SalesBerriak_08
-
Upload
salesianos-urnieta -
Category
Documents
-
view
218 -
download
0
description
Transcript of SalesBerriak_08
Zenb.:VIII Urnieta, 2007ko ABENDUA
Salesianos Urnieta Salesiarrak
Portada 1go or.
Nahiz eta bidea zaharra iruditu eta ikasturtea iazkoaren errepikapena
ikusi nahi izan, esan behar dut hori ez dela horrela. Bide berria, aukera
berriak, esperantza berriak, amets berriak, garaipen berriak.
Agian, urteak pasa ahala, eta ikastetxeari begiratuz, norbaitek esan dezake
iturria zaharra dela, urte askokoa. Bada, nik orduan esango nioke, gure nahia
dela iturri zahar honetatik ur berria eta gardena ematea. Ea, bada, egia den
ikasturte berri honen ibilbidean.
Nuevo curso, nuevo camino, nuevas oportunidades, nuevos sueños, nuevas es-
peranzas, nuevas metas…
Cada vez que iniciamos un nuevo curso, lo que queremos lograr es que de
la vieja fuente hacer que mane agua nueva, llena de vida y transpearencia,
para que esos nuevos sueños, esperanzas, oportunidades y metas se hagan
realidad.
Para ello, contamos con la ilusión y el buen hacer de los que componemos
esta Casa Salesiana de Urnieta.
BEstE ikAsturtE BAt, BEstE iBilBidE BAt.
DBH/Batxilergoa 2. or.
Elkarrizketa 3. or.
Lanbide Heziketa 4. or.
Grafikagintza 5. or.
Denok batera 6. or.
Argazki zaharrak/Gurasoen txokoa 8. or.
Kalitatea/Wanted 9. or.
Kultura 10. or.
Denborapasak 11. or.
Kontraportada 12. or.
SALESberriak Urnieta, 2007ko ABENDUA
“ikasturtearen heren bat igaro zaigu, jada, eta konturatu ere ez naiz egin!” (irakasleak)
“ikasturtearen heren bat baino ez da pasa oraindik!” (ikasleak)
Ikusten den moduan ikusten dela, duela hilabete batzuk
hasi genuen ikasturte honek eman ditu fruitu ugari, eta
emango ditu gehiago ere hemendik aurrera.
Aurtengoan izan dugun lehen berrikuntza ordutegiari da-
gokiona da, astean bitan baitute lanaldi jarraia DBHko
ikasleek, ostegun eta ostiraletan hain zuzen ere, hau da,
arratsaldeko eskolak goizean jasotzen dituzte. Aldaketa
guztiontzako onuragarria izan delakoan gaude, ikasleei
eskolaz kanpoko jarduerak modu lasaiagoan antolatzeko
eta eskolako lanei denbora gehiago eskaintzeko aukera
ematen dielako eta irakasleoi, berriz, bilerak maizago egi-
teko aukera ematen digulako.
Bigarren berrikuntza ikastetxean sortu dugun eskolako
agendarena da; osotasunean ikastetxean diseinatu eta
prestaturiko agenda da, diseinuko ikasle eta irakasle eta,
oro har, irakaslego osoaren arteko elkarlanari esker sortua,
eta euskara hutsez gainera.
Hirugarrenik, 1go DBHko ikasleak
“Ahozkotasuna eta Bertsolaritza”
proiektuan murgildu dira eta ha-
mabostean behin Nagore Soroa
bertsolari gaztearen bisita jaso-
tzen dute bertsolaritzaren mun-
dua bertatik bertara ezagutu eta
beraiek ere mundu horretan mur-
giltzeko aukera izan dezaten.
Azkenik, hiruhilabete honetan
izan diren irteera eta egonaldiak ditugu: 2. DBHko ikasleak
urriaren 8an Miramonen izan ziren iaz parte hartu zuten
“Berde Berdea” proiektuaren barnean, eta urriaren 15etik
19ra Orioko Txurruka aterpetxean bost eguneko egonaldia
izan zuten euskararen kalitatea eta erabilera sendotzeko
asmotan. 4. DBHko ikasleek, berriz, Asisko Urmeneta marraz-
kilariaren bisita jaso zuten azaroan, SMSak eta euskara zein
ondo uztartzen diren azaltzeko; oso saio interesgarria ger-
tatu zen.
dBH: ikAsturtEA BErrikuNtzAz BEtErik!!!
BAtXilErGOA lEizEEtANUrriaren 4an, lehenengo eta bigarren batxilergokoekin ir-
teera bat antolatu genuen Aralarren erraiak ezagutzeko
asmoarekin. Ikastetxetik goizean irten eta lehenengo gel-
tokia Mendukilo izeneko leizea izan zen. Mendukilo leizea
Astitzen dago, Nafarroako Larraun haranean.
Leize hauetara orain dela gutxi arte sarrera murriztua ze-
goen, baina 2005eko udaratik aurrera, bisitariak jasotzeko
moduan atondu da.
Gure ikasleekin 25 pertsonaz osaturiko taldeak egin on-
doren, bisita guztiak zonaldeko giden laguntzaz gauzatu
genituen. Leize barruko ibilbideetako azalpenak errazago
ulertzeko asmoarekin, leizea multimedia eta argiekin horni-
turik dago.
Bisitak 50 minututako iraupena izan zuen eta 3 zonalde ez-
berdin ikusi genituen: Artzainzulo, Laminosin eta Herensu-
gearen gotorlekua.
Mendukilo leizeak bisitatu ondoren, talde osoa Aralarreko
San Migelera abiatu zen bazkaltzeko asmoarekin. Egural-
dia alde eduki genuen kanpoan eserita ogitartekoa jateko
eta taldeko argazkiak ateratzeko. Bazkaldu ondoren buelta
egin genuen ikastetxera oso gustura pasatako egun batek
eskaintzen duen goxotasunarekin.
2 DBH/Batxilergoa
Urnieta, 2007ko ABENDUA SALESberriak
Nongoa zara?Urnietarra, Urkainberri baserrikoa
zenbat urte dituzu?58
Politikarako zaletasuna noiztik?16 urterekin mugimendu sozio-poli-
tikoetan, baina zuzenean politikan
20-21 urterekin.
Nolatan bururatu zitzaizun alkate izatea?Ba egia esan, asmorik ez nuen. Aurreko
legislaturan Ezker Batua-rekin aurkeztu
nintzen eta aurten elekzioen ondoren-
go egoeragatik UDArekin alkate suer-
tatu naiz.
zein da zure iritzia alkate lanari buruz?Interesgarria eta aberasgarria. Esfor-
tzuak merezi du. Herritarren exijentzia
nabaria da eta horrek bultzatu egi-
ten nau.
zeintzuk dira orain alkatetzaren le-hentasunak?Udaletxeko gaietan herri partizipa-
zioa, udaletxearen kudeaketa herri-
tarrengandik gertuago egon dadin.
Proposamen zuzenak: arau subsidi-
arioa, osasun zentrua, eguneko zen-
trua, ikastetxe berria, herri antolakun-
tza eta mugimenduak sustatzea.
Gazteentzat, “puntukako karneta” de-
ritzona ere bai; batzuei irribarra sor-
tarazten badie ere, horrelako zerbait
litzateke: gazteei herri antolake-
tan parte hartzeagatik laguntza
ekonomiko edo material bat ematea:
karneta ateratzeko subentzioa, ikasketa
batzuetarako subentzioa, etab. Honen
bidez, gazteei Herri Hezkuntza bat
emango litzaieke. Herriko hainbat talde
eta antolatzaile aztertuko genituzke…
musika, jaiak, kirola…..
Gazteen inpresioak aurtengo san-mielei buruz?Ez dugu bilerarik egin oraindik. Hurren-
go astean izatea espero dugu.
Gure ikastetxearekin izan duzu harre-manik?Zuzendaritzarekin izan dut harrema-
na, eta oso ona izan dela esan be-
harra dut.
denbora librean zer egitea duzu gustuko?Errepidean bizikletaz ibiltzea, baina
orain ez dut denborarik.
liburu bat?Bi ditut batera: Arrasateko Gerra
aurreko borrokalari batzuen historia
eta Donostiako Udaletxean Gerra
garaian izan ziren ekimen politikoei
buruzko liburu bat. Dena den, azke-
naldi honetan ia ez dut irakurtzeko
astirik. Prentsa egunero irakurtzen
dut, irakurtzea gustuko dudalako eta
beharrezkoa dudalako ere bai.
