Txiste liburuxka

30

description

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketan saritutako txiste edo pasadizoak. 2008 eta 2013ra artekoak.

Transcript of Txiste liburuxka

Page 1: Txiste liburuxka
Page 2: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

AURKIBIDEA

Hitzaurrea 42008an sarituak 5-82009an sarituak 9-112010ean sarituak 12-142011n sarituak 15-182012an sarituak 19-23 2013an sarituak 24-26Sari banaketetako argazkiak 27-29Eskertza 30

- 3 -

Page 3: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

HITZAURREA

Eskuartean duzun bilduma honetan Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako lanik onenak aurkituko dituzu. Onenak edo euskaltegiko ikasleen gustukoenak, behintzat. Izan ere, urtero, euskara ikasleek aukeratzen dituzte aurkeztutako txiste eta pasadizoen artean -ehundik gora izaten dira edizio bakoitzean- originalenak, barregarrienak, zoroenak, ondoen idatzitakoak, bihurrienak...

Liburuxka honen argitalpenarekin umorezko lerro horien bilduma eskaintzen dizugu, irakurriz gozagarri izan dakizun. On egin!

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

- 4 -

Page 4: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

1.Herkules, Marilyn Monroe eta Notredameko konkorduna

Herkules, Marilyn Monroe eta Notre Dameko konkorduna, zeruko taberna batean zeuden hitz egiten eta bat-batean Herkulesek esan zuen:- Ez dakit dakizuen baina munduko gizonik indartsuena naiz!

Marilynek honela erantzun zuen.- Ni munduko emakumerik ederrena naiz!

Orduan Notre Dameko konkordunak esan zuen:- Ze demontre!Ba, ni munduko gizonik itsusiena naiz!

Herkulesek, kezkaturik: Jaungoikoari galdetu behar diot ea munduko gizonik indartsuena izaten jarraitzen dudan.Hala joan zen eta berehala itzuli zen.- Jaungoikoak esan dit munduko gizonik indartsuena izaten jarraitzen dudala.

Hau entzutean Marilynek ere Jaungoikoari galdetu behar ziola eta joan zen. Laster itzuli zen pozik.- Jaungoikoak esan dit munduko emakumerik ederrena izaten jarraitzen dudala.

Hori ikustean Notre Dameko konkordunak berak ere Jaungoikoari ea munduko pertsonarik itsusiena izaten jarraitzen zuen galdetzera joan zen eta laster zen bueltan erabat haserre.- Esango al dit norbaitek zein OSTIA den ALBAKO DUKESA!

Ordiziako euskaltegiko iluntzeko taldea2008

- 5 -

Page 5: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

2. Zezenak

Senar-emazteak mendi zerran dabiltza paseoan eta jakin-minak jota abeltzainari galdetu diote:

- Horko zezen eder hori zurea al da?- Bai horixe! 500 kilo pisatzen ditu eta egunean 5 estalketa egiten ditu.- 5 estalketa? Entzun duzu, laztana? –esaten dio emazteak senarrari.- Beste horrek egunean 20 estalketa egiten ditu –jarraitzen du abeltzainak.- 20 estalketa? Entzun duzu, laztana?Senarrak, nazkaturik, galdetzen dio abeltzainari:- Baina 20 aldiz behi bera estaltzen al du?- Ez jauna. 20 behi ezberdinekin egiten du.Senarrak irribarrez begiratzen dio emazteari eta esaten dio:- Entzun duzu, laztana?

Aitor Calvillo2008

- 6 -

Page 6: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

3. Kolakao, ostia!!!

Josetxo mutikoari, goizean ikastolara joan aurretik, amak zer gosaldu nahi duen galdetu dio eta mutikoak:

- Kolakao, ostia!!!- Zer esan duzu? Hori al da hitz egiteko era?

Eta bi masaileko eman dizkio. Umea negar batean ari dela, aita azaldu da.

- Zer du Josetxok?- Ba, gosaltzeko zer nahi duen galdetu diot eta 'Kolakao, ostia!!!' ez dit ba erantzun ume muturzikin honek!

Aitak hori entzun ondoren, umearengana joan eta beste bi belarrondoko eman dizkio.

- Tori, ikusiko duzu hurrena nola ez duzun berriro horrela hitz egingo!

Ume gaixoa, lehenaz gainera, aurpegiari heldu eta hor doa arrantzaka ikastolara eta aitonak ikusi du.

