SAN TOMAS - berria.eus · SAN TOMAS Azoka, txistorra eta jai giroa Sekulako giroa egingo da...

8
SAN TOMAS Azoka, txistorra eta jai giroa Sekulako giroa egingo da Donostian, Azpeitian eta Bilbon abenduaren 21ean, San Tomas eguneko azokan eta gainerako ekitaldietan. BERRIA Igandea, 2015eko abenduaren 20a Bi haur txistorra jaten, giro alaian, Donostian, San Tomas egunean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS Testuak. Joxi Ubeda

Transcript of SAN TOMAS - berria.eus · SAN TOMAS Azoka, txistorra eta jai giroa Sekulako giroa egingo da...

SAN TOMASAzoka, txistorra eta jai giroaSekulako giroa egingo da Donostian, Azpeitian eta Bilbon abenduaren

21ean, San Tomas eguneko azokan eta gainerako ekitaldietan.

BERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

Bi haur txistorra jaten, giro alaian, Donostian, San Tomas egunean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Testuak. Joxi Ubeda

D onostia osoangozatu ahalizango da SanTomas egune-ko giroaz. Sal-menta pos-tuak eta eki-

taldi ugari izango dira ParteZaharrean, erdialdean, eta Mor-lans, Ibaeta, Loiola, Intxaurron-

DONOSTIA OSOAAZOKA ERRALDOI BATIZANGO DAAbenduaren 21ean San Tomas jaia ospatuko da Donostiako ParteZaharrean, erdialdean, eta Morlans, Ibaeta, Loiola, Intxaurrondo,Antigua, Amara Berri, Amara Zaharra eta Gros auzoetan. ‘Engraxi’txerria ikusi ahal izango da Konstituzio plazan.

Salmenta postuak eta ekitaldiak Donostia osoan izango dira. JUAN HERRERO / EFE

II b San Tomas BERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

Txistorra prestatzen, Konstituzio plazan. JUAN HERRERO / EFE

Engraxi txerria. DONOSTIA FESTAK

do, Antigua, Amara Berri, AmaraZaharra eta Gros auzoetan. Beraz,azoka erraldoi bat izango da Do-nostia. Barazkiak, fruta eta bestehamaika jaki, eskulangintza etabeste hainbat motatako produk-tuak ikusi ahal izango dira sal-menta postuetan. Abereak erebai, Okendo plazan: hainbat arra-zatako ahuntzak, ardiak, ahariaketa arkumeak, zaldiak, poneyak,oiloak, untxiak, astoak, bufaloaketa hainbat arrazatako behiak.Halaber, txistorra nonahi jan ahalizango da.

San Tomas eguna ingurumenaerrespetatzen duen festa bat izandadin, hainbat neurri hartukoditu Donostiako Udalak: 45.000edalontzi berrerabilgarri banatu-ko ditu; olioa biltzeko bidoiak ereipiniko ditu, eta azoka egingo dentokietan indartu egingo du edu-kiontzien zerbitzua. Gainera, ko-mun publiko eta kimikoak ipini-ko ditu Parte Zaharrean, erdialde-an eta auzo guztietan.

‘ENGRAXI’ IZANGO DAPROTAGONISTALeitzako Arro baserritik iritsikoda San Tomas eguneko protago-nista: Engraxi txerria. Santo To-mas egunean, 333 kilogramo in-guru izango ditu. Abenduaren11n, bere izena jakinarazi zutenegunean, 327 kilogramoko pisuazuen. Arro baserriko Kristina Sa-ralegik hazi du. Engraxi Konsti-tuzio plazan ikusi ahal izango da,10:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiago, gaur.do-nostia.eus helbidean.

San Tomas b IIIBERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

Txistorra giro alaian nonahi jan ahal izango da Donostian, San Tomasegunean. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

