TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian...

8
KATALUNIA ESKUALDETIK BABES KEINUEK JARRAITZEN DUTE // 5 TOLOSA TXANPINOI KAZOLA HANDIENA Hamargarrenez egin dute Mikologika, onddo eta perretxikoen festa; saltsan egindako munduko txanpinoi kazolarik handiena prestatu zuten larunbatean, 250 kilo txanpinoi, 40 litro olio eta 40 ardo botila erabiliz // 4 ENERITZ MAIZ Mendizabalek eta Mujikak hurrengo fasera sailkatzeko aukera dute Beñat Iguaranek Andoainen izan zuen final-laurdenetako saioa, eta zortzigarren egin zuen; ia ezinezkoa izango du sailkatzea // 2-3 ASTEARTEA 2019/10/22 7. urtea, 1.129. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Euskal Herriko Bigarren Mailako txapela jantzi du Jon Irazuk Zizurkildarrak larunbatean jokatu zuen Altsasun Aizkolari Txapelketako finala eta hiru segundorengatik lortu zuen gailentzea // 7 Desgaitasunari buruzko Zinemaldiak gaur izango du jarraipena // 4

Transcript of TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian...

Page 1: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

KATALUNIAESKUALDETIK BABES KEINUEK JARRAITZEN DUTE //5

TOLOSATXANPINOI KAZOLA HANDIENA Hamargarrenez egin dute Mikologika, onddo eta perretxikoen festa; saltsan egindako munduko txanpinoikazolarik handiena prestatu zuten larunbatean, 250 kilo txanpinoi, 40 litro olio eta 40 ardo botila erabiliz // 4

ENER

ITZ M

AIZ

Mendizabalek eta Mujikakhurrengo faserasailkatzekoaukera dute

Beñat IguaranekAndoainen izan zuenfinal-laurdenetako saioa,eta zortzigarren egin zuen;ia ezinezkoa izango dusailkatzea //2-3

ASTEARTEA2019/10/22

7. urtea, 1.129. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Euskal HerrikoBigarrenMailakotxapela jantzidu Jon Irazuk

Zizurkildarraklarunbatean jokatu zuenAltsasun AizkolariTxapelketako finala etahiru segundorengatik lortu zuen gailentzea //7

DesgaitasunariburuzkoZinemaldiakgaur izango dujarraipena //4

Page 2: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

02 TOLOSALDEA GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2019ko urriaren 22a

Mendizabal eta Mujika sailkatzeko aukerekin Beñat Iguran, berriz, Andoaingo saioko seigarren sailkatua izan da, etaia ezinezko du sailkapena lortzea; igandean Oihana Iguaran ariko da

Imanol Artola ‘Felix’

Andoainen eta Irunen izan diraGipuzkoako Bertsolari Txapelke-tako final-laurdenetako lehen bisaioak. Eñaut Martikorena her-naniarrak eta Agin Laburu asti-garragarrak irabazi dituzte, hu-rrenez hurren. Eskualdekoei dagokienez berriz, final-laurdenetara sailkatu diren bostbertsolarietatik hiruk osatu di-tuzte euren lanak. Iguaran etaMendizabal Andoainen aritu zi-ren, Mujika berriz, Irunen.

ANDOAINGO SAIOAAndoaingo Bastero antzokikosarrera guztiak agortu ez bazi-ren, ez ziren askorik geratu sal-tzeke. 600 ikusletik gora eta jen-

dea gustura atera zen. Batez ere,Martikorenaren kartzelako lana-rekin harrituta geratu zen jen-dea. Baina, orokorrean saioak za-pore gozoa utzi zion bertsozalea-ri.8ko nagusian txukun aritu zi-

ren sei bertsolariak. Iguarani etaMartikorenari kosta zitzaiengehien, baina zortziko txikianbiek aurkitu zuten beren bertso-kera. Sei puntuko motza izan zenfinal-zortzirenetatik aldatu zenariketa bakarra eta gaiek umore-rako, zein seriorako aukeraeman zuten. Zortziko txikian be-zala, bertsolariek publikoarekinkonektatzea lortu zuten. Iguaranizan zen azken ariketa horretanpuntuazio altuena lortu zuena.Une horretan, Urdangarinek

zuen puntu gehien eta beste bostbertsolariak bost punturen tarte-an zeuden. Saioa ezin berdina-goa beraz. Hamarreko txikianere gauzak berdin xamar joan zi-ren. Apalategiren eta Iguaranenbertsoaldia izan zen besteek bai-no maila baxuagokoa.Kartzelan Martikorenak aldea

atera zien beste bertsolariei etahortxe apurtu zuen berdinketa.Ondorengo lau bertsolariak ha-mar punturen barruan sartu zi-ren. Beraz, saio ezin berdindua-goa izan zen eta puntu gutxirenbaitan egon ziren postuak.

