SEKRETUAK

19
FRANTZISKO DEUNA I.P. 2010/11 IKASTURTEA

description

Narración corta

Transcript of SEKRETUAK

Page 1: SEKRETUAK

FRANTZISKO DEUNA I.P.2010/11 IKASTURTEA

Page 2: SEKRETUAK

/

¡CHISTTTT...!!!!

¡EZ INORI ESAN....!!!!!!!

5. MAILAKO IKASLEEK HAIEN SEKRETUAK

KONTATU BEHAR DIZKIZUETE...

Page 3: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUA

2010ko irailak 3, gaueko 12etan, lotan nengoela altxatu nintzen.Pijama more batekin eta galtzerdi batzuekin nengoela atearekin golpe bat eman

nuen, eta ama ez zen konturatu. Gero etxetik alde egin nuen, Sanfranziskorantz joan nintzen eta hor geratu

nintzen eserleku batean lo egiten. Altxatu nintzenean denok niri begira zeuden eta nik esan nuen:- Zer? Ez dakizue ezkutalekura jolasten edo?

Andrea Etxeberria

Page 4: SEKRETUAK

SEKRETUA

Ni txikia nintzenean (5 urte nituenean), telebistaren bozgora- gailuetan plastilina jarri nuen. Eta gero nire amak esan zuen:

- Zer da koloretako hori?Eta nik esan nion:

- Ni ez naiz izan! Ni ez naiz izan!Eta oraindik han dago.

Batzuetan ikusten badut bukatzen dela, pixka bat gehiago jartzen dut. Nire amak ikusiko banindu gehiago jartzen, ez dakit zer egingo zuen......

Atzo pixka bat gehiago jarri nuen, ez zelako asko ikusten.

Maite Artieda

Page 5: SEKRETUAK

Sekretua Ni batzuetan, ama eta aita ez daudenean, hozkailuan dagoen guztia jaten dut. Gero, ama eta aita etortzen direnean, hozkailuan ez dute ezer aurkitzen eta orduan galdetzen didate:-Zu jan duzu zerbait?Eta nik esaten diet:-EZ!!! ez dut ezer jan!!!Orduan gero gauzak erosi behar dutenean aprobetzatzen dut niri gustatzen zaizkidan gauzak erosteko.

Andrei Sánchez

Page 6: SEKRETUAK

SEKRETUA

Hogei urte ditut eta pertsona gutxik dakite hau: Barbiekin jolastea gustuko dut oraindik , pixka bat handia naiz baino... bueno.

Ez dut orain arte inoiz esan zeren bestela nire lankide guztiak parra egin behar zuten.Berrogeita hamar Barbie ditut eta nire lehenengo Barbie bi urte nituenean oparitu zidaten. Oraindik beraiekin jolastea gustokoa dut. Hamar urteko arreba bat daukat eta berari ez zaio jolastea gustatzen eta nitaz parra egiten du baino ez naiz triste jartzen normala da eta.

Eider Barandiaran

Page 7: SEKRETUAK

FERBeren sekretua

Nik ezagutzen dut Ferberen sekretua. Berak ez du hitz egiten eta jendeak pentsatzen du oso lotsatia dela, baina berak sekretu misteriotsu bat du: mingainarik gabe jaio zen horregatik ez du hitzik esaten.

Aintzane Agúndez

Page 8: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUA

Irailaren 14an (2010) etxean nengoela nire ahizpa dirua zenbatzen zegoela, momentu batean 5 euro eta 50 zentimo erori zitzaizkion, eta nik hartu nituen disimulu handiarekin. Zenbatzen bukatu zuen. Orduan ni barrezka hasi nintzen, azkenean ez zen konturatu. Orduan, hurrengo egunean diru horrekin pilota bat erosi nuen, soberan nuen diruarekin papila bat erosi, etxean prestatu eta jan nuen, baina inork daki papila gustatzen zaidala bestela, denak barrezka hasiko ziren.

Oskia Delgado

Page 9: SEKRETUAK

Nire sekretua

Egun batean etxean nengoela nire anaiarekin, nire anaia bainura joan zenean nik bitartean bere logelan sartu nintzen eta bi magik ,hiru gormiti eta bi kromo lapurtu nizkion, txikia denez gero ez zen konturatu.

Aitor Hernández

Page 10: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUAPasaden urriaren 10rrean, etxean nengoela nire

ahizparekin jolasten, ostikada bat eman zidan arrazoirik gabe. Amari esan nion, orduan telebistarik gabe egon beharko zen egun batez.Egun horretan nire ama joan zen erosketak egitera eta nire aita bere lagunekin joan zen,orduan nire ahizpa telebista ikustera joan zen.Ordu bat pasata ama etorri zen baina telebista itzalita zegoen eta ez zuen harrapatu.

Andrea Herrero

Page 11: SEKRETUAK

Nire sekretua

Txikia nintzenean sudurrean plastilina puskak sartu nituen nahi nuelako. Geroago, nire amak mukiak kentzen lagundu zidan eta esan zidan:-Zer da hau? Kolorezkoak?Baina nik ba nekien zer zen puska hori. Hala ere ez nuen esan. Hau hiru urterekin gertatu zitzaidan, 2003ko urriak hamabian. Geroago negar egin nuen ezin nuelako arnasik egin. Atxis egin eta TATXAN!! Plastilina puskak atera zitzaidan baina ez osoa baizik eta beste puska bat. Seguruenik oraindik dudala.

Araitz Etxabarri

Page 12: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUA

Hirugarren mailan nengoenean matematika bi azterketetan txuleta erabili nuen, eta inor ez zen ohartu, gainera bikain atera nuen bi azterketetan.Txuleta etxean egin nuen, ideia telebistatik hartu nuen, gero zorroan gorde.

Asier Alonso

Page 13: SEKRETUAK

SEKRETUA

Ohearen azpian patata poltsa bat dut 3-D deitzen dira. Afaldu ondoren jaten ditut. Horregatik sekretua da: poltsa erdia hutsik dago. Oso gozoak daude. Amak ez du ohearen azpian begiratzen, horregatik hor uzten ditut. Nire ohearen azpian trasto asko ditut eta ez dira ikusten hor uzten ditut 2010ko Irailak 2 tik. Hor utzi nituen ama mandatu bat egitera joan zenean, 9 urte nituenean. Amak ikusten badu esango nuen patata poltsa hor zegoela pisua erosi baino lehenagotik.

Julen Espila

Page 14: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUA

Egun batean nire arreba eta biok 5 euro hartu genizkion osabari, zeren akiles tendoia apurtu zitzaionetik beti dago ordenagailuan pokerrean jolasten.

Mikel Azpirotz

Page 15: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUA

Beste egunean klasean geunden. Asier komunera joan zenean, fitxa bat hartu nion, etxera eraman nuen eta etxeko lana kopiatu nion.

Hurrengo egunean, utzi nuen fitxa bere apalan. Ez zen konturatu eta lana ongi nuen.

Oihan Comes

Page 16: SEKRETUAK

NIRE SEKRETUA

Pasa den urtean nik 10 urte nituela, taberna batean nengoen eta amari esan nion ea ahal nituen txutxeak erosi. Ezetz esan zidan eta nik, amak begiratzen ez zegoenean euro bat hartu eta esan nion:-Hor kanpoan nire lagun bat dago! Berarekin jolastera joango naiz. Ez lagunik ez inor ez zegoenez, ba... joan nintzen txutxeak erostera. Ez nituen txutxe asko erosi zeren agian amak ikusten ninduen txutxeak jaten. Orduan oso azkar jan nituen, eta ama ez zen konturatu eta ez ninduen harrapatu.

SUPER SEKRETUA!!!

Sara Pareja

Page 17: SEKRETUAK

NERE SEKRETUA

Egun batean joan nintzen taekwondora prakak alderantziz eta mantentzen dut sekretuan.Zeren ni lotan nengoela jarri nuen arropa, joateko txapelketara baina jarri nuen prakak alderantziz eta lagunak esan zidan alderantziz nituela nik esan nion:

– Eskerrik asko.Joan nintzen komunera aldatzera, eta oraindik mantentzen dut sekretupean.

Zuriñe Munarriz

Page 18: SEKRETUAK

Beñat Santamaría Ibarra

Nire sekretua

2010eko Irailaren 16an, bederatzi urte nituela, gaueko hiruak zirela, lo ibiltari nengoela… literatik erori nintzen. Ametsetan zutitu eta egongelara joan nintzen eta han esnatu nintzen.

Esnatu nintzenean konturatu nintzen egongelan nengoela. Gero atea itxi eta telebista biztu nuen eta kirol saio bat ikusten hasi nintzen.

Sofan lokartu eta gaua hantxe pasatu nuen.

Page 19: SEKRETUAK