EGITARAUA10:00. Txistorra, taloa, ogia,gazta, erroskillak, txorizoa, eztia,sagardoa eta eskulan salmenta20:00ak arte, Konstituzio plazan,Trinitate plazan, Sarriegi plazan,Zuloaga plazan, San Juan kale-an, Bretxan, Bulebarrean, Oken-do plazan, Elkano kalean,Gipuzkoa plazan eta Txurrukakalean. 10:00. Engraxi txerriaren era-kusketa Konstituzio plazan,20:00 arte. 10:00. Abere erakusketa Oken-do plazan, 20:00 arte. 10:00. Barazki eta fruta lehiake-ta, Jose Salaberria Memoriala,Konstituzio plazan, 20:00 arte.10:00. Donostia aldeko eztilehiaketa Bretxa plazan, 20:00arte. 10:00. Txorimalo lehiaketa Zulo-aga plazan, 20:00 arte. 10:30. San Tomas Esku PilotakoI. Desafioa. Oria-Urumea. Trini-tate plazan, 12:45 arte. 11:00. XX. Euskal Herriko Txis-tor Lehiaketa Gipuzkoa plazan.Sari banaketa, 13:30ean.11:00. XVIII. Haur Tailerra, Zeinkoloretakoa izango da zure lo-rea?, Zuloaga plazan, 14:00 arteeta 16:00etatik 19:00etara.11:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan, Irungo Auntxa eskolakoikasleekin. 12:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan, Donostiako Estanga es-kolako ikasleekin.13:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan, Lasarte-Oriako TtirrikiTtarraka eskolako ikasleekin.13:00. Herri kirolak Trinitateplazan. Iparraldeko jokoak, aiz-kora eta trontza. Emakumezko-en eta gizonezkoen probak.13:00. Barazki eta fruituen, postudotoreenaren eta txorimalolehiaketako sari banaketa, Bule-barreko kioskoan..13:15. Nahikari Gabilondo etaUnai Agirre bertsolariak Buleba-rreko kioskoan.14:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan, Hernaniko Lurdes Alkor-ta eskolako ikasleekin.16:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan, Donostiako Udalarenmusika eta dantza eskolako ikas-leekin.16:30. Haur festa. Baserriko kiro-len parkea eta Okaren jolasa. Zu-loaga plazan.17:00. Trikitilarien kalejira feriaosoan, Donostiako Estanga es-kolako ikasleekin.18:30. Euskal dantzak, muxikoaketa erromeria Alaken taldeare-kin Bulebarreko kioskoan. Anto-latzailea: Herridantza DantzaTaldea elkartea.

A zoka plazanudazkenekoazoka bereziaegingo da, goizosoan, etabaserriko pro-duktu ugari

ikusi eta erosi ahal izango dira:

GIRO EDERRA AZPEITIANBaserri munduari lotuta, Gabonen atarian antolatzaen den jaiegun ederra da San Tomas,Azpeitian. Azoka berezia, herri kirolen jaialdi handia, bertso saioa eta beste zenbait ekitaldiizango dira abenduaren 21ean. Giro aparta sumatuko da herriko kaleetan.

Haurrek, gazteek eta helduek ederki pasatuko dute San Tomas egunean, Azpeitian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

IV b San Tomas BERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

EGITARAUA10:00. Izarraitz txistularieneskutik diana kaleetan zehar.10:30. Frontoi Txikian, PatxiAzkargorta pilota memoriala.Benjaminaurrekoak, benjami-nak, kimuak, haurrak etakadeteak ariko dira.11:00. Udal Musika Bandarenkalejira.11:00. Eltziegoko gaiteroakkaleetan zehar.12:00. 33. Antzerki Topaketa-ko sari banaketa izango daudal areto nagusian. Goraka-da antzerki taldearen MobyDick antzezlana saritukodute.12:00. Azpeitiko udazkenekoazoka berezia. Baserriko pro-duktuak goiz osoan Azokaplazan.12:00. Harri-jasotzaile eta aiz-kolari jaialdia Plaza Nagu-sian. Aurkezlea: JuanjoSagastibeltza.12:00. Bertso saioa PlazaNagusiko kioskoan. Bertsola-riak: Maialen Lujanbio etaAmets Arzallus. Gai-jartzai-lea: Sebastian Lizaso.12:00. Itsasiko ttuntturroeneta musika eskolako soinujotzaileen kalejira.13:00. Erraldoiak, buruhan-diak eta dultzaineroak kalee-tan zehar ariko dira.18:00. Gazteen XIV. DantzaSueltoko Azpeitiko Txapelke-ta Sanagustin Kulturgunean.

barazkiak, fruta, loreak, uken-duak, gazta... Azpeitiko eta ingu-ruko herrietako ekoizleek eraku-tsiko dituzte.

Halaber, urtero bezala, egunosoan txorizoa, hirugiharra etataloa jateko aukera izango da pla-zan ipiniko dituzten postuetan

eta txosnetan. Azpeitiko Udalakherritarrak baserritar janztekodeialdia egin du: «Saia gaitezenherritar guztiok baserritar janz-ten San Tomas egunean».

Eguerdian, 33. Antzerki Topa-ketako sari banaketa egingo duteudal areto nagusian. Aurtengo

irabazlea Gorakada taldea izanda, Moby Dick izenburua duenantzezlanarekin.

Ordu berean, herri kirolensekulako jaialdia hasiko da Iza-rraitz pilotalekuan. Mikel Larra-ñaga eta Olasagasti aizkolariek,eta Aimar Irigoien, Idoia Etxebe-

rria, Estitxu Almandoz eta Goe-natxo III.a harri-jasotzaileekparte hartuko dute. AurkezleaJuanjo Sagastibeltza izango da,eta Juan Joxe Unanue GoenatxoII.a omenduko dute.

Bertso saioan, umorea eta giropolita izango da nagusi. MaialenLujanbio eta Amets Arzallus ber-tsolariek kantatuko dute, etaSebastian Lizasok egingo ditugai-jartzaile lanak.

Bazkal ordura arte musika etaanimazioa nagusi izango dirakaleetan, Itsasiko ttuntturroaketa Azpeitiko soinu jotzaileakariko baitira eguerditik aurrera,eta erraldoiak, buruhandiak etadultzaineroak 13:00 etan hasita.

Azkenik, 18:00etan, GazteenXV. Dantza Sueltoko AzpeitikoTxapelketa jokatuko da Sanagus-tin Kulturunean. Urtero bezala,dantzari gazteak jendaurreanikusteko irrikan dagoen jendezgainezka egongo da.

San tomas egunari buruzko in-formazio gehiago azpeitia.eushelbidean lor daiteke.

G oenatxo II.ariongi merezi-tako omenal-dia egingodiote Azpei-tian San To-mas eguneko

herri kirolen jaialdian. Hainbaturtetan aritu da jaialdi horretan,eta, azken urteetan, AzpeitikoUdalari antolatzen lagundu dio,nahiz eta herri kirolak jardun pro-fesional gisa utzi.

Plazaz plaza ibili da luzaroanJuan Jose Unanue Goenatxo II.a(Azkoitia, 1959), Euskal Herrikofestak alaituz. Ibilbide luzea etaoparoa bete du. Txapelketetanbereganatu zuen ospea, baina be-re harri-jasotzaile ibilbideko az-ken urteetan, adinaren legeak be-hartuta, marka ahaleginetan ibilida buru-belarri, eta hainbat mar-ka ondu ditu. 2007. urtea oparoaizan zen harentzat. 188 kiloko ha-rri koadro zaharrarekin markaegin zuen Beasainen, 200 kilokoberunezko kuboarekin ere bai Bi-danian, eta 213 kiloko berunezkokuboarekin beste marka bat lortuzuen bere herrian: sei minutukotxandan bi aldiz jaso zuen.

Hainbeste urtean harriari lotu-ta egon ondoren, 2007an, 48 urtezituela, adinaren zama nabari-tzen hasi zen, BERRIAri 2007koabenduaren 7an esan zionez.«Nik neure burua ongi ikustendut, baina badakit horren ongi eznaizela errekuperatzen; entrena-mendu gutxiago egin behar ditut;bizitzan badaude beste gauza ba-tzuk, eta horiek ere kontuan har-tu behar dira».

Herri kiroletan, zorte handiabehar izaten dela azaldu zuen:«Nik zorte handia eduki dut le-sioekin. Ona izatearekin ez danahikoa: zortea ere eduki beharda. Gaztetan hasi nintzen munduhonetan; lehen txapela Azkoitianirabazi nuen, 18 urterekin, eta

HERRIKIROLEN JAI BIKAINAHerri kirolen Azpeitiko jaialdian, Juan JoxeUnanue ‘Goenatxo II.a’ harri-jasotzaile handiaomenduko dute eguerdian, Plaza Nagusian,udal ordezkariek eta herri kirolzaleek.

Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a 200 kiloko Paskualsoro harri zaharrarekin lanean, Azpeitian, 2004ko San Tomasegunean. Bederatzi jasoaldi egin zituen bost minutuko txandan. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

San Tomas b VBERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

gero iritsi naiz iritsi naizen lekura.Eskerrak ematen dizkiet harri-biltzaileei ere; Mutriku, Larrinagaeta Garmendia aritu dira lanean,eta maisu handiak dira. Haiekgabe ez nuen horrenbesteko os-perik lortuko, eta ez nintzen mar-ka bila ariko».

Jaialdian Mikel Larrañaga etaOlasagasti aizkolariak eta AimarIrigoien, Idoia Etxeberria, EstitxuAlmandoz eta Goenatxo III.a ha-rri-jasotzaileak ariko dira. Bakoi-tzak hainbat lan egin beharkoditu, eta proba mistoa ere izangoda: Larrañaga eta Goenatxo III.aOlasagasti eta Irigoienen aurkaariko dira. Juanjo Sagastibeltzaizango da aurkezlea.

B ilbon jendetzaibiliko da San To-mas egunean,giro ederrean.Areatzan eta Pla-za Barrian 140ekoizlek guztira

286 salmenta postu jarriko dituz-te, horietako 62 Plaza Barrian, etagainerakoak Areatzan, eta, urterobezala, jende ugari ibiliko da goiz-goizetik salmahaietako produk-tuei begira: ortuariak, fruta, gaz-ta, eztia, txerrikiak, txahalkiak,hestebeteak, kontserbak, ogia,

ohiko gozokiak, esnekiak, ardoa,sagardoa, txakolina, landareak...«Kalitate handiko produktuakizango dira, hazitik azken pro-dukturaino ekoizpen kate osoa-ren kontrolean oinarrituriko ere-duaren emaitza», BBK fundazio-ko arduradunek azpimarratudutenez.

Batzuk Gabonetarako otor-duak prestatzeko erosketak egi-ten ariko dira, eta jende asko txa-pela, abarkak eta baserritar soi-nekoak jantzita ibiliko da, musikadoinu alaiz lagunduta.

Nekazaritza eta abeltzaintzaazoka handia egiten da San To-mas egunean, eta abereak ereikusi ahal izango dira, gehienakbaserrietan eta nekazaritza lane-tan erabiltzen direnak.

ELKARTASUNAAurtengo San Tomas egunean, el-kartasun kutsu nabarmena izan-go da, gerrak edo naturaren hon-damendiak direla-eta beren etxe-tik irtetera beharturik egondirenen egoerari erreparatu bai-tiote antolatzaileek. Azoka pres-tatzen duen BBK fundazioakIheslariak Laguntzeko EuskadikoBatzordearen (CEAR) lana gorai-patuko du; hain zuzen, giza esku-bideen alde eta errefuxiatuen etagizarte bazterketaren arriskuandaudenen alde egiten duen lana.

Hasierako ekitaldia Areatzakoazoka esparruan izango da,10:30ean, eta Xabier SagredoBBK-ko lehendakariak azokakoohiko etxolen erreplika batemango dio Javier GalparsoroEuskadiko CEAR erakundeko le-hendakariari.

Halaber, Areatzan etxola bat ja-rriko da errefuxiatuentzat diruabatzeko. BBK-ko behargin bo-luntarioek kudeatuko dute gunesolidario hori.

BIOESKOLASan Tomas azokan etxeko txikie-nak ere kontuan izango dituzte.Arriaga plazan BBK Bioeskolaetxola jarriko da; bertan, umeen-tzako tailerrak egingo dira, eskolaekologiko horren zeregina edobeharra ezagutarazteko.

BBK Bioeskolaren egoitza Biz-

BASERRITAR GIROA, HIRIANBBK fundazioak antolatu duen San Tomas azokan, guztira 286 salmenta postu jarriko diraBilboko Areatzan eta Plaza Barrian, abenduaren 21ean.

Urtero bezala, jende ugari bilduko da Areatzara. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

VI b San Tomas BERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

EGITARAUA09:00. Produktu tipikoen sale-rosketa BBK postuetan Areatzaneta Plaza Barrian, 20:00 arte.10:00. BBK Bioeskola umeentza-ko tailerrak Arriaga Plazan, 13:30arte.10:30. Hasierako ekitaldia Area-tzan.

kaiko Teknologia Parkean dago;nekazaritzako ustiategi bat da,eta, bertan, Zamudio Ospitaleko20 lagun aritzen dira, «egoeraahulean dagoen jendearen enple-gua sustatzeko, ekoizpen ekolo-gikoa bultzatzeko eta lehen sek-torea indartzeko».

Etxolan izango den lehenengotailerrean, norberak jateko pizzatxiki bat egingo dute haurrek etagaztetxoek. Mokadua osatzekobehar diren ortuariak aukeratukodituzte, orea egingo dute eta labe-an prestatuko dute. Beste tailerbat ere izango da, eta bertan nes-ka-mutikoek askotariko txapakegingo dituzte.

