Sintaxia euskera
-
Upload
rioygerardo -
Category
Documents
-
view
216 -
download
5
Transcript of Sintaxia euskera
Sintaxia
Akats ohikoenak. Adibedeetan ezkerraldean txarto idatzita eta
eskumaldean ondo idatzita.
Ohiko akatsak (Izena)
Bakarrik maskulinoa erabiltzea.
-Nik hiru anaia daukadaz → Nik hiru neba-arreba daukadaz.
“A” itsatsia jartzea behar ez danean jartzea.
-Azpeitiatik azkoitiara → Azpeititik azkoitira.
(Gauza bera: Iruñea, Hondarribia, Bizkaia...)
“A” itsatsia kentzea behar dauanean.
-Zuberotik dator → Zuberoatik dator.
(Gauza bera: Hendaia, Errenteria, Getaria, Pasaia, Gipuzkoa, Nafarroa...)
Ohiko akatsak (Izenordea)
Ez dira izenordain indartuak erabiltzen.
-Nik pertsonalki ikusi dot → Nik neuk ikusi dot.
Izenordain zehaztugabeak txarto erabiltzea.
-Nor etorri da? Inor → Nor etorri da? Inor ez.
-Ez dator inorrez → Ez dator inor.
Ez dot ezerrez esan nahi → Ez dot ezer esan nahi.
Elkar izenordainaren ordez, aditz laguntzailea aldatu.
-Zuriak eta beltzak ez dira ulertzen → Zuriek eta beltzek ez dira elkar ulertzen.
Ohiko akatsak (Determinatzaileak) Izenburu eta errotuluetan ez da artikulurik jartzen.
- “Aterpe” kafetegi → “Aterpe” kafetegia.
Artikulu zehaztuaren ordez zahaztugabea erabiltzea.
-Kepa irakasle bikain bat da → Kepa irakasle bikaina da.
Bera eta berdina nahastu.
- Biak bide berdinetik joan dira → Biak bide beretik joan dira.
Erakusleekin artikulu zehaztua erabiltzen da itsasia dala pentsatuz.
-Mutila hau nire laguna da → Mutil hau nire laguna da.
“Sei”, “Zazpi”, “Zortzi” eta “Bederatzi” -ri “R” jartzea.
-Seiretan hasi da ekitaldia → Seietan hasi da ekitaldia.
Emaitzak txarto adierazi.
- Hiru-bat irabazten goaz → Hiru eta bat irabazten goaz.
Zenbatzaileak txarto erabili.
-Hamabi urtetako gaztea → Hamabi urteko gaztea
Ohiko akatsak (Aditza)
Etorkizuneko ekintzak adierazteko -t(z)en- erabiltzea.
-Joaten gara kafe bat hartzera? → Joango gara kafe bat hartzera?
Aditzaren numeroa txarto erabiltzea.
-Ez ebazan gailetarik jan → ez eban gailetarik jan.
Bi hitzez osatutako aditzak txarto adieraztea.
-Ez nahi dau etorri → Ez dau etorri nahi.
Aditz-marka menpeko aditzari eransten jako.
-Joango behar dot → Joan beharko dot.