Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia...

14
Salud Pública Osasun Publikoa Zainketa Epidemiologikoa Euskadin BCG txertoa emateko 2-3 politikaren azterketa Molusku kutsakorra eta igerilekuak. 4 Gomendio sanitarioak Gripearen zainketa. 5-6 2006-2007 denboraldia EDO 2007ko 1-42 asteak 7 Osasun Publikoko Programak Salmonella spp-aren prebalentzia 8-9 EAEan saltzen diren arrautzetan Tabako kearen esposizioari 10-11 buruzko inkesta Nutrizioari buruzko 12-13 inkesta – II. zatia Gaurkotasuna Papilomaren aurkako txertoa 14 Chikungunya birusa 14 Buletin epidemiologiko honetan Giza Papilomaren Birusaren aurkako txer- toa EAEko txertaketa egutegian sartzea aurkezten da. Ez dago gogorarazi beharrik ere prebentzio primarioko estrategien helburua gaixotasunaren agerpena eragoztea izaten dela, faktore eragileetan zein arrisku faktoree- tan eraginez. Testuinguru honetan, txertaketa prebentiboko kanpainei esker nabarmenki gutxitu da gaixotasun infekzioso txertagarrien intzidentzia, nahiz eta zenbait gaixotasunen kasuan ezinezko gertatu den erabat eza- batzea edo erauztea. Estrategia honek Plangintza Sanitarioko prozesu baten menpe egon behar du eta, horretarako lehen pauso gisa, Euskadiko Txertaketa Batzorde Aholkulariaren proposamena egoten da Osasun Publi- koko Zuzendaritzako zainketa epidemiologiko eta txertaketen ekipoak txer- to horren azterketa zehatz bat egin ondoren ematen duena. Munduko beste arlo batzuetan bezala, txertaketa prebentiboek Euskal Herrian izugarrizko eragina izan dute txertaketa badaukaten gaixotasun infekziosoetan, Osasun Publikoko programen markoan populazio guz- tiari era unibertsalean administratuta eta kontuan edukirik betiere bo- rondatezkoak eta doakoak direla. Txertaketek gaixotasunen prebentziorantz egin duten bidea ez da beti erraza izan; aitzitik, oztopo larriak gainditu behar izan dituzte. Gaur, txertoen aurkako mugimenduan bi kolektibo mota barne hartzen dira nagusiki: batetik, talde erlijioso integristak, eta bestetik, medikuntza na- turista eta homeopatikoko profesionalak eta erabiltzaileak, 2007ko api- rilaren 7ko BMJ aldizkariko artikulu batean adierazten den bezala. Zoritxarrez, orain bertan “eztabaida” bat bat ari da gertatzen eta Osasun Publikoko hainbat espezialista ospetsu Osasun Sailek sustatzen dituzten txertaketen aurkako kontzientzia soziala sortzen ahalegintzen dira, txertaketen aurkako mugimenduen ohiko argudioak erabiliz. Halere optimistak gara eta ziur gaude populazioak, orain arte EAEko haurren txertaketa egutegiarekin egin duen bezala, txerto hau ere onartuz, “onura gehigarri nabarmen bat lortuko dela gizartean eta bereziki emakumeen ar- tean inpaktu handia daukan gaixotasun baten prebentzio primarioan, kan- tzerologiaren arloan prebentzio aukera bat eskainiz”, Euskadiko Txertaketa Batzorde Aholkulariak 2007ko ekaineko bileran emaniko gomendioa. Mende berri honetan, txertoetatik onura gehiago eta hobeak espero di- tugun honetan, ikerlariek txerto mota berriak aztertzen dihardute, min- biziaren eta neuroendekapenezko beste zenbait gaixotasunen prozesua aldatzea posible egingo dutenak, adibidez Alzheimerren gaixotasuna. Txertatzea, beraz, osasunaren arloan gizateriak aurre egin behar dion erronka bat ez ezik, bere itxaropena ere bada. Margarita Viciola García Osasun Publikoko Zuzendaria 1 Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea Editoriala Editoriala Aurkibidea a u r k i b i d e a EHAEko Epidemiologi Aldizkaria http: //www.osanet.euskadi.net/ OSASUN SAILA DEPARTAMENTO DE SANIDAD zenbakia 22 2007 2. seihilekoa Salud Pública Osasun Publikoa

Transcript of Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia...

Page 1: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Salud PúblicaOsasun Publikoa

Zainketa Epidemiologikoa

Euskadin BCG txertoa emateko 2-3politikaren azterketa

Molusku kutsakorra eta igerilekuak. 4Gomendio sanitarioak

Gripearen zainketa. 5-62006-2007 denboraldia

EDO 2007ko 1-42 asteak 7

Osasun Publikoko Programak

SSaallmmoonneellllaa spp-aren prebalentzia 8-9EAEan saltzen diren arrautzetan

Tabako kearen esposizioari 10-11buruzko inkesta

Nutrizioari buruzko 12-13inkesta – II. zatia

Gaurkotasuna

Papilomaren aurkako txertoa 14

Chikungunya birusa 14

Buletin epidemiologiko honetan Giza Papilomaren Birusaren aurkako txer-toa EAEko txertaketa egutegian sartzea aurkezten da. Ez dago gogorarazibeharrik ere prebentzio primarioko estrategien helburua gaixotasunarenagerpena eragoztea izaten dela, faktore eragileetan zein arrisku faktoree-tan eraginez. Testuinguru honetan, txertaketa prebentiboko kanpainei eskernabarmenki gutxitu da gaixotasun infekzioso txertagarrien intzidentzia,nahiz eta zenbait gaixotasunen kasuan ezinezko gertatu den erabat eza-batzea edo erauztea. Estrategia honek Plangintza Sanitarioko prozesubaten menpe egon behar du eta, horretarako lehen pauso gisa, EuskadikoTxertaketa Batzorde Aholkulariaren proposamena egoten da Osasun Publi-koko Zuzendaritzako zainketa epidemiologiko eta txertaketen ekipoak txer-to horren azterketa zehatz bat egin ondoren ematen duena. Munduko beste arlo batzuetan bezala, txertaketa prebentiboek EuskalHerrian izugarrizko eragina izan dute txertaketa badaukaten gaixotasuninfekziosoetan, Osasun Publikoko programen markoan populazio guz-tiari era unibertsalean administratuta eta kontuan edukirik betiere bo-rondatezkoak eta doakoak direla. Txertaketek gaixotasunen prebentziorantz egin duten bidea ez da betierraza izan; aitzitik, oztopo larriak gainditu behar izan dituzte. Gaur,txertoen aurkako mugimenduan bi kolektibo mota barne hartzen diranagusiki: batetik, talde erlijioso integristak, eta bestetik, medikuntza na-turista eta homeopatikoko profesionalak eta erabiltzaileak, 2007ko api-rilaren 7ko BMJ aldizkariko artikulu batean adierazten den bezala. Zoritxarrez, orain bertan “eztabaida” bat bat ari da gertatzen eta OsasunPublikoko hainbat espezialista ospetsu Osasun Sailek sustatzen dituztentxertaketen aurkako kontzientzia soziala sortzen ahalegintzen dira,txertaketen aurkako mugimenduen ohiko argudioak erabiliz. Halere optimistak gara eta ziur gaude populazioak, orain arte EAEko haurrentxertaketa egutegiarekin egin duen bezala, txerto hau ere onartuz, “onuragehigarri nabarmen bat lortuko dela gizartean eta bereziki emakumeen ar-tean inpaktu handia daukan gaixotasun baten prebentzio primarioan, kan-tzerologiaren arloan prebentzio aukera bat eskainiz”, Euskadiko TxertaketaBatzorde Aholkulariak 2007ko ekaineko bileran emaniko gomendioa. Mende berri honetan, txertoetatik onura gehiago eta hobeak espero di-tugun honetan, ikerlariek txerto mota berriak aztertzen dihardute, min-biziaren eta neuroendekapenezko beste zenbait gaixotasunen prozesuaaldatzea posible egingo dutenak, adibidez Alzheimerren gaixotasuna.Txertatzea, beraz, osasunaren arloan gizateriak aurre egin behar dionerronka bat ez ezik, bere itxaropena ere bada.

Margarita Viciola GarcíaOsasun Publikoko Zuzendaria

1

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

EditorialaEditorialaAurkibidea

a

u

r

k

i

b

i

d

e

a

EHAEko Epidemiologi Aldizkariahttp: //www.osanet.euskadi.net/

OSASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE SANIDAD

zenb

akia22

20072. seihilekoaSalud Pública

Osasun Publikoa

Page 2: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

tasa altuenak aurkezten dituztenek bakarrik mantendu dutetxertaketa unibertsala. Ez da sistematikoki txertatzen herrial-de hauetan: Andorra, Austria, Belgika, Danimarka, Alemania,Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia etaEspainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCGtxertaketa ematen ez den herrialdeen zerrendan dagoen, eraberean beste herrialde batzuetako zerrendetan ageri da, adi-bidez Suediakoan, zeinek “arrisku altuko” taldeetan sartzenbaitituzte Espainian jaiotako pertsonak edota berauen seme-alabak, eta ondorioz, txertatu beharrekotzat. 2004ra arte,Frantzian derrigorrazkoa zen BCG txertaketa haur guztien-tzat haurtzaindegian sartu aurretik, eta 6 urte bete baino le-hen, derrigorrezko eskolaratzerako. Txertaketaren ondoren,3tik 12 hilabetera, eta 11-13 urterekin tuberkulina jartzenzen, kasu bietan txertatzen zelarik baldin emaitza negatiboabazen. Programa honen ebaluazio bat egin ondoren, 2004koekainean, birtxertaketa bertan behera uztea erabaki zen.Orain, inpaktu epidemiologikoaren estimazio batean oinarri-tuz, txertaketa unibertsala ere bertan behera uzteko erabakiahartu da, eta arrisku taldeen txertaketa selektiboko politikaonartu da.