IGUARAN ETA MENDIZABALIguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ezzuen asmatu. Beste hiru arikete-

Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal, Andoaingo saioan. GIPUZKOAKO BERTSOZALE ELKARTEA

Alokairua

Baserria.Elduainen baserria aloka-gai: etxebizitza, ustiategia edo biak.Interesatuek, deitu telefono zenba-ki honetara: 635757381 (Iñaki).

IRAGARKI LABURRAK

tan maila bikaina eman zuen.Mendizabalek saio txukuna eginzuen. Ez zuen bertsoaldirik le-hertu, baina, maila onean arituzen. Bera izan zen hamarrekotxikian bertsolaririk puntuatue-na. Horri izan duen erregularta-suna erantsita, gustura zen saioamaieran zizurkildarra.

IRUNIrunen sarrera guztiak agortu zi-ren. Laburu izan zen nagusi,saioko bigarrenari ia 40 puntukoaldea aterata. Mujika hirugarrenizan zen eta Irunen ere bigarre-netik bosgarrenera hamar pun-turen aldea egon zen.Zortziko nagusian bertsoaldi

guztiak maila onekoak izan zireneta zortziko txikian ere, antzeko-

tasuna eta maila ona azpimarra-tu behar dira. Sei puntuko mo-tzean Mujika izan zen puntuazioaltuena lortu zuena. Une horre-tan Laburu eta biak puntuetanberdinduta zeuden, lehen pos-tuan.Azken bi ariketetan, ordea, La-

buruk bertsoaldi oso onak osatu-ta, beste bertsolari guztiak atze-an utzi zituen. Mujikak kartzela-ko lanean ez zuen asmatu etaazkenean, Lizasorekin puntue-tan berdinduta, hirugarren pos-tua eskuratu zuen.

HAMAHIRUHogeita hamar bertsolarietatik,hemezortzi bertsolari pasatukodira hurrengo fasera: bost saioe-tako irabazleak eta hamahirubertsolari puntuazioz.Laburuk Irunen lortutako 495

puntuek, lehen postua emandiote, orain arteko bi saioak ain-tzat hartuta. Halere, Lizasoren,Irungo bigarrenaren sailkatua-ren, aurretik sailkatu dira Ando-aingo lehen bost bertsolariak.Beraz, Mendizabal bigarren

dago puntuazioz sailkatuko dire-nen sailkapenean, 460,5 puntu-rekin, sailkatzeko aukera osohandiekin. Mujikak ere badituaukerak, seigarren baitago sail-kapenean, 455,5 punturekin.Bost bertsolari daude beraz, bostpunturen baitan.Iguaranek ia ezinezko du sail-

katzea, zortzigarren baitago,447,5 punturekin, hamar bertso-lariko sailkapen horretan. Orain-dik hemezortzi bertsolari faltadira kantatzeko.

OIHANA IGUARANEN TXANDALarunbatean Eibarren izango dasaioa eta igandean berriz, Azpei-tian. Igandean sartuko da txapel-ketan Oihana Iguaran billabona-rra. Alaia Martin (Oiartzun),Amaia Iturriotz (Urretxu), IñakiGurrutxaga (Orio), Iñigo Mantzi-zidor (Zarautz) eta Nerea Elus-tondo (Legazpi) izango ditu Az-peitiako Soreasu antzokian ohol-tzakide.

SAILKAPENA

ANDOAIN IRUN DENERAAgin Laburu 495,0 495,0Eñaut Martikorena 476,0 476,0Iban Urdangarin 467,0 467,0Unai Mendizabal 460,5 460,5Iñaki Apalategi 458,5 458,5Asier Azpiroz 458,5 458,5Beñat Lizaso 455,5 455,5Haritz Mujika 455,5 455,5Unai Gaztelumendi 451,5 451,5Beñat Iguaran 447,0 447,0Iñigo Izagirre 445,5 445,5Maider Arregi 425,5 425,5

Page 3: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko urriaren 22a

80.000 euro tren pasabideakentzeko

Erredakzioa Anoeta

Pasabidea kentzeko aukerak az-tertzeko proiektuak 80.414 euro-ko aurrekontua du. Madrid-Hendaia ohiko tren lineako601/185 puntu kilometrikoan ko-katuta dago pasabidea, Anoetaeta Villabona lotzen dituen bide-an. Adif Espainiako TrenbideAzpiegituren Administratzaile-ak aditzera eman duenez, gauregun tren pasabidea babestutadago: hesiak ditu, seinale berti-kalak jarrita daude eta soinu etaargi seinaleztapenak ditu. Auto-

ak eta oinezkoak pasa ahal izate-ko azpiko pasabide bat diseinatunahi da, ordea, gaur egungo trenpasabidea ezabatuz.Proiektuak alternatiba ezber-

dinak aztertu beharko ditu, geroobra proiektuan jasota gera da-din. 12 hilabeteko epean burutubeharko da idazketa eta 80.414euroko aurrekontua du lizitazio-ak. Azpiegituraren kalitatea ho-betze aldera, babes neurriak etaherritarren sentsibilizazioan sa-kondu nahi du Adifek eta segur-tasuna hobetzeko borondatearierantzuten dio esleipenak.

