Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada....

10
Txistua protagonista duten hamar kontzertu baino gehiago Euskal musika, tradiziozko musika, Erdi Arokoa, Berpizkunde eta Barroko garaikoa; musika eta dantza... Gehiago irakurri > UDAL BANDA ELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA Gaur norekin... Iñaki Díaz Noya: Bilboko Udal Musika Bandako fliskorno bakarlaria Musikarekiko zaletasuna familiatik datorkit. Nire aita betidanik izan da musika maitale sutsua. Bere instrumentu gogokoena saxo altua zen eta ezin hobeto jotzen zuen. Nire anaia, aldiz, akordeoia jotzen hasi zen 8 urterekin... Gehiago irakurri > Urria 2016 MUSIKA ESKOLA SOL GILTZAN UDAL BANDA TXISTU BANDA Kultura, pertsonen bizitza eta harremana aberasten duen eskubidea Gehiago irakurri > AGENDA UDAL MUSIKA ESKOLA Urria: 2-14-27 Azaroa: 16-24 Abendua: 14-15-16 19-20-21 UDAL MUSIKA BANDA Urria: 9-11-22-23-30 Azaroa: 6-20 Abendua: 19 UDAL TXISTULARIEN BANDA Urria: 10-20 Azaroa: 7-23 Abendua: 20 Informazio gehiagorako > Ikasten laguntzen duten ekitaldiak Musika Eskola sortu zenetik, hainbat eta hainbat pertsona pasatu dira bertako ikasgeletatik. Baina ikastaro eta tailerrez gain… Gehiago irakurri > Denetarik denontzako Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres- kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz hasteko garaia da. Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du Ez dago aitzakiarik. Ikasturte berria jada hasia den arren, eskaintza zabala dela eta, oraindik ere plaza libreak geratzen dira... Gehiago irakurri > Ezinbestekoa... Gaizka Salazar Pérez Bilboko Udal Eskolaren bateria irakaslea. Gehiago irakurri > Munduan zehar bidaiatzen eserlekutik mugitu gabe Udazkena heldu da eta harekin batera Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu ziklo arrakastatsuari hasiera eman dio. Banda jada ohikoak diren bi eszenatoki nagusietara bueltatuko da: Azkuna Zentroa eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa. “Bandarekin bidaiatuz” lelopean Pascual-Vilaplana zuzendariak .... Gehiago irakurri > ELKARRIZKETA SOL GILTZAN MUSIKA ESKOLA Berriak ZK 30 Urria 2016 Iñigo Eskubi Musika Eskolako gitarra irakaslea Leire de Diego Musika Eskolako piano irakaslea Mikel Albistur Musika Eskolako oboe irakaslea PORTADA

Transcript of Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada....

Page 1: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

Txistua protagonista duten hamar kontzertu baino gehiagoEuskal musika, tradiziozko musika, Erdi Arokoa, Berpizkunde eta Barroko garaikoa; musika eta dantza... Gehiago irakurri >

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Gaur norekin...

Iñaki Díaz Noya:

Bilboko Udal Musika Bandako fliskorno bakarlaria

Musikarekiko zaletasuna familiatik datorkit. Nire aita betidanik izan da musika maitale sutsua. Bere instrumentu gogokoena saxo altua

zen eta ezin hobeto jotzen zuen. Nire anaia, aldiz, akordeoia jotzen hasi zen 8 urterekin...

Gehiago irakurri >

Urria 2016

MUSIKA ESKOLA

SOL GILTZAN UDAL BANDA TXISTU BANDA

Kultura, pertsonen bizitza eta harremana aberasten duen eskubideaGehiago irakurri >

AGENDAUDAL MUSIKA ESKOLA

Urria: 2-14-27Azaroa: 16-24Abendua: 14-15-16 19-20-21

UDAL MUSIKA BANDA

Urria: 9-11-22-23-30Azaroa: 6-20Abendua: 19

UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urria: 10-20Azaroa: 7-23Abendua: 20

Informazio gehiagorako >Ikasten laguntzen duten ekitaldiakMusika Eskola sortu zenetik, hainbat eta hainbat pertsona pasatu dira bertako ikasgeletatik. Baina ikastaro eta tailerrez gain… Gehiago irakurri >

Denetarik denontzakoUda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz hasteko garaia da.

