Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan •...

22
U R I B E K O S T A K O A L D I Z K A R I A irazu nora joan oporretan hondartzako beharginak 21. zenbakia 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela hiru urteko Unax ez da aldatu, lagun minek eta jende askok badaki hori”

Transcript of Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan •...

Page 1: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

U R I B E K O S T A K O A L D I Z K A R I A

• i r a zu • no r a j o an opo r r e t an • honda r t z ako b eha r g inak •

2 1 . z e n b a k i a

2 0 0 1 e k o u z t a i l a

Unax Ugalde“Orain dela hiru urteko Unax ez da aldatu,

lagun minek eta jende askok badaki hori”

Page 2: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

UK3

[irudia]

Arg

azkia

:Mikel M

artinez

Hondartzan

Arrigunaga, arrastiria. Itsasertzeko harearen freskotasuna, uraren goibehera, eguzkiaren epela...

Atseden orduak. Hondartzaina eguneko bere azken ibilalditxoak egiten eta lekaime bi ere aukera gozatzen.

Page 3: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

[mugitzen dira]

Denboraren poderioz gauzak (ez guztiakbaina batzuk bai) onerako aldatuz doaz.Adibidez, Getxoko udaletxean duela gutxiEspainiako armadara joatera behartuta ego-ten ziren gazteentzako bulegoa desagertuegin da, eta orain bulego hori, EuskaraZerbitzuaren egoitza da. Bertan JoxiArakama (Tolosa 1963) lanean hasi da, berehitzetan oraindik lurra hartzen. Euskal filo-logian lizentziatu ondoren luzaroan izan zeneuskara irakasle Joxi, sei urtez LeioakoUdaleko euskara teknikari moduan egin dulan eta orain Getxon sortu berri denEuskara Zerbitzua bultzatzea egokitu zaio.

Hasteko Joxi, zeintzuk dira EuskaraZerbitzuaren betekizunak?Era bitakoak dira, batzuk barrura begira,hau da Udal mailakoak eta besteak, kanpo-ra begira, hau da, herri mailakoak. Barrurabegira, udalean bertan erabilera plana mar -txan jarri nahi da. Euskara udalean lan hiz-kuntza izatea eta zerbitzu hizkuntza izateabermatu nahi dugu. Herriari begira, gizarte-ko sektoreetan normalizazio plana abiatunahi dugu. Belaunaldiz belaunaldi euskara-ren transmisioa ziurtatu, euskararen ezagu -tza indartu euskaltegien zein ikastetxeenbitartez, euskararen erabilera zabaldu espa-rru desberdinetan...

Egiguzu, Getxon Euskarak bizi duen egoe-raren erradiografia.Horra hor datu adierazgarri batzuk: bostgetxoztarretatik bat euskalduna da; 2013.urtean gauzak berdin jarraituz gero, biztan-legoaren erdia euskalduna izango da (SEIrenarabera). Baina badaude datu kezkagarriakere, adibidez bederatzi getxoztarretatikbatek baino ez du euskara ama hizkuntza,edo beste datu bat, hiru urteko hamar ume-tatik lau oraindik erdarazko ereduetanmatrikula tzen dituzte gurasoek. Horre ga tiknik euskararen egoerari buruz ostarteakdaudela esaten dut. Hortxe ditugu ikasto-lak, seme-alabei euskaraz berba egiten die-ten guraso gazteak, 1.200 lagun herriko eus-kaltegietan ikasten... Zeru garbia. Baina ho - deiak ere badaude. Gero eta euskaldun ge -hiago badago ere, erabilera oso bajua da,

horregatik da hain garrantzitsua euskara bi -zitzako arlo guztietara zabaltzea.

Zeintzuk dira premia larrienak?Garrantzitsuena oraintxe aipatu dizudanada: euskara eremu desberdinetan erabili ahalizateko aukerak eskaini herriko euskaldunei:kirolean, (adibidez Faduran egiten direnikastaroetan), aisialdian, ko -munikabideetan, merkataritzan... Irakas -kuntzan euskararen eskaintza sendotu beharda, eredu euskaldunak bul tzatuz, orduzkanpoko jarduerak eus kaldunduz. Bestalde,familia bidezko transmisioa bultzatu behardugu eta horren garrantziaz gurasoak ohar-

tu... Baina orain arte bide bat egina dago... Bai, jakina, eta gainera Getxo aukera han-diak dituen herria da, 15.000tik gora eus-kaldun daude, eta askoz gehiago dira uler -tzeko gai direnak, euskaldun kopuru horiherri gutxik dauka, ezta Azpeitia batek;badaude euskararen aldeko herri ekimenak,ikastolak, Euskara Elkartea, Bertsolari Es -kola, UK aldizkaria bera ere... Esku arteanditugun aukera hauek guztiak ondo baliatubehar ditugu. Eta amaitu aurretik, zera esannahi nuke, nahi duenak gugana jo dezakee-

Joxi ArakamaGetxoko udaleko euskara teknikaria“Euskarari erabilpen esparru berriak zabaldu behar zaizkio”

UK5

Testua: Jokin Aspuru / Argazkia: Mikel Martinez

4UK

UDA ETA JAIAK. Edozein herritako jaietan hartutako irudia izan liteke goikoa,guztietan berdintsu jokatzen du-eta pertsonak. Izan ere, urte osoko tentsioak askatzekoaukera paregabea izaten dira jaiak. Goza itzazu! (Leioa, 2001eko San Juanak)

Bizkai aldean garagarril izenaz ere ezagutzen den hil honek uztarekin, emaitzarekin du zerikusia.Ikasle jendeak ere uztailean du ikasturteko lanaren emaitza: uda zoriontsua, lasaia, ondo lan egin

osteko atsedenezko emaitza pozgarria; edo, batzuetan, kalabaza uzta oparoa baina ez ondo etorria.“Uzta, ereintzaren saria”.

Nekazariak ere uztailean du negu-udaberrietan egindako lanen emaitza garaia, berez-berez etamusutruk etorriko ez bazaio ere: “Uzta garaian lokartu, miserian iratzartu”, “Uztailean, igitaia eskuan”.Baina laborariak ere azken emaria begiesteko abagunea edukiko du: “Uztailean gariak ebaki, horrek zerpoz duen nekazariak daki”

JOKIN DE PEDRO

UK gure aldizkariak ere irabaziak ditu oporrak, uzta aberatsa jaso baitu udaren atarira heldu orduko.Hori horrela, abuzturako zerbait proposatzera noa irakurleei: hile horretan, abuztuan, igarregunak edozotalegunak dira, hau da, hurrengo urteko hile guztietarako eguraldia iragarriko duten egunak.Iragarbide bat baino gehiago badira ere, hona Bizkaian tradizioa duen bat: abuztuaren lehen 24 egunakaintzat harturik, lehenean eta hamahirugarrenean zelako eguraldia, halakoa izango da urtarrilean;bigarrenak eta hamalaugarrenak otsaileko eguraldia islatuko dute; hirugarrenak eta hamabosgarrenak,martxokoa eta abar. Kontuak eroateko behar besteko ekimena duenak idatzi diezagula 2002ko

printzesarenohorea... whiskyedaten jokatuko

dugu!

ondo da san jorge...galduko duzu!

baina, baina..

ez al duzue nire oho rea gatik

borrokatu behar?

mundiala zara

herensuge! hics!

hau

emozioa!

[UZTAILA]

San Jorge eta Herensugea

[flasha]

*Euskara Zerbitzua T: 94 489 02 18

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta E.B.E.

HELBIBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48990 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171 / Tel & fax: 94 491 13 37

ZUZENDARIA: Jokin Aspuru

ERREDAKZIOA: Maitane Burusko, Itziar Benedé, Javi Gonzalez del Herrero

ARGAZKI ARDURADUNA: Mikel Martinez

TESTUEN ORRAZKETA: Joseba Butron

INFOGRAFIA: Guillermo Almagia

MARRAZKILARIA: Gorka Vázquez

KOLABORATZAILEAK: Bittor Egurrola, Esti Ezkerra, Jokin de Pedro, ItsasoArana, Gaizka Escudero, Xabi Bilbao, Alberto Gonzalez, Unai Elorriaga, AlgortakoBertsolari Eskola, Akaitze Kamiruaga, Itziar de Cos, Kristina Sangroniz, Ianire Korkostegi

ADMINISTRAZIOA: Konrado Mugerza

PUBLIZITATEA: Jon Gabilondo (94 491 13 37)

FILMAZIOA: ARGIA / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

Osorik edo zatiz, makinaz zein informatikaz kopiatzea, baimen barik, erabat galarazirik dago

© BOLUNTZARRETA

Aldizkari hau Euskal Herriko herri aldizkari eta euskara elkarteenTOPAGUNEko partaidea da

Aldizkari honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek BizarraLepoan EuskaraElkartearen dirulaguntza jasotzen du

Itxasgane Etxea / Karitatea 1

GETXOKOUDALA

ALDIZKARIA

jaso nahi duenak

deitu baino (94

491 13 37) ez du

egin behar.

Pozik onartzen

ditugu zuen dirulaguntzak:

BBK20950022009102483676

Bizkaiko ForuAldundia

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuko

dirulaguntza jaso du

Leioako Udala

Aldizkari honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren

dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek

BerangokoUdaleko

dirulaguntza jasodu

Mikel M

artinez

Page 4: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

Bildumak egiten ditut nik. Ez, ez dira bildumak. Nik sekulaez dut bildumarik egin. Gauzak biltzen ditut nik, baina ezdut bildumarik egiten. Bildumak izaki ansiosoak dira eta niez naiz pertsona ansiosoa, ni sugandilen modukoa naiz etasugandilek sekula ez dute bildumarik egiten, oinak garbitzenez dituzten bezala.

Kontua da gauzak biltzen ditudala, baina bildumarikegin gabe. Ez da egia, hala ere, “gauzak” biltzen ditudala,batek baino gehiagok pentsa dezakeelako gauza desberdinakbiltzen ditudala, hau da, mota desberdinetako objektu,elementu edo enteak. Ez ba: gauza bakarra biltzen dut nik.Sudurrak biltzen ditut nik, erabat modu asistematiko etaeskandalosoan.

Sarrikobasotik hasten naiz igual edo Salsidutik, etasudurrak ikusten ditut aldapetatik igotzen edo jaisten; izanere Sarrikobason aldapa dago, horren itxurarik ez badaukaere, eta Salsidun zer esanik ez. Eta kale horiek berez ezzaizkit asko gustatzen baina hara joaten naiz sudurrakbiltzen kaleen izenak gustatzen zaizkidalako. Argazki-kameraeramaten dut eta erretratuak egiten dizkiet sudurrei, etasudur batzuk konturatu egiten dira argazkia egiten arinaizela edo, beste modu batera esanda, sudurren jabeakkonturatzen dira argazkia egiten ari naizela, sudurrak nahikodespistatuak baitira berez eta inoiz ez dira ohartzen batenbat argazkia ateratzen ari zaiela. Konturatuko balira ere,postura egingo nuke indiferente egingo zutela aldapan goraedo aldapan behera. Ez sudurren jabeak bezala; sudurrenjabeak amorratu egiten dira eta gauza inkoherenteak esatendituzte, nire aurka eta nire arbasoen aurka, edo jo egitennaute, bihar-etzi hilkutxa batean sartu behar ez balira bezala.

Villamontetik ibiltzen naiz gero.Estazioan umeen sudurrak erretratatzen ditut edo,

beste era batera esanda, oraindik kontzientziarik ez daukatensudurrak.

Basagoitin gerra aurreko sudurren argazkiak egitenditut.

Gero errebelatu egiten ditut erretratu guztiak etaetxera eraman. Etxean erreproduzitu egiten ditut sudurrak,igeltsuz. Ondoren, ez nolanahiko kariñoz, larru-kolorezpintatzen ditut igeltsuzko sudurrak eta gorri apur batipintzen diet eta gorri kolorea desegiten zaienean bota egitenditut zakarrontzira, horrek esan nahi baitu umorea galdudutela sudurrek, hau da, sudur insensatoak direla.

Eta hori guztia eginda uste nuen personaje arraroanintzela ni baina lehengo egunean hamabi bat urteko mutilbat ikusi nuen metroan kaiola batekin eta kaiolan txirula batzeukan eta txirulari hitz egiten zion. Eta txirulari ez ezikmetroko mobiliario guztiari ere ari zitzaion hizketan. Aiboansartu zen gainera. m

SarrikobasoOsloTestua: Unai Elorriaga

[UKronikak]

“Sudurrak nahikodespistatuak dira berez”

6UK

[lehen]

[orain]

Iraganez doa denbora* beti / TRENA* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

UK7

Argazkiak: Mikel Martinez

Page 5: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

UK98UK

[iritziak]

[musika]

Getxoko Jazzaldiak25urte

Honezkero mende laurdena, emozio ahaz - tezinak: gau magikoak, puntako izen-deitu-rak... Stephane Grapelli, Michael Brec ker,Michel Petrucciani, Yellow Jackets...Urteotan eta jazzari lotuak Getxotik pasatudiren ospetsuen zerrenda itzela da. Itzelaizan da, baita, amerikarrek zein europarrekurte luze eta aberasgarri hauetan erakutsiduten talentua jazzaldiak izan dituen koka-gune desberdinetan: Portu Za harra, Fadura,San Nikolas plaza edo Biotz Alai enparantza.Zalantza barik leku egokiak izan dira guztiaketa horietan, konpasez konpas, izakera pro-pioa lortu duen jazzaldi honen biografiaidatzi da. Hasieran herriko jaietako egita-rauan beste ekitaldi bat baino ez zena, gauregun nazioartean oihartzun handiena duenGetxoko ekitaldi kulturala da Jazzaldia.

Beste jaialdietatik bereizten duen hain - bat ezaugarri ditu Getxoko Jazzaldiak: bereizakera europarra, kontinente zahar ho -

netako musikariak programatzen ditu etaatzerrian prestigio handia duen lehiaketa erebadago Jazzaldiaren egitarauan.

Jazzaldiko karteleko protagonista direnaurpegi ezagunak alde batera utziz, antola -tzaileek jazzarekiko zaletasuna bestelakoeskaintzen bidez zabaltzen eta pizten saiatudira, eta bai lortu ere. Eskaintza guztiek egi-tarau aberatsa eta erakargarria osa tzen duteurtero. Marching band-en kalejira, kutsako-rra; une errepikaezinek osatzen duten argaz-kien erakusketa; herriko musika ikasleekeuren ezagutza handitzeko ikastaroak; edoeta jam sessiom-etan egoten den giro aparta.Emaitza bikainerako osagai tentagarriak iza-ten dira hauek.