Anoetako tren pasabiderako proiektuaidazteko lana esleitu du EspainiakoTrenbide Azpiegituren Administratzaileak

Tren pasabidea kentzeko proiektua idazteko lana esleitu dute. ATARIA

EH Bilduren batzarirekia, LarraitzUgarterekinPOLITIKA // Tolosako EH Bildukbatzar irekia egingo du bihar,urriak 23, plan politikoa aurkez-teko eta Espainiako hauteskun-deez hitz egiteko, besteak beste.19:30ean hasiko da bilkura, kul-tur etxeko Topagunean, lehenen-go solairuan. Larraitz Ugarte le-gebiltzarkidea izango da bertan.

Loatzoren logotipolehiaketako lanak,erakusketa bateanMUSIKA // Loatzo musika esko-lak logotipo lehiaketako lanekinerakusketa bat osatu du eta Ano-etako liburutegian ikusi daitekehilaren 31 bitarte. Astelehenetikostiralera 16:00etatik 19:30erabisitatu daiteke, eta baita astele-henetan eta asteazkenetan ere,11:00etik 13:30era.

Bertsoz berotutako arratsalde euritsua

I gande arratsalde euritsuanjendez lepo zegoen IrungoAmaia Kultur Aretoa. Agu-rretan jarrera ezberdinaksuma zitezkeen bertsolari

bakoitzaren intentzioetan: pun-tuak pilatu eta finalerdietakotxartelaren bila batzuk, puntueibegira ez zetozela esanaz beste-ak. Saioaren bukaeran ordea,bertsozale zorrotzen korroetan,puntuazioak ziren eztabaida-gai, entzun genituen bertsoaldibikainak baino gehiago.Hasieratik aretoa gogotsu ze-

goen bertsoaldiak txalotzeko etasei bertsolariekin gozatzeko.Zortziko txikian Agin Laburu au-zoko usoez nazka-nazka egindazegoen bitartean, Beñat Lizasobizilagunak usoei jaten ematenzien: erasoan hasi zen Agin «bai-no hik ogi puskak/lain balinetzazkat» zorrotza Beñatenerantzuna ere «aurrena jateneman/gero neuk jateko», kolpehauekin piztu zen publikoa le-hen aldiz. Aipagarria MaiderArregi eta Unai Gaztelumendi-ren lana ere 8ko txikian parran-datik bueltan giltzarik gabe eska-ladan topatu zuen Unaik Maider:«ataskatuta nago/ta eman es-kua» hasi zen Maider eta «zeriruditzen zaizu/tinbrea jotzea?»borobildu zuen ariketa Unaik.Sei puntuko motza zetorren

ondoren. Ariketa zaila izan ohida, baina goi mailako bertsoal-diak entzun ahal izan genituen.Haritz Mujika eta Agin Laburu-ren saioak lehertu zuen aretoa.Beraien amak sare sozialetankontua zabaltzeko laguntza es-katu zien, larritu zen Haritz «es-kutatikan ziaro juaten/ari zaigu

ama», okerrera joan zitekeelagehitu zuen Aginek «gero lagun-tza biarko dula/ia egunero». Ha-ritzek errimaz estu eta ideiaz zo-rrotz segi zuen bertsoaldi osoan,nerabearen benetako beldurraargitu zuen azken bertsoan, nolalarrituko litzatekeen «amak gubaino megusta gehio/jasotzenbaditu», Aginek ere umore kolpeederrak utzi zituen.Ariketa berean kritika soziale-

rako bidea izan zuten MaiderArregi eta Iñigo Izagirrek 22 ordulanean zeramatzaten erizainenpaperetik. Izagirrek asmatuzuen gaiari bidea zabaltzen kol-pe ederrekin.10eko txikian ariketa ederrak

entzun ziren. Agin eta Maider 80urterekin aspaldian elizatik al-denduta egon ondoren, Maide-rrek konfesatzera joatea propo-satu behar zion Agini. Asmatuzuen Oñatiarrak gaia kokatzentabernan txikiteoan aritzen zire-la eta bazutela nahikoa pekatuadieraziz. Bide horri jarraituazAginek ale bikainak utzi zituen.Aho zapore gozoarekin iritsi