Izena emateko epeak zabalik jarraitzen duEz dago aitzakiarik. Ikasturte berria jada hasia den arren, eskaintza zabala dela eta, oraindik ere plaza libreak geratzen dira... Gehiago irakurri >

Ezinbestekoa...Gaizka Salazar PérezBilboko Udal Eskolaren bateria irakaslea. Gehiago irakurri >

Munduan zehar bidaiatzen eserlekutik mugitu gabe Udazkena heldu da eta harekin batera Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu ziklo arrakastatsuari hasiera eman dio. Banda jada ohikoak diren bi eszenatoki nagusietara bueltatuko da: Azkuna Zentroa eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa. “Bandarekin bidaiatuz” lelopean Pascual-Vilaplana zuzendariak .... Gehiago irakurri >

ELKARRIZKETA

SOL GILTZANMUSIKA ESKOLA

BerriakZK 30 Urria 2016

Iñigo EskubiMusika Eskolako gitarra irakaslea

Leire de DiegoMusika Eskolako piano irakaslea

Mikel AlbisturMusika Eskolako oboe irakaslea

PORTADA

Page 2: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

Orain arte Musika Eskolan gitarra irakasle izan den Iñigo Eskubik zuzendaritza taldearen buru berria dugu. Leire de Diego (piano irakaslea) eta Mikel Albisturrekin batera (oboe irakaslea) hurrengo hiru ikasturtetan zehar erronka handi bati egin beharko diote aurre eta ilusio handiz egingo dute gainera. Eskola modernizatzea eta kanpoan ezagutaraztea helburu duten proiektu desberdinak dituzte buruan.

Iñigo, hamalau urte daramazu eskolan gitarra klaseak ematen, eta gaurtik aurrera eta hurrengo 3 urtetan zehar Bilboko Udal Musika Eskolako zuzendari berria izango zara. Prest erronka berri honetarako?

Bai, eta batez ere, ez delako bakarrik egingo dudan lan bat. Eskolako zuzendaritza taldea musikaren arlo desberdinetatik etorritako hiru pertsonez osatuta dago, baina hirurok egiten dugu bat eskolak gure gizartean betetzen duen funtzioarekin. Alde batetik pedagogikoa eta bestetik kultur hedatzailearena. Zuzendaritza taldeak gaztetasuna eta beteranotasuna batzen ditu, eta hori garrantzitsua da. Bai Leire de Diego, ikasketa burua eta bai Mikel Albistur, idazkari pedagogikoa, pertsona gazteak dira. Formakuntza zabala daukate: Eslobakia, Italia, Frantzia eta Alemanian ikasitakoak dira besteak beste, eta haien ibilbide profesionala antzinako musikatik musika garaikiderainokoa da. Musikoterapian, artxibogintzan edo espektakuluen muntai eta errealizazioetan ibilitakoak dira ere.

14 urte hauetan zehar gauza asko egin izan dituzu Eskolan, irakasle bezala kontzertu eta ekitaldi ugaritan parte hartu duzu. Baten bat nabarmenduko zenuke?

Nik bi momentu nabarmenduko nituzke:

Duela urte gutxi egin genuen “Belarritxar” kontzertu didaktikoa, asmakizun eta akatsak alde batera utzita, irakasleen elkarlanerako lan dinamika positibo bat sortu zelako, proiektua aurrera ateratzeko ilusioa. Eta elkarlanean lan egiteko ilusio hau berreskuratu nahi dugu.

Beste momentu bat Galdakaoko Ospitaleko kimioterapia eta dialisi geletan egin genituen aktuazio desberdinak izan dira. Proiektua EHME eta Osakidetza arteko kolaborazio bat izan zen, eta benetan gizartearentzat onuragarriak ginela sentitu genuen.

Behin baino gehiagotan adierazi duzue Eskola kanpora ateratzea edota haratago eramatea gustatuko litzaizuekeela. Ba al duzue proiektu edo ideia konkreturen bat Eskola ezagutzera emateko?

Aurreko galderako adibideak baieztapen hau ulertzeko baliogarriak dira. Pertsona guztiek dute kulturarako eskubidea, kulturak bizitza osoago batera eramaten gaitu, eta gure arteko harremanak aberasten ditu. Musika eskolek kultura difusioaren ardura daukagu. Gure lana, azkar ahazten den “kontsumo azkarreko musika” haratago eramatea da, iraungo duen disfrutatze sakon batera alegia. Norberak bere iritzi propioa edukitzea da irakatsi genezakeen gauzarik garrantzitsuena, nahiz eta iritzia gurearekin bat ez etorri.

Aurten musikaldia antolatuko dugu EHMErekin batera. Musikaldia Euskal Herriko musika eskolen jaia da, eta guretzat gure lana kalera zabaltzeko aukera paregabea da. Egun horretan musika izango da protagonista nagusia Bilbon.