Bizi eta goza ezazu jazza goizez, arra -tsaldez eta gauez jazzaldiak irauten duenbost egunetan, 25 urte barru berriro eregogorako dituzu eta. Eta hau hasi baino ezda egin... m

TabernaBerri

Sarrikobaso 4 -ALGORTA

Tf.: 944 306 493

Amezti 4 -Tf.: 94 491 06 54ALGORTA

urdaitegia • frutadenda • elikagaiak

jateko

krim

ea

Negubide 13Tel. 94 463 61 82

AREETA

ALGORTA

dj.akantzerkiaerakusketak

Irakurleak berbetanJaso ditugun gutunak

Zuzendariari iradokizunak

Aldez aurretik ez zaitut mindu nahi, bai ordeauler dezazula aurreko alean argitaratu zenutenarenmoral falta. Aldizkariaren orrietako batean erdibiluzik dagoen emakumezko bat azaltzen da gaztebatzuen aurrean… Nik entzuna diot kultura etanortasun handiko jaun bati, gazte bat zikintzenduenak zaharra ere zikintzen duela, kakazapaltzeak biak zikintzen dituen modu berean, etahau moralaren arlora trasladatzen dut. Konturatuez bazarete irakurleak eskandalizatzeko modua da,gehienak gazteak dira eta. Nik zuengana jotzendut erreferentzia erlijiosorik izan gabe, igual du,argi dago-eta heziketa erlijioso faltagatik eginduzuela egin duzuena. Kontua da, irakurleakeskandalizatu dituzuela eta eskandalua bekatularria da. Liburu batean irakurria dut eskandaluaegiten duenak hobe lukeela jaio ez izana eta bereburua itsas hondora errotarri bati lotua botatzea.Orain ulertzen dut argitaratu duzuena heziketafaltagatik izan dela.

Abade bati gertatu zaizuna azaltzekoiradokitzen dizut, eurak dira-eta adituenak kontuhauetan. Beste barik, agur bero bat. l

Jesus Sampelayo

Euskal komunikazio esparrua babestu eta indartu

Ez ditugu une gozoak bizi euskal ikuspegiaz dihardugun komunikabideek. Egin,Egin Irratia eta Ardi Beltza itxita, Jon Abril kazetaria auzipetua, Euskalerria Irratializentzia legalik gabe, eta orain Euskaldunon Egunkaria eta Gararen kontrako erasojudizialaren berri izan dugu. ETAri egindako elkarrizketaren aitzakian, EuskalHerrian bertotik informazioa lantzen ditugun komunikabideon jardun profesionalajarri nahi dute auzitan. Martxelo Otamendi eta Mertxe Aizpurua eta hauekzuzentzen dituzten komunikabideen kontra Espainiako Entzutegi Nazionaleanjarritako kereilak informazioa emateko eta jasotzeko herritarrek duten eskubideaurratzen du.

Bizi dugun gatazkan ETAren ikuspegia ezagutzeak interes informatibonabarmena dauka, eta horrela erakutsi dute Euskal Herria zein erbestean berriazabaldu duten ehunka komunikabidek. Horrela erakutsi dute haren karian hainbaterreakzio izan dituzten instituzioek eta alderdiek. Agerikoa denez, horrek ez duelkarrizketa argitaratu duten komunikabideen jarrera jakin bat azaltzen, irakurleakjakingo du esandakotik bere iritziak eta ondorioak ateratzen. Informazio egiazko etaobjektiboa eskaintzea ez da delitua, irakurleek eta komunikabideek legez aitortuaduten eskubidea baizik.

Gertatutakoek, eta honen inguruan argitaratu diren hainbat iritzik, Egunkariaeta orohar euskal esparruko komunikazioa jotzeko eta isilarazteko asmoa erakustendute, lehen beste komunikabide batzuekin edota euskalgintzan diharduten hainbaterakunderekin egin den modu berean. Horregatik, guztion artean euskalkomunikazio esparrua babesteko eta indartzeko premia dugu.

Euskalgintzaren ikuspegitik, Nafarroako Gobernuak euskararen kontra daramanekinbide edo Iruñeko Udalak Egunkariatik publizitate guztia erretiratzea ez dirakasu isolatuak, aldez aurretik finkatutako jokabidea baizik. Komunikabide honi,irudi jakin batekin lotu izanagatik, bere ospean eta publizitate merkatuan kalteeragitea ez da zilegi. Gure hizkuntzak bizi duen egoeran Egunkarian zeineuskalgintzan diharduten beste erakunde batzuk amiltze bidean jartzeak euskararieta Euskal Herriari kalte atzeraezinak eragin diezaizkioke. Gaur Egunkaria etaGararen txanda izan da, bihar beste batzuk, euskalgintza zein herri komunikazioandabilen beste edozein izan daiteke. Garaiz gaude elkarlana bultzatzeko eta euskalkomunikazio esparrua artikulatzeko presarik gabe baina loak hartu barik. Euskalkomunikabideak ezinbestekoak ditugu, irakurri, entzun eta ikus itzazu. l

Egunkaria-ko langileak

Getxoko Adierazpen Askatasunaren aldeko plataforma gara etazuengana jotzen dugu guztioi dagokigun arazo baten berri emateko:Udalak indarrean jarritako ordenantza baten ondorioz elkarteok ezdaukagu inolako informaziorik, deialdirik edo propagandarikateratzeko aukerarik.

Plataforma honen helburuekin bat egin dute, besteak beste,Getxoko elkarte eta kolektibo hauek: Agurra Dantza Taldea, AlgortakoBertsolari Eskola, Algortako Gazte Asanblada, Amnistiaren AldekoBatzordeak, Autodeterminazio Biltzarrak, Basozaleak, BerantzagiDantza Taldea, Bizarra Lepoan Getxoko Euskara Elkartea, EuskalHerrian Euskaraz, Euskalkiz Euskalki Euskara Taldea, Gazte Bilgunea,Getxo Antimilitarista, Getxo Futbol Taldea, Getxoko AEKkoirakasleak, Getxoko LAB, Getxoko Sokatira Taldea, Getxo Rugby,Getxo Surf, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, PolborinKolektiboa, Punta Galea Txirrindulari elkartea, Sendoa, Senideak.

Udalak berrindartutako ordenantza dela eta mural, pintada edokartelik ezin dugu inon jarri eta horren ondorioz kartelak ipini ahala

kentzen dizkigute eta askotan isunak ere jarri dizkigute. Alkatearekingai honi buruz hitz egin genuen eta konponbiderik ez emateaz gainerabaki hori garbitasunaren mesedetan hartu zutela esan zigun; bainaherritar askori ez zaigu “garbitasun” hori gustatzen eta elkarte zeinpertsona guztiok gure ideiak libreki adierazteko dugun eskubideari ezdiogu uko egin nahi; beraz, gure adierazpen askatasunaren eskubideabermatuko duen irtenbide baten bila jarraituko dugu. Asmo honekinbi dira epe motzean jorratuko ditugun bideak. Alde batetik, eta bidelegala jarraituz, aipatutako ordenantza kentzeko mozioa aurkeztukodugu udaletxean, horrelakorik ezean bestelako konponbideren bat erebilatuz. Beste alde batetik, eta mozioaren bidez ezer konpondu ezean,desobedientzia zibilaren bidez ekingo genioke guztion adierazpenaskatasuna babesteari, eta pintzela eskuan Adierazpen Askatasunarenaldeko herri-mural bat margotuko genuke San Inazioko jaietan. l

Getxoko Adierazpen Askatasunen aldeko plataforma

Getxoko auzokideei

Branford Marsalis aurten Jazzaldian egon da

Getxoko Kultur Etxea

Testua: Pablo Zuñiga

Aurten Getxoko Jazzaldiak bere 25. edizioa ezagutu du. Hau dela eta, Pablo Zuñiga jazzean adituari gogoetalabur bat eskatu diogu.

Page 6: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

10UK

zure markarik onenak sport wear-ean

AlGoRTAAlgortako etorb. 106

Tf.: 94 460 10 31 / Fax: 94 460 86 62

• Fotokopiak zuribeltzean• Fotokopiak koloretan• Enkoadernazioak, faszikuluak• Anpliazio zein erredukzioak

• Plastifikazioak• Inprentak, txartelak• Papeleria• Gomazko zigiluak

lEIoAsabino Arana etorb. 86

Tf.: 94 480 04 46 / Fax: 94 480 04 46

BIlBo (lantegia eta biltegia)Moncada 9, 3.

Tf.: 94 410 37 07 / Fax: 94 410 34 46

e-mail: [email protected]

serigrafia eta transferazkartasunakalitateaprezioa

zure kamiseta, publi-zitate artikulu etafotokopia denda

kamisetarik onenakpreziorik onenean!

KOADRILAK-JAIAK!!!Kamisetak, Sudaderak, Poloak, Prakak, Euritakoak....

Koadrilak: kamisetak bertan eginez gero, Bi Pertsonentzako Asteburuko

Bidaia zozketatuko dugu, eta koadrilako gainontzeko kideentzat, ATOR-MARRASKILO kamiseta bana

Super

prezioa

k!!!

T A P I Z T E G I A

D E KO R A Z I O A

E R A K U S K E T A

E TA TA I E R R A K

Basagoiti etorbidea 32Tf: 460 90 31

48990 ALGORTA

Errotaldeileapaindegia

HARTU TXANDA TELEFONOZ!!

T: 460 38 90Errotalde 18A

ANDRA MARI GETXO

LAINOALAINOAUrgull 3, ALGORTA

xabierfoto

argazkiak

Doctor Landa z/g

Tfno. 94 676 03 09

sopElA

JOKIN GARATE BAYONeguriko Etorbidea 9 T: 491 14 8748990 NEGURI

KIMETZ GARATE AZURMENDIAingeruaren etorb. 4B

(sarrera, Jata Mendia) T: 460 01 8748990 GETXO

UK11

Azoka zabaltze jaiaEkainaren 16an ofizialki zabaldu zutenAlgortako azoka

[merkataritza] [jendea]

Jende ugari inguratu zen Algor tako Azokazaharberrituaren inaugurazio jaialdiara. Izanere, eta gauza jakina da, doaneko luntxa etaopariak tartean daudenean publikoak ez dusekulan hutsik egiten. Jaialdiak goiz osoairaun zuen, han ziren Algortako Eskautekoankapaluak azoka inguruko kaleak giro tzeneta azokako marka zuten erosketa poltsakoparitzen. Biotz Alai abesbatzako lagunek ezzuten hutsik egin, eta eurengandik hurbilzebiltzan Areatxu fanfarriakoak azokako

bazter guztiak musikaz betetzen. Jakina,horrelakoetan agintariak beti azal tzen dira,han ziren Eusko Jaur laritzako BelenGreaves, Getxoko Udal ordezkariak, ForuAl dundiko Ricardo Ansotegi, GetxokoMer katarien Elkarteko arduradun berriaden Eduardo Andrade, eta beste hainbat.

Merkatariek egin duten ahaleginarenondoren, azoka abian da, orain herritarrekahalegin horri zelan erantzuten dioten ikus-tea baino ez da falta. m

Mikel M

artinezMikel M

artinez

Tomás Olabarrieta museoa etxeanEuskal Herriko antzineko tresnen bilduma ikusgarria osatu du

“Gazte-gazterik hasi nintzen ni horrelango jeneruk ba tzen, guztikbertokok” bere euskara ederrean hasi zitzaigun Tomás berbetan.Igeltseroa da eta baserri asko konpontzen ibili da, leku horietan lor-tutako piezekin hasi zen bere bilduma osatzen. Berrogei urte bainogehiago eginak ditu antzinako lan tresna hauek batzen, batez ereBizkaian eta Araban. Eta egindako lana ikusgarria da, berak ere ezdaki zenbat pieza dituen “bostehun baino giau bai, ehun aizkoradekoaz, danak diferentek”, baina ez hori bakarrik: laiak, er launtzak,

buztarriak, laratzak, eskilatzeko artaziak, artoa zein garia ehotzekotramankuluak, mantekaua egitekoak, itsumutilak... Ze rrenda amai-tezina da eta antzinako bizimodua ezagu tzeko oso argigarria. Berebildumaren parte bat erakutsi zigun, baina ez guztia, izan ere, gukjakin badakigu askoz ere altxor gehiago daukala batuta eta gordeta.m

Harremanetarako: Tomás Olabarrieta.Martiartu 4, Goierri, Erandio

Mikel M

artinez

Page 7: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

Lantzean behin liburu bat irakur tzeak ezdio inori kalterik egiten, are gu txiagoUnai Elorriagaren SPrako Tranbia nobelabada. Dagoeneko libururik salduenenartean dago SPrako Tranbia eta –harriga-rria– oso ona da. Bada, Unaik,Algortakoa izanik Kurkudi liburu-den-dan, euskarazko obren eskaintza duinaduen bakarrenetakoan aurkeztu zuen SP.Lehenengo Joseba Butron irakaslea min -tzatu zen eta liburua goraipatu ez ezik,kaleratu berria bada ere, birritan irakurriazuela ere aitortu zien hara bildutako lagu-nei. Unaik, labur-labur, bere liburuazberba egin baino, nahiago izan zuen ira-kurria zutenek berari esandakoa konta -tzea. Esaterako, Harkaitz Canok SPk

mundua hankaz gora jartzen zuela esanzion, eta bere koadrilakoek, “ez dago txar-to”, eta lagunek hori iritzi bazioten pozikegoteko modukoa zela esan zuen Unaik.Ondoren, eta liburu-dendan sargoria zelaaitzakia hartuta, luntxa kalean egitea era-baki zuen Matxalen Amasek, Iñaki On -darroaren Kurkudi liburu-dendako anfi-trioiaren emazteak. Pintxoak, kategoria-koak, Matxalenek berak eta bere aitakprestatu zituzten literaturzaleen gozame-nerako. Mahairen inguruan aurpegi eza-gun asko: Laura Mintegi idazlea, IñakiZarraoa alkatea, Christian Reinicke zine-gotzia, irakasle asko (Jokin de Pedro,Gotzone Agirre, Jon Aurtenetxe, Kon -rado Mugerza, Leire Imaz, Iker Lores...),

La Fábricak hilabetero kaleratzen duen Espai niakofotografo handien bilduman, Jose Ignacio Lobo,aldizkari honetako kolaboratzaile ohiaren ar gazkiakplazaratu berri ditu azken zenbakian. Bil dumahorrek argazkilaririk esanguratsuenen monografiakformatu eskuragarri eta didaktikoan argitaratzenditu hilabetero. Bilduma horren ga rrantziaz ohartze-ko bertan argazkiak erakutsi dituzten egileen zerren-

da ikustea baino ez dago, besteak beste, CristinaGarcia Rodero, Alberto Garcia-Alix, Joan Font cu -berta, Javier Vallhonrat... Loboren argazkietan ohiz-koak dira, zoroetxeak, karnabalak, herri kirolak,mirarigileak... Liburuaren aitzin solasa osatu duenMiguel Sánchez-Ostiz idazlearen arabera “badirenbaina besteek begiratzen ez duten lekuetara begira -tzen du Lobok”. m / La Fábrica: 913 60 13 20

UK1312UK

“1982az geroztik soluzio informatikoak eskaintzen”

BilBoMicro

ElkARTE AnonIMoA

Colón de larreategui, 25 / 48001 BIlBAo / Tf. 4230212 / Zerbitzu teknikoa: 4230213

[artea][liburuak]

Nobela SPrako TranbiaUnai Elorriagak bere nobela aurkeztu zuen Algortan

Lobo Altuna fotografia liburuaPHotoBolsillo bilduma ospetsuak bere argazkiak argitaratu ditu

Joseba Butron, Unai Elorriaga eta Iñaki Ondarroa, anfitrioiaJosé Ignacio Lobo Altuna, autoerretratua Liburuko argazki bat: Algorta 1989

Literaturzale ugari elkartu ziren aurkezpenean

UK

UK

Juan Bautista Zabala 8, 48990 AlGoRTA

T: 944 913 402

Euskarazko irakurgai guztiak!!

