Txokoaren erabilerarako proposamena 2014

2
IKASTOLAKO TXOKOA HOBETZEKO ETA ERABILTZEKO PROPOSAMENA Ikastolak dituen espazioen beharrei eta erabilerari buruz eskola komunitateari erantzuteko asmoaz, txokoa deitutako guneari beste erabilera bat emotea proposatzen da. Eskola komunitateko kideek instalazioak erabiltzeko beharraz ohartuta, egungo txoko- gunearen berriztatzea proposatzen du Artezkaritzak, eskola komunitateko guztiontzako aisialdi-gune bihurtuz eta, bereziki, ikastolako ikasle guztientzat. Adin bateko ikasleentzako beren-beregi guneen gabeziaz jabetuta, eguraldi txarreko sasoi luzea, eta abar., lehentasuna izango dute ikasleek gune berrian aisialdirako- atsedenerako eta sozializaziorako eskola-orduetan, jolas-orduetan eta abarretan. Horrela, bada, daukaten helbururako erabiliko dira ikasgelak eta, batzuk, itxi ahal izango dira, ondorioz, altxariak hondatzea, gauzak desagertzea, eta abar. saihestuko da. Hona hemen zenbait baldintza: 1. Beharrezko diren obrak egin ondoren egungo TXOKOa desagertu egingo da eta aulki eta mahaiak dituen ARETO zabala bihurtuko da; batzarrak egiteko, besterik gabe bertan egoteko, aisialdirako, ikasleen sozializazio eta aktibitateetarako, familien erabilerarako, ospakizunetarako, zein Zuzendariak, Zuzendaritza Taldeak edo Artezkaritza Kontseiluak baimen ditzaketen beste zenbait aktibitateetarako ere, betiere proposamen honetako erabilerako irizpide orokorren baitan. 2. Eskola orduetan ikastolako ikasleen erabilerarako gune lez izango du lehentasuna, bertan egoteko, sozializatzeko, aisialdirako edota batzartzeko. 3. Aurreko puntuaren arabera DBH eta DBHOko ikasleek erabili ahal izango dute. Ikasle gazteagoek ere erabili eta aktibitateak egin ahal izango dituzte, betiere tutorea edo arduraduna bertan denean. 4. Pertsonen osasunaren edo segurtasunaren kontrako portaera kaltegarriak saihestuko dira gune horretan; tabakoa, alkohola eta drogak, besteak beste. 5. Ikasleei ez zaie baimenduko bertan egotea gelan egon behar duten sasoietan. 6. Ikastolako instalazioen zabaltze eta ixte orduak mugatuko du erabilera ordutegia. Ikasleen aktibitate zehatz baterako edo eskola komunitateko gainerako kideen zereginetarako, hots, salbuespenezko egoeretan, Zuzendariak, Zuzendaritza Taldeak edo Artezkaritza Kontseiluak baimen dezakete beste ordutegi bat, betiere proposamen honetako erabilerako irizpide orokorren baitan. 7. Gune berria beste aktibitate batzuetarako ere erabili ahal izango dute ikasleek zein beraiekin batera parte hartzen duten gainerako eskola komunitateko kideek; ikasketa bidaiarako material salmenta, baterako batzarrak, eta abar.

Transcript of Txokoaren erabilerarako proposamena 2014

Page 1: Txokoaren erabilerarako proposamena 2014

IKASTOLAKO TXOKOA HOBETZEKO ETA ERABILTZEKO PROPOSAMENA

Ikastolak dituen espazioen beharrei eta erabilerari buruz eskola komunitateari erantzuteko asmoaz, txokoa deitutako guneari beste erabilera bat emotea proposatzen da.

Eskola komunitateko kideek instalazioak erabiltzeko beharraz ohartuta, egungo txoko-gunearen berriztatzea proposatzen du Artezkaritzak, eskola komunitateko guztiontzako aisialdi-gune bihurtuz eta, bereziki, ikastolako ikasle guztientzat.

Adin bateko ikasleentzako beren-beregi guneen gabeziaz jabetuta, eguraldi txarreko sasoi luzea, eta abar., lehentasuna izango dute ikasleek gune berrian aisialdirako-atsedenerako eta sozializaziorako eskola-orduetan, jolas-orduetan eta abarretan. Horrela, bada, daukaten helbururako erabiliko dira ikasgelak eta, batzuk, itxi ahal izango dira, ondorioz, altxariak hondatzea, gauzak desagertzea, eta abar. saihestuko da.

Hona hemen zenbait baldintza:

1. Beharrezko diren obrak egin ondoren egungo TXOKOa desagertu egingo da eta aulki eta mahaiak dituen ARETO zabala bihurtuko da; batzarrak egiteko, besterik gabe bertan egoteko, aisialdirako, ikasleen sozializazio eta aktibitateetarako, familien erabilerarako, ospakizunetarako, zein Zuzendariak, Zuzendaritza Taldeak edo Artezkaritza Kontseiluak baimen ditzaketen beste zenbait aktibitateetarako ere, betiere proposamen honetako erabilerako irizpide orokorren baitan.