ginen entzuleok behintzat kar-tzelako ariketara. Gai estua ego-

kitu zitzaien bertsolariei: «Itxa-rongelan zaude operazioa haste-ko zain. Damutu egin zara etaalde egin nahi duzu». Horrelako-etan norbera ere pentsatzen has-ten nondik heldu zitekeen gaia:adinkideen azkenaldiko aipa-menengatik edo, basektomiaetorri zitzaidan burura, bigarrenbueltan zirujia estetikoak bidegehiago ematen zuela pentsatunuen… Harritu ninduen Aginek gil-

tzurruna ematera joandako al-truistaren paperetik, bere bere-koikeriak azken unean atzeraegitera eraman zuen. Iñigo Izagi-rre eta Beñat Lizasok basekto-miaren bidea hartu zuten. Mai-der Arregik titiak operatu nahizituen baina damutu egin zen.Asmatu zuen kanon estetikoeki-ko kritikara eramaten, nahiz etaez zuen bertsoaldi borobila eginhirugarren bertsoan aretoa txa-loz lehertu zuen «Nahiz eta ez di-tudan/bi titi handi zut/nire bu-rua onartzen/ ikasi behar dut».Haritzek antzeko bidea hartu ba-zuen ere ez zuen asmatu, penaizan zen arratsalde bikaina bai-tzeraman ordura arte.

IritziaAnder Goikoetxea ‘Andriu’Harituz

Page 4: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

5.000 txanpinoisaltsan, kazola bateanHamargarren Mikologikak perretxiko usaina utzi du Tolosan; inoizprestatu den txanpinoi kazolarik handiena prestatu zuten larunbatean

Eneritz Maiz Tolosa

Amaitu da aurtengo onddo etaperretxikoen festa ere. Hamar-garren edizio honetan, estreina-koz, Zumardi Txikia baliatu zu-ten, ostiralean, festarako. Lauga-rren Txanpi On Fest bertanantolatu zuten, eta edari eta ja-nari postuez gain, zuzeneko mu-sikaz gozatzeko aukera izan zen. Bestalde, aurtengo erronketa-

ko bat bete ahal izan zuten larun-bat goizean: saltsan egindakomunduko txanpinoi kazola han-diena prestatzea. 250 kilo txan-pinoi, 40 litro olio eta 40 ardo bo-tila erabili zituzten eta 2,5 metro-ko ontzia baliatu zutentxanpinoi guzti horiek prestatze-ko. Goizaldean hasitako lanakeguerdirako amaitu zituzten etajendeak dastatzeko aukera izanzuen. Beste urte batez, beraz,onddo eta perretxikoen aromaTolosan zehar zabaldu zen. Goian, Txanpi On Fest; behean, errekorra lortu berritan. ATARIA

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • 105.0 fm • www.ataria.info ASTEARTEA, 2019ko urriaren 22a

GIRO TRISTEARI, FESTA Amaitu berri dira San Esteban auzoko jaiak. Eguraldi tristeaizan badute ere, ez dute festa albo batera utzi eta musikarik ezda falta izan. Besteak beste, II. Bolei Txapelketa eta Radio Con-trol-eko kotxeen erakustaldia izan dituzte asteburuan. J. ARTUTXA

ERRETIRODUNEN EGUNAErretirodunek festan pasa zuten igandea, Bedaion. Astigarra-gako txistulariak izan zituzten lagun goizean. Ondoren, mezaeta pilota partidak ikusteko aukera izan zuten, Abaetxenerretirodunen «bazkari goxoarekin» amaitzeko. J. ARTUTXA

Desgaitasunari buruzko II. Zinemaldia, TolosanI. S. A. Tolosa

Bigarren urtez antolatu du Tolo-saldea eta Goierriko pertsona go-rren elkarteak, Gainditzen Elkar-teak, Desgaitasunari buruzko II.Zinemaldia. Ostegunean emanzioten hasiera Andoaingo etaHernaniko emanaldiekin. Tolo-san atzo egin zuen lehen parada:

Kapitan Kinesis eta Matilde filmlaburrak proiektatu zituzten. Ja-rraian, Buru Bihotzez elkartekokideek eta Julian Rodriguezekhitzaldia eskaini zuten alzhei-merraren inguruan. Zinemaldi horrek, gaur, berri-

ro zapalduko du Tolosa. Goizeanbi film labur proiektatuko dituz-te Tolosa-Inmakulada Institu-

tuan. 11:00etatik aurrera izangodira emanaldiak, eta honako bifilm ikusteko aukera izango da:batetik, Humberti MargainenUn guerrero filma, 12 minutukoiraupena duena, eta bestetik,Carla Alonsoren Fuerza filma, 20minutukoa. Proiekzio horien os-tean, Richar Oribek hitzaldia es-kainiko du.

