TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go...

16
Packaging Choice and Sustainability Product Catalog

Transcript of TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go...

Page 1: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA

larunbata,2010eko maiatzaren 29a

ibilaldia

EUSKARAREN URETAN GOZATUZ

MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

berria

Page 2: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

AURKEZPENA. Ezkerretik eskuinera,Xabier Legarreta,Bermeoko alkatea;Aintzane Egaña,Eleizalde ikastolako zuzendaria;Markel Goikoetxea,Eleizal-de ikastolako lehendakaria;eta Manu Aurrekoetxea,Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendaria,Ibilaldiaren aurkezpenean.NATALIA SALAZAR / BUSTURIALDEKO HITZA

‘MARIGORAN KIKUNBERA’EGINEZ,BERMEORABost besoko ‘Kikun’itsas izarra da aurtengo Bizkaiko ikastolen aldeko jai nagusiko ikurra.

B ermeoko hizkera etakokalekuarekin lotu-tako Marigoran ki-kunbera leloa aukera-tu du Eleizalde ikasto-

lak Bizkaiko ikastolen Ibilaldia jai-rako; maiatzaren 30ean ospatukodute.

Bigarrenez izango da IbilaldiaBermeon. 1985ean hartu zuen le-

henengoz Bizkaiko ikastolen alde-ko ospakizuna kostaldeko herrihorrek, eta, aurten, Ibilaldiaren32. ekitaldia ospatuko dute Berme-on bertan.

Ibilaldia Bermeon egiteak eus-kararen aldeko sentiberatzea sen-dotzen lagunduko duela uste dutejaialdiko antolatzaileek; batik bat,hainbat esparrutako eragileak el-

karlanean ariko direlako. Gainera,Ibilaldia Bermeori euskaraz egi-ten jarraitzeko eta biziberritzekokontzientzia hartzeko lagungarriizango zaiolakoan daude.

Izan ere, Bizkaiko Ikastolen El-karteko zuzendari Manu Aurreko-etxearen hitzetan, «Ibilaldia ez dabarrura begirako jaia soilik; eus-kararen erabilera bultzatzeko

planteamendua duen kanpora be-girako jai bat baizik». Bide horre-tan, elkarteen eta erakundeen el-karlana azpimarratu du.

Helburuak Bi helburu nagusi izango ditu Ber-meon egingo den Bizkaiko ikasto-len jaiak, Eleizalde ikastolako le-hendakari Markel Goikoetxeak

Ibilaldiaren aurkezpenean esanzuenez.

Batetik, haren esanetan: «2010.urteko Ibilaldia Bermeon bertanegitea gure ikastola proiektua eza-gutarazteko aukera paregabea da.Era berean, inguruan ikastola ere-dua indarberritzeko baliagarriaizango da».

Bestetik, Markel Goikoetxearenberaren hitzetan: «Gaur-gaurkoz,gure hezkuntza eskaintza 16 urtebitartekoa da. Orain dela 32 urte,ikastolaren gaur egungo eraikinasortu zenean, hamasei ikasgelahartzeko egin zen. Gaur egun, os-tera, leku berean 34 ikasgela dauz-kagu, eta, espazio aldetik, bereakeman du. Horregatik, azpiegiturabatzuk egokitu egin behar dira, etabeste berri batzuk sortu. Izan ere,gune estali baten premia daukagu,eta jantoki, informatika gela eta jo-lasguneak, besteak beste, eskas ge-ratu zaizkigu».

Aintzane Egaña, Eleizalde ikas-tolako zuzendaria, Ibilaldiko aur-tengo ikurraren gainean mintzatuzen aurkezpen ekitaldian. Kikunbost puntadun itsasoko izarra daaurtengo logotipoa. «Bere bost be-soak Ibilaldia osotasunean zabal-duko duten bost bideak dira».

Hauexek dira Kikun logotipoa-ren bost puntak: itsasoa, ikastola,kultura, guztien parte-hartze akti-boa bultzatzea helburu duen Izar-tu besoa eta euskararen besoa.

Leloa ere, itsasoarekin lotutadago. Marigoran kikunbera me-zuaren bitartez, «gorantz datorrenmarean kikunbera» egitea, hauda, uretara buruz behera botatzeazabaldu gura dute, Aintzane Ega-ñaren esanetan: «Itsasoari lotuta-ko herria izanda, gorantz datorrenitsasoko marea aukeratu dugu,modu metaforiko batean, ikasto-len inguruko mugimendua defini-tzeko. Ikastolen marea, euskara-ren marea... mundua bera gorantzdator».

Eta, horren aurrean, Egañarenarabera: «Bigarren berbarekin,guk kikunbera egiten dugu; buruzbehera murgiltzen gara marea ho-rretan». Horrek, batetik, «konfian-tza», eta, bestetik, «inplikazioa»erakusten eta iradokitzen dituelajakinarazi du, «ur berrietan busti-tzeko jokaera, urrunetik begiraegon beharrean, parte hartuz».

Bestalde, leloaren inguruan so-

02 ibilaldia ›› leloa eta egitaraua berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

Page 3: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

KALEJIRA. Eleizalde ikastolako ikasleak kalejiran,Ibilaldia aurkezten,Bermeoko kaleetan zehar,iazko ekainean.MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

03leloa eta egitaraua ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

lastatzen jarraituz, «marea go-rantz» datorrela diote antolatzaile-ek, «ez du oraindik goia jo», zehaz-tuta: «Honela, zabalik uzten dugubakoitzaren ekarpena».

GarraioakMaiatzaren 30ean, Bermeon,«aparkaleku ugari» izango direlaaipatu du Eider Gotxik, Ibilaldikoantolatzaileak, alde horretatikkezkatzeko arazorik ez dagoela ar-gudiatuz. Izan ere, hainbat lekutanaparkatu ahal izango da jaialdikoegunean; besteak beste, merkata-ritza portuan eta Mundakarantzdoan bidean. Autoz ez ezik, garraiopublikoaren bitartez bertaratzekoaukera ere izango da.

Autobus eta trenen ordutegieieutsiko dieten arren, autobus zer-bitzu bereziak ere izango direlaziurtatu du Gotxik. Sukarrieta etaBermeo bitartean izango dira, esa-terako, baita Mungia eta Gernikaaldetik datozenentzat ere. Auto-bus horiek jendez betetzen direnbakoitzean, lekutik bertatik abia-tuko dira, gerora, jende gehiagozbetetzeko.

GUNEAK

›› IkastolaZelai handia09:30 › Inaugurazio ekitaldia.10:00 ›Alkartasuna.Euskal dan-tzak.11:00 ›Guruzne eta Maitane.11:30 ›Omenaldia:itsasoa eta euska-ra.12:30 ›Haitzama erromeria.15:00 ›Etxe kantaria.16:30 ›Anje Duhalde.Aparkalekua11:00 ›MB 2000.Umeentzako tai-lerrak.13:00 ›Txan magoa.14:00 ›Bertsolariak.15:30 ›Kiki,Koko eta Moko.

›› ItsasoaTala10:00 ›Elai Alai.Euskal dantzak.

11:00 ›Bermeo musika eskolakokideak.13:00 ›Patxi eta konpainia.Musi-ka.16:00 ›Euskadi Gaztea.DJ OihanVega.

››EuskaraBurujabetasun zelaia10:00 ›Urdaibai.Euskal dantzak.11:00 ›Malenkonia musika taldea.13:00 ›The Uski’s musika taldea.15:00 ›Tximino musika taldea.16:30 ›Esne Beltza musika taldea.Burujabetasun zelaia 210:00 ›Xiba.Herri kirolak.14:00 ›Puzgarriak arratsalde oso-an.Itsasgane10:00 › Irrintzi Alai.Euskal dan-tzak.

11:00 ›Herri kirolak.12:00 ›Betizu.14:00 ›Hitza egunkaria,puzgarrierraldoiak eta jumping-a,arratsal-de osoan.

›› IzartuAgirre10:00 › Itxas Alde.Euskal dantzak.11:00 ›Balaztak eta Motzak musi-ka taldea.12:30 ›Sei Urte musika taldea.14:00 ›Ost musika taldea.15:00 ›Askagintza taldearen era-kusmahaia eta puzgarriak,arra-tsalde osoan.16:00 ›Gatibu musika taldea.

››KulturaArane10:30 ›Gazte Zar.Euskal dantzak.

10:30 ›Urremendi aldizkariarenerakusmahaia,egun osoan.11:30 ›Zahil musika taldea.13:00 ›Gora herria.Euskal rockbertsioak.15:00 ›Lor musika taldea.16:30 ›Betagarri musika taldea.