Musika mota?Nik esaten dut rockero zaharrak ez
direla hiltzen! Hortaz, Rock melodikoa,
Beatles eta euskal kantari ugari.
zer egin beharko luke gure irakurle batek bere proposamen bat zuen mahaietara heltzeko?Oso erraza da. Idatzi eta Udaletxeko
errejistroan sartu; eta proposamena
konplexua bada, eska dezala hitzor-
dua gazteri zinegotziarekin
Mila esker denagatik.Zuei.
Hori bai, Puntukako karneta aurrera ateratzen denean gure ikastetxera etortzera gonbidatua zaude zehaz-tasun guztiak emateko.Mila esker, eta ea gauzatzen den.
MikElizAGirrErEkONdO
Datos personales, propósitos
e inquietudes del recién es-
trenado alcalde de Urnieta.
Tenemos su compromiso de
visitarnos en el futuro y expli-
carnos el original proyecto
“carnet por puntos” para los
jóvenes.
Urnietan jaioa, gazte-gaztetandik mugimendu sozialetan murgildua, eta egun UDA ordezkatuaz bertako alkatea. Ahoan irribarra duela, gure galderei erantzuteko prest agertzen zaigu.
Elkarrizketa 3
SALESberriak Urnieta, 2007ko ABENDUA
lantegiek, praktikak egiteko edo lanerako ikasleak eskatzen dizkigute. Gaur egun, eskatzen duten ikas-learen perfila asko aldatu da lehengoarekiko. Betidanik, ikasitako ezaguerei garrantzi handia eman izan
zaie; garrantzitsuak badira, baina beste alde batzuk gero
eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira eta lantegietatik
gehiago baloratzen dira. Hau da, orain dela gutxi arte le-
hentasunezko ziren ezaguerak 2. mailara pasatu dira eta
gaur egun beste ezaugarri batzuk dira langile bat hartze-
ko unean gehien baloratzen direnak. Aspektu hauen ar-
tean taldean lan egiten jakitea, erabakiak hartzea, prestu-
tatasuna, irtenbideak bilatzeko metodologia desberdinak
erabiltzea, lan giroan sortzen diren harreman pertsonalak
onak izatea, sormena, autonomia, e. a. daude.
Datu hauek lantokiekin dugun harremanen bitartez jaso-
takoak dira; batetik berauek adierazitakoak, eta bestetik,
gure hobekuntza prozesuen bitartez galdetu eta jakin-
dakoak eta Lanbide Heziketako zentru bezala gure erronka
eskaera hauei erantzuna ematea da.
Baina hau ez da aurtengo kontua, ikasturte batzuk da-
ramatzagu, jada, lanean hau guztia kontutan izanik. Zer
egin dugu orain arte? Hasiera batean lehen aipatutako
aspek-tuak bultzatzen zituzten erreminta eta metodologia
ezberdinak aztertu Europa mailan. Horrela, PBL (Problem
Based Learning) metodologiarekin hasi ginen lanean.
Metodologia hau Finlandia eta Suedian nahiko hedatua
dago eta oso emaitza onak lortzen ari dira.
Metodologia martxan jarri ahal izateko prestakuntza ugari
jaso zuten Elektrizitate- Elektronika arloko hainbat irakaslek,
eta ondoren praktikan jarri hainbat kurtsotan. Esperientzia
guztiak Elektrizitate arloan egin dira, ohiko ikasleekin, lan-
gabetuekin edo eta lanean ari diren pertsonekin. DBHn
ere zerbait egiten da. Emaitzak onak izan dira orain arte
eta honen ondorioz ikastetxeko irakasle guztiak Madrile-
ko entitate batek emandako formazioa jaso dugu azken
urteotan.
PBL metodologiak, ohiko klaseak emateko modua zeha-
ro aldatzen du. Ezaguerak irakasleak eman ordez (ikasle
pasiboak), irakasleak arazo bat planteatzen die ikasleei;
arazo hori konpontzeko bidean ikasleak beraiek dira eza-
guerak aurkitzen joango direnak. Beti ere irakaslea hor
egongo da haritik urrunegi joan ez daitezen kontrolatzeko
eta tartean behin esku bat botatzeko ere bai. Hori dena,
batik bat, taldean burutzen da eta irakaslea orientatzailea
izatera pasatzen da. Hasiera batean ikasleek ez dute gus-
tuko, beraien aldetik lan gehiago eskatzen baitu, baina lu-
zarora ikasitakoa hobeto finkaturik geratzen dela aitortzen
dute. Epe laburrean ikastetxeko ziklo eta kurtso gehiago-
tan erabiltzea dugu helburu, ziur baikaude etorkizuneko
irakaskuntzan ikasleek protagonismo gehiago izango du-
tela klase orduetan.
Bestalde, beste berrikuntza bat! Heziketa Emozionala
irakasten hasiak gara ikasleei. Emozioek gure bizitzan eta
harremanetan duten presentzia eta garrantzia ikusirik, arlo
berri hau jorratzeko erronkari ere ekin diogu.
Honek guztiak irakasleok ditugun ikasgai, programazioak,
klasea emateko modua, ebaluazioa eta hainbat gauza
alda arazten ditu eta dena ondo prestatzeak irakasleen
arteko elkarlana eta orduak ere eskatzen ditu.
Erronka berriak lan munduan. Ondorioz, erronka berriak
ikastetxean ere bai. Lan egiteko modua aldarazten diz-
kiguten erronkak, ordu asko sartzea eskatzen digutenak,
eta era berean, motibatu eta ilusioz betetzen gaituztenak
ere bai.
lANGilEEN PErFil BErriAk
4 Lanbide Heziketa
Urnieta, 2007ko ABENDUA SALESberriak
Lehen hiruhilabete honetan, Diseinu
eta Produkzio editorialeko taldeak es-
kolak proposaturiko erronka berri bati
egin behar izan dio aurre: laster gure
esku artean izango ditugun benetako
diseinu eta produkzioak egin behar iza-
tearena, hain zuzen ere.
Aurkeztu zitzaien lehenengo lana urte-
ro argitaratzen den “Proyecto educa-
tivo - Heziketa proiektua” liburuxka izan
da. “El programa de tu vida - Zure bizi-
tzako programa” lemapean, hainbat
bozetu desberdin aurkeztu ziren, ikasle
bakoitzaren araberakoa. Bozetuak egin
ondoren, eskolako zuzendaritza bildu
eta ikastetxea eta beronen baloreak
modu egokian azalduko lituzkeen lana
aukeratu zuten. Aukeraketa hau aurkez-
turiko 5 lanetatik biren artera mugatu
zen. Azkenean, erabiliko den bozetua,
Jurgi Martínez ikaslearena, izan zen,
nahiz eta lehenago, beste aldaketa
batzuk egitea eskatu zuten.
Honen ondoren beste lan batzuk egiten
jarraitu zuten: esaterako, ikastetxeak
abian jarri duen proiektu pilotu bate-
rako imagotipoa, proiektu hau “Adi
men emozionala” izango da, nahiz eta
azkenean, erabiliko den imagotipo hau
Agustini eta bere taldeari aurkeztu zi-
tzaien anonimo batena izango den.
Beranduago, beste proiektu berri bat
aurkeztu zitzaien: aurki geure etxeetan
jasoko dugun Gabonetako postala.
“Agertu da Jaungoikoa, Mariagan-
dik jaioa” esaldian inspiratuta, bi es-
tilo grafiko gailendu ziren, soilak baina
esanguratsuak, eta hauen koloreak u-
rretik zilarrera eta beltzera doaz.
Azkenik, esan genezake lan hauek ziklo
honetako ikasleentzako (Diseinu eta
Produzkio editoriala) oso baliagarriak
izan direla, ondoren argitaratuko diren
proiektuak direlako eta produkzio proze-
su osoa ikusi ahal izango dutelako.
E L K A R R I Z K E TA
Galdera: Zer iruditu zaizu ikastetxeak lan
hauek egiteko zuengan jarri duen konfi-
dantza?
Debora Atorrasagasti: Ikasteko modu
egokia iruditu zait. Benetako proiektuetan
parte harturik, lana serio hartzen duzu eta
bestalde bezeroak egiten dituen kritikak
eta proposamenak onartzen eta erabiltzen
ikasten duzu.
Galdera: Nolakoa izan da lana? ¿Banaka-
koa, taldekakoa?
Elixane Yeregui: Lana onuragarria izan
da. Banaka egin dugu lan, bakoitzak bere
bozetuak eta lanak egin ditu independien-
teki. Jon etortzen zen klasera eta hau edo
bestea sortzeko zegoela esaten zigun. On-
doren bakoitza bere ordenagailuan jartzen
zen eta lana nola egin edo zein modutara
enfokatu pentsatu ostean lanean hasten
ginen. Denbora justua geneukanez azkar
eta denborarik galdu gabe egin behar ziren
gauzak. Benetako enpresa batean nola lan
egiten den ikasteko ere balio izan digu
honek, eskaera azkarrekin, erabakiak hartu
behar direnean hartuz, bezeroaren kritika
eta irakasleek proposamenak entzun ondo-
ren hobekuntzak eginez, etab.
Galdera: Ikaskideen artean pikerik gertatu
al da bere lana aukeratu ez delako?
D.A.: (barreak) Ez da horrelakorik gertatu
nahiz eta taldeak bere ezberdintasun txikiak
edo handiak dituen, oso talde heterogeneoa
gara eta gainera etorri zaiguna gustura o-
nartu dugu.
Galdera: Zuen gustuak eta estiloak antze-
koak dira, edo alderantziz, bakoitza bere
lanagatik ezagutu daiteke?
D.A.: Bakoitzak bere estilo propioa du,
baina globalki esan genezake bi talde edo
daudela: alde batetik mutilak, gustu ilunak
edo tenebristak dituzte zeinetan kolore bel-
tza nagusi den eta beste alde batetik, nes-
kak gaude, diseinuaren edertasuna bilatzen
dugu, bakoitza bere estiloarekin.
GrAFikAGiNtzA
Grafikagintza 5
Los alumnos de Diseño y Producción
editorial han participado activamen-
te en la creación de proyectos reales
para la escuela: Portada del proyecto
educativo, imagotipo para la “Inteli-
gencia emocional” y la postal de Na-
vidad.
1
2
4
3
5 6
1.Selección de postales de Navidad.2. Diseño de la postal de Navidad.3. Redacción de texto para un artículo.4.Variaciones del imagotipo.5. Portada del Proyecto Educativo6. Portada de la postal de Navidad.
AMETSAKEGI!
SALESberriak Urnieta, 2007ko ABENDUA
8
1964. 1967.
1966. 1964.
FOrMACiÓN sOBrE EduCACiÓN EMOCiONAl PArA lAs FAMiliAsDurante el curso pasado se os ofreció a las familias de la
escuela la posibilidad de tomar parte en un curso de forma-
ción sobre la aplicación de la educación emocional en la
familia. Fuisteis muchos los que participasteis (más de 130) y
la valoración que hicisteis fue muy positiva.
Este año nuevamente vais a tener la posibilidad de partici-
par en este tipo de cursos. Se van a organizar dos niveles
diferentes:
- un nivel básico para los que no participasteis el
curso anterior
- un nivel avanzado para los que hicisteis el nivel bá-
sico el curso anterior
Nuevamente tenéis ante vosotros una buena oportunidad
para aprender de los beneficios de la conciencia emocional,
regulación emocional y las demás competencias emociona-
les para que vuestras relaciones familiares puedan mejorar y
podáis vivir de forma más satisfactoria.
Aurten ere gurasoek hezkuntza emozionalaren
inguruan prestatzeko aukera izango duzue. Bi
ikastaro mota antolatuko dira: oinarrizko bat
eta sakontzeko beste bat, azken hau aurreko
urtean oinarrizko ikastaroa egin zenutenen-
tzako hain zuzen.
1964. 1967.
1966. 1964.Arga
zki Z
ahar
rak
Argazki zaharrak/Gurasoen txokoa
Urnieta, 2007ko ABENDUA SALESberriak
Badira, jada, urte batzuk kalitatearen inguruan lanean hasi ginela. Emaitza onak lortu ditugu ordudanik (zila-rrezko Q-a 2004 urtean adibidez), eta asko lagundu digu kudeaketaren hobekuntzan.Baina gizartean behar eta erronka berriak azaltzen zaiz-kigu, egoera aldakorra da eta horren aurrean ikastetxea egokitu egin behar da; hobekuntzaren bidea jarraitu behar dugu.Aurtengo kurtsoa indarberrituz hasi dugu, eta etorkizunean hartu beharreko bidea erabakitzeko Hausnarketa Estrate-gikoa egin dugu ikastetxeko langile guztion artean.
Guraso, ikasle, enpresa eta gizarteak eskatzen dizkigun behar berriak direla eta, arlo hauetan are eta gehiago indartzeko erabakia hartu dugu:
- Balioetan oinarritutako heziketa, pertsona jatorrak, ardu-radunak, taldean lan egiten dakitenak, iniziatibarekin- Heziketa Metodologia berriak, heziketa integrala lortzeko: jarrerak eta gaiak- Enpresen arriskuak atzerriko kostu txikiko herrialdeen au-rrean; enpresa berritzaileen beharra. Honek guztiak Kultu-ra berritzaile eta ekintzailea bultzatzea eskatzen digu. - Enpresekin harremana estutu egin nahi da, beraien be-harrak hobeto betetzeko.
- Langile gero eta prestatuagoak eskatzen zaizkigu, tekno-logia ezagupen handiagoekin. - Gure ikastetxea langileen partehartze handiarekin ku-deatuko da, era autogestionatuan, taldekako lanean.
Ziur gaude hurrengo urteetan egingo ditugun hobekuntza lan eta proiektuek, gure inguruan asko lagunduko dutela, eta hori lortzeko asmotan lanean gogor jardungo dugu.
kudEAkEtAN kAlitAtEA, iNdAr BErrituz
Kalitatea/Wanted 9
Al comienzo de este curso se ha realizado una Reflexión Estratégica con la participación de todos los trabajadores.
Las demandas actuales de la sociedad, padres, empresas, alumnos son las siguientes: - Formación en valores- Nuevas Metodologías educativas para una educación integral- Cultura innovadora y emprendedora- Fortalecer relación con las empresas- Gestión participativa de la escuela
ExtrEmEly dangErous Ex-studEnt. last timE sEEn at school 4 yEars ago. if you havE sEEn hEr, sEnd us urgEntly a modErn picturE of hErs.
a rEward is waiting for you.
SALESberriak Urnieta, 2007ko ABENDUA
kultura10
En su primera novela,
“El señor de las moscas
(Lord of the Flies, 1954)”,
el escritor inglés William
Golding acertaba a
reflejar los problemas y
las inquietudes que han
servido de modelo para
estudiantes e intelectua-
les de todo el mundo.
¿Qué sucedería si un
grupo de niños o adoles-
centes se encontraran
de repente sin la presencia de los adultos en una isla
desconocida? ¿Cómo harían frente a las necesidades
inmediatas, a la tarea de organizarse, a la búsqueda
de una salida? ¿De qué les servirían las normas y la cul-
tura aprendida? ¿Se impondrían la racionalidad o el salvajismo? ¿El instinto natural
impulsa a la colaboración o la lucha? ¿Qué tipo de liderazgo prefieren las masas?
¿Estamos condenados a enfrentarnos?
El cineasta Helvecio Ratton, más alejado de las fábulas, se basa en las experiencias
vividas en las favelas brasileñas para su película “Radio Favela (2002).
Unos jóvenes - Jorge, Brau, Roque y Zequiel - , en la cima de una colina de Belo Hori-
zonte imaginan la instalación de una radio para los que no tienen voz: noticias, mú-
sica, inquietudes. Cuando logran ponerla en marcha, con más ingenio que recursos,
unos policías se acercan para acabar con un medio tan irritante, sin importarles la
presencia de los traficantes armados que se preparan para la lucha.
“Me interesé por la favela partiendo de esa idea de unos jóvenes que realizan un
sueño. Esta historia me interesaba, pero no exactamente como era. Estaba contando,
de forma ficticia, la historia de unos jóvenes que luchan por el sueño de crear una
radio en la favela… Creo que el cine tiene que ser el vehículo para acercarnos temas
que reflejen la realidad social, en estos momentos de crisis social y económica donde
los valores, no tan sólo en Brasil sino en todo el mundo, deberían de estar en primera
línea.”
Favelas, islas lejanas, colegios, barrios, cuadrillas, grupos sociales… ¿Qué tipo de rela-
ciones se pueden entablar? ¿Es mejor cooperar o enfrentarse? ¿Por qué apostamos
nosotros?