Kultura, pertsonen bizitza eta harremana aberasten duen eskubidea

ELKARRIZKETA

Mikel AlbisturLeire de DiegoMusika Eskolako piano irakaslea

Musika Eskolako oboe irakaslea

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

Iñigo EskubiMusika Eskolako gitarra irakaslea

BerriakSOL GILTZAN

Page 3: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

Eta Eskola kanpora ateratzeaz ari garela, zein neurritan uste duzue Eskolarentzako lagungarria edo onuragarria izan daitekeela hiriko bestelako musika eragileekin elkarlanean jardutea?

Onurak elkarrenganakoak dira, horretan ez dago zalantzarik. Bilboko musika eta kulturaren zerbitzura gauden talde profesionala gara eta zentzu honetan eman egiten dugu. Era berean, kulturalki aberatsa den hiri batean bizi gara eta kultura iturri desberdin horietatik edaten dugu.

Denbora aurrera joan ahala, ezinbestekoa izaten da aldaketa desberdinei moldatzea. Esan ohi den bezala, eraberritu edo hil. Zein erreminta edo neurri ezarriko zenituzkete modernizazio horretan?

Maila guztietan planteatzen dugu modernizazioa. Eskolako administrazio prozeduretatik hezkuntza prozeduretarako dauden informazio teknologia berrietaraino. Irakasleen informazio trukean edota gure ekintzen difusioan.

Irakaskuntza on-line-a sustatzearen alde edo kontra? Zein neurritan lagundu edo eragin dezake irakaskuntza metodo berri honek?

Erabat ados gaude, baina errespetu osoz bideratu behar dugun lan bat da. Helburua ez da eskola modernoena egitea, emaitza onenak edukitzea baizik. Pausu bakoitza irakaslegoak eta zuzendaritza taldeek planifikazio eta ikerketa sakon bat egin eta gero eman behar da, zerbitzu hobeago baten helburuarekin.

Musikak gizartean duen garrantzia ikusita, ba al duzue musikaz disfrutatu nahi duten horiengan hurbiltzeko ideiarik?

Buruan daukagun ideia bat kultura musikala irakatsiko duen ikasgai bat sortzea da. Ikasgai honen helburua ez da musika instrumentu bat ikastea izango, baizik eta afizionatu gisa musikaz disfrutatu nahi duena prestatzea. Eta horretarako inguru ezin hobeago batean aurkitzen gara, eskolarekin, Udal Musika Banda eta Txistulari banda daukagulako Bilbaomusikan. Beraz badaukagu musika nork jo, eta entzuten nork irakatsi ere bai.

Musika klasikoa, antzinekoa, moderoa, tradizionala, popularra, rock-a, jazz-a, musika elektronikoa… Zein da zuentzako kutunena?

Denak, musika estilo batekin disfrutatzeak ez du beste estilo bat disfrutatzea galarazten. Musika estilo desberdinen fusioak gainera momentu oso politak ekarri ditzazke.

Nola ikusten duzue Eskola edo nola gustatuko litzaizueke ikustea hemendik hiru urtera?

Ilusioa, gauzak aurrera ateratzeko gogoa oso garrantzitsua dela uste dut, baina dauzkagun baliabideek ere garrantzi haundia dute. Egun, musika eskolarako egokia ez den eraikuntza batean egiten dugu lan eta horrek asko oztopatzen du gure lana. Eskola desberdinetan eman behar ditugu klaseak, batzuk haur hezkuntzako eskolak dira, eta horrek gure lan egiteko ordutegia murrizten du adibidez, eta noski, ez ditugu gure lanerako egokiak diren klaseak. Guk gogor egingo dugu lan dauzkagun oztopoak gainditzeko, eraikin berri baten esperantza galdu barik.

Bilbao kulturaren ikuspegitik Europa hegoaldeko hiri garrantzitsu bat da. Etengabe aurrera doan eskola bat nahi dugu, helburu kultur eskaintzan eta hezkuntza hobe baten jarria, Bilbo hiriaren ikuspuntu positiboago bat ematen lagunduko duena.

ELKARRIZKETA

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Page 4: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

MUSIKA ESKOLA

Musika Eskola sortu zenetik, hainbat eta hainbat pertsona pasatu dira bertako ikasgeletatik. Baina ikastaro eta tailerrez gain, audizio, kontzertu, erromeria, kalejiretan… parte hartzea ere ezinbestekoa izaten da ikasleen ikaskuntzarako. Publiko aurrean eskaintzen diren emanaldi hauek klaseetan lortzen diren jakintzen eta aurrerapenen osagarri dira.

Modu honetan, 2016-2017 denboraldiko kontzertu zikloa aurreko urriaren 2an hasi zen Doctor Fleming Plazan ospatutako Big Band-en emanaldiarekin eta ostiralean, hilak 14, jarraitu du Gazte Koroak Deustuko San Pedro Elizan eskainitako kontzertuarekin.

