabezaroaurrean eta nerabezaroan, talde batean, ikasgelan, auzoan, … gure lekutxoa aurkitzen saiatzen gara. Eta ahalegin honetan, batzuetan, inoiz hautsi nahi izan ez genituen eremuetan sartzen gara. Eta agertzen da lehenengo zigarroa, lehenengo erasoa, lagunei, irakasleei edo gurasoei esaten zaien lehenengo iraina. Aldatzen dugu orrazkera edo janzkera; mugikorrean elkarrekin komunikatzeko edo argazkiak deformatzeko aplikazioak jartzen ditugu,… Kontua: norbait izatea.

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Joan 1, 5-10

«Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik. Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari. Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu. Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan. Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu. Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan»

GOGOETARAKO

Gazteek (12-18 urte) euren gainetik dauden adin-taldekoen antzekoak izan nahi dute; hortaz, helduen kontsumo-ohiturak garatzen dituzte.

#EgunOnak #DBH

Page 4:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Gazte baten batezbesteko saria 40 eurokoa da, baina gastua 150 euroraino irits daiteke hilaren azkenean. Nerabeek arropa, jatekoa eta teknologia erosteko erabiltzen dute aurrekontu hau. Gainera, eragin handia dute etxeko erosketa-saskirako produktuak aukeratzeko orduan.

Bai neskek bai mutilek markako produktuak erostea aukeratzen dute, baina kontrako helburuz. Neskek, besteengandik desberdintzeko. Mutilek, besteen antzeko izateko.

Neskek dekorazio-produktuetan eta ikasketekin edo prestakuntzarekin lotutako jardueretan gastatzen dute euren aste-saria. Mutilek, bestalde, bizikletak edo autoak edo euren lanarekin lotutako materiala eskuratzeko inbertitzen dituzte euren aurrezkiak.

Dena den, azterlanak jakinarazten du nerabeen artetik %19k bakarrik ikasi eta lan egiten dutela. %70 familiaren diru-sarreren menpean daude. Horrek frustrazioa eragiten die, batez ere, euren kontsumo-beharrei erantzun ezin dietenean.

Gainera, azterlanaren arabera, %62,1 kasutan, nerabeek ez dute hileko ez asteko saririk jasotzen. Horrek familiarekiko mendekoago bilakatzen ditu eta aurrezpen arduratsuko kultura garatzea eragozten die. Aste-sariaren batezbestekoa 13,5 euroan dago, gazteek 16,12 eurokoa izatea nahiko luketen arren. Gazteen artetik %70ek ez dute etxeko lanik egiten sariaren truke.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=c-tHPEL8Gr0

IRUDIA

OTOITZA: Gure Aita

#EgunOnak #DBH

Page 5:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Asteazkena, martxoaren 15a

GARAPEN PERTSONALA Nire jendea, nire lagunak,… aukeratu

EBANJELIOA: Markos 3, 13-19«Gero, mendira igo zen, eta berak nahi zituenei dei egin zien. Eta haiek hurbildu egin zitzaizkion. Hamabi izendatu zituen, berarekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko, deabruak botatzeko ahalmena emanez. Hamabi hauek izendatu zituen: Simon –honi Pedro izena jarri zion–, Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia –hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»–, Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena».

GOGOETARAKO

Adiskide bat daukanak altxorra omen du. Telesailek sendotu egiten dute ideia hau. Baina egia al da? Gure autoestimua Facebooken jasotzen ditugun like kopuruaren arabera neurtzen dugun munduan, gure egiazko adiskideak, hezur eta haragizkoak, gutxi dira.

“Historiako gizarterik indibidualistenean bizi gara”, esan du Luis Garcia Tojar irakasleak. “Adiskidetasuna aldakorragoa bilakatu da, egiten eta desegiten errazagoa. Baita interesean oinarrituagoa ere…”. Adiskidetasunaren kontzeptua aldatu egin da. Orain bizitza osorako lagunak edo adiskideak gero eta gutxiago dira… eta lagun edo adiskide espezializatuak agertu dira: gai edo jarduera bati bakarrik lotutako lagunak, hau da, kanpamentuetako lagunak, … Horretan teknologia berriek eragin handia izan dute.

Adiskidetasuna, bestalde, gure ongizate emozionalaren gakoetako bat da. Gazteentzat, lagunak edo adiskideak oinarrizko zutabea dira, bai astialdian, bai estualdietan. Euren adiskideak mantentzen dituzten pertsonek osasun hobea dute, bai fisikoa, bai psikologikoa. Kontua da besteekin harreman sarriak ez baditugu, ezin garela zoriontsu izan”.

#EgunOnak #DBH

Page 6:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=OczEHXRU9WU

IRUDIA

OTOITZA

Elkarrekin topo egiten dugunean, zure begiek pozez dir-dir egiten badute,zugan sinesten dut, adiskidea.

Nire malkoek eragiten badizuteeta negar egiten dutenekin negar egiten badakizu,zugan sinesten dut, adiskidea.

Zure eskua emateko zabalik badago eta zure borondatea laguntzekoa bada,zugan sinesten dut, adiskidea.

Zure hitzak benetakoak badiraeta zure bihotzak sentitzen duena adierazten badute,zugan sinesten dut, adiskidea.

Nire ahultasunak ulertzen badakizu eta eraso egiten didatenean babesten banauzu,zugan sinesten dut, adiskidea.

#EgunOnak #DBH

Page 7:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Nire hutsak adeitasunez zuzentzeko adorea baduzu, zugan sinesten dut, adiskidea.

Oker egiten dudanean barkatzeko pazientzia baduzu,zugan sinesten dut, adiskidea.

Nire alde otoitz egiten eta niri eredu ona eskaintzen badakizu,zugan sinesten dut, adiskidea.

Osteguna, martxoaren 16a

GARAPEN PERTSONALALibreki pentsatzera ausartu

IRAKURGAIA

“Askatasunik gabe, bizi dudana ez da nire bizitza” (Jose Luis Sampedro)

Jose Luis Sampedro: Krisiari, egoera globalari, bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetak, 2011ko elkarrizketa batean. Orain “Voces sabias” liburuan

jasoak.

«Egizu zure burua zarena: garena egin behar dugu gure burua, eta denok gara desberdinak. Baina zaren hori, gara ezazu gehienean. Bakoitzak, bere gaitasunez, ahal duen gehien izatera jo behar du. Eta horrela denen bizitzara itzuliko du berak jaso duen bizia».

«Horretarako, adiskide dituenen laguntza jaso behar du, eta hain adiskide ez direnengandik egin behar ez duena ikasi. Eta gainera nahi duena pixka bat jakin eta, batez ere, nahi ez duena. Bizitzan errazagoa da nahi ez dena jakitea, nahi dena gauza-sorta handia izan baitaiteke. Eta nahi ez duzun zerbait gertatzen zaizunean, behingoz esan ezetz, eta egiten duenari esan badiezaiokezu, esan ez, eta ezin baduzu, jarraitu ez esaten. Libreagoa izan daiteke ziega baten barruan, tirano baten ministro gisa baino. Gazteari esan behar zaio bera izateko, bera sentitzeko, bere pentsamendua izateko presta dezala bere burua eta besteekin hori hobetzen saia dadila; ez dezala bere burua absolututzat jo, baina presta dezala, eta ez dezala onartu gertatzen ari dena»

«94 urte ditut eta neure buruaren ikastuna naizela uste dut. Oraindik naizena izaten ikasten dut. Eta bukatu gabe hilko naiz, baina ahal izan dudan guztia egin dut: egizu zure burua zarena eta egizu biziki. Eta egizu zure ahalegin guztiekin eta besteekin solidaritatean, horiek gabe ez baikara ezer. Makurtu gabe, hondatu gabe, amore eman gabe, esplotatu nahi zaituztenen asmakarietan sinetsi gabe. Ez etsi! Saia zaitez izadiarekin harmonian bizitzen. Kontua da bizitza hau bizitzea, horixe da giltza”.

#EgunOnak #DBH

Page 8:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=SYYH1B7ELWQ

IRUDIA

OTOITZA

Jainko Aita,bizia adierazteko eta zure maitasuna sentitzeko adimena eman zeniguna,gure ideiak eta sentimenduak adieraztekohitza eman zeniguna,emaguzu indarra gure adierazpenetatik libre sentitzeko.

#EgunOnak #DBH

Page 9:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Ostirala, martxoaren 17a

AITAREN EGUNA

EBANJELIOA: Lukas 15, 20-23

«Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua

GOGOETARAKO

Aitaren egunaz gogoeta egitean, ohartu naiz ez daudela aita berdin bi. Seme txikiak uste izango du bere aita dela munduko entrenatzailerik onena, problema guztientzat ebazpena duen irakaslea, gauaren iluntasunari beldurrik ez dion espeleologoa, patata frijituekin jatordu bat, bi eta hiru ebazten dituen sukaldari bikaina, suhiltzaile ausarta, iturgin eta igeltsero trebea,… dena baitaki. Baina batez ere da AITA.

Askotan ez gara ohartzen gure aitak gure bizitzan dituen eginkizun guztiez… geu ere aita edo ama izan arte. Eta orduan dena hasten da berriz. Oraingoan geuri dagokigu seme-alaben superheroiak izatea.

Aitaren egunean ederrena da aitarengana joatea eta gure indar guztiekin besarkatzea. Eta, isilean zein ozenki, gure bizitzan eman digun guztiagatik eskerrak ematea.

Aitaren egunak aukera bikaina eskainiko digu gure aita gure bizitzan zer den gogoeta egiteko eta beroni bere maitasuna, laguntasuna, pazientzia eta errukia zenbatean baloratzen ditugun jakinarazteko. Eta horrekin batera, opari apal bat eman diezaiokegu, beharbada, geuk gure eskuz isilean egina.

Eta gauza interesgarri bat: aita izan daitekeen guztia gure Jainkoa da. Gure aitaren ezaugarriak Jainkoaren ezaugarriak dira. Horregatik esaten diogu, beharbada, Aita.

BIDEOAK

https://www.youtube.com/watch?v=R5BjyqPhy9k

https://www.youtube.com/watch?v=3Y1Z4yx97kM

https://www.youtube.com/watch?v=vAA8b3Kishs

#EgunOnak #DBH

Page 10:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

IRUDIA

OTOITZA: Aita baten otoitza

Emadazu, O Jainkoa,

ahula noiz den jakiteko lain indar eta beldur denean bere buruari aurre egiteko lain adore izango duen semea/alaba;

porrot garbian harroa eta zorrotza eta garaipenean apala eta eskuzabala izango den semea/alaba.

Emadazu,

bularra atera behar duenean, inoiz bizkarra makurtuko ez duen semea/alaba.Zu ezagutzen jakingo duen … eta bere burua ezagutzen jakingo duen semea/alaba.

#EgunOnak #DBH

Page 11:  · Web viewZalantzarik gabe, lehenengo gauza gure burua den bezalako onartzea da. Gure bitxitasunak berezi bihurtzen gaitu. Gizaki oro bakarra eta paregabea da, bere itxurari, hazpegiei,

Eraman ezazu,

arren, ez bide lau eta errazetik, eragozpenek eta desafioek zirikatuta, bide latz eta zailetik baizik. Hor utziozu ekaitzari sendo aurre egiten eta huts egiten dutenez errukitzen ikasten.

Emadazu,

bihotz garbiko eta ideal garaiko semea/alaba; besteak menderatu nahi izan baino lehen, bere burua menderatuko duen semea/alaba; barre egiten ikasiko duen baina negarrez ere jakingo duen semea/alaba; etorkizunerantz joko duen baina inoiz iragana ahaztuko ez duen semea/alaba.

Eta gero…

hau guztia eman ondoren, emaiozu, mesedez, umorea, beti serioa izan arren, bere burua serioegi hartu ez dezan. Emaiozu apaltasuna beti benetako jakituriaren apaltasuna eta benetako indarraren otzantasuna gogora ditzan.

Orduan, nik esango dut: “Ez naiz alferrik bizi”.

#EgunOnak #DBH