rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak...

8
Naf'ai rorako gehigarria / Ostirala, 1992ko abuztuak 28 / II. urtea / 39. zenbakin Artzain Eguna hogeitabostgarrenez Igande honetan ospatuko da Uharte- Arakilen Nafarroako Artzain Eguna Hogeitabostgarren edizioa dagoe- neko, eta hasieran arratsalde on bat pasatzeko aitzakia zena, az- kenean artzain eta gaztaren promoziorako funtsezko egun bihurtua dugu. Ez da ezer 'berezirik' izan- go urtebetetze hau os- patzeko, Jose Mari Uztarroz Aralar- Mendi elkartekoak esaten duenez, «hogeitabost urte betetzea, berez, es- peziala bait da». Barnean EKONGMIA Nafarroa eta Ipa- rraldeko harre- manei buruzko azterketa/iv-v MetropoliForala MENDIA Mari Abrego, mendizale baino, 'mendigizon'/vm FELIPE RIUS P oesia idazten saiatu naiz behin baino gehiagotan, baina oporren hurbilta- sunak niregan piztu ohi di- tuen Simbad marinelaren irudi infantilekin ametsetan hasten naizenean telebistari begiratzen badiot boligra- foa, koadernoa eta burumui- na mahai gainera botatzen ditut heriotzaren aztarnek egongela betetzen duten bi- tartean. Orduan, poesia ida- tzi beharrean duela zenbait urte 2CY batean zeharkatu nituen hiri horietan egiten ari diren txikizioaren berri eman beharko nukeela —testimonio hitzak konno- tazio handiegiak ditu ag- nostiko-ateoontzat— eta zodiac txiki batean eta plas- tiko laranjez estalirik bale untziren baten aurrean jarri beharko nukeela pentsatzen dut sarritan. Telediarioa bukatzen de- nean, telenobelak minima- lismora kondenatuak gau- dela gogoratzen dit. Aurretik bururatutako heroizidadeak umekeria bat besterik irudi- tzen ez zaizkidanez, koader- noa jasotzen eta bertso neur- tuak asmatzeari ekiten diot, baina berehala jartzen dute beste informatibo bat eta idatzitako guztia ezabatzen dut, hainbeste gorpuk lirika egiteko gogo guztia kentzen dit eta. Beharbada horrega- tik narradorez betetzen ari zaigu mundua eta poetak, baleak bailiran, desagertze- ko zorian daude.

Transcript of rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak...

Page 1: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

Naf 'a i rorako gehigarria / Ostirala, 1992ko abuztuak 28 / II. urtea / 39. zenbakin

Artzain Eguna hogeitabostgarrenez Igande honetan ospatuko da Uharte-Arakilen Nafarroako Artzain Eguna Hogeitabostgarren edizioa dagoe-neko, eta hasieran arratsalde on bat pasatzeko aitzakia zena, az-kenean artzain eta gaztaren promoziorako funtsezko egun bihurtua dugu. Ez da ezer 'berezirik' izan-go urtebetetze hau os-patzeko, Jose Mari Uztarroz Aralar-Mendi elkartekoak esaten duenez, «hogeitabost urte betetzea, berez, es-peziala bait da».

B a r n e a n

EKONGMIA

Nafarroa eta Ipa-rraldeko harre-manei buruzko azterketa/iv-v MetropoliForala

MENDIA

Mari Abrego, mendizale baino, 'mendigizon'/vm

FELIPE RIUS

Poesia idazten saiatu naiz behin baino gehiagotan, baina oporren hurbilta-

sunak niregan piztu ohi di-tuen Simbad marinelaren irudi infantilekin ametsetan

hasten naizenean telebistari begiratzen badiot boligra-foa, koadernoa eta burumui-na mahai gainera botatzen ditut heriotzaren aztarnek egongela betetzen duten bi-tartean. Orduan, poesia ida-tzi beharrean duela zenbait urte 2CY batean zeharkatu nituen hiri horietan egiten ari diren txikizioaren berri eman beharko nukeela —testimonio hitzak konno-

tazio handiegiak ditu ag-nostiko-ateoontzat— eta zodiac txiki batean eta plas-tiko laranjez estalirik bale untziren baten aurrean jarri beharko nukeela pentsatzen dut sarritan.

Telediarioa bukatzen de-

nean, telenobelak minima-lismora kondenatuak gau-dela gogoratzen dit. Aurretik bururatutako heroizidadeak umekeria bat besterik irudi-tzen ez zaizkidanez, koader-noa jasotzen eta bertso neur-tuak asmatzeari ekiten diot, baina berehala jartzen dute beste informatibo bat eta idatzitako guztia ezabatzen dut, hainbeste gorpuk lirika egiteko gogo guztia kentzen dit eta. Beharbada horrega-tik narradorez betetzen ari zaigu mundua eta poetak, baleak bailiran, desagertze-ko zorian daude.

Page 2: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

G u r e a u k e r a k

MUSIKA E Bolivia Manta taldeak Ome-naldia Andeetako orkestra herri-koiei' izeneko emanaldia eskei-niko du gaur bertan, ostirala, ga-beko hamarretatik aurrera. Eki-taldia Erriberriko eskenatokian izango da, Nafarroako Jaialdeien egitarauaren barruan.

Bolivia Manta talde hegoa-merikarraren errepertorioa, An-deetako goi lautadetako (Peru, Boliviako Titicaca lakuko es-kualdea eta Ecuador) 'quechua' eta 'aymara' indiarren ohiturak gogora ekartzen dituzten musika eta herri-kantaz dago osatua. Amodiozko kantak, festetako or-kestrak, kanta sakratuak, arba-soen omenezkoak, eta jainkoei egindako eskariak dira talde ho-nen langaietako batzuk.

Tresnen soinua (kenak, si-kuak, errondadorea, phalak, aykhoriak, pinkilloak, mandoli-nak, arpa, kitarrak, txarangoak, etab.), hala nola haiei darien iz-piritua, Europako edozein herri-tako kaleetan entzun ohi dugun folklore hegoamerikarretik aski urrun daude.

Dire Straits talde famatuak be-re lehendabiziko kontzertua emango du Nafarroan heldu den astfelehenean, hilak 31, Iruñeko Zezenplazan. Sarrerak aspaldi-danik daude agortuak, baina ho-rietariko bat baldin badaukazu presta zaitez gaurko talderik ho-

berenetakoa entzutera. Ez galdu aukera!

Sonora Candela taldeak joko du bihar larunbata, hilak 29, Irunberriko Foru enparantzan, bertako festak direla eta. Gaber-dian izango da.

mm ANTZERKIA S |

Zooren historia, Edward Al-beerena eskeiniko du igande ho-netan, abuztuak 30, Espainiako Centro Damratico Nacionalek. Emanaldia Iruñeko Gaiarre An-tzokian izango da, arratseko zor-

tzietan, eta bertan Pullitzer saria bi aldiz jaso zuen Albeek lan bi-kaina eskeintzen digu, batipat eraikuntzaren kalitateagatik eta kontzepzioaren ausardiagatik. Gaia da, azken finean, gizakiek elkarren komunikatzeko izaten duten zailtasun ikaragarria eta, gehienetan, gaindiezina. Bere gi-zartean ongi kokatutako gizona,

bera bezain zorioneko ez direnek pairatzen dituzten arazoez jabe-tzen ez dena.

