Unitate didaktikoa ikt ak erabiliz

2
Sarrera Guk aukeratutako gaia herriak eta hiriak izan da. Gai honekin haurrek bizi diren herria edo hiria gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere unitate didaktiko hau 6.mailako ikasleei zuzenduta egongo da eta bi asteetan burutuko dute ondorengo bi ariketak. Ariketak azaldu haurretik komenigarria izango litzateke zuek jakitea zein den haurren egoera edo baliabideak ariketak aurrera eramateko. Gure kasuan informatikako gela arratsaldero egongo da libre beraz unitate didaktiko honi 8 ordu eskainiko diogu. Aurretik esan haurrek badakitela edo bereizten dituztela herri eta hirien arteko desberdintasunak gaiaren bukaerarako daude zuzenduta gehien bat bi ariketa hauek. Ariketak. 1) Gure auzoak ezagutu. Ariketa hau egiteko irakasleak orrialde zuri bat pasatuko die ikasleei eta hauek bere izena eta bizi diren auzoa jarriko dute. Ondoren irakaslea orrialde jaso eta arbelean jarriko ditu auzoak . Auzo berdinean edo inguruan bizi diren haurrek talde berean jarriko dira. Auzo berean haur asko biziko balira taldea bitan banatuko litzateke. Ikasleak argi dutenean zein izango den bere taldea irakaslea azalduko die zein den bere eginkizuna. Ariketa honetan talde bakoitza bere auzoa beste gelakideei erakutsiko die “google maps” aplikazioaren laguntzaz baina honetaz gain ere azalduko die auzoan aurki ditzakegun zerbitzuak , leku bitxiak, dauden dendak, parkeak … Azalpenak bukatu eta gero lana aurkeztu duen taldeak azaldutakoari buruz galdera egin ditzake bere ikaskideei. BEHAR DUGUN MATERIALA : Ordenagailua informazioa eskuratzeko eta klasean kanoia aurkezpenak egiteko. 2) Irteera. Lehengo talde berdinetan antolatuta daudelarik oraingoan beste ariketa bat prestatu beharko dute, horretarako irakasleak bete behar dituzten helburu batzuk azalduko ditu.

Transcript of Unitate didaktikoa ikt ak erabiliz

Page 1: Unitate didaktikoa ikt ak erabiliz

Sarrera

Guk aukeratutako gaia herriak eta hiriak izan da. Gai honekin haurrek bizi diren herria edo hiria gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere unitate didaktiko hau 6.mailako ikasleei zuzenduta egongo da eta bi asteetan burutuko dute ondorengo bi ariketak. Ariketak azaldu haurretik komenigarria izango litzateke zuek jakitea zein den haurren egoera edo baliabideak ariketak aurrera eramateko. Gure kasuan informatikako gela arratsaldero egongo da libre beraz unitate didaktiko honi 8 ordu eskainiko diogu. Aurretik esan haurrek badakitela edo bereizten dituztela herri eta hirien arteko desberdintasunak gaiaren bukaerarako daude zuzenduta gehien bat bi ariketa hauek.

Ariketak.

1) Gure auzoak ezagutu.

Ariketa hau egiteko irakasleak orrialde zuri bat pasatuko die ikasleei eta hauek bere izena eta bizi diren auzoa jarriko dute. Ondoren irakaslea orrialde jaso eta arbelean jarriko ditu auzoak . Auzo berdinean edo inguruan bizi diren haurrek talde berean jarriko dira. Auzo berean haur asko biziko balira taldea bitan banatuko litzateke. Ikasleak argi dutenean zein izango den bere taldea irakaslea azalduko die zein den bere eginkizuna. Ariketa honetan talde bakoitza bere auzoa beste gelakideei erakutsiko die “google maps” aplikazioaren laguntzaz baina honetaz gain ere azalduko die auzoan aurki ditzakegun zerbitzuak , leku bitxiak, dauden dendak, parkeak … Azalpenak bukatu eta gero lana aurkeztu duen taldeak azaldutakoari buruz galdera egin ditzake bere ikaskideei.

BEHAR DUGUN MATERIALA : Ordenagailua informazioa eskuratzeko eta klasean kanoia aurkezpenak egiteko.

2) Irteera.

Lehengo talde berdinetan antolatuta daudelarik oraingoan beste ariketa bat prestatu beharko dute, horretarako irakasleak bete behar dituzten helburu batzuk azalduko ditu. Ariketa honetan ikasleek irteera batzuk antolatuko dituzte, txango moduan, eta horretarako klasean lehendik ikasi ditugun gure herriko zerbitzuak kontuan izango dituzte. Talde bakoitzak berari gustatuko litzaiokeen irteera prestatuko du horretarako kontuan izan behar du beharko duen dirua * eta baliabideak. Beraien lanari bukaera emateko mural bat egingo dute beraien txangoa azaltzeko. Txango hori zergatik aukeratu duten ere azalduko behar dute.

BEHARKO DUGUN MATERIALA: Ordenagailuak informazioa eskuratzeko.

*kontuan izan behar dute prestatzen duten ariketa klaseko guztiak egiteko modukoa izan behar dela.