Page 5: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.info • 105.0 fm •107.6 fm ASTEARTEAA, 2019ko urriaren 22a

IBARRAKO KIROL ELKARTEAREN FESTA Ibarrako Kirol Elkartearen 53. urteurrena ospatu dute asteburuan, Ibarran. Larunbatean izanzuten egun handia, eta igandean, Bola eta Toka Txapelketak jokatu zituzten, Emeterio Arreseplazan. Bi txapelketetan, lehen hiru onenentzat izan dira sariak, baita herriko hiru onenen-tzat ere. Produktuez betetako poltsa ederrak eta 600 euro banatu dituzte, guztira. J. ARTUTXA

KEINU BAT, UZTURRETIK KATALUNIARA267 lagun joan ziren ostiral gauean Uzturre puntara, Kataluniako herriari elkartasuna azal-tzera. Montserrat mendian (Herrialde Katalanak) edo Aiako Harrian egin bezala, Uzturrepunta erabat argiztatu zuten. Horrez gain, xingola hori erraldoi bat ere jarri zuten tontorrarenalbo batean. Ostiral honetarako ere jarri du hitzordua Gure Eskuk: 17:00etan, Larraizko goikoaparkalekuan geratzea da asmoa, eta argazkia 20:00etan aterako dute. ATARIA

AUZOTARRAK ELKARTZEKO AITZAKIANSuziria lehertzearekin bat, zapia lepoan jarri eta egunak eman zuenaz gozatu zuten Azkue au-zoko nahiz Ibarrako herritarrek. Azku Eguna ospatu zuten larunbatean, eta egun osoan zeharekintza ezberdinak izan zituzten. Goizean, Gaztezulok antolatutako jolas kooperatiboakegin zituzten, eta gazte mordoa hurbildu zen. Bien bitartean, helduek tokan parte hartzekoaukera izan zuten, eta pintxo poteaz gozatzeko tartea hartu zuten bazkaldu aurretik. I. SAIZAR

Page 6: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusASTEARTEA, 2019ko urriaren 22a@TOLOSALDEAKIROL

KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA 6. jardunaldiaAuzoak de Zierbena-Lauburu 2-0Laskorain-Ibararte 3-4

Sailkapena1. Guardo Deporcyl 16p7. Lauburu Ibarra 11p9. Laskorain 7p

GIPUZKOAKO SENIOR MAILA 2. jardunaldiaTolosala-Idiazabal 1-8Ordizia-Anoeta 3-0Eskoriatza-Samaniego Orixe 6-0Laskorain (Atsedenaldia)

Sailkapena5. Anoeta 3p7. Laskorain 0p8. TEEP Samaniego Orixe 0p9. Tolosala Orbela Taberna 0p

Eskubaloia1. MAILA NAZIONALA 5. jardunaldiaTolosa CF-Somos Eibar 23-21

Sailkapena1. Trapagaran 9p12. Tolosa CF 4p

Futbola1. MAILA NAZI0NALA6. jardunaldiaTolosa CF-Mulier 0-3

Sailkapena1. Arratia 15p2. San Ignacio 15p11. Tolosa CF 6p

HIRUGARREN MAILA10. jardunaldiaSantutxu-Tolosa CF 4-0

Sailkapena1. Portugalete 22p12. Tolosa CF 12p

ERREGIONAL OHOREZKO MAILA 5. jardunaldiaTouring-Tolosa CF ‘B’ 0-2

Sailkapena1. Leintz Arizmendi 15p2. Tolosa CF ‘B’ 15p

ERREGIONAL PREFERENTEA6. jardunaldiaTolosa CF ‘B’-Aloña Mendi 0-2Billabona KE-Zumaiako 3-1Danena-Mondragon 1-1

Sailkapena5. Billabona KE 10p10. Danena 7p15. Tolosa CF ‘B’ 3p

LEHEN ERREGIONALA6. jardunaldiaIntxurre -Segura Goierri 3-3

Sailkapena4. Intxurre 7p

GORENGO MAILA5. jardunaldiaEibar-Intxurre 6-1

Sailkapena5. Intxurre 5p

SaskibaloiaGIZONEZKOEN 1. MAILA 3. jardunaldiaAranguren Multibasket 53Redline Mekanika TAKE 72

Sailkapena1. Urgatzi 3-07. Redline Mekanika TAKE 2-0

EMAKUMEZKOEN 1. MAILA 1. jardunaldiaTAKE 80Eskoriatza 35

Sailkapena1. TAKE 1-0

Olano eta Oiartzabal,garaile Eltxotrailean

Eneritz Maiz Etxarri Orendain

Orendaingo 4. Eltxotrail laster-ketan, Mikel Garmendiaren oroi-menezkoan, proba luzean Lur-des Oiartzabal lezoarra eta IñakiOlano altzotarra izan dira azka-rrenak helmuga igarotzen. Gizo-nezkoetan bigarren sailkatua,Goar Lopetegi ibartarra izan da,eta emakumezkoetan, berriz,Ane Iturria tolosarra izan da bi-garrena. Lehen beteranoak Lur-des Oiartzabal eta Mikel Pujanaizan dira. 46 parte hartzaile izandira.