Testu liburuakTestu liburuakenkarguzenkarguz

Alangoeta 8(Euskal Herria kalearekin bat) Tfn.: 94 491 23 79

Algorta

Euskal Herriko Idazleak

Bestelako gaiak

DrogakPolitikaBidaiakOsasuna

SexualitateaMundukoliteratura

basurtoalgorta S.L.

altzariak

telletxe 15, algorta

T: 460 71 62 - 460 42 44

VILLABOTASJATETXEA

Menu merke eta bariatuakEspezialitateen karta

Giro atsegina

T: 430 43 33Villaondoeta 2, ALGORTA

UMEAK -GAZTEAKKale Nagusia 30 - T: 4645543 - AREETA

Page 8: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

UK1514UK

Algortako etorbidea 106 • 94 460 62 01 • 48990 AlGoRTA

–dEpIlAZIo ZERA. Gorputz tenperatura

–dEpIlAZIo ElEkTRIkoA. Elektrologo diplomatua

–dEpIlAZIoA lAsER

–AURpEGIRAko TRATAMEndUA

–kUTIsAREn GARBIkETAk

–MIkRopIGMEnTAZIoA ETA TATUAIA

–BEkAInEnTZAko TInTE ETA pERMAnEnTEA

–MAkIlAJEA (ETxEAn)

–koloREZko kosMETIkA

–GIMnAsIA pAsIBoA

–konplEMEnToA

120 m2 zure zerbitzura!

eskatu ordua!

eta orain... fisioterapeuta diplomatua... traumatologia, kirol fisioterapia, erremautologikoa...

kiromasajista: Ana M. Blanco Imatz / Esteticien: Susana Gragera

solARIUM

36 HODI EKOLOGIKO + AURPEGIRAKO 3HIGIENE OSOA

TRATAMENDUAKTERAPEUTIKOA-LASAIGARRIAK / ANTIZELULITUKOA- ERREAFIRMANTEA

ERREFLEXOLOGIA / DRENAJE LINFATIKOA dIAMond azalerako bitxia

MAsAJEAk

ThE sECRET GARdEn

abuztuanzabalik!

Morotxo

Torrene 4 Algortako azoka48990 ALGORTA Tf. 94 491 18 82

uribe kostako kirol denda

bisitatu gure denda berria!

350m2

kirolerakoguztia!!

Ibilaldia 2002 Getxon“Lotu barik” izango da hurrengoaren leloa

Leloa eta logotipoaren aurkezpenak ekai-naren 8an egin zituzten San Nikolas ikas-tolako arduradunek Getxon izan zen lehe-nengo prentsaurrekoan. Horretan,Bizkaiko ikastolen jaia antola tzeko sarituduten proiektua aurkeztu (San Nikolasikastolak egin duen hirugarren eskaera izanda aurtengoa) eta datorren Ibilaldiko logo-tipoa erakutsi zioten Iñaki Zarraoa alkatea-ri kazetarien aurrean..., eta Ibilaldiko lehe-nengo kamiseta oparitu alajaina! Hori izanzen ekitaldiko gertaerarik dibertigarriena...,kamiseta txiki samarra baitzen alkatearent-zat.

Gotzon Muneta arduradunak kontatuzuenez, antolatzaileek erabaki zuten lehe-nengo eta behin udal ordezkariek eta Ge -

txoko herritarrek ezagutu behar zituztelaproiektua, leloa eta logotipoa. Baina, noski,laster izango da beste prentsaurreko handibat, eta horretan Euskal Herri osoarrentzatemango dute ezagutzera. Mo mentuz guk,UKtik, prestakuntza martxan dagoelaaurreratu diezazuekegu. Batzorde ezberdi-nak (kirolarena, kulturarena, materialarensalerosketaz arduratuko dena edo prentsa-rekiko harremanak bideratuko dituena,besteak beste) osatuta daude, baina orain-dik lekurik badago lagundu nahi dutenen -tzat. Haientzat edo gehiago jakin nahidutenentzat 94 430 54 78 telefonoa [email protected] posta elektronikohelbidea aukeran daude. UKn ere hilabete-ro informaturik izango zaituztegu. m

ANA SAN ANDRES ARRUABARRENA25 urte ikastolan lanean

San Nikolas Ikastolak urte bukaeran egiten ohiduen jaian –ekainak 9an– omenaldia eskaini zionAna San Andresi, izan ere, Anak 25 urte urte beteditu ikastolako idazkaritzan lanean. Inork laguntzabehar duenean, sekulan ezetz esaten ez dakienhorietakoa da Ana. A zer-nolako pazientzia eta lan egiteko gaitasunaerakutsi diguzun! Ondo baino hobeto merezi dituAnak ikastolak oparitu zizkion oroigarriak.Eskerrik asko, Ana! m

Sari banaketaren ondorengo argazkia, txapelarekin aurtengo irabazleak: Jabi eta Iñigo

[euskara]

Pala Robert Simpson memorialaOhitura handiko txapelketa honen XIII edizioa ospatu berri da

“Alkarregaz” koadrila Algortako San Nikolas plazan inguruan duelaurte asko ibili izan diren lagunek osatzen dute. Euretariko batRobert Simpson zen. Robert ezbehar batean hil zen eta haren ome-nez bere lagunek jadanik tradizio handi duen pala txapelketari bereizena jarri zioten; izan ere, Robert izan zen txapelketaren bul -tzatzailea eta antolaketa lanetan gehien arduratzen zena. Bada, aur-ten XIII. edizioa izan da San Nikolas elizpeko frontoian. Guztira ia

berrogei bikotek eman zuten izena eta azkenean Jabik eta Iñigokeskuratu zuten txapel estimatua, baina ez polemika barik. Kontua dairabazleetako batek, ohizko egurrezko pala erabili barik, padelekoaerabili zuela eta horrek betidanik lehiaketan parte hartu duten kiro-larien artean susmo bat baino gehiago eragin zuen. Azken bateanSan Nikolaseko frontoian tantua lortzeko ia guztiak balio badu ereohitura egurrezko pala eta tenis pilotarekin jokatzea da. m

[kirola]

Ikastolako ikasleak danborrada egin zuten aurkezpenaren egunean

UKAldizkaria jaso nahi baduzu deitu:

94 491 13 37Pozik onartzen

ditugu zuen dirulaguntzak:BBK20950022009102483676

Mikel M

artinez

Mikel M

artinez

Page 9: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

16UKUK17

Natura SOS Galapago proiektuaBertoko dortoken onerako, kanpoko dortokak harrapatzen ari dira Getxon

Habitat natural bakoitzak berezko oreka izaten du, bere espeziek,bere arauak… Inguru horretan espezie arrotzak sartuz gero –alokto-noak deitzen dira–, oreka apurtzen da eta bertan bizi diren jatorriz-ko espezieak –autoktonoak– desagertu egin daitezke. Horixe beragertatzen ari zen Bolueko paduran edo hezegunean. Getxon bizidiren animalia espezieen inbentarioa egin zenean, bertako padure-tan (Boluen, batez ere), Euskadiko espezie mehatxatuen katalogoanagertzen diren dortoka mota bi bizi zirela ohartu ziren egileak: gala-pago legenarduna eta galapago europarra motako dortokak. Bainahauekin batera beste dortoka mota bat bizi zela ikusi zuten: Floridagalapagoa (Trachemys scripta elegans). Dortoka hauek aspaldiumeei opari t zen zitzaizkien dortokak dira. Ez dira hemengoak etagaur egun debekatuta badago ere, lehen atzerritik inportatzen zirendendetan saltzeko, oso merke gainera, 500 pta.gatik eros zitezkeen.Dortoka hauek 35 urte bizi daitezke. Umeak arin neka tzen dira ani-

maliokin eta gurasoek ere dortokak etxetik atera nahi izaten di tuzte.Jeneralean jabeek, ez hiltzeagatik edo, natur guneetan aban dona tzendituzte animaliok eta Bolue hirigune handi batetik hurbil dagoenlekua izanik, oso leku aproposa izan da askorentzat animaliak ber-tan uzteko. Kontua da, dortoka hau, florida, bertokoak direnakbaino handiagoa eta askoz erasokorragoa dela, gainera gizakiekinegotera ohituta dago. Bada, espezie honetako dortoka indartsuagoadenez, bertakoak lekurik txarrenetara baztertzen ditu eta espezieabera desagertzeko arriskua ere badago. Gainera, gaixotasunak ekarditzake, esaterako, salmonela. Egoera hau zuzentzeko, Ge txokoUdaleko Ingu rugiro sailaren laguntzaz lanean ari dira, XabierBuenetxea, Iñaki Zugadi eta Mónica Ariño. Proiektua SOSGalapago deitzen da eta helburua bertokoak ez diren florida dorto-kak harrapatu eta Boluetik ateratzea da. Horretan dabiltza egitasmohonen bultzatzaileak. Egin zen Getxoko espezien inbentarioan

[ingurugiroa]

Lantaldea: Iñaki Zugadi, Xabier Buenetxea eta Mónica Ariño

Ezkerrean, florida motako dortoka.

Ezkerrean azpian, Boluenharrapatutako ale batzuk.

Azpian, Iñaki dortokak harrapatzekoerabiltzen duten nasa bat eskuan.

Bolue bisitatzera doazenentzakoadituen aholkuak

• Ez jatekorik eman bertanbizi diren animaliei: horrekbertakoak ez diren espe-zie oportunisten (arratoiak,kaioak..) agerpena dakareta inguruaren oreka natu-rala apur tzen da.

• Seinalaturiko bideetatikbaino ez ibili, hau da, ezsartu hezegunean.

Boluen florida espezieko 200 dortoka bizi daitezkeela kalkulatu zeneta horiek guztiak harrapatzen ari dira gure lagunak. Horretarakoharrapagailu mota bi erabiltzen dituzte: barruan jakia daukaten nasaflotanteak (goiko argazkian) eta dortokak eguzkitan jartzen direnera-ko sareak. Harrapatzen diren animalia hauek guztiak errekuperaziogune batera bidaliko dituzte laster. Baina tranpetan bertoko dortokaespezieko aleak ere sartzen dira. Hauei fitxa osoa egin ondoren (neu-rriak, pisua, adina, biometria...), mikrotxip txikia jartzen diete lepo-an, horrela animalion jarraipena egin ahal izateko. On doren, hartu-tako leku berean aska tzen dituzte.

Urtebetean helburua betetzea espero dute. Baina ez da horrega-tik Bolueko arazoa bere osotasunean konponduko, dortokekin ger-tatzen den moduan beste animalia batzuekin gauza bera gertatzendelako: arratoiak, karramarroak, ahateak… Beraz, badago zer eginugari. m Testua: J. A. / Argazkiak: Mikel Martinez

Page 10: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

GorpuztiegunaMendebaldeko kristau elizan, eukaristiaren–ogia eta ardoa Jesukristoren gorputz etaodol bihurtzen direneko sakramentua–erakuntza gogoratzeko eta ospatzeko jaiada Gorpuzti eguna. Gurean AlgortakoPortu Zaharrean urtero ospatzeko ohiturahandia dago eta aurten eguraldiak lagunduez bazuen ere, horrela egin zuten. SanNikolas elizako abadeek meza esan osteanBiotz Alaikoek abestu zuten eta, ondoren,sardina jana, arratsaldean erromeria.

Argazkiak: Mikel MartinezUK1918UK

Page 11: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

[taldeak]

20UK UK21

[pasadizoak]

Martín Mugikak bere langelan, Bil bokoGran Vian, itxaroten gintuen paperez ingu-raturik. Lana alde batera utzi eta berehalaelkartu zen gurekin pasadizo historiko haukontatzeko. Martín ekonomia gizona da, 47urte ditu eta Algortan bertan kalimotxo ber-baren asmaketaren lekukoa izan zen, orain29 urte.

Egia al da zuek kalimotxoa asmatu ze -nutela?Ez; kalimotxo bera aspalditik dator. Inork ezdaki segurtasunez nork eta noiz asmatuzuen. Lehen Rioja libre deitzen zioten etanahiko ezaguna zen Euskal Herrian. Guk,“Antzarrak” koadrilakook, egin ge nuenabataiatzea izan zen.

Noiz izan zen hori?1972ko abuztuaren 12an arratsaldeko bos-tetan; Algortako Portu Zaharreko jaiak zireneta 2.000 litro ardo erosi genituen, “An -tzarrak” taldekook geuk jarritako tabernansaltzeko asmoz. Txikiteroak berehala hurbil-du ziren gugana ardo eske. Ardoa eskatzenzuten bai, baina ordaindu ondoren ia pro-batu barik alde egiten zuten. Gerotxoagobatek arrazoia azaldu zigun; ardoa galdutazegoen eta ez zegoen edaterik. Beraz, hangeunden gu, Portu Zaharreko jaietan salduezin ziren 2.000 litro ardorekin eta, jakina,guztiz arduratuta. Halako batean gutarikobatek proposamen bat bota zuen: “Saiatugintezke ardoa beste edari batzuekin nahas-ten zapore txarra kentzeko”.