2. Eskola orduetan ikastolako ikasleen erabilerarako gune lez izango du lehentasuna, bertan egoteko, sozializatzeko, aisialdirako edota batzartzeko.

3. Aurreko puntuaren arabera DBH eta DBHOko ikasleek erabili ahal izango dute. Ikasle gazteagoek ere erabili eta aktibitateak egin ahal izango dituzte, betiere tutorea edo arduraduna bertan denean.

4. Pertsonen osasunaren edo segurtasunaren kontrako portaera kaltegarriak saihestuko dira gune horretan; tabakoa, alkohola eta drogak, besteak beste.

5. Ikasleei ez zaie baimenduko bertan egotea gelan egon behar duten sasoietan. 6. Ikastolako instalazioen zabaltze eta ixte orduak mugatuko du erabilera

ordutegia. Ikasleen aktibitate zehatz baterako edo eskola komunitateko gainerako kideen zereginetarako, hots, salbuespenezko egoeretan, Zuzendariak, Zuzendaritza Taldeak edo Artezkaritza Kontseiluak baimen dezakete beste ordutegi bat, betiere proposamen honetako erabilerako irizpide orokorren baitan.

7. Gune berria beste aktibitate batzuetarako ere erabili ahal izango dute ikasleek zein beraiekin batera parte hartzen duten gainerako eskola komunitateko kideek; ikasketa bidaiarako material salmenta, baterako batzarrak, eta abar.

Page 2: Txokoaren erabilerarako proposamena 2014

8. Behin gunea erabilita, garbi, txukun eta gauzak batuta utziko da. Garbiketa edo txukuntasun arazo larriak antzemango balira, aretoa erabiltzeko baimena duten kurtso eta ikasgelen arteko banan banako garbiketa txandak antola ditzake zuzendaritzak. Istilurik edo apurketarik izanez gero, zuzendaritza ebatz-organoek sasoi baterako itxiera erabaki dezakete edo, horrela baloratuz gero, sarrera galarazi pertsona, talde, ikasgela edo eskola komunitateari.

9. Eskola orduetan, familiek ere erabili ahal izango dute aretoa; itxaron-gela, batzar, sozializazio edo beste zereginetarako, betiere lehentasuna duten ikasleen erabilera oztopatzen ez duten bitartean.

10. Zuzendaritzan baimena eskatu ondoren, arduradunaren izena, erabilera data eta ordua zehaztuta eta 50 euroko fidantza jarrita, ospakizunetarako ere erabili ahal izango dute familiek. Ospatu aurreko 15 eguneko epean eskatuko da. Ospakizunetan erabilera lehentasuna eskaera egunak eta fidantza jartzeak erabakiko dute. Ospakizuna amaituta, hurrengo lanegunean, giltza zuzendaritzara eroango da eta izendatutako pertsonarekin batera aretoaren egoeraren azterketa egingo da, ondo dagoela ziurtatzeko eta fidantza bueltatu edo ez erabakitzeko edota erantzukizunak eskatzeko. Fidantza bueltatzearekin arazorik balego, Artezkaritza Kontseiluak hartuko luke azken erabakia.

11. Ospakizunetarako denean erabilera, aretoaren garbiketa familia erabiltzailearen edo eskatzaileen ardura izango da eskola-egunetan eta, gainerako egunetan, adostutako kopurua ordainduko da garbiketa ikastolak egiteagatik.

12. Eskola kirola egiten den egunetan eta bere garapenak iraun bitartean, familiek erabili ahal izango dute batzeko, sozializatzeko… Baimena zuzendaritzan eskatu beharko da edo, baita, eskola aktibitatea garatuko duen arduradunari edo eskolaz kanpoko arduradunari ere zuzendu ahal izango zaie, zeintzuk zuzendaritzari jakinaraziko dioten. Aretoaren garbiketaren ardura familia eskatzailerena izango da.

13. Ikastola orduetatik kanpo ez zaie inolaz ere ikasleei aretoa ospakizunetarako erabiltzeko baimenik emongo, proposamenaren hurrengo puntuan agertutako egoera batean ez bada.

14. Zuzendaritzak, zuzendaritza taldeak edo Artezkaritza Kontseiluak, ondo irizten badiote, aretoan egin daitekeen beste edozein aktibitaterako emon dezakete baimena.

15. Zuzendaritzak, zuzendaritza taldeak edo Artezkaritza Kontseiluak, horrela iritziz gero eta beharrak eskatuta, beste erabileraren bat emon diezaiokete aretoari.

16. Ikasleekin adostuko da erabilera eta mantenu arautegia zein gunearen zaintzaren ardura.