Proba luzean izan dirairabazle Iñaki Olanoaltzortarra eta LurdesOiartzabal lezoarra

Lasterketa luzeaz gain, laburraere bazen eta bertan, gizonezko-etan lehena Anartz Mujika izanda eta emakumezkoetan AiaraGaraialde. Guztira, 77 lasterkarikparte hartu dute. Eta bikoteka

parte hartzeko aukera ere izanda. Proba luzean Ane Iturria etaJexux Iturria tolosarrak izan diraazkarrenak, eta proba motzeanMikel Lizarazu eta Ainize Liza-rralde antzuolarrak.

Proba luzearen une bat. E. MAIZ

Eneko Gurrutxagak lortu du etxean irabaztea

Irati Saizar Artola Amasa

Eneko Gurrutxaga amasarrakgaraipena lortu du bere etxean,Iñaki Isasi aurkari zuzenari 21 se-gundoko tartea atereaz. XXVII.Amasako Mendi Duatloian gizo-nezkoetan faborito zirenak bu-katu zuten lehen bi postuetan,eta oraingoan Gurrutxagak lortu

Amasako Mendiduatloian MariaGomez gailendu daemakumezkoetan

du irabaztea. 1.18.32ko denboraegin du amasarrak, eta oso gertuhelmugaratu da Isasi aiararra,1.18.53 eginez. Jon Aperribai bi-llabonatarra izan da hirugarre-na, 1.21.40 denborarekin. Maria Gomez errioxarra izan

da emakumezkoetan irabazlea,1.52.54 denborarekin. Bi partehartzaile izan dira emakumez-koetan, eta bigarrena helmuga-ratzen Jessica Hernandez amo-rebietarra izan da, 2.03.37kodenbora eginez. Proba bikoteka egiteko aukera

ere izan da, eta irabazleak XabierGaragarza eta Gexan Albisu izandira, 1.20.52 denborarekin. AitorSan Sebastian eta Mikel Irurtzunizan dira bigarren, 1.23:39komarkarekin, eta Iñigo Aseginola-za eta Irati Larrañaga hiruga-rren, 1.24.07 denborarekin. Hogeita zazpigarren edizioa

zuen Amasako Mendi Duatloiak.Antolatzaileek eguraldiarekinkezka bazuten ere, ez zuen euritantarik bota, eta kirolari zeinikustera bertaratutakoek eskertuzuten.

Eneko Gurrutxaga, helmuga igarotzen. I. SAIZAR

Page 7: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2019ko urriaren 22a @TOLOSALDEAKIROL

Altuna III.afinalerdietara,eta Artola etaJaka aukerekin

Erredakzioa

Datorren asteburuan erabakikodira lehen mailako Lau eta Erdi-ko finalerdiak. Jokin Altunaksailkapena asteburuan lortuzuen Erik Jakari 22-19 irabazita.Jakak badu aukera finalerdieta-ra pasatzeko. Beste hainbesteIñaki Artolak, asteburuan Ben-goetxea VI.ari 22-17 irabazi ondo-ren.Altuna III.a A multzoko buru

pasako da, nahiz eta datorren as-teburuan Victorren aurkakoagaldu. Ostiralean izango da par-tida hori, 20:00etan, Irunen. Li-gaxkako azken jardunaldiko bes-te hiru partidak horrela izangodira: ostiralean, 20:30ean, Bal-

masedan, Ezkurdia vs. Artola;igandean, 17:00etan, TolosakoBeotibarren, Jaka vs. Peio Etxe-berria; larunbatean, 17:45ean,Iruñeko Labriten, BengoetxeaVI.a vs. Laso. Erik Jakaren aukerak argiak

dira: irabazten badu finalerdie-tan egongo da; galtzen badu, ez.Artolak irabazi egin beharra dau-ka sailkatzeko, partida bakarrairabazita Laso eta Bengoetxeare-kin berdinduta geratuz gero, ezbaita pasako. Irabazi arren, ale-giarrak Bengoetxea VI.aren etaLasoren arteko larunbateko par-tidaren zain egon beharko du.Artolak Ezkurdiari irabazita etaLasok galtzen baldin badu, Arto-la multzo buru pasako da finaler-dietara. Artolak Ezkurdiari ira-bazita eta Lasok BengoetxeaVI.ari irabazten baldin badio,alegiarrak Ezkurdia 14 tantotanedo gutxiagoan utzi beharkoluke.