Eta kalimotxoa egitea erabaki zenuten...Proba ugari egin ondoren, ardoari zaporemingotsa ondoen Coka-Colak kentzen ziolaohartu ginen eta orduan nahastea erabakigenuen. Orduan txikitero batek edaria eza-

MartínMugikaNork ez du ezagutzen kalimotxoa Euskal Herriko edaririk ospetsuenetarikoa? Baina, nondik dator izena? Nork etanoiz asmatu zuen? Erantzunak Martín Mugikak zituela jakin du UK-k eta berehala jo dugu berarengana historiaharrigarri hau ezagutzeko gogo biziz.

gutzen zuela azaldu zigun; Rioja libre zeu-kan izena eta nahiko arrakastatsua zenEuskal Herriko toki batzuetan. Hala etaguztiz ere, izen horrekin 4.000 litroak sal -tzea zaila izango zela pentsatu genuen etaizena alda tzea erabaki genuen. Hori arazohandia zen, noski, baina ez larriena. Horrezgainera, 2.000 litro Coca-Cola lortu behargenituen nahasketa egin ahal izateko, ontzierraldoi bat nahasteko eta ehunka botilaedabea sar tzeko. Eta hau guztia gutxi balitz,zapatua zen gainera.

Eta zer egin zenuten?Gutariko bik Coca-Cola enpresako artezka-ri bat ezagutzen genuen eta berarengana jogenuen zuzenean mesedea eskatzeko; bestebatzuk bainu-ontzi baten bila joan zirenedariak barruan botatzeko eta beste guztiakedaberako izen deigarri bat pentsatzen gera-tu ziren.

Nork asmatu zuen zehazki kalimotxo izenaazkenean?Egia esan, ez dakit; guztion artean izan zen.Orduak eta orduak eman genituen leloke-riak esaten eta horietako batean Erandiokolagun bat agertu zen handik. Kalimero zeu-kan ezizena eta, asper eginda geundenez,mutilaren izenarekin hitz jokoak egiten hasi

ginen. Batek nahiko motxa zela esan zueneta hitzekin jolasten hasi eta kalimotxoberba jaio zen. Deigarria eta barregarria iru-ditu zitzaigun eta azkenean horrela bataiatugenuen edaria; kalimotxo.

Eta ondo saldu zen kalimotxoa?Ondo baino hobeto. Hasieran inork ez zuenuste 4.000 litroak salduko zirenik, bainaedabeak arrakasta itzela izan zuen. Asteburuhartan litro guztiak saldu genituen eta aste-lehenean gehiago enkargatu behar izangenituen. Hori bai! Ekarri ziguten ardo be -rria ez zegoen galduta.

Baina teoria batek, kalimotxo hitza nafarbatzuek asmatu zutela dio...Teoria asko daude; zuk aipatutakoa adibidezeta 1980ko Bilboko jaietan asmatu zutelaere entzun dut nik; baina 1972ko PortuZaharreko jaietan guk geuk asmatu genuelaziur esan dezaket.

Izena erregistratu al zenuten?Tamalez, ez. Urte batzuk geroago Coca-Cola enpresak erregistratu zuen eta izenhorrekin saltzen dute edaria herrialde asko-tan; Me xikon, adibidez. Izena, legez, Coca-Colarena da baina guk, han egon ginenok,festa haiek antolatu genituenok, badakiguegia osoa. m

“Teoria asko daude; nafar batzuek asmatu zutela...,

1980ko Bilboko jaietan asmatu zutela ere entzun dut

nik; baina 1972ko Portu Zaharreko jaietan guk geuk

asmatu genuela ziur esan dezaket”

Testua: Javi G. del Herrero / Argazkia: Mikel Martinez

“Kalimotxo berba Algortako Portu Zaharreko jaietan asmatu zen”

UK21

Page 12: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

22UK

[fotografia]

Irudi eta soinu ikasketak amaitu eta lanari ekin zion Jose Mari Mari Martinezek (“Bubu” lagunentzat, Getxo 1971). Kirolargazkilaritzan sartuta ibili izan da, El mundo deportivo kirol egunkarian urte eta erdi eman zuen lanean, gaur egun, Deiaegunkarian kolaborazioak egiten ditu eta baita Jolaseta aldizkarirako ere, eta fotografia komertziala ere lantzen du. m

Jose Mari Martinez Bubu

UK23

Page 13: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

[erreportaia]

24UK UK25

Nora joan gaitezke oporretan? Zenbat gastatu beharko genuke astialdi eder bat pasatzeko eta oporrakahaztezinak izan daitezen? Nora bidaiatzeko joera izango du jendeak uda beroan? Eta zer aholkatuko digutebidai agentzietako langileek? Galdera hauei erantzuna emateko gure eskualdean dauden bidai agentziagarrantzitsuenetara eta ezagunenetara jo dugu eta hau da kontatu digutena.

Testua: Javi G. del Herrero / Argazkiak: Mikel Martinez

Oporretan,nora?Ana Ortiz Barceló bidaiakKaribea modan

Agentzia gehienetan gertatu zitzaigun bezala, Barcelók daukan areto txikia jen-dez gainezka zegoen gu sartu ginenean. Baina apur bat itxaron ondoren AnaOrtiz langilea gure galderei erantzuteko hurbildu zen. Berangoztar gazte hauirribarretsu egoteko gai zen lanez gainezka ibili arren. Eskertzekoa eta aipatze-koa benetan. Bidaiarik arrakastatsuenak? Kostaldera eta irleetara eta bestemaila batean, Karibera. Batez beste zenbat gastatzen dute bezeroek? 70.000pta. inguru; hori izan daiteke gutxi gorabehera udan gastatzen dena, batezbeste. Nortzuk dira gehien bidaiatzen dutenak? Abuztuan familiak eta lehenago,ekainean eta uztailean eta geroago, irailean, koadrilak eta ezkonberriak.Bidaietan modarik ba al dago? Zalantzarik gabe. Orain, adibidez, Karibe damodan dagoena. Zuen eskaintzarik onena? Senegal, Zanzibar... Eskaintza be -rriak dira eta oso harrera ona izaten ari dira. Aholku bat oporretan joan nahi du -

tenei: Bidaia ondo prestatzeko, ondo aukeratzeko eta, noski, ondo pasatzeko.m

Naiara Arondo Halcón bidaiakEstatuan Terra Mítica eta atzerrian Senegal

Halcón Bidaiak-en Naiara Arondo getxoztar irribarretsua “bahitu” genuenohizko galderei erantzuteko. Eta ondo aukeratu genuen, alajaina! Bidaiarik arra-

kastatsuenak? Balear Irlak, Kanariar Irlak, ahal dutenek Karibe. Batez beste

zenbat gastatzen dute bezeroek? Penintsulatik mugitzen direnei bidaia 50.000pta. inguru ateratzen zaie. Urrunago joan nahi dutenek 100.000 baino gehia-go gastatu behar dute. Nortzuk dira gehien bidaiatzen dutenak? Bereziki fami-liak, ezkonberriak, koadrila gazteak..., denetarik agureak izan ezik; horiekneguan bidaiatzen dira askoz merkeago ateratzen zaielako. Bidaietan modarik ba

al dago? Orain leku bi daude modan: Terra Mítica estatuan, eta atzerrianSenegal. Zuen eskaintzarik onena? Guztiak dira onak. Printzipioz bidaiarikmerkeenak dauzkagula esaten dugu eta, seguru asko, egia izango da. Aholku bat

oporretan joan nahi dutenei: Arazorik balego bueltan esateko, baina han dau-den bitartean ez dezatela ondo pasatzeko aukera galdu. m

Beatriz Arranz Eroski bidaiakKruzeroak Mediterranean zehar

Bidaia bat baino gehiago (a ze ironia!) eta saiakera batzuk egin behar izangenituen agentziako lanez gainezka zegoen langile bati hitz batzuk “lapur -tzeko”. Azkenean, Beatriz Arranz gazteak erantzun zien gure galderei.Bidaiarik arrakastatsuenak? Kanariar Irlak, Karibe, Europa... Batez beste zen-

bat gastatzen dute bezeroek? Hori galdera! Ez dakit, zaila da erantzuten,100.000 pta. inguru. Nortzuk dira gehien bidaiatzen dutenak? Denetarik.Ezkonberriak asko, adibidez. Bidaietan modarik ba al dago? Bai, jakina.Orain jende guztia, ahal dutenek, behintzat, Senegalera eta Zanzibarrerajoaten dira. Zuen eskaintzarik onena? Mediterraneotik antolatzen ditugunkruzeroek oso harrera ona dute. Aholku bat oporretan joan nahi dutenei:Beno,aholkuak doazen lekuaren arabera eman behar dira. Afrikara edo Kariberajoango direnei janaria eta edariekin kontu handia edukitzeko esango nieke.Eta kotoizko arropak eramateko. m

Ainhoa Prieto Iberia bidaiakZergatik ez Sizilia?

Topera zegoen Algortako Iberia Bidaiak eta ezin gu atenditzeko inor topatu,horregatik Areetara abiatu ginen Ainhoa Prietorekin hitz egiteko. Berak eska-tu genizkion hamar minutuak atera zituen hamaika gauza kontatzeko.Bidaiarik arrakastatsuenak? Irletara, Europara eta orain bereziki Karibera.Batez beste zenbat gastatzen dute bezeroek? Orain udan askoz gehiago,bidaiak garestiagoak dira eta. Batez bestekoa, 150.000 edo 200.000 mila pta.Nortzuk dira gehien bidaia tzen dutenak? Uztailean eta abuztuan gazteak etafamilia osoak. Bidaietan modarik ba al dago? Duda barik; aurten adibidezSizilia, Kenia eta Guatemala dira modan dauden lekuak, gure agentzian,behintzat. Zuen eskain tzarik onena? Sizilia eta Maltarako bidaiak. Eskaintzaberriak dira, orain arte ez zeudenak eta berria deigarria izaten da beti. Aholku

bat oporretan joan nahi dutenei: Argi eduki dezatela, alde batetik zeintzuk direneuren eskubideak eta bestetik, betebeharrak. m

Irantzu Dudagoitia Ecuador bidaiakLau urte barru espaziorako kruzeroa

Hainbeste bezero zeuden gu agertu ginenean oraindik ez dakigu mesede(atseden labur bat hartu zuen gugaz egoteko) edo gaiztakeria bat egingenion Irantzuri han azaldu ginenean. Hori bai, abegikor erantzun ziengure galderei. Bidaiarik arrakastatsuenak? Mediterraneoa, irlak eta Europaoro har. Batez beste zenbat gastatzen dute bezeroek? Udan 100.000 pezetainguru bidaiak gareztiagoak baitira. Nortzuk dira gehien bidaia tzen direnak?

Jende gaztea eta seme-alaba txikiak dauzkaten bikoteak. Bidaietan modarik

ba al dago? Ez dut uste. Nire iritziz bezeroek argi daukate nora joan nahiduten; ez dago eragipenik. Zuen eskaintzarik onena? Kruzeroa Karibetikzehar munduko kruzero-ontzirik handienean. Eta lau urte barru bat espa-ziorako beste bat aterako dugu; hori bai, pentsatu dazakezuenez, ez da bate-re merke izango. Aholku bat oporretan joan nahi dutenei: Atsedena hartzekoeta eguneroko arazoak ahazteko, ondo pasatzeko modu bakarra baita hori.m

Mohamed Ezzedine Byblos ToursMunduari itzulia hilabete batean

Byblosen Mohamed Ezzedine, agentziako nagusi libaniarrak, erantzun zienoraingo honetan gure galderei. Bidaiarik arrakastatsuenak? Egipto, Za lan -tzarik gabe, hori da bidairik eskatuena. Batez beste zenbat gastatzen dute

bezeroek? Kalkulatzea ateratzea ez da batere erraza, baina orain udan,bidaiak garestiagoak izaten direnez, pertsona bakoitzak 150.000 pta. ingu-ru gastatzen ditu. Nortzuk dira gehien bidaia tzen direnak? Ezkonberriak,familiak... Udan jende gehiena joaten da edonora. Bidaietan modarik al

dago? Nik ez nuke moda berba erabiliko. Jendeari leku berriak gustatzenzaizkio; beraz, bidaia berri bat ateratzen dugunean modan jartzen dela esangenezake. Orain, adibidez, Egiptoz gain, gehien eskatzen duten bidaiaBirmania da. Zuen eskain tzarik onena? Munduari itzulia hilabete batean.Hori da, behintzat, deigarriena. Aholku bat oporretan joan nahi dutenei:

Ondo informatzeko. Batzuetan jendeak ez daki ondo nora joango den etahorrek ezusteak ekartzen ditu. m

Page 14: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

[berbetan]

Oraindik ere ongi asko gogoratzen dituEuskadi Irratiko Maritxu Berritsu saioa aur-kezten igaro zituen hiru urteak, edoBasauriko Antzerki Eskolako denbora.Unax Ugalde nor den galdetuta ere, ez dubere umiltasun puntua galtzen: nahikoa du“ni neu” erantzutea.

Zer moduz eramaten da ospea hain gazteaizanik?Nahiko gaizki. Beno, batzuetan hobeto mol -datzen naiz eta beste batzuetan okerrago.Neskekin eta horrelako zalapartaren erdianegoten garenean, jendeak uste izaten dupromozio baten atzetik gabiltzala eta, nor-malean, horrelako pertsonak talenturikgabekoak izan ohi dira. Ez da beti horrelaizaten, baina gehienetan, behintzat, horrelada. Nik neuk badakit lan publiko eta masi-bo batean nabilela, eta une honetan nirepublikoa gehienbat 17 urteko neskatoakdira. Dena den, ahal bezain ondo eramatensaiatzen naiz, bai na nire helburua jende hel-duarengana iristea da, beraiek nire lana ont-zat har dezatela.

Basauriko Antzerki Eskolan ikasi ze nuen,garai hari buruz zer moduzko oroitzapenakdituzu?Oroitzapen ugari ditut. Nire klaseko kideak,irakasleak, bertan ikasi nuena... Urtebeteegon nintzen han, eta epe horretan ikasita-koa gogoan dut. Lan egiten dudanean buru-ra etortzen zaizkit han ikasitako gauza asko.

Bizimodu berri honekin zerbait faltansomatzen al duzu?Gehienbat intimitatea, eta kaletik lasai joa-teko aukera. Gurasoen falta ere sentitzen

UnaxUgalde

dut, orain Madrilen bizi naizelako; lagunakere bai, hiria. Beste gauza asko ditut orain,baina beste hainbaten falta ere sentitzen dut.

