sare sozialak (gidoia)

5

Click here to load reader

description

gure bideoaren gidoia

Transcript of sare sozialak (gidoia)

Page 1: sare sozialak (gidoia)

GIDOIA

Hiru kazetariak mahaian eserita daude eta agurtzen dute.

1- Kaixo! Gaur ere hemen gaituzue zuekin eguneroko berriak

elkarbanatzeko. Gaur zer daukagu?

2- Kaixo guztioi! Gaurko gai nagusia Interneta dugu.

3- Interneta? Gai oso zabala da!

2- Bai, bai baina zehazki sare sozialen inguruan hitz egiten ibiliko gara.

Badakizuenez era egoki batean erabiltzen ez badira oso arriskutsuak

izan daitezke!

1- Halaxe da. Baina denok al dakigu sarean arriskuak badaudela?

Horretarako kalera irten gara adin ezberdinetako jendeari sare

sozialei buruz zer dakien galdetzera. **** zer esan dizute?

2- Orain ikusiko dugu, sartu bideoa!

(aurkezpen bideoa + elkarrizketak 3. Adineko jendea)

K- Bilboko kaletan barrena aurkitzen gara gaur gure aiton-amonei sare

sozialei buruz zer dakiten galdetzeko. Hona hemen bikote bat. Egun on!

Galdera batzuk egin ditzazkezuegu?

Aitona- noski, noski. Beldurrik gabe gazte. Ea, ba, bota!

K- Ea ba, zer pentsatzen duzue Internetari buruz? Noizbait erabili al

duzue?

Aitona- Bfff hori nire emazteak nik baino gehiago erabiltzen du, egia esan.

Nik ez daukat idearik.

Amona- Zahar egoitzan interneten pixka bat mugitzen irakatsi ziguten.

K- Eta zer da erabiltzen duzun gehiena? Korreoa, sare sozialak…

Amona- Korreoa batik bat, familiarekin harremanetan ibiltzeko eta

lagunen artean berriak bidaltzeko. Sare sozialak egia esan ez ditut inoiz

erabili. Bilobak atzean dabilzkit Feiskub edo feisbuk dena delakoa egiteko,

baina printzipioz ez dut gehiegi konplikatu nahi.

Page 2: sare sozialak (gidoia)

k- (jajja) Hau emazte modernoa daukazuna!

Aitona- Bai, bai, behintzat, gutako bat modernoa izan behar du!

K- Beno mila esker zuen laguntzagatik!

(hiru kazetariak berriz)

1- Ze modernoa amona hau!

2- Egia esan, zahar egoitza askotan kurtso hauek eskaintzen dituzte eta

oso pozik agertzen dira emandakoarekin.

3- Bestela, askotan familiak ere asko laguntzen du. Baina hori bai,

pazientzia handia eduki behar da. Ea ba, gurasoen iritzia ikusteko

Gasteizera joango gara! **** hor al zaude?

(aurkezpen bideoa + elkarrizketa)

K- Kaixo guztioi! Hementxe gaude Arabako hiriburuan gurasoek

Internetari buruz duten iritzia jakiteko. Barkatu, galdera batzuk

erantzuteko prest egongo al zinateke?

Ama1- uiuiuiii zer motatako galderak?

Ama2- lasai emakume gu Interneta menderatzen dugula!

K- beno ba, sare sozialetan mugitzen al zarete?

Ama2- noski! Egunero Facebookean sartzen gara gure artean

kotilleatzeko!

K- hori bai ama modernoak! Eta zuen seme alabek erabiltzen al

dituzte? Eta hala bada, badakizue zertarako erabiltzen dituzten?

Ama1- nire semeak tuentia erabiltzen du, baina ez didate agregatu

egin nahi jajaja nik dakidala argazkiak igotzeko eta lagunekin hitz egiteko

erabiltzen du.