Jon Irazu, txapelduna etalehen mailako aizkolaria

Erredakzioa Zizurkil

Bigarren Mailako Euskal HerrikoAizkolari Txapelketaren finalajokatu zen larunbatean Altsa-sun. Txapelaz gain, lehen bi sail-katuentzat lehen mailarako txar-tela zegoen jokoan. Jon Irazu zi-zurkildarra izan zen azkarrena,Juanjo Lopez Azpilikuetaren au-rretik. Kanporaketan alderantzizizan zen. Orduan Lopez Azpili-kueta izan zen azkarrena. Finale-an, ordea, lanak bikoiztu egin zi-ren eta zizurkildarrak hasieratikhartu zuen aurrea.

Lehen bi enborretan aurretikzen Irazu, baina hirugarrengoanaurrea hartu zion Lopez Azpili-kuetak. Laugarrenean parean zi-ren, eta azken aurreko enborrakeman zion lehen postua Irazuri,lau segundoko aldeaz. Azken ka-naerdikoan erabaki zen dena. BiAsteburuan, Altunak

22-19 irabazi zionJakari, eta Artolak 22-17 Bengoetxeari

Jaka eta Altuna, igandean Eibarren jokatutako partidan. JOSU ARTUTXA

Euskal HerrikoBigarren Mailakotxapela jantzi duzizurkildarrak

aizkolariek lehen mailarakotxartela poltsikoan zuten, hiru-garrena, Corchero, urrun zelako.Txapela irabazi nahi zuten, or-dea. Dena eman zuten enbor ho-rretan, eta Irazu izan zen ebaki-tzen lehena. Hiru segundora bu-katu zuen Lopez Azpilikuetak.

Jon Irazu, garaipena ospatzen. IBON ERRAZU

64 kirolari rolleskian Erredakzioa Hernialde

Alpino Uzturre elkarteak antola-tuta, XIX. Hernialdeko RolleskiIgoeran 64 parte hartzaile izandira. Estilo librean, helduetanManex Salsamendi eta Irati Cua-drado izan ziren azkarrenak, etabeteranoetan Daniel Pla eta Ne-rea Martinez. Estilo klasikoan,helduetan Unai Palacios eta He-nar Etxeberria izan ziren azka-rrenak, eta beteranoetan Fer-nando Perez eta Amaia Abanza-balegi. Infantiletan estiloklasikoan lehiatu ziren, eta aza-karrenak Xavi Ruberte eta IratiLarramendi izan ziren. Larunbateko Rolleski igoerako une bat. ATARIA

Maria Dolores Etxeberria

Zalakain(Joxe Mari Urangaren alarguna)

Urriaren 17an hil zen, 90 urte zituela, Elizakoak eta AitaSantuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

- Goian Bego -

Zure arimakbeti bezala

lagun gaitzala.

Familikoak.Eskerrik asko, eskerrik asko eta eskerrik asko!

BERROBI, 2019ko urriaren 22an

Page 8: TXANPINOI KAZOLA HANDIENA ENERITZ MAIZIGUARAN ETA MENDIZABAL Iguaranek, beraz, zortziko nagu-sian eta hamarreko txikian ez zuen asmatu. Beste hiru arikete-Beñat Iguaran eta Unai Mendizabal,

Tolosako Berdura plazan, azoka. JON MIRANDA

Bertakoa gazteen begietatik

Elikadura eta bertako produktuen inguruan gazteen begiradaezagutu asmoz, Jan Tolosaldea Bideo Laburren Lehiaketa antolatudu Tolomendik, ‘Tolosaldeko Ataria’-rekin elkarlanean.

Erredakzioa

Z er kolore du bertako-ak? Galdera horrenerantzuna jaso nahi duTolomendi Landa Ga-rapen Elkarteak. Eta,

asmo horrekin, gazteei zuzendu-tako bideo laburren lehiaketaabiarazi du, TOLOSALDEKOATARIA-rekin elkarlanean.Jan Tolosaldea ekimenaren

barruan kokatzen da egitasmoa.Tolomendik azaldu moduan,«elikadura ona» du oinarri JanTolosaldeak: «ekoizpen moduegokien bidez ekoiztua izangodena, lanean ari direnen duinta-suna mantenduko duena; eta,aspektu sozial, ekonomiko, kul-tural eta ingurumenarena kon-tuan hartuko dituena». Hala, bi-deo laburren lehiaketaren hel-buru nagusia eskualdekoelikadura sistema iraunkorra el-karlanean eraikitzea dela dio To-lomendik, «etorkizuneko tokikoelikadura sistema bultzatu etasustatuz». Gazteek, gaiarekin jo-las eginez eta irudimen eta sor-kuntza landuz, elikadura eta ber-tako produktuen inguruan du-ten begirada ezagutu nahi da,gazteak Jan Tolosaldearen hel-buruetara gerturatuz.