Azaroaren 22a, Santa Zezilia da, musikaren patroiaren eguna. Jaia behar den bezala ospatzeko, Eskolako irakasleek zuzeneko ekitaldia eskainiko dute azaroaren 16an, 19:00etan, Campos Elíseos Antzokian. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena (2 pertsona bakoitzeko) aldez aurretik antzokiko txarteldegian hartu beharko da.

Abendurako, ikasleek kontzertu eta ekitaldi asko prestatu dituzte. Abenduaren 14an, adibidez, emanaldi bikoitza egingo da La Galerako Auditorioan, besteak beste: bateria eta perkusioa 19:00etan eta instrumentu sinfonikoak 19:45tan. Era berean, 16an, ostirala, La Galeran, 19:00etan, akordeoi ikasleen audizioa egingo da. Pianoko ikasleek, aldiz, abenduaren 19an, 18:00etan, eskainiko dute emanaldia eta kantu ikasleek 20an 19:00etan.

Urteko azkeneko ekitaldia jada ohikoa den musika talde handien Gabonetako Kontzertua izango da eta abenduaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, Campos Eliseos Antzokian ospatuko da. Orkestrak, bandak, fanfarreak, txistu taldeak, etab. hartuko dute parte.

Aipagarria da ere, ikasleek hilabeteko azkeneko ostegunetan, 19:30etan Hika Ateneoan ospatuko diren Jam Session-etan parte hartuko dutela. Jam Session-ak musika topaketa informalak dira, non parte hartzaileek idatzi gabeko edo entsegurik gabeko musika jotzen duten. Blues, rock, rap, musika folklorikoaz, baina, batez ere jazz-az gozatzeko aukera paregabea. Sesio hauek urriaren 27an, azaroaren 24an eta abenduaren 15ean izango dira.

Denboraldia aurrera doan heinean, ekitaldi gehiago programatu eta prestatuko dira eszenatoki desberdinetan, besteak beste: BilbaoMusikako Auditorioa Campos Elíseos Arteria Antzokia, BilboRock, Hika Ateneo… Denak doakoak izango dira (sarrera librea edota gonbidapenarekin edukiera bete arte). Nobedade horiek guztiak, BilbaoMusikako web orrialdean emango dira aditzera: www.bilbaomusika.eus.

Ikasten laguntzen duten ekitaldiak

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Page 5: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

MUSIKA ESKOLADenetarik denontzakoUda bukatu da eta eskolara bueltatzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berreskuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz hasteko garaia da. Ikasturte berria kultura musikala ezagutarazteko hezkuntzaz, partizipazioz, akzioz, orientazioz eta difusioz beterik egongo da. Hau guztia eta askoz gehiago eskolako helburuetako bat betetzeko: kultura musikala, bere adiera zabalenean, ezagutaraztea, betiere ahalik eta joera eta adar gehienak baitan hartuz.

Aurten 1.700 ikasle inguru pasatuko dira Eskolako geletatik. Euren artean zerikusirik ez duten era guztietako ikasleak daude, adin, jatorri, maila, musika gustu, motibazio eta helburu desberdinak dituztenak. Barietate hori dela eta, Eskolak maila eta estilo guztiak barne hartzen ditu, erabiltzaile guztien beharrak asetuz, modu guztiz pertsonalizatuan.

Gaur egun, Eskola adin guztietako pertsonez osaturik dago, 8 urtetik 83 urtera doazenak. Txikienak musikarekin lehenengo kontaktua duten umeak izaten dira eta

nagusienak, aldiz, gazteak zirenean bezala berriro ere jotzeko grina dutenak izan ohi dira.

Batzuen helburua araututako hezkuntza musikalera jauzia egitea da, beste batzuek, aldiz, musika munduan profesionalki jardun nahi dute. Egotez badaude ere bere ordu libreak gustatzen zaiena eta aberasten diena egiten emateaz areago helburu gehiagorik ez dutenak. Horiek dira ikasiz disfrutatzen dutenak.

Era berean, 27 ikasgai espezialitate (akordeoia, alboka, baxu elektrikoa, bateria, dultzaina, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, txistua…), 21 talde instrumental (orkestra, banda, konboa, fanfarria, pianoa 4 eskutara, taldeak Banda Txiki…) zein bestelako ikasgai osagarri ugari (Musikoterapia, Pro Tools, Band in a Box, Informatika kreatiboa, dantza tradizionala, inprobisazioa, Abesbatza…) eskaintzen dira Eskolan.

Eskolan denetarik eta denontzako dago.

Izena emateko epeak zabalik jarraitzen duEz dago aitzakiarik. Ikasturte berria jada hasia den arren, eskaintza zabala dela eta, oraindik ere plaza libreak geratzen dira. Hortaz, interesatuta dauden pertsonak, oraindik ere garaiz dabiltza izena emateko eta musikaz gozatzeko eta ikasten hasteko BilbaoMusikako instalazioetan klase ematen duten 52 profesionalen esku. Era berean, etxeko txikiek eskolaz kanpoko klaseetan bertakotzeko aukera zabalik dute oraindik, besteak beste Txurdinagako Pío Barojan, Indautxuko Félix Serrano, Campo Volantíneko Viuda de Epalza eta Deuston eskaintzen diren klaseetan, hain zuzen ere.

Plaza libreen zerrenda eskaeraren arabera aldatuz doa. Oraindik ere plaza libreak dituzten ikastaroak www.bilbaomusika.eus web orrialdean kontsultatu daitezke, baita bakoitzaren ordutegia eta lekua ere.

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

BerriakZK 30 Urria 2016

PORTADA SOL GILTZAN

Page 6: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

MUSIKA ESKOLAEZINBESTEKOA... GAIZKA SALAZAR PÉREZ BATERIA IRAKASLEA

Pentsatzen hasi naiz. Zer egiten dut hemen? Nola bukatu dut hemen? Memoria pixka bat egiten hasten naiz eta, nahigabe, irribarrea agertzen da nire aurpegian. Oroitzapen, sentsazio, melodia baten motibo den irribarrea, hain zuzen ere. Oso txikia nintzen. Hala ere gogoratzen naiz. Ezin baino hobeto oroitzen naiz nola disfrutatzen zuten gurasoek musika klasikoaren diskoekin. Zerikusirik ez anaiekin. Haiei, aldiz, oraingo musika gustatzen zitzaien, rock-eroagoa zena. Eta niri… niri, berdin zitzaidan. Niri denetarik gustatzen zitzaidan, musika zen oro nuen gustuko. Egia esanda, ez nintzen erabat kontziente, ez nekien zergatik nuen maite hainbeste, baina benetan erakartzen ninduen, benetan interesatzen zitzaidan. Red Hot Chili Peppers, Bruce Springsteen, Metallica, Led Zeppellin, baina baita gertuago musika ere, Delirium Tremens, Hertzainak eta Itoiz.

Urte ugari dira pasa dira jada. Denbora aurrera joan ahala, hazi, nagusitu egin naiz, baina bada zeozer aldatu ez dena. Musikaz eta, bereziki, bateriaz, sentitzen dudan maitasuna eta pasioa. Bateria. Hori da nire ezinbestekoa, jotzen ikasi nuenetik, ez dut nahi izan bestelako instrumenturik jo. Leiala izan naiz beti. Nire ikasketa guztiak noranzko horretara joan izan dira. Lehenik erdi mailako perkusio ikasketak, gero musika irakaskuntza eta azkenik, goi mailako bateria ikasketak.

Eta bateriari buruz ari garela, ezin ditut nire erreferenteak ahaztu, nire irakasleak. Egia da milaka bateria-jole daudela, baina batzuek bakarrik dira benetan azpimarratzekoak. Nire kasuan bakarra aukeratzea oso

zaila da, horregatik bat baino gehiago nabarmenduko ditut: Stewart Copeland (Police), Dave Grohl (Foo Fighters), John Bonham (Led Zeppelin) edota Steve Jordan (The Blues Brothers). Hauexek izan dira, dudarik gabe, nire nagusiak. Euren pasuak gertu-gertutik jarraitu ditut, beti gustatu izan zaizkit, eta hein handi batean, eragina izan dute nigan eta nire jotzeko eran.

Jotzeko era hori da, hain zuzen ere, nire ikasleei erakusten saiatzen naizena. Bai, orain dela 10 urte, gutxi gorabehera, Eskolan bateria klaseak ematen ditut. Eta geletara sartzen naizen bakoitzean, beti, kontzeptu bat datorkit burura. Motibazioa. Hori da, duda barik, ezinbestekoa irakasle batentzako, pazientziaz eta exijentziaz gain, noski. Ez da lan makala, egunero baitaukat musikaz, orokorrean, eta bateriaz, zehazki, sentitzen dudan maitasuna, motibazioa transmititzeko erronka. Garrantzitsua da oso zure ikasleei jakintza horiek, jotzeko grina hori eta besteek nola jotzen duten entzuteko nahi hori transmititzea. Bai, izan ere, musikan zaletzea, inplikatzea, endredatzea lortu behar dut; zentzu guztietan.