Gaur egungo Unax eta orain dela bi urtekoapertsona bera al dira?Pertsona bera dira. Ez naiz aldatu, moldatubaino ez. Nire lana eta nire ardurak orain as -kozaz handiagoak dira. Eta horrekin aurrerajoan behar dut eta lan egin behar dut. Ho -rretara moldatu behar izan dut. Orain delahiru urteko Unax ez da aldatu; lagun minek,gurasoek eta jende askok badakite hori.

Zinema ala telebista?Oro har, zinema; baina rol onak zein txarrakberdin-berdin aurki daitezke batean zeinbestean. Beraz, rol ona baldin bada, zinemazein telebista biak igual zaizkit, baina horibai, rolak ona izan behar du.

Aktore izatearen alde txarra?Ez dakit, norberak gustukoa duen zerbaite-tan lan egin ahal izatea luxua da. Niretzataktore izateak ez du alde txarrik, asko gus-tatzen zaidalako. Alde txarrak eduki baditu,baina niretzat alde on gehiago ditu.

Eta zeintzuk dira alde on horiek?Lanbidea bere osotasunean. Estreinaldi au -rreko tentsioa, adibidez, ona da.

Inoiz pentsatu al zenuen gaur egun zauden

tokiraino iritsiko zinenik?Ezta inondik ere. Orain dela hiru urte eznuen aktore izatea pentsatzen, beraz...

Denboran atzera egiteko aukera eskainikobalizute, zerbait aldatuko zenuke?Orain ez dago atzera bueltatzeko modurik.Behin puntu batera helduta, atzera buelta -tzea porrot egitea da. Eta hori norbere kon -tzientzian geratzen da, eta, gainera, jendeakez du hain erraz ahaztuko. Nahiz eta harroegon eta mentalki indartsua izan, presioahandiegia da. Aurrera egin beharra dago;nik, behintzat, horrela ikusten dut.

Dena den, beti esan ohi da halako kasuetanjendearekiko tratua aldatu egiten dela.Normala da jendeak gurekiko harremanaaldatzea, baina lagun onek berdin jarraitukodute, ondo ezagutzen baitzaituzte. Bainanoizbehinka ikusten dituzun ho riek txundi-tuta geratzen dira, galderak egiten dizkizu-te... Horrela izaten da, eta horren aurka ezinda ezer egin. Gauzak aldatu egiten di ra eta,azkenean, ohitu egiten zara. Horrek, baina,ez dizu inori gauza itsusirik egiteko eskubi-derik ematen. Gasteizera joaten naizeneanagian 300 pertsonak gauza bera galdetzendidate; baina tira, zerbait polita iruditzenzait beraiek borondate onez egiten dute eta.

Azkenaldian zenbat elkarrizketa egin dizki-zute?

Testua: Esti Ezkerra / Argazkia: Mikel Martinez

“Aktoreek baino gehiago, pertsonek sortzen didate zirrara”

“Orain dela bi urteko Unax ez da aldatu; lagun minek, gurasoek eta jende as kok badakite

hori”

UK2726UK

Azkenaldian denen ahotan dabil Unax Ugalde. Dela telebistan egin dituen saioengatik, dela zinema filmengatik,aktore ezagun bilakatu da. Hala ere, Gasteizkoari ez zaio arrakasta burura igo, eta ahal duen neurrian bereegunerokotasunari eusten ahalegintzen da.

Page 15: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

28UK UK29

Kopuru zehatza ez dakit zein izango den, biurte baitaramatzat elkarrizketarik elkarrizke-ta. Hirurehun? Laurehun? Gehiago agian.

Zuk parte hartu eta bereziki nabarmendukozenukeen filmeren bat?Oroitzapen ona da proiektu berri bateanhasten garen bakoitzean, film kideak ezagu -tzen ditugunean eta. Une on txiki askoditut, baina bat nabarmentzekotan ez nukejakingo zein aukeratu.

Gustuko duzun aktoreren bat?Aktoreek baino gehiago pertsonek sortzendidate zirrara. Hector Alterio ezagutzeak,adibidez, eragin handia izan zuen nigan.Aktore handia da, baina pertsona bezala...Ez nuke jakingo hura hitzez nola deskribatu.

Aktoreen mundua nahiko artifiziala omenda...Bai, kanpotik ikusita nahiko artifiziala dahori baita promozioek eskaintzen dutena.Baina barruan zaudenean, guztiok pertso-nak garela ohartzen zara. Bakoitzak bere ara-zoak dauzka.

Halako ideiekin nolatan zara aktore eta ezpsikologo?Aktorearen lana psikologia bilatzea ere bada,pertsonaiaren psikologia. Gainera, as kotanpertsonaiak lotura estua du aktorearekin.

Horregatik, beti egoten gara kaleko jendeakegiten duenari adi, beren mugitzeko moduaaztertzen, hizkera, portaera... Inte res garriada.

Zein aktorerengandik ikasi duzu gehien?Aktore handi askorekin lan egiten dut, etaezin naiz bakar batekin geratu, batzuek gus-tukoa dudan zerbait dutelako, baina baitahain atsegina ez zaidan zerbait ere. Edo niridena aplikatuta ez zait hainbeste gustatzen.Orduan, bakoitzetik puntu bat hartu behar

da. Aktore bakoitzetik gerora baliagarriaizango zaizuna ikasi behar duzu. Ez daukateredu zehatzik. Bakoitzak bere ahalmenekinjokatu behar du.

Beldur eszenikoa noizbait galtzen al da?Ez. Nik, behintzat, beti izan dut. Beldurraizatea kezkak dituzun seinale da, eta nireustez hori ona da. Ezin da beldurrez antzez-tera atera, baina beldurra eduki behar dapertsonaia bat ondo egiteko. Badaude akto-re batzuk dena primeran egiten dutela pen -

tsatu eta beldurrik gabe taularatzen direnak,eta gero hankasartze itzelak egiten dituzte.Hobe da beldurrarekin egotea, tentsioa man -tentzea, eta, ondoren, lasai ateratzea.

Maniarik?Bai, ziur naiz baten bat izango dudala, bainaez naiz horietaz ohartzen. Normalean,maniaren bat dugula konturatzen gareneangainetik kentzen ahalegintzen gara. Orainarte izan ditudanekin horrela egin dut,baina seguraski kanpotik ikusita baten bat

izango dut. Zeren nire esku balego, guztiakezabatuko nituzke.

Epe laburrera, zeintzuk izango dira zurehurrengo proiektuak?Uztailean antzerki obra bat prestatzen hasi-ko naiz, irailean Madrilen estreinatukodugu eta ondoren Espainia osora eramangodugu. Euskal Herrira ere joango gara.Telebistan ere hasiko naiz, Periodistas tele-sailean urtebete egongo bainaiz pertsonaiafinko baten rola betetzen. m

[berbetan]

“Irailean Madrilen antzerki obra bat es treinatuko dugu.Telebistan ere hasiko naiz, ‘Peridistas’ telesailean urtebeteegon go naiz pertsonaia finko baten rola egiten”

...jaso nahi baduzu deitu baino ez duzu

egin behar:

UK Aldizkaria...

Pozik onartzen ditugu zuen dirulaguntzak:

BBK2095002200 91 02483676

UK oporretan ere badoa!

IRAIlEAn bERRIRo GAToz...

...orrialde gehiagorekin, atal berriekin...

Basagoiti etorbidea 51

a l g o r t a % 94 46019 69

adituak gara

pintxoeta

bokataberoetan!!!!

basarte´na Tel. 946 76 11 28U R D U l I z

Inportaziozko zerbezarik onenak

Terraza zabala

Horretarako, baina, pauso bi eman behar dira.

1) Euskadiko Kutxako gure kontuan 2.500 pta. sartu: 3035 0221 74 221000196.1

2) zure izen-abizenak, jaioteguna, jaioterria, helbidea eta telefonoa(k) paper batean idatzi eta guri helarazi postaz helbide honetara: Algortako bertsolari Eskola / ITXASGAnE kulturgunea / Karitate kalea, 1-16. bulegoa / 48990 GETXo; edo helbide berorretara ekarri astearteetan 18:30etatik 22:00etara eta gure eskolako edozein ordezkariri eman.

Algortako Bertsolari Eskolak hasiera eman dio bazkide kanpainari.

He mendik aurrera gure eskualdeko bertsozaleak aukera izango du

gure bertso familiako kide izatekoa, bai eta senidetasun horrek eka -

rriko dizkion abantailez gozatzekoa ere, hau da, eskolaren hileroko

berripapera etxean dohainik jasotzekoa, eskolak antolatutako ekitaldi

guztietara dohainik sartzekoa, eta urtean behin argitaratuko dugun

liburuxka -eskualdean egindako ekitaldietako bertsorik onenak bil -

duko dituen argitalpena- jasotzekoa.

egin zaitez ALBEko bazkide!

Page 16: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

Lan ordutegi arraroa benetan Tomásek daukana; astean zehar,goizez dagoenean, 9:00etatik eguerdiko ordu batak eta 22 minu-tura arte egiten du lan, eta arratsaldez ordu batak eta 22 minu-tuetatik seiak hamasei gutxiago arte. “Ez galdetu zergatik: ordu-tegia esan zigutenean neu ere harritu nintzen; ez da batere nor-mala seiak laurden gutxiago arte kobratzea eta ordutik aurreradoan jartzea, baina, beno, guretzat hobeto”. Hala ere, ez dira hainonak laneko gorabehera guztiak; inoiz jendearekin arazoak sort-zen dira nahiz eta, Tomásek argitu zigun bezala, eztabaida gehie-nak kobratzaileekin diren; “Noski, uste izaten dute bera delakobratzen diena. Nik neuk gidariei non aparkatu dezaketen bes-terik ez diet esaten, eta ez da lan handia 150 auto baino ez dira

sartzen eta. Orain dela sei urte Barinatxe hondartzako aparkale-kuan egon nintzen beharrean eta hura oso ezberdina zen; 1.500auto inguru sartzen ziren han eta ea lekurik geratzen zen jakite-ko gorriak ikusten genituen askotan”.

Ekainaren 15ean hasi ziren lanean udaleko langileak etadagoeneko pasadizo batzuk gertatu zaizkie; “Egunero dago aipat-zeko zerbait, baina orain arte ikusi dugun harrigarriena hor dago-en Ford Sierra horrena da; autoa hor dago gu hasi ginenetik etaErtzainei esan genienean, orain dela bi urte baino gehiago, bajaneman zutela jakin genuen. Kotxea irekita dago eta barruanGuardia Zibilaren giltzatako bat dago”. Argi dago, beraz, deneta-rik aurkitu daitekeela Sopelako hondartzako aparkalekuan; leku

Tomás RodríguezAtxabiribil hondartzako auto aparkatzailea

Iratxe Pironkomun garbitzailea

Mikel Serranotabernaria Azkorriko hondartzan

Iratxe Pironek 20 urte baino ez ditu eta hau da berelehenengo lana. Iaz bere amak lan bera egin zuen etaerraza eta lasaia zela kontatu zion arren, Iratxek ezzuen uste hainbesterako izango zenik. “Hiru ordueta erdi baino ez dira (goizean 11:30etatik 15:00akarte eta arratsaldean 15:00etatik 18:30ak arte) eta,gainera, oso lan gutxi daukagu. Komunek garbiegon behar dute beti... eta egoten dira, noski. Horida gure lan bakarra eta, imajinatu dezakezunez, hiruordu eta erdi horietan hori egiteko denbora badau-kagu soberan eta irakurtzen eta musika en tzutenematen dugu denbora hemen”. Lehen komunakkobratzen zituzten eta inoiz ez ziren eztabaidak falta -tzen, baina aurten gauzak guztiz ezberdinak dira;“Jendea oso jatorra da eta garbia ere bai. Ez duteinolako arazorik ematen. Kexak goiz zarratzen dire-lako baino ez dira izan eta guk ez daukagu zer ikusi-rik horretan. Beraz ni, orain arte behintzat, lasai-lasai nabil hemen, lan gutxi egiten eta nahiko ondokobratzen. Ez da bizitza osorako lana, baina diruapur bat ateratzeko uda honetan ez dago txarto.Gainera, uda euritsua izango delakoan nago”. m

Hondartzainak, aparkatzaileak, kobratzaileak, sorosleak,.... asko dira gure hondartzetan aurkitu ditzakegunlangileak; batzuk udaleko edo Foru Aldundiko langileak dira eta besteak berriz, autonomoak. Guztiek udakolangintzak egiten dituzte eta, eguzkitan egiten dituzten arren, lanak ez dira beti diruditen bezain atseginak.Langile hauekin egon gara eta hamaika historioa kontatu dizkigute.

Testuak: Javi G. del Herrero / Argazkiak: Mikel Martinez

“Ez da bizitza osorako lana, baina uda honetan diru apur bat ateratzeko ez dago txarto”

Terrazako mahaiak eta aulkiak jar tzen zebilenMikel Serrano gaztea hurbildu ginenean.Atzerago, barran, bere amak jardunaldirakogauzak prestatzen zituen. “Taberna familiarrada hau”, azaldu zigun Mikelek: “Hamar urtedaramatzagu hemen lan egiten eta jendeakezagutzen gaitu. Hori guretzat abaintaila da;desabantaileen artean komunik ez izatearena.Askotan eskatu diegu udaletxekoei bainakasurik ez; guztiz ulertezina da 2001. urteanhorrela ibiltzea baina horrela da. Ibiltokiazabaldu zutenetik inoiz baino jende gehiagodabil hemendik eta zerbitzu gehiago eskatzendituzte baina ez dago zer eginik”. Arrazoiadauka dudarik gabe Mikelek. Gu han egonginen bitartean jende pilo bat baitzebilenhondartzarako bidetik nahiz eta eguraldia ezzen bereziki eguzkitsua. “Bandera urdinakzerikusi handia dauka jende gehiago etortze-ko. Azkorrik daukanetik inoiz baino lagungehiago hurbiltzen zaizkigu”, argitu zigun

“Hamar urte daramatzagu hemen lan egiten”

“Gurea baino behar txarragoa da kobratzaileena, azken batean guk gidariei non aparkatu baino ez diegu esan behar”

Udako beharginak[erreportaia]

30UK UK31

Page 17: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

Unai Espina eskarmentu handiko hondartzaina da; azkenengo urte-otan hondartzako aurpegirik ezagunenetariko bat da, udako lan hauia urtero lortzen duelako. Eta ez da lan txarra; 35 ordu astero eta sol-data ona. Hori bai; Unaik, beste hondartzain guztiek bezala, beharugari ditu... eta ondo betetzeko aukera gutxi. “Adibidez debekatutadago hondartzetan biluzik egotea (Barinatxen izan ezik) edo eta txa-kurrik sartzea. Inork horietako bat egiten badu, guk esan diezaioke-gu baina inoiz ez behartu. Gauzak txarto jartzen badira ertzaineideitu behar diegu; beraz, gure aginpidea oso mugatua da. Hala ere,aurten ez zaigu oraindik ezer larririk gertatu; momentuz jendea nahi-ko ondo portatzen ari da eta horrek beste lan ba tzuk egiteko aukeraematen digu; trafikoa zuzendu, aparkatzaileei lagundu...”.

Hala ere beti dago pasadizoren bat; “Aurten gertaera aipagarrienahondartzatik zebilen txakur batena izan zen; dirudienez ez zeukanjaberik eta txakurtegikoei deitu genien bila etortzeko. Harrapatzekodardo bat bota zioten eta txakurra erdi lotan zegoenean jabea agertuzen. Mutilari, noski, ez zion grazia handirik egin bere txakurra horre-lako egoera batean aurkitzeak, baina txakurraren jazarpena ikusi zute-nek nahiko ondo pasatu zuten”.

Baina hondartzetan gertatzen den guztia ez da dibertigarria:“Aurten lapur asko dabiltza; jendea kontrolatzen dute eta uretara joa-ten direnean poltsak lapurtzen dizkiete. Kontu handia eduki behar dahorrekin; salaketa batzuk jarriak daude jadanik”. m

Jose Luishondartza garbitzailea

Unai Espinahondartzaina

Ez da batere erosoa José Luis eta bere lankideenbeharra; egunero goizeko 6:00etatik 10:00ak arte12 lagun, bi taldetan banatuta, gure kostaldekohondartzak txukuntzen dituzte jendea heltzendenerako garbi-garbi egon daitezen. Kamioak,traktoreak eta hondartzak garbitzeko makinaberezi bat dauzkate lan gogor honetan laguntzeko,baina ez pentsa; gauza asko eskuz batu behar dira.“Adibidez ekainaren 22an, San Juan dela eta, 26sute piztu zituzten Ereagan eta hurrengo goizean,garbitzera joan ginenean, batzuk piztuta jarraitzenzuten oraindik. Suak hondartza garbitzeko maki-na erre zuen eta ezin izan genituen egur guztiakkendu. Eta jendeak, noski, protesta egin zuen.Dagoeneko den-dena garbitu dugu, baina lekubatzuetan oraindik ikus daitezke suteen arrasto-ak”. Hala ere, neguan lan gehiago daukate hon-dartza garbitzaileeek; “Neguan itsasoak zaramagehiago ekartzen du hondartzetara (botilak, arro-pa, hildako animaliak, eta abar) eta hori gutxibalitz, gainera jende gutxiago gaude garbi tzeko.Nik neuk, behintzat, uda nahiago dut”. Jendeagaur egun ere nahiko zikina izan daiteke: “Batzukoraindik txerrikeria ugari egiten dituzte, bai; klee-nexak eta zigarro asko aurkitzen ditugu baina, egiaesan, jendea geroz eta kontzientziatuago dagoela

Beñatek 20 urte beteko ditu datorren hilean etazuzenbidea ikasten ari da. Hau bere lehenengoesperientzia da udako langile legez eta berritsuxamar eta alai aurkitu genuen lan nahikotxu zuenarren. Bere beharra aparkalekuan sar tzen direneikobratzea da eta ez da ez lan erraza.“Kobratzaileok eztabaida ugari ditugu jendeare-kin. Egia esan, onartu behar dugu aparkalekua ezdela bat ere merkea (500 pezeta balio du) bainabeste herri ba tzuetan ezarri duten TAOa ere ez,eta jendea ez da kexatzen, edo behintzat ez digu-te guri errua leporatzen. Ni langile hutsa naiz etajendeak hori uler dezala nahiko nuke”. Argi dago-enez, hondartzetan dabil tzan kobratzaileek ezdute propinarik jasotzen. “Ezta pen tsatu ere. Nipozik nabil jendearekin arazorik ez daukadanegunetan, baina esan dizudanez, beti gertatzen dazerbait. Orokorrean jendea jatorra izaten da bainaeguzkiak gogor jotzen duenean batzuei burmuinaurtzen zaiela dirudi. Ordaindu behar dela esatendiedanean hauek dira gehien entzuten ditudangauzak: “No jodas!”; “Hau lotsagarria da”;“Lapur hu tsak zarete”; “Baina, baina.., zu norkjarri zaitu kobra tzen?”; “Ez dakit nik hau legalaizango den...”. Koaderno bat bete nezake nikhemen entzun behar izan ditudan astakeriekin.

Juan Martínsoroslea Gorrondatxen

Beñat Garciakobratzailea Atxabiribilen

Bandera gorria igotzen aurkitu genuen Juan gazteaGorrondatxe hondartzan. Goizeko hamaikak ziren;bere jardunaldia hasteko ordua. “Goizeko 11:00eta-tik arratsaldeko 8:00ak arte egon behar dugu hemeneta 10:30etatik aurrera asteburuetan. Ordu asko diraeta batzuetan, batez ere eguraldi txarra egiten duene-an, nahiko astuna egiten zaigu”. Aurten sorosle mo -duan Juanen lehenengo urtea da; 21 baino ez ditueta, hortaz, eskarmentu gutxi dauka; “Surfa egiteaizugarri gustatzen zait eta Bizkaiko SorosleFederazioak, beste gaitasun batzuen artean, hori erekontuan hartzen du sorosleak aukeratzeko orduan.Sorosle izateko hondartza arriskutsu hauetangarrantzitsua da itsasoa ondo ezagu tzea eta nork eza-gutuko du ba surfistok baino hobeto?”. Argi dago,beraz, sorosleek ez dutela diruagatik soilik lan egiten;“Ez dugu asko kobratzen baina hondar tzetan egote-ak gure zaletasuna praktikatzeko aukera eskaintzendigu. Askotan gure lanaldia bukatu ondoren, surfohola atera eta hemen geratzen gara ordu pare batgehiago surf egiten”. Eta lanari buruz? Orain arte,zorionez, Juanek ez dauka gauza handirik kontatze-ko; “Oraindik ez dugu erreskaterik egin eta ez dainolako ikaraldirik gertatu. Urradurak eta garrantzihandirik gabeko ebaketak dira orain arte tratatuditugun istripurik larrienak. Eta horrela jarrai deza-

32UK “Eguzkiak gogor jotzen duenean batzuei burmuina urtzen zaiela dirudi“

“Eguraldi txarra egiten duenean, nahiko astuna egiten zaigu lana”

“Gure aginpidea oso mugatua da”

“Nahiago dut uda negua baino behar egiteko”

Page 18: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

UK35

Badekosu udarako planik?Bear iñ inbernaderotan, Berangoko inber-naderotan edo, espabere, Barrenetxekon.Ba rrenetxeko da Butroi ganen daun inber-nadero pillo bet eta andik tomate eta pipe-rrak, ak batuten. Negurako bere bear ope -tzi deuste. Koperatiba da, Mondragon ko -peratiban barruan dau. Ni yon nintxenlagun bateas itten berba eta esan yeusten,bueno ba, jente espezializatu gitxi daula etaordun, bear deke, naye, eta es deke jenterik,dakiena. Klaro, es dakiena bai, gaste pillobat, baya es dakie esebere. Baya segidunbear itteko, ori da txarrena. Badau ya kon-diziño txarretan, se agronomo txarra da, se,dekona da es dekosula parorik, esetakobere, eta bakasiñotarako beres. Ordunklaro... Eta gero “seguridad social” suk pagaber dosu, es dotzue eurek pagaten. Solusiñoda suk imintte seoser. Ordun da irabastendosunen eta gure dosuna itten dosu ta gus-tura saus; beno, ori arlo dustietan, bayagurean, bein tzet, gatxa da beste batentzakobear itte, se esklabo da.

Nekazaritza biologikoa eta yanan ganen oiñdaun ardurean ganen ser pentzaten dosusuk?Alde batera, arrazoi andia deke. Gero etagiau kontaminaten gaus. Produtuk nayebotaten dotzus lurrari ta asko kenduten du,zizareak eta ori dana; eske il itten dus. Etaba bai, iñ al dana ondo dau, baya diru askober da onetako be. Fasille da esate “es, esbota ori, se ori txarra da lurrantzako”. Bai,baya se asi iñgo dosu? Espabere, produsiñodana botaten dosu. Esiñ dosu esebere iñ.Ori botaten dosu edo dana galdutensu.Espabere ... , eta es badosu botaten egune-ro aittu bersu badekosu plaga edo badeko-su bitxoren bat; badekosu, kendu ori lan-dare, landare ya galdu iñ dosu eta gero, yadaus “remedio caseros” baya “komillatan”daus ondiño. Alan ta dusti bere, emen ittenda nekazaritza biologikoa; da plaga batdekosunen, beste plaga bateas konbatiduitten da. Egitten dosuna da, plaga batekbestea yan eta beno, onek kendu ittendotzu seoser. Karu da, oso karu; baya, alanta dusti bere, itten da. Eta erlekas bere poli-nizateko-eta, erleekas itten da asko. Erlekaxek iminten dires inbernaderotan, orrekpoliniza itten deude.

Kliman kanbio dala ta, esaten deude esiñdala len ereitten eudesan jenero batzuk oiñimini solon.Ori egi da. Bai, diñoude egi dala. Nik en -tzun dot, se len desbardiñek ixan siren, oiñesin dosu imini, se umedade asko dau etaoiñ igual eguskik bere asko yoten dau;ordun mekanismok apurtxu bet dekosusberantza. Ordun kendu itten dosu ori etabeste bat imintten dosu eta listo.

Amen, normalean, ser ereitten da?Nire ausokok deko letxuge, piperra eta

tomate, dena, bakarrik deko ori. Produsiñohandi da eta gero maioristeri saldu ittentze,Bilboko merkatuan. Eta gero Gatikan beredeko. Gero Butroikok eta dekos bere bai.Urdulizen bakarrik dau, Gorordo da bat,nire auzoko, eta gero beste bat. Gero pro-dusiño txiki asko daus eta gero ya, bai,madarik eta sagarrak eta ori landatu ittenda. Orrek feritxen saldu itten deude. m

“Nire ametsa: basarri bat eukitte neure inber-naderokas”

EUSKERANongok dira familikok?Aittamak Urdulizkok, amama bere bai etaaittitte Berangoko.

Selan ikisi dosu euskeras?Beti iñ dot, txikitatik. Nire etzen, normale-an euskeras itten da. Amak ez daki; ulertu,dana itten dau, baya jakin ez, baya euskal-tegian dabil. Aittak gues euskeras itten deu.Alan ta dusti bere, nik darabildan euskeraes da aitta edo aittittena. Nik ikastolan ikisinendun eta nastata dekos orrek euskera bi.Bederatzi urte euki nendunen, ordun asinintxen erderas ikisten; asike, asikeratikbederatzi urtetara bakarrik euskeras. Etzenbeti emon dako inportantzi asko euskerarieta beti euskeras. Ikastolan sartu nintxenen,ikastolan bere asikeratik euskeras eginneun; baya irugarren mailatik asi ginenerderasko klaseak (lenguaje) emoten etaordun asi nintxen erderas ikisten; kalean 12urtetaraino euskeras bere, baya gero, klaro,lagunekas, denak es dakie euskeras eta or -dun ya oiñ dala amar urtetik ona apanesitten dot euskeras lagunekas, eurak es da -kielako. Espabere..., igual bai, klasekokas-eta asko, bai. Se Derioko NekazaritzaEskolan kasi denak, dustik euskeras dakie.

Sein da eukeran situasiño Urdulizen?Oso txarra. Jente gitxik..., nire edadeko nes-kek ba, euskera apurtxo bet dakie. Gurasokbeti jakin ixan deude, baya gero, beren ala-bari es deutze eser bere emon; gitxi, etzenapurtxu bet intte, bai, konosiminttu gitxidekes, baya giaurik es.

Seaitxik ori?Geien bat, nire ustez, eurek eman deutzeinportantzi asko se ingo san, datorrenurten, gero ametik amar urtetara, seguru

antzen, es da egongo euskerarik, es eseberes.Ordun, erderas artu yotzen eta ordun, erde-ras artute, eurek esin ixan deude -beno esiñeta gure es- euskera estudia. Asko oiñ asidire ya apurtxu bet pentzaten ostabere eus-keras apurtxu bet itte, “aek” batetara sar -tzen,... Eta beste arazo bat bere bai: askodire igual saspi ume-edo dire, saspi anaia-rreba eta ordun, klaro, euskera ordun ixansan bakarrik pribatu eta saspi ume eukitte,ikastola batean, pribatuan ba, gatxa.

NEKAZARITZASer ikisten saus Derioko NekazaritzaEskolan?Da gradu medio eta bi urte dires eta dausforestala edo jardineru edo agronomo, etani agronomo nas. Agronomok inbernade-rotan itten deude bear. Gero, “Produccionde Plantas” bere itten da. Klaru, guk guredogu iñ euskeras ori modulo, se es daumodulorik euskeras ori itteko. Bigarrenmailan nau, akabaten nau. Oiñ a, datorrenastean azterketak dekodas eta akabako dot.Kurrikuluma osatuteko gure dotena iñ dakursillok. Edo gero bere gusta dast askoOsteleri itte, gusta dast a, sukaldean egon taarriko eta ori dana itte gusta dast. Igualgusta dast, igual beste modulo itteko,Leioan unibertsitatean.

Nondik dekosu solorako ori saletasuna?Aittittetik. Txikitatik igual apurtxu bet ai -ttitte ikus dot. Aittittek solo deko eta aur-ten itxi iñ doste solo erdiñ itten, gure dote-na itteko eta gero, nire ametsa esateko,basarri bat eukitte neure inbernaderokas.Be ti ixan nas animalien fanatiku eta betigus ta iñ dates landarek, kultura ortan asinintxen; beyek, txakurrak eta denetarik,denak gusta dates. Iru txakur dekoas, igua-na bat, lau dortoka eta bi arrain.

Nekazaritza-estudiok aurten akabako deitxu Urdulizko onek neskak.Euskaltsale, naturasale eta animaliasale “fanatiku” da eta oso gaste (20 urte deko) ixen arren, argi deko ser gure deun eta seguru gauskosegiduko deula. Beran estudion eta euskeran ganen egin dogu berba.

[akabuko punte] [bertako euskeran ganen]

JoneZelaiaTestua: Alberto Gonzalez Castro / Erretratua: Mikel Martinez

Gureberbakere5ZER ESANTestua: Xabi Bilbao

Konseju eskátuten

• Ze diñozu zuk?• Ze deritxozu?• Ze péntzaten dozu?

• Ze ingot? (zer egingo dot?)• Ze erósikot?• Ze eskátukotzet? (zer eskatuko dotzet)

• Nori géitukotzet?• Nora yóngo naz?• Non lótuko naz?• Nóaz étorko naz átzera?• Noz úrtengot?

• Zélan tópakot léku?• Zénbet eskátukotzet?• Zéin ékarkot?*(bean dekozuez pregúntek íteko bér-

bak)

• Neuk érongot automóbille?• Aitxeri eskátukotzet giltze?• Biden erósiko du yánari?• Ordenadora konpónduten/kónpont-zen érongot? Ala barri erosi?

Konseju émoten

Hoba dozu…• Hoba dozu zeuk éron anajek báño.• Hoba dozu aitxeri eskatu osaberi báño.

Nik (hau edo beste) ingo nauke.• Nik etzétik érongo nauke yánari .Ni trenan yongo nestike (nintzateke).

Zéitik ez…?• Zéitik eztozu biderako yánari etzétikéroten?

• Zéitik ézoaz trenan, áuton yon berren?

Hau íten bádozu…• Trenan bázoaz lasáiau íngosu bide.• Gúez bázatoz ederto pásakozu.

*Preguntek íteko berbak:

—nor? nori? nok? / ze(r)? zeri? zek?—nona, noin, noñe? / zena?—nóintzeko? nóntzako?—nóaz? / zéaz?—non? nora? nóraño? nongo?nóndi(k)?—noz? nóztik? nózik ona? nozárten?—zein? zélan? zéitik? zetako? zetan? zean? zénbet?

Berba bárrik:

geitu, géituten / géitzen, géituko: deitu

lotu, lótuten/lótzen, lótuko: gelditu

topa, tópaten, tópako: aurkitu

34UK

OHARRA

Artikulu hauetan darabiltzagun ortografia etaidazkerari dagozkionez, ahozko hizkuntzafidelki jasotzea dugu helburu. Ikusi IñakiGaminderen liburuak eta Iñaki Gilisastiren hiztegia ere, lan eskergakbenetan eta guri oso lagungarri gertatuzaizkigunak zalantzarik izan dugunetan.

Page 19: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

36UK

[uribertsoan barrena]

Portu Zaharra abiapuntuBadirudi “Balkoitik balkoira” bertso ekitaldia-ren formatoa ondo sustraitu dela gurean.Horixe erakutsi zuen, behintzat, ekainaren22ko iluntzean Algortako Portu ZaharrekoEtxetxu plazan batu zen jendetzak. Badirudi,bestetik, Portu Zaharra dela ekitaldi berezihorrek behar zuen eszenatokia. Horixe pentsadaiteke, behintzat, hango giro lasai, kresaltsueta tipikoan jendea zeinen gustura egoten denikusita. Bertsolarien jardunari buruz, berriz,iritzi kontrajarriak jaso genituen Etxetxu pla-zan bertan eta lehenengo zatia amaitu eta gero.Batzuek asko estimatu zituzten lehenengo bal-koialdiko bertso jantzi, dotore eta metaforiko-ak. Beste batzuek, berriz, iaz Irazuk etaLujanbiok egin zuten saio bizia eta umoretsuaekarri zuten gogora, bizitasun minez edo.Bigarren zatia, ostera, guztien gustuko gertatuomen zen. Igor Elortza balkoitik jaitsi eta jen-dartean kablebako mikrotik kantatzen hasteakurduri jarri zuen bat baino gehiago. Balkoitikplazarako zatiaren ondorena ere ez zen makalaizan. Jon Maia berotu eta azkenean bera erejaitsi zen jendartera, entzuleen poza areagotuz.Amaitu plaza erdian egin zuten bertsolariek,puntukako jardun luze bezain umoretsuarenostean. Azken traka koloretsu honek lehengobarikuko balkoialdia orain arteko onena izandela aitortzera eraman zuen zale asko. Horihorrela den edo ez den eztabaidan hasi barik,gauza bat argi daukagu guk: datorren urteandatozenek nahiko lan izango dute orain artekomailari eusten. Euren alde, berriz, lekua, giroaeta jendea izango dute, saio horretako magiasorgintzailea hiru osagai horien baitan baitago.Eutsi goiari!

Bitarteko mundialaPortu Zaharreko giroak berotu bazaitu -etabestela ere berdin- badaukazu nondik jarraitu:uztailaren 11an Algortako Bihotz Alai plazanbertso jaialdi mundiala daukazu. Bertso jaialdimundiala ez da berria. Hori bai, bertso jaialdimundialera bertsolari mundialak etorri ohidira. Aurtengoa ez da salbuespena izango:Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Igor Elortza,Maialen Lujanbio, Aritz Lopategi eta JexuxMari Irazu. Gaien inguruan badago nobeda-derik. Aurten eskualdeko gaijartzaileen karru-sela ipiniko dugu martxan. Zer den hori?Bada, gaijartzaile bakarra egon beharrean,hainbat gaijartzaile egotea bertsolarien eta ent-zuleen zerbitzura. Hori da sorpresa bakarra?Ez, baina hemen ez ditugu denak esango, bes-tela ez bailirateke sorpresa izango. Esan deza-kegun gau za bakarra da jaialdia mundiala izan

dadin, zuen moduko jende mundiala behardugula. Ez egin huts, malmutz!

Bertsoz ligatzea helburuUdaldia sasoi aproposa izan daiteke gauzaaskotarako, besteak beste, bertso ederrak en-tzuteko edota bertsotan trebatzeko. Dena dela,ez da komeni helburu handinahiegirik jartze-rik, horrek mesede baino kalte egin baitieza-guke. Bere burua bertsozaletzat daukan edo-nork bertso giroan norbait natural-natural eza-gutu eta bertsoaren aitzakian apur bat ligatzealortzen badu, konforme egon liteke, baldin etanorbait horrek maitasun aitortza bertsotanegiten bahartzen ez badu. Halandaze, ondoangu re eskualdeko bertso makroagenda aurkez-tuko dizuegu, bertso giro natural hori nekehandirik gabe topa dezazuen. Ebaki eta sartuuda osoan erabiliko dituzun praketako poltsiko-

Bertsozalearen testa. Irakurri arretaz eta erantzun galderari: “Uda. Uda heldu da. Hau da uda! Parranda.Parranderoa. Parrandaroa. Bertsoa. Bertso jaitsua. Jai bertsotsua. Zu eta ni. Ni eta zu. Ilargipean biluzik.Biluzik ilargipean. Bero. Ero. Pello Bonbero? Sua amatetan. Bertan. Zertan? Zertan egingo dugu, zuk eta nik,nik eta zuk, une hortan, bertan, egoera, jarrera eta beroaldi HORTAN, HORTAN, HORTAN???”

Testuak: Xabier Paia, Josu Arroio eta Joseba Santxo

Igor Elortza, Peresiena etxeko balkoitik portuzaharreratuen belarri-bihotzak bertsoz goxatuz.

Peru Urresti

Udakoeskaintza

10ekotxikian

Irazu

Bertsoagenda2001UDA

Alberto Elosegi. Iturria: Xenpelar dokum

entazio zentroa

1) 2001eko Txapelketa Nagusia irabazteko faboritoen zerrendan omen hagohi. Zer uste duk hik?

Faboritoa Egaña dela, dudarik gabe. beste gauza bat da gazteak ez garela orain lau urteko gazteak.

2) Irazuk behinola etxeak okupatzen zizkian. Zer okupatzen dik gauregun?

Hernaniko Kronikako lokal koxkor bat eta bertso plaza batzuk, gusto haundiz.

3) Bertsotan arina, zorrotza eta umoretsua haiz hi. Bestela ere horrelakoa al haiz?

Arina eta zorrotza ez dira bateragarriak. zorroztasuna, baldin badator behintzat, sakonetik datorrelako. Umoretsua? Ez beti. bestela ere horrela ote

naizen? Gutxi gora behera bai.

4) Hik filosofia ikasketak egin dituk. Ba al ditek elkarren antzik filosofiak eta bertsolaritzak?

Haundia. Filosofiak munduari (edo munduei?) idazten dio eta bertsolaritzak munduei kantatzen die. Platonentzat Ideak ziren kontzeptu gorena eta bertsotan ere idea onak behar dira. Hala ere, uste dut filosofia antropologikoarekin zer ikusi gehiago duela. bertsolaritzan lekuko lan asko egin behar da.

5) Euskal Herri osoko plazetan ibili haiz bertsotan. Definitu adjektibo banarekin herrialdeetako bertsozaleak.

Arabakoak: berriak; bizkaikoak: gozoak; Gipuzkoakoak: esijenteak eta zorrotzak; Iparraldekoak: lehengoak ‘espiritualak’, oraingoak gehienak ‘hegoaldekoak’; nafarroakoak: beroak.

6) Zer sentitzen duk kantatu behar duan bertsosaio batera ordu erdi beranduago iristen haizenean? lotsa.

7) Bota hiru hitz “Irazu” izenarekin errimatzen dutenak:adizu, dizu eta balitzaizu.

8) Azaldu Larraul non dagoen hire jaioterria ezagutu nahi duen bati.

Munduko leku politentsuenean. Tolosa-billabona-Asteasu eta larraul. Erniomendiaren magalean dago eta 6 herri ikusten dira handik begira jarrita.Aterpetxea, frontoia eta parkea baditu. 140 lagun inguru bizi dira.

9) Aurtengo udan bost saio dauzkak Uribe Kostan (guk dakigula). Zer arraio zeukakIrazuk horren estimatua izateko!

Antolatzaileei galdetu.

10) Egin zortziko txiki bat zazpigarren erantzuneko errimekin (Irazu barne), baina dedikatu Uribe Kostan dituan jarraitzaile guztiei.

Uribeko entzule / maitea adizu: / nere barruak garbi / hitz egingo dizu. /ondo kantatzeaz gain / konforme Irazu, / bost saiotara garaiz / joango balitzaizu.

“Gaijartzaile karrusela:made in Uribe Kosta”

Ebaki eta sartu uda osoan erabili bai, baina garbituko ez dituzun praketako poltsikoan.

UK37

Erantzuna: BERTSOTAN! Erantzun baduzu, bertsozale petoa zara, erromantikoegia aukeran. Errima hobea erabili baduzu,poetikotasun gutxiko amaiera eman diozu testari, baina behintzat zintzo jokatu duzu zeure grinarekiko!

$

oHARRA: Seguruantzean saio bat edo beste lotuko zan guremakroagendatik kanpo, halandaze argi ibili eta aitu han-hemengo kartel etajai egitarauei, bertso ekitaldi ederrez hornitutako uda uda zoriontsuarensinonimoa izan daiteke eta. ondo pasa, mahaspasa!

UZTAILAUztailak 11. bertso jaialdi mundiala.

Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, MaialenLujanbio, Igor Elortza, Aritz Lopategi etaJexux Mari Irazu. Eskualdeko gaijartzaile karrusela.22:00. Algortako bihotz Alai plaza. Getxo.

Uztailak 15. bertsosaioa. neguriko Karmengo

jaiak. Unai Iturriaga, Etxahun Lekue eta XabierPaia. 19:00. neguriko Gernika plaza. Getxo.

Uztailak 25. bertso jaia. Getxoko Santiago jaia,

Paellada eguna. Algortako Bertsolari Eskolakopartaideak. Egunean zehar. Getxoko Andra MarikoAixerrotako zelaia. AlbE eta bizarra lepoan elkarteentoldopean. Getxo.

Uztailak 28. bertsosaioa. Algortako San Inazio

jaiak. Maialen Lujanbio, Xebastian Lizaso,Jexux Mari Irazu eta Andoni Egaña. 13:30.Algortako Kasinoko plaza. Getxo.

Uztailak 28. bertsosaioa. Gorlizko jaiak.

Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza etaMaialen Lujanbio. 20:00. Iberre-barri plaza. Gorliz.

Uztailak 29. bertsosaioa. Algortako San Inazio

jaiak. Fredi Paia, Xabi Paia, Arkaitz Estiballes etaIgor Elortza. 13:30. Algortako Kasinoko plaza. Getxo.

Uztailak 30. bertsopaper emanaldia. Algortako

San Inazio jaiak. bertsopaper aukeratuen kontaketaeta kantaketa Josu Landeta bertsolariaren eskutik.13:30. Algortako Kasinoko plaza. Getxo

Uztailak 31. bertsosaioa. Algortako San Inazio

jaiak. Aritz Lopategi, Unai Iturriaga, Oihane Enbeitaeta Jon Maia. 13:30. Algortako Kasinoko plaza.Getxo.

ABUZTUAAbuztuak 3. bertsosaioa. Erromoko jaiak. Jexux

Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Etxahun Lekue etaAmaia Agirre. 20:30. Erromoko Santa Eugeniaikastetxeko jolasgunea. Getxo.

Abuztuak 4. bertsosaioa. Erromoko jaiak.

Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze,Xabier Legarreta “Arano” eta Beñat Gaztelurrutia.13:00. Erromoko Santa Eugenia ikastetxekojolasgunea. Getxo.

Abuztuak 12. bertsosaioa. Algortako Portu

zaharreko jaiak, marmitako eguna. Mañukorta, XabierArriaga “Txiplas” eta Fredi Paia. 16:30. AlgortakoPortu zaharreko Etxetxu plaza. Getxo.

IRAILAIrailak 1. bertsosaioa. Erandioko San Agustin jaiak.

Oihane Enbeita, Jon Maia, Igor Elortza etaAmaia Agirre. 20:00. Erandioko udaletxeko plaza.Erandio behekoa.

Irailak 23. bertsosaioa. Areetako Mesedeetako

Amaren jaiak. Jexux Mari Irazu, Fredi Paia etaXabier Paia. 19:00. Areetako Geltoki plaza. Getxo.

Page 20: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

38UK

EREAGABidaiak

AAuuuttoobbb uusssaakk

T: 453 08 16 - 909 40 59 88GETXO

María Jesús ILEAPAINDEGIA ETA EDERGINTZA

HARTU TXANDA

Alangobarri 10T: 4910821ALGORTA

GIZONENTZA-KO MODA

Tel letxe 5ALGORTAT: 4607084

BEROGAILU ETA ITUR-

T: 430 53

Sarrikobaso 15 48990

GOIZEAN

Prentsa - Fruitu lehorrak - Aldizkariak - Litxarreriak

Orduña Mendatea 1T: 430 22 13GETXO

Telletxe 13T: 460 02 88ALGORTA

“Gozoki eta prentsa, gutxi denik ez pent-

gaizka escudero / villabotas-ekoa itsaso arana / jolastoki-koa

osagaiak (2 lagunentzat)800 gramo Abrako txipioi • 400 gramo onddo beltz • hiru kipula

koñaka • oliba olioa • irina • gatza • arrain salda

dena-onasupermerkatua

Erosketa etxera eroaten dogu!!ORDUTEGIA

Lan egun eta zapatuetan: 9:00-14:00 / 17:30-21:00

Domeka eta jai egunetan: 9:00-14:30

Gatzarriñe 5, % 94 676 19 99 LARRABASTERRA

MIKEL MARTINEZ

[jan&edan]

brako txipiroia estimatua bezain eskasa da. Hala ere,lor tzeak eskatzen duen ahaleginak merezi duelakoannago ni. Hasteko txipiroi preziatu hauek lortu behar

dira, ondorengoa ondo garbitzea da. Irinetik pasatu eta gerooliba oliotan salteatu. Nik berakatzagaz batera egiten ditut,hasieratik zapore hau har dezaten. Txipiroi guztiak salteatuondorengo olio berean, julianan zatitutako tipula egiten jarrisu ahulean. Tipula eginda dagoenean, aurretik salteatutako txi-piroiak eta koñak txorrotada bat (sukaldariaren gustura) etaarrain salda apur bat gehitu. Onddo belzak, aparte salteatubehar dira eta egindakoan bestearekin nahastu. Ez zaizuedamutuko! m

Ardoa eta upelaren artean, ardoaren bilakaeran eraginaduten makina bat erreakzio eta trukaketa gertatzen dira,eta hauek ardoa dastatzean baino ezin dira igarri; esatera-

ko, haritzaren tanino garratzen eta hollejo-en tanino gozoen arte-ko fusioa, edo egurraren bainila ikutu finak...

Lehengo gustua. Egur zaporeak eta aroztegikoak ohizkoak zirenantzinako Errioxa ardoetan, baina hau upeletan denbora gehiagoegoteagatik baino, ardoaren izaera ahulagatik gertatzen zen.Jeneralean heldutasun gutxiko ardoak izaten ziren, ñabardurarikgabekoak. Arrazoia, egurrean zehar sartzen zen oxigenoa baino,lekualdeketetan (trasiegoetan) gertatzen zen gehiegizko ai -reztatzea.

Oraingo gustua. Gaur egun, aurkako puntura jo da. Upe letandenbora gutxiago egoten da ardoa eta lekualdaketa gutxiagorekinbotilaratzen da. Gehiago igartzen dira ondutako hollejo-en zapo-re konplexuak, eta horregatik freskura atsegina erakusten dute.Horrela, ba, haritzetik jasotako ñabardurak fruituaren lehen aro-mekin eta mahatsaren berezko aromekin elkartzen dira.

Ardoa zahartzeko egurrik onenak

Espainian Ameriketako haritza erabili izan da, batez ere, merkea etaeskuratzeko erraza zelako. Orain Frantziakoa gehiago erabil tzen da.

Frantziako haritza: haritz honekin eginiko upeletan ondu direnzuriek zein beltzek ikutu kremosoa eta bainilazkoa izaten dute.Aldi berean, gozoago bihurtzeko joera izaten dute.

Ameriketako haritza: ardoa egur zapore handiagokoa eta erasoko-rragoa izaten da, egur honek tanino asko dituelako. Gero ikututorrefaktuak azaltzen dira eta arometan aberastasun handia.

Errusiako haritza: gutxi erabiltzen da eta duen ezaugarririk aipaga-rriena zera da, ardoari zedroaren antzeko perfumeak ematen diz-kiola. Amerrikarra baino kremosoagoa eta ez hain erasokorra. m

A

Egunkariakprentsa eta aldizkariak

nahi izanez gero, etxera eramaten dizugu

egunkaria!!!Algortako etorbidea 78

T: 94 491 27 34

Upelakkontuan hartzeko aholkuak

Txipiroiaktipula eta onddo beltzekin

LoteriaSopelaIparragirre 6, Sopela

UK39

San Juan, San Pedro, Santa Ma riñe,Mag dalenak, Santiago, San Inazio...heldu dira zorionez udako jaiak eta eure-kin batera parrandarako aitzakia, batzuk,egia esan, parrandarako aitzakia handirikbehar ez dugun arren.

Baina gaur egun egiten ditugun os -pakizunek eta antzinakoek ez dute elka-rren antzik ere ez, eta are gutxiago gauezegiten ditugun jaialdiak eta gau-pasak.

Antzina dantza, erromeria, edo ingu-ru honetan esaten dugun legez, jolasa, erabitakoa izaten zen, batetik domekaro(garizuman eta aste santuan izan ezik),ilundeko zortziak edo bederatziak arte,abemariak jo arte egiten zena, eta bestetikjaiegunetan eta herriko jaietan gauerdiraarte egiten zena.

Erromeria gazteen bilgunea izatenzen, lagun berriak ezagutu eta betikoakikusteko aukera ederra. Neskak hamahi-ru-hamalau urte beteta joaten hastenziren, eta mutilak hamabost-hamaseire-kin. Gaztetxoagoak ere joaten ziren,baina bazter baten geratzen ziren ikusten,dantza egin barik. Kontuan izan behardugu orain hamarkada batzuk neska-mu -

tilek elkar ikusteko aukera gutxi izatenzutela, eta horregatik ez zuten erromerie-tara joateko aukerarik alferrik galtzen.

Jolasa egiteko leku nagusia, herrikoplaza izan da beti, baina frontoietan, la -rreetan, eta egun seinalatuetako errome-riak direla eta, baselizen inguruetan ereegin izan dira.

Mende hasieran gehien egiten zirendantzak biribilketa, jota edo fandangoaeta arin-arina edo porrusalda izan dira.Dantza solte hauez gain dantza lotua edobaltseoa ere egiten zen, lehenengo neskaknesketara eta gero, lar arrimatu barik,neska-mutilak elkarrekin, beti ere muti-lak dantza eskatu ostean.

Gehien erabiltzen ziren musika tres-nak txistua eta danbolina; soinua, etagaur egun berriro ere hain modan paratuden trikitrixa eta panderoa izaten ziren.Askotan musika tresnekin batera koplakabesten ziren, eta hauetako bat erabilikodut honi amaiera emateko: Hauxe dadespedidea, despedidearen tristea, aguraita eta ama, agur neure maitea.

Ondo pasa eta gutxi gasta, eta bada-kizue, bueltak amari! m

Gaur egun egiten ditugun os pakizunek eta antzinakoek ez dute elkarren antzik ere, eta are gutxiago gauez egiten ditugunjaialdiak eta gau-pasak.

“Erromeria Berangon,” Aurelio Artetaren margolana

[ohiturak]

Testua: Akaitze Kamiruaga

Page 21: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

jesus, nire bihotzekoa...

nire otoitzetan aitite eta

amama gogoratu nahi

ditut...

baina seme,

aitite ez dago

hilda

baina premonizio hilgarria izan balitzbezala, biharamunean...

amama gaixoa be bat-batean hil zen. eta egun batean...

jainkoarren!gaur hilgo naiz!

geroago... uf!denaondodabil...

arraioa!

hilda suertatu

ez naizenean...

egun osoa beldurrak

jota igaro zuen gizajoak, harik eta

azkenean etxera heldu zen arte...

laztana, ezin duzu imajinatu

ere egin ze egun txarra

pasatu dudan... baina

bizirik nago!

egun txarra pasatu duzula, hara bestea!

zer esango didazu niri ba! butaneroa

orain dela gutxi

hil da!

jesus

bihotzekoa...

oraingoan...

...nire aitazaindu!

...aitite hil zen. baina umeak bazuen bere otoitzetarakojende gehiago zain

[komikia]

TxIBERRIe d a n t o k i afrontoi partikularra

Aita Gotzon 4, URDULIZ

T: 94 676 07 15

Iñaki Bitxitegia

ΩOMEGA AGENTZIA OFIZIALA

I

Villamonte plaza 3

AlgortaT: 4302345

(Maiatzak 20 ekainak 18)(Maiatzak 20 ekainak 18)Pixkanaka-pixkanaka asmo berriakloratzen hasi dira zure barnean. Udaoso garai ona da kalera ateratzeko etajende berria ezagutzeko. Alferkeriaalde batera utzi eta aspaldikoharremanak berpizten ahalegindu.

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(Abenduak 21 urtarrilak 19)(Abenduak 21 urtarrilak 19)Hau izan liteke zure bizitzakoudarik zoragarriena; magiaz betetakogauak bizitzeko aukera izango duzu.Eragozpen bakar bat: zaindu zurepatrika; eskuzabala izatea ondo dagobaina gauza bakoitza bere neurrian.

(Abuztuak 18 irailak 16)(Abuztuak 18 irailak 16)Lasai, txarto ateratzen diren gauzekbeti dute konponbiderren bat eta.Ez zaitez larregi estutu etakontrolatu zure umore txarrasenide eta lagunen pazientziaamaitu nahi ez baduzu behintzat.

(Martxoak 21 apirilak 19)(Martxoak 21 apirilak 19)Buruaz gain gosea ere galtzen arizara ezagutu duzun pertsona horreneraginez. Kontuz, dena emanaurretik berak zuganako interes beraduen jakin beharko zenuke; atsekabegalanta har dezakezu.

(Ekainak 19 uztailak 18)(Ekainak 19 uztailak 18)Batzuetan barkamena eskatzeabeharrezkoa da; batez ere maitedituzun pertsonak bitarteandaudenean. Ez zaitez burugogorraizan. Lan arloan, orain arteerakutsi duzun ardura fruituakemango ditu.

(Urtarrilak 20 otsailak 18)(Urtarrilak 20 otsailak 18)Ate bat zarratzen denean beste batzabaltzen da. Erne egon zaitez etaaditu zure ingurua; ezuste batbaino gehiago izango duzu.Kontuz eskatzen duzunarekin...,lor zenezake eta.

(Otsailak 19 martxoak 20)(Otsailak 19 martxoak 20)Oporrak hartzeko aukera baldinbaduzu, konplexu barik har itzazu. Oso lanpetuta ibili zara aspaldihonetan eta merezi dituzu. Apur batlasaitzen bazara, senideekin momentugoxoak eta estuagoak biziko dituzu.

(Uztailak 19 abuztuak 17)(Uztailak 19 abuztuak 17)Aukera ezin hobea zure laranja erdiaaurkitzeko. Badakizu jaiakmesedegarriak direla horrelakoegoerak zuzentzeko edo, behintzat,larritasunak apaltzeko. Hori bai,zaindu zure burua eta ez zaitezgehikeriatan erori.

(Azaroak 16 abenduak 20)(Azaroak 16 abenduak 20)Zakarregia zara eta askotaningurukoei min egiten diezu jarrerahorrekin. Agian, horregatik sentitzenzara hain txarto zeure buruarekin?Zure akatsetaz ikasi eta saiatu zaitezez errepikatzen.

(Urriak 17 azaroak 15)(Urriak 17 azaroak 15)Astialdi ederra bizitzen ari zaraeta, gainera, hurrengo egunetangauzak hobera joango dira. Arazotxikiak sortuko dira bihotzekokontuetan, baina ez eman gauzeidaukatena baino garrantzihandiagorik.

(Irailak 17 urriak 16)(Irailak 17 urriak 16)Ez zaitez horren harroputza izan:egia da azkenengo bolada honetangauzak ondo baino hobeto aterazaizkizula, baina egun guztiekdaukate bere gaua. Maitasuneanlorez lore zabiltza baina kontuz, lore

(Apirilak 20 maiatzak 19)(Apirilak 20 maiatzak 19)Zure inguruko pertsona batzoratzen ari da zure arreta lortunahian, baina iraganeko gertakizunek itsutuegiten zaituzte. Jarrera horrekin sorlitezkeen aukerak deuseztatzen arizara. Argi ibili!

[horoskopoa]

Lau bide 7 • Tlf/Fax: 94 676 52 40 • SOpeLA

Loroño 2 • Tlf/Fax 94 676 29 92 • SOpeLA

Iturribarria 3 • Tlf: 94 442 01 55 • BILBO

pinturak4 bide

40UK

KASUNE 28 - T: 4301076ALGORTA

MUNGIAoKINDegia

Algortan badaukagu

artisauen ogia

izen eta jatorriz

da “ogi mungia”.

Goizero lortzen dogu

obispoen guleria

probatu bada edo ez

dan benetako egia.

Page 22: Unax Ugalde - hiruka.tok-md.com · URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA • irazu • nora joan oporretan • hondartzako beharginak • 21. zenb aki 2001eko uztaila Unax Ugalde “Orain dela

[flash back]

Bittor Egurrola

AnuncioDiputazioa

“Antzarrak” koadrila 1978ko paella egunean G

oikoa Martín Mugikak utzitako argazkia duzue, Aixerrota inguruko landa batean orain dela 23 urte paella

egunean hartutakoa. Erretratuan koadrilako batzuk falta dira baina nolabait euren hutsunea betetetzen dute bertan dauden Azkoitiko lagunek. Antzarrak taldea 30 lagun inguruk osatzen zuten eta dute.

Getxo I Institutuan ikasle zirenean, 1970 aldera, elkartzen hasi ziren. Taldekideeak egun seinalatuetan elkartzen dira urtero, hauexek dira hutsik egin ezin dezaketen hitzordu horiek: paella eguna, San Inazio

egunaren bezperako afaria (gizonezkoak txokoan eta emakum

ezkoak jatetxean), San Lorentzo egunean hamaiketakoa txokoan azokan erositako jeneroaz, eta handik egun gutxitara marmitako jana, Portu

Zaharreko jaietan.

Zu

tun

ik:

Crist

ina G

onza

lez,

Jose

basa

goiti

, Itzi

ar

leku

be, K

arm

ele

Am

uriza

, Jo

n E

lorr

iaga, b

eni I

darr

aga, azk

oiti

arr

ak,

Juanm

a S

anch

o, R

osa

Monzo

n.

Jesarr

ita:

Veró

nic

a M

onast

erio, Jo

seba E

gili

or, a

zkoiti

arr

a, Jo

sé l

uis

Dom

enech

“P

ete

te”, J

osu

ne o

labarr

ia, A

na, azk

oiti

arr

a, Ja

bi b

asa

uri, “K

onfi”

, Am

agoia

Are

txabale

ta, A

gust

ín M

artin

ez

“Tin

txu”, A

rcadio

.

42UK