San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta,...

16
139 San Luis – La Salle Ikastetxea MENDEURRENA AURKEZPENA Ikasturte honetan ikastetxearen mendeurrena ospatuko dugu eta horretarako era askotako jarduera antolatu ditugu: erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak, kontzertuak, eta beste. Ehun urteetan kontu eta pasadizo ugari bildu dira, eta guztiak helarazi nahi dizkiegu orain ikastetxearen inguruan dabiltzanei, nahiz ezagutzen ez gaituzten guz- tiei. Ilusio handiz eta arduraz saiatuko gara gure piramide berezia osatzen duten be- launaldi guztiak izpiritu salesianora biltzen. Guztion ahaleginaren ondoren, ondo egindako lana izango da, eta helburuak hobekuntza eta be- rrikuntza izango dira. Mendea gure bizkarretan dugularik, urte hauetan guz- tietan balioak eta gertakariak izan ditugu identifikazio-sei- nale. Horregatik, gaur, ezagu- tzera eman nahi dizkiogu gure komunitateari. Ez da alferrika- koa esatea, transmisioaren bi- tartez eta lehenaldiaren ezagu- pen onaren bitartez eraikitzen jarraituko dugula. Garrantzi handiko proiektua 8 Altza, Hautsa Kenduz-XII San Luis La Salle ikastetxeko egungo taldea (2013-14. urtea)

Transcript of San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta,...

Page 1: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

139

San Luis – La Salle Ikastetxea MENDEURRENA

AURKEZPENA

Ikasturte honetan ikastetxearen mendeurrena ospatuko dugu eta horretarako era askotako jarduera antolatu ditugu: erakusketak, lehiaketak, hitzaldiak, kontzertuak, eta beste. Ehun urteetan kontu eta pasadizo ugari bildu dira, eta guztiak helarazi nahi dizkiegu orain ikastetxearen inguruan dabiltzanei, nahiz ezagutzen ez gaituzten guz-tiei.

Ilusio handiz eta arduraz saiatuko gara gure piramide berezia osatzen duten be-launaldi guztiak izpiritu salesianora biltzen. Guztion ahaleginaren ondoren, ondo egindako lana izango da, eta helburuak hobekuntza eta be-rrikuntza izango dira.

Mendea gure bizkarretan dugularik, urte hauetan guz-tietan balioak eta gertakariak izan ditugu identifikazio-sei-nale. Horregatik, gaur, ezagu-tzera eman nahi dizkiogu gure komunitateari. Ez da alferrika-koa esatea, transmisioaren bi-tartez eta lehenaldiaren ezagu-pen onaren bitartez eraikitzen jarraituko dugula.

Garrantzi handiko proiektua

8

Altza, Hautsa Kenduz-XII

San Luis La Salle ikastetxeko egungo taldea (2013-14. urtea)

interior.indd 139 27/11/13 16:10

Page 2: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

140

San Luis – La Salle Ikastetxea

izango da guretzat, eta hezurmamitzen joango da guztien elkarlanaz baliatuta: irakasle, ikastetxeko langile, guraso, aitona-amona, eta beste. Hitz egin nahi dutenen ahots guz-tiak entzungo dira, eta ekarpenak egiteko ideia guztiak jasoko dira. Izan ere, historiaren bitartez ikasi dugu iragana partekatuz gero, etorkizuna partekatuko dela; ez izan zalan-tzarik.

Zorionik beroenak San Luis La Salle ikastetxeari.

Historia

“Eredu izatea ez da ingurukoengan eragiteko modurik garrantzizkoena; modu bakarra da” (Albert Einstein)

Pozik eta alai agurtuko dugu gure men-deurrenaren urtea, eta horren adibide dira gure historiaren eta hastapenen berri ema-teko lerro hauek.

1907ko urriaren 17an, Mirakruz gaine-tik behera bi auto zihoazen. Atzekoak au-rrekoa aurreratu nahi izan zuen. Alabaina, zoritxarrez, bietako gidariak 10 metroan behera erori ziren, Herrerako errekastotik zehar.

Gidarietako bat Luis Zappino jauna zen, eta bertan hil zen zorigaiztoko istripu haren ondorioz. Emaztea, Teresa Barkaiztegi Manso andrea, larriki zauritu zen. Bere onera etorri zenean, senarra zenaren omenez, eta azkar sendatu zelako esker onez, San Luis kapera eraiki zuen. Bi logela erantsi zizkion: bata, kapilauarentzat; eta bestea, Altzako apaizaren laguntzailearentzat.

Pasaiako portuko arrantza- eta merkataritza-jarduerek gora egin zutenez, Herrerako auzoa ikaragarri handitu zen. Hori horrela, eskola baten beharra ezinbes-tekoa zen, auzoan ume ugari baitzegoen. Altza-ko parrokoak eta Zap-pino familiak proiektua aurrera eraman zuten eta Eskola Kristauen Anaiak (La Salleko anaiak) eratu zuten. Kaperauko behe-ko lokalak eta kapilaua-ren logela egokitu ziren, San Luis kaperaren ikuspegia

Herrerako errekastoan erorita dagoen autoaren argazkia

interior.indd 140 27/11/13 16:10

Page 3: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

141

Mendeurrena

nola bileretarako, hala katekesirako. Eta nola ez, baita geletarako ere.

Gure eskola 1913ko irailaren 17an ire-ki zen. 125 ikasle zeuden matrikulatuta, guztiak bi gelatan banatuta, beraz, gelako 60 ikasletik gora. Ikasle gehienak Herre-rakoak eta Altzakoak ziren, nahiz eta Pa-saiakoak eta Donostiakoak ere baziren.

Hasiera izan zen. Eskola hasi zen eta, ordutik, herrian erakunde garrantzizkoa izan da.

San Bernardo-La Salle ikastetxetik (egungo jesuiten San Ignazio) hiru anaia etor-tzen ziren egunero eskola ematera.