Musika lau horma hauetara ez dela sinplifikatzen erakusten saiatzen naiz. Musikari garrantzitsuak sortu nahi dut, eta horretarako, ezinbestekoa da umiltasuna, sentsibilitatea, kreatibitatea bezalako baloreak irakastea, baita entzuten jakitea ere. Horiek direlako, hain zuzen ere, musikari on batek izan behar dituen ezaugarriak. Ez dago dudarik.

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Page 7: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

SOL GILTZAN

Musikarekiko zaletasuna familiatik datorkit. Nire aita betidanik izan da musika maitale sutsua. Bere instrumentu gogokoena saxo altua zen eta ezin hobeto jotzen zuen. Nire anaia, aldiz, akordeoia jotzen hasi zen 8 urterekin.

Hain zen handia nire aitak musikarekiko zuen zaletasuna, non 6 urte nituenean saxo atua erosi zidan. Baina hiru hilabete geroago, ezagun bat tronpeta jotzen ikusi nuenean, jabetu nintzen benetan maite nuen instrumentua ez zela saxoa, tronpeta baizik. Hortaz, ez nuen etsi aitak saxoa paretik kendu eta tronpeta bat erosi zidan arte.

Klasetik atera bezain laster, 17:00ak aldera, etxera joaten nintzen eta arratsalde osoa igarotzen nuen tronboia jotzen zuen Barakaldoko irakasle batekin klase ematen. 10 urte bete nituenean, nire anaia eta aitarekin batera guk geuk sortutako dantza orkestra batean jotzen hasi nintzen. Geroago, nire ahizpa, baxuarekin eta nire anai txikia, bateriarekin gehitu zitzaizkigun. Esperientzia ezin hobea izan zen, herri ugaritan jo genuen. Ondo baino hobeto pasatzen genuen. Urte bat aurrerago, alde batetik Barakaldoko Kontserbatorioan ikasketak hasi nituen eta beste alde batetik, Bilboko Koral elkartean tronpeta jotzen hasi nintzen.

Iñaki Díaz Noya: Bilboko Udal Musika Bandako fliskorno bakarlaria

15 urte nituela, nire irakasleak Bilboko Udal Bandan tronpeta-jole bekaduna behar zutela komentatu zidan. Ez nuen dudarik egin eta aurkeztu egin nintzen. Proba bukatu bezain laster, zendu den Urbano Ruiz Laorden udal zuzendariak honakoa esan zidan: “Badugu tronpeta-jolea”. Eta egun horretan bertan uniformea egiteko neurriak hartu zizkidaten. Musikalki, hori izan zen nire bizitzako momenturik onena, ezin izango dut sekula ahaztu.

30 urte pasa dira jada, eta geroztik, une oro egon naiz kontzertuetan, operetan, grabazioetan… lanean. Ez dut inoiz hutsik egin, inoiz ez diot jotzeari utzi, ezta soldadutza egin nuenean ere.

1997an fliskorno bakarlariaren postua lortu nuen Bandan eta esan beharra daukat azkeneko urteetan Bandak izandako aldaketak eta aurrerakuntzak izugarriak izan direla. Egunez egun hobetzen doa. Horren erakusle dugu José Rafael Pascual-Vilaplana nagusiaren fitxaketa berria. Izugarria da benetan berarekin lan egitea. Bere kalitate artistikoa erasangarria da, bere proiektua erabat ederra da eta ilusio handiz ari gara lanean. Baina ez da ona bakarrik artista bezala, arlo pertsonalean ere bikaina da.

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016SOL GILTZANMUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

Berriak

Page 8: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

UDAL BANDA

Udazkena heldu da eta harekin batera Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu ziklo arrakastatsuari hasiera eman dio. Banda jada ohikoak diren bi eszenatoki nagusietara bueltatuko da: Azkuna Zentroa eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa. “Bandarekin bidaiatuz” lelopean Pascual-Vilaplana zuzendariak soinu ekipaje eklektiko, askotariko eta eskuzabal bat eskainiko die ikusleei, modu intelektual eta artistikoan hazi ahal izango direnak.

2016-2017 denboraldiko kontzetu zikloa, aurreko irailaren 16an hasi zen eta apirilera arte luzatuko da. Hilabete hauetan zehar ikusleek musikarekin batera bidaiatzeko aukera paregabea izango dute, autore ospetsuenek idatzitako era askotariko errepertorio zabal baten bitartez. Guztiengatik ezagunak diren obrez gain, erabateko estreinaldiak ere nabarmenduko dira. Besteak beste honako konpositoreen partiturak aurkeztuko dira lehenengo aldiz: Santiago Quinto-Serna, Javier Martínez-Campos, Gorka Hermosa, Fernando Velázquez, David Snow eta Brett Abigaña.