Tuberkulosiaren eta beste Arnas Gaixotasun batzuen aurkakoNazioarteko Elkarteak (TAGANE) irizpide batzuk elaboratu ditutuberkulosiaren prebalentzia baxuko herrialdeetan BCG txerta-keta unibertsala alde batera uztea noiz izango litzatekeen bidez-koa erabakitzeko. Gogoeta orokorren artean ezartzen du kontrolprograma on bat egon behar duela, zainketa sistema on batekin,txertaketa utzi aurreko gutxienez bost urteetan. Irizpideak hona-ko hauek dira: birikako tuberkulosiaren tasa, listu baziloskopiapositiboa duena, 100.000 biztanletik 5 kasu edo gutxiagokoaizan behar du, edo meningitis tuberkulosoaren tasa, 5 urtetikbeherako haurrengan 10 milioi biztanleko populaziotik kasu 1baino gutxiagokoa izan behar du, txertaketa utzi aurreko 5 ur-teetan, edo urteko infekzio arriskua %0,1 edo gutxiagokoa izanbehar du.

3. BCG txertaketa Euskadin

Euskadin erabiltzen den BCG anduia 1331 andui danimarkarra da,munduan gehien erabiltzen dena, urtean 127 milioi dosi produ-zitzen dituztelarik.

Gure Erkidegoan 2005ean lortu zen estaldura, estimazioen arabe-ra, %96,6koa izan zen.

MIEZek 2004an eginiko azterketa batean, BCG txertaketaren on-doriozko linfadenopatiako kasu 1 estimatu zen administrasturiko1.000 dosiko; hortik ondorioztatzen da Euskadi mailan behintzatsegurua dela bularreko haurrei administraturiko BCG txertoa.Erregistraturiko azken bi urteetan bezegeitis barreiatu bat gerta-tu zen Gipuzkoan 2004 urtean, inmunodeprimituriko neskato ba-tean, beronen heriotza eraginez.

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

2

Euskadin BCG txetaketa emateko politikaren azterketa

ZainketaEpidemiologika

1. Sarrera

Bacillus Calmette-Guerin deritzona Mycobacterium Bovis-en an-dui bat da, tuberkulosiaren aurrea gaixotasuna eragin gabe, immu-nitata lortzeko aldatua izan dena. Andui honetatik abiaturik pres-tatzen da BCG txertoa; beraz, bakterio bizi ahulduko txerto batda. Txertoaren efektu babeslea oso desberdina izan diteke hainbatfaktoreren arabera, esate baterako administratzeko bide eta me-todoak, ingurugiroa eta populazioaren ezaugarriak edota BCGprestakin desberdinak. Horregatik, eraginkortasunaren maila, az-terketen arabera, izan daiteko %0tik %80ra bitartekoa tuberkulo-si miliar eta meningitis tuberkulosorako; hori dela eta, terto kos-tu-eraginkortzat hartu izan da haurtzaroko tuberkulosi gogorraprebenitzeko.

Espainian 1991n egin zen Adostasun Konferentziak BCG txerta-keta bertan behera uztea gomendatu zuen eta Autonomia Erki-dego guztiek bete zuten gomendioa, Asturiasek eta Euskadik izanezik. Une honetan Euskadi da jaioberrientzako txertaketa egute-gian BCG texertoa ematen jarraitzen duen bakarra.

2. BCG txertaketa politikak munduan zehar

BCG txertaketa politiketan alde handiak daude herrialdeen arte-an, baina sailka litezke lau taldetan:

• BCG jaiotzean (edo osasun zerbitzuekin lehen harremana iza-ten den momentuan): Hauxe da une honetan EPI (OMEko Ex-panding Inmunization Team) erakundeak ematen duen go-mendioa.

• BCG haurtzaroan, behin bakarrik. Hauxe zen Erresuma Batua-ren politika, eta horren arabera, haur tuberkulin negatiboak12-13 urteko adinean txertatzen zituzten. Halere, 2005eko uztai-lean alde batera utzi zuten politika hori eta orain arrisku altu-ko taldeen txertaketa selektiboa egiten da.

• Txertaketa errepikakorra. Herrialde askok eduki dute BCG txer-taketa errepikatzeko tradizioa. Horietako batzuetan (Suitza,Portugal) haurtzaroan eta eskolara hastean edota amaitzean.Beste batzuetan, batez ere Ekialdeko Europan BCG txertaketabost bider edo gehiagotan hartzea gomendatu da, jaiotzatik 30urteko adinera arte (Hungaria, Errusia). Birtxertaketarako iriz-pideetan aldeak daude herrialdeen artean.

• BCG ohituraz ez erabiltzea. Bi herrialdek, AEBek eta Herbehe-reek, ez dute sekula gomendatu txertaketa unibertsala, etabeste herrialde batzuk ere orain erabaki horixe bera hartzenari dira. Herrialde hauetan arrisku altuko taldeak bakarriktxertatzea gomendatzen da. Europako herrialde gehienetan,gaixotasun tuberkulosoko tasak gutxituz joan diren neurrian,txertaketa selektiboko politikak ezarri dituzte, eta orokorrean

Page 3: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

3

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

Zain

keta

Epi

dem

iolo

gika

4. Tuberkulosiaren egoera EAEan

EAEan tuberkulosiaren tasa, 2006 urtean 100.000 biztanleko24,78 kasukoa izan zen (516 kasu), 2001 urteaz gero, gaixotasu-naren gainbeheran gelditze egoera bat igartzen delarik, urte har-tako tasa 25,26koa izan baitzen. Gelditze honetan baliteke zeri-kusia edukitzea endemia altuko herrialdeetatik etorri zaizkigunpertsonek, izan ere 2006an gaixo tuberkuloso guztien %13 kasuetorkin horietan agertu ziren.

Birikako tuberkulosiaren tasa, listuko baziloskopia positiboduna,100.000 biztanleko 8,21ekoa izan zen, 2006 urtean.

Azken 5 urte hauetan EAEan tuberkulosi meningeoko 2 kasuerregistratu dira 5 urtetik beherako haurrengan; horrek suposa-tzen duen urteko intzidentzia batez beste 10 milioi biztanleko1,87koa da, urte horietarako.

5. Eztabaida

Txertaketa unibertsaletik txertaketa selektibora psasa diren he-rrialde gehienek, erabaki hori hartzeko Tuberkulasiaren eta besteArnas Gaixotasun batzuen aurkako Nazioarteko Elkartearen iriz-pideak erabili dituzte, izan ere, mundu mailan onartuak baitira.Baldin geure egoera epidemiologikoa adierazle horien argitan ba-loratzen badugu, esan dezakegu une honetan tuberkulosiaren ja-kinarazpenerako sistema on bat daukagula bai eta kontrol pro-grama on bat ere, gutxienez duela 10 urtetik hona. Lehenbizikobaldintza betetzen dugu, beraz, BCG txertaketa unibertsala aldebatera uztea planteatzeko.

Elkarteak planteatzen dituen irizpideei dagokienez, ezer baino le-hen erabaki beharko genuke proposatzen diren hiru adierazleenartean zen den baliagarriena guretzat. Lehenbizikoak, bazilofe-roen tasak, zuzenean adierazten du zenbateko zirkulazioa daukanerkidego batean baziloak. Bigarrenak, meningitis tuberkulosoarentasa 5 urtetik beherako haurrengan, bi eragozpen dauzka: lehe-nengo eta behin, oso ezegonkorra da gurea bezalako populaziotxikietarako, horregatik behaketarako oso denboraldi luzeak be-har dira, izendatzaile on bat lortu ahal izateko; eta bigarren, betigeratzen da zalantzan ea lortu den azken tasa baziloaren zirkula-zio baxuari zor izan zaion ala meningitisaren prebentzioko txer-toaren eraginkortasunari. Proposatzen den hirugarren adierazleaUrteko Infekzio Arriskua da, geure populazioan ezagutzen ez du-guna. Horregatik, adierazle bezala, baziloferoen tasa da guretzategokiena, eta EAEa oraindik 3 puntu baino gehiagora aurkitzenda Elkarteak ezartzen duen 100.000 bistanleko 5 kasu edo gu-txiago irizpidera iristeko.

Immunizazio programa eteteko sarritan erabili izan den besteirizpide bat kontrako efektuak izan dira, hori da, adibidez, Huga-riaren kasua, han, erabiltzen zen txertoan eginiko aldaketa batenondorioz kontrako efektuen gorakada handi bat erregistratu zen,eta horrek txertaketa unibertsala alde batera uzteko erabakia biz-kortu zuen. MIEZek EAEan eginiko azterketa baten arabera, gureherkidegoan linfadenopatiaren intzidentzia literaturan adieraztendena baino ere baxuagoa da, eta ez dirudi horrek guretzat arazolarria suposatzen duenik.

Txertaketaren eta tuberkulinaren probaren arteko interferentziaizan da BCG txertaketaren aurka erabiitako beste argudio klasiko-etako bat. Infekzio tuberkuloso sorraren, BCG txertoak eragiten

ez dionaren, diagnostikorako interferon-gamma detektatzekometodo berriek eragozpen hori gaindituko lukete, eta diagnosti-korako erabili ahal Izango lirateke, tuberkulina positiboak txerto-aren erreakzioagatik izan ote den zalantzak leudeken kasuan.

6. Konklusioak

Tuberkulosiaren kontroleko programak sustatzen jarraitu beharradago, batez ere endemia tuberkuloso altuko herrialdeetatik dato-zen pertsonak kontrolatzearen garrantzia azpimarratuz.

Ez dugu planteatu behar BCG txertaketa unibertsala alde baterauztea, harik eta TAGANE-k, intzidentzia tuberkuloso baxuetanBCG txertaketa unibertsalak alde batera uzteko proposatzen duenbaziloferoen tasara iristen ez garen bitartean.

Bibliografia

1. Fine PEM, Carneiro IAM, Clements CJ. Issues relating to the use ofBCG in inmunization programmes. Geneva: WHO 1999; 1-45.

2. Infuso A, Falzon D. European survey of BCG vaccination policies andsurveillance in children, 2005. Eurosurveillance 2006; 11:6-11.

3. Romanus V. Selective BCG vaccination in a country with low inci-dence of tuberculosis. Eurosurveillance 2006; 11:14-17.

4. Lévy-Bruhl. Prospects for the BCG vaccination programme in France.Eurosurveillance 2006; 11: 11-14.

5. International Union Against Tuberculosis and Lung Disease. Criteriafor discontinuation of vaccination programmes using Bacille Cal-mette-Guerin (BCG) in countries with a low prevalence of tuberculo-sis. Tubercle and Lung Disease 1994; 75:179-181.

Concha CastellsBizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Page 4: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Sarrera

Molusku kutsakorra birusaz (MKB) igerilekuetan kutsatzeko arris-kuak, dela uraren bidez dela bertan erabiltzen diren gainerako ele-mentuen bidez (xukaderak, taulak), kezkaturik dauzka gurasoak,irakasleak, entrenatzaileak eta osasuneko profesionalak. Lesioak di-tuzten haurrei igerileku publikoetan sartzea debekatzeko erabakiakeduki litzake ondorio larriak, izan ere eragin zuzena baitauka haurhorien premia fisikoetan eta hainbat arlo sozial garrantzitsutan,sozialki estigmatizatuak geratzeraino iritsi litezkeelarik. Gainera,kontuan hartzen bada molusku kutsakorra (MK) presente egon lite-keela populazio pediatrikoaren %10ean, ez dirudi bidezkoa denikneurri zorrotz hau hartzea justifikazio argirik ez badago.

Azalpen orokorrak

Molusku kutsakorra larruazaleko gaixotasun biral onbera da, nor-malean asintomatioa. Bere ezaugarrietako bat kupula formakopapula gutxi batzuen (normalean 2tik 20ra) agerpena da, ongizehaztuak, haragi kolorekoak edo gardenak, eta batzuk unbilika-zio zentralarekin. Lesio hauek ia beti soin enborrean, aurpegianeta gorputz adarretan agertu ohi dira, baina ager daitezke gor-putz guztian hedatuak ere. Ekzema daukaten edota immunokon-prometituak diren pazienteengan erupzioak hedatuagoa eta sa-kabanatuagoa izateko joera edukitzen du.

Gaixotasunaren kausa poxbirus bat da eta gizakiak dira birus ho-nen iturri ezagun bakarra. Autoinokulazioaren bidez ugaltzen daeta kutsatzeko bideak hauek dira: ukipen zuzena, sexu harrema-nak barne, pertsona gaixo baten lesioak edota kutsaturiko mate-rialak, adibidez, xukaderak. Senideen artean kutsatzeko arriskuabaxua edo moderatua da. Inkubazio denbora 2 astetik 3-6 hi-labetera bitartekoa izan daiteke.

Diagnostikoa egin daiteke lesioen itxura berezian oinarrituta, in-klusio intrazitoplasmikoko gorputzak lesioetako material zentra-laren tindaketaren bidez ikuskatuz, edo mikroskopia elektronikoa-ren bidez poxbirusa identifikatuz.

Tratamendua erauzte mekanikoaren bidez burutzen da, aurretiazEMLA anestesikoa aplikatuta. Beste aukera batzuk: kantaridinarenedo agente esfoliatzaileen, adibidez, azido salizilikoaren eta lakti-koaren, aplikazio topikoa; elektrokauterioa eta nitrogeno likidoaere gerta daitezke arrakastatsu. Lesioak batzuetan bere kabuz de-sagertzen badira ere, tratamenduaren bidez eragotzi daitezke au-toinokulazioa eta beste pertsona batzuk kutsatzea.

Birusaren kutsapena igerilekuetan

Hainbat ikerlan zentratu dira molusku kutsakorreko (MK) kasuengehikuntzan, umeen artean, jolaserako igerilekuen testuinguruan.Biologikoki onargarria bada ere, ikerketa epidemiologikoek ezin izandute frogatu era eztabaidaezinean jolaserako igerilekuek birus honenkutsapenerako bide ematen dutenik. Areago, azterketetako batzuk ezdute ikusten loturarik igerilekuen erabilpenaren eta birusaren kutsa-penaren artean. Gainera, igerilekuak MK-rekin lotzen zituzten ikerke-tetako batzuek ez zituzten kontuan hartzen beste zenbait faktore bi-rusaren kutsapenean eragina izan zezaketenak, adibidez adina, bestejarduera fisiko batzuetan parte hartzea (ukipeneko kirolak) edo fomi-teen (xukadera, taula, etab.) erabilpen partekatua.

MKBaren kutsapenari buruzko azterketen interpretazioa areagokonplikatzen duen beste xehetasun bat inkubazio denboraren al-dagaia da (2 astetik 6 hilabeterainoko tartea); hori dela eta, zailgertatzen da batzuetan kutsapenaren gertaera sintomen agerpe-narekin lotzea.

Ez dago argi ea garrantzitsua den bakarra fomiteekiko ukipenaden al nahikoa ote den ur kutsatuan igeri egitea birusaren kutsa-penerako. Litekeena da uretan murgiltzean lesioak biguntzea etahonek pertsonatik pertsonarako edo fomiteen bitartezko kutsa-dura ahalbidetzea. Existitzen diren hazkuntza teknikekin ez dalortzen MKB haztea; horregatik gerta liteke zalantza hauetakoasko argitu gabe geratzea. Ikerlan gehiago egin behar dira MKBakigerilekuetan daukan portaera hobeto ezagutzeko. Ikerketa hauekbarne har lezakete hazkuntza teknika berrien eta birusaren erre-plikazio markagailuen erabilpena.

Gomendio sanitarioak

Bistako lesioak ura ongi jasaten duten lotura itsaskorrez estal-tzea, eskuetako higiene ona, xukaderak ez direla partekatzen se-gurtatzea, bakoitzak bere ohola erabiltzea, etab. MK eta ukipenbidez harrapatzen diren beste zenbait infekzio prebenitzen la-guntzen duten neurri onargarriak dira. Gainera oholak erabat de-sinfektatzeak eta lehortzeak ere birusa kutsatzeko arriskua gutxi-tu egingo lukete.

Beste poxbirus batzuekin kutsaturiko gainazalak analizatzen di-tuzten azterketek adierazten dutenez, lixibak, iodoforoak etabeste hainbat desinfektatzaile kutsapena saihesteko eraginko-rrak dira, diluzio, ukipen denbora, etab.i buruz fabrikatzaileakematen dituen jarraibideak betetzen badira kontuan hartzenbadira. Kontuan hartzen badugu MK birusak gainerako poxbiru-sen antzeko ezaugarriak dauzkala, ondoriozta daiteke desinfek-tatzaile hauek eraginkorrak izango direla MKBari aurka egitekoere. Desinfektatzaile hauek dira une honetan daukagun baliabi-de bakarra.

MK birusaz kutsatuak dauden haurrei instalazioetarako sarreraeragozteko, diagnostikoak betiere sanitario batek egina izan be-har du, eta ume guztiei urtero egin behar litzaieke baheketa, bidebatez, beste patologia dermatologiko batzuk ere aztertuz.

Bibliografia

1. Anna Braue, M.B.B.S., Gayle Ross, M.B.B.S., George Varigos, f.A.C.D.,Ph.D., M.B.B.S., and Health Kelly, F.A.F.P.H.M., M.B.B.S..Epidemiologyand Impact of Childhood Molluscum Contagiosum: A Case Series andCritical Review of the Literature.Pediatric Dermatology Vol. 22 No. 4287-294, 2005.

2. Recommendations: Patients with Molluscum Contagiosum andSwimming Pool Safety. Department of Health and Human Service.Center for Disease Control and Prevention, U.S.A.

Juncal Artieda ArandiaLoreto Santa Marina Rodríguez

Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

4

Zain

keta

Epi

dem

iolo

gika

Molusku kutsakorra eta igerilekuak.Gomendio sanitarioak

Page 5: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Sarrera

1998 urteaz gero Euskadiko jagoletza sareak bere helburuen arteanurtaroko gripea zaintzea dauka. 2006-2007 denboraldian, aipatu ja-goletza sarean barne hartzen ziren Lehen Mailako Atentzioko 34mediku eta pediatra, Donostia Ospitaleko Erreferentziako Laborate-gia eta EAEko Epidemiologiako Unitateak. Horiez gain, bertan jardunzuten zahar egoitzetako Lurralde bakoitzeko mediku batek eta ospi-taletako urgentzia zerbitzuek. Izendatzaile gisa erabili zen popula-zioa, mediku deklaratzaile bakoitzaren OTI txartelean oinarrituz,53.312 pertsonakoa izan zen, hau da, euskal populazioaren %2,5a.

Aurreko urteetan bezala, gripearen jagoletza sareak gripearenintzidentzia datuak erregistratu zituen denboraldi guztian, hauda, 2006ko 40. astetik hasita (urriaren 1etik) 2007ko 20. asteraarte, hau da, maiatzaren 19ra arte. Deklarazio portzentajea altuaizan zen, %89,2ra iritsi baitzen, zainketako 23 asteetan.

2006-2007 denboraldiko emaitzak

Guztira 952 kasu erregistratu ziren, gripe kasuaren definizio iriz-pideak betetzen zituztenak. Honek 100.000 biztanleko 1.787,6kasuko intzidentzia metatua suposatzen du zainduriko denboraldiguztian. Beraz, intzidentzia 2005-2006 denboraldian sumatuzena baino zertxobait altuagoa izan zen (1.667 kasu 100.000 biz-tanleko) baina askoz baxuagoa 2004-2005 denboraldikoarekin al-deratzen badugu (3.183 kasu 100.000 biztanleko). Oro har, 2006-2007 denboraldiko urtaroko uhin epidemikoa esan dezakeguintentsitate moderatukoa izan zela.

Gripe aktibitatea 2007ko urtarrileko lehen astera arte ez zen hasikontuan hartzekoa izaten. Urtarrileko hirugarren astean erregis-traturiko intzidentziak jadanik gainditzen zuen urte horretakoatalase epidemikoa (78,9 kasu 100.000 biztanleko). Intzidentzia-ren gailur gorena seigarren astean erregistratu zen, 2007ko otsa-ilaren 4tik 10era, 100.000 biztanleko 415 kasuko tasarekin, EAEkojagoletza sare guztian. 8. Astetik aurrera, intzidentzia gutxiagotuzjoan zen, berriz ere atalaseaz beheko balioetara iritsi arte, 9. aste-an. (1. grafikoa).

Kasuen ezaugarriakGripean ohikoa den bezala, intzidentzia altuagoa izan zen hau-rren populazioan, eta joera beherakorra aurkeztu zuen helduenartean (2. grafikoa). Intzidentzia handiena 0-4 urteko adin tarte-ari egokitu zitzaion 100.000 biztanleko 5.354 kasurekin, eta biga-rrena 5-14 urteko taldeari, 100.000 biztanleko 3.944 kasurekin.Intzidentzia baxuena 65 urtetik gorako populazioan erregistratuzen. Erregistraturiko kasu guztien %54,2a gizonezkoak izan zireneta %45.8, emakumeak.

Gehien aipatu ziren gaixotasun sintomak hauek izan ziren: bat ba-teko agerpeneko sukarra (kasuen %98,5), arnas sintomak (%83,5)eta mialgiak edota muskuluetako oinaze orokortua (%81,7). Gripezgaixoturiko %87,6ak ez zuen aipatu patologia elkarturiko aurrekari-rik eta, jasan zituztenetan ohikoenak arnasketakoak izan ziren (%5)eta zirkulazio aparatukoak (%2,1). Kasuen %0,5 bakarrik bideratu zi-tuzten espezialistarengana (5 kasu). Kasuen %94,2tan ez zen agertugripearen aurkako txertaketaren aurrekaririk.

Zain

keta

Epi

dem

iolo

gika

5

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

Gripearen asteroko intzidentziaren konparaketa, 2005-06 eta 2006-07 denboraldiei dagokiena. EAE1. Grafikoa

EAEko gripearen zainketa.2006-2007 denboraldia

EAEan 2006-2007 denboraldian adinarenarabera metaturiko gripe intzidentzia

6000

5000

4000

3000

2000

1000

00-4 5-14 15-24 25-44 45-64 65-74 75+

Adin taldea

Tasa

k 10

0.00

0 bi

ztan

leko

2. Grafikoa

Atalase epidemikoa: aste bakoitzerako eta denboraldirako espero diren kasuak kalkulatzen dira. Analizatzen den aste bakoitzerako espero diren kasuen sumatorioa eta po-pulazioena aurkitzen dira. Bi sumatorioen arteko zatidura da epidemia atalasea.

Page 6: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Datu birologikoak

2006-2007 denboraldian guztira 276 frotis laringeo bidali zirenerreferentziako laborategira hazkuntza egiteko eta/edo birusarendetekziorako; horrek erregistraturiko kasuen %29a suposatu zuen.Donostia ospitaleko erreferentziako laborategiak 154 emaitza po-sitibo berretsi zituen (117 hazkuntza bidez eta 37 PKR bidez); be-raz, bidaliriko laginen errendimendua %55,8koa izan zen, ratio al-tuenetako bat 1998an gripearen zainketa egiten hasi zenetik.

Lehenbiziko birus isolatze positiboa, 46. astean lortu zena, A(H3)birus bat izan zen eta Bizkaian erregistratu zen. 2006-2007 den-boraldian AH3N2 isolatzeak izan ziren ohikoenak (%98). Izan ereA(H1N1) birusaren isolatze bakar bat erregistratu zen eta bestebat B tipokoa. Hauxe izan zen denboraldiko azken positiboa,2007ko 13. astean (3. Grafikoa), eta 20. astearen ondoren B tipo-ko beste birus bat isolatu zen Gipuzkoako jagoletza sarean. Tipa-tuak berretsi zuen A/Wisconsin/67/05(H3N2) eta A/NewCaledo-nia720/99(H1N1) anduien antzekoak zirela.

Laburbilduz, 2006-2007 denboraldiko urtaro gripean A tipoko biru-sak nagusitu ziren. Litekeena da aurreko denboraldietan nagusitu

zen birusa B tipokoa izan zelako populazioa 2006-2007 denboral-dian babestuagoa egotea B tipoko birusen aurrean (4. Grafikoa).

Gomendioak 2007-2008 denboraldirako gripeaurkako txertoa dela eta

2007-2008 denboraldirako gripe aurkako txertoaren eraketarakoOsasunaren Mundu Erakundeak ipar hemisferiorako honako an-dui hauek barne hartzea gomendatzen du:

• A/Solomon Islands/3/2006 (H1N1)

• A/Wisconsin/67/2005 (virus de H3N2) y A/Hiroshima/52/2005)

• B/Malaysia/2506/2004

Iturria: http://www.who.int/csr/disease/influenza/recommenda-tions2007north/en/index.html

Euskadiko gripearen jogoletza sarea

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

6

Zain

keta

Epi

dem

iolo

gika

Gripe birusen isolatzeen tipoaren araberako banaketa EAEan,2006-2007 denboraldian3. Grafikoa

Urtaro gripearen eboluzioa eta birus tipo nagusiak.Euskadi. 1998-20074. Grafikoa

Page 7: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

7

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

Zain

keta

Epi

dem

iolo

gika

(*) Behin-behineko datuak. (**) I. E. 1 (1 Indize epidemikoa) aipaturiko denboraldian gaixotasun baterako aurkezturiko kasuen eta aurreko urteko (2006) denboraldi berean gaixotasun horretara-ko aurkezturiko kasuen arteko arrazoia da. I. E. 2 (2 Indize epidemikoa) aipaturiko denboraldian gaixotasun baterako aurkezturiko kasuen eta aurreko bosturteko (2002-2006) denboraldi berean gaixotasun ho-rretarako aurkezturiko kasuen arteko arrazoia da.

EHAE guztiko aitorpenen portzentajea = %81

Analizatu den denboraldian aipatu beharra dago parotiditis age-rraldi bat, urtearen hasieratik 30. astera arte luzatu dena; kasuenkopurua jadanik murrizten ari da. Barizelari dagokionez ere, aurre-ko urtean baino kasu gehiago erregistratu dira, baina hori gaixota-

sunaren aldaketa ziklikoei zor zaie, gripearekin gertatzen den beza-la. Alderantziz, beste gaixotasun batzuk, adibidez, tuberkulosia, he-patitisak, eta gaixotasun meningokozikoa gutxitzen ari dira, baiaurreko urtearekin eta bai aurreko bosturtekoarekin alderatuta.

Derrigorrez aitortu beharreko gaixotasunak. 2007 urteko 1-42 asteei dagozkien datuak*

E.H.A.E. Kasu kop. Tasa I. E.** 1 I. E.** 2

Botulismoa 0 0,00 — —Kolera 0 0,00 — —Disenteria 12 0,58 0,71 0,86Sukar tifo-paratifikoa 4 0,19 0,67 1,33Trikinosia 3 0,14 — —

Gaixotasun meningokozikoa 52 2,50 0,84 0,61Gripea 28.150 1.351,68 1,22 0,84Legionelosia 87 4,18 0,88 1,01Meningitis tuberkulosoa 5 0,24 1,00 0,71Tuberkulosia 346 16,61 0,79 0,84Barizela 12.555 602,86 1,65 1,29

Infekzio gonokozikoa 85 4,08 1,60 3,27Sifilisa 72 3,46 1,71 4,50

Difteria 0 0,00 — —Parotiditisa 1.818 87,30 17,31 60,60Poliomielitisa 0 0,00 — —Errubeola 2 0,10 2,00 2,00Elgorria 0 0,00 — —Tetanoa 1 0,05 0,14 1,00Kukutxeztula 21 1,01 1,17 2,10

A Hepatitisa 35 1,68 0,27 0,81B Hepatitisa 25 1,20 0,89 0,93C Hepatitisa 6 0,29 0,40 0,67Bestelako hepatitis birikoak 0 0,00 — —

Bruzelosia 1 0,05 0,50 0,50Amorrua 0 0,00 — —

Sukar horia 0 0,00 — —Paludismoa 10 0,48 0,50 0,59Izurria 0 0,00 — —Tifus exantematikoa 0 0,00 — —

Lepra 0 0,00 — —Errubeola kongenitoa 0 0,00 — —Sifilis kongenitoa 0 0,00 — —Jaioberrien tetanosa 0 0,00 — —

Page 8: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

8

Sarrera

Salmonella infekzioa Osasun Publikoko arazo bat da. Bere transmi-sioan elikapen kate guztiak dauka zerikusia, arrautzaren sortzetikberetik azken kontsumitzaileraino. Arazo honi aurre egiteko, sal-monelosiaren kontrol eta minimizaziorako Euskal Autonomia Er-kidegoan Sailen arteko programa jarri zen martxan; hala, markohorren barruan egin da azterketa hau.

Lehen urrats gisa, Osasun Sailak beharrezko iritzi zion salmone-llari buruzko azterketa bat egiteari, Euskal Autonomia Erkidegoanegunero merkatuan sartzen diren salmonellaz kutsaturiko arrau-tzen prebalentziaren estimazioa egiteko helburuaz.

Materiala eta metodoak

Egunero Autonomia Erkidegoan merkaturatzen diren arrautzetatikabiaturik, bi etapatan egiteko laginketa bat diseinatu zen. Lehenen-goan, eta, establezimenduen errolda oinarritzat hartuta, hainbatestablezimendu, almazen eta enbalaje zentro hautatu ziren. Biga-rren etapan, dozena erdi arrautzako laginak hautatu ziren aipatulekuetako bakoitzean. Enbalaje zentroetako laginak EAEan koka-tuak dauden oilategietako arrautzei dagozkie, eta almazenetako la-ginak beste Autonomia Erkidego batzuetako oilategietakoei.

Arrautza oskolean eta arrautza barruan analizatu zen Salmonellaspp-aren presentzia. Determinazio analitikoak Osasun Publikokolaborategian egin ziren, hain zuzen, Bilboko eta Donostiakoegoitzetan, biak ere ISO 17025 Arauarekin kreditatuak. Aurrenascrening bat egin zen entzimoinmunoentseiuarekin, miniVIDAS,hazkuntza bidezko berrespena ISO 6579 standart oinarri hartura,eta serotipatua aglutinazio testaren bitartez suero polibalenteeta espezifikoekin. Isolaturiko Salmonella enteriditis anduiak fa-gotipatu egin ziren Erreferentziako Laborategi Nazionalean, hauda, Elikadura Zentro Nazionalean, Elikapen eta Nutrizio Segurta-suneko Espainiar Agentziaren menpeko erakundea bera.

Hautatuak izan ez ziren ustiategiei elkarturiko enbalaje zentroe-tan lagin batzuk hartu ziren Animalien Osasuneko arduradunekoilategietan eginiko azterketa baterako lagungarri gisa. S enteri-ditis isolatu zenetan, anduiak Erreferentziako Zentro Nazionalerabidali ziren fagotipatua egiteko.

Kanpoko lana 15 establezimendu, banaketa almazen eta enbalajezentrotan egin zen 2005 urteko bigarren seihilekoan eta 2006 ur-tearen hasieran.

Emaitzak

Guztira 890 lagin bildu ziren, 561 (%63) enbalaje zentroetan, eta329 (%27) almazenetan.

Salmonella spp analizatu zen oskolean 885 laginetan eta arrau-tza barruan 882 laginetan. Bost lagin prozesatu gabe utzi ziren,

laborategira egoera txarrean iritsi zirelako eta 3 laginetan ez zenanalizatu arrautza barrua laborategiko arazoengatik..

EAEan egunero merkaturatzen diren eta Salmonella spp-az ku-tsatuak dauden dozena erdi arrautzen proportzioa %8,2koa da(%6,4-,%19 IC %95). Salmonella spp-aren kokapenari dagokio-nez, arrautza oskola kutsatua dago %7,3an (analizatu ziren 885laginetako 64tan); arrautza barrua %1,1ean, eta aldi bereko ku-tsadura, alegia, oskolekoa eta barrukoa %0,2koa da.

Oskolean identifikatu ziren serotipoak hauek izan ziren: S. ente-ritidis (27 lagin), S. infantis (1 lagin) eta S. Ohio (37 lagin). Lagi-netako batean aldi berean agertu ziren S. enteritidis eta S in-fantis. S. Ohio agertu zen 37 laginak enbalaje zentro berekoakziren.

Arrutza barruan honako hauek isolatu ziren: 4 S. enteritidis; 1, S.goldcoast, eta 5 S. gallinarum.

Bi laginetan oskolean eta arrautza barruan aldi berean isolatuzen Salmonella. Horietako batean bi kokapenetan isolaturiko se-rotipoa berbera izan zen (S. enteritidis); bestean, ordea, oskoleanidentifikaturiko serotipoa S. Ohio izan zen eta barrukoa, S. enteri-tidis.

Salmonella gallinarum ez zaio kutsatzen gizakiari baina garrantzihandia dauka animalien osasunean: Aurkituriko laginak txertaga-rri gisa identifikatu ziren. Salmonelaz kutsaturiko dozena erdienproportzioa ez da asko aldatzen gallinarum serotipoko bost iso-latzeak alde batera utzi ondoren: %7,6 (%5,9 – %9,3 IC %95).Dena dela, arrautzaren barruko isolatzeen proportzioa erdira mu-rrizten da (%0,55).

Almazenetatik zetozen laginetan 4 isolatze egin ziren, 3 oskoleaneta 1 barruan; enbalaje zentroetatik zetozenetan 68 izan zirenisolatzeak (guztizkoaren %94a), oskolekoak 59 eta barrukoak 7,eta bi kokapenetan aldi berean, 2. .

SSaallmmoonneellllaa sspppp-aren prebalentzia EAEan saltzen diren arrautzetan

Osasun Publikoko Programak

SSaallmmoonneellllaarreenn kokapena arrautzaoskolean eta barruan

Maiztasuna %Barruan Guztira

Ez dago badago Tasak

Ez dago 810 8 81891,84 0,91 92,74

Oskolean

Badago 62 2 647,03 0,23 7,26

Guztira 872 10 88298,87 1,13 100,00

1. Taula

Page 9: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

9

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

Isolatzeak egin ziren laginak 9 establezimendutatik ekarriak zi-ren; gainerako 6etan ez zen egin isolatzerik ezein laginetan.Kutsaturiko dozena erdien %51,4a establezimendu bakar bate-tik ekarria zen, eta horien artean zeuden S. Ohio-az kutsaturiko37 laginak.

Elikapen Zentro Nazionaleko Erreferentziako Laborategi Naziona-lera S. enteritidis-eko 34 andui bidali ziren. 1 fagotipoa izan zenohikoena (10 anduietan), eta jarraian 1C eta 6A fagotipoak (4 an-dui bakoitzean); hiru lagin 4 fagotipoari egokitu zitzaizkion etalagin bat honako fagotipo hauei: 6B, 7, 12, 30, 35, 37 eta 39. Az-kenik, laginetako batek ezagutu ezinezko patroi bat (EEP) aurkez-tu zuen, eta bi ez-tipagarriak (ET) izan ziren.

Eztabaida

Salmonellak eragindako kutsadura, dozena erditan estimatua,gehitu egin da 19891 urtean Autonomia Erkidegoan eginiko az-terketa baten emaitzekin alderatzen bada: %7,6 orain eta %0,6orduan; dena dela, azterketa hura puntuala izan zen eta ez adie-razgarria estatistikoki; azterketa horretan. isolatze guztiak S en-teritidis-arenak izan ziren, S. Typhimurium agertu zen lagin bate-koa salbu.

Europako beste herrialde batzuetako emaitzekin konparatuz, pre-balentzia askoz ere altuagoa da EAEan. Irlandak3 azterketa bategin zuen 2.090 dozena erdi arrautzekin eta %0,4ko prebalentziaaurkitu zuen, eta Ingalaterran4 1993an inportatuak ez ziren 7.045dozena erdi arrautzarekin eginiko azterketa batean %0,9ko pre-balentzia estimatu zuten. Azken azterketa honetan isolatze ohi-koena S. enteritidis-ena izan zen (isolatzeen %85a). EAEan isola-tze ohikoena S. Ohio izan da, baina establezimendu bakar batetiketorria. Azkenik, Erresuma Batuan 2006an beste herrialdeetatikinportaturiko arrautzen kutsadurari buruz eginiko azterketa ba-ten emaitzek Espainiar estatua %13,3rekin kokatzen dute, EAEaneginiko azken azterketa honek eman dituenak baino portzentajealtuagoa, alegia.

Azpimarratzekoa da 37 laginetan isolatu den S. Ohio, estatu mai-lan arrautza eta eratorrietan aurkitu den presentzia 5,2%5-ekoaizan baita. EAEan S. Ohio agerraldi hidriko batean isolatu zenAraban 1995ean.

S. infantis-ari dagokionez, isolatze bakar bat egin zen, emaitzanabarmenki baxuagoa estatu mailan arrautza eta eratorrietaneginiko isolatze guztien %8,3%5-arekin alderatzen bada.

Ez da isolatu S. Virchow bakar bat ere EAEan (%7,3 5 estatu mailan).Ez dugu aurkitu erreferentziarik arrautzetan eginiko S. gallinaru-mari buruz, baina ulertzekoa da emaitzetan hori ez aipatzea, anima-lien osasunerako bakarrik baitauka garrantzia Salmonella horrek.

Azterketa hau izan da azken urte hauetan espainiar estatuan ar-gitaratu diren guztien artean lagin ugari eta adierazgarriena;dena dela, egia da egin direla antzeko azterketak beste Autono-mia Erkidego batzuetan baina ez dituzte emaitzak argitaratu.

Azpimarratu beharreko datua da diseinuan kontuan hartu delaestablezimendu, enbalaje zentro eta almazenetako bakoitzakegunero salmentan jartzen dituen arrautzen kopurua.

Aurkitu diren estimazioak adierazgarriak dira Salmonellen guztiz-korako. Serotipo mota desberdinetarako kutsadura puntualetakodatuek balio orientatiboa besterik ez daukate.

Identifikatu diren S. enteritidis-aren fagotipoei dagokienez, ohi-koena 1 fagotipoa izan da, %29,4arekin. Aipatu dugun ErresumaBatuko azterketan ere beronek aurkeztu zuen prebalentziarik al-tuena: %83.

Dolores Coll JordáOsasun Publikoko Zuzendaritza

1 Perales, Audicana. The role of hens eggs in outbreaks os salmonellosis in northSpain. International Journal of Microbiology, 8 (1989) 175-1802 Little CL, Walsh S, Hucklesby L, et Al. Survey of Salmonella Contamination ofNon-UK Produced Shell Eggs on Retail Sale in the North West of England andLondon. Final Report-Project B18012 November 20063 De LouvosiJ Salmonella contamination of stores hens eggs PHLS MicrobiologyDigest 1994 11:203-20054 Wilson MW, Lake RJ, Kieft CJ Background for Risk assessment of importedpoultry products.2000 FW0078 A report for the Ministry of Health. Mount AlbertScience Centre:ESR5 AESA Salmonella-ri buruzko lan taldea, arrautza eta eratorriei dagokienez. Espi-nia, 2006.

Lagin kutsatuen banaketa, detektatu zenestablezimenduetako bakoitzean2. Taula

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

Page 10: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

10

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

Inguruneko tabako kearen aurreko esposizioa (tabakismo pasi-boa) osasun publikoko arazo serioa da. Gauza jakina da badagoe-la lotura tabakismo pasiboaren eta osasunerako hainbat efektularriren artean. Leku itxietan tabako kea arnasteak, besteak beste,arnas bide altuetako infekzioak, sinusitisa, bronkitisa, pneumo-niak eta beste zenbait patologia nahiko larri nozitzeko arriskuaareagotzen du —nahita zein nahi gabe— tabako kea dagoen lekuitxietan bizi diren, lan egiten edo denbora tarte luzeak ematendituzten pertsonen artean.

Tabakismoari aurre egiteko neurri sanitarioen Lege Estatu maila-koak, 2005eko abenduan onartu zenak, nazioarteko erakundeenjarrera berretsi du, tabakismoa osasun publikoko arazo larria deladeklaratuz. Aldi berean, osagarri eta indargarri gisa balio izan duEusko Legebiltzarrak drogamenpekotasunei buruz emandako18/1998 Legearentzat. Edonola ere, araudi honek aldaketa ga-rrantzitsu bat ekarri du zenbait lekutan kontsumoaren debekuaeta kontrola ezarriz eta, ondorioz, tabakorik gabeko espazioakgehituz. Bestalde, Osasunaren Mundu Erakundeak 2007ko taba-korik gabeko mundu egunerako lema hau hautatzea erabaki zuen«Tabako kerik gabeko inguruneak».

Tabako kearen esposizioari buruz EAEan erabilgarri geneuzkandatuak 1997an eta 2002an eginiko Osasun Inkestetatik hartuakzirenez, egoki iruditu zitzaigun informazio hori aztertzea etaeguneratzea, 2007ko egoera zein zen erabaki ahal izateko.

Helburuak

Nahiko hurbileko informazioa lortzea tabako kearen esposizioariburuz, familiako eta laneko ingurunean.

Zeharka eta gutxi gorabeera ezagutzea zenbatekoa den tabakokontsumoaren maila EAEan.

Metodologia

Telefono bidezko elkarrizketa bat egin zitzaion 2007ko apirilaren30etik maiatzaren 4rako astean 16 urte edo gehiagoko 350 per-tsonako lagin bati. Laginaren hautaketa zozketa bidez egin daadin eta sexu kuoten arabera. Sexu eta adin taldeen araberakobanaketa EAEko populazio egiturari egokituta egin da,Eustat/Euskal Estatistika Institutuak 2005/12/30 datan eginikoestatistika eguneratua oinarritzat hartuz.

Lortutako emaitzak periodikotasunez egiten diren Osasun Inkes-tetako emaitzekin konparatu ahal izateko, 25 item edo galdera-tan egituraturiko itaun sorta bat prestatu zen, gehienak OsasunInkestetan erabiltzen direnen transposizioak. Osasun Inkestetakoirizpide berari jarraituz, pertsona erretzailetzat hartu da eguneangutxienez zigarro bat erretzen duela deklaratu duena

Emaitzak

Populazio orokorrari dagozkion emaitza nagusiak era honetan la-burbil daitezke (1. Taula):

• 16 urtetik gorako EAEko populazioaren %17ak adierazten due-nez, egunero (%14) edo oso sarritan (%3) tabako kearen espo-sizioan aurkitzen da etxe barruan. Esposozio hori jasaten dutelaadierazten dute emakumeen %20ak eta gizonezkoen %14ak.

• EAEko populazioaren %7ak adierazten duenez, egunero (%5)edo oso sarritan (%2) tabako kearen esposizioan aurkitzen berelantegian. Gizonezko eta emakume portzentaje berberak adie-razten du egoera hori jasaten duela.

• Tabako kearen esposizioko portzentaje hauek populazioaren%33ra iristen dira beste leku itxi batzuetan biltzen direnean,eta esposizio honi dagokionez, askoz ugariagoa da gizonez-koen taldea emakumeena baino.

Adin talde gazteenari dagokionez (16-24 urte), %26ak adieraztendu egunero edo oso sarri jasaten duela tabako kearen esposizioaetxean; %24ak gauza bera lantegian edo ikastetxean; eta %63ak,erretzea baimendua dagoen leku itxietan. Populazio orokorraridagokionez, adina gehitzen den neurrian, gutxiago dira tabakokearen esposizioa jasaten dutela adierazten dutenak, etxean, lan-tokian eta gainerako espazio itxietan (1. Grafikoa).

Tabakismo pasiboa, bestalde, tabakismo aktibotik, erretzaileen-gandik, eratorritako egoera bat da. Elkarrizketatu dugun popula-zioaren %20ak erretzailea dela adierazi du: emakumeen %17ak

Tabako kearen aurreko esposizioa Euskadin familiako zein laneko eremuan

Tabako kearen aurreko esposizioaren maiztasuna (portzentajea)

Bai, Bai, Bai, Bai,

egunero oso noizean baina Inoizsarri behin gutxitan ez

Etxean 14 3 11 6 66

Lantegian, ikastetxean 5 2 2 2 89

Beste leku itxi batzuetan(taberna, jatetxe, 11 22 36 19 12klub, automobil, etab.)

1 Taula

Tabako kearen aurreko esposizioaadin taldeen arabera (portzentajea)1. Grafikoa

Page 11: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

eta gizonezkoen %24ak. 2. taulan jasotzen dira, bertan daudenpertsonek tabako kearen esposizioa jasateko arrisku handienadaukatenak.

• Erretzaileen erdiak baino gehiagok adierazten du etxe barruanerretzeko ohitura daukala (%47).

• Pertsona erretzaileek adierazten dute erretzeko ohitura dauka-tela erre ezin/behar ez den lekuetan (%5), lantokia barne(%18).

• Erretzaile deklaratzen diren ia pertsona guztiek kontsumitzendute tabakoa erretzea baimendua dagoen espazio itxietan(%92) eta leku irekietan (%96).

Eztabaida

Azterketa honek, zenbait analisi egiteko, bere mugak badituenarren, lortu diren emaitzekin jakin daiteke zein den gutxi gorabe-hera EAEko egoera, familian eta lantokian jasaten den tabakokearen esposizioari buruz.

Adierazi ditugun emaitzetatik, ondoriozta daiteke tabako kearenesposizioa nabarmenki gutxitu dela azken hamarkada honetan,neurri berean ez bada ere, ingurumen itxi guztietan. Hobekuntzadiakroniko hau izan daiteke sentsibilizazio gero eta handiagoadagoelako populazioan, erretzaileak izan zein ez, prozesu didak-

tiko-terapeutiko luze baten emaitza; eta bestetik, bai autonomiamailan eta bai estatu mailan, tabako kontsumoaren aurrean egi-ten den presio normatibo-erregulatzaileagatik.

Hala, lantokian jasaten zen tabako kearen esposizioari dagokio-nez, portzentajeak gutxituz joan dira era honetan: 1997ko Osa-sun Inkestan %38ak adierazten zuen tabako kearen esposiziokoegoera jasaten zuela egunero edo oso sarri; 2002ko Osasun In-kestan %22ra jaitsi zen portzentajea eta azken inkesta honetan,%7ra (2. Grafikoa).

Era berean igartzen da, hain nabarmenki ez bada ere, nola joanden gutxituz etxe barruan jasaten den tabako kearen esposizioa:1997ko Osasun Inkestan %32 ziren esposizio hori jasaten zute-nak; %21 ziren 2002koan, eta %17 gaur egun.

Argi dago oraindik ere etxea —espazio itxia eta normalean fami-liako hainbat kide elkarrekin bizi ohi diren lekua— helburu nagu-sietako bat dela “esposizio gabeko gune” bihurtzeko lehen aipatudugun prozesu didaktiko-terapeutikoaren bitartez, izan ere, per-tsona erretzaileen %47ak —erre behar ez litzatekeen lekuetanerretzen ez duenak (%95), lantokiak barne (%82)— etxean erre-tzen jarraitzen baitu, noizean behin edo gutxitan bada ere.

Ematen du zigarro paketeak etxeko ezinbesteko “elementu” iza-ten jarraitzen duela; horregatik, areagotu egin behar lirateke ta-bako kearen esposizio hori prebenitzera bideraturiko jokaerak.Hau guztia kezkagarria da osasunaren ikuspegitik, izan ere, espa-zio itxietan erretzea legalki baimendua egon edo ez egon, taba-koa betiere arrisku faktorea baita pertsonen osasunerako. Sanita-tearen aldetik tabakoa sekuka ere ez da izango faktoreosasungarria. Agintari sanitarioek osasun publikoaren arloandaukatren erantzukizun nagusia pertsona guztien osasuna ba-bestea da, batez ere haur-gazteen populazioa, dokumentu honenhasieran aipatu ditugun legeetan behin eta berriro azpimarratzenden bezala.

Inma ZubiaItxaso ManzanoYolanda Cantera

Isabel MartinOsasun Publikoko Lurralde Zuzendariortdetzak

11

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

Populazio erretzaileak erretzen omen duenlekuak (portzentajeak)

Sí No

Etxe barruan 47 53Lantegian edo ikastetxean 18 82Erretzea baimendua dagoen 92 8leku itxietanLeku irekietan 96 4Erre behar ez litzatekeen lekuetan 5 95

2 Taula

Tabako kearen esposizioa etxean etalantokian/ikaszentroan. 1997-2007

70

60

50

40

30

20

10

0Etxea Lantokia/Ikaszentroa

Inkestaturiko populazioaren %

1997 2002 2007

2. Grafikoa

Page 12: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

12

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak

21. zk. buletinean aurkeztu ziren Nutrizioari buruz, zehazkiago eli-kapen ohiturei buruz eta dietaren kalitate nutrizionalari buruz, egi-niko inkestaren lehen emaitzak. Ale honetan, aurkezten ditugu su-matzen den osasunarekin, obesitatearen prebalentziarekin,gorpuzkera irudiaren pertzepzioarekin, tentsio arterialarekin, koles-terolarekin eta zenbait bizi ohiturarekin, hala nola tabako eta alko-hol kontsumoarekin, erlazionaturiko emaitza azpimarragarrienak.Definizioak jadanik deskribatuak daude aurreko buletinetan, 16. eta18. zk.etan. Kanpoko lana 2004ko martxoaren 1ean hasi eta2005eko otsailaren 28an amaitu zen. 1.187 elkarrizketa egin zirenetxebizitzetan eta erantzun tasa %76,7koa izan zen.

Sumatzen den osasuna

Nerabeen %45ak beren osasuna bikaina edo osa ona dela uste du.Pertzepzio hau gehiago partekatzen dute mutilek (%51,6), neskekbaino (%37,5). Mutil gazteenak dira, 12-14 urtekoak beren osasu-nari puntuaziorik altuena ematen diotenak, izan ere %11,3ak bi-kain gisa kalifikatzen du bere osasuna. Eta baxuena, berriz, 15-18urteko neskatxek ematen diote, hauetako %6,9 baitira bikain gisakalifikatzen duten bakarrak. Maila sozioekonomiko altuenetakogazteek proportzio handiagoan sumatzen dute beren osasuna bi-kain gisa, eta pertzepzio hori beheraka dator maila sozioekonomi-koa beheratzen den neurri berean. (1. Grafikoa)

Obesitatea

4 urtetik 18ra bitarteko populazioaren %12,2a obesoa da, mutilen%12,7 eta nesken %11,7. Obesitate prebalentzia altuena 11-14 urte-ko mutikoengan (%19,4) eta 15-18 urteko neskatxengan (%15,6)ematen da.

Gainkargari dagokionez, proportziorik altuenak 7-10 urteko eta 11-14urteko taldeetan ematen dira mutikoengan (%31,2 eta %36,1); nes-katxen artean, berriz, adinarekin batera gehituz joaten da gain-

karga eta 15-18 urteko adin taldean izaten da altuena (%32,8). Ai-patzekoa da era berean, gutxiegizko pisua 4-6 urteko haurren, nes-katoen zein mutikoen, %4,3an ematen dela.Besitatearen prebalentzia altuagoa da maila baxueneko talde sozioe-konomikoetan, bai mutikoetan bai neskatoetan. Gainkargak alde-rantzizko gradientea aurkezten du maila sozioekonomikoarekiko, ba-tez ere neskatoengan. (2. Grafikoa)

Gorputz irudiaren pertzepzioa

Neskato nerabeek erantzuten dute proportzio altuenean beren pisuanormala baino handiagoa dela eta argaldu egin nahi luketela; eurakdira beren gorputz pisuarekin gehien kezkatzen direnak eta eginadute gutxienez behin, dietaren bat. 12-18 urteko populazioaren%28,7ak uste du bere pisua normala baino altuagoa dela, neskatoen%35ak eta mutikoen %2,9ak. Gutxiegizko pisuaren pertzepzioari da-gokionez, mutilena nabarmentzen da %12,2arekin, neskatoena bai-no bi bider portzentaje altuagoa. Maila sozioekonomikoa jaisten denneurrian, gorputz pisua normala baino handiagoa delako pertzep-zioa gehitu egiten da, batez ere neskato nerabeen kasuan (%37).Nerabeen erdia ez dago pozik daukan pisuarekin, mutilen %40,6aeta neskatxen %56,1a. Neskatxa nerabeen kasuan, erdiei pisua gal-tzea gustatuko litzaieke. Beren pisuarekin pozik ez dauden mutikonerabeen artean, gehienei pisua galtzea gustatuko litzaieke bainabadago %12,5 bat irabaztea gustatuko litzaiokeena. (3. Grafikoa)Bere gorputz pisua dela eta gutxien kezkatzen den populazio nera-bea egoera sozioekonomiko oneneko taldeetan aurkitzen da. Kezkahandiagoko gradientea agertzen da egoera hori txarragora doanneurrian. Betiere neskatxa nerabeak dira gehien kezkatzen direnak.