BESTELAKOAK 2 1 Alakiketan izeneko emanaldia eskeiniko du Argia Euskal Dan-tzari taldeak bihar larunbata, Erriberriko jaialdien tokian, gaueko lOetatik aurrera. 'Alaki-ketan' burdingintzako danborra-ren onomatopeia, da Argia taldek bere azken ikuskarirako hautatu duen izena, non parte hartzen baitute 16 musikarik eta 180tik gora dantzarik. Euskal dantzetan espezialista den talde honek Erriberrin eskeiniko du oihartzun mitikodun koreografia bat, Juan Antonio Urbeltzek sortutakoa. Egilearen esanetan, turko eta kristauren arteko gatazkan oina-rritutako emanaldia da, «musi-karen ontasuna eta mugimen-duaren arintasun sentsuala adie-razten duena, horrelako borroka zentzugabearen basakerai ahaz arazteko hain zuzen ere». Argia taldeak 60-70ko hamarkadan eman zion hasiera bere lanari; gaur egun Europa eta Amerife aldean ezagutarazi dituzten hi-rurehun dantza eta bostehun he-rri-doinu ditu bere ondarean.

Diruaren hamarkada izeneko ikastaroaren azken eguna izango da gaur, ostirala, eta bertan Car-los Malo de Molina SIGMA 2-giza ikerketetarako agentziaren burua arituko da 'Espainiarrak diruaren aurrean: inbidia eta us-telkeriaren artean' gaiarekin.

Aratzuriko festekin batera

O L T Z A Z E N D E A

Aratzuriko festak izango dira asteburu honetan, eta bertako ekitaldi famatuena txerri laster-ketak dira, nola ez. Baina horre-taz gain, Oltza Zendeako herri honetako festek merezitako fama dute dagoen inguruko herrietari, giro aparta dela eta, eta Iruñpetik bertatik jende franko hurbiltzen ohi da beti.

Bertaraino inoiz joan ez baza-ra, baduzu orain aukera ederra, festaz gain, ibilbide politak egi-teko aukera bait duzu. Horrela, Aratzurin bertan, Jauregia ikus daiteke, gotiko estilokoa. XV. mendean Lancelot Nafarroakoa eta Juan Elokoarena izan zen, pa-triarka lehendabizikoa eta erret kutxazaina bigarrena. Ondoren Beaumont familiarena izan zen, eta 1512an Albako dukearen ar-madari sostengua eman zion. On-dare Historikoa dago izendatuta 1966z geroztik.

Iberon, b'estalde, azpimarra-tzekoak dira etxeak eta eraikin zibilak, harmarria eta arku azpi-marragarriekin. Oltzan, bestalde, XV. mendeko beste jauregia da-

go, eranskin batekin, dorrearen modukoa.

Hau oso ohizkoa izaten da Iruñerri osoan.

Herri gehienetan, bestalde, Er-di Aroko zubiak ikus daitezke

Arakil ibaiaren gainetik, denak nahiko ongi kontserbaturik. Ha-laber, Ororbian eta Orkoienen XVI. mendeko gurutzeak daude herriaren erdian, bide ertzetan eraikitzen zirenak.

ERRAN DUTE

6 _ ziak UPNren

hausdura ekar dezake».

Rafael Gurrea

UPNko idazkari orokorra

«Okupak talde erradikal

baten partaideak dira».

Alfredo Jaime

Iruñeko alkatea

«Onenen artean lekua ba-

dudala uste dut».

Carlos Armendariz

Pilotaria

«Espainian korrupzioa go-

ri-gorian dago».

Amando de Miguel

Soziologoa

ASTEKO PERTSONAIAK

Iñaki Cabases

i * * '

E A k o burua

EAko gizonek jokaldi ederra egin zioten UPNkoei joan den

astean, eta azkenean Atxitarteko patata beroa, erregionalisten es-ku utzi zuten berriro ere, hauen atsekaberako. Cabasesek esan zuenez, «hori bait zen bere le-kua». Patata bero honek erredura asko utzi ditu bere ibilbide lu-zean, baina sakonenak UPNn baitan gelditu dira. Azken aste honetako gertakarien orbainak zatitu ere, zatitu lezake UPN be-ra, Allik eta bere jarraitzaileek egin dituzten mugimenduak ez bait dira askoren gustokoak izan. Gurrea, Del Burgo eta Aizpun ji-poi ederra hartu dute, hartu ere.

Alfredojaime

fjk

Iruñeko alkatea

Lore Etxea eta bertan zeuden okupak bota ondoren, ohiz-

koak dituen agerraldiak egin zuen Alfredo Jaimek, bere ekin-tza azltzeko. Bertan, etxean aur-kitutako zerrenda egin zuen, eta «edozein lapurri bezalaxe» ja-rraituko ziela azaldu zuen. Alfre-do Jaimek ohituta gauzka tonuz kanpoko esaldiekin, baina garbi dago okupak ez direla lapurrak. Ez, urte luzez hutsik dagoen etxe batean sartu eta bertatik, ongi ala txarki, bizitzen eta ekitaldi ba-tzuk antolatzen saiatzen dire-nean. Ez dira lapurrak, etxe hori, zerbaitetarako erabili beherrean, bota egin bait du udalak.

Tomas Yerro •̂JHH

mm ^^^^^^^^^^

w £ A Jaialdietako zuzendaria

Asteburu honetan amaituko di-ra aurtengo Nafarroako

Jaialdiak, igadean arratsaldeko zortzietan Centro Dramatico Nacionalek aurkeztuko duen 'Zooren historia' lanarekin. To-mas Yerrok aurten lehendabiziz zuzendutako jaialdi hauen ba-lantzea egiteko goiz da oraindik, eta horretarako astia izango du aurrerago. Hala ere, bi gauza az-pimarratu daiteke: jende gutxia-go azaldu dela ekitaldi nagusie-tara, eta emanaldien kalitateak gora egin badu ere, kalean gu-txiago nabarmendu dela, batez ere herrietan. Hala ere izango da balantzeetarako denbora.

ADI !

EUSKALERRIAIRBATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORROXlN IRRATIA FM 107.5

. Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

HERRIIRRATIA OM1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21.00etatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADI01 OM835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALAR IRRATIA FM 106j

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-r-r-i Tb'iitol'

Page 3: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

Hator festara

Eskualdearen Eguna Irunberrin

PATXI ULAIAR / IRUNEA

Irunberriko festek hasiera ezin hobea izango dute aurten, berta-koek ezezik, eskualde osoko he-rritarrek ere parte hartuko bait dute heldu den igandean, hilaren 30ean. Aurten lehendabiziko al-diz, Eskualdearen Eguna ospa-tuko da, eta horretarako, Urral-goiti, Urralbeiti eta Romanza-doko udal guztietako ordezkariei egin zaie gonbitea. Horrela, eta erraldoien kontzentrazioaren ondoren, bazkaria izango da udal ordezkari guztien artean.