HIRU MINUTUKO BIDEOAKTolosaldeko 12 eta 18 urte artekogazteek hartu ahalko dute partelehiaketan, banaka, taldeka edo

ikastetxeka, gehienez 8 lagunezosatutako taldeetan. Bideoakazaroaren 10era bitarte bidaliahal izango dira [email protected] helbidera.Gehienez 3 minutuko iraupenaizango dute, elikadura, lehensektorea eta bertako produktuenkontsumoa gaiak landu beharkodituzte eta euskaraz izan behar-ko dute. Grabaketarako kame-rak, mugikorrak edota tabletakerabili ahalko dira. Parte hartzeko tolomendi.eus

eta ataria.eus webguneetandauden izen-emate dokumen-tua bete beharko da. Eta jasotzendiren bideo guztiak Tolomendi-ren eta ATARIA-ren webguneetanegongo dira ikusgai. Sari banake-ta ekitaldia abenduaren erdial-dean egingo da, eta bost lagunekosatutako epaimahaiak izangodu saridunak izendatzeko ardu-ra.

Sari politak eskuratzeko auke-ra izango da lehiaketaren bitar-tez. Batetik, DBH 1 eta 2 mailako-en artean irabazten dutenek Zu-mardiako urteko bazkidetza etaikastaro batean matrikula esku-ratuko dute. DBH 3 eta 4 maila-koen artean irabazten dutenenartean, berriz, Zumardiako urte-ko bazkidetza eta bi ikastarotanmatrikula banatuko da. Eta, Ba-txilergoko 1 eta 2 mailakoen arte-an irabazten dutenek Bizi Bizi-kik eskainitako abenturaz bete-tako asteburu pasa jasoko dute.Hiru sari nagusiez gain, publiko-aren saria ere banatuko da; sariabertako produktuekin osatutakootarra eta ekoizlearen ustiategirabisita izango da.Parte hartu asmo dutenek ere-

du bat izan dezaten, antolatzai-leek bideo adibide bat egin duteeta tolomendi.eus eta ataria.euswebguneetan ikusi daiteke.

ASTEARTEA 22AGENDA

Deialdiak

Amasa-Villabona.Euskara eta fe-minismoa hitzaldi zikloa, Subijanan,18:30ean. Berastegi.Oinez BerastegiBerastegi, 16:00etan, plazatik.Bidania-Goiatz. II. berdintasun Pla-nari forma ematen hasteko, bilera,balio anitzeko gelan, 19:30ean.Tolosa. Irakurketa Kluba, Aranburun,18:0etan. A sangre y fuego liburua.Tolosaldea. IKT Astea. 09:00etan,Lehiberrin, eta 18:00etan Oriaburun.Zizurkil.Arropa kolektibizazioaKaxilda Gaztetxean, 18:00etan, Zizurkil.Jaiak berdinzaleago egitekoparte hartze prozesua, PlazidaOtaño Liburutegian, 18:30ean.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, egune-ko berriak, eskualdeko alkateei elka-rrizketa (gaurkoan, Oihana Amun-darain Elduaingo alkatea), Elena Egi-gurenekin komunikazio ez bortitza,Patxadaz eta amaitzeko eskualdekomusikari batek eginiko proposamenmusikala.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.20:00.Goizeko saioen onena.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Elkarrizkettap (Mikel Losada)17:30.Gaurkoan Tolosaldetik

21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:15. Ireki Kaxa22:45.Zer jan23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa.Leyre LejeuneMaset. Euskal Herria, 24. 943 67 32 74 .TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Goiz partean oraindikgiro nahiko lasaia izangodugu, baina eguerditik au-

rrera haizeak ipar ukitua hartzenduenean euritara joko du eta nabar-men egingo du okerrera. Zaparradamardulak botako ditu arratsaldetikaurrera eta litro dezente utziko ditu.Tenperatura ez da 15 gradutik pasa-ko..radura ihar, eguna 00

Bihar.Zaparradak izangodira, nahiz eta ahulagoak.Hala eta guztiz ere litro asko

pilatuko zaizkigu. Haizeak goiz par-tean eta eguerdira bitarte ipar uki-tua izango du. Arratsalde parteanhego mendebaldetik finkatuko da,baina, hala ere eguraldiak ez du so-segatzeko itxurarik hartuko. Tenpe-raturak, 13-15 gradu bitartean.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2019KO URRIAK 22Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM