tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa....

10
2017 | abendua | 23 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak T xikia nintzenean telebista zuri-beltzean ikusten zen. Ez zen hobea edo txarragoa, ez zegoen besterik. Halakoak ziren garai haiek eta are gehiago belztu ziren Tejerok ezagun egindako otsailaren 23 edo 23F delakoare- kin. Arratsaldea zen eta marrazki bizidu- nak ikusten nengoen etxean. Halako batean, marraz- kiak eten eta Diputatuen Kongresu zalapartatsu bat agertu zen pantailan. Protestan amari deitu nion. Ez nuen ezer ulertzen, baina amak antza bai, zuri gelditu zelako. Aita atzerrian zegoen sasoi hartan eta bueltan ez etortzeko aholkatu zioten. Gerora, etorri zen bueltan eta berarekin koloreko telebista ere sartu zen etxean. Hasieran kolore horiekin txundituta gelditu baginen ere, funtsean ez zen ezer aldatu: marrazki bizidunak or- du oso zehatzetan bakarrik ematen zituzten; aukera ho- ri galduz gero, akabo. Gainera, sasoi hartan telebista ka- nal bi besterik ez zeuden, biak parekoak. Garai hartan gure gizarte- aren egunerokoa (eta gaue- rokoa) neurri handi batean telebistak ezartzen zuen. Jendea adi ibiltzen zen egunkarietako azken orriak zein kioskoetan saltzen zi- tuzten telebista-aldizkariak behatzen. Jende guztiak kontsumitzen zituen eduki berak eta horiek iraungitze oso azkarra zuten; behin ikusten ziren eta ez nahieran; are gehiago, gerora ikusi ahal izateko aparailurik oraindik ez zegoen gure artean. Haiek ziren leku guztietan berbagai nagusi. Gogoan ditut larunbat goizak; etxe aurreko aparkale- kuan –askoz auto gutxiago zeuden– aitarekin bi gurpi- leko bizikletan ibiltzen ikasten aritzen nintzen. Zorio- nekoak gu, Israelgo frankizien bizikleta txikiak gurera etorri gabekoak zirelako oraindik. Hala ere, ikaste saio- ak etena izaten zuen, nire eskariz, ordu jakin batean in- perialismoaren ikur zen “Hormiga Atomica” sinpatikoa hasten zen une berean. Derrigorrezkoa zen hori nire- tzat. Larunbat goizetan “La Bola de Cristal” ikusteko ohetik jaikitzea bezalaxe. Guztiok, txiki zein handi, ikusten genituen marrazki bizidun berak, gerora telesail eta film berak. Ez zegoen oraindik elkarrengandik desberdintzerik… Edo, bai, esa- terako gida baimena ateratzen ez genuen gutxiok apar- te geunden-eta. Izan ere, nire kasuan automobila den- bora luzera etorri zen, bizilekua modu iraunkorrean aldatu nuenean, ez nire hautuz. Merkatuak eta zorpetze nahiak baldintzatzen zuten hori eta, ondorioz, alboko herrira jo behar izan nuen. Behin auto propioa izanda, nire mugimendu aukerak biderkatu ziren, baina baldintzatuta bizitzen hasi nin- tzen. Edozein egunetan gerta dakizuke gasolindegiko langileari gasolioa edo gasolina makal ahoskatuta eska- tzeagatik autoko motorra izorratzea. Ez da hala? Edota norberaren borondaterik gabe erritmoa azkar- tu edo eguna luzatu dutenak… Loari lehen baino gehia- go erreparatzen diogu orain, ezin dugu lehen bezala nahieran eta nahi beste deskantsatu arrazoi askorenga- tik; loa ondasun preziatua bihurtu da. Eta, hara, taber- nan, eskatzean, deskafeinatua nahi duzula oso argi uz- ten ez baduzu, ikasi nahi ez zenuen graduondo bat atera ahal duzu mesanotxean bertan. Nire semeek, aldiz, ez dute lo egiteko inongo arazo- rik, sudur puntan jartzen zaiena egiteko ahalegin guz- tia egiten dute, eta nahieran ikusten dituzte marraz- kiak, inoiz agortuko ez den zerbait bezalaxe. Zorionez, dagoeneko Youtubeko proposamenen kolore distira- tsuei uko egiten diete eta beraien kabuz erabakitzen dute zer ikusi nahi duten. Argi omen dute zer nahi du- ten, baina ohartu daitezela norberaren nahia ere ondo ahoskatzea ezinbestekoa dela. { koadernoa } Koloreen aukera Loari lehen baino gehiago erreparatzen diogu orain, ezin dugu lehen bezala nahieran eta nahi beste deskantsatu arrazoi askorengatik Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa....

Page 1: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

2017 | abendua | 23

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Txikia nintzenean telebista zuri-beltzeanikusten zen. Ez zen hobea edo txarragoa, ezzegoen besterik. Halakoak ziren garai haieketa are gehiago belztu ziren Tejerok ezagunegindako otsailaren 23 edo 23F delakoare-kin. Arratsaldea zen eta marrazki bizidu-

nak ikusten nengoen etxean. Halako batean, marraz-kiak eten eta Diputatuen Kongresu zalapartatsu batagertu zen pantailan. Protestan amari deitu nion. Eznuen ezer ulertzen, baina amak antza bai, zuri geldituzelako. Aita atzerrian zegoen sasoi hartan eta bueltan ezetortzeko aholkatu zioten. Gerora, etorri zen bueltaneta berarekin koloreko telebista ere sartu zen etxean.Hasieran kolore horiekin txundituta gelditu baginenere, funtsean ez zen ezer aldatu: marrazki bizidunak or-du oso zehatzetan bakarrik ematen zituzten; aukera ho-ri galduz gero, akabo. Gainera, sasoi hartan telebista ka-nal bi besterik ez zeuden,biak parekoak.Garai hartan gure gizarte-

aren egunerokoa (eta gaue-rokoa) neurri handi bateantelebistak ezartzen zuen.Jendea adi ibiltzen zenegunkarietako azken orriak zein kioskoetan saltzen zi-tuzten telebista-aldizkariakbehatzen. Jende guztiakkontsumitzen zituen edukiberak eta horiek iraungitze oso azkarra zuten; behinikusten ziren eta ez nahieran; are gehiago, gerora ikusiahal izateko aparailurik oraindik ez zegoen gure artean.Haiek ziren leku guztietan berbagai nagusi.Gogoan ditut larunbat goizak; etxe aurreko aparkale-

kuan –askoz auto gutxiago zeuden– aitarekin bi gurpi-leko bizikletan ibiltzen ikasten aritzen nintzen. Zorio-nekoak gu, Israelgo frankizien bizikleta txikiak gureraetorri gabekoak zirelako oraindik. Hala ere, ikaste saio-ak etena izaten zuen, nire eskariz, ordu jakin batean in-perialismoaren ikur zen “Hormiga Atomica” sinpatikoahasten zen une berean. Derrigorrezkoa zen hori nire-tzat. Larunbat goizetan “La Bola de Cristal” ikustekoohetik jaikitzea bezalaxe.

Guztiok, txiki zein handi, ikusten genituen marrazkibizidun berak, gerora telesail eta film berak. Ez zegoenoraindik elkarrengandik desberdintzerik… Edo, bai, esa-terako gida baimena ateratzen ez genuen gutxiok apar-te geunden-eta. Izan ere, nire kasuan automobila den-bora luzera etorri zen, bizilekua modu iraunkorreanaldatu nuenean, ez nire hautuz. Merkatuak eta zorpetzenahiak baldintzatzen zuten hori eta, ondorioz, albokoherrira jo behar izan nuen.Behin auto propioa izanda, nire mugimendu aukerak

biderkatu ziren, baina baldintzatuta bizitzen hasi nin-tzen. Edozein egunetan gerta dakizuke gasolindegikolangileari gasolioa edo gasolina makal ahoskatuta eska-tzeagatik autoko motorra izorratzea. Ez da hala?Edota norberaren borondaterik gabe erritmoa azkar-

tu edo eguna luzatu dutenak… Loari lehen baino gehia-go erreparatzen diogu orain, ezin dugu lehen bezala

nahieran eta nahi beste deskantsatu arrazoi askorenga-tik; loa ondasun preziatua bihurtu da. Eta, hara, taber-nan, eskatzean, deskafeinatua nahi duzula oso argi uz-ten ez baduzu, ikasi nahi ez zenuen graduondo batatera ahal duzu mesanotxean bertan. Nire semeek, aldiz, ez dute lo egiteko inongo arazo-

rik, sudur puntan jartzen zaiena egiteko ahalegin guz-tia egiten dute, eta nahieran ikusten dituzte marraz-kiak, inoiz agortuko ez den zerbait bezalaxe. Zorionez,dagoeneko Youtubeko proposamenen kolore distira-tsuei uko egiten diete eta beraien kabuz erabakitzendute zer ikusi nahi duten. Argi omen dute zer nahi du-ten, baina ohartu daitezela norberaren nahia ere ondoahoskatzea ezinbestekoa dela. •

{ koadernoa }

Koloreen aukera

Loari lehen baino gehiago erreparatzendiogu orain, ezin dugu lehen bezalanahieran eta nahi beste deskantsatuarrazoi askorengatik

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

herritarrak

Tradizio guztiak eraldatuegiten dira eta, nolabait,beharrezkoa ere badamoldaketa hori euren bi-ziraupenerako. Jantzi tra-dizionalak ere moldatuz

doaz, euskal baserritar jantzia barne.Azken hamarkadetan berrinterpretaziougari jasan ditu azoka, festa edotaOlentzeroren errondan jantzi ohi ditu-gun arropak, baina esentzia galtzen arida eta jada ez dakigu nolakoa den jato-rrizko baserritar jantzia.

Errenteriako Iraultza dantza taldekokidea den Ramon Garcia nahiko puris-ta dela esan dezakegu, zorrotzegiaagian, baina jantzi tradizionalengatikduen pasioa ezin du ezkutatu. Horrega-tik, amorrua ematen dio baserritar jan-

tzia “uniformea” den festa horietan an-tzinako baserritarrekin zerikusirik ezduten jantziak ikusten dituenean: mi-nigonak, gehiegizko makillajea, botamilitarrak edota gizonezkoen blusadistiratsuak. Baina goazen pixkanaka errepasoa egitera XIX. mendeko base-rritar euskaldunen jantziei. Honela, ba-serritarrez janzten garenean, jakingodugu ea tradizioari eusten ari garenedo, baten batzuen bihotzean min pix-ka bat egin arren, gure berrinterpreta-zio propioa egiten ari garen, modeizein gustu pertsonalei jarraituz.

Garciak egungo jantziak kritikatzenditu, baina ez inoren lepotik barre egi-teko intentzioarekin baizik eta modudidaktikoan benetako baserritar jan-tzia zein den erakusteko, eta ohiturari

Zuberoako jantziak kapuleta darama burugainean. Hotza egiten duen lekuetakotipikoa da. Izan ere, Katalunian ereantzerako jantziak erabiltzen ziren. Alboko jantziek neguan baserritarrekerabiltzen zuten zapi lodia daramategainean, artilezko barruko gona bistandutela. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

ATZOKO ETA GAURKO BASERRITAR JANTZIAKNagore Belastegi Martin

Baserritar jantzia uniforme bilakatzen deneuskal festetan haserretu egiten da RamonGarcia, Iraultza dantza taldeko kidea.Errenteriako Jantziaren Zentroan eman du beredenbora librea eta asko daki jantzi tradizionalez.Aurtengo Gabonetan jendea txukun jantzitaikusi nahi du.

Page 3: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

2017 | abendua | 23

GAUR8• 22 / 23

jarraituz jantzi nahi duenari bide zuze-na erakusteko asmoz. Izan ere, lehe-nengo kritika bere dantza taldeari eginzion aspaldian. Nazioarteko dantza jaialdietan parte

hartzen zuten eta bertan ikusten zituz-ten beste herrialdeetako dantzarienjantzi ederrak. «Eta guk... a ze piurakeramaten genituen, gaixoak! Hori ezzen posible; nondik datorren ez daki-gun herri batek ezin zuen halako janz-kera pobrea izan. Orduan hasi nintzenikertzen eta ezagutzen ez genituen pie-zak aurkitu nituen. Bizitza osoan en-gainatuta izan gaituzte! Ez dugu koloreaskorik ezta dekorazio askorik ere, bai-na janzkera zoragarria dugu», kontatuzigun. Dantza taldean janzkera garran-tzia hartzen hasi zen eta honela sortuzitzaien baserritar jantziak erakustekoideia, «jendeak jakin dezan euskaldu-nak tristeak eta aspergarriak izango ga-rela, baina pobreak ez». Pixkanaka Garciak jantzi mordoxka

bildu zituen eta han-hemenka erakus-ketak prestatzen ibili ostean, pasa denudaberrian Errenteriako Kapitain Etxedotorean lortu zuten txokoa. Berendenbora librea bertan ematen dutezainketa lanetan edota patroi zein ar-gazkietatik jantzien erreprodukzioakegiten. «Ditugun baserritar jantzi zaharre-

nak XIX. mende erdialdekoak dira. Le-hen dena erre egiten zen eta arropa as-ko galdu da», aipatu zuen Garciak. Bereustez baserritar jantzi tradizionala be-

netan ederra da. «Baratzean jo eta keibiltzeko ez, baina erromeriarako edomezetarako prestatzen zirenean zora-garri janzten ziren... ez orain bezala! NiSanto Tomas egunean ez naiz kaleraateratzen ez dudalako haserretu nahi»,aipatu zuen hasperenka.Adituaren esanetan, pinttadun jantzi

beltza, beti baserritar jantzi bezala sal-du dena, eta satinezko blusa distiratsua1930eko hamarkadako asmakuntza batdira: «Lantegi bat handizka jantziakegiten hasi zen, eta euskaldunei gureabalitz bezala saldu ziguten, eta orainarte iraun du», azaldu zuen. «Jantzi za-har baten deformazioa da: beltza pin-ttekin, baina marrazkitxoak ere bazi-tuen. Adineko emakume batek esatenzidan ‘hauek uste dute gu bezala jantzi-ta daudela, eta gu koloretsuak etaalaiak janzten ginen, loreekin, marre-kin, koadroekin. Orain denek alargu-nak ematen dute’. Bera ere asko hase-rretzen zen».

Bestalde, Garciaren ustez modak ezdio baserritar jantziari gehiegi lagun-du. 60ko hamarkadan minigona era-maten zen, eta horregatik garai harta-ko argazkiak daude non neskekminigona eramaten duten. «Baserrita-rra goitik behera estalita joaten zen, ezzuen ezer erakusten. Baserritar batekkontatu zidan erromeritan gizonei betierortzen zitzaiela zerbait lurrera, jaso-tzerakoan dantzan ari ziren neskei go-na azpitik begiratu ahal izateko, bainaartilezko galtzerdia besterik ez zutelaikusten».

BETI TXUKUN ETA ONDO ORRAZTUTA

Amantalak txikitxoak egiteko modaere egon zen. «Egun osoa lanean emanbehar zuen emakume batek gonarenaurrealde osoa estaltzen zuen amanta-larekin, gona pieza ona zelako eta ezzuelako zikindu nahi». Eta bisita zute-nean, amantala zikina bazuten, aldebatean biltzen zuten gona garbia era-kusteko. Normalean zuriak ziren asko zikin-

tzen zirelako eta askotan garbitu beharzituztelako, eta zuria zuri mantentzeaerrazagoa zen estanpatu batek koloreagaltzea ekiditea baino. Kroniketan eus-kaldunak pertsona txukun eta garbibezala deskribatzen zituzten: zuria zu-ri, emakumeak ilea jasota, gizonak bi-zarra kenduta, eta sekula ez zituztenmukiak alkandoraren mahukan garbi-tzen «mihise zuri bat» eramaten zute-lako poltsikoan.

Baserritarrek erabiltzen zituztentxapelak txikiak izaten ziren, buruanondo sartuta, eskuineko irudikoezkerreko manikian bezala. Ezkerrekoargazkian xehetasun handiagoz ikusten dugun txapelak lasaiera pixkabat dauka, eta atzera eramaten zuten. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Jendea inguruan dituen koloreak oinarri izanik jantzi ohida. Horregatik, euskaldunok aukeratzen ditugun koloreakurdina, berdea, okrea, beltza edo grisa dira gehienbat, baitagaur egun ere gure eguneroko janzkeran.

Batzuetan baserritarrek jantzi dotoreak lortzen zituzten,ugazabek jada nahi ez eta bota aurretik langileei ematenzietelako. Errenteriako Jantziaren Zentroan badute ikusgaihalako alkandora bat, apaingarri askoz josia.

Page 4: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

herritarrak

Ilea aipatu dugunez, beti ondo orraz-tuta joaten ziren neskak; ez zegoen ko-peta-ile ez geruzarik. Ilea trentza edomotots batean biltzen zuten eta ondo-ren zapiarekin estaltzen zuten. «Egun-go neskek esaten dute ilea zapiarekinguztiz estaliz gero itsusi ikusten direla,eta esaten diet ez dela beharrezkoa ile-aren aurrealdea estaltzea», esan zuenGarciak. Berez, neska gazteek atzealdeabesterik ez zuten estaltzen, eta adina-rekin ilea gutxitzen zitzaien heinean,

aurrera ekartzen zuten zapia, ile faltahori estaltzeko.Zapiak esanahi bat zuen eta herri ba-tean posiblea zen jakitea emakumeaezkongabea, ezkondua, alarguna edo«ahulezian eroria» zen, hau da, ezkon-gabea izanik haurdun gelditzen bazen.Ezkongabeek mototsa edo trentza bis-tan eraman zezaketen, zapirik gabe,edo zapi estanpatuarekin estalia beste-la. Ezkonduek zapi zuria zeramaten,elizak hala aginduta; bekatua eginduen emakume orok mihise zuria era-man behar du buruan. Suposatzen zenezkondu ondorengo egunean emaku-me horrek jada bekatua egin zuela, hauda, birjinitatea galdu zuela, eta orduanzapi zuria eraman behar zuen. Alargu-narentzat zapi beltza zen. XVII. mendeerdialdeko testu batzuek diote «ahule-zian eroritako» emakumeek buruanzapi zuria eraman behar zutela ingurubeltzarekin (bekatuaren sinboloa) etaondoan marra berde batekin (itxarope-naren kolorea). Emakume horiek bizi-tza sozial normala egin zezaketen bai-na ezkongabeak ziren emakumeekinharremanetan jartzeko baimenik ezzuten, hauek birjinak zirelako.

GONA KONTUAK

Egun ikusi ohi den beste gauza bat dagonaren alde bat altxatuta eramatea,barruko-gona gorria erakutsiz. «Histo-rian zehar gaizki-ulertu bat egon da:jendeak uste du baserritarrek gona al-txatzen zutela barrukoa erakusteko ba-tzuk oso politak zirelako, baina erreali-tatea da gona ez zikintzeko altxatzenzutela. Baserritarrak esne marmita era-man behar bazuen, zeraman aldea al-txatzen zuen, eta bestaldean sagar sas-ki bat bazeraman, beste aldea erealtxatzen zuen, arropa garbitzen baze-goen aurrealdea altxatzen zuen eta lu-rrean esertzen bazen, atzealdea. Gonababesteko besterik ez zen». Barruko gonaren tela baieta zen etaberaiek egiten zuten eskuz. Kanpokokotoizko gona, ordea, hori zen onena.Kotoizko oihalak lortzea ez zen erraza.«Orain baserritar jantziak konbinatuakdirela ikusten dugu; aukera dago lore-dun alkandora izanez gero, koloreekin

Erronkariko jantzia (goian, erdian) osodeigarria denez, hurrengo erakusketanmantenduko dute. Gorria eta urdinada, eta alboan dituen bi beltzekinkontrastea egiten du. Ezkerreko irudian estanpatudesberdinez osatutako jantziak daude. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Buruko zapien koloreek badute esanahia: koloretakoaezkongabeek erabiltzen zuten, zuria ezkonduek, beltzaalargunek eta zuria inguru beltz eta marra berde batekinezkongabeak izanik haurdun gelditzen ziren emakumeek.

Ilea beti trentza batean edo motots batean bilduta eramatenzuten. Normalean, gaztetan trentza eta lanerako edo umetxikiekin egoteko, mototsean, ileak trabarik ez egiteko.Zapia ere horren arabera janzten zuten.

Page 5: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

2017 | abendua | 23

GAUR8• 24 / 25

bat datorren marradun oihala aurki-tzeko, baina lehen ez zuten halako au-kerarik. Beraiek egiten zuten arropaeta, adibidez, Donostian zerbitzari la-netan aritzen zen alabak baserrira joa-ten zenean amari oihal zati bat erama-ten zion opari. Baina oihal horrek gonaegiteko besterik ez zuen balio, eta al-kandora beste oihal batekin egin beharzuten», kontatu zuen adituak.Iraultza dantza taldearekin desfila-

tzen ateratzen direnean jendeak esatendie jantzi zaharrak dituztela, baina ezda egia: «Guk egindako jantziak dirabaina patroi eta kolore zaharrak erabi-liz. Ikusten ditugu talde batzuk osojantzi politekin, oso ondo eginak dau-denak, baina gaurko patroiekin eginaketa ez dute zahar itxurarik. Baserrita-rrek josten bazekiten baina ez zirenmodistak. Patroi bakarrarekin jantziguztiak egiten zituzten, eta ondorengorputzaren gainean jarrita moldatuegiten zuten», aipatu zuen dantzariak. Koloreei buruz ere badu zer esan:

«Beti esan da jendea inguruan ikustenduenaren arabera janzten dela. Anda-luziarrek asko erabiltzen dute horiaedo laranja, eguzki asko dutelako, etaguk grisa, urdina, berdea, okrea... era-biltzen ditugu, gaur egun ere bai. Gurejanzkera oso soila da, aspergarriak ga-ra. Ikerketa zientifiko batek dio gorriamendi asko dagoen lekuetan erabil-tzen dela, urrunean hoberen ikusten

den kolorea delako. Euskal Herrian ba-dago arropa gorri asko, mendia, sastra-ka ugari eta eguraldi kaskarra ditugu-lako. Baina inoiz erabili ez dena dirahoria, laranja, arrosa fuksia, turkesa,pistatxo berdea... ez dira gureak».

ERRESPETUA BASERRITARRARI

Ramon Garciaren ustez, baserritar jan-tziari errespeturik ez dion jendea ba-dago. «Guk uste dugu gure arbasoei

errespetua zor diegula. Inauteriakgauza bat dira, eta baserritar jantziakjanzten ditugun egunak beste gauzabat dira. Garai hartan baserritarrak eu-ren produktuak saltzeko herrira jais-ten zireneko azokak oroitzeko dira.Ikusi izan ditugu emakumeak gizonez-koz jantzita, gizonak emakumezkoz,baserritarrak poltsarekin, takoidunbotekin, makillaje askorekin... norbai-tek baserritar jantziaren inguruko za-lantzak baditu etor dadila galdetzera!Badirudi baserritarrez bai, baina pan-poxak joan nahi dutela. Panpox joannahi baduzu jantzi zaitez erosi duzunmodako azken arroparekin. Baina ba-serritarrez nahi baduzu joan, baserri-tarrez jantzi. Gainera, berriro esatendut: baserritar jantzia ondo egina ba-dago, zoragarri joango zara», adierazizuen zurrunki.Modak sortu duen beste arazo bat

gonek duten oihal kantitatea da. Lehenlasaiera handia zuten aldaka handia-goa egiteko, baina orain edertasuna ar-gal egotearekin lotzen da eta emakumeaskok ez dute halako lasaierarik nahi«gizendu» egiten dituelakoan.

TXAPELA ETA GERRIKOA

Gizonezkoek, bestalde, ez zuten hain-besteko aukerarik. Praka, alkandora,txalekoa eta blusoia, txapela eta gerri-koa. Blusoia kotoizkoa zen, ez distira-tsua. Bazegoen tratulari blusoia, xehe-

tasun ugariz josia, dirua maneiatzenzuen baserritarrak erabiltzen zuena;eta baserritar arruntak erabiltzen zue-na, beltza, oso dekorazio gutxirekin.Gizonak jantziari kolorea eman nahibazion, txalekoan ikusten ziren. Prakakgrisak edo beltzak izan ohi ziren. Txapela oso txikia zen eta buruan

ondo sartuta eramaten zuten. Lasaierapixka bat bazuen, atzera eramaten zu-ten. Egun ezagutzen dugun txapel han-dia 60ko hamarkadatik aurrera agertuzen. Lasaieradun txapela erabiltzen ha-si ziren lehenak dirudunak izan ziren,baina langileak ez; segur aski lasaieradeserosoa izango zen lanerako. «Bainabeti eramaten zuten txapela! Orainmutilek diote deserosoa dela Santo To-mas egunean txapelarekin ateratzea.Txapela sekula ez da deserosoa, ez dakartoizkoa. Jantzi eta ahaztu egiten zai-zu daramazula», zehaztu zuen adituak,argi eta garbi. Gerrikoa ere eramaten zuten, baina

ez zen apaingarri bat soilik. «Iñaki Pe-rurenak eramaten duen bezala eramanbehar da. Lan gogorra egiten zuten, as-ko makurtzen ziren. Gerrikoa estutuzgiltzurrunetako mina ekiditen zuten.Lanerako beltza eta mezetarako zuriaerabiltzen zuten. Ni taldean hasi nin-tzenean gerrikoa zintzilik eramaten ge-nuen, ezkerrean, ezkertiarrak ginelaerakutsi behar genuelako», adierazizuen irribarre bihurriarekin.

Ezkerreko manikiak arrantzaleenkaikua egiteko erabiltzen zen

oihalarekin egindako alkandoradarama. Eskuineko argazkian, lehen

jantzian, kortsea barrutik eraman beharrean kanpotik darama.

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 6: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

herritarrak

Oinetakoekin beste borroka bat duGarciak. «Abenduan normalean txarraegiten du eta alpargatekin joatea alfe-rrik da segituan bustitzen direlako, bai-na orduan hautatu ezazu zapata arruntbat, ez jantzi botarik. Baserritarrekerromeria eta azoketan erabiltzen zute-na alpargata zen. Baserrian larruzkoabarkak erabiltzen zituzten (ez kau-txuzkoak), eta herrira bidean zuhaitzbatean edo mugarri batean ezkutatueta alpargatak –edo zapatak– janztenzituzten.

Gizonek galtzerdiak ez zituzten betikanpotik eramaten. Lanean ari zirene-an prakak estaltzen zituzten ez zikin-tzeko, baina herrira iristean kanpotikjartzen zituzten prakak, galtzerdi ziki-nak ezkutatuz.

Nesken galtzerdiak finagoak ziren, iz-terretaraino iristen ziren eta ponpoibatzuekin lotzen ziren. Goian soka ba-tzuekin lotzen ziren. Kuleroen ordezpololoak eramaten zituzten, gerrian lo-tzen ziren prakaren bi hankak bezalahankartean zuloa zutelarik. Edonon,hankak zabalduz txiza egin ahal izate-ko zen hori. Horren gainean azpiko go-na zuria zeramaten, inolako koloredunzintarik gabea. Goialdean, ordea, bula-rretakoaren funtzioa zuen telazko kor-tsea eramaten zuten, eta ondoren al-kandora.

Lepoko zapia politak egoteko erabil-tzen zuten neskek. Mutilek, ordea, ezzuten zapirik eramaten. Adituaren ara-bera, baserritar jantziarekin lotzen du-gun koadrodun zapia ez da baserrita-rrena, arrantzaleena baizik, ziurrekinizerdia eta zikinkeria kentzeko lepoanlotzen zutena etengabe poltsikotik ate-ra beharrik ez izateko.

ETA NEGUAN ZER?

Hotzerako arropari dagokionez, muti-lek aipatutako arropa besterik ez zutenerabiltzen, baita negu gorrian ere. Az-piko alkandora luze xamarra zen etagauean biluzten zirenean lo egitekoerabiltzen zuten. Bide batez, gerria on-do estaltzen zien. Normalean alkando-raren gainetik txalekoa badoa ere, ar-gazki batzuetan ikusten da nolablusoia sartzen zuten eta gainetik txa-

lekoa, oso estu. Garciak uste du hotzaez sartzeko zela.

Neskek, ordea, bazituzten manta mo-duko batzuk, sorbalda gainetik jartzenzituztenak. Euriaz babesteko moduaere aurkitu zuten gonak barrutik koi-pearekin bustiz. Euria hasten zuenean,buruaren gainean jartzen zuten aterkibaten moduan.

Kaikuari dagokionez, bi arropa motadago izen hori daramatenak. Bat da ar-tile urdinez egindakoa eta Euskal He-rriko ezkutu gorriekin ezagutzen dugu-na, lehen elastika izenaz ezagutzenzena. «Kronikek diote urdin iluna bai-no, aturkesatua zela eta lerro gorri ba-tzuk zituela inguruan, besterik gabe».Beste kaikua koadrodun berokia da.«Antzina ez ziren koadrodunak, oihallisozkoak baizik eta batez ere arrantza-leek erabiltzen zituzten. Oihal hori ba-serritar emakumeek erabili izan dutealkandorak egiteko».

ZENTROA, ASTEBURUETAN ZABALIK

Zentroak asteburuetan zabaltzen dituateak, eta bilduma osoa ikusteko sarre-rak 3 euro balio ditu. Harrerako solai-ruko erakusketan kopiak daude, eta

epe labur baterako muntaketak egitendituzte. Lehenengo solairuan baserri-tar jantziak daude eta bigarrenean eus-kal modaren ibilbide bat. Bi erakusketahauetan pieza originalak daude, oso za-harrak guztiak, eta erakusketa sei hile-ro aldatzen dute.

Une honetan lehenengo pisuko base-rritar jantzien erakusketa harrerakoe-kin osatzen da behean ere baserritarjantziak daudelako. Urte hasieran zen-tro osoari buelta emango diote eta era-kusketa guztiak aldatuko dituzte, be-raz, zentroa bisitatzeko irrikazdaudenek orain dute aukera, eta otsailinguruan egin dezakete bigarren bisitabilduma berria ikusteko.

Harrerako solairuan emakume gas-koien burukoen erakusketa jarriko du-tela aurreratu zigun Garciak. «Parisekoliburutegi nazionaleko XVI. mendekograbatu batzuk oinarrian hartuz, erre-produkzioak egiten ari gara. Jendeakadar moduko kapela ezagutzen du,baina beste asko daude. Garai hartanEuropa osoan interesa piztu zuengaiak, euskal emakumeek buruan gau-za oso arraroak eramaten zituztelako»,aipatu zuen.

Erdiko manikian ikus dezakegu nolajasotzen zuten gona, esne marmita

eramaten zutenean ez zikintzeko.Bistan geratzen dena artilezko gona

gorria da. Gizonak, ordea, okrekoloreko txalekoa darama janzkerari

kolorea emanez. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 7: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

2017 | abendua | 23

GAUR8• 26 / 27

Leitzako Alke kul-tur elkartea duelahamar urte hasizen bertako Oran-tzaro berreskura-tzeko lanean. Juan

Mari Barriola eta FernandoOiartzun kideek kontatu digu-te testigantzak jaso zituztela

eta abenduaren 24 gaueko an-tzerkia prestatzen hasi zirelaAurrera elkartekoekin. «Lei-tzako eredua berreskuratunahi genuen, galduta baitzego-en. Zaharrek esaten zuten he-men Orantzaro ezberdina zelaEuskal Herri osoan indartuden ikazkinaren ereduarekin

konparatuta. Lehenago edo-zein modutako panpina jar-tzen zen, ez zuen ikazkina izanbehar. Emakumezkoak ere jar-tzen ziren, gainera», azaldu di-gu Barriolak.Antzerkia oinarri baten gai-

nean eraiki nahi izan zuten etagarai honetako oinarria solsti-zioa da. Eguberri hitzak «egunberritzea» erran nahi du. Sols-tizioaren isla da, eguzkia in-dartzen hasiko dela ospatzekoaroa. Antropologoen lanak ira-kurrita, suarekin hasi ziren la-nean. Gero, jende heldua elka-rrizketatzean, ohartu zirensuak garrantzi berezia zuela. Hori dena etxean aditutako-

arekin uztartu zutela dio Oiar-tzunek. «Nik askotan entzu-ten nuen, baina gaztetan eznuen kasurik egiten. Gure

Juan Mari Barriola etaFernando Oiartzun Alkekultur elkarteko kideak,Leitzako plazan dagoenOrantzaroren muralarenondoan. Mikel Alkozherriko artistakmargotua da irudia. Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

ORANTZARO BEGIGORRIEmakumea, dantzaria, sorgina, kalabaza...Denetariko panpinaz beteko da Leitza

Maider Iantzi Goienetxe

Leitzako Orantzaro desberdina da, izenetik hasita. Ez daezagutzen dugun gizon ikazkina; emakumea da, txistularia,almadiazaina, amerikanoa... Alke kultur elkartearen lanariesker, adinekoek ezagutu zuten tradizio aberatsaberreskuratzen ari dira, ilusioz, pixkanaka-pixkanaka.Balkoiak eta leihoak panpin harrigarriz beteko dira bihar.

KULTURA / b

Leitzako kanta:Orantzaro begigorri,

non harrapatu dok arrai

hori?

Anikeko barriketan,

bart gabeko hamaiketan.

Zer habillen garai hartan?

Zeruko izarran kontaketan,

lurreko belarran

zamaketan.

Page 8: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

herritarrak

amak beti esaten zuen lehenaskoz ere politagoa zela Oran-tzaro. Orduan, gure ama-etatxikiak ziren garaian, panpinagoitik behera eskuz egitenzen. Aurpegia egiteko tela batmargotzen zuten eta begieta-rako botoiak josi. Gainera, ur-tero berria egiten zen, desber-dina. Jendeak sekulako lanahartzen zuen; dena sortzenzuten. Gero bat-batean igel-tsuarekin aurpegia egitenhasi zirenean, eta bakarra,gure amak-eta esaten zutenhori ez zela hemengoa. Kexuziren».Irakurritako iturrietatik

eta entzundakoetatik geroeta gehiago sakondu zuten.«Jose Migel Barandiaranengaraietatik Leitzakoari buruzjasotako guztia bildu, eta ho-ri kontrastatzen saiatu garazaharrei galdetuta. Puzzlebat osatu dugu erabat des-berdina». Ataungo apaizak bere be-

taurrekoekin aztertu zuentradizioa. 1920. urtean ibilizen Leitzan eta batzuek pan-pina gonarekin eta bertzeekgaltzekin janzten zutela jasozuen. Ez zion horri jaramongehiagorik egin. «Panpinaemakume irudian orokorta-sun batean hemengoa deladirudi, baina Leitza edo Lei-tzaldean izaten ahal da. GukLeitzakoa jaso dugu», argitudute Alkeko lagunek.

40 TESTIGANTZA INGURU

Duela zortzi-hamar urte 40bat elkarrizketa egin zituz-ten herriko adinekoekin. Ba-tzuek argi eta garbi erratenzuten halako etxetan ema-kumea jartzen zutela sorginjantzita, edo jostun, edo se-galari. Sormenaz gain, garai-ko modak islatzen zituztenpanpinek. Aristokraziako ez-kontza ponpoxo bat izan zela

behin eta horren gisako Oran-tzaro bat jarri zutela dio testi-gantza batek.Hemen indiano ugari zego-

en eta amerikano jantzitakoOrantzaro baten argazkia lortudute. 1949. urteko Leitzako fes-tetako programa ere topatudute. Ezizenarekin sinatzenduen eta oraindik nor den ezdakiten norbaitek bere kroni-kan kontatzen du urte horre-tan Orantzaro guziak festei lo-tuta egin zituztela, istorio batosatuz. Lehenengo etxean, be-healdean, baserritar bat jarrizuten bizarra kentzen, bertzeetxe batean aizkolari bat, urtehartan Leitzako aizkolari batektxapelketa bat irabazi zuelako,goraxeagoko etxe batean txis-tulari bat zegoen, eta bukae-ran, goian, festetako amaierabezala gazte bat ikusten omenzen tristerik.

TXINTXOA ETA GAIZTOA

Barriolak aipatu du hemen,Euskal Herri osoan bezala,Olentzero hitza gailendu zelabaina eurek «Orantzaro begi-gorri» aditzen zutela etxean.Orantza legamia da eta aroagaraia. Jatea, ogia egitea, opa-rotasuna adierazten du. He-rrian Orantzaro beti txintxoazen; panpina jarriz gero zorteona ematen zuen. Baserrietan,aldiz, gaiztoa zen: haurrak ezbaziren txintxo portatzen, txi-miniako zulotik etorri eta era-man egiten zituela erratenzen. Sua mugitzen bazenOrantzaro inguruan zela pen-tsatzen zen. Panpina goi bate-an jartzen zen, balkoian, leiho-an edo tximinian. 1986an leitzar emakume

batek, Maria Jesusek, Orantza-roren festaren aldaketaz ida-tzi zuen. Salatzen zuen duela60 urte inguru Leitzako tradi-zio hain aberatsa lehiaketabatera eraman zutela. Saria

Irudiotako Orantzaroak duela hamar urtetik honakoak dira. Goian, emakumea, erdian almadiazaina eta azpian dantzaria eta

sorgina. Erdiko irudi ttikia, aldiz, zaharra da, oraingoz topatu duten bakarra. Amerikanoz jantzitako Orantzaro bat da. Garaian

garaiko modak islatzen dituzte orantzaroek eta indiano ugari ibili zen orduan herrian. ALKE KULTUR ELKARTEA

Page 9: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

2017 | abendua | 23

GAUR8• 28 / 29

beti eredu zehatz bati ematenzioten, hain zuzen herrikoa ezzenari, gizonezko ikazkinari.Maria Jesusen etxeko bal-koian emakume dotorea jarrizuten, saskitxo bat besoan,eta purrustaka hartu zuten:«Beño, beño, nola okurrittuzatzo emakumea ittea?». Abe-rastasuna galtzen hasi zen,eta jendea lotsatzen. 1986an, idatziarekin batera,

Maria Jesusek-eta emakumez-ko Orantzaro egin zuten. «Ho-ri izanen zen segur aski garaihonetara arte emakumez jan-tzitako azkenekoa. Gero bola-da batean ikazkinak jarri zirenbeti eta duela hamar urtetikberriz hasi da zabaltzen», ager-tu du Barriolak.Duela hamar urte elkarriz-

ketatutako emakumeek 80 ur-tetik gora zituzten eta, hortaz,gehienak jada falta dira.Bitxia da herritarrek uste

zutela herrian bakarrik jartzenzirela orantzaroak, baina ohar-tu ziren baserrietan ere bazela

tradizioa. Ikertzen hasi etaikusi zuten auzo guztietan jar-tzen zirela orantzaroak, he-rrian bezainbertze edo gehia-go. «Askoz kutsu erlijiosoagoazuen. Gehiago zen sua, enborhandi bat eramatea eta sukal-dean erretzea eta agian denbo-ra dexente irautea. Orantzaropanpinaren sorrera izan daite-ke, enbor hori apaintzen hasizirelako».

ENBORRA ETA KALABAZA

Orantzaro-enborrak dotoreaizan behar zuen. Baserrirenbatean aipatu diete barrene-raino sartzen zutela bi behiklagunduta, sala erdian izatenbaitzen sua. Agian 15 egunirauten zuen erdi pizturik erdiitzalirik. Elementu hori an-tzerkian berreskuratu dute. Testigantza batzuek diote

etxeko bakoitzak enbor handihorren kontra arrail bat jarribehar zuela (egurra aizkorazhaustean gelditzen den zatia),zorte eta osasun ona izateko

eta Orantzaro ospatzeko. Za-harrenak handixeagoa jar-tzen zuen, adinaren arabera-koa zen tamaina . Zenbaitetxetan kalabazak jartzen zi-tuzten. Barrua hustu, bi zuloegin eta kandela bat sartuta,begi gorriak ikusten zitzaiz-kion. Orantzaro batzuei burugisa jartzen zieten kalabaza.Urrutitik mamuak ziruditen,gaueko piztienen antzeko be-gi gorriekin. Onaren eta gaiz-toaren arteko izaera bikoitzhori zuten. Ez ziren ez gizo-nak ez emakumeak. Bizi labu-

rra zuten, egun batekoa baka-rrik.San Joan gauarekin antz

handia zuen, baserri batzue-tan sua barrenean eta kanpo-an egiten baitzuten. Kanpoansaltatu eta guzti egiten zuten24 iluntzean. Suaren ondoanorantzaro txiki bat jartzen zu-ten, orantzaro-ninia. Etxe ba-tzuetan bere jai propioa egitenzuten, kutsu intimokoa. Egun horretarako oilo bat

gordetzen zen, edo axuri buz-tana, eta otordu berezia egitenzen. Opariaren kulturarik ezzegoen, baina bai aipatu izandiete etxeko aitak espartinakedo galtzerdiak estreinatzenzituela eta horrekin batera de-taileak egiten zirela. Adibidez,amonak umeentzat gailetakprestatzen zituen txokolatepixka batekin. Ze festa!Eta orain, nola berreskuratu

tradizioa hainbertze aldatuden ospakizunean? «Informa-zio ahalik eta gehien zabalduz.Ez da erraza. Telebistak etakultura orokorrak izugarrizkoeragina dute. Errotuta dagoOlentzerok ikazkina beharduela. Baina lanketa honen ha-rira jendeak etxean galdetu dueta ohartu da egiten zela. Ilu-sioz hartu dute Leitzako ereduhau eta berriz ere, zorionez,dantzariak, sorginak, almadia-zainak edo txistulariak ikus-ten ari gara. Kalabazak ere bai.Bihar iluntzean (18.30ean)

eginen den antzerkian ere iza-nen dira kalabazak. Jasotakoelementuekin osatuko duteekitaldia: sua, hemengo izakimitologikoak, arrailen jartzeadantzariekin... Herriko kantaere abestuko dute. Adinekojendeak gaztetatik aditu gabeizan arren ongi oroitzen due-na eta emozio handiz hartuduena. Gonbidatuta dago nahiduena tradizio berritu polithonen magian sartzera.

Alkeko kideei testigantzaeman dieten emakumeleitzar batzuk, duela urtebatzuk liburutegian,emakumezko Orantzarogibelean, egin zutenaurkezpenean.ALKE KULTUR ELKARTEA

Bihar iluntzean eginen den antzerkia jasotakoelementuekin osatuko dute: sua, izakimitologikoak, Orantzaro begigorriren kanta...Gonbidatuta dago nahi duena ezagutzera

«Olentzero estandarra ongi dago, baina gukbadugu gurea eta hori gordetzea eta indartzeada egokiena. Oso berezia eta polita iruditzenzaigu, bere zentzu guztiarekin»

Page 10: tsa { koadernoa } Iker Barandiaran Koloreen aukera · Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa. herritarrak T radizio guztiak eraldatu egiten dira eta, nolabait, beharrezkoa ere bada moldaketa

2017 | abendua | 23

GAUR8• 30 / 31

IRUÑEKO SANTO DOMINGOKO MERKATUA, 193OEAN

Juantxo EGAÑA

IRUÑEKO UDAL ARTXIBOA. JOSE GALLE. 1930

Iruñeko Santo Domingoko Merkatuan dagoen Rincón del Zacatín delakoan egina da argazkia. Duela zenbait mende, txoko hori ganadu-uras-ka zen, ondoren merkatuko zabortegia eta azkenik, «zacatín», arropa-azoka alegia, oihalak eta arropak saltzen baitzituzten. XIX. mendearenerdialdera, azokan haragi eta barazki saltokiak kabitzen ez zirenean, horiek txoko horretarantz hedatzen ziren. 1930eko irudian, kapoiak etaahateak merkatuan saltzera daramatzan lagun talde bat ageri da, eta haien atzean, Manueta kaletik merkaturantz doan tarranta bat. Argaz-kiaren egilea Jose Galle da (1898-1983), Valladoliden jaiotako argazkilaria. Madrilen eta Donostian hasi zen lanean, eta ondoren Iruñean bi-zitzen jarri zen. Blanca de Navarra kalean zuen estudioa, eta gerra zibilera arte bere anaiorde Rafael Bozano argazkilariarekin elkartuta lanegin zuen. Batez ere argazki erreportajeak egin zituen, konposiziorako sen nabarmena zuela. Jose Galle Nafarroako eta Estatuko hainbategunkari eta aldizkaritako berriemaile grafikoa izan zen. Nafarroako hiriburuak XX. mendearen lehen erdian izan zuen bilakaeraren lekuko di-ra haren argazkiak. Haren seme Fernandok argazkigintza negozioarekin jarraitu zuen.