Gure ikastetxearen oinarriak eta antolamendua eratzeko bi data esanguratsu gertatu ziren orduan.

1917-1918 ikasturtean eskola-curriculuma handitu egin zen. Lehen mailako ira-kaskuntzaz gain, beste irakasgai batzuk gehitu ziren:

• Kontuzaintza, takigrafia, frantsesa eta mekanografia, ikasleek bulego eta bankue-tan lana izan zezaten.

• Lantegietako lana egin nahi zutenek geometria eta marrazketa lineala ikasten zu-ten.

Donostiako Udalak 1918. urte bukaeran ikastetxearen merezimenduagatik 1.600 pezetako diru-laguntza onartu zuen irakaskuntza doan izan zedin.

1920tik aurrera, ikastetxearentzat garai gogorrak izan ziren. Jose Mari Arzak alkate jaunarekin ez zen harreman onik izan. Zuzendaritza-batzordeak Udalari makina bat eskaera egin zizkion, eta Udalak ezetsi egin zituen. Aurretik aipatutako diru-laguntzari

400 pezetaren igoera ezestea izan zen ukapenetako bat. Anaia zuzendariak, orduan, erantzun gogorra eman zion Udalari: 1920ko martxoaren 1etik au-rrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren.

Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak erabakia hartu baitzuen urtean 600 pe-zetaren ekarpena egiteko. Udalak bere aldetik 200 pezetako kalte-ordaina ordainduko zuen, tranbia bertatik pasatzeagatik. Horri esker, urte bereko apirilaren 1ean bigarren gela berriro ireki zen.

Ikastetxea eta eliza

Tranbia eskolako atera iristen zen, eta Udalari ordainetan txartel bidezko diru-laguntza eskatu zitzaion

interior.indd 141 27/11/13 16:10

Page 4: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

142

San Luis – La Salle Ikastetxea

1926an, Udalaren eta eskolaren arteko harremana normaldu egin zen. Horren era-kusle izan zen atseden hartzeko patio ikusgarri bat eraiki izana. Udalak berak eraiki zuen eta, ondorioz, eskola aurreko errekastoa eta zingira desagertu egin ziren. Ordurako, 128 ikasle ziren eskolan.

1928ko irailean San Bernardo ikastetxea Baio-nara tokialdatu zen. Or-duan sortu zen Herrerako La Salle anaien komunita-tea, ikastetxea mantendu ahal izateko.

1930ean sortu zen Gu-rasoen Elkarte Katolikoa, ikastetxeko garai gogorrei aurre egite aldera.

1933an, Errepublikaren legeak betez, Udalaren di-ru-laguntza erretiratu egin zen, eta anaiek ezin izan zioten ikastetxeari eutsi. Gurasoen Elkarte Katoli-koak bere gain hartu zituen gastuak, eta anaiek euren sotana erantzi, eta trajea eta gorbata jantzi zituzten.

1958an aldaketa nabarmena izan zen arlo aka-demikoan: Peñaflorida institutuaren eskumendeko lehenengo arloa eratu zen. Ikasleek oinarrizko batxi-lergoa ofizialki ikasteko aukera izango zuten. Ikas-turte hartan hasi zen irakasle laiko bat, Vicente Ayesa jauna.

1963ko maiatzaren 12an ospatu ziren berrogeita hamargarren urteurrenaren ekitaldiak. Udalak ikas-tetxeari bi sari eman zizkion:

• Donostiako hiriaren gorbata.

• Irakaskuntzaren merezimenduaren domina.

Halaber, San Luis La Salle ikastetxeko ikasle izan-dakoen elkartea sortzea erabaki zuten.

Pasai San Pedroko Margarita Perez de Munain andrearen emakida bati esker erosi ahal izan ziren Mendiolabeko egungo lurrak eta eremu basogabe-tua. Ikastetxe berria urte batzuk aurrerago eraiki zen,

Batzordeburu zen Meliton Pagola apaiza, ikasle batzuekin ikastetxeko patio berrian (1926)

interior.indd 142 27/11/13 16:10

Page 5: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

143

talde lanean, benetako lana eginez.

1968an arazoak areagotu egin ziren: Donostiako saihesbidea eraikitzen ari ziren, eta horrekin batera etorri zen parrokiaren desjabetzea; ikastetxea eraikitzeko baime-nak artean iritsi gabe zeuden, eta 1970ean erreforma berriarekin batera, oinarrizko batxilergoa desagertu egin zen, eta OHO sortu zen, diruz laguntzarik izango ez zuena.

1972ko udan hondeatzailea lanean hasi zen, eta Udalak Intxaurrondoko Garroko zubiaren ondoko “Etxaide borda” izeneko etxea uzteko eta egokitzeko konpromisoa hartu zuen.

Etxaide bordako lora-tegian hiru aurrefabrikatu egokitu ziren, eta bi urte-tik bost urtera bitartean itxaron behar izan zuten ikastetxea egin artean. Manuel Cisneros anaia zuzendariaren ahalegina-ri eta Gurasoen Elkarte Katolikoaren Batzordeari esker aurrera egin zuen ikastetxe berriaren proiektuak.

1977-78 ikasturtean San Luis La Salleko ikastetxe berrian berrikuntza ugari egin ziren:

• Ikastetxean 8 unitate izan beharrean, 16 unitate izan zituzten.

• Heziketa mistoa jarri zen.

• Irakasle eta erlijioso berriak hasi ziren.

1978ko maiatzean ospatu zen ikastetxe berriaren inaugurazio ofiziala.

Gurasoen Elkarte Katolikoa ikastetxeko titular bihurtu zen, eta La Salleko anaiekin hitzarmena sinatu zuen elkarteak ikastetxearen antolamenduaz eta zuzendaritzaz ar-duratzeko.