Tentsio Arteriala

EAEko 7-18 urteko populazioan Hipertentsio Arterialaren preba-lentzia %4,0koa da sistolikorako, %2,7koa diastolikorako eta

Nutrizioari buruzko inkesta – II. Zatia

Osasun bikaina, oso ona daukatela deklaratzen duen 12-18 urteko populazioa (%),sexuaren eta talde sozioekonomikoaren arabera1. Grafikoa

Gutxiegizko pisua, gainkarga eta obesitatea daukan 4-18 urteko populazioa,adin talde eta sexuen arabera2. Grafikoa

Page 13: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Maila sozioekonomikoen arabera, sekula erre ez duten mutikoenproportzioa handiagoa da maila sozioekonomiko altuenetanmaila apalagoetako taldeetan baino. Eta alderantziz, sekula erreez duten neskatoen proportzioa handiagoa da maila sozioeko-nomiko apalenetan, maila altuetan baino. Kontuan hartzendena nerabeak bizi diren familien hezkuntza testuingurua bada,ez da nabaritzen tabako kontsumoarekin erlaziona daitekeenpatroirik.

Alkohol kontsumoa

Alkohol kontsumoa asko aldatzen da bai adinaren eta bai sexua-ren arabera. 15-18 urteko adin taldean noizbehinkako edaleen proportzioa %38,2ra iristen da; mutilen %32,6a eta neskatxen%44a. Adin horretan, edateko ohitura daukaten mutilak %39,4dira eta neskak %30,7. (4. Grafikoa)

15-18 urteko mutilen artean ez da sumatzen gradiente sozioe-konomikorik alkoholaren kontsumoan; nesken artean, ordea, al-tuagoa da ohiko edaleen proportzioa maila sozioekonomiko al-tuenetan.Asteko egunaren araberako alkohol kontsumoa askoaldatzen da 15-18 urteko populazio gaztean: %7ak lanegunetanedateko ohitura dauka, baina portzentaje hori %34ra iristen daasteburuetan.

Ariketa fisikoa aisialdian

Ariketa fisikoaren aisialdiko praktika bi bider maiztasun handia-goaz gertatzen da mutikoengan (%28,1), neskatoengan baino(%14,6). Aktiboenak, bai mutikoen eta bai neskatoen artean 11-18urte bitarteko taldeak dira. 7-18 urte bitarteko mutikoen herenbat eta neskatoen bi heren sedentarioak dira beren aisialdian.(5. Grafikoa)

Maila sozioekonomiko altuenei dagozkien bai mutiko eta bai nes-katoek maiztasun handiagoaz praktikatzen dute jarduera fisiko-ren bat beren aisialdian.

Mutikoen artean, portzentajea %32koa da maila altuetan eta%24koa maila apaletan, neskatoen artean, berriz, portzentaje ho-riek %18 eta %13 dira, hurrenez hurren.

%6,3koa globalerako. Portzentaje hauek erreferentziako popula-zioari dagozkionak baino zertxobait baxuagoak dira. Tentsio arte-rialaren batez bestekoa gehitu egiten da adinarekin, eta gehi-kuntza hau nabarmenagoa da Tentsio Arterial Sistolikorako etagizonezkoengan.

Kolesterola

7-18 urteko neskato eta mutikoen %2,3ak 200 mg/dl-tik gorakokolesterol maila dauka, hiperkolesterolemiaren prebalentzia han-diagoarekin maila sozioekonomiko baxuenetan. 200 mg/dl-tikgorako kolesterol maila daukaten haur eta nerabeen portzentajeagutxituz joaten da adinarekin; txikienen taldean, handiagoa damutikoen artean kolesterol maila altuak dauzkatenen portzenta-jea eta adinarekin gutxitzeko joera haurtzaro guztian zehar ko-lesterolaren banaketa patroiaren arabera gertatzen da.

Bizi ohiturak

Loaren higienea

Lo orduen batez bestekoan ez dago aldaketarik sexuen arteanbaina adinarekin aldatuz joaten da, izan ere batez besteko horimurriztuz joaten baita adina gehitu ahala. 4-10 urtetan, lo or-duen batez bestekoa 10 ordukoa da; 9ra jaisten da 11-14 urtekotaldean, eta 8ra 15-18 urteko taldean. Loaren higienean ez dagomaila sozioekonomikoaren araberako alderik.

Tabako kontsumoa

15-18 urteko populazioaren %22,5ak ohiko erretzailea dela de-klaratzen du: gizonezkoen %22ak eta emakumeen %22,9ak.12-14 urteko adin taldean proportzio hori %6,1era murrizten damutikoentzat eta %2,7ra neskatoentzat.

13

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

Osa

sun

Publ

ikok

o Pr

ogra

mak3. Grafikoa

15-18 urteko populazio ohiko edalea. Sexu taldesozioekonomikoaren araberako portzentajeak4. Grafikoa

Aisialdian aktiboa den 4-18 urteko populazioasexuaren eta adin taldearen araberako portzentajeak5. Grafikoa

Pilar Amiano, Nerea Larrañaga Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetza Yolanda Pérez Osasun Plangintza eta Antolamenduko Zuzendaritza Cristina Sarasqueta Donostia ospitalea

Page 14: Salud Pública 22 zenbakia Osasun Publikoa...Luxenburgo, Erresuma Batua, Suedia, Hungaria, Frantzia eta Espainia (EAE salbu). Paradoxikoki, nahiz eta Espainia BCG txertaketa ematen

Osasun Publikoa. 22. zenbakia; 2. seihilekoa. 2007. urtea

14

Papiloma birusaren aurkako txertoa Euskal Autonomia erkidegoko txertaketa egutegian barne hartua

Gaurkotasuna

Osasun Publikoko Batzordeak 2007ko irailaren 26an zera propo-satu zuen cervis-eko minbizia prebenitzeko estrategien markoan,“neskatxen txertaketa sistematikoa ezartzea, 11 urtetik 14ra bi-tartean hautaturiko kohorte bakar batean, eta txertaketa hori2010 urtea amaitu baino lehen ezartzea Autonomia Erkidego ba-koitzaren txertaketa programetako premia, lehentasun eta logis-tikaren eta eskura dituzten txertoen arabera”.

Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariak Osasun Sailari ahol-katu zion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen mai-

Joan de abuztuan Italiako Osasun Ministerioak Chikungunya bi-rusaren kutsapen autoktonoko lehendabiziko europar agerraldiadeklaratu zuen, inportaturiko kasuak bakarrik ezagutzen baitzirenordura arte europar lurraldean.

Aedes albopictus eltxoak, eltxo tigrea izenaz ere ezaguna, bektoregisa aktuatzen du, Chikungunya sukarraren kutsapena ahalbide-tuz. Horregatik, birusa finka daiteke aipatu eltxoa bizi den ingu-runeetan. Estatu mailan, Aedes albopictus detektatu den lekuakKataluniako eta Valentziar Komunitateko eskualde batzuk izandira.

Funtsean bi neurri daude Chikungunya birusaren aurka borroka-tzeko. Lehenengoa, nahitaezkoa da jakinaraztea inportaturiko ka-

suren baten edozein susmo izanez gero: pazienteak sukar altua(>38,5 ºC) edo artralgia intentsoa aurkezten baditu beste azalpenmedikorik aurkitzen ez zaiola, eta sintomak agertu aurreko 12egunetan gaixotasunaren kutsapen gunean izan bada bisitaz edoegoitzaz. Bigarrena, eltxoen zainketa eta kontrola, ugal daitezke-en lekuak ezabatuz eta eltxo helduak akabatuz.

Gainera, birusa kutsa daitekeen herrialdeetasra bidaiatzen dutenpertsonek neurriak hartu behar dituzte eltxo horien ziztaduraksaihesteko.

Iraida Hurtado de SaratxoOsasun Publikoko Zuzendaritza

lako neskatxa nerabeen populazioarekin hasteko txertaketa, hauda 12-13 urteko neskatxekin.

Txertaketa pauta hiru dosi dira (0, 1 edo 2 eta 6 hilabete) eta admi-nistra daiteke B hepatitisaren aurkako txertoarekin batera. Txer-taketa 2007 urtean hasiko da eskola zentroetan, gurasoen edotutoreen berariazko baimenarekin.

Iraia Hurtado de SaratxoOsasun Publikoko Zuzendaritza

Chikungunya birusa

Salud PúblicaOsasun Publikoa

E rredakzioaSalud PúblicaOsasun Publikoa

Eusko Jaurlaritza.Osasun Saila.Donostia-San Sebastián, 201010 Vitoria-GasteizTel.: 945 01 92 03Fax: 945 01 91 92e-mail: [email protected]

Erredakzio-batzordea:

Margarita ViciolaJosé María ArteagoitiaJavier GarcíaMiguel Ángel García CalabuigMikel BasterretxeaNerea MuniozgurenEnrique PeiróLarraitz Arriola

Edizioa:

Miguel Ángel García Calabuig

Fotokonposaketa IPAR, S. Coop.Inpresioa: Grafo, S.A.2. seihilekoa.22. zenbakia; 2007. urteaISSN: 1697-2430Lege gordailua: BI-2874-98

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco