Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak

6
SARRERA PARAGRAFOA Ugari dira sarrera-paragrafoak testuan bete ditzakeen zereginak. Sarreraren bidez, gaira hurbiltzen gara, irakurlearen arreta pizten dugu, edo testuaren nondik norakoen berri ematen dugu. Ikus dezagun nola gauza daitezkeen asmo horiek. 1.- Gaira hurbildu Askotan, izenburua gaiaren alderdi jakin bati loturik ageri da. Hartara, sarrerak alderdi horren testuingurua ezagutarazten lagun diezaguke. Beste askotan, aldiz, gaia bera aurkeztea izango da sarreraren helburua. Hainbat modu daude xede horiek lortzeko. - Definizioaren bidez. Zenbaitetan gaiaren definizioa eginez hasten gara. Definizio hitza hemen ez dago zentzu zientifiko edo lexikografikoan erabilita. Trena etorkizun hurbilean garrantzi handia izango duen garraiobidea dugu; distantzia ertainetan, behintzat, auto eta hegazkinei aurrea hartuko diena. Jakina, egun dituen zenbait oztopo eta erronka teknologikori irtenbideak ematen badizkiogu. - Aurrekariak argituz. Aztertu nahi den gaiaren inguruan aurretik emandako iritziak, izandako gertakariak, ikuspuntuak... biltzen dira gaiari heldu aurretik. Nolabait esateko, aztergaiaren biografia laburra egiten da. Gizarte Segurantza gizarte modernoaren lorpena da, duela urte gutxi arte indarrean jarri ez dena. Egungo gizarte eta sistema ekonomikoaren egonkortasunerako ezinbestekotzat jotzen zen

Transcript of Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak

Page 1: Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak

SARRERA PARAGRAFOA

Ugari dira sarrera-paragrafoak testuan bete ditzakeen zereginak. Sarreraren bidez, gaira hurbiltzen gara, irakurlearen arreta pizten dugu, edo testuaren nondik norakoen berri ematen dugu. Ikus dezagun nola gauza daitezkeen asmo horiek.

1.- Gaira hurbildu

Askotan, izenburua gaiaren alderdi jakin bati loturik ageri da. Hartara, sarrerak alderdi horren testuingurua ezagutarazten lagun diezaguke. Beste askotan, aldiz, gaia bera aurkeztea izango da sarreraren helburua. Hainbat modu daude xede horiek lortzeko.

- Definizioaren bidez. Zenbaitetan gaiaren definizioa eginez hasten gara. Definizio hitza hemen ez dago zentzu zientifiko edo lexikografikoan erabilita.

Trena etorkizun hurbilean garrantzi handia izango duen garraiobidea dugu; distantzia ertainetan, behintzat, auto eta hegazkinei aurrea hartuko diena. Jakina, egun dituen zenbait oztopo eta erronka teknologikori irtenbideak ematen badizkiogu.

- Aurrekariak argituz. Aztertu nahi den gaiaren inguruan aurretik emandako iritziak, izandako gertakariak, ikuspuntuak... biltzen dira gaiari heldu aurretik. Nolabait esateko, aztergaiaren biografia laburra egiten da.

Gizarte Segurantza gizarte modernoaren lorpena da, duela urte gutxi arte indarrean jarri ez dena. Egungo gizarte eta sistema ekonomikoaren egonkortasunerako ezinbestekotzat jotzen zen garai batean, eta oraindik ere hala dela ematen du. Baina entzuten hasi gara, dagoeneko, porrot egiten ari dela eta ezingo dela mantendu dioen ahotsik.

Jakina da euskaldunok, baita garbizaleenok ere, bi hitz-zorro izan ditugula aldamenean, hizketan ari garelarik. Hobeki esan, zakutto bat alde batean eta zaku sakon-zabala bestean. Lehenbizikoan, euskarazkotzat guztiok edo gehienok dauzkagunak daude; bigarrenean, berriz, erdararen (inguru hauetan erdara baten) ondasun itxuraz azkengabeak gordetzen dira. Eta hartan ez badugu aurkitzen bila gabiltzana, sarri askotan sartuko dugu bestean eskua, hor nekerik gabe idoro dezakegulakoan.

K. Mitxelena

Page 2: Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak

2.- Irakurlearen arreta piztu

Horixe dugu sarreraren bigarren zeregin nagusia. Garrantzitsua da irakurlea geureganatzea, gure testua interesgarri izango zaiola jakinaraztea. Eta hori sarreran egin behar dugu. Horretarako, hainbat bide ditugu.

- Datu jakingarriak emanez. Irakurleari ezezagun, interesgarri edota harrigarri zaion informazioarekin hasita lor dezakegu haren arreta.

Egia ote da frantsesen %20k ez dutela liburu bakar bat ere etxean? Egia ote da etorkizunean herrialde aurreratuetan liburuen salmentak behera egingo duela? Bai, hala dirudi. Askok kultur balioen gainbeherarekin eta gizakiaren despertsonalizazioarekin lotzen dute informazio hori. Baina zaudete lasai, datu horiek badute-eta bestelako arrazoirik, eta ez hain kezkagarriak, zorionez.

- Gaiaren gaurkotasuna azpimarratuz. Batzuetan, gaia bera topiko samarra da, baina artikuluak alderdi bat jorratu nahi du: informazio berria eman nahi du. Horrelakoetan, komeni da irakurleari artikuluan “zerbait berria” aurkituko duela jakinaraztea, bestela, ezagun duela pentsaturik, ez baitio interesik piztuko.

Espainian, abortuaren gaiak eztabaida luze eta sutsuak eragin zituen duela urte batzuk, harik eta legea indarrean jarri zen arte. Lege hark, ordea, inor gutxi utzi zuen kontent. Eta orain, zenbait urte pasatu ondoren, gobernuak legearen araberako aukerak zabaltzeko asmoa duela jakinarazi duela-eta, berriro eragin zaio sua piztu duen hauspoari.

- Gaiaren garrantzia azpimarratuz. Zenbaitetan, ustez garrantzi txikia duen gaiak merezi du arreta berezirik. Sarrerak horren berri emango dio irakurleari, eta, hartara, testua irakurtzeko gogoa piztuko dio.

Gripea oso gaixotasun arrunta da gure artean. Izurriteak izaten ditugu urtero negu partean, eta jende askok ohean geratu behar izaten du bizpahiru egunez gaixotasunak jota. Arrunta izanik ere, ezin esan arriskugabea denik; aitzitik, oso eritasun larria da berez, eta hainbatetan, izurrialdi larrienetan, hildako ugari eragiten ditu.

Page 3: Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak

3.- Testuaren nondik norakoen berri eman

Sarrerak, askotan, testuan emango den informazioaren aurrerapen labur bat egiten du, irakurleari ondorengo lerroetan zer esango zaion iragartzeko.

- Testuaren egitura argituz. Testuak izango duen ikuspuntua eta egitura aurreratzeko balio du sarrerak.

Telebistarena, eguneroko elkarrizketa, egunkarietako kritika eta abarretan hitzetik hortzera darabilgun gaia da. Guk hemen horixe bera izango dugu hizpide, baina ez gara programazioaz edota haren indar komunikatiboaz mintzatuko, teknologiaz baizik. Telebistaren funtsa aztertuko dugu lehenbizi, azken berrikuntzak aipatuko gero eta, amaitzeko, etorkizunean ezagutuko dugun telebistaz hitz egingo dugu.

AMAIERA PARAGRAFOA

Amaieraren funtzioak sarrerarenak baino soilagoak dira. Batzuetan, konklusioa biltzen du; bestetan, esandakoaren laburpena egiteko idazten da; beste zenbaitetan, berriz, egilearen iritzia ematen da.

1.- Konklusioa egin

Arazoa ez da, beraz, nolanahikoa, eta ez dago zalantzarik hirietako bizi kalitateak behea jo duela trafikoagatik. Baina egoerak hobera egin dezake neurri egokiak hartzen baditugu eta arazoari behar bezala heltzen badiogu.

2.- Laburpena egin

Batez ere testu korapilatsuetan, komeni da testuaren ideiak berriro ere aipatzea, bi hitzetan bada ere.

3.- Egilearen iritzia eman

Askotan, egileak gaiaren inguruan duen iritzia ematen du artikulua amaitzeko.

Page 4: Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak
Page 5: Sarrera Eta Amaiera Para Graf Oak