Ostegunez, bestalde, Haurren Eguna ospatuko du Irunberrik, eta horretarako Haur Udala auke-ratuko da hamar-hamabi urte bi-tarteko mutiko eta neskatilen ar-tean. Horietariko bederatzi izan-go dira egun batez herriko erre-geak, eta beren artean aukeratuko Aute alkatea. Enunhorretari berak

eramango du 'herriaren ardura', eta ardura ezezik, inolako ikus-kizunaren falta ere ez dute iga-rriko txikienek. Hamaiketan be-ren suziria piztuko dute, eta me-zaren ondoren, 12etan, karting izango dute gozatzeko. Ondoren txarangak eta desfileak izango dira, eta arratsaldeko sei t'erdietan betizuak. Ondoren, txaranga, kaleetan zehar.

Egun berezi hauetaz gain, as-tean zehar txarangak, zezensuz-koak, betizuak eta berbenek alai-tuko dituzte herriko kaleak. As-telehenean ospatuko da San Ra-mon patroiaren eguna, eta meza nagusia izango da, eguerdiko ha-mabi t'erdietan.

Astertean, irailak 1, platoari tiro herri txapelketa izango da, eta ordubatean, kalderete txapel-keta. Ondoren, nola ez, Plaza Nagusian dastatu ahal izango da. Asteazkenean izango da Kollin

Atzo hasi ziren Zudaireko festak

Irunberri.

Clovvns antzerki taldearen eki-taldia, eta gabez, Iruña Band or-kestra arituko da plazan. Ostira-lean Zaharren Eguna ospatuko da, eta larunbatean, azken eguna, 'Pobre de Mi-rekin' amaituko dira festak.

P U / IRUNEA

Zudaireko festak atzo, oste-guna, hasi ziren, gabeko zortzie-tan bota zen txupinazoarekin. Ondoren, egitarauaren arabera, ezkilen jotze izango zen, eta ga-beko bederatzietan kaldereten dastaketa zegoen iragarrita. Dastaketa eta gero, nola ez afari herrikoia. Festak hasteko modu ederra, bai horixe!

Gaur, goizeko zortzietan, argi soinuak izango dira, eta eguer-dian meza nagusia, Zudaireko San Estebaren omenez. Ondoren, gazta, urdaiazpikoa eta ardoa ba-natuko du Udalak herritarren ar-tean. Arratsaldeko zazpietan

amurrainak harrapatuko dira ibaiaren hondartzan, eta gabeko zortzi t'erdietatik aurrera, dan-tzaldia.

Bihar, larunbata, goizeko zor-tzietarako daude deituak zudai-retarrak, frontoian, eta bedera-tzietan, argi soinuak izango dira karriketan zehar. Eguerdian, dantzaldia, eta arratsaldean, jo-tak, Aires Navarros taldearen es-kutik.

Igandean, hilak 30, haurren-dako jolasak eta pilota partiduak izango dira: hasteko Sainz-Mo-ran Ruiz-Martinezen aurka —denak zudairetarrak—, eta ondoren Balerdi-Satrustegi Lu-janbio-Apeztegiaren kontra.

Txerri lasterketak Aratzurin P.U. / IRUNEA

Aratzuriko festak famatuak dira mundu osoan, duela hamabi bat urte hasi zen ekitaldi bati es-ker: txerri lasterketak. Horri es-ker, Amerikaraino heldu ziren Oltza Zendeako herri txiki honen irudiak, eta nonnahi lehiakiderik sortu bada ere, oraindik inor ez da ausartu bertakoei desafio egitera.

Ohitura, esan bezala, duela ha-

mabi bat urte sortu zen, koadrilak elkartu eta festetan zerbait bere-zia egitea proposatu zutenean. Aratzurin ez zen ordura arte ho-rrelakorik egin, baina Jose Mari Iribarrenen liburu batean Ara-tzurin txerri lasterketak egiten zirela agertu zen, nahastuta hain segur. Orduan, hori gauzatzea deliberatu zuten gazteek, eta hortik aurrera gero eta ospe han-diagoa lortu du ekitaldiak. Aur-ten sei txerrik hartuko dute parte, denak kanpotik ekarritakoak, eta aste osoan zehar izan dira entre-namenduak, 'trenpu onaren' bila. Faboritoen artean, adituek dio-tenez, basurdeekin nahastutako txerri emea dago, bizkorra oso.

Txerri lasterketak larunbatean eta igandean izango di i a. bi txan-datan, eta biak arratsaldeko zazpi

t'erdietan, baina horretaz gain, egitarau bitxia eta polita prestatu dute bertan. Atzo hasi ziren fes-tak, eta herri kirola eta herri baz-kariaz gain, Koxko taldearekin dantzaldia zegoen iragarrita egi-tarau ofizialean, goizeko laurak arte.

Gaur ostirala, arratsaldeko sei t'erdietarako daude iragarrita idi demak, baina berri hau idazteko unean Aratzuriko festetako ar-duradunetako batek ezin izan zi-gun baieztatu azkenean egingo zen ala ez. Bihar larunbata, eta txerriez gain, pilota partiduak eta dantzaldiak izango dira, eta igan-dean, mus txapelketa eta play-black, bertako partaideen esku-tik. Gabez, Aguirren taldeak alaituko ditu aratzuritarrak, eta mozorroen dantzaldia izango da. Festak astelehenean amaituko dira, Yatagan orkestraren esku-tik.

Page 4: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

IPAR EUSKAL HERRIA ETA mdjj^ 1 NAFARROA ELKARLANEAN

Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren arteko harreman komertzialak bultzatzeko proiektua aurkeztu berri dio Matalaz Lan-da Garapenerako Taldeak Nafarroako Gobernuari, eta bertan azaltzen denez, elkarlana oso positiboa izan daiteke bi aldeetarako. Nafarroako Gobernuak gogo onez hartu ditu azterketaren emaitzak, eta dagoeneko bi proiektu daude martxan: Euskal Herriko gaz-tak elkarrekin bultzatzeko bata, eta Iratiko egurra transformatzeko bestea.

Mugak iosten ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Nafarroa eta Ipar Eoskal He-rriaren arteko harreman komer-tzialak etorkizun handikoak eta bultzatu beharrekoak dira, da-goen egoera eta baliabideak ho-rretarako aproposak bait dira gaur egun. Hauexek dira, Nafa-rroako Gobernuaren enkarguz Matalaz Landa Garapenerako Taldeak egin berri duen azterke-taren emaitzak.

Bertan Nafarroako mendial-dea eta Ipar Euskal Herriko py-mes-en —enpresa txiki eta ertai-nak— arteko elkarlana aztertzen da, bi aldeetako enpresari, sindi-katu, Kontu Ganbara eta abarren artean ehundik gora elkarrizketa egin ondoren. Azterketak «oso harrera ona» izan du Gobernuan, bere egileen esanetan, eta dagoe-neko banatzen hasia da udaletxe, Kontu Ganbara eta enpresarien artean.

Nafarroako mendialdea, 5.b izenez ere ezaguna, Sakana eta Erronkariko ibarren artean ipa-rraldera doana da, eta azterketan parekotasun handiak antzeman ahal izan dira Ipar Euskal Herria-rekin, elkarlanerako itxaropenak eta aurriskuspen onak eskaintzen dituztenak. Bittor Aierdi taldeko partaideak azaltzen duenez, «begi onez» ikusi dute ideia bi aldeetako enpresari eta merka-

talariek, baina animo handiagoa somatu dute Iparraldekoen ar-tean, «Nafarroakoei, akaso, mu-gatik ateratzea oraindik arraro samar egiten bait zaie».

HURBILTASUNA Nafarroako ETA eskualdearen

EGOERA ONA M U G A R I K Z A .

balenetakoa Ipar Euskal Herria-rekin da, nahiz eta alde honekin dauden harremanak bestekoekin baino franko txikiagoak izan, Halaber, azpimarratzekoa da hi-riburuen artean dagoen hurbilta-suna. Adibidez, Ipar Euskal He-rriarendako Iruñea Bordele —Akitaniako hiriburua— baino askoz ere hurbilago dago, eta distantzia ere Erriberak Iruñearekin duena baino txikia-goa da.

Halaber, Europatik 'mugak josteko' joera nabarmen bultza-tzen ari da ezaugarri antzekoak dituzten herrialdeen artean. Ho-nek esan nahi du, hitz bitan, di-rulaguntzak handiak direla mota honetako proiektuetarako, eta el-karlana aspaldikoa da, kasu, Ale-mania, Austria eta Italiaren ar-tean, edota Katalunia, Sardinia eta Rossignolen artean. Nafarroa

eta Ipar Euskal Herriaren kasuan, Euskal Autonomi Elkartea, Na-farroa eta Akitaniak duela gutxi sinatutako komenioak franko errezten du elkarkana.

Halaber, badago aldeko beste zenbait ezaugarri: Nafarroak os-pe eta irudi ona dauka Iparral-dean, eta euskara eta Nafarroa Beherea ere lokarriak estutzeko eta harremanak errezteko balia-garriak dira. Horretaz gain, bi al-deetan bizi den egoerak merkatu berriak bilatzera bultzatzen ditu enpresariak.

TRABA Trabak, GEOGRAFIKOAK ETA bestal-

SOZIOLOGIKOAK D E GEO_

grafikoak, soziologikoak zein ekonomikoak dira. feadago ez-jakintasun handia beste aldean gertatzen denari buruz, eta horrek zailtzen du prozesua negozioak egiteko orduan. Gainera, mugen desagerpenak ekarriko dituen ondorioei buruzko ideia garbia ez dago enpresarien artean, eta ga-rraiobideak oso zailak eta txarrak dira. Nafarroako enpresarien ar-tean, adibidez, errezelo handia-goak somatu dituzte azterketaren egileek, lurrajdetik kanpo atera-

tzeko dagoen ohitura falta dela eta.

«Oso probetxuzkoak» izan daitezkeen harremanak gauza-tzeko, Pirinioen arteko Elkarlan Ekonomikorako Agentzia bat sortzea proposatzen du azterke-tak, premiak zehazteko, harre-manak errazteko eta egitasmoa koordinatzeko. Agentzia hau Gobernuak sortuta edota priba-tua izan liteke, baina bigarren formulari erizten dio egokiena.

Agentzia honen behar nagusie-netakoa 'Pirinioa' edo 'euskal' marka eramango lukeen pro-duktua bultzatu eta ezagutaraztea izango litzateke.

Orain lan guzti honi probetxua ateratzeko gogoak behar dira, baina hauek ez dira sortuko Go-bernuaren aldetik. Bittor Aierdi-ren esanetan, «Gobernua prest egon daiteke laguntzeko, baina arrekontuen murrizketek gogor ukitu dituzte mota honetako proiektu guztiak: 'Leader' kasu. Enpresa erdi pribatu bat askoz eraginkorragoa izango da, bu-rokrazia traba handia izaten bait da askotan».

Bizkarra ematen A.B. / IRUNEA

Nafarroa eta Ipar Euskal He-rriko hiru herrialdeak: bizkarra jotzen, baina bizkarra emanez. Iparraldeko anaiekin dauka mu-ga handiena Nafarroak, baina baita zailena eta ahaztuena ere. Betidanik bi aldeen arteko harre-manak ganadua eta komertzioa-ren ingurukoak izan dira, baina lurralde zail eta malkorrek ez du-te harreman hauek gehiegi sen-dotzeko betarik eman. Gaur egun zortzi mendatek elkartzen dituzte bi aldeak, baina horietariko bi ia

urte erdiz itxita egoten dira, eta gainontzeko seiak ez dira ego-kiak garraio astunak edo trafiko kopuru handietarako. Eta hemen ere historiak trufa egiten digu. Harremanak zeuden garaian ez ziren ia beharrezkoak errepideak. Egun, ez dira nahikoak.

Bitartean, bi aldeen arteko be-netako harremana" soilik muga egiten duten tokietan edota, aka-so, oso gertu eta iharduera eko-nomiko handia dutenetan aurki daiteke. Nafarroako beste alde askotan, aspaldian eman zioten bizkarra Ipar Euskal Herriari.

Page 5: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

IPAR EUSKAL HERRJA ETA NAFARROA ELKARLANEAN

EiLskal Herriko gaztak elkartuta A B. / IRUNEA

Bi zonen arteko elkarlanari bu-ruzko teoria guztiak hutsak lira-teke ezertan gauzatuko ez balira, eta oraindik oztopo franko eta tradizio falta handia somatzen bada ere, badaude dagoeneko mugak josten aritzen direnak. Gaztagintza eta basoen ustia-kuntza arlotan hasiak dira harre-manak, «etorkizun handikoak» biak, bultzatzaileen esanetan.

Lehendabiziko proiektua Euskal Herrian jatorrizko izen-dapena duten hiru gazten —Ron-cal, Idiazabal eta Ossau-Irati— arteko elkarlana bultzatzea li-tzateke. Horretarako azken bilera maiatzaren 21ean egin zen Atha-rratzen (Zuberoa), eta gutxi barru hiru sor marken administrazio kontseiluetako buruak elkartuko dira proiektua eztabaidatzeko.

Ideia aurtengo maiatzean Maulen egin zen Dantzarien Bil-tzarran sortu zen, Beñat Etxebest Mauleko Arapitz Landa Gara-penerako Elkartekoak azaldu duenez. «Ekonomia eta kultura nahi ginituen lotu, eta hiru gasnen buruer proposatu genien lan ba-ten abiatzea. Berehala ikusi dugu bazela nahikunde bat horretara-ko, baina ez orain berehala ekoizpen ukaiteko, baizik eta er-diko epe batean zerbait ateratze-ko». Asmoa ez da izango, Etxe-besten esanetan, hiru markak nahastea, «baizik eta euskal itxu-raz baliatzea hiruren promozioa egiteko».