Favelas, islas lejanas,
colegios, barrios, cua-
drillas, grupos sociales…
¿Qué tipo de relaciones
se pueden entablar?
¿Es mejor cooperar o
enfrentarse? ¿Por qué
apostamos nosotros?
TAN PARECIDOS,
TAN DIFERENTES
Urnieta, 2007ko ABENDUA SALESberriak
dENBOrAPAsAk
1 1 1 1 1 1 1
3 0 0 0 0 3 0
1 5 3 0 0 0 0
1 1 1 1 1 1 1
0 0 0 1 3 0 1
0 1 3 3 0 0 0 0
1 0 1 1 1 5 1
3 3 0 1 0 1 0
0 1 5 0 0 1
1 0 1 1 1 0 1
Denborapasak 11
* NON dAudE AldizkArikO lAu EulitXOAk?
Bila itzazu aldizkari honetako artikulu desberdinen artean eta lau eulitxo daudela ikusiko duzu. Denak au-rkitutakoan adieraz ezazu X batez orrialdea eta zein kuadrantetan dauden.
Bi jolasak asmatu dituzulakoan bazaude, moztu orri zatitxo hau eta idazkaritza ondoan dagoen “asisten-zia” gutunontzian sartu.
Asmatzaileen artean opari-sorpresa bat zozkatuko dugu.
Izena: Kurtxoa:
pag.: pag.: pag.: pag.:
________________ ______
Josemiel-en Ikaslearen Gertakariak
"Y tu Josemiel, qué tal?Has sacado mejores o
peores notas que la vezpasada"
"Bueno, no sé, parece que yo a la profe le despierto una especie de simpatía
comercial"
"¿Simpatía comercial? ¿Y eso qué
quiere decir?"
"Quiere decir que mientrasmás me conoce másdescuento me hace"
SALESDOKURellena los cuadros vacíos con los números; 0, 1, 3 y 5 de manera que sumando tanto la columna como la fila te de 10.
SALESberriak Urnieta, 2007ko ABENDUA
12
SALESberriak Urnieta, 2007ko ABENDUA
12
DBH/BATXILLERMartxoa
31: Saroben “Karamuk” filma euskaraz
DBH 1ekoentzat
10-14: ikasketa amaierako bidaia BTX 2
apirila
16-18: Xoxoteko aterpean egonaldia DBH 1
Martxoak 31-apirilak 1,2:
egonaldia Getarian DBH 3
28-30: bidaia Bartzelonara DBH 4
Maiatza
7: ikasturte amaierako irteera Azpeitira DBH 1 eta
DBH 2
19: ikasturte amaierako irteera Oñatira DBH 3 eta
DBH 4
ZIKLOAK Visita de SR1 y SR2 a la empresa ABB Niessen.
Visita de SR2 a la empresa JEMA.
Visita de IE2 a la empresa EITB.
Visita de EIE2 y MEM2 a la empresa CAF.
Visita de AAGG a empresas del sector.
Egutegia / Agenda
LA
NG
ILE
EN
TZ
AK
O
ET
EN
GA
BE
KO
PR
EST
AK
UN
TZ
A 2
008
Montajes domóticos. Bus EIB
Montajes domóticos.
Corrientes portadoras (x10)
Preparación para el carné de instalador
Neumática y electroneumática. Automatismos
Automatismos hidráulicos y electrohidráulicos
Soldadura eléctrica
Diseño y configuración de telefonía e
intercomunicaciones en edificios
Diseño y configuración de instalaciones
de antenas
Diseño y configuración de instalaciones
de audio y megafonía
Diseño y configuración de instalaciones de seguridad
El ordenador. Entorno y mantenimiento
Editor de textos, hoja de cálculo y base de datos
Adobe Illustrator básico
LAN
GA
BETU
ENTZ
AK
OPR
ESTA
KU
NTZ
A
OK
UPA
ZIO
NA
LA 2
008
Electricista de edificios
Soldador de estructuras
metálicas ligeras
Grafista-maquetista
Salesianos Urnieta Salesiarrak
Ergoien Auzoa 620130 Urnieta (Gipuzkoa)
Tf. 943 551 789 / Fax:943 331 059
Egutegia/Hezkuntza Eskaintza