Bandak Timothy Reynish eta Philip Sparke nazioarteko zuzendariekin elkarlanean jarduteko ohorea izango du. Baina ez dira gonbidatu bakarrak izango. Taldearekin kolaboratuko duten bakarlarien artean entzute handiko konpositore eta pianista den Albert Guinovart; RTVEko Orkestra Sinfonikoaren tronboia den Ximo Vicedo; Bandako saxo altua den José V. Ripoll edota Serafín Zubiri abeslari eta pianista ezaguna izango dira. Duda barik, gozamen hutsa musika gustuko duten pertsonentzako.

Eta denboraldi berriaren leloari jarraituz, “Bandarekin bidaiatuz”, Bilboko Banda ere bestelako eszenatokietan zehar ibiliko da, kalitate handiko konposozizioekin eta lehen mailako obrekin beteko dituen eszenatokietan, hain zuzen ere. Gauzak horrela, Banda osatzen duten 45 musikarik baino gehiagok Iruñeako Gayarre Antzokia eta Donostiako Musikeneko auditorioa bisitatuko dute. Zalantza barik bidaia oso bereziak izango dira, ia 2016. urteari agurra edota 2017. urteari ongietorria emango dioten kontzertuak bezain bereziak. Gabonen gertutasuna dela eta, Bilboko Banda BilbaoMusikako Haurren eta Gazteen abesbatzarekin batera jardungo du abendaren 19an. Patxi González aktorea ere izango da ekitaldian, aurkezle gisa. Eta 2016. urtea era oso berezian agurtzen bada, 2017a

modu berean hasiko da. Urteko lehenengo kontzertua, urtarrilaren 22an Gernikako Bonbardaketaren LXXX. urteurrena omenduko da. Kontzertu honetan, Bandak BilbaoMusikako abesbatzekin, Gorka Hermosa akordeoi-jolearekin eta Bilboko Txistularien Bandarekin batera jardungo du.

2016-2017ko denboraldia musikaz, emozioz, eta batez ere, entzuleei euren eserluetatik mugitu gabe mundu osoan zehar lekualdatzeko aukera emango dieten bidaiez beterik egongo da.

Munduan zehar bidaiatzen eserlekutik mugitu gabe

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Page 9: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

TXISTU BANDA

Euskal musika, tradiziozko musika, Erdi Arokoa, Berpizkunde eta Barroko garaikoa; musika eta dantza ikuskizunak; kolaborazioak profesionalekin eta ohorezko gonbidatuak. Horrelakoa izango da Bilboko Udal Txistulari Bandaren 2016-2017 denboraldi berriko kontzertu zikloa. Programari, irailean eman zitzaion hasiera eta martxoaren bukaerara arte luzatuko da.

Hamar kontzertu baino gehiagorekin, Bandak, Garikoitz Mendizabalek (zuzendaria), Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak osatua, txistua protagonistatzat duen musikarik onenaz gozatzeko aukera paregabea luzatuko die ikusleei.

Urrian Euskalduna Jauregiko bazterrak Sorozabal, Sarriegi, Bikandi, Urrengoechea eta Olazarán tokiko artista ezagunen lanez beteko dira, besteak beste,.

Azaroan, bestalde, bazterrak tradizioz beteko dira. Euren eserlekuetatik mugitu gabe eta txistuarekin batera, ikusleek denboran atzera egin ahal izango dute Rafael Castro eta Luis Urteagaren lanez disfrutatzeko.

2016ko denboraldirako programatutako ekitaldiak abenduan bukatuko dira jada ohikoa den Gabonetako kontzertu bereziarekin, hain zuzen ere. Bandak 2016ari agur esango dio Bilboko Udal Txistulari Banda eta Urko Sangronizek zuzendutako Euskeria abesbatzarekin batera.

2017ko denboraldia ere kontzertu oso bereziarekin hasiko da. Kasu honetan, Garikoitz Mendizabal txistuan eta Aitor Furundarena akordeoian musikaren bitartez marrazki kaleidoskopikoak irudikatu eta margotuko dituzte intentsitate handiko emozioa desberdinak transmitituz. Urtarrilean ikusleek kultura herritarraz disfrutatu ahal izango dute musikaz eta dantzaz beteriko ikuskizun apartari esker. Bilboko Udal Txistulari Bandak Bizkaian oso ezaguna eta izen onekoa den Gaztedi Dantza Taldearekin batera jardungo du.

Era berean, otsaila sorpresaz beterik egongo da.Uztaritzeko Txistulari Bandarekin kolaboratzeko ohoreaz gain, ikusleek “Kantaldia” ikuskizunarekin disfrutatu ahal izango dute. Bertan piano-jole, inprobisatzaile eta konpositorea den Iñar Sastreren moldaketak interpretatuko dira.

Denboraldiko kontzertu zikloa martxoan bukatu da. Baina aurretik, Bandak eta Mariano Santamaría musika interprete ezagunak euren talentuak elkartuko dituzte ikus-entzuleei txistu eta piano emanaldi berezia eskaintzeko. Azkeneko emanaldian, “Txistuak hitz egiten duenean” izenekoa Xabier Otaolea konpositorearen testu eta musika proiektua eszenaratuko da. Ekitaldi nahiko desberdina izango da, narratzaile batek musikaren bitartez kontatuko den istorio batean murgilduko baikaitu.

Txistua protagonista duten hamar kontzertu baino gehiago

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN

Page 10: Urria 2016 Berriak - Bilbao...Uda bukatu da eta eskolara buelta- tzeko ordua heldu da jada. Liburuak, kuadernoak eta apunteak berres-kuratzeko eta 2016-2017 ikasturte berria energiaz

AGENDAUDAL MUSIKA ESKOLA

UDAL MUSIKA BANDA

UDAL TXISTULARIEN BANDA

Urria:02 Big Band kontzertua // Doctor Fleming

Plaza. 12:00etan

14 Gazte Abesbatzaren kontzertua // Deus-tuko Pedro Deunaren Eliza. 20:00etan

27 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

Azaroa:16 Irakasleen kontzertua. Santa Zezilia //

Campos Eliseos Arteria Antzokia. 19:00etan

24 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

Abendua:14 Bateria eta Perkusio ikasleen audizioa //

La Galera. 19:00etan

14 Sinfoniko-sailaren audizioa// La Galera. 19:45tan

15 Jam Session // Hika Ateneo. 19:30etan

16 Akordeoi audizioa // La Galera. 19:00etan

19 Piano audizioa // La Galera. 18:00etan

20 Kantu audizioa // La Galera. 19:00etan

21 Musika Talde handien Gabonetako kont-zertua // Arteria Campos Eliseos Antzokia. 19:00etan

Urria:09 2015 - 2016ko Udazkeneko-Neguko

denboraldia. “Itsaso bien arteko bidaia” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilapla-na. Bakarlaria: Albert Guinovart (pianoa) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

11 Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua // Zuzendaritza: Iñaki Urkizu // Begoña- Juan XXIII AS Plaza. 12:00etan // Dohainik

22 Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko Topaketen Amaierako kontzertua // Zuzen-daritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Guggenheim Museoko Atrioa. 19:30etan

23 “La Pamplonesa” Bandaren kontzertua. “Bidaia Iruñetik” // Zuzendaritza: J. Vicent Egea // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

30 2015 - 2016ko Udazkeneko-Neguko denboraldia. “Bidaia artean zehar” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Gayarre Antzokia. Iruñea. 12:00etan // 4 €

Azaroa:06 2015 - 2016ko Udazkeneko-Neguko

denboraldia. “Bidaia musika britainiarra-rekin” // Zuzendari gonbidatua: Timothy Reynish // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

20 2015 - 2016ko Udazkeneko-Neguko denboraldia. “Bidaia artean zehar” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vi-laplana. Bakarlaria: José V. Ripoll (saxofoi altua) // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 12:00etan // 2 €

Abendua:19 2015 - 2016ko Udazkeneko-Neguko

denboraldia. “Bidaia irudimenera” // Zuzendaritza: José Rafael Pascual-Vilaplana // Euskalduna Jauregiko Auditorioa. 20:00etan // 5 €

Urria:09 Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren

Kontzertua. “Itsaso bien arteko bidaia” // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

20 2016ko Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 8. Jaialdia // Azkuna Zentroa. 19:30etan // Dohainik

Azaroa:07 Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren

Kontzertua. “Txistu banda dastatzen” // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

23 Bilboko Udalaren Txistulari Bandaren Kontzertua. “Gure esentzia” // Euskalduna Jauregia. A3 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

Abendua:20 Gabonetako Kontzertua. Bilboko Udalaren

Txistulari Banda & Euskeria Korala // Euskalduna Jauregia. A1 Aretoa. 20:00etan // Dohainik

UDAL BANDAELKARRIZKETA TXISTU BANDA AGENDA

Urria 2016MUSIKA ESKOLA

ZK 30 Urria 2016

PORTADA

BerriakSOL GILTZAN