Ibilbidean zehar:Athletic taldeko mahai-futbola,Berangoko Simon Otxandategidantza taldeko joaldunak,ErrerreTxaranga Band,Zaparrada eta Dar-buka batukadataldeak,Saguzaha-rrak fanfarrea,Bermeoko HurreHurre eta Adiskide elkarteetakodanborrada,Bermeoko fanfarrea,Bermeoko Kankinkabara txistularieta irrintzi taldea,Bermeoko erral-doien konpartsa,Deustuko Onda-lan erraldoien konpartsa,eta Ber-

meoko musika eskolako trikitilarieta txistulari taldeak.

Bazkaltzeko:›Herri bazkaria ikastolan.Menua:marmitakoa,txipiroiak eta pantxi-neta.Umeen menua:entsaladilla,oilasko-izterra eta jogurta.›Eusko label txokoan:txahala,oi-laskoa,piperrak,tomatea eta Ara-bar Errioxako ardoa.›Txosnetan:ogitartekoak eta talo-ak.›Arrain gunean (Itsasgane):sardi-nak,atuna plantxan,atuna tipula-rekin,bokatak.

Ibilaldia amaitzean:Larrain-dantza Bizkaiko Gaiteroe-kin eta ondoren Trikizio taldearenerromeria Bermeoko lameran.

Page 4: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

04 ibilaldia ›› elkarrizketa berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

MARKEL GOIKOETXEA ETA AINTZANE EGAÑA › ELEIZALDE IKASTOLAKO LEHENDAKARIA ETA ZUZENDARIA

ILUSIO HANDIAREKINHerritarrengandik jasotako laguntzarekin «pozik» dira, Ibilaldiaren jaiaren bezperan.

kuntza aniztasuna garatzeko. Ba-ditugu gelak, baina gure proiektuaharatago doa. Zertan datza hezkuntza proiektuhori?Aintzane Egaña: Eleaniztasunarenbarruan sartuta gaude. Hizkun-tzaren oinarri komunikatiboa har-tzen dugu; bai euskararako, gazte-lerarako, ingeleserako, frantsese-rako zein alemanerako. Horrekbaliabide zehatz batzuk eskatzenditu, eta ezin gaitezke joan ikasge-laz ikasgela baliabide horiek es-kaintzen; izan ere, diru asko esannahi du horrek. Horregatik, gelabatean kokatzea errazago ikustendugu.Nola ikusten duzue euskaldun-tzea Bermeon eta inguruan? Eus-karaz asko egiten al da?Markel Goikoetxea: Kilin kolon.Aintzane Egaña: Lan egin behardugu euskararen inguruan. Egunhorretan behintzat, euskaraz ba-rra-barra entzutea lortzen badugueta kontzientzian eragin pixka bategitea lortzen badugu, gu pozik ge-ratuko gara. Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete?Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen, eta ho-rretan ekinean arituko gara. Ezdugu oraindik bide egokiena aur-kitu jendeak euskaraz hitz egiteko.Baina, bai, militantzia puntu horibehar da. Uste dugu euskara al-txor baten modukoa dela, eta ezgara konturatzen erabili ezeanagortu eta hil egiten dela. Dauka-gun beste erronka bat da bizi ga-ren XXI. mende honetan euskarabitartekari edo tresna gisa erabilizurrun hel gaitezkeela erakustea.Edozertarako erabil dezakegu eus-kara egun.Zein aurreikuspen dituzue Ibilal-diari begira?Aintzane Egaña: Aurreikuspenakbeti positiboak dira. Lehenik etabehin, eguraldiak laguntzea espe-ro dugu. Eta gero, jendea etortzeaespero dugu. Eta datozen horiekondo pasatzea. Uste dugu herrita-

Ibilaldia antolatzeko egin beharden lanaren inguruan mintzatugara Eleizalde ikastolako ardura-dunekin. Ibilaldiari begira dituz-ten aurreikuspenak eta Eleizaldeikastolaren asmoak ere izan ditu-gu hizpide.Zein da Eleizalde ikastolaren hel-burua?Aintzane Egaña:Nagusiki euskara,euskal kultura eta ikastolaren mu-gimendua azaleratzea da gure hel-burua. Pil-pilean jartzea, alegia.Badakigu egun horrek soilik ezduela dena egiten, baina asko la-guntzen du euskara bultzatzekoorduan. Diruaren kontua ere hordago, baina guk gehiago sumatzendugu aipatutako giro horren falta. Zer esan nahi du zuontzat Ibilal-dia Bermeon ospatzeak?Markel Goikoetxea: Bost bat aldizaurkeztu gara Ibilaldia prestatze-ko, eta, azkenean, Ibilaldia bertonospatzeko aukera eman zigutenunean, poztasun handia sentitugenuen. Lehenengotan poza senti-tu genuen, geroago etorri da etorribehar zena. Baina poz-pozik gabil-tza lanean; gainera, jendea askokonprometitu da. Nortzuk eskaini dute laguntzaantolaketa prozesuan? Aintzane Egaña: Denetariko lagun-tza izan dugu. Herritarrak asko in-plikatu dira. Jakin bagenekien Ibi-laldiak pisu handia zeukala, bainaez genuke inoiz imajinatuko hain-besterako zenik. Herrian, ikastola-koak direnek eta ez direnek eskai-ni dute laguntza. Gurasoak dire-nek eta ez direnek. Ikastolakoak

izan ez arren ere, herriko jendeasko ilusio handiarekin dago. Etazer esanik ez ikastolakoak direnekduten ilusioaz. Zein modutan lagundu dute?Aintzane Egaña: Ibilaldiko dendan,esaterako, asko lagundu dute;arropa aukeratzen, horiek saltzen,kontuak egiten, hainbat tokitanarropa salduz... Beste batzuek eu-ren ekarpenarekin ere lagundudute, publizitatea jarriz, esatera-ko. Horrez gain, urtean egin diren

ekitaldietan ere parte hartu duteeuretako hainbatek. Markel Goikoetxea: Denetarikegon da. Gutxi edo asko, baina guz-tiek egin dute beren aldetik zer-bait. Ekitaldi horien guztien bitartezlortutako diruarekin zer egitekoasmoa duzue?Aintzane Egaña: Lehenik etabehin, zorrak ordaintzeko erabili-ko dugu diru hori. Izan ere, zerbaitantolatzeko dirua xahutu beharra

dago. Laguntza asko eskaini digu-te, eta diru asko ere eman digute,baina prestatzen diren lanak or-daindu egin behar dira. Gainera-koa ikastolaren espazio fisikoa-rentzat izango da, besteak beste,ikasgelak handitzeko. Eta, horrenbitartez, esku artean dugun hez-kuntza proiektua garatzeko erabi-liko dugu. Izan ere, hezkuntzaproiektua aurrera eramateko gelabaten beharra ikusten dugu, baitabikoizketa gela batena ere, hez-

IZARO MENDIETA

Page 5: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

rrena ziurtatuta daukagula, bainabesteek ere egun ona igarotzea es-pero dugu. Horrez gain, kultura ar-loan ibili den jendeak ahaleginhandia egin du jaialdian izango di-ren ekitaldiak erakargarriak izate-ko eta publiko guztiari erantzute-ko, guztiek izateko non gozatu.Bestetik, kanpotik datozenentzatibilbidea ezustekoa izatea esperodugu, eta gure ukitutxoa ematea,arrain usainarekin. Markel Goikoetxea: Ahalegindugara jendea Bermeora etortzekoanimatzen. Bermeo urrun ez dago-ela erakutsi nahi izan dugu. Gaine-ra, bermeotarrek ere sorpresa bathartuko dutela uste dugu. Izan ere,ibilbidea ikusi duen baten batekhartu du. Zerk berezituko du Bermeoko Ibi-laldia gainerakoengandik?Aintzane Egaña: Arrain gune bategongo da, bertaratutakoek arrai-na jateko parada izan dezaten.Omenaldia ere leku berezi bateanizango da; izan ere, orain arte an-tzokietan eta horrelako lekuetanegin ohi izan da, baina aurten, kon-tserba lantegi batean izango da.Markel Goikoetxea: Arrainaz gain,talo eta txorizoa eta gainontzekoibilaldietan egoten diren jakiakere izango dira Bermeon. Baina,arrainak bereziko du aurtengo Ibi-laldia.

Logoaren, leloaren eta mezuareninguruan hitz egin ezazue apurbatez.Aintzane Egaña: Marigoran kikun-bera-rekin adierazi nahi izan dugu-na da denborak aurrera egiten due-la eta euskara leku askotara heda-tuta dagoela, eta ikastolaren mugi-mendua forma hartzen eta indar-tzen doala. Izan ere, 2009koikasturtea esanguratsua izan da,talde europar modura eratu baiki-nen. Ikastolan mugimendu edomarea hori gorantz datorrela eta,kikunbera-rekin adierazi nahi izanduguna da gu buruz murgiltzen ga-rela mugimendu horretan eta batgatozela mugimendu horren hel-buruekin. Itsasoko izartxoarekin,olatuaren marigora-kikunbera-re-kin haitzetara geratzen dela itsa-tsita azaldu nahi izan dugu. Erdi le-hortuta geratzen den arren, horiere askotan geratzen da. Ura dato-rrenean erosoago sentitzen gara.Zein da, zuen ustez, Ikastolarengarrantzia Bermeon eta ingurue-tan?Markel Goikoetxea: Guk pentsa-tzen dugu herrian beti inplikatugarela eta irudi hori erakutsi du-gula.Aintzane Egaña: Nik uste dut betiizan garela erreferente bat. Sendo-tasun bat erakusten dugula ustedugu, eta herritarrek hala ikustengaituztela.Etorkin asko al daude ikastolan?Zer moduz egokitzen dira?Aintzane Egaña: Bai, badaude. Ez-berdinak garela ikusten dute. Hiz-kuntza mugatze garrantzitsu batda. Eta beraiek behar duten guztiaematea ez da erraza izaten. Eureta-ko askok bermeotarrek egiten du-ten bezala hitz egiten dute. Izaera-ren araberakoa da txertaketa, bai-na, oro har, nahiko ondo moldatudira. Bitartekoak, gainera, osourriak dira. Uste dut benetan etor-kinak gureganatzeko bitartekoasko behar direla. Gainera, euska-rak balio bat duela konbentzitzeazaila izaten da, batik bat gazteleradaukatenei.

05elkarrizketa ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

«Poz-pozik gabiltzalanean; gainera,jendea askokonprometitu da»MARKEL GOIKOETXEAEleizalde ikastolako lehendakaria

«Euskara,euskalkultura etaikastolarenmugimenduaazaleratzea da gure helburua»AINTZANE EGAÑAEleizalde ikastolako zuzendaria

IZARO MENDIETA

Page 6: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

Bermeoko ikastolak,bere 45 urteko ibilbideluzean,1985ean antolatu zuen lehenengozBizkaiko ikastolen jaia.Bihar,25 urterenburuan,Ibilaldiaren 32.ekitaldia hartuko du.

B ermeoko Eleizaldeikastolak bihar anto-latuko du, bigarren al-diz bere historia luze-an, Bizkaiko ikasto-

len jaia, Marigoran kikunberalelopean.

Bermeoko ikastolaren hastape-nak ezagutzeko 45 urte atzera eginbehar dugu, 1965. urtera, hain zu-zen ere. Ez dugu ahaztu behar ga-rai horretako egoera ez zela samu-rra. Ez euskararentzat, ezta euskalkulturarentzat ere.

Hala ere, nortasun horrek bizi-rik iraun zuen Euskal Herri osoaneta Bermeon ere bai. Horrela, 1965.urtean, herriko zenbait gurasoEuskararen Laguntzaileak zeri-tzon elkartearen laguntzarekin,Bermeon ikastola sortzeko lehen-dabiziko pausuak ematen hasi zi-ren.

Hasiera oso gogorra izan zen,behin eta berriro eskatu beharizan zituzten eskola sortzeko bai-menak, eta Espainiako Gober-nuak trabak baino ez zizkien jar-tzen. Hori dela eta, azkenean, esko-la klandestinoa sortzea erabakizuten 1966an.

Laguntza ugari behar izan zituz-ten eskola aurrera ateratzeko.Haien artean, garrantzitsuena,Bermeoko San Frantzisko komen-

tuko fraideek eman zutena izanzen. Izan ere, fraide horiek komen-tuko atzeko aldean ikastolako le-henengo bi gelak eraikitzeko auke-ra eman zuten.

Ireki berria zen eskola hartanhainbat adinetako 28 umek izenaeman zuten, baina ikasturtez ikas-turte, 90 haur izatera heldu ziren.Sorreran, Marisa Landeta eta Eu-femia Uriarte andereñoak ardura-tu ziren eskolak emateaz. Gerora,Itziar Abaroa, Arratzuko Anjelitaeta Madalen Agirre ere aritu ziren,besteak beste.

Urte batzuk geroago, 1969. urte-an, ikastola legeztatu egin zuten,eta Colegio Santa Eufemia izanzen bere lehenengo izena. Garaihorretan, ikastolako presidente-tza osatu zuten, eta, izen askorenartean, Jon Gofinondorena aipatubeharra dago, izan ere, bera izanzen Eleizalde ikastolako lehengokooperatibako presidentea.

Ondoren, 1978. urtean, ikastolagaur egun dagoen tokira mugituzuten. Hobeto esanda, ikasle nagu-siak lekuz aldatu zituzten, HaurHezkuntzako ikasleek fraideen ko-mentuko ikastolan jarraitu baitzu-ten, baina ez denbora askoz. Izanere, 1983an izan ziren uholdeen on-dorioz ikasle guztiak mugitu zituz-ten ikastolako eraikin berrira.

Hortik gutxira, 1985ean, Eleizal-de ikastolak Ibilaldia antolatuzuen lehenengo aldiz Kalera, lane-ra, euskara denara leloarekin, eta,harrezkeroztik, 25 urte igaro be-har izan dira Bizkaiko ikastolenjaia Bermeora itzuli arte.

Gaur egun, Eleizalde ikastolan673 ikasle aritzen dira, eta kalita-tezko hezkuntza euskalduna es-kaintzen du 16 urte bitarteko ikas-leentzat.

Lau ardatz nagusi Gizarteak aurrera egiten duen hei-nean hezkuntzak ere bilakaeraizaten du. Hala ere, Eleizalde ikas-tolak bere jatorrizko bi helburuakoso indarrean daramatza orain-dik, euskara eta euskal kulturabultzatzea alegia, eta etorkizune-an berdin jarraitzeko asmoa du.

Halaber, Euskal Herriko ikasto-la guztiek, Bermeoko Eleizaldeikastola barne, proiektu bera disei-natu eta lantzen dute: hezkuntzaintegralaren proiektua. Euskaraeta euskal kultura ardatz hartutakalitatezko hezkuntza eskaintze-ko, besteak beste. Era berean, Ber-

meoko ikastolak lau ardatz nagusilantzen ditu: eleaniztasuna, tekno-logia berriak, aniztasuna eta kali-tatea.

Hizkuntzaren normaltasunaridagokionez, Eleizalde ikastolakoarduradunek euskaldun eleaniz-tunak lortzeari ematen diotegarrantzia. Betiere, ama hizkun-tza, euskara indartuz eta jatorriz-ko helburua ahaztu gabe. Euskaraeta euskal kulturan oinarritzendira mundura zabaltzeko.Horregatik, aurten ingelesa lan-tzen hasi dira euren proiektuan,eta hemendik urte batzuetarafrantsesa jorratzeko asmoa erebadute.

Bestalde, teknologia berriei etakomunikazioari arreta handizerreparatzen diete Eleizalde ikas-tolan. Mende berriarekin teknolo-gia berri ugari agertu dira, etahorietako asko hezkuntzan osoerabilgarriak dira. Horregatik,ikasleen eguneroko bizitzanhoriek txertatzeko ahaleginak egi-ten dituzte. Era berean , horrekproiektu pedagogiko eta irakaste-ko modu berriak lantzea ere eka-

rri du, sasoira egokitzeko.Aniztasuna eta kalitatea dira

Eleizalde ikastolako beste bi zuta-beak. Aniztasunari dagokionez,hiru dira aipatu beharreko ezau-garriak: alde batetik, aniztasunprotokoloa jarraitzen dute etorki-nak integratzeko; bestetik, gaine-rakoen erritmoari jarraitzeko ara-zoak dituzten ikasleentzatproiektu pedagogiko berezia dute,euren beharrizan propioetaramoldatzeko; gainera, urritasunfisikoak eta psikikoak dituztenikasleen integratzeko gela bere-ziak dituzte.

Kalitateari dagokionez, hainbaturte daramatzate hezkuntzarakobereziki diseinatutako kalitatezkoprograma batean sartuta, eta ikas-leei ahalik eta kalitate handienekohezkuntza eskaintzen saiatzendira egunero.

Etorkizunari begira, aipatuerronka horietan sakontzea daBermeoko Eleizalde ikastolarenxede nagusia. Eta horretaz gain,euskararekin edozein arlotanurrun hel daitezkeela erakutsinahi dute.

SASOIETARAMOLDATU DEN IKASTOLA

ELEANIZTASUNA. Eleaniztasun egitasmoa lantzen,Eleizalde ikastolako gela batean.OLAIA ZABALONDO / BUSTURIALDEKO HITZA

06 ibilaldia ›› eleizalde ikastola berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

Page 7: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

07publizitatea ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

Page 8: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

Korrontzi taldeak sortu du ‘Marigoran kikunbera’abestiaren musika.Hitzak Jose Muruagak idatzi,eta bideoklipa Jabi Elortegik zuzendu du.

B izkaiko ikastolen jaiaBermeon egingo daaurten, Eleizaldeikastolak antolatuta.Hezkuntza eredu pro-

pioaren proiektuaren ondorio daIbilaldia, eta euskaltzaleok biltzeadu helburu; baita herriz herrikoikastolen azpiegitura sendotzeaere.

Aurten ikastolen jaiak bermeo-tarren kutsua du, izan ere, Marigo-ran kikunbera egitera gonbida-tzen gaituzte Eleizalde ikastolako-ek. Horrela baitio aurtengoibilaldiaren leloak. Lelo horren bi-tartez, herriko ateak zabaldu nahiizan dizkigute, maiatzaren 30eaneurekin batera Bizkaiko ikastolenfesta handian parte har dezagun.

Bermeoko ikastolako ikasle, ira-kasle, guraso eta lagunekin bate-ra, ikasle ohiek ere parte hartunahi izan dute Ibilaldiak eskatzenduen lan eskergan.

Ikastolako irakasle Jose Murua-gak idatzi du 2010eko Ibilaldiarenkanta. Ondoren, Korrontzi taldemungiarrak musikatu du, eta tal-deko kideak ere bideoklipean azal-du dira. Horiez gain, Marigoran ki-kunbera abestiaren grabazio saio-etan, Mikel Urdangarin, AlexSardui eta Bermeoko Eleizaldeikastolako abesbatzak eta Izaroabesbatzak ere parte hartu zuten.Ondoren, bideoklipa Jabi Elorte-gik zinema zuzendari bermeota-rrak zuzendu zuen.

Lau hilabeteko lanaren ondorioa Jose Muruagak, Ibilaldiko abestiaidazterakoan, zenbait irizpide izanzituen kontuan: «Abestiak kanta-tzeko modukoa izan behar zuen.Euskal kutsua izan behar zuen,dantzagarria izan behar zen, eta,gainera, ikastolaren presentzia

izan behar zuen». Abestia «lau hi-labeteko lanaren ondorioa» izanda. Gainera, «esan behar duguproiektuarekin oso gustura geratugarela alde guztiak, bai ikastola,bai Bizkaiko ikastolen elkartea,baita proiektuan parte hartu du-ten guztiek ere ».

Halaber, Marigoran kikunberaabestia bihar ozen abesteaz gain,«aurrerantzean gogoratu egingodugu, eta bazkaloste askotan la-gun izango dugu», Muruagak esanduenez.

Abestiaren hitzen aukeraketazgaldetuta, horietan «geure norta-suna», Bermeorena, alegia, ager-tzen dela dio Jose Muruagak. «Ber-meon erabiltzen diren berbak bar-neratzen dira gure kutsua emate-ko: itsaso zabala, kalian gora, ka-lian behera, txoeta kikunbera».

Itsasoak ere aipamen ugari ditu.Izan ere, Muruagaren arabera,«gure herria itsasoari begira dago,eta hitzetan hori nabaritu guraizan dugu».

Pertsona ezagunakbideoklipean Ibilaldiko bideoklipa, bestalde,Jabi Elortegi zuzendari bermeota-rrak egin du. Nork egingo zuenerabakitzeko orduan Eleizaldeikastolan «eztabaidarik ez» zelaegon azaldu dute. «Lehenengo bi-leran konturatu ginen bera zelagure gizona. Galdera gutxi etaerantzun ugari, eskakizun gutxieta irtenbideak ugari, informaziogutxi emanda ideiak berehala...kontaktuak gainera, ehunka, etaprofesionaltasuna neurtu ezina».Hori guztia azpimarratu dute ikas-tolako arduradunek.

Jabi Elortegik, berriz, «gustura»hartu zuen Ibilaldia 2010 jaiareninguruko bideoklipa egiteko lana:«Herrian mesede bat eskatzen di-

zutenean baiezkoa eman beharda». Bideokliparen filmaketa saio-ak Donostia eta Bermeo arteanegin zituzten, bi eguneko lan jar-dunaldietan.

Bai Donostian egindako graba-zioetan, bai Bermeon egindakoe-tan, hainbat pertsona ezagun izanziren; kirolari ezagunak eta tele-bistako aurkezleak eta aktoreak,besteak beste. Halaber, Eleizaldeikastolako ikasleek, ikasle ohieketa langileek ere parte hartu zuten.

Hala nola Julian Iantzi, KikeAmonarriz, Naroa Agirre, AbelBarriola, Iñaki Perurena, AmaiaArtetxe, Koikili Lertxundi etaMarkel Susaeta.

Lana bukatuta bideoklipa «osopolita eta alaia» dela dio Elortegik.Eleizalde ikastolako arduradunakados dira. Bitxikeria moduan, ai-patu bideoklipean agertzen dire-nek dantza berezia egiten dutelakeinu hizkuntza erabiliz. IkerneGoikoetxea aktoreak eta Rakel Ro-driguez dantzariak egin dituzte ko-reografiak.

BERMEOTARRENGONBIDAPENA

EGILEAK. Ezkerretik eskuinera:Jabi Elortegi zinema zuzendaria;Juan Car-los Gomez,Bizkaiko Ikastolen Elkarteko lehendakaria;Jose Muruaga,hi-tzen egilea;Agus Barandiaran,Korrontzi taldeko kidea;eta Markel Goi-koetxea,Eleizalde ikastolako lehendakaria. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

08 ibilaldia ›› kantua berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

KANTUA

‘Marigoran kikunbera’

Urteak daroaguz,guk ikastoletanPlisti-plasta gozatuz,euskera-uretanOrain dogu sasoia,ba,bene-benetanBuruz behera sartzeko,urik sakonenetan.

Ez daukagu beldurrik,hondoa jotzekoOlatuen indarra,dogu-ta aldekoAilega da garaia,

euskera entzutekoKantauritik Ebrora.

Marigoran kikunberaBusti gaitezan bateraKalean gora,kalean beheraBerba egin daigun euskeraz

Kikunbera eginez,itsas zabaleraKikunbera baita be,zubitik ibairaItsas basterretik,hemen doa deiaGuztiak etortzeko,geure Ibilaldira

Kikunbera egizu,txo ikara barikKikunbera egizu,

neska duda barikBermeotarrak gaukazuz,gogoz eta pozikBesoak zabalik

Marigoran kikunberaBusti gaitezan bateraKalean gora,kalean beheraBerba egin daigun euskeraz

Hitzak:Jose Muruaga.Musika: Korrontzi taldea.Ahotsak:Mikel Urdangarin,AlexSardui,Eleizalde ikastolako abes-batza,Izaro abesbatza,Korrontzitaldea.

Page 9: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

IZARO MENDIETA

MARGA BARANDIKA › DENDAKO LANGILEA

«Jende asko izan da dendanazken hilabetean»Duela urtebete zabaldu zuten Ibilaldiaren denda herrian,eta,geroztik,ez dute atsedenik izan.

Dagoeneko herriko kaleak Ibilal-diaren kamisetez apaindutadaude. Izan ere, dendara jendeasko bertaratu da biharko jaianbost puntadun itsas izarra soine-an eramateko. Herritar asko aridira dendan txandaka lan egiten,eta horietako bat dugu MargaBarandika.Zer saltzen duzu Ibilaldiaren den-dan? Zein salneurritan?Kamisetak, galtzak, jertseak, za-piak, mahoizko arropa, umeenarropa, motxilak, fularrak, buff-ak, biserak, txakurrentzako arro-pa, aterkiak, anorakak… Adinguztientzako arropa saltzen dugu,urtebetetik hasita. Garestiena 22euroren truke lortzen ahal da. Ka-misetak, esaterako, 12 eta 15 eurobitartean daude, ia gehienak. Hau-rren arropa, berriz, 6 eta 10 euro in-guruan. Jende asko ikusten da dendan.Beti izaten al da horrela? Ez da beti horrela izan; izan ere,krisiak eragina izan du hemen ere.Baina azkeneko hilabete honetanegunero jende asko izan da den-dan.Zer saltzen da gehien? Umeen arropa asko saldu da. Bai-na, oro har, kamisetak saldu diragehien.Gehienbat nork erosten du arro-pa? Denetariko jendea izan dugu. Pre-zio onean dago arropa, eta, horre-gatik, gazte asko ere izaten dirabertan.Nor egoten da dendari lanetan?Zer harreman duzue ikastolare-kin?Gu ikastolaren sortzaileak izangara. Dirua jarri dugunak eta lanasko egin dugunak gara. Lan ho-nengatik ez dugu ezer kobratzen,izan ere ikastolari laguntzeko gau-

de guztiak hemen lanean, bolunta-rio gisa. Beti pertsona berak izaten al diradendan? Ez. Egunean sei bat pertsona iza-

ten gara; hiru goizean eta bestehiru arratsaldean. Seiko talde ba-koitzak astebete egiten du, eta hi-lero aldatzen joaten gara. Guztira,25 bat laguneko taldea da. Gainera,

batzuk dendan egoten gara, bainabeste batzuk jaia dagoen herrietanizaten gara. Edozein aukera apro-betxatzen dugu arropa saldu etadirua irabazteko.

09elkarrizketa ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

OMENDUAK

Itsasoa eta euskarabatuko ditu aurtengo omenaldiak

Euskal Herriko beste lurraldee-tako ikastolen jaiekin alderatu-ta, Bizkaian egiten den Ibilal-diak badu ezaugarri berezi bat,omenaldia. 1997. urtetik hona,Ikastolen Elkarteak omenaldiaantolatu du, gizarteko hainbatesparrutan euskararen erabile-ra sustatzen aitzindariak izandiren lagunei ondo merezitakogorazarrea egiteko.

Ikerketa, kirola, enpresa, zu-zenbidea, onomastika eta topo-nimia, antzerkia, abesbatza,mendia eta sukaldaritza alorre-tan, esaterako, euskarari bul-tzada egin diotenak omenduizan dira Ibilaldian.

Aurten aukeratutako gaiaitsasoa izan da. «Euskal He-rriak berrehun kilometro bai-no luzeagoko itsasertza izanda,bertako gizartean itsasoak era-gin handia du, eta Ibilaldia Ber-meon ospatuz, lotura hori na-barmendu eta omendu nahiizan dugu», dio Amaia Gutie-rrezek, Bizkaiko Ikastolen El-karteko kideak.

«Beraz, zentzu zabaleneanitsasoaren alde lan egin dutenerakunde edota pertsonakomenduko ditugu, euskara etaeuskal kultura bultzatzekoegindako lanagatik».

Honako hauek izango diraomenduak: Selma Huxley, Un-tzi Museoa, Arrantzaleen mu-seoa, Urdaneta proiektua, ItsasBegia Elkartea, Julio Muruaga,Saregin eta Kai NeskatilenEuskadiko Elkartea, eta arran-tzale bat, arrantzale guztienizenean, Bermeoko arrantzale-rik zaharrena.

Ekitaldia, Ibilaldiaren egu-nean, maiatzaren 30ean, goize-ko 11:30ean, Arroyabe Kontser-ba lantegian izango da. NestorBasterretxeak egindako oroi-garria jasoko dute omenduek.

Ekitaldiaren amaieran, Ber-meoko Eleizalde Ikastolak le-kukoa pasatuko dio Ondarroa-ko Zubi Zahar ikastolari, 2011koIbilaldiaren antolatzaileari.

Page 10: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

Urteen poderioz mamitu den historia luzea du Bermeok.Horrenadierazle dira kaleetan ikus daitezkeen eraikinak eta monumentuak.

B ermeo Bizkaiko kos-taldeko udalerria da,Busturialdeko herrinagusietako bat. Udalerroldatik hartutako

datuen arabera, gaur egun Berme-on 17.139 biztanle bizi dira. Horie-tako 14.317 Euskal Herrian jaiota-koak dira. Euskaldunenkopuruari dagokionez, eta 2006ko

datuei erreparatuz, ia 13.000 herri-tar dira euskaldunak, eta erdaldu-nak, aldiz, 1.600 inguru.

60ko hamarkadako industriali-zazioak ekarri zuen immigrazioadela eta, biztanleria nabarmenhanditu zen. 1990eko hamarkada-tik 2000. urtera arte biztanleriagutxituz joan da, baina 2000. urte-tik aurrera gora egin du berriz ere,

immigrazioaren ondorioz. Europaekialdetik eta Latinoamerikatiketorri dira gehienbat.

Bermeoko portu bereziak, aldezaharrak, bainurako kala txikiek,arrain freskoarekin landutakosukaldaritzak, negu epelek etauda ez oso beroek Bizkaiko turis-mo leku lasai eta erakargarriene-tako bat bihurtzen dute Bermeo.

ARRANTZALEEN ETXEAHERRIA. Bermeoko portua eta Kikunbera eraikina. GORKA GOIKOETXEA - BERRIA

10 ibilaldia ›› bermeo berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

Eta, horrez gain, arrantzako tradi-zioak sakon-sakon erroturikdituen herri euskalduna da Ber-meo.

Gaztelugatxe, Akatz eta Izarouharteak hurbil ditu, esaterako.Baita udalerriko lurretan dagoenSollube mendia (686 metro) ere.

Bermeoko ekonomia arrantza-ren inguruko sektorean oinarri-tzen da, arrain kontserbagintzangehienbat. Betidanik herri arran-tzalea izanik, hango portua Eus-kal Herriko garrantzitsuena da,baxurako arrantzari dagokionez.2006. urtetik aurrera kirol portuberria eta merkataritza kaia erebadauzka.

Bermeok eskaintzen duen zerbi-tzu garrantzitsuetako bat duguBermeoko Ospitalearena, 1900. ur-tean sortutakoa. Bizkaiko erietxepsikiatriko publikoa da, eta Osaki-detzako zerbitzuetako bat da. Tala-ko bidean dagoen ospitale horrenberezitasuna buruko osasuna da.

Bermeok hainbat gune interes-garri ditu alde zaharraren eta por-tuaren artean. Hala nola Gaztelu-gatxeko Doniene eta Gazteluga-txe. Bizkaiko kostaldeko interes-gune turistikoetako bat da. Kostal-detik gertu dagoen arrokazkouhartetxo bat da, eta bertara iriste-ko zubi bat pasatu behar da.

Bermeon dago, Bakiotik gertu.Goian baseliza bat dago, eta ho-rraino heltzeko, 229 eskailera igobehar dira.Ohituraren arabera,hara igotzen denak ezkila hiru al-diz jo behar du eta desio bat eska-tu; horrela eskailerak igotzenegindako esfortzua ordaintzenbaita.

Toki interesgarrien artean, Er-tzilla dorretxea ere aipagarria da.Bermeoko hirigunean zutik gera-tzen den dorretxe bakarra da. XIV.mendean eraiki zuten, eta 1943anmonumentu historiko izendatu.Hantxe jaio ziren Martin Ruiz Er-tzillakoa, eta haren seme FortunGartzia Ertzillakoa, Done Jakue-ren ordenakoa eta Carlos V.arenkontseilu eta ganberako zalduna,

garai hartako legegizonik onene-tariko bat.

Orain, Arrantzaleen museoadago Ertzilla dorretxean. Arran-tzaleen bizimodua, lan tresnak etateknikak soilik erakusten dituenmuseo bakarrenetako bat da mun-du osoan. Beste gai asko lantzenditu: kostaldearen eta euskalarrantza portuen deskribapena;arrantzaleen bizimodua eta ohitu-rak; arrantzaleen gremio elkarte-ak; arrantzarako eta nabigaziora-ko historian erabili izan diren itsa-sontziak eta teknikak. Dorreareneta bermeotarren historia ere are-toetako batean agertzen da islatu-ta.

Kikunbera eraikina, berriz, ar-kitektura zibil gisa har daiteke.Euskal arrazionalismo mugimen-duaren barruan kokatzen da, etabere itxurak itsasontzi baten iru-dia gogorarazten du. 1995ean mo-numentu historiko artistiko izen-datu zuten. Litekeena da Bizkaikolehenengo eraikin arrazionalistaizatea. Eraikinak etxe eta itsason-tzi baten antza du, eta hainbat xe-hetasun ditu, mastak, besteak bes-te.

Bermeotik zehar dabilenak ongidaki hainbat monumentuz apain-dua dagoela herria. Horietako batdugu Taraska iturria. FrantziskoDeuna enparantzan dago, eta An-tonio Ibarraran ingeniari bermeo-tarra izan zen haren diseinua eginzuena. Iturriaren zati bakoitza egi-le batek sortu zuen: askak Juan Pe-dro Dondizek, zutabea Marcos Or-dozgoitizek, eta irudia Agapito Sa-rraguak. Taraska hitza oso erabi-lia zen garai hartan Bermeon, ema-kume lotsagabea eta famatxarrekoa adierazteko.

Portutik paseatzerakoan olatuitxura duen monumentua ikusdaiteke. Nestor Basterretxea ber-meotarrarena da. 2006an inaugu-ratu zen, eta bost atalez osatutadago. Monumentuaren oinarrianhonako hau irakur daiteke: Ber-meo nire herri maitea, zu zara olatuerraldoi baten irudi zoragarria.

Page 11: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

11publizitatea ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

Page 12: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

Bermeotarrak bi urtez aritu dira Ibilaldiaren inguruko antolaketa lanetan;besteak beste,musika,kultura eta kirol ekitaldiak antolatu dituzte.

M aiatzaren 30eanospatuko da Biz-kaiko ikastolenjaialdia Berme-on. Dena den,

bermeotarrek duela pare bat urteeman zioten hasiera ibilbide luzehorri. Bi urte igaro baitira bermeo-tarrek Ibilaldia euren herrianegingo zela jakin zutela.

Igandean ospatuko den jai ho-rretarako lan asko egin behar izandute aurretik, jaialdian ezer faltaez dadin. Lana ez ezik, diru askoere behar da Ibilaldiaren gisakojaiak aurrera eramateko. Horrega-tik, hainbat ekitaldi ospatu dituztebermeotarrek.

Hala nola Izaro eta Ganbaraabesbatzak elkarrekin aritu zirenBermeoko Kafe Antzokian joanden azaroan, Ibilaldiko egitaraua-ren barne zegoen kontzertua ema-teko. ETB1ean ikusi ahal izan zenOh Happy day telebista saioanparte hartu zuten bi abesbatza ho-riek. Antzokiko kontzertuan, gai-nera, programan abestu zituztenabestiak entzun ahal izan zituztenbertaratutakoek zuzenean.

Baina badira ibilaldiarekin bategin duten abesbatza gehiago ere.Hain zuzen, Fruizko Lamiñe abes-batza eta Bermeoko Erroxape

abesbatza aritu ziren apirilean he-rriko Santa Eufemia elizan. Kon-tzertu horretako errepertorioarenbarruan, euskal kantuak eta sa-kroak interpretatu zituzten, beste-ak beste.

Abesbatzak ez ezik, Sorkun etaKeu bakarlariak, eta Sei Urte etaLor taldeak ere Kafe Antzokian

LAGUN UGARIK BAT EGIN DUTEIBILALDIAREKIN

12 ibilaldia ›› ekitaldiak berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

SARI BANAKETA. Ibilarte Txiki lehiaketako sari banaketa.IZARO MENDIETA

izan ziren urtarrilean. Musikaridagokionez, gogoangarria da Ken7taldeak apirilean Bermeoko KafeAntzokian ordu eta erdiz egin zu-ten emanaldia.

Musikaz gain ere beste hainbatekitaldi antolatu dituzte bermeo-tarrek. Besteak beste, Bilboko Biz-kaiko Foru Aldundiaren Agiritegi-

ko erakusketa aretoan jarritakoIbilarte erakusketa nabarmendubehar da. Erakusketaren gaia itsa-soa izan zen, eta, horren inguruan,Euskal Herriko hainbat artista ari-tu ziren. Haien lanak apirilaren15etik 30era arte ikusi ahal izan zi-ren areto horretan.

Ibilarte erakusketaren harira,

Ibilaldia Elkarteak 6. Ibilarte Ma-rrazki Lehiaketa antolatu du, gaz-tetxoenek ere parte hartzeko auke-ra izan dezaten. Lehiaketako ira-bazleen sari banaketa, maiatzaren7an izan zen Bermeoko NestorBasterretxea Aretoan.

‘Ibilkrosa’Kirola, ere ez da atzean geratu ibi-laldiko egitarauan. Besteak beste,Eleizalde Ikastolak apirilerakoIbilkrosa antolatu zuen. Haurreneta gaztetxoen jarduera horretan200 bat lagun bildu ziren. Ibilkros-sa-ren antolatzaileek jakinarazizutenez, «euskararen aldeko las-terketa» izan zen.

Halaber, ibilaldiaren zati handibat ezagutzeko parada ere eskainizuten Ibilaldiko arduradunek. 300lagun baino gehiago bildu zituenekitaldia antolatu zuten, otsaile-an. Antolatzaileek azaldu dutejendea «gustura» izan zela eraku-tsitakoarekin. Ibilbidea ezagutzeaez ezik, sabela betetzeko aukeraere izan zuten bertaratutakoek.Salda, taloa eta txorizoa jatekoaukera izan zuten, ikastolan ber-tan.

Amaitzeko, aurtengo Ibilaldikoabestia eta bideoklipa aurkeztekoekitaldia ere antolatu zuten ber-meotarrek. Bai abestia eta bai bi-deoklipa, lehenengo Bilbon etagero Bermeon aurkeztu zituzten.Abestiaren aurkezpenaz gain, Ko-rrontzi musika taldearen kontzer-tua eta Oinkari dantza taldearenikuskizuna ere izan ziren Berme-on. Eta, gainera, 1985. urtean Ber-meon egin zen Ibilaldia ere gogoanizan zuten, eta orduko abestia ipinizuten. Antolatzaileek nabarmen-du dute aurkezpen «borobila» izanzela.

Page 13: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

Euskal Herriko 25 artistaren lanak ikusi ahalizan dira aurtengo Ibilarte erakusketan.

I bilaldiak 2004tik aurreraIbilarte erakusketa izan dubidelagun. Are gehiago,euskara eta euskal kultura-ra hurbiltzeko ekintza mo-

duan jaio zena azken urteetanezinbesteko bihurtu da hainbateuskaltzale eta artezaleentzat.

Urtero antolatzen den Ibilarteerakusketan, arte garaikidekoobrak ikusten ahal dira, bai artistaospetsuenak, bai artista gaztee-nak.

Aurten, Bermeoko Eleizaldeikastolak hartu du ibilaldia anto-latzeko ardura. Bermeo betidanikitsasoari oso lotuta egon den herribat denez, itsasoa bera izan da era-kusketaren ardatza.

Hala ere, Ibilartek beste helbu-ru garrantzitsu batzuk izan ditu,hala nola euskal artistek euskara-rekin eta euskal kulturarekin

duten konpromisoa agerian jar-tzea eta arteak euskal hezkuntzanizan behar duen lekua aldarrika-tzea.

Hainbat estilo eta teknikaIbilarte 2010 erakusketan, apirila-ren 15etik 30era bitartean, hainbatestilo eta teknikaz osatutako la-nak bildu zituzten Bizkaiko ForuAldundiaren Foru Agiritegiarenerakusketa aretoan, Bilbon.

«Ikus-entzuleen aldetik erakus-ketak oso harrera ona izan du. Unehonetan ez dugu bisitarien kopuruzehatzik. Hala ere, inolako zalan-tzarik gabe, Aldundiaren erakus-keta aretotik jende asko igaro delaesan dezakegu», dio Eider Gotxik,Eleizaldek ikastolako kide eta aur-tengo Ibilaldiaren koordinatzaile-ak.

«Haien artean, erakusketetara

13artea ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

ITSASOA,INSPIRAZIOITURRIA

LAZKANO. Jesus Mari Lazkanoren Mobile perpetuum lan akrilikoa,oihalean egina.BERRIA

joan ohi diren artezaleak egondira, baita jakin-minez sartu direnasko ere».

Ostera, salmentei dagokienezgauzak ez dira espero bezain ondojoan. Izan ere, soilik artelan batsaltzea lortu dute. «Bai, egia da sal-mentei begira ez dugula zorte han-dirik izan, margolan bat bakarriksaldu dugulako. Edonola ere, eda-lontzia erdi beteta ikustearen alde-koak garenez, erakusketako arte-lanik garestiena saldu dugun po-zarekin geratzen gara».

Aipatutako margolana erakus-keta zabaldu eta handik bi egune-tara saldu zuten. Jesus Mari Laz-kanoren Mobile perpetuum akrili-koa da, oihalean egina.

Halaber, Ibilarte erakusketaikustera joan ziren guztiek EuskalHerriko beste zenbait egileren ar-telanak ikusteko aukera parega-

bea izan zuten. Sona handiko artis-ten lanekin batera, artearen mun-duan berriak diren beste hainbatgazteren lanak ere bildu zituztenerakusketara; Alain Urrutia etaAnita artista gazteen izenbururikgabeko lanak eta Andrea Abalia-ren Itsas Irudipena olioa, besteakbeste.

Gainerako egileen artean hauekaipatzen ahal dira: Iñaki GarciaErguin, Ismene Costilla, JavierRiaño, Jesus Mari Lazkano, Car-men Olabarri, Roscubas anaiak,Iñaki de la Fuente, Jon Gofinondo,Andoni Euba eta Kaprax.

Artista bakoitzak bere itsasopartikularra irudikatu du euskalarte garaikideko erakusketa bere-zi horretarako. Gainera, lanek era-kusketaren helburu nagusiari eu-tsi diote: euskal gizarteari euskaraeta euskal kultura bultzatzeko

nahia agerrarazteari, ikastolen es-pirituarekin batera.

Ibilarte TxikiIbilarte erakusketa ez ezik, Eleizal-de ikastolak eta Bizkaiko Ikasto-len elkarteak Ibilarte Txiki lehia-keta antolatu zuten. Urtero antola-tzen dute lehiaketa hori, etahorren bidez, umeak eta gazteakartera erakarri nahi izaten dituzte.

Bizkai osoko ikastoletako HaurHezkuntzatik hasi eta Derrigo-rrezko Bigarren Hezkuntzara ar-teko ikasleek parte hartu zuten,eta 500 lan baino gehiago aurkeztuzituzten. Orotara, 44 sari banatu zi-tuzten lehiaketara aurkeztu zirenlanen artean.

Ibilaldiaren egunean, itsasoa ar-datz izan duten ikasleen marraz-kiak Eleizalde ikastolan bertanikusi ahal izango dira.

Page 14: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

14 ibilaldia ›› elkarrizketa berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

MANU AURREKOETXEA › BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEKO ZUZENDARIA

«Ibilaldiak etorkizunosasuntsua du aurretik»Ikastoletan proiektu aurrerakoiak garatu eta ezarri nahi badituzte diru sarrerakezinbestekoak direla adierazi du Manu Aurrekoetxeak,eta Ibilaldiak baliabide horieklortzen asko laguntzen duela aitortu du Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendariak.

tzea. Bestetik, nola ez, beste helbu-ru bat dugu: helburu ekonomikoa,hain zuzen ere. Ikastolak egun di-tuen beharrei aurre egiteko ezin-beztekoak dituen inbertsioetaz arinaiz, eta horretarako dirua lortzeabeharrezkoa da. Ematen du Ibilaldiak parte-har-tzaileen marka hausten duela ur-tero. Aurten ere marka apurtukodu?Ez digu larregi kezkatzen horrek.Nire ustez, Ibilaldia askotan izanda jai jendetsu bat; beraz, garran-tzitsuena da oraindik ilusioa hordaukagula, eta ez hainbeste mar-kak apurtzen ditugun ala ez. Inte-resatzen zaigun bakarra jende as-kok parte–hartzea da. Horretara-ko, Bermeoko ikastolakoek adineta gustu guztietarako ekintzakantolatu dituzte. Oro har, Eleizal-de ikastolakoek egun on bat pasa-tzeko baliabide guztiak eskeinikodituzte, bai hara heltzeko garraio-en bidez, bai han bertan egongoden jarduera eskaintza zabalari es-ker. Bestalde, beste urteetan bainojende gehiago ala gutxiago dagoenez digu larriki arduratzen. Edono-la ere, eguraldia lagun badugu,biharkoa oso ibilaldi garrantzi-tsua izango dela uste dut.Aurtengoa 32 Ibilaldia da. Nola-koa izan da hainbat urtetako ibil-bidea?Ibilaldiak hainbat urtetan faseezberdinak izan ditu. Izan ere,1978an Getxon egin zen lehenengoIbilalditik aurtengora arte oso ibil-bide luzea dago. Halaber, lehenen-go urteetan Ibilaldiak gaur duenantolaketa ezberdina zuen. Hasie-rako urteetan ikastolen egun batzen, hau da, horretara bakarrikmugatzen zen; eguna heldu bainolehen ez ziren ez kontzerturik eztaantzerkirik ere egiten. Izan ere,garai hartako antolaketa askozere malguagoa zen. Aldiz, gauregun Ibilaldien antolaketa osoprofesionala da, jende asko mugi-tzen da Bizkaiko ikastolen jaiaahalik eta hoberen irteteko. Gai-nera, kontutan hartu behar daurteen poderioz ere gizartea beraere zorrotzagoa bihurtu dela, baigauzak egiterakoan, baita ikuste-rakoan ere; hortaz, Ibilaldiak gara-pen berdina egin du. Horrela,nabari daitezkeen aldaketa nagu-siak bi dira: batetik, gaur egun Ibi-laldian ematen diren zerbitzuaketa momentu hartan ematen zire-nak ez daukate zerikusirik. Beste-tik, egungo eta garai hartako tes-tuinguruak erabat desberdinakdira. Baina, helburuak eta asmo-ak berdinak izaten jarraitzendute. Oraindik beharrezkoa da Ibilaldiabezalako jai bat?Gure ustez bai. Are gehiago, Ikas-tolen Elkartetik behar-beharrez-koa dugula uste dugu, ekimen so-zialak eta zibilak indartzeko. Gai-nera, Ibilaldia ez dute bakarrikIkastolen Elkarteak eta aukeratu-tako ikastolak antolatzen; atzetikhainbat elkarlan dago, herriko jen-

IZARO MENDIETA

Manu Aurrekoetxea BizkaikoIkastolen Elkarteko zuzendariakIbilaldiaren iraganari eta etorki-zunari buruz aritu da. Halaber,Bizkaiko ikastolen jaia inoiz bainobiziago dagoela esan du. Horrega-tik, biharko festan parte hartzeragonbidatu gaitu. Bihar ospatuko da Bizkaiko ikas-tolen jaia Bermeon. Zer esperoduzue aurten bilaldiaz? Aurten Ibilalditik aurreko Ibilal-dietatik espero izan dugu berdinaespero dugu. Hau da, lehenengoeta behin, egun on bat pasatu,biharkoa Bizkaiko ikastolen jaiadugulako. Era berean, ikastolenjaia denez, gure irakaskuntza ere-duak duen indarra eta kapazitateguztia frogatzea ere espero dugu.Hala ere, garrantzitsuena da hanbilduko diren herritar guztieiegun on bat pasaraztea, hori baitaEleizalde ikastolaren eta BizkaikoIkastolen Elkartearen lehenengohelburua. Halaber, biharkoa osoegun garrantzitsua izango da aldeguztietatik: kulturaletik, eskeini-ko diren zerbitzuetatik eta abar.Gure asmoa da jaiaren potentziaherriari, herrialdeari eta azken ba-tean Euskal Herri osoari zabal-

Page 15: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

dearekin, baita elkarteekin ere.Hori da Ibilaldiaren ezaugarririkgarrantzitsuena, elkarlana, eta be-rau mantentzen saituko gara kos-ta ahala kosta. Gainera, gure ikas-toletan proiektu aurrerakoiak ga-ratu eta ezarri nahi baditugu, dirusarrerak ezinbestekoak dira, etaIbilaldiak baliabide horiek lortzenasko laguntzen du. Beraz, etorkizun osasuntsua opadiozu? Nire ustez, ez dago zalantzarik.Gainera, urtez urte ikusi da jende-aren parte-hartzea gora baino ezduela egin. Eta berdin gertatzen daIbilaldia antolatzeko ikastolen es-kaerekin. Halaber, urtero arazomordoa izaten dugu Ibilaldia zeinikastolak antolatuko duen eraba-kitzeko orduan, eskaera piloa jaso-tzen dugulako. Eskaeren hazkun-tza horrek ere argi uzten du horkanpoan oraindik Ibilaldiaren be-harra dagoela; horregatik, etorki-zun luzea ikusten diot Bizkaikoikastolen jaiari. Zeintzuk dira ikastolak aukera-tzeko irizpideak?Guk lehenengo ikastola bakoitza-ri bere proiektua aurkezteko eska-tzen diogu. Proiektu horretanjarri behar dute zeintzuk direnberen beharrak eta helburuak.Era berean, adierazi behar dutejaia nola antolatuko luketen, zerplanteamendu duten programahori aurrera eramateko, zenbatjende dagoen laguntzeko prest,besteak beste. Bestalde, guretzatoso garantzitsua da herriko jende-aren eta elkarteen babesa izatea,eta hori txostenean ere aipatubehar dute. Proiektua jasota dago-enean, ikastolakoek egitasmo aur-keztu egin behar dute elkartekobatzarkideen aurrean. Horrenostean, aurkezpena egin dutenikastolen artean bozketa egitendugu, eta hortik ateratzen da norizango den Ibilaldiaren antolatzai-lea. Iaz, gauza bitxi bat egingenuen; ikastolen eskaerak askozirenez, hurrengo zortzi-bederatziurteetarako antolatzaileak auke-ratu genituen. Horrela, aukera-tuak izan zirenak denbora askoizango dute Ibilaldia ahalik etahoberen prestatzeko. Aurtengo Ibilaldia antolatzerako-an krisiak eragina izan al du?Bai, krisi ekonomikoak ingura-tzen gaituen guztian izan du eragi-na: etxean, herriko elkarteetan,herriko udalean, ikastoletan,administrazioan, leku guztietan.

Nahiz eta hasiera batean kostatuzitzaigun bere presentziaz ohar-tzea, orain krisia inoiz baino latza-goa da. Beraz, zalantza barik, era-gina izango du Ibilaldian ere. Izanere, Ibilaldia ez da bakartutakouharte bat; Ibilaldia errealitatebat da, gizartea da. Baina urtehobeagoak ere etorriko dira, baitabeste txarragoak ere. Momentuhonetan esan ahal dudan gauzabakarra da ilusio handiz gabiltza-la lanean, eta uste dut horrek era-gina izango duela biharko jaian. Azken urte honetan eusko jaurla-ritzan izan den gobernu aldaketanabaritu al duzue? Aldaketa hor dago, eta guk nabari-tu dugu, iaz ere nabaritu genuenmoduan. Ez da ahaztu behargobernu berria osatu eta handikgutxira Ibilaldia izan zela Galda-kaon. Eta han aldaketa gertatuizan zela oso nabaria izan zen.Halaber, komunikabideetan osoargi zehaztu zuten. Gu EuskalHerrian gaude, eta AutonomiaErkidego honen parte gara. Jaur-laritzan gobernu bat dago, etagobernu horrek denontzakogobernatzea nahi dugu, besterikez. Izan ere, Euskal herria osota-sun bat da, eta gu horren parte batbaino ez gara, ez bakarrak; halaere, garrantzitsuak garela ustedut, ekarpen bat egiten dugungizartearen zati bat garelako.Horregatik, guztiontzako plantea-mendu zabal eta justu bat besterikez dugu eskatzen.

15elkarrizketa ‹‹ ibilaldiaberria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

«Ibilaldiabeharrezkoa daekimen sozialak etazibilak indartzeko»«Uste dut ilusiohandiz gabiltzalalanean eta horrekbiharko jaian eraginaizango duela»

IZARO MENDIETA

Page 16: TESTUAK: IZARO MENDIETA - GORANE BARRENETXEA · 2011. 3. 2. · Egun horretan euskaraz hitz egin-go delakoan zaudete? Aintzane Egaña: Gu behintzat saia-tuko gara hori indartzen,

AURKEZPENA. Ezkerretik eskuinera,Benito Ibarrolaza,Begoña Bengoetxea,Urko Goitia eta Eider Gotxi.BERRIA

LABORATEGIA. Ikastolako laborategia egiteko erabili zuten 1985eko Ibilaldian lortutako dirua.Argazkian,ikasto-laren ikuspegi orokorra.OLAIA ZABALONDO / BUSTURIALDEAKO HITZA

25 URTEREN BURUAN,IBILALDIABERMEORA BUELTATU DA1985eko Ibilaldia urrun gelditzen denez,hura gogoratzeko asmoz,jaia bizi izan zuten lau bermeotarren oroitzapenak erabiliko ditugu.

H ogeita bost urte ira-gan behar izan duteBermeoko Luis Elei-zalde ikastolak Biz-kaiko ikastolen jaia

bigarrenez hartzeko. 1985eanhartu zuen lehenengoz kostalde-ko herri horrek Ibilaldia, etaorduan Lanean, kalean, euskaradanean izan zuen lelo nagusia.Bihar jaialdiren 32. ekitaldia ospa-tuko dute bertan, MarigoranKukunbera leloarekin.

Baina norbaitek gogoratzen du1985, urteko Ibilaldi hartan egin-dakoa, zirkuitua, ekitaldiak etaabarrekoak? Horren berri izatekoorain dela 25 urte ospatutako jaihartan parte hartu zuten bost ber-meotarren oroitzapenak jasokoditugu hurrengo lerroetan. Horie-tatik bik garai hartan ikastolanlan egiten zuten, Benito Ibarrola-za eta Begoña Bengoetxea. Bestebiek ikastolako ikasleak ziren,Eider Gotxi eta Urko Goitia, etaazkena 1985eko Ibilaldiaren koor-dinatzailea zen, Joseba Iñaki Una-nue. Urte hartatik hona batzuen-tzat gauzak asko aldatu dira;esaterako, Eider eta Urko orainikastolako irakasle dira, are gehia-go, Eider aurtengo Ibilaldiko koor-dinatzailea da. Bestetik, Begoña

eta Benito, orain dela 25 urte beza-la, egun ere ikastolan laneandabiltza buru-belarri, bata idazka-ri gisa eta bestea irakasle. Azke-nik, Joseba Unanue 1985eko Ibilal-diko koordinatzaile a aurtengoekitaldiko gonbidatu berezia izan-go da.

Konparazioak ez du balioBostek erantzun berdina emandute bi Ibilaldien arteko konpara-zioa egiteko eskatzen zaienean,«ezinezkoa da, ez dute zerikusi-rik». Zergatik? «Garai hartako Ibi-laldien kontzepzioa, gaur eguneandugunarenarekin alderatuta, oso

desberdina da; orduan etxekoago-ak ziren. Gaur egun, dena profesio-nalagoa da», dio Benitok. JosebaUnanue bat dator horrekin, eta1985eko Ibilaldia antolatzeko lanaoso gogorra izan zela ere azpima-rratudu. «Antolakuntza guztiaikastolako ikasleen gurasoekhartu genuen, hori bai, irakasleekere ahal zutena egin zuten. Kon-tuan hartu behar da, txosnak etabestelakoak guk ezerezetik eraikibehar izan genituela, eta, horreta-

rako, herriko arotzen, argiketarieneta iturginen laguntza izangenuen, oso esperientzia gogorraeta aldi berean suspergarria izanzen». Begoña Bengoetxeak, Jose-bak esan duena berresten du,«1985eko Ibilaldiaren antolakun-tzan ia parterik ez nuela hartuesan dezaket, ardura guztia gura-soek hartu zutelako. Baina osoondo gogoratzen dut egunerakodiseinatu ziren kamiseta urdinaketa baloiak, ez dudana gogoratzenda saldu ala oparitu egiten geni-tuen». Urko Goitia ere baloiekingogoratzen da batez ere, «1985eannik 10 urte neuzkan, eta egun huragogoratzen dudan bakoitzeanbaloiak etortzen zaizkit burura,baloi gorri eta zuri batzuk». Horre-taz gain, gogoan du Bermeokoikastetxeekin antolatu zen kaleji-ra handi bat ere, eta Ibilaldikokanta grabatu zuen unea. «Ikasto-lako abesbatzan geundenok Aneteandereñoaren etxera joan ginen,eta antzinako kasete bat erabilizhan bertan grabatu genuen kanta,izugarria izan zen». Eider Gotxi1985ean oso gaztea zen, umetxo batbesterik ez, eta gauza solte batzukbaino ez ditu gogoratzen: «ETBko-ek grabatu zuten ikastolako abes-batzaren kontzertua », Ibilaldi egu-nean Bermeoko erriberan bereama «marmita egiten» eta garaihartako Athleticeko atezain JoseAngel Iribarren irudi bat «ikasto-larako diru txeke bat entrega-tzen», besteak beste.

1985eko Ibilaldia Bermeoko etaGernika-Lumoko ikastolek anto-latu zuten. Beraz, egun hartanbatu zen diru guztia BermeokoLuis Eleizalde ikastolaren eta Ger-nikako Seber Altube eta San Fidelikastolen artean banatu zuten.Halaber, Bermeon diru hura «labo-rategietako materiala erosteko»erabili zutela adierazi du JosebaUnanuek, «garai hartan kimikakolaborategia osatu behar genuen,eta horretan xahutu genuen di-rua». Zirkuituari dagokionez, urtehartako zirkuitua oso urbanoaizan zen, «Lameran hasi, portu za-harretik jarrait Talararaino, han-dik ikastolara, eta ondoren, berri-ro erdigunera, San Martindik erri-berararaino, hain zuzen. Horretazgain, Bermeoko portuan zeudenitsasontzietako patroiek ere jaianparte hartu zuten, jendea Izaroraeramanez eta abar», gogoratu duJoseba Unanuek. Guztira, egunhartan 35.000 lagun inguru joan zi-ren Bermeora.

16 ibilaldia ›› gogoan berria2010eko maiatzaren 29a,larunbata

«Garai hartakoIbilaldiak egungoenaldean desberdinakziren.Gaur denaprofesionalagoa da»BENITO IBARROLAZA1985eko Bermeoko Ibilaldiarenantolakuntza taldekoa