GAZTEN Hiru gaztek ANTZEKO antzeko ezau-

EZAUGARRIAK ^arriak dituzte, latxa arrazako ardien esnearekin eginak, esne gordina erabiltzen dute eta euskal irudiarekin sal-tzen dira. Hain zuzen ere, hori da elkarlanerako argudio sendoe-netako bat, Etxebesten esanetan "«euskal infajina oso ongi saltzen

bait da Europa osoan». Lanak hiru mailatan egiten ari

dira. Lehendabizikoan hiru gazta motetan erabiltzen den esnearen ezaugarri kimikoak aztertu nahi dituzte, haien arteko ezberdinta-sunak zehazteko. Bigarrenik, salmenta bera aztertu nahi da on-gi, eta proposamena da plater be-rezietan hiru gaztak batera aur-keztea, 'euskal gaztak' izenare-kin. Horretarako promozioa egingo litzateke zentru garran-tzitsuetan: Madril, Parise eta Mi-lano, kasu. Hirugarren mail ba-tean, esne gordinaren erabilera legeztatu beharra zegoen Euro-pan, bertako araudiaren arabera ez bait zegoen esne hori erabil-tzerik. Kontaktu eta harreman franko izan ondoren, azkenean lortu da onespena, eta traba bu-rokratiko garrantzitsua gainditu da.

IRATIKO Bigarren EGURRERAKO proiektua Irati-

E N P R E S A ko oihanaren egurraren inguruan enpresa bat sortzea da, eta horretarako bile-rak eta proiektu bat egina dago jadanik. Hemen ere asmoa bes-taldean sortu zen, Michel Castan Zuberoako Sindicat-ekoaren bi-dez. Hau harreman jarri zen Na-farroako udal eta entitateen or-dezkariekin, eta Mikel Del Rio Aezkoako Batzar Nagusiko pre-sidenteak adierazten duenez, Erro'nkaritik Erroibarreraino bi-tarteko udalek begi onez ikusi dute proiektua.

Iratiko basoa ustiatzeko esku-bidea duten udalek egur askore-kin gelditu beharra daukate ur-tero, ondoren saltzeko zaila dena. Proiektuaren arabera, soberako egur guzti hori transformatzeko enpresa bat paratuko litzateke Atharratzen eta horrela, bi arazo konponduko lirateke: egurraren salmenta, eta transformazio bera

Gaztagintza eta basoen ustiaketan izan dira bi zonen arteko lehendabi-ziko harremanak elkar-lanerako.

ere. Gainera horrela lan-postuak sortuko lirateke behar handia duen alde batean. Ondorengo fase batean Nafarroako zatian ere kokatuko litzateke bi-garren enpresa bat. •

Zenbait bilera egin da dagoeneko, eta interesa erakutsi dute proiektuan Nafarroako Goberriuak eta Eusko Jaurlaritzak, baina dena dago Zube-roan egiten ari den azter-keta teknikoaren espe-roan. Arazoak, beti be-zala, traba burokratikoak eta egurraren prezioen arteko ezberdintasunak dira.

L a n d a g a r a p e n a k l ehen a r l o a r i e r r e p a r a t z e n d i o g e h i e n b a t .

Matalaz, landa garapeneañ lehena A B / IRUNEA

Matalaz Landa Garapenerako taldea sei lagunek osatzen dute, seiak arlo honek elkartuak eta aurrera jarraitzeko nahia dute-nak. Izena Zuberoako pertsonaia historikoari hartu zioten, «bera izan bait zen bere garaiko landa garapenerako lehendabiziko agentea».

Nafarroako mendialdea gara-tzeko 'Leader' izeneko proiek-tuaren barruan elkartu ziren, Na-farroako Gobemuak osatu zuen taldearen barruan, baina seiak egotzi zituzten proiektutik go-bemu aldaketa izan zenean. Or-duan, arlo bereko hiru azterketa burutzeko enkargua egin zieten, eta hor osatu zen taldea.

Hiru proiektu hauek duela gu-txi amaitu dituzte, eta bi martxan daude jadanik. Garrantzitsuena Ipar Euskal Herria eta Nafarroa-ko elkarlanari buruzkoada, baina hori izango da, indarrean para-tzeko arazo handien izango due-na.

Bigarrena, Larraun bailarako bultzapen turistikoari buruzkoa, luze gabe aurkeztuko dute era ofizialean. Matalaz taldeak gi-dari turistikoen talde bat osatu du horretarako eta argibideak ema-teaz gain, eskaintza biltzen eta osatzen lagundu du. Orain, trip-tikoa egina dago, eta Larraungo Udalak eta Lekunberriko kon-tzejuak hartu dute egitasmoaren ardura.

Hirugarren proiektua Nafa-

rroako basoen kontserbaziorako taldeei buruzkoa izan da. Horre-tarako, Matalaz taldeak zenbait talde bildu ditu, basoen garbiketa' eta kontserbazio lanez ardura izango dutenak, eta batzuk la-nean ari baldin badira, hurrengo urtetarako gehiago sartuko dire-lakoan daude, aurten aurrekon-tuekin arazoak izan bait dira.

Hauek utzita, beste proiektu bila dabil taldea, baina oraingoan udal eta bertako entitateengana jotzea deliberatu dute, Gober-nuak mota honetako lanetarako ezarri dituen aurrekontu murriz-ketak direla eta. Interes handia antzeman dute mendialdeko udaletan lan hauei buruz, eta proiekturen bat dagoeneko es-kuartean daukate.

Page 6: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Ur-zozoa Cinclus cinclus

Ur inguruetan beti Nafarroako iparral-dean Badaki igeri egiten

Ibai garbien adierazgarria

Zozo arrunta baino txikixea-goa, potoloa da, hegal eta buztan motzarekin, eta azken hau beti altxata darama. Gehienetan ibai eta erreken ondoan egoten da, beti talde berberekin edo baka-rrik. Halaber, beti ibaiaren zati berberan ibiltzen da.

Arrea dauka burua eta sorbal-da, baina atzekaldean nabarra na-gusitzen da. Bularraldean daukan txuria da, hala eta guztiz ere, gehien nabarmentzen zaiona.

Uretan dauden insektuak dira bere elikadura, eta batzutan loi-nak eta antzeko arrain txikiak ere harrapatzen ditu. Trebea da igeri egiten eta badaki uraren azpitik ibiltzen. Kabia belarrez eta go-roldioaz osatzen du, eta goikal-dea estalita egoten da. Harri, zubi eta baita enborretan ere paratzen ohi ditu, beti ibai eta erreken er-tzeetan, eta askotan ur jauzi edo korronte on baten ondoan.