- 7 -

Page 7: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

- Zer du Josetxo gizajoak horrela negar egiteko?- Zer duen? Ba, gosaltzeko zer nahi duen galdetu diot eta 'Kolakao, ostia!!!' erantzun dit.- Hau da ume lotsagabea! Berriro ez horrelakorik esan gero amari, e!

Eta aitonak ere 'zipli-zapla' bere partea eman dio umeari. Hurrengo goizean berriz galdetu dio amak Josetxori:

- Zer nahi duk gosaltzeko, Josetxo?- KOLAKAO EZZZZ!!!, ostia!

Joxe Antonio Mujika2008

- 8 -

Page 8: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

4. Geroz eta zailago

Gizon bat bere kotxean 140 km. orduko abiaduran zihoanean Guardia Zibilak gelditu zuen eta esan zion:

- Ba al dakizu 120 km. orduko abiaduran joan beharrean 140koan zoazela?- Sentitzen dut, baina lanetik berandu atera naiz eta etxera ailegatzeko gogoa daukat.- Beno, hori ez da aitzakia. Alkoholemia kontrola egingo dizugu.- Posible da baiezkoa ematea; zirko batean lan egiten dut, sua irentsiz, eta, nahi gabe,

alkohol pixka bat tragatzen dugu. Ez badidazu sinesten, atzean dut materiala.- Beno, gaurkoz ez dizut isunik jarriko, baina mesede bat eskatuko dizut. Inoiz ez dut

horrelakorik ikusi eta ikustea gustatuko litzaidake.- Bai, bai, egingo dut.Mutila erakustaldia egiten hasi zen eta lehenengo malabareak aroekin egin zituen, eta

pelotekin egiten ari zenean kamioilari bat pasatu zen eta Guardia Zibilei esan zien:- Putasemeak, gero eta zailago jartzen duzue!

Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko behe urratseko taldea2009

- 9 -

Page 9: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

5. Zaldi lasterketa

Egun batean gizon bat egunkaria irakurtzen ari zen lasai-lasai sukaldean eta bat-batean, zas, kristoren ostia jaso zuen zartagin batekin. Bere emaztea zen. Gizonak esan zion:

- Baina, maitea, zer pasatzen zaizu? - Zer pasatzen zaidan? Zure prakak jasotzerakoan,poltsikoan papertxo bat topatu dut. Ireki dut eta zera jartzen du: Marilou eta telefono zenbaki bat. - Lasai, emakumea. Begira, atzo joan nintzen zaldi lasterketa bat ikustera eta apustu bat egin nuen. Marilou da zaldiaren izena eta zenbakia da apustuaren zenbakia. Bi ordu geroago..... Zas! Beste ostia bat eta oraingoan lapiko batekin: - Baina... Eta orain? - Orain? Orain? Zure zaldia telefonoan dagoela eta esan dit zu jartzeko.....

Gabriel Sanchez2009

- 10 -

Page 10: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

6.Botikariaren etxean

Mutil bat botikara joan da eta botikariari preserbatibo bat eskatu dio:

- Emaidazu preserbatibo bat, andregaiaren etxera noa afaltzera eta!!! Edo bestela, emaizkidazu

bi; izan ere, ahizpa ere ederra dago, eta afalondoan akaso suertea izango dut biekin! Aizu, aizu,

itxaron pixka bat!!! Horretan ari garela, emaidazu hirugarren bat ere; horrelako bi alabekin,

ziurrenik ama ere ez da batere gaizki egongo eta...

Iritsi da afaltzeko garaia eta gure mutila burumakur, gorri-gorri eginda, serio-serio egon damahaian. Afaria bukatutakoan, honela esan dio andregaiak haserre samar:

- Jakin izan banu afaltzeko orduan horrela egongo zinela, ez zintudan afaltzera gonbidatuko!- Ni ere ez nintzen etorriko zure aita BOTIKARIA dela jakin izan banu.

Joxe Antonio Mujika.2009

- 11 -

Page 11: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

7.Tren geltokian

Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat . Eta trenean ibili behar zuela eta, zuzen-zuzenean geltokira jaitsi da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez , tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta:

- Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez.- Aizu, ni baserritarra naiz baina ez analfabetoa, e! Hor “anden” jartzen du.

Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko B1 mailako taldea2010

- 12 -

Page 12: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

8.Patxi eta Iñaki

- Aizu Patxi, zuk uste duzu zeruan pilotalekurik izango dela?- Nik baietz uste dut, han dena ongi egongo dela.- Orduan, lehenengo hiltzen denak besteari esan beharko dio hala den.- Noski!Bi hilabete barru Patxi hil egin da eta Iñakik ahots bat entzuten du: - Iñaki,Iñaki, Patxi naiz.- Zer nahi duzu?- Bi berri dauzkat zuretzat, bat ona eta bestea txarra. Ona da zeruan badagoela pilotalekua.- Eta txarra zein da?- Bihar zuk jokatuko duzula 11:00etan.

Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko B1 mailako taldea2010

- 13 -

Page 13: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

9.Ezetz asmatu!

- Nola daukan musikako andereñoak pottorroa?- Re La Mi Do!

Jose Manuel Ezeolaza2010

- 14 -

Page 14: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

10. Biolin-jotzailerik onena

Bi gizon Orient Express trenean doaz. Goiza pasatu da, arratsaldea pasatu da, gaua pasatu da.Eta, egunsentia iritsi denean, gizon batek besteari esan dio:

- Aizu, nongoa zara?- Bilbokoa naiz.- A zer kasualitatea! Ni Santanderrekoa naiz.- Ostia! Biok gara iparraldekoak... Eta zuk zertan lan egiten duzu?- Ni biolin-jotzailea naiz.- Hara! Ni ere bai! Hau bai kasualitatea!!!- Ez da posible! Bada, ni oso biolinista ona naiz.- Aaaaa.... Bada, nik izugarri ondo jotzen dut biolina. Ni bai biolinista ona, ni!- Bada, ni Espainiako onena naiz.- Zu? Hori ez da ezer, ni Europako onena naiz.- Entzun, mutil, eta pentsa ezazu zein ona naizen: nire herriko elizan biolina jotzen dudanean,

egurrezko amabirjina negarrez hasten da.- Hori ez da ezer; berebiziko biolinista ni naiz! Lehengo egunean, Bilboko katedralean jo nuen

eta, bukatu nuenean, Kristo gurutzetik jaitsi zen, besarkada handi bat eman zidan eta esan zidan: “zuk bai dakizula biolina jotzen, eta ez Santanderreko beste tipo horrek, nire amari beti negar eragiten diona!!!”

Pruden Sancho2011

- 15 -

Page 15: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

11.Afalondorengo komeriak

Bi lagun bapo afaldu eta trago batzuk hartu eta gero, etxera joateko kotxea hartu eta abiatu egin

ziren. Bidean zihoazela, ordea, alkoholemia kontrola. Orduan komeriak!

- Seguru asko, positibo emango diat. Gidatzeko baimena kenduko zidatek eta lanera joateko

kotxea egunero behar... Hau duk marka gero! Zer egingo diat?

- Baaa, 50 € eskaintzen badituk, akasooo pasatzen utziko diate –esaten dio lagunak.

Esan eta egin. 50 € eskaini eta aurrera. Berehalaxe, ordea, beste kontrol bat...

- Ze pasatzen duk gaur hemen? Poliziak ze suma al zebiltzak edooo....! Berriz ere berdin jokatu

beharko diat, bestela karnetik gabe geratuko nauk....

- 16 -

Page 16: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

50 € eman eta aurrera oraingoan ere. Baita aurreraxeago ere. Poliziak orduan:

- Aizak, 100 € ematen badizkidak errotondatik ateratzen lagunduko diat.

Joxe Antonio Muxika2011

- 17 -

Page 17: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

12. Ordezkoa

Eskolan ari ziren lan batzuk egiten, idazlanak, eta ogibidez hizketan ari ziren eta...

- Ea, Jaimito, zer ogibide dauka zure amak?- Nire amak? Nire ama sustituta da.- Sustituta? Nola ordea, zer ogibide da hori?- Bueno, nire ama, beste gizonezkoen etxeetara joaten da eta han ohean sartzen da beraiekin, gero diru bat ordaintzen diote eta amaitutakoan etxera etortzen da.- Ez, eeee, Jaimito, hori ez da sustituta, hori prostituta da!- Ez, prostituta nire izeba da baina, hura gaixo dagoenean nire ama joaten da.

Beasaingo gau eskolako ikasleak2011

- 18 -

Page 18: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

13.Kulero beltzak

Hiru emakumezko elkartu omen ziren kafea hartzeko eta beraien senarrei buruz hitz egiten hasi ziren. Senarrak beti prest egoten omen ziren larrutan egiteko eta beraiek nahiko nekatuta zeudela zioten. Horietako batek, berak erabiltzen zuen taktika kontatu zien.- Nik gogorik ez dudanean kulero beltz batzuk jantzi eta alua doluan dagoela esaten diot, eta errespetatzen du.Aste horretan praktikan jartzea pentsatu zuten eta hurrengoan komentatuko zutela.Hurrengo astean elkartu zirenean horrela aritu ziren:- Zure taktika probatu dut eta balio izan dit -esan zuen batek.

Besteak aldiz horrela esan zuen:

- Nire Manolorekin ez dit balio izan. Ni triste-triste jarri nintzen nire kulero beltzak jantzita, eta alua doluan zegoela esan nion, baina berak lasai egoteko esan zidan, lazo beltz bat jarri zuen, eta doluminak ematera besterik ez zela sartuko esan zidan.

Maruja Redondo

2012

- 19 -

Page 19: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

14.Corte Inglesean

Jonek ez zuen arazorik eta oso pozik bizi zen gainera. Halako batean, ordea, burukominarekin hasi zen, zertxobait aurrena eta gero eta handiagoa egunetik egunera. Jasanezinak bihurtu ziren azkenenean buruko min horiek eta azkenean medikuarenera joan behar izan zuen Jonek.

Espezialista batengana joan eta behin azterketa oso bat egin ondoren (erradiografiak, odol analisiak, pixa…) emaitzak emateko garaia iritsi zen:

- Begira, Jon, albiste on bat eman beharrean nago baina, era berean, baita beste txar bat ere. Albiste ona zera da, burukomina senda diezazukedala. Txarra, berriz, horretarako arrautzak kendu beharko dizkizudala da. Gaixotasun arraro bat da zuk daukazuna eta arrautzek bizkarrezurrari eragiten diote, honek burukomina sortuz. Arazoa konpontzeko modu bakarra arrautzak kentzea da.

Jon lur jota geratu zen, baina minek bere horretan jarraitu zuten eta azkenean ebakuntza egitea erabaki zuen.

Ospitaletik irten ondoren burukomina erabat desagertu zen, baina hala ere triste eta bizigogo gutxirekin geratu zen Jon, gorputzeko atal garrantzitsu bat faltako balitzaio bezala (eta hala zen, gainera!).

- Behar dudana traje berri bat da -esan zion bere buruari.

Honela, beraz, Corte Inglesean sartu eta bertako dendako saltzaileari trajea eskatu zion. Saltzailea begira geratu eta hala esan zion:

- Oso ondo, 44 neurria.

- 20 -

Page 20: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

- Halaxe da bai! Baina nola jakin duzu hori?

- Nire lana da hori.

Jonek trajea probatu eta primeran geratzen zitzaiola ikusi zuen. Ispiluari begira zegoela saltzailea ondotik:

- Eta zer moduz honekin batera alkandora bat probatuko bazenu?

Eta Jonek erantzun:

- Tira, eta zergatik ez ba?

- Ikus dezagun… beso aldetik 34 zenbakia eta lepoaldetik 16.

- Nola jakin duzu?

- Horixe baita nire lana, gizon!

Jonek alkandora jantzi eta ispiluari begira zegoen bitartean, berriro ere saltzaileak:

- Zapata berri batzuk ere ez litzaizkizuke gaizki etorriko!

- Horixe ezetz!

Saltzailea Jonen oinetara begira jarri eta…

- 21 -

Page 21: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

- 42a egokiena.

- Hain juxtu, horixe! Baina nola jakin duzu?

- Esan dizut, horixe delako nire lana!

Jon zapata berriei begira zegoen bitartean, atzetik berriro ere saltzaileak:

- Eta zer moduz galtzontzilo berri batzuk ere probatuko bazenitu?

Jon segituan hasi zen jasan berri zuen ebakuntzan pentsatzen eta…

- Ez da ideia makala!

- 36 neurria erabiliko duzu zuk, ezta?

Jon barrezka hasi zen: “Ez ba, oker zabiltza oraingoan, 18 nituenetik 34a erabili dut”.

Saltzaileak ezezkoa, ordea, buruarekin:

- Ez da posible zuk 34a erabiltzea. Galtzontziloak estuegi izango zenituzke, arrautzak estutuaraziz eta honek bizkarrezurrari eraginez. Egun osoa burukominez pasako zenuke…

Aitor Calvillo.

2012

- 22 -

Page 22: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

15.Aitona hilzorian

Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasi zen hizketan:- Maria, hemen al zaude?- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.- Andres, hemen al zaude?- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago.- Xabier , hemen al zaude?- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.- Denak hemen al zaudete?- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.- Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?

Beasaingo iluntzeko taldea

2012

- 23 -

Page 23: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

16.Hizkuntzak jakitearen garrantzia

Udako egun sargori horietako batean hor joan da Txindokiko magaletan gora txangoan lagun talde bat eta Tximistako bidea iritsi aurretiko iturria ikusi bezain pronto, beharrezkoa zen ur tragoa egiteko asmoz bertaratu dira. Egarriz akabatzen guztiak eta ura edatera doazela, 200 metro ingurura zegoen artzainaren oihuak entzun dituzte:

- Kontuz, ez da ur edangarria, oso ur txarra da! Lagun taldeko inork ez zuen euskara ulertzen, ordea eta, beraz:

- ¿Qué?Eta berriro ere artzainak:

- Ez dela ur edangarria!Mendizaleek ezer ulertu gabe hor jarraitzen dute eta berriro ere galdetu:

- Qué, ¿qué dice?Eta artzainak berriro ere errepikatu:

- Kontu izateko, ez dela ur edangarria!Elkarri begira jarri eta inork tutik ere ez duela ulertu jabetzean, beraietako bat berriro artzainari zuzendu eta:

- Mire, somos un grupo de excursionistas del PP de Madrid y no entendemos el vasco, así que háblenos en español, que estamos en España. Eta orduan artzainak erantzun:

- ¡Que beban despacito, que sale muy fría!

Aitor Calvillo2013

- 24 -

Page 24: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

17.Guardia zibilen kontrola

Guardia zibilien kontrol batean kotxe bat gelditu zuten eta gizonari:

- Edan al duzu alkohola?

- Ba... Bai

- Asko?

- Ezkontza batetik nator eta meza hasi baino lehen 3 vermout hartu ditut, bazkaldu baino lehen hiru garagardo, bazkaltzerakoan 2 botila ardo eta pare bat kopa txanpan eta, gero, bukatzerakoan, 6 txupito eta 3 gintonik.

- Ba al dakizu hau alkoholemia kontrola dela?

- Eta zuk ba al dakizu kotxe hau ingelesa dela eta beste aldean dagoela nire emaztea kotxea gidatzen?

Gabriel Sanchez2013

- 25 -

Page 25: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

18.Epaiketa

Ijito batek epaiketa batera joan behar izan du lapurreta bat dela eta. Epaiketa amaitu eta

kartzelara daramatela emazteak telefonoz deitu dio:

- Manolo, zer gertatu da? Zer esan dizu epaileak?

- Ba... 7 urteko kartzela zigorra ala 100.000 euro.

- Manolo ez izan tontoa, zuk hartu dirua, hartu dirua!!!

Lorea Iparragirre

2013

- 26 -

Page 26: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

SARI BANAKETETAKO ARGAZKIAK

2008 2009

- 27 -

Page 27: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

2010 2011

- 28 -

Page 28: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

2012 2013

- 29 -

Page 29: Txiste liburuxka

Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia

ESKERTZA

Goiztiri AEK euskaltegiak antolatzen duen XIII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa izango da

2014koa, beraz, laster beteko dugu hogeita bosgarren urteurrena. Meritua ez da gurea, ordea,

ezingo baikenuen honaino iritsi jasotako laguntzarik gabe. Lehenik eta behin, Ordiziako Udalari

eskertuko nahi genioke emandako laguntza eta babesa, ezinbestekoa baitugu lehiaketa

burutzeko. Bigarrenik, urte hauetan guztietan lehiaketan parte hartu duzuen guztioi gure esker

ona adierazi nahi dizuegu, zuek bidalitako txisterik gabe ere hutsa bailitzateke ahalegina.

Epaimahai eta parte hartzaile lanetan aritu diren euskaltegiko ikasleak ere ez genituzke ahaztu

nahi, oso fin aritu baitira euren lanean. Azkenik, zuzenean edo zeharka zuen parte-hartzea

edota laguntza eskaini duzuen guztioi, mila esker bihotz-bihotzez. Orain artekoa eskertu nahi

dizuegu eta, eskatzea ere libre denez, aurrerantzean jasoko duguna ere halakoxea izatea nahi

genuke. Mila esker eta bejondeizuela!

GOIZTIRI EUSKALTEGIA

- 30 -

Page 30: Txiste liburuxka

GOIZTIRI EUSKALTEGIA