SARIAKBASERRITARRENTZATDuela lau urtetik hona, San To-mas eguneko esparruaz baliatzenda BBK Bizkaiko baserritarreiomenaldia egiteko, baina azoka

amaitu eta egun batzuk geroagoegiten du, ekoizleek abenduaren21ean salmenta postuetara hur-biltzen diren erosleei behar beza-lako arreta eskaintzeko astia izandezaten. Sariak urtarrilaren 12anbanatuko dituzte BBK aretoan,eta San Tomas azokan eta urte

osoan Bizkaiko hainbat herritanegiten diren azoketan parte har-tzen duten ekoizleen lana azpi-marratuko dute. Ohorezko plakabat eta 600 euroko saria emangodizkiete baserritarrei.

Informazio gehiago, www.bbk.eus helbidean.

San Tomas b VIIBERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

Txistor talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon San Tomas egunean. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Ortuariak eta beste hamaika produktu egongo dira saltokietan. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

U rtero bezala,giro ederraegongo da Bil-boko konpar-tsek San To-mas eguneanzabalduko du-

ten txosnaren inguruan eta anto-latuko dituzten ekitaldietan.Haurrek, gazteek eta helduek

USADIOAK, KULTURA, FESTAETA BILBOKO KONPARTSAK Bilboko konpartsek ere parte hartuko dute Bizkaiko baserritarren egun handian. San Nikolaselizaren alboan zabalduko dute txosna, eta zenbait ekitaldi antolatuko dituzte.

Bilboko konpartsek pintxoak eta indabak banatuko dituzte, eta beste hainbat ekitaldi ere antolatuko dituzte San Tomas egunean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

VIII b San Tomas BERRIA

Igandea, 2015eko abenduaren 20a

BILBOKOKONPARTSENEGITARAUA11:00. Txosna irekiera (San Ni-kolas eliza alboan).12:00. Txalaparta.12:00. Pintxo eta indaben bana-keta.13:00. Bertsolariak: Aitor Este-ban, Mikel Goiriena eta Jone La-rrinaga.14:00. Gaiteroak.16:30. Garilak 26 musika taldea.18:00. Txerri eta ortuko produk-tuen zozketa.18:30. Garilak 26 musika taldea,21:00ak arte.20:00. Bilbo Kantari (Kalderape-kotik).

ederki pasatuko dute, jai giroanmokadutxo bat janez eta musikadoinuekin dantza eginez.

Aurreko urteetan, abenduaren21ean 10:00etan zabaldu izan du-te txosna, baina aurten ordubetegeroago irekiko dute, Iker MartinBilboko konpartsetako kideakazaldu duenez. «San Tomas egu-na astelehenean izango da, eta,

ternatiben Herria ekimenak bul-tzatutako elikadura burujabetza-rako proiektu bati lagundukodiogu, eta lortzen den dirua aben-duaren 30ean Bilboko Kafe An-tzokian emango diegu»,

Baserriari eta nekazaritzari lo-tutako eguna da San Tomas.«Usadioak, ohiturak eta kulturadaude ospakizunaren barnean.Bizkaian eta Euskal Herrian, ne-kazari eta abeltzain guztiak hiri-burura jaisten ziren azoka handibat egiteko, eta herritarrek oilas-koa, oiloa, txahalkiak, txerrikiak,ortuariak eta abar erosten zituz-ten Gabonak prestatzeko. Filoso-fia moduan, Bilboko konpartsekeuskal kultura eta ohiturak susta-tzen ditugu, eta jai giroa ipintzensaiatzen gara. Horregatik jartzendugu txosna, eta horregatik anto-latzen ditugu festan parte hartze-ko ekitaldiak».

Azkenik, jai guztietan egin ohiduten bezala, Bilboko konpartsekpertsonen arteko begirunea alda-rrikatu dute, genero eta arraza in-darkeriarik izan gabe: «Erasorikez! Sexismo, LGTBIfobia eta arra-zakeriarik gabeko jaiak bultza-tuz».

Informazio gehiago www.bil-bokokonpartsak.com helbideanlor daiteke.

laneguna edo aste barruko egunaizanda, uste dugu jendea agianapur bat geroago azalduko dela».

San Nikolas eliza alboan ipinikodute txosna. Bilboko konpartsekberen egutegia bi tokitan saldukodute: elizaren alboan, Estufa kale-tik gertu, eta elizaren atzeko par-tean, aparkalekuaren aldamene-an. Urtero bezala, pintxo eta in-

dabak banatuko dituzte, txala-parta, bertso eta gaita saioak izan-go dira, eta Garilak 26 musika tal-deak bi emanaldi egingo ditu: txe-rri eta ortuko produktuenzozketaren aurretik eta ondoren.«Zozketan eta egutegien trukelortzen den dirua bertoko neka-zaritza proiektu bati laguntzekoizango da, beti bezala. Aurten, Al-