Emeak hiru edo lau aldiz erru-ten du urtero, eta bakoitzean lau-pabost txorikume ateratzen dira. Nafarroako iparraldean dago oso zabaldua, eta tarteka hegoaldean aurkitzen bada ere, beti mendial-dean izaten da. Ur-zozoa aurki-tzea ibai edo erreka garbi baten adierazgarria izaten ohi da.

Chez le dentist IKERNEINDAKOETXEA

Telefonoz deitu ninduten, hi-lak 10,5.30etan, dentistarengana joan behar nuela esanez. Lasai asko gelditu nintzen.

Egun hura besteak bezala pasa zitzaidan: mantso mantso. Ez nintzen dentistarengana joan behar nuela ere gogoratzen. Bi-garren atsedenaldia etorri zen, eta harekin dentistaren oroimena, haginak min egiten zidan! Den-tistak egin beharko zidanaz ardu-ratzen hasi nintzen, tornoa sartu, hagina kendu, enpastea egin.J Hura buruko mina jarri zitzaida-na! Gainera, beste bi klase gehia-go nituen astelehena zelako.

Bi klase luze haiek amaituta-koan etxerako bidea hartu nuen eta tarte hartan aluzinazioak ikusten hasi nintzen (tornoa, ha-gin-ateralea, pasta, lima...), bu-rua galduta nuen, zein gaizki sen-titzen nintzen. Nik banekien irudi guzti horiek neure buruak sor-tuak zirela eta lasaitzen hasi nin-tzen, beldurrez joan zitzaidala ere esan dezaket. Zeren guzti hura beldurra besterik ez zen. Eta ez pentsa ni edozeinekin beldurtzen naizenik!, dentistak munduko gi-zakirik gogorrena ere beldurtzen

bait du. Iritsi zen egiaren ordua, eta beldurrari aurre egin behar nion. Behetik deitu nuen eta nire izena esan orduko portaleko atea ireki zen. Eskailerak igo eta lehendabiziko pisura iristean nire beldurraren atea ireki zen. Bai-na..„ arraroa zen: ez nengoen ba-tere urdurik ez eta beldurturik ere.

Liburu bat eraman nuen itxa-roten nuen bitartean irakurtzeko. Nire aurrekoak joan ziren eta erizainak nire izena aipatu zuen. Itxaron gela handi hura utzi eta dentistaren aulkian eseri nintzen.

Dentistak ahoa irekitzeko esan zidan, esan eta egin, baina oso arraroa gertatzen zitzaidan bel-durrik ez edukitzea. Badakit sar-tzean ez nuela beldurrik baina egoera hura diferentea zen. Den-tista emakumea zen eta ez dakit horrek eman zidan konfidantza edo zer zen. Oso atsegina zen erizaina nirekin... beno, izan beharra dauka, bestela!

Gako baten antzeko tresnatxo bat sartu zidan ahoan eta hagine-tan sartzen saiatuz hasi zen. Atzekaldeko hagin batean geldi-tu zitzaidan tresnatxo hura. Naz-kagarria zen, eta dentistak pena

itxurazko gezurrezko aurpegiz begiratu eta zera esan zidan:

—Atzeko hagin horretan zu-lotxo bat daukazu, enpaste bat egin beharko dizugu.

Beldurra niretzat eta pena pol-tsikoarentzat.

—Beno, lehenbailehen egin ezazu!— esan nion.

Orratz bat sartu zidan atzekal-dean, anestesia izango zelakoan nago, eta bi minutu itxaron ondo-ren tresna hura nere hagin politan zuloa egitera sartu zuen. Tresna-txoak egiten duen soinua ez dut inoiz ahaztuko. Mila eta bat aldiz min eta hotzikara eragin ondriren, pastak jarri zizkidan. Lehenengo betetzeko bat, gero zilar koloreko beste bat eta azkenik fluorra zuen beste bat. Hitz bitan esanda, pro-zesu osoa. Dena bukatu ondoren, poltsikoa hustu eta utzi ninduten. Ahoaren atzekalde guztia lotan nuen oraindik eta okerrena, bi ordu pasa behar izan nuen ezer jan gabe. Baina azken batean ez zen horrenbesterainokoa izan, gela guzti hura goitik behera ne-kien, baina bestela... ezer. Ni be-zala zazpi enpaste dituztenek ulertuko naute, bat bakarra due-nak, ordea ez horren ongi.

BASAJAUN

Historia herriak idazten du, eta Lurraldeak, herri ho-nen zati bat den aldetik,

historiaren zati bat ere idatziko du. Hiru urtez borrokan, lan go-gorrean, martxa gatazkatsuetan, non betikoen kolpeek ere ez zu-ten huts egin; are gehiago, na-barmendu zen beren presentzia.

Fideli gertatuko zaion bezala, historiak epaitu eta kargurik gabe libre utziko du Lurraldea, eta Jonan, Victor, Begoña eta beste hainbeste gizonezko eta emaku-mezko askoren gogoan geldituko dira egindako lan onari esker.

Baten batek metrailetak zin-tzilikatu zizkien lepotik, beraiei ez zegozkien metrailetak, zintzi-likatu ere; baten batek bidea okertu zuen; baten batek oraindik gauzatu ez den —emango diogu beta itxaropenari— amaiera nahi izan zuen...

Atxitarte, aintzinako haitzak, gure historiaren begirale isilak eta ezkutuak, beren saihetsak zauritu nahi dituzte. EAko gizo-nak: ez bakarrik ekologiari begi-ra, baizik eta poesia edo nostal-giari erreparatuz —penagarria li-tzateke garai hauetan horretarako eskubideak ere ukatzea— Nafa-rroak merezi duena egin ezazue. Ahaztu itzazue interes politi-koak.

Txanpainarekin topa egitea lekuz kanpo dago, baina ez sen-perrenak eta bost egitea honda-mendi ekologiko hau saihesteko. Atxitartea moztu nahi izatea te-moso izatea da, erakundeek ezin dutela huts egin adierazi nahi izateko. Hori da gure begirune handiena merezi duen lurra kol-patzea, hemen apopiloak besterik ez garelarik.

Jenero Xumekoak

Bentako gogoa ozaya eta Almudena, Bentako alaba ederrak. Batak gereziak jan ohi zituen hegoaldeko leihoan, besteak, ordea, melokotoiak iparraldekoan. Gaur Bentak gereziondo bat dauka hegoaldean eta melokotoiondo bat iparraldean. Nire malkoak, berriz, bi-dean erori eta antzuak izan ziren. Hiru alaba balira, apika hi-rugarrena niretzat izango zitekeen. Zozaya eta Almudena, Bentako alaba ederrak.

JEREMIAS ERRO

KAZKARROAN

KONTRAPASA Erantzunak zehaztuz joan ahala, pasa ezazu letra bakoitza dagokion laukira. Beheko taula osatu ondoan Malerrekan jasotako esaera zahar bat ageriko zaizu.

1. Ate itxia irekitzekoa

2. Hor ... , Mari Anton

3. Ahaire

4. Landare hazkura emalea

5. Moztu

) > > >»y>yy>>y>yyy>>>>yy>>yyyy>y»y>»>y>>»yj

Zaharrakberri Lasterrari eman, eta agudo geldi. Hain bizi hasi, eta berehala geldi.

Narbarte Irabaziak ankak arin. Gehiago irabazteko gogoa sortzen du.

Oskotz

—Egia al da tabakoak bizia laburtzen duela?

—Bai. Hiru ordutan egon nintzen zigarrorik erre gabe, eta eternitatea baino luzeago egin zitzai-dan.

Page 7: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

Biz i B i z i a n

Artzain Eguna Uharte Arakilen u harte Araki-len ospatuko

da heldu den igan-dean, hilak 30, Ar-

tzain Eguna. Jadanik hogeitabostgarren

edizioa, eta artzain txakur txapelketaz

gain, gazta lehiaketa eta latxa ardien era-kus-esne produkzio

lehiaketak izango dira, besteak beste. Hala ere, egun ho-

netako meritua —antolatzaileen

meritua—, ikuski-zun hutsetik harun-

tzago joatea izan da, eguna gazta eta ar-tzaintzaren beraren sustapenerako fun-

tsezkoa bait da gaur egun. Gaztagileek

ere ez dute huts egi-ten egun honetan, eta tresneri erakusketaz

gain, mintzaldiak eta mahainguruak

izango dira igandea ondoren.-Jose Mari Uztarroz egunaren

arimak azaltzen ohi duenez, «azken fi-nean eguna artzai-

nena bait da».

PATXI UIAIAR / IRUNEA

Heldu den igandean dozena bat artzain eta mila bisitari hur-bilduko da Uharte Arakilera, Aralarko San Migel eta Beriai-nen artean. Izan ere, zerbait bada egun hau, ikuskizun ederra bait da ezer baino lehen. Hogeitabost urte pasa dira jadanik lehendabi-ziko eguna antolatu zenetik, eta sendotasun azpimarratzekoa erakutsi du ibilbide osoan berta-ko Aralar-Mendi Elkarteak an-tolatutako egun honek.

Azken urteotan bezala, Gein-bera zelaian arratsaldeko boste-tan jokatuko den Nafarroako XXV Artzain Zakur Lehiaketa izango da ekitaldi nagusia. Aur-ten Amaiur, Urbasa eta Orbaitze-tan egin diren kanporaketen on-dotik, hamabi bat artzainek, be-ren txakurrekin, hartuko dute parte, eta lan hoberenari eginda-ko sariaz gain, jantzi hoberena duen artzainak eta euskal artzain txakur hoberenak ere izango dute saria.

Txakurrek hiru proba bete beharko dituzte: obedientzia, ar-talde biltzea eta hesiarako sarre-ra. Lehendabizikoan txakurrak markatutako ibilbide batetik joan beharko du, artalde dagoen le-kuaren aurkako ibilbidetik, joan ere. Artalde biltzea izango da bi-garren proba, eta horren barruan artaldea artzainarengana eraman beharko du txakurrak, eta ondo-ren ateska batetik pasaraztea. Hirugarren proban, zailena dena, txakurrak hesi baten barruan sar-tu eta ondoren atera egin beharko du artaldea. Irabazleak eta biga-rrenak Nafarroaren partetik izango dira Euskal Herriko txa-pelketan, eta irabazleak Nazioar-tekoan.

Baina artzain txakur txapel-ketak fama handiena izanda ere, izango dira beste lehiaketak egun horretan, eta lehendabizikoa IX Artesne-gazta lehiaketa. Parte hartzeko gaztek etxeko ardi esne gordinarekin eginak beharko

dute izan. eta (>() egunez aurreiik onduak. lrabazleak 20.000 pe-zetako saria eta ariko bereziene-takoa eskuratuko du.

Halaber, IX Nafarrroako La-txa ardiren erakus-esne produk-;

zio lehiaketa izango da, bildots taldeak, ardi taldeak eta bakarka-ko ariei irekia, eta ardi mozte exibizioa ere ikusi ahal izango da Sakanako herrian.

Igandeko partaideak 'Argi'. R. Goikoetxea (Uharte-Arakil)

'Beltz'. Alejandro Ibarra (Lakuntza)

'Concha'. Javier Fernandez (Otano)

'Moro'. Jesus Razkin (Etxarri-Aranatz)

'Lagun'. Patxi Etxeberria (Amaiur)

'Cubino'. Felix Irigoien (Amaiur)

'Ttiki'. Pedro M. Oskaritz (Lekarotz)

'Labri'. Jorge Oteiza (Oronotz)

'Berri'. Josetxo Billabona (Leitza)

'Labri'. J.B. Indart (Orbaitzeta)

'Motza'. Iñaki Billabona (Leitza)

'Argi'. Antonio Alustiza (Areso)

'Fiel'. J.B. Arrosagarai (Luzaide)

J.M. Uztarroz: «Hogeitabost urte betetzea berez da espeziala»

Patxi Ktxeberria amaiurtarra.

M.K. / IRUNEA

«Ez dugu ezer berezirik pres-tatu. Bada nahikoa lan eta nahi-koa mamia barrutik, eta 25. urtea betetzea, berez, espeziala da». Jose Mari Uztarroz, Uharte Ara-kilgo Artzain Egunaren sortzaile eta bultzatzaileak barrez eran-tzuten du edizioa ospatzeko zer-bait berezirik prestatu ote duten galdetze;n zaionean. «Lehen soi-lik arratsaldea izaten zen. Orain egun osoa motza gelditzen zaigu, eta hori da benetako lorpena».

Hogeitabost urte hauetan izu-garri hazi da egun hau, eta hasie-ran artzainen topaleku baino ez zena, azkenean Nafarroako ar-tzaintzarendako ezinbesteko erreferentzia bihurtu da. Artzain txakur txapelketari, gazta lehia-ketak jarraitu zion, eta ondoren etorri ziren latxa arraza lehiaketa eta ardi mozte lehiaketa. Bitar-tean, egun berean ere gaztagileen erakusketa ederra antolatu zen, eta promoziorako egun garran-tzitsuena da Nafarroa osoan.

Uharte Arakilgoaz gain hain-

bat herritan ere kanporaketak antolatzen hasi ziren, eta Amaiu-rren aspaldian finkatuta, aurten Urbasan —bost urte jarraian—, eta Orbaitzetan egin dira. Hau izan zen joan den igandean, eta bertan zonako hiru artzain, Lei-tzaldeko beste hiru eta Iparralde-ko bi agertu ziren.

Hurrengo astean, halaber, zenbait mintzaldi eta mahaingu-ru izango da artzaintzaren etor-kizunari buruz, Nafarroako Go-bernuaren teknikari eta aditue-kin.

Page 8: rorak gehigarrion /a Ostirala 1992k, abuztuaoa Egun … · 2012-06-25 · ArtzaiNaf'ai rorak gehigarrion Egun /a Ostirala 1992k, abuztuaoa hogeitabostgarrenek 2 8 / II. urte a / 39.

Mari Abrego

M .Mendizalea

ari Abrego nafarrak Nanga Parbaten gailurra egin zuen joan den uz-

tailean, Nafarroa osoa sanferminetan zegoelarik. Zenbait espedizioetan kaskoraino heldu ez izanak krisialdi gogorra sortarazi zion duela urtebe-

te, baina azkenengo honek itzuli dio poza eta baikortasuna. Berarekin mintzatzea mendiarekin benetan maitemindurik dagoenarekin min-tzatzea da, bere dendaren gelatxoan izanda ere, begiei lilura bait darie mendi urrun haietaz ari denean.

«Gailurra gutxienekoa da» PATXI ULAIAR / IRUNEA

EGUNKARIA.— Espedizio hone-tara ez zara joan zure ohizko la-gunarekin, Josema Casimirore-kin. Zertan somatu duzu huts ho-ri? MARI ABREGO.— Espedizio hau

bikaina izan da, zentzu guztietan. Josemak ezin izan zuen etorri, eta neretzat pena bat izan zen, biok bikain moldatzen bait gara. Osa-garriak gara erabat, nolabait esa-teko. Azkenean bikote oso ona osatu dugu, eta egoera benetan larriak bizi izan ditugu elkarre-kin. Horregatik, behin bat ona ateraz gerO bera ez izatea... Bera etorri zitzaidan gogora lehenda-biziz, eta, bai, pena eman zidan.

Gainera, bere hutsa somatu nuen, bai. Mendian zaudenean, askotan zerbait esan behar duzu, eta Josemarekin begirada bat edo keinu bat nahikoa da. Eta gauza handiak egiteko, elkarrekin oso ongi moldatu" beharra dago. EGUNKARIA.— Zuk askotan ai-

patzen duzu urtero zerbait handia egin behar duzula, eta duela bi urte oso ezkor azaltzen zinen az-kenengo espedizioetan gailurra lortu ez zenutelako. Gailurra egin behar horrek ez al dizu eragozten mendiaz benetan gozatzea? ABREGO.— Bai, erabat. Iaz Kan-

chenjungara egin genuen espedi-zioa izan zen adibide' garbiena. Hori da antimendizaletasunaren adibide garbiena. Orduan, oso zapore mikatza gelditu zitzaidan, zeharo presionaturik joan gine-lako. Laguntzaileek presioa egi-ten dute, nahiz eta ezertara behartu ez. Nik eman behar diet, beren diruaren truke, iragarri du-dana, eta zorretan gelditzea oso gogorra da. Orduan, zure limitea gainditzen duzu, eta tentsioa,

presioa, izua, dena nahasten da. Ez zara gozatzen ari, eta hori ez da benetako mendia. Baina hori jende askori gertatzen zaio, ez neri bakarrik. EGUNKARIA.— Baina, hala ere, itzultzen zara behin eta berriro. ABREGO.— Jakina, badauzka al-de txarrak, baina mendia ez da txarra. Neretzako gizakume bat hazitzeko modurik egokiena da mendia, bertan zure burua ezagu-tzen duzulako inon baino hobeki. Pentsatzeko eta gozatzeko astia ematen dizu, eta hori espedizio baten bidez bakarrik lor dezaket. EGUNKARIA.— Ematen du

mendizaletasuna apurtuta da-goela Himalayara joaten direnak eta beste mendietara joaten di-renen artean. Oraindik gozatu daiteke Himalayan? ABREGO.— Nik aurten froga bat egin dut, eta Himalayara inolako konpromezurik gabe joan na'iz, nere kabuz. Gaizki ateraz gero amaieraren hasiera izan zitekeen, eta ekonomikoki ere larria izan zitekeen, inolako laguntzarik ez bait nuen. Ongi atera zait, eta han benetan gozatu egin dut. Gailu-rrean ez nuen ezerrekin argazki-rik atera beharrik. Ni nintzen, ba-karrik, eta oso libre sentitu nin-tzen, ni neu. Benetan gozatu nuen. EGUNKARIA.— Everestera joa-

tea oraindik buruan daukazu, baina lehengo erara egingo zenu-keela aipatu duzu, era 'klasi-koan'. ABREGO.— Bai, mendi batera laguntzarekin —oxigenoa, sher-pak— joateak ez dizu besteak adinako poza ematen, ahalegina txikiagoa bait da. Ni orain arte beti aintzindaria nintzen meto-doetan, baina ez dut zorterik izan, eta gailurrik ez dut lortu. Horre-

Iruñean duen kirol dendan.

gatik, azkenean zalantzen jartzen duzu ongi egin duzun ala ez, atzean presioa dagoelako. Jen-deari ez zaio axola nola igo du-zun, igo duzun baizik. EGUNKARIA.— Hala ere, mendi-zaleen artean baloratzen da asko erabilitako modua. ABREGO.— Bai, nik beti esan dut mendia gauzak egiteko modu bat dela, eta ez da sekulan nere as-moa izan gailur zerrenda baten bilduma egitea. Horretarako beste planteamenduak egin behar dira, eta gailur errezak bilatu

JOXE LACALLE

behar dira. Formula bat da, baina neri betidanik bestea gustatu zait gehiago: zure baliabideekin ba-karrik igotzea, zuk zeuk dena prestatzea eta burutzea. Men-diazaletasuna ez da bakarrik mendia igotzea, eta azkenean ho-ri gutxienekoa da. Garrantzi-tsuena zailtasunak dira, eta jaki-tea zuk zeuk gainditu dituzula. Hori da poza ematen dizuna, eta hori da polita. Gailurra lortzea polita da momentu horretan, bai-na beste gauza batzuk garrantzi-tsuagoak dira.

EGUNKARIA.— Himalayan ba-

dago azken urteotan expedizio eta jende pilaketa handia. Kezka-tzen zaitu? ABREGO.— Bai, kezkatzen nau,

baina ekologikoki baino —kaltea ez da hemen uste dugun bezain gogorra— mendizaletasunari dagokion neurrian. Errealitatea desitxuratzen ari da, eta Everes-ten izena balorea galtzen ari da.

anga Parbaten gailurrean benetan gozatu egin nuen. Ez nuen ezerrekin ar-gazkirik atera beha-rrik. Ni nintzen, ba-karrik, eta oso libre sentitu nintzen, ni neu sentitu.

1982an Martin Zabaletak gailu-rra lortu zuenean izugarrizko la-na zegoen atzetik, jende askore-na, eta meritu handia izan zuen igoera hark. Egun, badago zortzi mila metrotaraino ia ezer egin gabe heltzen direnak, behean hi-rurehun pertsona dagoelako. Gainera ondoko herritarrek ere%

oso kolpe gogorra jasaten dute hainbeste jende ikustean. Horiek dira benetako arazoak. EGUNKARIA.— Zein da mendian bizi duzun unerik hoberena? ABREGO.— Ez daukat une berezi bat, badaukat makina bat. Mendi guztietan dauzkat oroitzapen onak eta txarrak. Neretzat men-dizaletasunak epe luzean eman behar dizu poza, ez bakarrik une batean. Une pozgarri asko behar ditut nik.