Sakanako Ikastolak mendira

2
IKASTOLAK MENDIRA Aspaldidanik Iñigo Aritza Ikastolan eta Andra Mari Ikastolan mendi taldeak zeuden, baina bakoitzak bere aldetik funtzionatzen zuen. Orain dela urte bete bi taldeek indarberritu ziren belaunaldi aldaketa gertatuz, eta aldi berean bi taldeek elkarrekin lan egiteko asmoa azaldu zuten. Horrez geroztik, pasa zen ikasturtean lau irteera egin ziren azkenekoan giro ederrean bazkaria eginez. Ekainean ikasturte honetako plangintza osoa zehaztu zen. Planteamendua da irailetik ekainera hilean behin (normalean hileko hirugarren igandean) goizeko irteera egitea. Momentuz 5-7 km-ko irteerak egin dira ume txikiak egiteko modukoak. Askotan umerik txikienek aulkitxoan edo motxilan egin dituzte baina 3-4 urtetik aurrera gai izan dira bere kabuz egiteko, elkarrekin joanda motibatzen dira eta bidea errazago egiten dute. Ibilbidea bukatu ondoren umeak oso gustura gelditzen dira. Bestetik, gehienetan haur helduagoak dituzten familiek aukera izaten dute ibilbidea luzatzeko. Ikasturte honetan hauexek dira egindako irteerak: Lareo, Urederra, Muskitzeko San Bartoleme baseliza eta Irañetako iturburua. Guztietan 50 eta 80 lagunen arteko taldea elkartu da eta giroa aparta izan da. Aldi oro, familia berriren bat agertzen da eta errepikatzeko asmoa azaltzen da. Haurrekin naturaz gozatzeko eta ikastoletako beste familiekin harremanetan hasteko parada ederra da. Aitzakia bikaina elkarrekin hamaiketakoa egiteko! Ikasturte honetan gelditzen zaizkigun irteerak hauek dira: hilaren 19an Sarabera, martxoan Artetako Iturbura, apirilean Ortzauteko San Adrianera, maiatzean Lezaundira eta azkenik ekainean egun pasa Larraungo Iturburura. Irteera egin aurretik eguraldia ziurtatzen saiatzen da baina ezin denean plan alternatiboa egiten da. Bestetik, guraso bakoitza bere umeez arduratzen da. Mendi taldea tresna izugarria suertatzen ari da Sakanako bi ikastolen familien arteko harremana estutzeko eta elkarrekin lan eginez gozatzeko. Ziur aski abiapuntu paregabea da etorkizunean bi ikastolen arteko proiektu komunak abian jartzeko. Taldea irekia da eta mundu guztia parte hartzera eta proposamenak egitera ongi etorria izaten da.

description

Sakanako Ikastolen mendi taldea

Transcript of Sakanako Ikastolak mendira

Page 1: Sakanako Ikastolak mendira

IKASTOLAK MENDIRA

Aspaldidanik Iñigo Aritza Ikastolan eta Andra Mari Ikastolan mendi taldeak zeuden, baina bakoitzak bere aldetik funtzionatzen zuen. Orain dela urte bete bi taldeek indarberritu ziren belaunaldi aldaketa gertatuz, eta aldi berean bi taldeek elkarrekin lan egiteko asmoa azaldu zuten. Horrez geroztik, pasa zen ikasturtean lau irteera egin ziren azkenekoan giro ederrean bazkaria eginez. Ekainean ikasturte honetako plangintza osoa zehaztu zen. Planteamendua da irailetik ekainera hilean behin (normalean hileko hirugarren

igandean) goizeko irteera egitea. Momentuz 5-7 km-ko irteerak egin dira ume txikiak egiteko modukoak. Askotan umerik txikienek aulkitxoan edo motxilan egin dituzte baina 3-4 urtetik aurrera gai izan dira bere kabuz egiteko, elkarrekin joanda motibatzen dira eta bidea errazago egiten dute. Ibilbidea bukatu ondoren umeak oso gustura gelditzen dira. Bestetik, gehienetan haur helduagoak dituzten familiek aukera izaten dute ibilbidea luzatzeko. Ikasturte honetan hauexek dira egindako irteerak: Lareo, Urederra, Muskitzeko San Bartoleme baseliza eta Irañetako iturburua. Guztietan 50 eta 80 lagunen arteko taldea elkartu da eta giroa aparta izan da. Aldi oro, familia berriren bat agertzen da eta errepikatzeko asmoa azaltzen da. Haurrekin naturaz gozatzeko eta ikastoletako beste familiekin harremanetan hasteko parada ederra da. Aitzakia bikaina elkarrekin hamaiketakoa egiteko!

Ikasturte honetan gelditzen zaizkigun irteerak hauek dira: hilaren 19an Sarabera, martxoan Artetako Iturbura, apirilean Ortzauteko San Adrianera, maiatzean Lezaundira eta azkenik ekainean egun pasa Larraungo Iturburura. Irteera egin aurretik eguraldia ziurtatzen saiatzen da baina ezin denean plan alternatiboa egiten da. Bestetik, guraso bakoitza bere umeez arduratzen da.

Mendi taldea tresna izugarria suertatzen ari da Sakanako bi ikastolen familien arteko harremana

estutzeko eta elkarrekin lan eginez gozatzeko. Ziur aski abiapuntu paregabea da etorkizunean bi ikastolen arteko proiektu komunak abian jartzeko. Taldea irekia da eta mundu guztia parte hartzera eta proposamenak egitera ongi etorria izaten da.

Page 2: Sakanako Ikastolak mendira

Desde haze mucho tiempo tanto en la Ikastola Andra Mari como en Iñigo Aritza hay grupo de montaña, pero hasta ahora cada uno funcionaba de manera independiente. Hace un año, los dos grupos se reforzaron dándose un cambio de generación, y al mismo tiempo los dos grupos mostraron la intención de realizar un trabajo conjunto. Tras esto, el curso pasado se realizaron cuatro salidas conjuntas y en la última se celebró una comida en un my buen ambiente. En junio de concretó la planificación para todo este

curso. El planteamiento es realizar una salida cada mes (normalmente el tercer domingo de cada mes). De momento se han realizado salidas de 5-7 km., de modo que los/as más pequeños/as también puedan hacerlo. Muchas veces los/as más pequeños han hecho la excursión en mochila, pero de los/as de 3-4 años en adelante han sido capaces de realizarla por sí solos/as, ya yendo juntos/as se motivan y el camino se les hace más sencillo. Una vez finalizado el recorrido se muestran muy satisfechos/as. Por otro lado, la mayoría de las veces las familias que tienen hijos/as mayores, tienen la posibilidad de alargar el recorrido. Estas son las salidas realizadas este curso: Lareo, Urederra, San Bartoleme de Muskitz y nacedero de Irañeta. En todas se ha reunido un grupo de entre 50 y 80 personas y ha habido un buen ambiente. En cai todas las salidas se suman familias nuevas y muestran su intención de repetir. Es una buena forma de disfrutar de la naturaleza junto con los/as niños/as y de relacionarse con el resto de las familias de la Ikastola. ¡Buena excusa para almorzar juntos/as! Estas son las salidas que quedan por realizar este curso: el 19 de este mes Sarabe, en marzo el nacedero de Arteta, en abril San Adrian de Ortzaute, en mayo Lezaundi y para terminar, en junio, a pasar el día al nacedero de Larraun. Se consulta el tiempo de antemano y cuando no se puede se prepara un plan alternativo. Cada familia se responsabiliza de sus hijos/as.

El grupo de montaña está resultando una herramienta ideal para fortalecer lazos entre las familias de ambas Ikastolas y disfrutar del trabajo conjunto. Sin duda puede ser el punto de partida para en futuro poder poner en marcha en proyectos comunes. Es un grupo abierto, donde todo el mundo está invitado a participar y hacer propuestas.