Ama2- facebooketik hitz egiten dut nire alabarekin kanpoan ikasten

dago eta; orduan bere berri guztiak jakiteko aukera daukat.

k- orduan gehienbat beste pertsonekin harremanetan ipintzeko

erabiltzen duzue ezta?

Page 3: sare sozialak (gidoia)

Ama1- bai, bueno gauza gehiago egin daitezke, baina oraindik ez

ditugu gehiegi saltseatu.

K- mila esker zuen laguntzarengatik! Lagunak, zuek zer pentsatzen

duzue?

(hiru kazetariak)

1- Ene! Euskal Herriko jendea Internetan sartuta daude! Zer uste

duzue zuek?

2- Bai, bai, hala da. Baina ba al dakite zer nolako arriskuak aurki

daitezkeen sare sozialetan?

3- Bere semeak tuentian agregatu nahi ez baldin badu,

zerbaitengatik izango da, ezta? Jaja txantxa da. Egia esan, sare

sozialen bidez ciber bullying-a edota sexu kutsuko material ugari

aurki ditzakegu.

1- Horregatik kontu handia eduki behar da sare sozialetan zehar

nabigatzen ari garenean.

2- Gainera, denok dakigunez, arazo hauek sufritzeko aukera gehien

dauzkatenak gazteak dira. Honetarako **** dugu belaunaldi

honetako jendearekin hitz egiteko prest. Aurrera ba!

(aurkezpen bideoa + elkarrizketa)

K- Arratsalde on guztioi! Donostian aurkitzen gara gazteei sare

sozialen inguruan galdera batzuk egiteko. Barkatu, barkatu sare

sozialak erabiltzen dituzue?

G1- Noski! Egunero jajaja

G2- jajaj bai, bai nahiko engantxatuak gaude

K- Hori bai nobedadea. Esango zenigukete zertarako erabiltzen

dituzuen?

G2- gehienbat, jendearekin harremanetan ibiltzeko, baina ezagunak

direnekin bakarrik, argazkiak igotzeko, asteburuetan gelditzeko…

G1- eta ligatzeko jajaja

Page 4: sare sozialak (gidoia)

K- nola ligatzeko? Ezagunekin ezta?

G1- noski, noski, haiekin hitz egiteko ezagunak izan behar dira.

K- eta asteburuetan gelditzeko ere? Etxeko telefonoa alde batera

utzi duzue ezta?

G2- noski, tuentia dohainik da eta honela jende ugari hitz egin

dezakegu batera.

K- Argi dago sare sozialetan tope zaudetela! Baina ba al dakizue zer

nolako arriskuak dauden ez?

G1- bai, bai, gurasoek egunero esaten digute eta guk ezagunak ez

diren pertsonak ez ditugu onartzen; beraz, ez dago arazorik.

K- eta edozeinek ikusi ditzake zuen argazkiak?

G2- gureak adibidez ez, zeren pribatua dugu gure profila, baina

askok publikoa dute eta edonork ikusi dezake.

K- mila esker neskak, argi geratu zaigu. Segi horrela eta kontuz ibili!

Beno lagunak hementxe uzten dut gaurko bideoa, zein da zuen

iritzia?

(hiru kazetariak)

3- Gazteek sarri erabiltzen dituztela argi geratu zaigu, baina guztiek

era egokian ez dituztela erabiltzen ere.

1- Beno pentsatu beharko genuke gutxiengo batek gaizki erabiltzen

dituztela. Guraso guztiei esan nahi genieke kontu handia eduki

beharko luketela haien seme-alabek.

2- Gure eskuetan dago haien erabilpena egokia izatea, seme-alabei

ondo esplikatu behar zaie dena erabili aurretik.

3- Honekin bukatzen dugu gaurkoz! Mila esker gurekin egoteagatik eta

bihar pil-pilean dagoen beste gai bat ikusiko dugu, zezenketen alde

ala kontra? Agur!

1 y 2- agur!!

Page 5: sare sozialak (gidoia)