Ura paisaian
Transcript of Ura paisaian
URA
Gure planerako zatirik handiena urez
estalia dago.
• Bi motatako urak:
-Kontinentalak.(Aintzirak, ibaiak eta lurpeko urak)
-Itsasoko urak.(Itsasoak eta ozeanoak)
AINTZIRAK
Zer dira? Ur kopuru handiak dira, eta lurrez inguratuta daude.
Ur eremu txikiagoa hartzen duenean,urmael esaten zaie.
IBAIAK
Zer dira? Mendian sortzen diren ur lasterrak. Eremu baxuagoetara joaten dira, eta itsasoan, aintziretan edo beste ibai batzuetan isurtzen dituzte urak.
Urak beste ibai batzuetan isurtzen badituzte, ibaiadarrak direla esaten dugu.
Ibaiko urak ibiltzen diren lur-eremuari ubide esaten zaio, eta ur kopuruari, berriz, emari.
Ibaiak egiten duen ibilbideari ibilgu esaten zaio. Hiru eremu bereizten dira ibilguetan:
-Goi ibilgua: Ibaiak emari txikia du. Ura abiadura handian jaisten da, ubide estu batean zehar.
-Erdi ibilgua: Emaria handitu egiten da, eta uraren abiadura, berriz, murriztu. Ubidea zabalagoa da.
-Behe ibilgua: Emaria oso handia da. Ura astiro joaten da.
Ibaietako ura gordetzeko, presak eraikitzen dira, eta urtegiak osatzen.
LURPEKO URAK
Zer dira? Lurrean iragazten diren urak dira eta lurraren gainazalaren azpian pilatzen dira.
Batzuetan, gainazalera atera eta iturriak eta iturburuak sortzen dituzte.
ITSASOKO URAKItsasoko urak itsasoz eta ozeanoz osatuta daude.
Itsasoko urek, itsasertzeko paisaiak osatzen dituzte.