Txanpa 38

28
38. 2012ko EKAINA PASAIA - LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA Dolumina gure hezkuntza komunitatean

description

Pasaia Lezo Lizeoaren aldizkaria

Transcript of Txanpa 38

Page 1: Txanpa 38

IBAIALDE, ZUEN ALDEIBAIALDE, ZUEN ALDE

38. 2012ko EKAINA

P A S A I A - L E Z O L I Z E O A R E N A L D I Z K A R I A

Dolumina gure hezkuntza komunitatean

txanpa PASAI-LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA • Tel.:943 526 850 • Fax: 943 526 854 • E-mail: [email protected]

KANTAREN LETRA Pasaia ta Lezon itsasoa bertan duguHalere Nafarroan urik ez dago seguruLehorte hau amaitzeko gurea behar duzueeta horretarako herri gisa prest gaituzue

Zuenak Gureak denon ametsak gauzatzenEuskara Herria ta nortasuna babesten Sasi agintarien gainetik gu bizirik gaudeBeti izan baikara hitzen armaren jabe

Gure elkartasuna ur tantak bezalabidea eginez elkarri batzen joango daGipuzkoatik hasiz Iruñetik pasazLodosa aldean Ibai bihurtuko da

Gure ur uholdea zabaldu ba lehenbailenbehin erein genuen hazia hazi dadin bederenIbaialde ikastolak herria eusten duenezdenok batera berriz altxa gaitezen

Pasaia ta Lezon itsasoa bertan duguHalere Nafarroan urik ez dago seguruLehorte hau amaitzeko gurea behar duzueeta horretarako herri gisa prest gaituzue

Zuenak Gureak denon ametsak gauzatzenEuskara Herria ta nortasuna babesten Sasi agintarien gainetik gu bizirik gaudeBeti izan baikara hitzen armaren jabe

Gure elkartasuna ur tantak bezalabidea eginez elkarri batzen joango daGipuzkoatik hasiz Iruñetik pasazLodosa aldean Ibai bihurtuko da

Gure ur uholdea zabaldu ba lehenbailenbehin erein genuen hazia hazi dadin bederenIbaialde ikastolak herria eusten duenezdenok batera berriz altxa gaitezen

Ibaialde zuen aldeEuskal Herri osoa gaudeIkastola denen aldeLezo Pasaia

Ibaialde zuen aldePasaia ta Lezo gaudeIkastola denen aldeEuskal Herria

Pasaia-Lezo Lizeoak elkartasuna adierazi nahi izan dio Lodosako Ibaialde ikastolari, Lizeoko Euskara Taldeak sustatuta, ekimen bikoitza gauzatuz. Batetik, bideoklip bat eskegi dugu Interneten; bestetik, kanta bat sortu dugu, beren beregi edo propio, bideoklipean bertan entzun daitekeena.

Bideoklipak hiru minutu pasatxo irauten du, eta Izaskun Bernedo ikasle ohiak egina da. Lizeoko eraikin nagusiaz gain, San Pedroko eta Lezoko ikastolak ageri dira bertan; eta gure ikasleak dira protagonistak, maila eta etapa guztietakoak.

Kanta egiteko orduan, Ze esatek! taldearen kanta bat erabili da doinu gisa, baina letra Euskara Taldeko ikasleek egina da (bejondeizuela!).

Ekimena arrakastatsua izaten ari da: jada 1.500dik gora bisita jaso ditu sarean, hainbat komunikabidetan agertu da, eta sare sozialetan ere izan du oihartzunik.

Bideoklipa gure webgunean (www.lizeoa.com) nahiz Youtuben dago ikusgai. Sartu eta zabaldu, bideoklipak jasotako bisita bakoitzeko urrats bat aurrera egiten baitugu Nafarroako Erriberan ere euskaraz bizi, ikasi eta irakatsi ahal izateko.

El video y la canción Ibaialde, zuen alde, que muestra la solidaridad de nuestra comunidad educativa para con la ikastola Ibaialde de Lodosa, ha recibido ya más de 1.500 visitas en Internet. A iniciativa de los alumnos que confor-man Lizeoko Euskara Taldea, el video ha sido grabado y editado por nuestra exalumna Izaskun Bernedo, la base musical es una canción del grupo Ze esatek!, y la letra de la canción la han compuesto los propios miembros de Euskara Taldea. Bonito e importante gesto, sin duda.

Page 2: Txanpa 38

kolaboratzaile hauei esker egin ahal izan dugu “TXANPA” aldizkariatxanpa

PA

SA

IA-L

EZO

LIZ

EO

AR

EN

ALD

IZK

AR

IA

2

01

2K

O E

KA

INA

Argitaratzailea: Pasaia-Lezo Lizeoa, Kanposantu Bidea z/g, 20100 PASAIA, Tel: 943 526 850. Fax: 943 526 854. www.lizeoa.com. e-mail: [email protected]: Iban IzaKolaboratzaileak: Elena Mendia, Marijo Erzibengoa, Antxon Serras, Eider Arbillaga, Donibaneko HHko irakasleak, Albaola elkartea.Diseinua eta maketazioa: Leire OiagaInprimatzailea: Gráficas Alte.Lege Gordailua: SS/1562/98

38A

UR

KIB

IDEA 2

10 14 16

5 8

Eskola Trukea ................................................................. 2

Biodibertsitatea: ikusi, ikasi eta zaindu ............................... 4

Erlezain .......................................................................... 5

Lizeo Eguna .................................................................... 6

Gurutze andereñori agurra ................................................ 8

Baloreak lantzen ............................................................ 10

Gelaz kanpo .................................................................. 12

Marinel Gaztea proiektua ............................................... 14

Antzerki Taldea ............................................................. 16

Ikasle ohia: Aritz Mujika ................................................. 18

Txabol Sotoa sanferminetan ........................................... 20

Irrien Lagunak eskualdean .............................................. 22

Merkatu ikerketa............................................................ 24

Page 3: Txanpa 38

EDITORIAL

A EDITORIALA

LIZEOA DOLUMINEAN

Urtarrilean, 2011-2012 ikasturteko

1. Txanpa argitaratu genuen. Garai

alaiak ziren, festa girokoak, ospaki-

zunez beterikoak. Lezoko ikastola berriaren

inaugurazioaren ospakizunaz aritu ginen. Eta,

ederki asko, irrikaz bizi izan genuen gertaera.

Maiatzean, Txanpa literarioa izan dugu esku

artean, gure ikasleen arte literarioaren ispilu.

Lan txikiak zein handiak tarteko, bigarren azal-

tze literario honen bidez gozatzeko aukera

paregabea izan dugu, bai.

Ikasturte amaierako zenbaki hau -hirugarrena-

prestatze lanetan ari ginela, editoriala Lizeoaren

kalitateari, ondo egiteari eta hobetzeari

eskaintzea erabaki genuen. Baina bizitzan,

askotan, gauzak ez dira planifikatu bezala ger-

tatzen, eta oraingo honetan ezbeharrak hankaz

gora jarri digu Txanpa honen antolaketa guztia.

Eta hori bakarrik ez, baita gure bihotza, gure

erraiak eta gure sentimenduak ere.

Lizeoko komunitatea hunkituta dugu.

Maiatzean bihotzeko bost pertsona joan zaiz-

kigu, eta Txanpa honek ematen digun aukera

probestuz, editoriala beraiei eskaini nahi diegu.

Lizeoak kariñoz agurtu nahi zaituzte.

Agur, Patxi! Agur, Josu! Agur, Gurutze! Agur,

Adolfo! Agur, Xixili!

Lizeoak familiartekoei besarkada goxo bat

eman nahi dizue,

doluminean lagunduz.

Bizitzak aurrera dirau eta aukera eder hori

ondo balia dezagun.

Bizi dezagun, bada, bizitza eta goza dezagun

ikasturteko hirugarren Txanpa honen mamiaz.

Besarkada handi bat!

PÉSAME Y CONDOLENCIA

En enero publicamos el primer Txanpa de este curso. Eran momentos alegres, de fiesta, de celebración. Recogimos en estas páginas la inau-

guración de la nueva ikastola de Lezo, acontecimiento que, sin duda alguna, vivimos a tope en esta nuestra comunidad.

En mayo, a su vez, disfrutamos con el número de Txanpa literarioa, fiel reflejo de la imaginación y capacidad creativa de nuestros alumnos, pequeños y mayores.

Para rematar el curso, en la editorial que tienes entre manos pensábamos hablar de la calidad del Liceo; de la importancia de mejorar, de no estancarse. Pero en la vida, muchas veces, las cosas no ocurren como se planifican. Y, esta vez, la pérdida de seres queridos nos ha trastocado de arriba a abajo el contenido de este Txanpa, además de generarnos un profundo dolor en nuestros corazones y entrañas.

Todas y todos los que conformamos la comunidad del Liceo nos sentimos trastornados, porque en mayo nos han dejado cinco personas. Y, claro está, queremos dedicarles esta editorial, despidiéndonos de ellos con mucho cariño.

Agur, Patxi! Agur, Josu! Agur, Gurutze! Agur, Adolfo! Agur, Xixili!

Nuestro más sincero pésame, y un fuerte abrazo lleno de cariño, para sus familiares.

La vida continúa, y debemos seguir adelante.

Disfrutemos, por tanto, del contenido del tercer Txanpa de este curso.

Besarkada handi bat!

Page 4: Txanpa 38

2tx

anpa

2012

-06-

23GE

URE

PROI

EKTU

A

EMAN ETA JASOUrtero bezala, Herbehereetako hainbat ikaslek egun batzuk igaro dituzte Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleen etxeetan. Aurten 25 ikasle izan dira, eta api-rilaren 19tik 26ra egon ziren gurean, gure ikastolak Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutoarekin elkarla-nean antolaturiko eskola trukearen baitan.

Ekimena ez da berria, ezta gutxiago ere. Aitzitik, eskola truke hau Lizeoko Batxilergoko ikasleen-tzat klasikoa dela esan genezake, aurtengoa hiri eta ikastola berarekin gauzatzen den zortziga-rren aldia baita. Era honetara, gure ikasleek martxoaren 1etik 8ra Roermondera egindako bisita itzuli zieten gero herbeheretarrek.

About their customs:

“…When I saw my partner in the

airport of Amsterdam; I went to

give her three kisses, because in

the Netherlands they usually give

three kisses to greet; and she went

to give me two kisses because she

knew that here, in the Basque

Country, we give two kisses to

greet each other”. (Nerea Artola)

About the evenings

organized by the Dutch stu-

dents:

“…Every day, after finishing our

daily activities, first we went

home to have dinner. Then,

About lessons:

“… And in Biology, we opened

a pig’s heart to see how it is.

That experience was really nice,

because here, we haven’t got the

opportunity to open a pig’s heart”.

(Lide Gil)

About the school:

“…in the school there are around

2,000 students and a lot of teach-

ers. (…)When you are in the dining

room you realize that the students

are together in ethnic groups, it is

something that makes you think

that in Holland are a lot of immi-

grants”. (Nahikari Bengoetxea)

GURE HAINBAT IKASLEREN IRITZIAK

HAN ETA HEMEN

Egonaldi batean zein bestean, ekimenez beteriko egitarauaz gozatu zuten ikasleek. Herbehereetan, esaterako, gure ikasleek Herbehereetako geografia eta historia eskolak jaso zituzten, herrialde hartan drogen inguruan darabilten politikari buruzko beste bat; eta, halaber, Maastricht, Margraten, Utrech edota Belgikako Maaseik hiriak bisitatu zituzten.

Ikasle herbeheretarrek, bien bitartean, euskarari buruzko edota fisikaren inguruko eskolak jaso zituzten Lizeoko hainbat irakasleren eskutik, arrau-nean eta esku pilotan aritu ziren, eta hemengo jaki goxoak dastatzeko parada eduki zuten. Hainbat leku ere bisitatu zituzten, eguraldia lagun ez izan arren; hala nola, Donostia, Hendaia, Donibane Lohizune, Olite edota Iruñea.

Page 5: Txanpa 38

3

geu

re p

roiek

tua

ing place and we all were really

happy”. (Nerea Moreno)

About the cultural eve-

ning:

“…On the other hand, the cultur-

al evening was very good, better

than I thought. At the beginning

there were some mistakes, but at

the end I enjoyed it a lot, and I

hope that Dutch parents enjoyed

it too”. (Julen Lazkano)

About the stay in general:

“…I can summarize my experience

in Holland in just three words;

awesome, amazing and unforget-

table”. (Maider Argintxona)

the Dutch students organized what

we were going to do. Sometimes,

we went to someone’s house to

play the Xbox ,to watch a film...

But some days also we went to

Roermond to meet the Basque stu-

dents, who were there. However,

we spent the last evening doing the

cultural evening”. (Nebai Muñoz)

About things done on

the family day:

“…Furthermore, on family day,

dutch people planed a trip to

Amsterdam. In fact, they thought

that we would like to visit it,

so we went there. It’s an amaz-

“Ikasle herbeheretarrek ahaztezintzat jo zuten gure artean igarotako egunak”, nabarmendu dute Ainhoa Sarriegi eta Antxon Serras irakasleek, eskola trukearen arduradunak. “Gure ikasleen sen-dien harrera beroa nabarmendu zuten. Oso abe-gikorrak direla adierazi ziguten, eta oso ondo sen-titu zirela gure ikasleen etxeetan”. Eta, ohi bezala, hemengo gizartean ditugun ordutegiekin harrituta gelditu ziren. “Hemengo egunak luzeegiak direla iritzi zioten. Adibidez, noiz egiten diren otorduak, edota zenbat denbora eskaintzen zaien otorduei”.

Gure ikasleak ere motxila bete sentsaziorekin itzuli ziren Herbehereetatik, eta testu honen alboko koadroan irakur daitezke, ingelesez, ikasleen iritzi-etako batzuk.

JARRERA ONA, EMAITZA BIKAINA

Lizeoko 26 ikaslek parte hartu dute ekimene-an aurten, eta Roermondeko beste hainbeste ikaslek; orain arteko kopururik altuena, hain zuzen. “Aurtengoa oso talde handia izan da, bai; baina, dena den, ikasleen partaidetza oso ona izan da”, azpimarratu dute Sarriegik eta Serrasek. Eta ez soilik ikasleena. “Gure ikasleen gurasoen inplika-zioa ere nabarmendu beharra dago; haiek ere lan handia egin dute, eta oso gustura aritu dira”. Hartara, aurtengo eskola trukeaz balorazio positi-boa egin dute Lizeoko bi irakasleek, ekimen honen garrantzia eta balioa azpimarratzearekin batera. “Pertsona gisa dakarzkien onurez gain, eskola trukeari esker gure ikasleak jabetu dira oso ondo moldatzen direla ingelesarekin. Hizkuntza ez da trabarik izan”.

Page 6: Txanpa 38

4tx

anpa

2012

-06-

23GE

URE

PROI

EKTU

ABIODIBERTSITATEA: IKUSI, IKASI ETA ZAINDU

Badira lau urte gure ikastolak Eskola Agenda proiektuan parte hartzen duela. Ikastetxearen inguruko ga-

rapen jasangarria bultzatzea da egitasmo honen helburu nagusia, eta ikasturtero ingurumen gai bat aukeratzen da, eskolan, etxean eta herrian lantzeko. Aurtengo gaia, esaterako, Biodibertsitatea izan da, eta ikasturtean zehar hainbat ekintza burutu dituzte Lehen Hezkuntzako gure ikasleek.

Alta, “Biodibertsitatea zer den ulertzea ez da erraza”, Marijo Erzibengoa LHko ikasketa buru-aren esanetan. “Modu errazean azalduta, lurrean dauden izaki bizien aniztasuna litzateke. Bizitza dutenen -landare, animalia, mikroorganismo, bak-terien…- aldaera genetikoak eta ekosistemen aniztasuna neurtzen du Bioaniztasunak”.

LIZEOAN BERTAN

Gaia lantzeko orduan, hasieran, hainbat bideo ikusi zituzten ikasleek, “gaiarekiko hurbilpen eta girotze urrats gisa”, Erzibengoaren arabera. Eta gero, Lizeoan bertan hainbat jarduera burutu izan dituzte ikasturtean zehar. “Lizeoan ditugun zuhaitzen zerrenda, izendatzea eta kokatzea, gako dikotomikoak erabiliz; baratze lanak; baratzean topatzen ditugun intsektu eta animalien zerrenda eta behaketa; Asiako liztorraren eragina; edota

zer landare inbaditzaile ditugun eta non dauden kokatzea izan dira, besteak beste, burutu izan ditu-gun ekintzak”, zehaztu du LHko ikasketa buruak.

LIZEOTIK KANPO

Ekintzak eta ekimenak ez dira, ordea, Lizeora mugatu. Ikasleek, esaterako, txangoak egin dituzte Arrokandietara edota San Markora. “Arditurrin, Oiartzun ibaiaren uren azterketa eta diagnosia ere egin genuen”, erantsi du Erzibengoak, “eta bertako emaitzen bilketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzatutako Aztertu Ingurumen Hezkuntzako Ibaialde programara bidaliko dugu”.

Gainera, aurten estreinakoz, Marijo Erzibengoak azpimarratu du gure ikastola Lezoko Agenda 21ean parte hartzen hasi dela, Lezoko Herri Eskola eta Institutuarekin batera. “Ikastetxe hauek egingo duten aurkezpenera joango gara, entzule gisa. Orain, bukaeran, Lezoko ikastetxeek eskolarteko foroen bidez herri mailan egin daitezkeen hobekun-tzak proposatuko dizkiote udalari, eta honek, aztertu ondoren, erantzuteko konpromisoa hartu du”.

Por cuarto año consecutivo, nuestra ikastola ha participado en el proyecto Eskola Agenda, cuyo principal objetivo es potenciar el desarrollo

sostenible en el entorno del centro educativo. El tema trabajado durante este curso ha sido la Biodiversidad, y nuestros alumnos de Primaria han desarrollado diferentes iniciativas, tanto en el Liceo como en la comarca.

Además, hemos comenzado a participar en la Agenda 21 de Lezo, junto al Instituto y Herri Eskola locales.

Page 7: Txanpa 38

5

geu

re p

roiek

tua

ERLEZAIN!Zein polita den udaberria! Eguzkia, mendia berde-berdea, eta zelaiak kolore biziz betea. Jaizkibelgo loreek duten kolore bizia, esaterako.

Baina… loreak? Nola da posible? Hain zuzen, hila-bete batez landutako animaliatxo txiki eta langileei esker: ERLEAK!

Zer diren, nola eta non bizi diren, zein den haien lana… Hori guztia landu ondoren etorri zitzaigun

Donibaneko 5 urtekoon gelara barrutiko erlezaina. Argazkietan ikus daitekeen moduan, abaraskak, eztia, argizaria, erlezain arropa, erlauntza… dene-tarik izan genuen. Eta den-dena ikusi, usaindu, dastatu, entzun eta ukitu ondoren, naturak eskaini-tako altxor txiki hauen garrantziaz jabetu eta disfru-tatu genuen guztiok!

Beraz, mila esker Aitor gurera etortzeagatik, eta nahi duzunera arte!

Xangoren lagunak

GU ERE

Page 8: Txanpa 38

GEUR

E PR

OIEK

TUA

FESTA HAN

6tx

anpa

2012

-06-

23

Page 9: Txanpa 38

7

geu

re p

roiek

tua

Joan den martxoaren 25ean ospatu genuen aurtengo

Lizeo Eguna. Ohi bezala, giro bikaina izan zen nagusi,

eta gure hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok

festa ederraz gozatu ahal izan genuen.

Historian zehar bidaiatzea izan zen aurtengo ekitaldi-

aren gaia edo funtsa. Hala, HHko, LHko eta DBHko

ikasleen emanaldiari esker, lehen gizakien garaietatik

munduari bira eman zitzaion sasoietara jauzi egin genu-

en; itsasoan nabigatzeko mapetatik, berriz, inprentara;

eta industria iraultzatik, teknologia berriak nagusi diren

egungo gizartera. Eta hori guztia, gainera, koreografia

bikainaz lagunduta!

Dantza eta musikaren ondotik, omenaldien txanda

iritsi zen: aurten erretiroa hartu duten langileak batetik,

Batxilergoko 2. mailako ikasleak bestetik, eta 1976ko

promozioko ikasleak azkenik.

Festak, beti bezala, Lizeoan izan zuen segida, bazkari-

arekin, jolasekin eta, arratsaldean, Modestok girotutako

dantzaldiarekin.

Egun handia izan zen, bai, eta dena primeran atera

zen. Horregatik, lerroon bitartez, eskerrak eman nahi

dizkiegu/dizkizuegu, era batera edo bestera, Lizeo

Egunaren bueltan lanean aritutako guraso, ikasle eta

langile guztiei. Biba zuek!

NDIA

Aurtengo Lizeo Eguneko irudi gehiago nahiz bideoak ikus daitezke ikastolaren webgunean: ‘www.lizeoa.com’.

Page 10: Txanpa 38

8tx

anpa

2012

-06-

23GE

URE

PROI

EKTU

A

Page 11: Txanpa 38

9

geu

re p

roiek

tua

AGUR GURUTZEAGUR GUAPA!

Zure kemenak eman digu indarraRubia maitea, joan egin zara, baina gure ondoan egongo zara

guk ondo gordea zaitugulako gure bihotzean.

Zure bizipoza izan dugu opariZurekin bizitza konpartitu izana zorte handia izan da guretzat

zure ondoan dena errazagoa egin zaigulako

Plazer bat izan da zure ondoan lan egin izanaBehar genuen guztia eman diguzu

indarra, kemena, kariñoa eta bizipoza

Umezurtz sentitzen gara baina eman diguzuna ondo errotuta dago guganzurekin ikasia dugu nola bizi nahi dugun bizitza

Har ezazu, bihotzeko laguna, gure eskerrik beroena

Agur Gurutze!

Page 12: Txanpa 38

Amaitzean, aldiz, HHko ikasle txikiengana joaten dira beraien ipuinen kontaketa eta aurkezpena egitera. Hori bai, bisitaren eguna hurbildu ahala, 6.mailako ikasle batek baino gehiagok kirioak dantzan izan ohi ditu. Haien irakasleen esanetan, “galdera bat errepikatu ohi dute: ‘Gustatuko ote zaie egin duguna ?’”.

Ekimena, hortaz, garrantzitsua bezain aberasgarria da, LHko nahiz HHko ikasleentzat, eta Euskara eta Plastikako curriculumean txertaturik daukagu.

EZ DA ERRAZA

Andoitz, Ane, Uxue, Josu, Paule eta Nerea 6.mailan egon dira ikasturte honetan, eta, beraz, bertatik bertara ezagutu dute ekimen hau. “Benetan ez da erraza izan txikien beharrez jabetzea (edo berriro txiki izatea), eta kontuan izan behar dira marrazkiak, hizki tamaina eta mota… hauek guztiek garrantzi handia hartzen dutelako adin hauetan”, adierazi dute aho batez. “Eta, zer esanik ez, gaia”, erantsi dute. “Txikitxoen hurbileko gaiak behar dute izan; eta guri, berriz, sinpleegiak egiten zitzaizkigun: zenbakiak edota koloreak, adibidez”.

2011-2012 ikasturtea joan zaigu jada, eta, beste urtebetez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako gure

ikasleak gogoz eta ilusioz aritu dira Haur Hezkuntzako ikasleentzako liburuak sortzen eta ekoizten.

Ekimen honen zergatia ezagutzeko, aldiz, histo-rian atzera egin behar dugu pixka bat. Hala, duela urte batzuk gure ikastolan ohartu ginen Haur Hezkuntzako ikasleek irakurketa prozesuan has-ten direnean frogatu nahi izaten dutela zein iaioak diren horretan. Batzuetan, ordea, eskura dituzten ipuinen gaiaren erakargarritasuna, grafia edota haurren trebezia ez datoz bat.

Bestetik, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen-tzat, besteentzat zerbait egiteak sortzen duen motibazioa, eta besteen esker ona, atsegina eta poztasuna jasotzeak norberaren autoestimuan eragiten duen bultzada handia da.Horiek horrela, eta bi helburuak elkartuz, LHko 6. mailako ikasleek, talde lanean, ipuinen istorio-ak asmatzen dituzte, eta, ondoren, liburua bera orriz orri diseinatu. Hots, txikien burutan sartu behar izaten dute, “Zer dute gustuko ?” galderari erantzunez.

10tx

anpa

2012

-06-

23

BESTEEN ALDE ELKA

Page 13: Txanpa 38

Ikasle horien esanetan, “bada lan honetan ikasi dugun beste zerbait ere: talde lanean hartu beha-rreko erabakiak adostasunez hartzea ez dela lan makala. Baina hori ere lortu dugu!”.

OROITZAPEN POLITA

Maialen, Ane, Judith, Katixa, Irati eta Nagore ikasleek, aldiz, DBHko lehen maila burutu dute aurten. Hortaz, iaz bizi izan zuten esperientzia hau. Baina, gaia aipatuta, irri egin dute berehala, oso oroitzapen polita baitute. “Gustura aritu ginen. Beldur ginen txikiek ez ote ziguten kasurik egingo, baina isil-isilik entzuten gintuzten”, azpimarratu dute.

“Oso ondo pasa zutela esan ziguten, eta gehiago-tan joango ote ginen ere galdetu ziguten”, gogora-razi dute, hunkituta. “Polita izan zen, bai, beraiek ere sorpresatxo bat prestatuta baitzuten guretzat. Zalantzarik gabe, betirako oroitzapen polita dugu”.

11

geu

re p

roiek

tua

BALOREAKLANTZEN

Un año más, alumnos de sexto de Primaria han vuelto a las aulas de Educación Infantil a fin de presentar y contarles a los peques libros elabora-

dos por ellos mismos. No obstante, el ejercicio a realizar por los mayores no es nada fácil, puesto que han de cuidar hasta el más mínimo detalle: desde crear historias que enganchen a los alumnos txikis hasta el tipo o tamaño de letra a utilizar en los libros.Sin embargo, tanto unos como otros se muestran encan-tados con la experiencia. Por ejemplo, algunos de los alumnos de sexto que durante este año han desarrollado la iniciativa señalan, entre otras cosas, que “también hemos aprendido que, en un trabajo de grupo, tomar las decisio-nes bajo consenso no es nada fácil”. ¡Ahí es nada!

PROYECTO ENRIQUECEDOR

ARLANEAN

Page 14: Txanpa 38

12tx

anpa

2012

-06-

23 G E L A Z

Zenbat lore! Mila kolore… Aieten, 3 urtekoak, dotore!

4 urtekoak, eguzkiari aurre eginez, Ondarretako hondartzan.5. mailako ikasleek lagun berria egin zuten Orion!

Lehen Mailako ikasleak, Bertizen, natura eta jolasak uztartuz.

Ummmm… bai goxoak Orioko aterpetxeko makarroiak!

Page 15: Txanpa 38

13

geu

re p

roiek

tua K A N P O

2. mailakoak, Kutxaespazioan, gure unibertsoa ezagutuz.

5. mailako ikasleak, Lurraskan, Urdaibai inguruan bizi diren hegaztiak behatzen.

Aurten ere Eguzki zaldia 4. mailakoen zain zegoen Baratzen!

6. mailakoak, Artikutzan. Zenbaitetan, paradisua ez dago hain urrun!

AAm

6Zh

Batxilergoko Lehen Mailakoek Deba eta Zumaia arteko flyschak ezagutu zituzten bertatik bertara. Txundituta gelditu ziren ikusitako paisaiekin!

Batxilergoko 2. mailako zientzietako hainbat ikaslek Kutxaespazioa bisitatu zuten. Ez zuten galdu Einstein agurtzeko aukera!

DBH-1eko ikasleetako batzuk, mendi tontorrean meren- datzen, Beintza-Labaienera egindako irteeraren baitan.

Page 16: Txanpa 38

petatzea; antolaketaren garrantziaz jabetzea, eginbe-harreko lana emankorra izan dadin; sentimenduen adierazpenetan trebatzea, komunikazioa praktikatze-ko eta indartzeko oinarri gisa ulertuta; edota irteera profesionaletarako pizgarria izatea, etorkizuneko lanbideetarako motibazioa sorraraziz eta piztuz.

Proiektuan parte hartu duten Lizeoko irakasleen arabera, “zeharkako helburu horiek oso-oso ga-rrantzitsuak dira, ikasketetan arazoak izan ohi dituz-ten ikasleez ari garela kontuan hartuta”. Finean, “lan munduarekin lehen kontaktua dute ikasleek”, erantsi dute irakasleek, “eta elkarrekin bizitzen, lan egiten eta komunikatzen ikasten dute, gero, GE

URE

PROI

EKTU

A

Laugarren urtez jarraian, eta Albaola elkartearekin elkarlanean, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Marinel

Gaztea izeneko proiektuan parte hartu dute. Hiru hilabetez, asteazkenero itsas munduan murgiltzeko parada izan dute, gure badiako uretan zein lehorrean. Egitasmoa aberasgarria da oso, eta ikas-leak beraiek oso gustura ageri dira.

Denera, 25 ikaslek parte hartu dute proiektuan ikasturte honetan. DBHko 1. eta 2. zikloetakoak guztiak, ikasketetan arazoak aurkezten dituzten ikasleak dira, ikasketekiko desmotibazioa dela medio. Desmotibazioaren oztopoa, ordea, haien-tzat erakargarria den proiektu honetan parte hartuz gainditzea lortzen da. Eta oztopo hori gain-dituz, irteera profesionaletarako bidea irekitzen da, etorkizuneko ofizioetarako motibazioa piztuz.

Hala, ikasturtearen azken hiruhilekoan, ikasleak Donibanera eta San Pedrora jaitsi dira asteaz-kenero, bi taldetan banatuta: batzuk itsasora irtetzen ziren bitartean, besteak Ontziola Itsas Zentroan aritzen ziren lanean, belak josten ikasiz edota txalupak eraberritzen trebatuz.

ELKARREKIN BIZI, ELKARREKIN KOMUNIKATU

Izenak berak dioen moduan, marinel gisa tre-batzea da proiektu honen xedeetako bat. Hau da, marinel izatea zer ikusi, ikasi eta bizi, ber-tatik bertara, ikasleak marinel gisa aritzeko eta bi-daiatzeko gai izan daitezen ondoren.

Eta ontzigintzan lehen urratsak egitea da, halaber, egitasmoaren beste helburu nagusia. Hots, ontziak eraiki edo berritu, zurgintza lanak burutu…

Proiektuaren onurak, ordea, ez dira hor bukatzen. Marinel Gaztea delakoak bestelako xedeak ere izan baditu: zeharkako helburuak liratekeenak, baina helburu nagusiak bezain garrantzitsuak dire-nak. Adibidez, talde diziplina ikastea eta erres-

ORAINA LANDUZ, ETOR14tx

anpa

2012

-06-

23

Page 17: Txanpa 38

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, lan munduan bertan zein bizitza errealean aurkituko dituzten egoeretara ohituz”.

OSO GUSTURA

Antzera mintzo dira proiektuan parte hartu duten ikasleak. Iñigo Perez, esaterako, bigarren urtez aritu da egitasmoan, eta hitz onak baino ez ditu. “Oso ondo dago Marinel Gaztea proiektua, gelatik kanpo taldean jarduteko eta lan mundua ezagutze-ko aukera eskaintzen digulako. Praktikan egotea bezalakoa da”, Perezen esanetan.

“Oso ondo dago, bai”, berretsi du Aitor Garinek, estreinakoz proiektuan parte hartu duen ikasleetako batek. “Eguneroko errutinatik ateratzeko bide bat da, itsasoan nabigatzea eta tailer batean lan egitea zer den ezagutuz. Biak ditut gustuko, ontzia nahiz tailerra. Baina lan egiteko, nire kasuan, tailerra nahiago. Albaolako jendea, gainera, oso jatorra da, eta gustatzen zait Ontziolan dagoen giroa”.

“Oso gustura aritu naiz proiektuan azken bi ikas-turteetan; eta iaz, adibidez, oso ondo pasatu nuen Bretainian, Morbihango itsas topaketan”, Iñigo Perezen hitzetan. “Ikastolan proiektu hau eskain-tzen jarraitzearen aldekoa naiz, argi eta garbi”.

ORKIZUNA PRESTATUZ 15

geu

re p

roiek

tua

“El proyecto Marinel Gaztea está muy bien, porque, fuera de clase, nos da la oportunidad de aprender a trabajar en grupo y conocer el mundo laboral. Es como si estuviéramos en prácticas”.

“Me gusta navegar y trabajar en el taller. Pero para trabajar, en mi caso, prefiero el taller. Además, los miembros de Albaola son muy majos, y me gusta el ambiente de Ontziola”.

Page 18: Txanpa 38

16tx

anpa

2012

-06-

23

Antzerkia ez da zerbait arrotza gure ikastolan, inondik inora. Eta horren adibide, besteak beste, DBHko 2.

zikloko eta Batxilergoko Antzerki Taldea: 15 urteko ibilbidea du jada, Sudur Punti izena du, eta Pasaiako Antzerki Eskolako taldeeta-ko bat da gaur egun.

Lur Kortak du taldearen ardura orain dela sei bat urtetik. Antzezlea da Korta, eta eskarmentu han-dikoa: antzeztu, zuzendu, ipuinak kontatu, antzezla-nak idatzi, antzerki eskolak eman… zer ez ote duen egin Kortak antzerkiaren munduan!

Hala, taldean izena ematen duten ikasleak asteazken-ero elkartzen dira Kortarekin Lizeoko antzerki gelan, ordu eta erdiz. “Saio bakoitza ezberdina da, baina lotsa galtzeko ariketak egiten ditugu, testuren bat landu, idatzi, asmatu, hitz egin, elkar ezagutu… eta, azken finean, ondo pasatu”, azaldu du Lur Kortak.

ESTREINALDIA, GASTESZENAN

Ikasturte honetan bederatzi ikasle aritu dira taldean. Lierni Hernandez eta Maialen Uribarrena dira, esaterako, Sudur Punti taldeko partaideetako bi.

Hernandezek bigarren urtea du taldean; Uribarrenak, aldiz, estreinakoa. “Betidanik izan dut gustuko antzerkia. DBHko 3. Mailan hasi eta ekimenaren berri izatean zalantzan egon nintzen, baina, azke-nean, izena eman eta ez naiz batere damutu. Oso gustura nabil”, Lierni Hernandezen hitzetan. Eta antzera mintzo da Maialen Uribarrena. “Niri ere gus-tatzen zait antzerkia. Liernik animatu ninduen izena ematera, eta pozik nago taldean”.

Ondo pasatzeaz gain, lan handia egiten dute Sudur Puntiko partaideek, urtero antzezlanen bat pres-tatu ohi dutelako, horrek suposatzen duen guzti-arekin. Baserrian galdurik izena du aurtengoak, eta taldekideek egindako lana nabarmendu du Lur Kortak. “Nik klasera eramandako testu batetik hasi ziren lanean, eta hortik, azkenean, 35 minutuko antzezlan fresko eta pertsonalizatu bat egin dute ikasleek”. “Neska talde bateko liderra hilik ager-tzen da egun batean, eta amaieran baino ez da argitzen gertatutakoa”, laburtu dute, hitz gutxitan, Hernandezek eta Uribarrenak.

Maiatzean estreinatu zuten obra, Donostiako Gasteszenan, ikusle dezente bilduz. Eta Beran, Oiartzunen, Antxon eta San Pedron ere taularatu dute. “Emanaldi bakoitza ezberdina izaten da beti, GE

URE

PROI

EKTU

AEMANALDIA HA

Page 19: Txanpa 38

17

geu

re p

roiek

tua

eta hor dago antzerkiaren xarma”, Kortaren esanetan. “Ikasleentzat oso ezberdina izan da Beran edo Antxon antzeztea; publikoa ezaguna izan edo ez, alde handia dago!”.

LAN HANDIA, HARREMAN POLITA

Antzezlanaren estreinaldia hurbildu ahala, dezente areagotu zen taldearen martxa, baina argi mintzo da Korta: “Nahiz eta gauza asko izan, oso lan-gileak izan dira ikasleak, eta ardura handiz lan egin dutela azpimarratu nahi dut. Oso lasai eta gustura egon naiz haiekin”.

“Oso ondo moldatu naiz”, dio, bere aldetik, Lierni Hernandezek, “harreman polita sortu baita gure artean. “Nik neuk ere ondo pasatu dut antzerkia egiten, eta harremanak estutzeko auke-ra ematen du”, Maialen Uribarrenaren esanetan.

Alta, pena bakarra dute: aurtengo partaide guz-tiak neskak izan direla, hain zuzen. Hala, dato-rren ikasturteari begira, taldean izena ematera animatu dituzte ikastolako mutilak. “Hurrengo ikasturtean mutilak behar ditut buruan daukadan ideia egin ahal izateko!”; abisatu du Lur Kortak.

Baserrian galdurik se llama la obra que estrenó a final de curso Sudur Punti, el Grupo de Teatro del Liceo. Tras el estreno en Gasteszena de Donostia, el grupo la representó en Bera, Oiartzun, Antxo y San Pedro. En palabras de Lur Korta, respon-sable del grupo desde hace unos seis años, “se trata de una obra fresca y personalizada, y creada por los propios alumnos partiendo de un testo que les llevé a clase”.

El grupo se reúne todos los miércoles, durante hora y media, en el aula de teatro de la ikastola. “Nos lo pasamos muy bien”, señalan Lierni Hernandez y Maialen Uribarrena, dos de sus componentes.

UNA OBRA “FRESCA Y PERSONALIZADA”

HASTERA DOA!

Page 20: Txanpa 38

“TXIKITAN, INOIZ EZ NUEN PENTSATZEN HAIN URRUN IRITSIKO NINTZENIK”

Txanpa: 1981eko promoziokoa zara, Aritz, eta Oinarrizko Heziketa Orokorra (OHO) zena bukatu arte egon zinen Lizeoan. Zer ikasi zenuen ondoren?Aritz Mujika: Martuteneko ikastetxera joan nintzen, urte haietan REM deitzen zena egi-tera, eta Martutenen Batxilergoa ere atera nuen. Ondoren, Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapeneko Goi Mailako Modulua egin nuen. Irakasle-ikasketak ere hasi nituen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina bukatzeke dauzkat, Euskal Herritik kanpo hasi bainintzen jokatzen.

Txanpa: Ez dira gutxi, hain zuzen, ezagutu dituzun futbol taldeak. Realean eta Real Unionen aritu zinen; Euskal Herritik at, Burgosen edota Zamoran…A.M: Txikitatik Pasaia futbol taldean jokatu nuen, gelakideekin eta lagunekin. Gazte Mailako bigarren urtea bukatzean, ordea, Antiguoko taldeak fitxatu ninduen. 18 urterekin, berriz, Beasain taldeak fitxatu eta Bigarren B Mailan jokatzen hasi nintzen. Eta esan daiteke hor hasi zela futbolaren munduan egiten ari naizen bidaia: Beasain, Reala, Real Union, Burgos,

Castelldefels, Zamora, eta orain, Mirandesen. Talde batzuetan ikasketak eta futbola uztartzeko aukera izan nuen, baina Euskal Herritik irten nintzenetik profesional moduan aritu naiz.

Txanpa: Eta ibilbide horretan urrats handia egin duzu denboraldi honetan, Mirandes taldearekin Bigarren A Mailara igotzea lor-tzean. A.M: 18 urte nituenetik Bigarren B Mailan jokatu dut beti, Reala Brekin Hirugarren Mailan aritu nin-tzeneko garaia salbu. Bigarren Mailako Play Off-a ere jokatutakoa nintzen, Real Union, Burgos edota Mirandes berarekin, baina igoera lortu gabe. Beraz, Bigarren Mailan jokatzeko txartela eskuratzea zen nire helburuetako bat.

Txanpa: Igoeraz gain, Lehen Mailako zelaitan jokatzeko aukera ere izan duzu, Mirandesek Espainiako Kopan egindako balentriari esker. Une horietan, zer pasatu zitzaizun burutik?A.M: Villareal, Santander eta Espanyol taldeen zelaietan jokatzea sekulakoa izan zen, eta, gainera, irabaztea lortu genuen! Finalerdietara iritsi ginen, historia eginez, Bigarren B Mailako talde batek ez

2011-2012 denboraldia ahaztezina izango da Aritz Mujika futbol joka-lari antxotarrarentzat. Espainiako

Ligako Lehen Mailako hainbat zelaitan jokatzeko aukera izan du, eta hurrengo den-

Aritz Mujika, antxotarra y exalumno del Liceo de la promoción de 1981, juega en el Mirandés, equipo revelación del fútbol español. El club logró ascender

a Segunda División hace pocas semanas, bordando así una temporada de ensueño en la que cayó eliminado ante el Athletic en semifinales de la Copa del Rey. Antes de jugar en San Mamés, Mujika y sus compañeros llegaron a eliminar a

boraldian Bigarren A Mailan -Liga Adelante delakoan- ariko da, Mirandes taldearekin igoera txartela irabazi ondoren. Bere sus-traiak, ordea, ez ditu ahaztu, eta oso gogoan ditu Lizeoko ikaslea zeneko garaiak.

equipos de la talla del Villareal, Racing de Santander o Espanyol. “Fue una experiencia inolvidable”, señala.

Sin embargo, no olvida sus orígenes, y guarda gratos recuerdos de su época en nuestra ikastola. “Recuerdo que siempre me quedaba a comer en la jangela, y que deseábamos terminar cuanto antes para bajar a la pista de abajo y jugar al fútbol hasta la hora de volver a clase”.

DEL PATIO DEL LICEO A SAN MAMÉS

18tx

anpa

2012

-06-

23

Page 21: Txanpa 38

Txanpa: Aurrera baino egin deza-gun atzera orain, ikastolako garai-etara. Nola gogoratzen duzu sasoi hura?A.M: Oso oroitzapen onak datozkit burura, egia esan, oso ondo pasatzen nuelako. Lagun asko egin nituen eta orain koadrilakoak direnak ere badi-tut, txikitatik ikastolan ibilitakoak. Gogoratzen naiz egunero gelditzen nintzela bazkaltzen jangelan, eta ahalik eta azkarren bazkaltzen genuela beheko pis-tara jaisteko eta futbolean aritzeko. Adinak ez zuen axola, denok elkarrekin jolasten genuen gelara itzuli arte.

Txanpa: Zein irakasgai zenituen gustukoen?A.M: Soinketa eta Euskara irakasgaiak; ingelesa, aldiz, ez nuen batere gogoko.

Txanpa: Eta irakasleez, zer oroitzapen dituzu?A.M: Esango nuke pazientzia handia izan zutela nirekin. Ez nintzen izan ikasle eredugarria, baina, normalean, harreman ona izan dut irakasle eta ikasleekin. Eta ulertzen ditut batzuetan jartzen zizki-daten zigorrak; handitzean jabetzen zara egindako tontakeriez.

Txanpa: Ez dira gutxi etorkizunean futbo-lari izatearekin amesten duten ikasleak. Zer esango zenieke haiei?A.M: Ikasten jarraitzeko, lehen esan bezala, futbola azkar bukatzen delako eta gero oso garrantzitsua delako ikasketak edukitzea. Kirola jolas gisa hartzeko ere esango nieke, eta lagunekin jolasten igarotako uneez gozatzeko. Nik hala egiten nuen, eta, txikitan, inoiz ez nuen pentsatzen hain urrun iritsiko nintzenik.

Txanpa: Besterik erantsi nahi?A.M: Eskerrak ematea baino ez, ikastolaren aldiz-karian ateratzea ohore bat izan baita. Besarkada handia irakasleei eta ikasleei!

baitzuen horrelakorik lortzen aspaldi. Gero, fina-lerako txartel bat Athleticen aurka lehiatzea, San Mamesen, sekulako giroarekin… Zelaian zauden bitartean ez zara jabetzen, baina partida hasi baino lehen bizitako uneak izugarriak izan ziren. Koparena esperientzia polita izan da, bai, Mirandes Espainia osoan ezagutarazi dugulako, eta guretzat ere, pertsonalki, erakusleiho ederra izan delako.

Txanpa: Bitxikeriarik edo pasadizorik ere biziko zenuten…A.M: Egun eta une ahaztezinak bizi izan ditugu, eta urte osoan oso giro ona izan dugu klubeko zain-tzaile, entrenatzaile eta jokalarion artean. Bitxikeria bat aipatzearren, gure utilleroa edo zaintzaileak ez zuen inoiz hegazkinez bidaiatu. Bada, Bartzelonara abioiez joan ginenean Espanyolen kontra jokatzera, txantxetan, esan genion eserleku azpitik txalekoa hartu eta jarri egin behar zuela azafatak txalekoa-ren erabilpenari buruzko argibideak ematen zituen bitartean. Gure harridurarako, halaxe egin zuen, eta azafatak sekulako errieta egin zion! Barre egin genuen, bai.

Txanpa: Eta hurrengo denboraldian, zer? Noraino iritsi nahi duzu futbolaren mun-duan?A.M: Bigarren Mailan jokatzeko aukera izatea espero dut, noski. Baina futbolean edozer gauza gerta daiteke, eta mugarik ez dut jarri; are gutxiago, jakinda 30 urte ditudala eta urte asko ere ez zaizki-dala gelditzen.

Txanpa: Zer egingo duzu, hain justu, botak zintzilikatzean?A.M: Irakasle-ikasketak bukatuz gero, irakasle aritzea edo kirolarekin zerikusia duen zerbait egitea gustatuko litzaidake; baina jakin badakigu gaur egun-go egoeran zaila dela lana aurkitzea. Horregatik, ikasi eta titulu gehiago izanda, hobe.

19

ikasle

ohi

a

Page 22: Txanpa 38

20tx

anpa

2012

-01-

23

20tx

anpa

2012

-06-

23

Sanferminak ate-joka ditugu, eta, jai zuri-gorriekin batera, Txabol Sotoak antolaturiko txosna eta ekintzak. Ohi

bezala, ondo pasatzeko aukera ederra egongo da Antxoko frontoian prestaturiko gunean.

Duela zortzi bat urte ekin zitzaion Txabol Sotoari. “Barrutiko ikastolaren hasiera zen, eta ilusio giro har-tan gurasoon eta seme-alabon harremanetarako toki goxo bat antolatu nahi izan genuen sanferminetan”, ekarri dute gogora ekimenaren sustatzaileek.

Funtsean, hiru dira Txabol Sotoak dituen helburuak. Batetik, Lizeoko gurasoen eta seme-alaben harre-man toki bat izatea jaietan. Bestetik, dirua biltzea Pasaiako guraso eta haurrentzako hainbat kultur ekimen antolatu ahal izateko urtean zehar. Eta hiru-garrenik, Lizeoaren gizarte eragile izaera sendotzea, baita jaietan ere.

Hala, hasitako bideak eman du bere fruitua: gaur egun, lasai askoan esan daiteke Txabol Sotoren gunea erreferentzietako bat bihurtu dela sanferminetan, familia giroan jaiaz gozatzeko aukera ederra emanez.

Hori gutxi balitz, hasierako zoro haiei lekukoa hartu eta beste guraso batzuek Koordinazio Talde berria eratu zuten iaz, Txabol Sotoa indarberrituz. Energia eta indar berriak, beraz, baina betiko asmoei eu-tsiz: “Txabol Sotoaren bitartez, gure seme-alaben hezkuntza gure inplikazioan oinarrituta dagoela frogatzen dugu, partaidetzan sinesten dugula garbi azaltzearekin batera”.

GOAZEN TXABOL SOTORA!SANFERMIN

GEUR

E PR

OIEK

TUA

Page 23: Txanpa 38

21

geu

re p

roiek

tua

DENON BEHARRA

“Gurasorik gabe ez dago Txabol Sotorik. Ekimenak aurrera egingo badu, ezinbesteko dira”, adierazi du Txabol Sotoko koordinatzaile Eider Arbillagak, Antxoko ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle denak. “Gogoz eta gogor ikusten ditut lanean, eta, txosnaz gain, aurten ere hainbat ekintza antolatu ditugu”, Arbillagaren hitzetan. Ohi bezala, musika izango da atonduriko jai egi-tarauaren protagonistetako bat, baina herri baz-karia ere ez da faltako, ohiturari jarraiki, igandean egingo dena.

“Urtero bezala, aurten ere zirkularra bidali zaie gurasoei, Txabol Sotoko txanda ezberdinetan parte har dezaten”, azpimarratu du koordina-tzaileak. Izan ere, Txabol Sotoren antolakuntza ez baita zerbait itxia, eta lagundu nahi duen guraso oro ongi etorria izango da, ezbairik gabe. “Denon beharra izaten dugu Txabol Sotoa aurrera ate-ratzeko”, Eider Arbillagaren esanetan.

NETAN Txabol Sotoak sanferminetan ateratako diruari esker, ekimenak bestelako ekintzak antolatzen ditu urtean zehar. Horietako bat da, esaterako, Udaberri Festa, iragan maiatzaren 12an arrakasta han-diz ospatu zena Antxoko Zumardian. “Egun osorako aurreikusita genituen pintxoak eta garagardoak goizean bertan bukatu zitzaiz-kigun. Eta arratsaldeko txokolate-jatean ere motz gelditu ginen: 20 litro txokolate egin arren, zenbait haur txokolaterik gabe gelditu ziren”, zehaztu du Eider Arbillaga Txabol Sotoko koordinatzaileak.

Goizean, besteak beste, buruhandiak eta puzgarriak egon ziren; eta arratsaldean, berriz, jolasak, txokolate-jatea eta Iñigo Perurenarekin dantzaldia. Haurrek, noski, primeran pasatu zuten, baita gurasoek ere. “Haurrentzako jolasak antolatu genituen, baina, azkenean, gurasoak ere izan ziren protagonistak aulkiaren jolasean”.

Arbillagaren hitzetan, “dena primeran atera zen, eta oso giro polita egon zen. Horregatik, Txanpa-k eskainitako aukera hau baliatu nahi dugu eskerrak emateko festa antolatu zuten guraso boluntari-oei. Haien gogo eta ilusiorik gabe zaila izango litzateke horrelako jai bat hain ongi ateratzea”.

Tres son los objetivos de Txabol Sotoa: tener un lugar de encuen-tro en fiestas para los padres, madres e hijos del Liceo; recabar dinero para poder financiar actividades culturales que se realizan a lo largo del año; y fortalecer el carácter de agente social de nuestra ikastola, también en fiestas.

UDABERRI FESTA, ARRAKASTATSUA

OSTEGUNA 5, 21:00etan: Iñigo Perurenarekin dantzaldia.

OSTIRALA 6, 18:00etan: Antzerkia.

LARUNBATA 7, 21:00etan: Iñigo Perurenarekin dantzaldia.

IGANDEA 8, 14:30ean: Herri bazkaria txosnan, Armonia elkartekoekin batera.

TXABOL SOTOREN EGITARAUA SANFERMINETAN

Page 24: Txanpa 38

22tx

anpa

2012

-01-

23

Ekimen berria garatzen ari da gure bailaran: Irrien Lagunak Oarsoaldean izeneko egitasmoa, zeinak umeentza-

ko aisia proiektu hezitzailea, euskalduna, herritarra eta parte-hartzailea izan nahi duen.

Otsailean egin zituen lehen urratsak proiektuak, Oarsoaldeko herrietan egindako aurkezpenekin. Bertan izan ziren Joxemari Agirretxe Porrotx, eki-menaren aita, eta Lorea Agirre eta Iñaki Urruzola HUHEZIKO irakasleak eta unibertsitate horretako Sorguneak izeneko ikertegiko kideak.

Aisia proiektu honen sustatzaileek, hain zuzen, luze eta sakon hausnartu dute aisiaz, kulturaz edota herrigintzaz. Haien esanetan, esaterako, “euskaraz bizitzeko nahia birsortzeko egiteko garrantzitsua du euskal kulturak”, baina “beharrezkoa da trans-misioa, sormena eta zaletasuna bultzatuko duten eskualde, herri eta tokian tokiko ekimenak eta taldeen balorazioa bultzatzeko ekintzak antolatzea, kultur eragile guztiei begira”. Izan ere, “herria, soilik, sortzaile batzuek eta kultur industria batzuek ekoizten duten ekoizpenaren kontsumitzaile mo-duan ulertuta, euskararen kultura kolapsora doa”, nabarmendu dute.

Ondorioz, egitasmoaren sustatzaileek komenigarria iritzi diote herri eta auzoetako kulturgile kolektibo eta sortzaileen “konexioa sustatzea”, “tokian tokiko gizarte eragileak eta tokian tokiko eragile publikoen indarrak norabide berean jarriz”.

Irrien Lagunak Oarsoaldean proiektuak, hain justu, oinarri horiek betetzen dituela deritzote, bestelako oinarri batzuekin batera. Hala, sustatzaileak buru-belarri ari dira lanean, eta oso pozik daude egitas-moak orain arte izandako martxarekin. Alta, ez da harritzekoa, abiadura polita hartu baitu ekimenak: otsailean herriz herri egindako aurkezpenen ondo-tik, martxoaren 24an topaketa bateratua burutu zuten Errenteria-Oreretan, eta maiatzean zehar herrietako batzarrak eratuz joan dira.

LAU EZAUGARRI

Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoak, fun-tsean, lau ezaugarri funtzional dauzka. Batetik, haren la-borategi izaera nabarmendu dute susta-tzaileek, “egitasmoaren izatea eta diseinua egin ahala zehaztu eta gorputza hartzen joango delako”. Azpimarratu dutenez, “ez da aurrez diseinatu eta erabakitako egitasmo baten goitik beherako inplantazioa, baizik eta herri ekimenetik eta herri ekimenean oinarritutako egitasmoa da bete-betean, modu horizontalean eraikiko dena eta hainbat arlo eta eremu bere gain hartzen dituena”.

Proiektuak, halaber, genero berdintasuna alda-rrikatzen du, “parte hartzeak paritarioa izan behar duelako”:

Horrez gain, herrien autonomia defendatzen dute sustatzaileek, “proiektua bat bera eta komunekoa izanagatik, herri bakoitzean modu autonomoan garatuko baita, herri bakoitzaren baitara”. Baina, aldi berean, eskualde mailako koordinazioaren premia nabarmendu dute, “herrien arteko koordin-azioa ezinbestekoa baita”.

HIRU PRINTZIPIO

Irrien Lagunak Oarsoaldean eta gure herrietako kulturgintza ondo ezkon daitezen, ordea, egi-tasmoak hiru printzipio beteko ditu. “Batetik, dagoena ez ordezkatzeko printzipioa. Hots, ez da ordezkatuko herrietan egon badagoen dinamika, ekimen, talde edo programarik”, sustatzaileen hitzetan. “Bestetik, ez dagoena sortzeko aukeraren printzi-pioari eutsiko diogu. Era honetara, herrian ekimen edo programa jakin bat ez balego, eta herriko batzordeak hala deliberatuz gero, berria sortu ahal izango da”. Eta hirugarrenik, herrietako bestelako prozesuak kontuan hartzeko eta, ahal dela, bate-ragarri edo osagarri egiteko printzipioa, “uztartzeko bokazioa baitu gure proiektuak”.

Page 25: Txanpa 38

23

geu

re p

roiek

tua

Hiru printzipio horiekin batera, egitasmoaren sus-tatzaileek eta partaideek argi utzi dute zein garrantzi ematen dioten umeen partaidetzari. “Umeak ez dira egitasmo honen kontsumitzaile hutsak izango, baizik eta sortuko ditugun programazioen diseinuan, anto-laketan eta eztabaida nahiz erabaki guneetan egon behar dute umeek, gainontzeko partaideen ber-dintasun planoan”. Martxoan Errenteria-Oreretan egindako topaketa bateratuan, esaterako, gazte eta helduen gunea eta umeen gunea atondu zituzten, eta azken honetan proiektua zer-nolakoa izan daite-keen irudikatzen aritu ziren haurrak.

ESKUALDE MAILAKO FESTA

Egitasmoa, esan bezala, hasi da forma hartzen. Adibidez, irailean eskualde mailako festa antolatzea dute buruan, herri bakoitzean osatu nahi den urte-beteko kultur programazio jarraituaren aurrekaria litzatekeena.

Sortu berri diren herrietako batzarretan, hain justu, lan giro handia suma daiteke, eta esan beharra

dago ez direla gutxi gune horietan parte hartzen ari diren Lizeoko irakasle eta gurasoak. Partaideak oso pozik daude, gogotsu, eta, prozesu parte-hartzailearekin jarraituz, edukiak eta egitarauak diseinatzeko lanetan ari dira gaur egun.

Irrien Lagunak Oarsoaldean es el nuevo proyecto que está adquiriendo cuerpo y forma en nuestra comarca. Según sus pro-motores, entre los que se encuentra Joxemari Agirretxe Porrotx, el objetivo es “crear un proyecto educativo y de ocio para niños, que sea euskaldun, popular y participativo, y en el que los niños no sean meros consumidores de una oferta cultural, sino partici-pantes del mismo rango en la toma de decisiones”.

Esta iniciativa no busca sustituir la oferta cultural y de ocio que ya existe en nuestros pueblos, “sino complementarla y enriquecerla, y, en la medida de lo posible, generar nuevas dinámicas”.

Tras las primeras presentaciones realizadas en febrero y el encuentro comarcal llevado a cabo en marzo, durante el mes de mayo han ido creándose los grupos locales. Ideas no les faltan, y, entre otras muchas, barajan la opción de realizar una fiesta comarcal a la vuelta del verano, en setiembre.

IRRIAK LAGUNAK ESKUALDEAN

Page 26: Txanpa 38

Lizeoan horrela dugu definitua kali-tatea: “Pasaia-Lezo Lizeoko klaus-troarentzat kalitatezko hezkuntza

ikasleen gaitasunak bilatzen dituen hez-kuntza da, batez ere nortasun (auto)kritikoa. Hori, curriculum eguneratu eta metodologi egokiaren bidez, ilusiozko giroan, eta lan-gileok gustura egonez lortuko dugu.

Horrez gainera, kalitatezko hezkuntzak beste hauek ere bildu behar ditu: euskara eta euskal kultura sustatzea, komunitatearen asebetetzea bilatzea, emaitza onak ahalbidetzea, talde lane-rako gogoa eta nahia piztea, ikasleei gizartean ongi moldatu eta txertatzeko tresnak ematea, Hezkuntza Proiektua komunitate osoarekin ados-tua izatea, eta erakunde dinamiko eta eraginkor batek eraginda izatea”.

Hortaz, Lizeoan definituak ditugu kalitatea, eginki-zuna, ikuspegia, helburuak, eta balioak. Hauek guztiak ondo jasota ditugu Hezkuntza Proiektuan. Horiek aurrera eramateko, lau urtero Plan Estrategikoa -2008-2012koa dugu orain martxan- eta ikasturtero Urteko Plana idazten ditugu.

Baina, ondo ari al gara? Egiten den ahaleginak lortzen al ditu emaitza egokiak? Nola jakin hori?

Batetik, badugu kanpo emaitzek ematen diguten argazkia; eta bestetik, kalitatearen kulturan mur-gilduta gaudenez, galderak egin ohi ditugu gure komunitatean -asebetetze inkestak-, zein komu-nitatetik kanpo -1997n, LKS taldearen laguntzaz egindako merkatu ikerketa-.

Horretan ari gara, beraz, orain gure ikastolan. Asebetetze galdetegiak jarri ditugu martxan fami-liekin, ikasleekin eta langileekin -honen berri zuze-na badugu guztiok izan baitugu aukera Lizeoari buruz dugun iritzia emateko-. GEUR

E PR

OIEK

TUA

Baina gehiagora ere ausartu gara. Merkatu ikerketa bat jarri dugu abian, eta Aztiker taldearen laguntzaz Lizeoaren jardunari buruz galdetu dugu Pasaiako eta Lezoko herrietan, Lizeokoak ez diren familiei, udal taldeei, bai eta herriko elkarteei ere.

Honek guztiak emango digun argazkiarekin neurtu ahal izango ditugu gure emaitzak, eta pista egokiak eskuratuko ditugu etorkizuneko erronkak definitzeko -2012-2016 Plan Estrategikoa-.

Finean, nonbaiten irakurritako esaldi honek labur-tzen du ederki asko zertan ari garen: “Neurtzen eta aztertzen ez dena, ez da hobe-tzen; eta hobetzen ez dena usteldu egiten da”.

CUESTIONARIOS Y ESTUDIO DE MERCADO

Para avanzar, hay que mejorar. Y para mejorar, hay que medir, analizar y valorar. Eso es, precisamente, lo que estamos realizando en nuestra ikastola, a través

de dos vías. Por un lado, con los cuestionarios rellenados por las familias, alumnos y trabajadores del Liceo. Y por otro lado, gracias al estudio de mercado que hemos llevado a cabo con el grupo Aztiker, y mediante el cual estamos recabando la opinión sobre nuestra ikastola de familias y agentes políticos y sociales de Pasaia y Lezo.

Obtendremos, así, una foto amplia y global de nuestro que-hacer diario, que nos dará pistas adecuadas para definir los retos del futuro -Plan Estratégico 2012-2016-.

LIZEOA ETA KALITATEZKO HEZKUNTZA

Lerro Hauetatik TXANPA aldizkaria eta Lizeoko Eskola Kiroleko lana aurrera eraman ahal izateko ORONA entrepresak eskaini digun diru laguntza eskertu nahi dugu.

Page 27: Txanpa 38

kolaboratzaile hauei esker egin ahal izan dugu “TXANPA” aldizkariatxanpa

PA

SA

IA-L

EZO

LIZ

EO

AR

EN

ALD

IZK

AR

IA

2

01

2K

O E

KA

INA

Argitaratzailea: Pasaia-Lezo Lizeoa, Kanposantu Bidea z/g, 20100 PASAIA, Tel: 943 526 850. Fax: 943 526 854. www.lizeoa.com. e-mail: [email protected]: Iban IzaKolaboratzaileak: Elena Mendia, Marijo Erzibengoa, Antxon Serras, Eider Arbillaga, Donibaneko HHko irakasleak, Albaola elkartea.Diseinua eta maketazioa: Leire OiagaInprimatzailea: Gráficas Alte.Lege Gordailua: SS/1562/98

38

AU

RK

IBID

EA 2

10 14 16

5 8

Eskola Trukea ................................................................. 2

Biodibertsitatea: ikusi, ikasi eta zaindu ............................... 4

Erlezain .......................................................................... 5

Lizeo Eguna .................................................................... 6

Gurutze andereñori agurra ................................................ 8

Baloreak lantzen ............................................................ 10

Gelaz kanpo .................................................................. 12

Marinel Gaztea proiektua ............................................... 14

Antzerki Taldea ............................................................. 16

Ikasle ohia: Aritz Mujika ................................................. 18

Txabol Sotoa sanferminetan ........................................... 20

Irrien Lagunak eskualdean .............................................. 22

Merkatu ikerketa............................................................ 24

Page 28: Txanpa 38

IBAIALDE, ZUEN ALDEIBAIALDE, ZUEN ALDE

38. 2012ko EKAINA

P A S A I A - L E Z O L I Z E O A R E N A L D I Z K A R I A

Dolumina gure hezkuntza komunitatean

txanpa PASAI-LEZO LIZEOAREN ALDIZKARIA • Tel.:943 526 850 • Fax: 943 526 854 • E-mail: [email protected]

KANTAREN LETRA Pasaia ta Lezon itsasoa bertan duguHalere Nafarroan urik ez dago seguruLehorte hau amaitzeko gurea behar duzueeta horretarako herri gisa prest gaituzue

Zuenak Gureak denon ametsak gauzatzenEuskara Herria ta nortasuna babesten Sasi agintarien gainetik gu bizirik gaudeBeti izan baikara hitzen armaren jabe

Gure elkartasuna ur tantak bezalabidea eginez elkarri batzen joango daGipuzkoatik hasiz Iruñetik pasazLodosa aldean Ibai bihurtuko da

Gure ur uholdea zabaldu ba lehenbailenbehin erein genuen hazia hazi dadin bederenIbaialde ikastolak herria eusten duenezdenok batera berriz altxa gaitezen

Pasaia ta Lezon itsasoa bertan duguHalere Nafarroan urik ez dago seguruLehorte hau amaitzeko gurea behar duzueeta horretarako herri gisa prest gaituzue

Zuenak Gureak denon ametsak gauzatzenEuskara Herria ta nortasuna babesten Sasi agintarien gainetik gu bizirik gaudeBeti izan baikara hitzen armaren jabe

Gure elkartasuna ur tantak bezalabidea eginez elkarri batzen joango daGipuzkoatik hasiz Iruñetik pasazLodosa aldean Ibai bihurtuko da

Gure ur uholdea zabaldu ba lehenbailenbehin erein genuen hazia hazi dadin bederenIbaialde ikastolak herria eusten duenezdenok batera berriz altxa gaitezen

Ibaialde zuen aldeEuskal Herri osoa gaudeIkastola denen aldeLezo Pasaia

Ibaialde zuen aldePasaia ta Lezo gaudeIkastola denen aldeEuskal Herria

Pasaia-Lezo Lizeoak elkartasuna adierazi nahi izan dio Lodosako Ibaialde ikastolari, Lizeoko Euskara Taldeak sustatuta, ekimen bikoitza gauzatuz. Batetik, bideoklip bat eskegi dugu Interneten; bestetik, kanta bat sortu dugu, beren beregi edo propio, bideoklipean bertan entzun daitekeena.

Bideoklipak hiru minutu pasatxo irauten du, eta Izaskun Bernedo ikasle ohiak egina da. Lizeoko eraikin nagusiaz gain, San Pedroko eta Lezoko ikastolak ageri dira bertan; eta gure ikasleak dira protagonistak, maila eta etapa guztietakoak.

Kanta egiteko orduan, Ze esatek! taldearen kanta bat erabili da doinu gisa, baina letra Euskara Taldeko ikasleek egina da (bejondeizuela!).

Ekimena arrakastatsua izaten ari da: jada 1.500dik gora bisita jaso ditu sarean, hainbat komunikabidetan agertu da, eta sare sozialetan ere izan du oihartzunik.

Bideoklipa gure webgunean (www.lizeoa.com) nahiz Youtuben dago ikusgai. Sartu eta zabaldu, bideoklipak jasotako bisita bakoitzeko urrats bat aurrera egiten baitugu Nafarroako Erriberan ere euskaraz bizi, ikasi eta irakatsi ahal izateko.

El video y la canción Ibaialde, zuen alde, que muestra la solidaridad de nuestra comunidad educativa para con la ikastola Ibaialde de Lodosa, ha recibido ya más de 1.500 visitas en Internet. A iniciativa de los alumnos que confor-man Lizeoko Euskara Taldea, el video ha sido grabado y editado por nuestra exalumna Izaskun Bernedo, la base musical es una canción del grupo Ze esatek!, y la letra de la canción la han compuesto los propios miembros de Euskara Taldea. Bonito e importante gesto, sin duda.