Ordutik aurrera, inguruan dugun gizartearen historiarekin eta izan diren aldake-tekin bat idatzi da gure historia. Hazi egin gara, aurrera goaz, berritu egin gara eta egokitu egin gara.

• Haurren maila hasiko da.

• Elebitasuna ezarriko da.

• Laguntzarako gelak sortuko dira.

• Bigarren hezkuntza jarriko da.

Mendeurrena

OHOko 3. mailako ikasleak Etxaide bordan

interior.indd 143 27/11/13 16:10

Page 6: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

144

San Luis – La Salle Ikastetxea

Hemendik aurrerako historia kontatzeko beste bati txanda ematea erraza da. San Luis La Salleko azken urteetako historia kontatzeko plagiatzeko baimena eskatu dut, gozo-go-zo irakurtzen jarraitu ahal izateko.

Garai berri bati ekin zaio, eta ez garrantzirik gabea. 1977 eta 2012ra arteko garaia gertu-gertutik urte horiek bizi izan dituen batengandik jasoko dugu, zehazki, Jose Ma-nuel Crespo jaunarengandik. Haren idazkera hunkigarria eta errealista da. Denbora tarte horrek urrezko amaiera merezi du, mendeurren gizatiar eta apal bat eginez, inguruan gauden guztion izenean.

1977-2012

San Luisen historia modernoari ekiteko gertakari garrantzizko bat izan behar da go-goan, benetan garrantzizkoa, bai gure ikastetxearentzat, bai gure auzo eta gure ingurua-rentzat. Donostiako saihesbidea eraiki zen, eta eraikitzearekin batera, Herrerako eraikin nabarmen batzuk desagertu egin ziren, besteak beste, San Luiseko eliza eta plazako ikas-tetxea. Ondoko Bidebieta Ieko Gaiztarroko auzo modernoan kokatu zen parrokia, eta ikastetxeak Intxaurrondoko Etxaide Borda etxean jarraitu zuen aldi baterako. Aurrerago, Mendiolako Mendiolabe hegalean kokatu zen hezkuntza-zentro berria, Bidebieta auzo-ko auzo jendetsuaren goialdean. 1977. urtea.

Ikastetxe berriari San Luis ikastetxe zaharrak eman zion izena, eta hari batu zitzaiz-kion itxi berria zen Ategorrietako Vedruna ikastetxeko ikasleak eta irakasleak (Maria Asun eta Maria Jesus aurrean zirela), eta Donostiako Alde Zaharreko La Salle Los An-geles ikastetxeko ikasle eta irakasleak (Fermin, Jose Mari, Jose Manuel eta anaia Agustin Lazaro). Ikastetxe berrian ikasleak eta irakasleen klaustroak bikoiztu egin ziren. Ikasleak 800etik gora ziren. Zuzendaria Manuel Cisneros anaia zen, eta klaustroaren idazkaria Ja-vier Lorenzo anaia. Mendiolabeko anaien lehenengo komunitatean gainerako hauek ere baziren: Antonio Cristobal, Manuel Ibarretxe eta Agustin Lazaro. Haiek garaiak haiek! Guztiei Gurasoen Batzordeak eman zien adore, eraikin berri baten aldeko apustua egin ostean.

Urte batzuk geroago, familiek eskakizun handiagoak egiten zituztenez, ikastetxeak Gaiztarroko eskolaurre pribatuaren titulartasuna eskuratu zuen, eta Haur Eskola bihurtu zuen. Bidebieta Ieko lokaletan bi urtetan izan ondoren, 1980. erdi aldera, txikienen ge-lak Mendiolaben kokatu ziren, gaur arte. Horretarako, laborategi zaharra egokitu egin behar izan zen, gaur egun jangela dena, alegia; eta ondoko lokalak handitu egin behar izan ziren, esaterako, gimnasioa, gaur egungo lantegia. Horrela, gune eroso eta moder-noa eraiki zen.

Ikastetxean ez zen jarduerarik falta; ez eta hezkuntzarako eta haurrak eta gazteak zaintzeko gogorik ere. 1988an 75. urteurrena ospatu zen, eta orduan hasi zen La Salle San Luiserako kirol arloan adierazgarririk nabarmena den jarduera prestatzen, zehazki, maiatzeko kirol txapelketa, ordurako sortua. Zilarrezko ezteiak ospatuko ditu jarduera horrek gure oraingo mendeurrenean.

Ia hogeita hamabost urte daramatzagu hemen goian, eta ikastetxea itxura batera kan-

interior.indd 144 27/11/13 16:10

Page 7: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

145

po aldetik ez da asko aldatu. Alabaina, bai barrutik. Hori baieztatzeko moduan daude gure lehengo ikasleak, gaur egun guraso direnak, eta egunean-egunean gurekin jarrai-tzen dutenak. Bai, aldatu egin da, nola instalazioei dagokienez, hala antolamenduari dagokionez. 1977an berriro ere ikastetxearen inaugurazioa egin zen hartan, sei eta ha-malau urte bitarteko haurrak ziren ikasleak, OHOko guztiak. Gaur egun, La Salle San Luis ikastetxean 0tik 16 urte bitartekoak hartzen ditu barne, zehazki: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Aldaketa horiengatik instalazioak ere aldatu egin behar izan dira. Gelak, tutoretza zaharrak eta barruko guneak egokitu egin behar izan dira, beharren arabera.

Lokalen banaketan bi aldaketa nagusi gertatu dira. 1996-1997 ikasturtean bigarren pabilioiko haur hezkuntzako gelak egokitu ziren, eta 2003-2004 ikasturtean hirugarren pabilioiko gela egokitu zen, haurtzaindegia bertan jartzeko. Horrekin batera, ondoko patioa itxi egin zen. Halaber, metodologia eta teknologia alorretako beharrei erantzun emate aldera, irakaskuntzarako gela gehiago hobetu dira.

Alabaina, ikastetxearen oroitza jendearena da gehiago. Horregatik, zentroan hogeita hamabost urtean bizi izan den baten begiradari esker, emozioz, esker onez eta nostal-giaz oroitzen dira San Luis La Salle ikastetxetik igaro diren ikasle guztien oroitzapenak banan-banan. Berrelkartze guztietan irudi eta bizipen ugari agertzen dira, gehienetan onak, eta horiexek saritzen dute hezitzaileen eguneroko egitekoa. Horixe gelditzen da gure oroimenean. Asko orain hurbiltzen dira, guraso direnean. Argi dute euren se-me-alabak gurekin uzteak konfiantza handia ematen diela. Haiengan utzitako aztar-naren aldeko balorazioa egiten dutenez, euren seme-alabentzat hezkuntzarik onena honakoa izango delakoan daude.

Mendeurrena

OHOko 3. maila. Futbol taldea hondartzan (1976. urtea)

interior.indd 145 27/11/13 16:10

Page 8: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

146

San Luis – La Salle Ikastetxea

La Salle San Luisen edukirik baliotsuena da hori: ikasleek, lehengo ikasleek eta fami-liek hura estimatzea. Hori horrela, gure ikastetxearen prestigioa gure auzoetan errotuta dago.

Eta guztia ezinezkoa izango zen San Luisen urteetan gizakirik preziatuenak bertan izan ez balira: hezitzaileak, irakasleak. Hasierako urteetan Eskola Kristauen Anaien egi-tekoa izan zen, eta ondorengoetan laikoak, eta bokazio handiko irakasleak aritu dira, eta La Salleko proiektuan inplikazio handia agertu dute. Ikastetxeko gainerako langileekin batera, guztiak aritu dira etengabe, eta hurbiltasuna eta sormena izan dute ardatz. Nor-banakoa zaintzeaz gain, metodologiaren berrikuntzan sinetsi dute. Bikaintasunaren bila ibili dira bertako langileek, eta horrek bermatu egiten du hezkuntzaren kalitatea eta ikas-leen gizatasuna.

Azken hogeita hamabost urte hauetan klaustroa hazi egin da, bai zenbatekoari dago-kionez, bai prestakuntzari dagokionez. Ekimen berritzaileen aurrean irekita agertu da, eta partaideen arteko lotura izugarria izan da. Horiek horrela, egonkor agertu da. Zu-zendaritza taldeetan Mendiolaben trantsizioan, Elkarbanatutako Misioa deiturikoan, La Salleko anaiak eta laikoak zuzendari lanetan ikusi ditugu.

1977-1978 ikasturtean ikastetxe berrituan Manuel Cisneros anaiaren bulkada izan zuen ikastetxeak, aldi baterako izan zen Etxaide Bordatik Mendiolabera igaro zenean. Manuel (xxx) anaia indartsua eta eskarmentu handikoa izan zen La Salle San Luis proiek-tu berriaren hastapenean. Segidan, Felix Ezama etorri zen, eta urte batzuk geroago ere bera aritu zen. Antolatzaile fina, hezkuntza arloan ikasle ona eta langile nekaezina. Bere egitekoarekin gainerako langile guztiak kutsatu zituen. Gero Mikel Esnaola anaia izan zen. Gizon handia, beti adorezko hitzak ahoan. Segidan, Sabino Ezeiza anaia, lagun han-dia eta gizatasun handikoa. Inazio Atxa anaiak jarraitu zion, OHOren aldaketa egungora egokitu behar izan zuen. Guztiek eman nahi izan zuten euren bizitzaren zati bat besteen-tzat.

Felix Ezama labur eta emankor aritu eta gero, 1999-2000 ikasturtean La Salle erakun-deak lehenengo aldiz eman zion zuzendaritzaren eginkizuna laiko bati: Segundo Garin jaunari. Gizatasun handikoa izateaz gain, beste bi ezaugarrirengatik zen oso egokia: alde batetik, hamalau urtetan izan zen Loiolako La Salle ikastetxeko zuzendari; eta beste alde batetik, San Luis ikastetxeko ikasle izandakoa zen, eta hori ez zen gutxi. Bigarren Hez-kuntza egonkortzea egokitu zitzaion, eta haur hezkuntza berritzen bukatzea. Halaber, lehen hezkuntzako guneak egokitu behar izan zituen, eta haurtzaindegia sortu, harik eta 2003-2004 ikasturtean ireki zen arte. Orduan izendatu zuten zuzendari Jose Manuel Crespo jauna, 1977tik ikastetxeko irakasle izandakoa. Zazpi urtean izan zen zuzendari. Instalazio ugari egokitu zituen, eta ikastetxea La Salleren sarearen proiektuan hezkuntza arloko abangoardian sendotzen hasi zen.

La Salle San Luiseko azken garaia kontatuz amaituko dugu kontakizun labur hau. Ga-rai berri baten hasiera dugu hau, izan ere 2010-2011 ikasturtean zuzendari izendatu zu-ten Jone Royo andrea, aurrekoa bezala, hau ere ikastetxeko irakasle zena. Ikastetxean es-

interior.indd 146 27/11/13 16:10

Page 9: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

147

Mendeurrena

karmentua bazuen, eta ikastetxea ezagutzen zuen. Aldakorrak izango diren ondorengo urteetan San Luiseko jarduera sendotzeko gogoa du, eta mendeurren hau grina handiz prestatzen ari den taldearen lidergoa eramateko prest agertu da. Lortuko du, alajaina.

Unerik ilunenetan eta zailenetan argi bat egongo da piztuta. Lasalletarren izarraren argia izango da. Izan ere, hemengo proiektu hau, Donostiako auzo xume honetako proiektu hau ez da edozein modutakoa izango. Orain dela ehun urte Herrerako anaiek sortutako proiektua da, eta orain Espainian eta Portugalen ehunetik gora hezkuntza- obra dira; mundu osoan mila ikastetxetik gora, eta milioi batetik gora, ikasle, lagun, hezitzaile eta La Salleko anaien artean.

La Salleko San Juan Bautistaren proiektua da, eta betirako izan dadila!

Erredaktorearen oharra

Horrenbeste izen eta data gogoratzean, beti gelditzen dira batzuk ahaztuta. Hala eta guztiz ere, separata honetan izen batzuk gogora ekarri nahi izan ditut, izan ere ez ditut aipatu, eta arrazoi bategatik ez bada, beste bategatik, guztion oroimenetan daude, az-ken urteei buruz ari garenean.

• Etxeberria, Garin, Remirez, Oyarzabal, Sarragua, Garcia, Perez, batzordeko pre-sidenteak.

• Jose Mari Eizaguirre, Fernando Garcia, Ildefonso Jimenez, Luis Martiarena, Marc Gonzalez, Bixente Etxaniz, Joserra Salgueiro, Juan Etxezarreta, Jose Manuel Chenlo, Jose Angel Matias, Jose Luis Cabo, Felipe Saenz de Urturi, Luis Pascual, Paco Saez, Jose Mari Boullosa, Jesus Gordo, Jose Mari Mondelo, Jose Antonio Nieto, Enrique Sanchez eta kiroleko beste hainbat laguntzaile. Jose Luis Etxarte, Felix Garro, mantentze-lane-tako langile erretiratuak.

• Azucena, Nekane Arretxe andereñoaren eta ikasle izandakoaren ama; eta Rosa, eskolako jangelako lehenengo langileak.

• Eta anai ugari, La Salle San Luis ikastetxearen oroimenean beti izango direnak. Manu, Antonio, Ramon Landa, Jose Luis, Manu Razkin, Jose Mari Calvo, Juan, Josu, Angel anaia, Luxio Mentxaka, Romualdo, eta hurbilenak, Fidel, Agustin eta Manuel. Eta beste asko, azkar joan diren arren, ikastetxearen oroimenean izango direnak. Eskerrik asko, guztiei.

Gaur egun, ikastetxea sortu zenetik mendeurrenaren atarian gaudela, 342 ikasle ari dira ikasgeletan, eta 30 irakasle dira. Gainerako langileak 11 dira.

Ehun urteetan aritu dira zuzendariak, irakasleak, irakaskuntzatik kanpoko langi-leak, ikasleak, delegatuak, batzordekideak, laguntzaileak eta La Salleko zentroetako sareko laguntzaileak. Guztiek egin dute lan ikastetxeko jardunari eusten eta ikastetxea hobetzen. Hala jarraitzen dute orain. Gure seme-alaben hezkuntza eta ongizatea dute helburu, eta hartarako konpromisoa hartuta, gogoz ari dira.

interior.indd 147 27/11/13 16:10

Page 10: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

148

Lerro hauen bitartez, gure eskerrik beroena eman nahi diegu. Zorionak eta bejondei-zuela.

Agurtzeko une berean emango diegu ongi etorria nortzuk garen dakiten guztiei, nola-koak garen dakiten guztiei, eta nora iritsi nahi dugun dakiten guztiei, lankidetzan aritzen dakiten guztiei, eta parte hartu eta eman nahi duten guztiei. Ez dakigu noraino iritsiko garen, baina mendeurren bat sortuko eta ospatuko badugu, mugitu beharra dugu.

Ongi etorri, eta eskerrik asko gurekin izateagatik.

MENDEURREN ON!

San Luis – La Salle Ikastetxea

interior.indd 148 27/11/13 16:10

Page 11: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

149

San Luis – La Salle Ikastetxea CENTENARIO

PRESENTACIÓN

Este curso nuestro Centro Escolar celebra su centenario y para comemorarlo hemos organizado un programa variado de actividades (exposiciones, concursos, conferencias, conciertos…) que se desarro-llarán a lo largo del año 2013.

Cien años tan llenos de historia y simbolismo que queremos acercar a todos los que estamos, y a todos los que no nos conozcan. Asumiremos con ilusión y sentido de la responsabilidad el deber de acercar a todas las generaciones que forman nuestra particular pirámide, el espíritu lasaliano, el trabajo de lo bien hecho tras un esfuerzo colectivo y una meta de mejora y renovación. Creemos que con un Centenario a nuestras espaldas, los valores y los hechos que nos han identificado durante todos estos años, son necesarios darlos a conocer hoy en día a nuestra comunidad. No es ocioso recordar, que se construye a través de la transmisión y el mejor conocimiento de todo nuestro pasado.

Será un proyecto de gran envergadura para nosotros que se irá desarrollando bajo la coordinación entre profesores, trabajadores del centro, padres, madres, abuelos, alumnos, que recogerá todas aque-llas voces que quieran hablar y todas aquellas ideas que se quieran aportar. Porque la historia nos ha enseñado que el sentimiento de compartir un pasado desemboca, sin lugar a dudas, en un sentimiento de compartir el futuro.

Muchas Felicidades San Luis La Salle.

Historia “Dar ejemplo no es la principal manera de influir sobre los demás; es la única manera” (Albert Einstein)

Saludamos llenos de alegría y júbilo al año de nuestro Centenario, por eso la necesidad de redactar unas líneas de nuestra peculiar historia e inicios.

El 17 de octubre de 1907, dos autos bajaban por la carretera del Alto de Miracruz, el de atrás con intención de adelantar. Con tan mala fortuna guiaron los conductores sus respectivos vehículos que ambos cayeron desde unos 10m al valle del riachuelo de Herrera.

Uno de los conductores, D. Luis de Zappino murió en el desafortunado accidente. Su esposa,

Mendeurrena

interior.indd 149 27/11/13 16:10

Page 12: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

150

Dña. Teresa Barcaiztegui y Manso, gravemente herida en el mismo, al recuperarse decidió levantar a la memoria del finado y en agradecimiento a su rápida recuperación, la capilla de San Luis. Además se añadieron una par de habitaciones, una para el capellán, y la segunda para desde entonces el coadjutor del sacerdote de Alza.

Al aumentar la actividad pesquera y mercantil del puerto de Pasajes, el barrio de Herrera sufrió un considerable aumento de la población. Esta situación desembocó en percibir la necesidad de crear una escuela para los numerosos niños del barrio. El párroco de Altza y la familia Zappino se fijaron para rea-lizar este proyecto en Los Hermanos de las Escuelas Cristianas (Hermanos de La Salle) y se pusieron en contacto con ellos. Se adaptaron así unos locales debajo de la capilla y la habitación del capellán, que tanto servían para reuniones, catequesis y las tan necesarias aulas.

Nuestra escuela comenzó a funcionar el 17 de septiembre de 1913 con 125 alumnos matriculados.

Comenzamos a andar. Se inician las clases, y desde entonces, se convierte en una institución de refe-rencia en la localidad.

Del colegio San Bernardo-La Salle (actual colegio San Ignacio de los Jesuitas) venían tres hermanos todos los días a dar clase. En septiembre de 1928 el colegio San Bernardo se trasladó a Baiona, surgió entonces la comunidad de hermanos de la Salle de Herrera para poder mantener el colegio.

En 1930 se creó la “Asociación Católica de Padres de Familia” para hacer frente a las situaciones difí-ciles del colegio.

En el año 1933, aplicando las leyes de la República, se retiró la subvención del Ayuntamiento y los Hermanos no podían estar al frente del colegio. La Asociación Católica de Padres asumió todos los gastos y los hermanos cambiaron “su sotana” por “el traje y la corbata”.

En 1958 hubo un cambio académico significativo: se consiguió la transformación en Sección Filial nº1 del Instituto Peñaflorida; los alumnos pueden estudiar con carácter oficial el Bachillerato Elemental. En este curso entró un profesor seglar: Don Vicente Ayesa.

El 12 de mayo de 1963 se celebraron los actos centrales del Cincuentenario. El ayuntamiento concedió al colegio dos distinciones:

• La “Corbata de la ciudad de San Sebastián”.

• La “Medalla al Mérito en la Enseñanza”.

Se decidió también fundar la Asociación de Antiguos Alumnos del Colegio San Luis-La Salle.

Una donación de Doña Margarita Pérez de Munain, de Pasajes San Pedro, permitió la compra de los ac-tuales terrenos de Mendiolabe y el primer desmonte. Pero la construcción del nuevo centro aún tardaría varios años que se llevan adelante con un espíritu de equipo y trabajo envidiables.

A partir de 1968 se agudizaron los problemas, la construcción de la variante de Donostia iba tomando cuerpo y con ella la expropiación de la Parroquia y el colegio y los permisos de construcción no llegaban y en 1970 con la nueva reforma desaparecía el Bachillerato Elemental y se creaba la E.G.B. que no estaba subvencionada en ese momento.

En verano de 1972 la excavadora empezó su trabajo, el ayuntamiento se comprometió a acondicionar y ceder la villa “Echaide-Borda” en Intxaurrondo junto al puente de Garro. Se habilitan tres prefabricados en el jardín de Echaide-Borda y la espera se alargó de dos a cinco años. El esfuerzo del Hermano Director Don Manuel Cisneros y de la Junta de la Asociación Católica de Padres permiten que el proyecto del nuevo centro avance.

En el curso 1977-78 el nuevo San Luis- La Salle trae muchas novedades:

• El colegio pasa de 8 a 16 unidades.

• Se hace mixto.

San Luis – La Salle Ikastetxea

interior.indd 150 27/11/13 16:10

Page 13: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

151

• Se incorporan nuevos profesores y profesoras y algunas religiosas.

En Mayo de 1978 se celebra oficialmente la inauguración del nuevo centro escolar.

La Asociación Católica de Padres de Familia se convierte en el titular del Centro y firma un convenio con Los Hermanos de La Salle para que organice y dirija el Centro académicamente.

A partir de entonces, nuestra historia se escribe paralela a la sociedad que nos rodea y sus continuos cambios. Crecemos, avanzamos, nos renovamos y nos adaptamos.

• Comienza el nivel Infantil.

• Se implanta el bilingüismo.

• Se crean dos Aulas de Apoyo.

• Comienza la Enseñanza Secundaria.

A partir de aquí, es muy fácil ceder el relevo, deleitarme con la lectura y pedir permiso para plagiar el resto de la Historia más reciente de San Luis La Salle.

Se inicia una nueva etapa, pero no por ello menos importante. La proximidad temporal de la misma, nos brinda la oportunidad de contar con un relato excepcional para el periodo comprendido entre 1977- 2012. Este espacio de tiempo será relatado por uno de sus protagonistas, D. José Manuel Crespo, su redacción tan emotiva y personal, pero a su vez tan realista, merece un broche de oro con un Cen-tenario humano y familiar, de parte de todos aquellos que aún estamos y formamos parte del mismo.

1977-2012

La moderna historia de San Luis arranca de un hito tan importante para nuestro Colegio como para el barrio y el entorno: la construcción de la variante de San Sebastián que conllevará la desaparición de edificios de gran importancia social en Herrera como eran la iglesia de San Luis y el Colegio en el edificio de la plaza. La parroquia quedará acomodada en el moderno barrio contiguo de Bidebieta I- Gaiztarro y el Colegio tendrá que atravesar unos años de provisionalidad en los aledaños de Intxau-rrondo (Etxaide Borda) para desembocar en un nuevo y flamante Centro Educativo en la ladera de Mendiola- Mendiolabe sobre el populoso barrio de Bidebieta. Año 1977.

El nuevo Colegio se forma con la fusión del propio San Luis, que le da nombre, un grupo de alumnas y profesoras del recientemente cerrado Vedruna de Ategorrieta (con Mª Asun y Mª Jesús al frente) y un buen aporte de alumnado y profesores del Colegio La Salle Los Ángeles de la Parte Vieja donostiarra (con el llorado Fermín, José Mari, José Manuel y el Hno. Agustín Lázaro). El Centro duplica entonces alumnos y claustro de profesores y sobrepasa ampliamente los 800 alumnos- nas bajo la dirección del Hno. Manuel Cisneros, siendo secretario del Claustro el Hno. Javier Lorenzo. Componían la primera comunidad de hermanos de Mendiolabe, además, Antonio Cristóbal, Manuel Ibarretxe y Agustín Lá-zaro. ¡Qué tiempos! Todos alentados por una gloriosa Junta de Padres que apostó muy fuerte por la nueva construcción.

Pocos años después y, como consecuencia de la gran demanda de las familias, el Colegio adquiere la titularidad del parvulario privado de Gaiztarro convirtiéndolo así en su Escuela Infantil. Tras dos años en los locales de Bidebieta I, mediados los 80, las aulas de los más pequeños se ubican definitivamente en Mendiolabe hasta el día de hoy. Para ello hubo que recolocar el antiguo laboratorio, lo que hoy es el comedor, y ampliar locales anexos al gimnasio, lo que hoy es el taller, para darles un cómodo y mo-derno espacio. El Colegio bullía de actividad y de ilusión por la educación y la atención a los niños y jóvenes. Así, en 1988 se celebran los 75 años y se da comienzo entonces a algo que en todos estos años ha resultado ser santo y seña del deporte en La Salle San Luis y referencia de prestigio en la comarca: su famoso Torneo Deportivo de mayo, creado para aquella efeméride y que cumplirá sus bodas de plata con nuestro centenario.

Llevamos ya casi 35 años aquí arriba y el Colegio en apariencia no ha cambiado mucho en su as-

Mendeurrena

interior.indd 151 27/11/13 16:10

Page 14: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

152

pecto exterior, pero desde luego, sí en su interior. De esto pueden dar fe los muchos antiguos alumnos que, ahora padres, siguen cada día con nosotros. Sí ha cambiado, tanto en las instalaciones, como en su organización. Cuando en 1977 se reinauguraba se atendía a niños y niñas de entre los seis y los catorce años, toda la extinta EGB. Ahora La Salle San Luis es un Centro que abarca desde 0 hasta 16 años y que incluye la Educación Infantil, la Educación Primaria y la Secundaria Obligatoria. Esta transformación ha obligado a ir modificando las instalaciones conforme a las exigencias de las distintas etapas educativas. Así se adaptaron las clases, las antiguas tutorías y todos los espacios interiores.

Ha habido dos grandes cambios en la distribución de locales. En el curso 96-97 se inauguran las nuevas aulas de Infantil en el segundo pabellón y en el 2003-04 se habilita la planta baja del tercer pabellón para la Guardería y se cierra el pequeño patio anexo. Además, y como respuesta a las nuevas exigencias meto-dológicas y tecnológicas se han ido renovando y mejorando otros locales para la enseñanza.

Pero la historia de un Colegio es más la historia de sus gentes. Por eso, y, desde la mirada de alguien que ha vivido estos casi 35 años desde dentro, se aprecia con una mezcla de emoción, de agradecimiento y de nostalgia también, cada uno de los innumerables recuerdos que se guardan grabados de los cientos y miles de alumnos y alumnas que hemos podido conocer en La Salle San Luis. Cada reencuentro es una fuente de imágenes y de vivencias en su gran mayoría tan satisfactorios que compensan con creces nues-tro trabajo diario de educadores. Eso quedará en nuestro recuerdo. A muchos les vemos retornar ahora cuando ya son padres totalmente convencidos de que dejarnos al cuidado de sus hijos les merece una total confianza. Seguramente la huella que pudimos dejar en ellos la valoran de manera tan positiva que no dudan de que será la mejor educación para sus hijos.

Éste es el verdadero caudal que La Salle San Luis atesora. La estima de sus alumnos, de sus antiguos alumnos y de sus familias, lo que hace que el prestigio de este nuestro Colegio esté muy arraigado en nuestros barrios.

Y todo esto no habría sido posible si a lo largo de tantos años San Luis no hubiera amasado una fortuna humana de lo más preciosa: sus educadores. En sus primeros tiempos con la labor casi en exclusiva de los Hermanos de la Escuelas Cristianas y luego con la incorporación progresiva de seglares, profesores y profesoras absolutamente vocacionales y plenos de implicación en el Proyecto y el Carisma Lasaliano. Todos ellos, junto con todo el personal del Centro, han ido creando un estilo de trabajo caracterizado por la constancia, la cercanía, la creatividad, que busca la atención a la persona y la innovación en sus me-todologías. Con un personal en busca de la excelencia el bagaje humano de sus alumnos y alumnas está garantizado y la calidad de la enseñanza asegurada.

En estos últimos 35 años el Claustro ha crecido en su número y en su formación. Abierto a cuantas iniciativas innovadoras se le presentaban y con una extraordinaria cohesión que le ha dado una gran estabilidad. Al frente de los sucesivos Equipos Directivos de esta época cercana en Mendiolabe hemos conocido a Directores Hermanos de La Salle y a seglares protagonistas de la transición en la llamada Misión Compartida.

En el curso 1977-78 el Colegio renovado arrancó con el impulso inmenso del Hno. Manuel Cisneros artífice del paso de la provisionalidad de Etxaide Borda a Mendiolabe. El Hno. Manuel (qepd) resultó una persona definitiva por su fuerza y su experiencia en el arranque de este Proyecto nuevo de La Salle San Luis. Tras él vino el Hno. Félix Ezama, que repetiría en su cargo años más tarde. Gran organizador, estu-dioso de la Educación y trabajador incansable, que contagiaría de su empuje a todo el personal. Luego el Hno. Mikel Esnaola, una grandísima persona, siempre con una palabra de ánimo. El Hno. Sabino Ezeiza, gran amigo y de una visible humanidad. El Hno. Inazio Atxa al que le tocó la conversión de la antigua EGB en la actual organización. Todos ellos especialistas en dar parte de su vida por el servicio a los demás.

Tras una breve, pero fructífera etapa del Hno. Félix Ezama, en el curso 1999- 2000 la Institución La Salle confía por primera vez la tarea de Dirección del Colegio a un seglar: D. Segundo Garín. Segundo además de sus cualidades humanas siempre recordadas, traía dos características que le daban pedigrí para esta labor: su experiencia de catorce años en la Dirección del Colegio hermano de La Salle Loiola y el ser

San Luis – La Salle Ikastetxea

interior.indd 152 27/11/13 16:10

Page 15: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

153

Mendeurrena

antiguo alumno de San Luis, que eso es mucho. A él le correspondió consolidar la Educación Secun-daria, terminar de renovar la Infantil, habilitar los nuevos espacios de Primaria y preparar la creación de la Guardería que se pondría en funcionamiento al comienzo del curso 2003-04, coincidiendo con el nombramiento de D. José Manuel Crespo como nuevo Director. José Manuel, profesor del Centro desde su renovación en 1977, permanecerá en el cargo siete años en los que, junto a la remodelación de múltiples instalaciones, el Colegio se afianza en la vanguardia educativa del Proyecto de Red La Salle que se va entonces diseñando.

Va llegando a su término este breve relato de la última época de La Salle San Luis con el inicio de una nueva etapa y el nombramiento en el curso 2010-11 de Dª. Jone Royo como Directora. Profesora del Centro, como su antecesor, cualidad que le aporta experiencia y conocimiento humano del Colegio, tiene en sus manos afianzar la marcha de San Luis en estos años venideros de seguros cambios y liderar un grupo humano incomparable que prepara con ilusión este Centenario. Seguro que lo conseguirá.

Una luz estará siempre encendida hasta en los momentos más oscuros, más difíciles; la luz de la estrella lasaliana. Porque este Proyecto de aquí, de un modesto barrio de Donostia- Sn. Sn no puede ser un Proyecto cualquiera. Es un Proyecto que iniciaron hace cien años un grupo de Hermanos en Herrera y que ahora comparten más de cien obras educativas en el Distrito de España y Portugal, más de mil Co-legios en todo el mundo y más de un millón de personas, alumnos, educadores y Hermanos de La Salle.

Es un Proyecto de San Juan Bautista de La Salle, ¡por siempre!

Nota de la redacción

Aunque al recordar tantos nombres y fechas siempre nos arriesgamos a olvidarnos de más de una per-sona, he creído conveniente mencionar en esta separata algunos nombres que por una u otra razón no se han dicho antes y están en la mente de todos nosotros cuando hablamos de estos años.

• Los Sres. Etxeberria, Garín, Remírez, Oyarzabal, Sarragua, García, Pérez, presidentes de Junta.

• José Mari Eizaguirre, Fernando García, Ildefonso Jiménez, Luis Martiarena, Marc González, Bi-xente Etxaniz, Joserra Salgueiro, Juan Etxezarreta, José Manuel Chenlo, José Ángel Matias, José Luis Cabo, Felipe Saenz de Urturi, Luis Pascual, Paco Sáez, José Mari Boullosa, Jesús Gordo, José Mari Mondelo, José Antonio Nieto, Enrique Sánchez y tantos otros colaboradores con el deporte.

• José Luis Etxarte, Félix Garro trabajadores de mantenimiento jubilados.

• La llorada Azucena, madre de la andereño y antigua alumna Nekane Arretxe, y Rosa, las primeras trabajadoras del comedor escolar.

• Y un buen número de Hermanos que han dejado su impronta y su recuerdo a su paso por La Salle San Luis: Manu, Antonio, Ramón Landa, José Luis, Manu Razkin, José Mari Calvo, Juan, Josu, el Hermano Ángel, Luxio Mentxaka, Romualdo y los más cercanos Fidel, Agustín y Manuel. Y otros muchos cuyo paso fue más fugaz, pero no por eso menos recordado.

A todos, MUCHAS GRACIAS.

Actualmente, en las puertas del Centenario desde su fundación, pueblan sus aulas 342 alumnos, cuenta con un equipo integrado por 30 docentes y 11 cargos de personal no docente.

A través de estos cien años, directivos, docentes, personal no docente, alumnos, delegados, miembros de la Junta, colaboradores y el incondicional apoyo de la red de Centros La Salle, trabajaron con de-dicación para su mantenimiento y mejora. Lo continúan haciendo, todos comprometidos y aunando voluntades en pos de un objetivo común: la educación integral de nuestros hijos y su bienestar.

Desde estas líneas, expresarles nuestro más sincero agradecimiento. ¡Felicidades! y

interior.indd 153 27/11/13 16:10

Page 16: San Luis – La Salle Ikastetxea - altzanet.eus filerrera bigarren gela itxi egingo zen eta, ondorioz, 89 ikasle kalean geldituko ziren. Diru-gatazka konpondu egin zen, gurasoen ba-tzordeak

154

¡Enhorabuena!

Nos llega la despedida, por ahora, pero en la misma ya estamos dando la bienvenida a todos aquellos que saben quiénes somos, saben cómo somos, y saben a dónde queremos llegar, aquellos que saben colaborar, participar y dar. No sabemos hasta dónde llegaremos, pero tenemos un centenario que crear y celebrar, eso nos moverá.

Bienvenidos y gracias por compartir con nosotros.

¡FELIZ CENTENARIO!

interior.indd 154 27/11/13 16:10