RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo...

24
RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE 1 BIZIALDI LABUR BAINA OPAROA “Rikardo gizon osoa eta heldua zen, benetakoa. Areago, egiaz esan dezakegu herriren batean holako gizonak ez direla agertzen, behin edo behin besterik”. Rikardo Arregiren pentsamenduan eragin pisuzkoa izan zuen Karlos Santamariak barru- -barrutik idatzi zuen hori, Rikardo hil eta gutxira, 1969ko uztailaren 27ko Zeruko Argia-n. Hitz esanguratsuak, are gehiago kontuan izanda 27 urte betetzear hildako gazte bati buruz esanak direla. Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita sei urte geroago, 1969ko uztailaren 10ean, Euskaltzaindiaren bilera batera eta Lur editorialaren diru-arazoak konpontzeko gestio bat egitera Bilbora zihoala, auto-istripu bat izan zuen Mendaro-Mutrikun, eta hilik gertatu zen. Bizialdi laburra baina oparoa. Harrigarriak dira, ezbairik gabe, 26 urte besterik izan ez eta, hala ere, bere obrak dituen ugaritasuna eta bikaintasuna. Guztia bere izaera langile eta nekagaitzaren ondorio, noski. Guztia, halaber, bere pentsamenduaren heldutasunaren AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza Rikardo Arregi, 1942-1969.

Transcript of RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo...

Page 1: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE

1BIZIALDI LABUR BAINAOPAROA

“Rikardo gizon osoa eta heldua zen,benetakoa. Areago, egiaz esandezakegu herriren batean holakogizonak ez direla agertzen, behin edobehin besterik”. Rikardo Arregirenpentsamenduan eragin pisuzkoa izanzuen Karlos Santamariak barru--barrutik idatzi zuen hori, Rikardo hileta gutxira, 1969ko uztailaren 27koZeruko Argia-n. Hitz esanguratsuak,are gehiago kontuan izanda 27 urtebetetzear hildako gazte bati buruzesanak direla.

Andoaingo Zabala-enea etxean jaiozen Rikardo Arregi Aranburu, 1942koirailaren 22an. Pedro eta Benita zenazituen guraso. Hogeita sei urtegeroago, 1969ko uztailaren 10ean,Euskaltzaindiaren bilera batera eta Lureditorialaren diru-arazoakkonpontzeko gestio bat egitera Bilborazihoala, auto-istripu bat izan zuenMendaro-Mutrikun, eta hilik gertatuzen.

Bizialdi laburra baina oparoa.Harrigarriak dira, ezbairik gabe, 26urte besterik izan ez eta, hala ere,bere obrak dituen ugaritasuna etabikaintasuna. Guztia bere izaeralangile eta nekagaitzaren ondorio,noski. Guztia, halaber, berepentsamenduaren heldutasunaren

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Rikardo Arregi, 1942-1969.

Page 2: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

2

ispilu. Adierazgarriak dira osoRikardoren lanerako grinaz On ManuelLekuonak idatzitakoak. On ManuelPedro Arregi eta Benita Aranburuzenaren etxean bizi izan zen hogeiurtez (1956-1976), eta hauxe idatzizuen Rikardo hil eta egun gutxitaraZeruko Argia-n: “Etxetik kanporalangille bazan-ta, etxean langilleago(...) Amaika bider, haren eskribitzekomakinaren tiki-taka azkarra entzuniknago ni, aren nerearen aldamenekogelatik: edozein ordutan; egun argiz,edo ‘gabean-gaberdi’, aren makinareneten-gabeko tiki-taka ots azkar hura...”

Rikardoren lan oparoaren lekukodira aurrerago aipatuko ditugun

idazlan ugari bezain sakon etazorrotzak, nola baita Euskal Herriosoan zehar emaniko hitzaldiak ere.Emankortasun horren lekuko, halaber,kultur eragile gisa eta euskarasuspertze aldera egindako laneskerga.

Hiru urterekin eskolaratu zuten.Jadanik desagertua den AndoaingoSasierrota izeneko eskolan —ganbaran— egin zituen lehenikasketak, 1945etik 1951rako tartean.Gero La Salle ikastetxean eman zituenbi urte. Garai hartan etxez aldatu zen familia; Andoaingo Bazkardoaldeko Eguzki-alde etxera joan zenbizitzera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Zabala-enea, Rikardo Arregiren jaiotetxea.

Page 3: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

3

Hamaika urte zitueneanseminariorako bidea hartu zuen, etaSaturraran eta Donostiakoapaizgaitegietan ibili zen hamar urtez.Filosofiako ikasketak bukatu eta,1962an, seminarioa utzi zuen. Garaihartan balio ofizialik aitortu gabeakziren apaizgaitegiko ikasketak.Horregatik udako opor-hilabeteetaniraileko batxilergo ofizialeko azterketakprestatzen jarduten zuen Sasierrotan.Horrela gainditu zituen ordukooinarrizko batxilergoa eta errebalida.Batxilergo nagusiaren errebalida eta“Preu” seminarioa utzi eta gero eginzituen Bilbon. Han egin zituen, orobat,ezinbestez bukatu gabe geratuzitzaizkion Ekonomi Zientzietakoikasketak.

Seminarioan ernaldu zitzaionafizioetarik bat aipatzekotan scout

mugimenduarena aipa daiteke. Scouttalde ugari sortu zuen Rikardok.Apaizgaitegian piztu zitzaion, halaber,idazteko sua, eta 1963tik aurreraZeruko Argia, Anaitasuna eta Jakinaldizkarietan idatzi zuen. Urte horretanekin zion hitzaldiak emateari ere, etaurte horretan egin zen Pax Christi-kokide. Gogoan izatekoa da, Rikardorenbiderakuslea, Karlos Santamaria,nazioarteko mugimendu katolikohorren idazkari izan zela zenbait urtez.

1964a urte gazi-geza suertatu bidezitzaion andoaindarrari. Izan ere, urtehorretan, euskaltzain urgazle izendatubaina, bestalde, DonostiakoMartutenen gartzelaratu baitzuten.Han eman zituen lau hilabete, EGIkokide izateagatik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Andoaingo Udaletxea.

Page 4: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

4

Soldadutzarekin kunplitzea ereegokitu zitzaion, eta 1966-1968urteetan bost hilabete eman zituen ElFerrol-en eta hamazazpi Cadiz-ekoSan Fernandon. Soldadutzakoa garaierabakitzailea, ez alferrik galdutakoa,suertatu zen Rikardorenpentsamenduaren nondik norakoafinkatzerakoan. Garai hartakoak dirabere gogoeta nagusiak, “krisi”nagusiak. Garai hartanhausnartutakoak dira, halaber,geroago hezurmamiturikoalfabetatzeari eta liburugintzariburuzko ildo nagusiak.

1968 eta 1969an, uztailak 10malapartaturarte, lanera makurtuta ibilizen buru-belarri: alfabetatze-kanpaina,hitzaldiak herriz herri, Lur editoriala,Jakin aldizkaria sendotze-lanak,saiakerak eta Zeruko Argia-rakoehundik gora artikulu.

POLITIKARIA

Apaizgaitegia utzi ondoren, 20 urtezituela, klandestinitateko politikanparte hartzen hasi zen. Martutenekopresondegian lau hilabete emanzituen, EGIkide izateagatik. Badapanfleto bat, EGIren zigilu eta guzti1964an argitaratua eta Andoaingokale-bazterretan banatu izan zena,Rikardok idatzia, gaztelaniaz. Karlisteketa falangistek “Tradizioaren MartirienJaia” ospatu zutela Andoainen eta,hori probokaziotzat iritzita, gerra- -garaian Andoainen hil zituztenhamazazpi herritarren oroitzapenaaldarrikatzen da aipatu panfletoan.Euskaraz pentsatzea eta demokratagisa jardun izana omen hamazazpiandoaindar haien delitu bakarra.

Rikardoren bokazio politikoa ez zen,ordea, ekintzetara mugatu. Ekintzaile

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bere guraso Pedro eta Benitarekin,

eta senideekin.

Begoña, Joseba eta Mikelneba-arrebekin pilotalekuan.

Lagunartean.

Page 5: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

5

baino gehiago pentsalari izan zenpolitikaren munduan. Politologia zuenhark bere bokazioetan bokazio, nahizeta Ekonomi Zientzietako ikasle izan.Besterik da euskal kulturarenmunduan ia dena eginkizun zen garaihartan ekintzaile ere izan beharrasuertatzea.

Argibiderik ematen digutenak diraRikardoren lagun mina zen RamonSaizarbitoriaren hitzok: “Urrutirabegiratzen jakin zuen Rikardok. Nikesango nuke bera izan zela gurelehen politiko profesionala (...) Gogoandut nola egun batez entzun nionGipuzkoako diputatu izan beharzuela” (Deia, 1978). “Hura bai zelaanimalia politikoa. Garai hartarakopolitikari bezala bizi nahi zuen, orainegiten den politika konbentzionalaegin, ez politika erresistentziazkoa,profesionala” (Argia, 1995).

BERRITZAILEA

“Rikardo Arregi: euskaldununibersal”. Horixe zion RamuntxoKanblong-ek 69.07.31ko Herriaaldizkarian. Ez alferrik arteaneuskararentzat ezezagunak zirenhainbat eta hainbat gai jorratu zitueneuskaraz Rikardok, euskara garaikokultura adierazteko eta orduko kulturazjabetzeko tresna bihurtu nahian. Ezalferrik euskararen munduak etorkizunoparoa izan zezan nahitaezkoak zirenhainbat proiektu diseinatu eta martxanjarri zituen.

Gaur egun ohitu gara euskarazkoirakaskuntza ikusten. Normaltasunosoz ikusten dugu nola telebistan halairratian edo prentsaidatzian kirolezbezala

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Seminarioan ari zela

ateratako argazkia.Donostiako Apaizgaitegia.

Page 6: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

6

ekonomiaz hitz egiten/idazten deneuskaraz. Gero eta sarriago entzutendugu euskal idazle zenbaiten obrakbeste hizkuntzetara itzuli dituztela. Etaabar. Hauek, ordea, gaurko kontuakdira, gauzak ez baitira beti horrelaizan. Rikardok ez zuen honelakorikezagutu: kalean falta zeneuskaltzaletasuna familian jaso zuen.

Gerra ondorengo zulo beltz hartatikirtetzen 1956 inguruan hasi zen euskalkultura. Orduantxe hasten daondorengo urteetan sendotuko dennolabaiteko berpizkundea. Garaihartakoak dira, esaterako Garoa,Biotz-begietan eta beste zenbaitklasikoren berrargitalpenak; garaihartan kokatzen dira, halaber, Jakinaldizkariaren sorrera etaEuskaltzaindiak gerra ondorenegindako lehen bilera. Egon, ordea, iaezertxo ere ez zegoen. Katakunbak,ostrazismoa eta gisa horretakoak

dirateke garai hartako euskararen etaeuskal kulturaren egoera adieraztekohitzik aproposenak.

Berpiztu, berritu: horra egitekoa. Etahorretan punta-puntan jardun zuenRikardok. Hark egindako guztia zenberrikuntza euskararen munduan.Berrikuntza ez bazen zer ote, bestela,ia euskarazko kazetaritzarik ez zegoengaraian euskarazko kazetaritza egitenhastea, nazioarteko gaiez edomarxismoaz edo ekonomiaz edopolitikaz euskaraz idaztea,alfabetatzearen beharra mahairatzea,euskarazko liburugintzarako plan batdiseinatzea...?

Garai hartan euskal gizarteakzeukan ikuspegi politikoarizegokionean ere berritzailea izan zen.Iraganarekin hautsi gabe bainatradizionalismoaren aurrean argi etagarbi berritzaile, nazio-arazoa eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Soldadutzan.

Page 7: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

7

gizarte-arazoa uztartzeko saioetan erelangile eta aitzindari... Bereidazlanetan eta Euskal Herrian zeharhainbat eta hainbat tokitan emandakohitzaldietan “zer da euskaldun izatea?Zer egiten du euskarak gure gaurkoproblematikan? Nola behar dugu izaneuskaldun?” eta gisa horretakogalderei ikusmolde propio, berri etaaurrerakoi batez erantzuten saiatuzen. Hitzaldietan esanak dira bereikusmolde irekiaren lekuko direnhitzok: “Ez dago euskaldunarendefinizio itxi bat (...) Euskaldunak ezdira gizon itxiak, Euskal Herria ez dagizarte itxi bat. Euskalduna eta EuskalHerria egin behar bat bakarra da, etahortixe bakarrik letorkiguke soluzioa”.

Rikardoren jarrera berritzailea bikaindarie, bestalde, 1966ko maiatzaren22ko bazkalondoan, Udarregiriomenaldia zela-eta, Usurbilen ozenkiesan zituen hitzoi: “euskaldunoklehengoa ez dugu ahaztu behar, bainagaurkoari eta geroari begira bizi behardugu (...) Nire adiskideen izenean,euskal idazle berrien izenean etazenbait euskal gazteren izenean,Udarregiren omenera batzen gera,baina ez lehengoa bizi nahiean, baiziketa berria ekarri nahiean”.

RIKARDOREN OBRA

Kazetaritzaren arloan bete-beteankokatzen diren hirurehundik goraartikulu idatzi zituen, gehien-gehienakZeruko Argia-n argitaratuak, etabanaka batzuk Anaitasuna eta Jakin--en. Saiakera laburrak, berriz, Jakin-enargitaratu zituen: “Balmes eta Kant,jakinduriaren asieran” (1961); “Politikaestrukturak Europear alkartasunean”(1965); “Sozialismoa modan dago”,“Ezkertiar berriak” eta “EuskaltzaleenJainkoa hil behar dugu” (1967);“Eguzkialdeko haize horiek” (1969).Hil ondoren argitaratuak dira, JakinSorta 3-an (1971), “Kalekumeon orduaeta jentilismoaren tentazioa” izenekoartikulua eta “Euskaldunen gizagintza”hitzaldia.

Euskaraz idatzi eta argitaraturikoliburu bakarra, Politikaren atarianizenekoa, Lur argitaletxeak argitaratuzuen, 1969ko urrian, Rikardo hilondoren. Liburu hau eskuizkribumoduan utzi zuen Rikardok, eta bereanaia Joseba izan zen argitaratzekoegokitu zuena. Bestalde, gaztelaniazidatzitako liburuxka bat ere bazuenRikardok, 1970ean Caja de AhorrosMunicipal de San Sebastian

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

8

erakundeak argitaratua: Aspectos dela vida e historia de Andoainmonografia.

Baita itzulpen bat ere: Felix Sutton--en Afrika izeneko liburukia euskaratuzuen, Manuel Lekuonaren ardurapean. Liburuki hori, 1968anTimun Mas S.A.-k argitaratua, MargoEderdun Enziklopediako 16tomoetariko bat da.

Hasi eta bukatu gabe utzi zituen hirusaiakeretatik bi argitaratu gabe daude:“Balioaren eta plusbalioaren teoria”eta “Marxismoari sarrera”. Bestearenlehen zatia, “Ezin etsi” izenekoarena,Joan Mari Torrealdaik moldatutakoHerriaren lekuko (Jakin, 1972) liburuanargitaratu zen. Liburu hori Rikardoren

kazetaritza-lanen antologia bat da,artikulu laburrena esan nahi da.

Rikardori buruz idatzitakoak, berriz,ugari dira: Jakin aldizkaria 10 (1970),Jakin Sorta 3 (Askoren artean, 1971),Herriaren lekuko (J.M. Torrealdai, etaJ. Azurmendiren hitzaurre politikoaJakin, 1972), eta argitaratutakoazkena, azterketa ugari biltzendituena, Rikardo Arregi: gizona etagaraia (Manuel Larramendi KulturBazkuna, 1996). Begoña Arregi,Joseba Arregi, Joxe Azurmendi, PauloIztueta, Emilio Lopez Adan eta JoanMari Torrealdaik idatzitako liburuhonetan Rikardori buruz beste askoketa askok esan eta idatzitakoak erejasotzen dira, baita Rikardorenberaren zenbait gutun ere.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Eguzki-alde etxea, AndoaingoBazkardon, Rikardoren bizilekua.

Etxeko terrazako argazkia.

Page 9: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

RIKARDO ARREGI PENTSALARI: SAIOGILE ET A KAZETARI

9

PENTSALARIA SAIO IDAZLE

Lehenago esana geratu da 1956.urte inguruan kokatzen dela gerraondorengo ilunalditik irtetzen hasi etanolabaiteko kultur berpizkundeagihartzeari ekiten zaion unea. Urte--sasoi horrek bere kimuak izan zituen;izan zuen orduantxe lehen urratsakematen hasia zen belaunaldia,Rikardorena, gazteria berriarena.Lurdes Iriondok kantaturiko “gaztegera gazte (e)ta ez gaude konforme”abestiaren belaunaldia, alegia.Tradizionalismoari bizkar emanda,“kanpoan” irakiten zebiltzanideia/ideologiak irensteko presaz,euskara adierazpide modernobihurtzeko irrikaz, naziotasunak ezezik gizarte-arazoak ere arduratuta:

horrela eta horretan ari zen umatzenfrankismoaren tunelean Euskal Herrialozorrotik atera asmo zuen belaunaldihura, kulturaz nola hizkuntzaz halapolitikaz kezkaturiko belaunaldia.

Rikardoren kezkak ere belaunaldihark une hartan zituen berak ziren.Rikardok paperera eraman etahausnarketa sakon eta zorrotzarengalbahetik pasarazi zituen bereak ezezik, bere hitzetan esanda, “nireadiskideen, euskal idazle berrien etazenbait euskal gazterenak” zirenkezkak.

Hausnarketara buru-bihotzezemana, ez zen ortodoxia zale.Txekoslobakiako gertaerak aitzakiatzathartuta Zeruko Argia-rako idatzi zituenartikulu ugarietako bati zalantzatarako

ATZERA AURRERA

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Hileta-elizkizunak eta hilobia.

Page 10: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

10

biderik uzten ez duen izenburua emanzion: “Gora errebisionistak!”, hainzuzen ere. Eta 1968ko maiatzekoartikulu hartan idatzia da ondorengoa:“ortodoxiaren kateak ari dira hausteneta hori erabat pozgarria da. Gizartearazoetan ortodoxiak, inmobilismoa,esan nahi du”. Lau hilabete geroago“Ortodoxia hil bedi” eman zionizenburu beste artikulu bati.

Rikardoren obraren aztertzaile JoxeAzurmendiren hitzetan, Rikardoren“tinkotasuna ez da intolerantzia, beresegurtasuna ez dogmakeriarik”(Herriaren Lekuko, 27). Ortodoxia etadogmakerietatik ihesi bizitu zituen,bada, bere hiru “krisi” nagusiak:fedea, marxismoa, edo sozialismoa,eta abertzaletasuna. Eta krisi horiekgainditu, Joseba Arregi Rikardoren

anaia eta honen obraren aztertzaileakesandakoaren arabera “Rikardok berekrisia gainditzeko aurkitutakoirtenbidea askatasunarena da: berekrisi guztiek askatasunean bukatuzuten” (Orria, 1989). Joxe Azurmendikere honelaxe dio “askatasunagatiknahi zuen Rikardok sozialismoa”(Herriaren Lekuko, 22), eta Rikardorenobraren biltzaile eta aztertzaile JoanMari Torrealdai ere honela mintzo zen1979an: “Rikardoren pentsaerapolitikoan, hitz klabea hau zitekeen:askatasuna”. Ez dira oker ibiliko aipatuberri ditugun Rikardorenpentsamenduaren ikerleokandoaindarraren burubideen ardatznagusitzat askatasuna irizterakoan,berak idatzi baitzuen beste honakohau ere: “abertzaletasun beroenak ere

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1964. urtean idatzi zuen panfletoa. “Euskaltzaleen Jainkoa hil behardugu” (in Jakin, 1967).

“Sozialismoa modan dago” (in Jakin, 1967)

Page 11: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

11

ez du ezertarako balio askatasuna ezden bitartean”.

Aipatutako “krisi gai” nagusi horieiburuzko kezkak, galderak etahausnarketak paperera eraman zituenRikardok, batez ere honako saiakerahauen eskutik: “Sozialismoa modandago”, “Ezkertiar berriak” eta“Euskaltzaleen Jainkoa hil behardugu”. Marcuse-ri buruzko saioa ere,“Eguzkialdeko haize horiek”,marxismoari buruzkoa da.

Rikardok kristau-demokraziatiksozialismo humanistarako bidea eginzuen. Marxismoa besarkatzera ereiritsi zen, bainadogmakerietatikurrun marxismoa

gainditu eta sozialismoaren altzoangeratu zen. Ezkertiar berritzat aitortuzuen bere burua, argi eta garbi, izenbereko saiakeran: “ezkertiar berriengain hitzegiterakoan, aldeko, partidistanaizela aitortu behar (...) Ezin dezaketezker berriaz kanpotik idatzi, barrutikbaizik”.

Bukatu gabe eta, beraz, argitaratugabe utzi zuen “Ezin etsi” izenekosaioak euskal nortasuna edoidentitatea du (izango zukeen)aztergai. Eta abertzaletasunariburuzko gogoetaz jardunik nahitaezaipatu beharrekoa da, halaber,“Kalekumeon ordua eta jentilismoarententazioa” izeneko artikulua. Idazlanhorretan jasotako hitzak diraondorengoak, 1969ko testuinguruan

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Rikardo Arregi kazetariarenlanak Zeruko Argia-n.

Page 12: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

12

aski esanguratsuak ezbairik gabe:

Bi aurpegi dituen problematikarenbarruan aurkitzen gera euskaldunok.Historiaren laisterrak gizona hirirabultzatzen du, Herriak hiri bihurtzenditu. Ito nahi ez badugu, lasterra segibehar dugu, kaletartu egin behardugu. Kaletarrak gera soinez,teknikaz; kultura eta euskera erekalekume egin behar ditugu, bestelahil egingo dira. Bainan gizartehiritartu horiek (...) besteratzaileakdira. Gu, Herri bezala, historiarenlaisterrean segi nahi izateagatik, ezote gera bestea bihurtuko? Etahonela, euskalduntasunaren aurpegiaazaltzen da. Hautasuna galdu nahiez badugu, eta besteretzeahautasunaren galtzea litzake, gurejatorrira itzuli behar dugu, oroimen

kolektiboa hautsi gabe jardun behardugu.

Bistan da tradizioari makurturikoabertzaletasuna gainditu zuela,modernitatearen bidea aldarrikatuz.Ildo horretatik ulertu beharko RamonSaizarbitoriak esandakoa:“baserritarkeria gabeko mundukultural bat hastea izan daiteke berelanik inportanteena” (Deia, 1978).

Bestalde, fedearekiko krisiasinesmena onartuz gainditu zuen.Baina aipatzekoa da fedea eta garaikoabertzaletasun-kontuekin loturazuzena zuen “euskaldun = fededun”identifikazioa ere gainditu egin zuelaandoaindarrak. Izan zitekeelaabertzale fededun izan gabe etafededun izateak ez duela euskaltzale

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

“Konformagaitzen konformismoa”artikuluaren eskuizkribua (argitalpena:Jakin-35, 1969).

Euskaltzaindiarenidazkariorde AlfontsoIrigoieni igorritako gutuna,Euskaltzaindiakalfabetatzeari ekingo zionbatzorde bat era zezaneskatuz.

Page 13: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

13

izatera behartzen ondorioztatu zuenRikardok, bera kristau eta abertzaleizanik.

Rikardo pentsalari gisa hartutaJoseba Arregik gordintasun osozesandako hitzak dira ondorengoak:“Akaso oso gogor eta karikaturamoduan esana izango da, baina (...)Rikardo hil eta oso denbora gutxibarru pentsamendua hiltzen da.Hemen ez da gehiago diskutitzen;bukatu dira hemen eztabaida teorikoeta ideologikoak. Balio duen gauza

bakarra gogorkeria da, etagogorkeriak ez dio pentsamenduarilekurik gordetzen (...) Rikardorengaurkotasuna berriro ere zabaltasunhura edukitzean, mundura begiak irekieta munduan gertatzen eta esatendena hona ekartzean datza” (Orria,1989).

Rikardo saiolariaz esan beharrekoakezin buka hark Jakin aldizkarian egineta ireki zuen bidea aipatu gabe.Jakin-en argitaratu zuen bere lehenidazlana, “Balmes eta Kant,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Politikaren atarian (Lur, 1969).

Andoaini buruzko monografia.

Page 14: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

14

jakinduriaren asieran” izenekoa, 1961.urtean. Jakin-en argitaratu zituen jadaaipatuak ditugun saioak. Bainaoraingoan nabarmendu nahi dugunazera da: Jakin ideologia eta joeraezberdinetakoek 60-70 urteetakoeuskal gizarteak zituen arazoei buruzeztabaidatzeko aldizkari ireki etamodernoa izan zedin egin zuen lana.66-67 urteetan bultzada handia emanzion Jakin-i, Karlos Santamaria etaJoan Mari Torrealdairekin batera.Esprit txiki bat bihurtu zutenArantzazuko aldizkaria.

PENTSALARIA KAZET ARI

Idazle gisa saiakera etaartikulugintza landu zituen Rikardok. Iasaio guztiak Jakin-en argitaratu zituen.Batez ere, ordea, artikulugintza jorratuzuen, saiakera baino gehiago. “Etahori Zeruko Argia-n. Kazetari bezalaRikardo Zeruko Argia-ko gizona da,nahiz eta Anaitasuna-n 10 bat artikuluargitara eman” (J.M. Torrealdai,Rikardo Arregi: gizona eta garaia, 62).

1963an sortua da Zeruko Argiaastekari moduan. Sortu eta berehalahasi zen Rikardo idazten. “Erriak etaGizonak” eta “Nazio arteko unea”sekzioetan idazten zuen, astero--astero, hutsik egin gabe, oso gutxitanizan ezik. Hirurehun paseak dira harkidatzitako artikuluak. Aipatutakoorrialde/sekzio horiek taxutzeaz erebera arduratu zen. Eta Zeruko Argia-nhainbat berrikuntza egiterakoan etasekzio berriak sortzerakoan ere —”Gazte Naiz”, esaterako— bera izanzen bultzatzaile nagusi. Politika gaiezidatziko zuten kolaboratzaile berriakere berak aurkitu zituen. Europakohainbat hiriburutan ere bazituenkorrespontsalak. Venezuelakodesterruan bizi zen Martin Ugalderiere hauxe eskatu zion 63.11.05eanigorritako gutunean (Rikardo Arregi:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Rikardo Arregi (Jakin Sorta-3, 1971).

Herriaren lekuko (Jakin, 1972).

Page 15: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

15

gizona eta garaia, 28): “Hilabeteroedo hamabostean behin Venezuelatikkronika bat bidali, hango politika,ekonomia, gizartea edo beste edozeingauza interesdun gaiaren gainean”.Martin Ugaldek, nola ez, asebete zuenRikardoren eskaera.

Idatzi nazioarteko gaiez idaztenzituen artikuluak. Gai ugari jorratzenzituen. Orduko Zeruko Argia-renarduradun Agustin Ezeizarenesanetan, “garai hartan gai askoerabiltzen ziren Zeruko Argia-n, bainasekula ez Euskal Herrikoak. Argizegoen hori zergatik zen”. Zentsurazen arrazoia, noski. Ibon Sarasolakdio, ordea, “zentsuramareatzeko abila zen.Nazioartekoartikuluak beti gureegoerara aplikatuakirakurri behar ziren, etahor trebezia bazuenhainbat gauza kontatzekokontatu ez balitu bezala”(Argia, 1994). Eta, nolanahiere, ikaragarria da bai gaieknola artikuluetan esandakoekgordetzen dutengaurkotasuna.

Gaur egun prentsa idatzian hainzabaldurik diren zutabe edo artikululabur horien modukoak euskarazegiten Rikardo hasi zen 1963an. Bereada, neurri handi batean, euskal prosakazetaritzaren egituretara egokitzenhastearen meritua. Eta lan hori, erahorretako kazetariek egin ohi dutenmoduan, “erlojuaren kontra” egin ohizuen, berak 1967an, “Ezkertiarberriak” saioaren sarreran, aitortzenzuen bezala: “1963’gnez geroztik Z.Argia’n, nazio arteko politikarenalbistari izan naizelako (...) presaka

batean, askotan bi aldizpentsatu gabe (...) zenbaitgauza esan beharreanarkitu naiz”.

Gaiari zuzenean, hitzgutxitan baino sakon,heltzen dion estiloa daRikardok zuena, indarhandikoa, bizia.Irakurlea hasieratikbukaerara

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Rikardo Arregiri eta bere garaiariburuzko liburua dugu hau.

Page 16: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

16

tentsioan edukitzen duen estiloa. Anjel Lertxundik, Rikardorenkazetaritza estiloaz ziharduela,ondorengoa nabarmendu zuen bestezenbait esanen artean:“Adjetibazioaren erabilera juxtua (...)Ez zuen ia behin ere adjetiborikerabiltzen (...) Jakina da adjetibatzeakjuizio moeta bat dakarrela. Jakina dakazetaritza, nahiz aseptiko ez izan,juizioen aurka dagoela, kazetariakgertakizuna irakurlearen aurrean ipinibehar duela, irakurleak hauta dezanbere juizioa” (Jakin, 1979).

Esan behar da, halaber, gaiak ezezik euskara bera ere garai hartakopremietara eta kazetaritza-lanaksortzen zizkion beharrizanetaraegokitzen saiatu zela buru-belarri

Rikardo. Komunikatzeko tresna izanbedi: horrelako zerbait zen, ezbairikgabe, Rikardok euskarari eskatzenziona. Horregatik zen euskararenbatasuna egitearen aldeko amorratua,eta horregatik ihes egiten zieneuskararen zailtasunei,irakurlearentzat ulerterraza gertatukozen euskara erabiliz eta politikagintzazjarduteko hiztegi egokia sortuz.“Euskarari funtzionaltasun bataurkitzen saiatu zen. Eta euskararifuntzionaltasuna emateko, euskarahori funtzional egin behar zuen” (A.Lertxundi, Jakin, 1979).

1965ean Lauaxeta saria irabazi zuen Rikardok, urte hartakoartikulugilerik onena kontsideratu izan zelako.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Seme Kuttun izendapena jasotzen.

Page 17: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

RIKARDO ARREGI, EUSKARAREN SUSPERTZAILE

17

EUSKARAREKIKOLEIALTASUNA ABIAPUNTU

1966ko maiatzaren 22an, Usurbilen,Udarregiri egindako omenaldikobazkalondoan emandako hitzalditxoanesandakoak dira ondorengoak,Rikardok euskararekiko zuenatxikimenduaren adierazgarrinabarmenak:

Borondate onez ez da salbatukoeuskera. Euskera salbatuko daEuskal Herriko zineak, Euskal Herrikolegeak, Euskal Herriko gizarteaeuskaldunon eskuetan egongo danorduan (...) Martxa honetan hemendikbi belaunalditara ez dira EuskalHerrian izango Udarregik egin zitunbertsoak irakurriko dituztenak. Martxahonetan ez baita izango euskerazhitz egingo duenik (...) Iruditzen zaitneri euskeraren salbazioa ez delaetorriko jakintsu batzuek euskeraasko estudiatzen dutelako, baizik etaeuskera injustiziaren kontrakohizkuntza izatera iristen dengaraiean.

“Rikardo, euskeraren mutilgerrilleroa” idatzi zuen Gabriel Arestik,eta bistan da bazuela hori esatekomotiborik.

ALFABETATZEA

1965-1966. urteak ziren. Bazen taldebat, Rikardo eragile zuena, kezkabaten gurpilean jira eta bira zebilena.Hauxe zuten kezka: “Euskeraz dakitengeienak ez dakite ez euskerazirakurtzen ez euskeraz idazten. Erribatek indartsu bizi nai baldin badukulturaren beharra du ta gauregunean kultura geien bat idatziarenbitartez zabaltzen da. BerazEuskalerriak erri bezela indartsu bizinai badu idatziari bideak zabaldubehar dizkio”. Hori zen kezka, etaondorengoa irtenbidea: “Ortarako

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

“Andoaingo SemeKuttun» izendapenarenagiria.

Page 18: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

18

beharrezkoa da euskeran analfabetoaden Euskalerria alfabetizatzea”.

1966ko urtarrilaren 14an, Jarraitaldearen izenean, Rikardo Arregi,Iñaki Beobide, Mikel Lasa eta JuanSan Martinek sinatuta alfabetatze--ekimen bat martxan jarriko zuenbatzorde bat osa zezan proposatuzEuskaltzaindiari bidalitako hiru orrikoagiriaren lehen hitzak dira aurrekohoriek. Alfontso Irigoien zen orduanEuskaltzaindiaren idazkariorde, etahura izan zen Rikardo eta beretaldekideen proposamenarenhartzaile.

Proposamena zela-eta,“Euskaltzaindian datorren batzarrerakoegin behar dituzun paperetan abisua,gai au erabilliko den abisua, jarridezazun” eskatu zion Arregik Irigoieni.Ondorengo egunetan Jose Maria

Satrustegiri ere idatzi zion,eskaera/proposamenaren berriemanez. Gutun honen kopia daeuskaltzain nafarrak emanda Oñatinlehenengo KORRIKAko testiguan sartuzena, baina nonbait, zoritxarrez,Bilborako bidean —edo Bilbonbertan— testigutik desagertu zena.

Ikasgaiak eta irakasleak prestatzea,kanpainaren berri lau haizetarazabaltzea, ikastaroak emateari ekitea,diru-kontuak... hori guztiaz hitz egitenda proposamenean. Euskaltzaindiak,66.01.28an Gipuzkoako Diputazioanegindako batzarrean, proposamenaonartzea eta, beraz, batzorde bateratzea erabaki zuen. Joan SanMartin, Patxi Altuna, Mikel Lasa, IñakiBeobide eta Rikardo Arregi beraizendatu zituen batzordekide.

1967ko irailean izan zen irakasleak

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Andoaingo Udaletxeko BatzarAretoan dagoen irudia.

Page 19: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

19

prestatzeko lehen ikastaroa,Donostian, Rikardo Arregik —soldadutzatik baimenaldianetorritako egunetan— eman zuena.Bere arreba Begoñaren laguntza izanzuen ikastaro hura antolatzeko, etabera soldadu zen bitartean arrebaBegoña, M. Carmen Garmendia etaArantxa Saizarbitoriak izan zutenalfabetatze-ekimen harenantolakuntzaren ardura nagusia. Urtehartako urri-azaroan hasi zirenalfabetatze-kanpainako lehenikastaroak, Donostiako prestakuntza--ikastaroa hartu zuten 50 bat irakaslegaztek emandakoak.

Hurrengo urtean, 1968an, kontuakhelduago zituela, berriroEuskaltzaindiarengana jo zuenRikardok, hasitako alfabetatze-lanakindarberritu nahian. Euskaltzaindiak

Rikardoren eskaera onartu etabatzorde berri bat eratzea erabakizuen Baionan egindako batzarrean,batzordeburu Aingeru Irigarai etaidazkari Rikardo bera izendatuzituelarik. Urtebete geroago antolaketaberria eman zioten alfabetatze--ekinaldiari.

Rikardok hiru arazo nagusi,funtsezkoak, atzematen zituen euskaraeta euskal kulturaren aurrerabiderakonahitaez gainditu beharrekoak:euskara modernorik eza edozaharkitua geratutakoaren ahulezia,euskararen batasunik eza etaanalfabetismoa. Hiru korapilo horiekaskatu nahian ekin zion alfabetatzeari.Euskara kultur tresna izango bazenbehar-beharrezkoa zela batasuna,behar-beharrezkoa euskaramodernizatzeko egindako lan teknikoa

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1979ko azaroaz geroztikAndoaingo kale batek duenizena.

Page 20: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

20

gizarteratzea, behar-beharrezkoairakurleak eta idazleak sortzea:horretan guztiorretan ez zuenzalantza-izpirik, eta hain zuzenhorretara zetorren, beste zenbaitenartean, alfabetatzea.

Alfabetatzearen helburua,Rikardoren aburuz, ez zenhorrenbeste gramatika asko ikastea,baizik eta euskaraz irakurtzeko etanorberaren premiak asetzeko lainidazteko gaitasuna eskuratzea.Euskara, euskaldunek oro haraitorturik zioten balio sentimentaletikharatago, norberaren pentsaeraadierazteko eta bizitzako gorabeheraguztiez jarduteko komunikazio-tresnaegokia bihurtzea zen alfabetatzearijarritako helburua. Eta, finean, euskalkontzientzia pizteko urratu beharrekobidea iritzi zion alfabetatzeari.

LIBURUGINTZA

Euskara eta euskal kulturarenzabalkunderako ezinbestekoak zirenidazleak eta irakurleak, nahitaezkoaeuskaraz irakurtzen eta idaztenjakitea, derrigorrezkoa aipatu berridugun alfabetatzea. Horrek guztiorrek,ordea, behar-beharrezkoa zuenliburugintza egokia. Eta horretara ereeman zuen ahaleginik franko Rikardok.

1970eko hamarkadaren inguruanhainbat argitaletxe sortu zen: Lur, Etor,Jakin, Iker, Gero, Elkar, Erein...Rikardoren urteetan, ordea, hutsuneaerabatekoa zen. Hutsunea ez euskalgaiei buruzko liburuena, gaiezberdinei buruz euskaraz idatzitakoliburuena baizik.

Orduko argitaletxeekeuskarazko

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Rikardo Arregiren heriotzaren10. urteurrenean RikardoArregi Kultur Taldeakantolaturiko kultur saioetakokartela. Egilea GotzonEtxeberria da.

Page 21: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

21

liburugintzaren politikarik ez zutelasalatu zuen Rikardok:“espontaneismorik alferrena danagusi”, esan zuen. “Euskal gaia =folklorismoa” identifikazioa iritzi zuengaraiko euskal liburuen ardatznagusitzat, eta, “horregatik —zionRikardok— tematika ukituegi bat dagogailen: paisajea, sasi-historia meharra,personaiaxkak, lur-arrasekokostunbrismoa, eta abar”. Euskalkulturarako eragile ez izatea, irakurleberriak bilatzeaz ez arduratzea etaidazle gazteei ateak ixtea ere leporatuzien Rikardok argitaletxeei.

Ondorioz, kultur politika berri etaeragile batean oinarritutakoliburugintzarako plangintza batenpremia aldarrikatu zuen, baita, nolaez, egitasmo horren hiru ardatz

nagusiak zehaztu ere, ondorengohauek: 1) dibulgaziozko oinarrizkoliburuak, 2) itzulpen eta saiakeralaburrak, eta 3) literatur kreaziohutsezko obrak.

Hiru ardatz horien artean, lehenajotzen zuen une hartarakobeharrezkoen edo premialarrienekotzat. Horrela, berakbultzatutako Lur editorialarekin, esatebaterako, Frantziako Que sais-je?dibulgazio-bildumaren antzeko zerbaitkaleratzeko asmotan zebilen,munduko edozein gairi buruzeuskaraz idatzitako oinarrizko liburuakargitaratzea baitzuen helburu.Alfabetatzearekin uztarri berean lotzenzuen egiteko saihestezina zendibulgaziozko liburugintzarena.

Esandakoaren lekuko dira bera hil

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Rikardo Arregi Kazetaritzasariaren kartela.

Page 22: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

22

ondoren, 1969ko urrian, Lur-ekargitaraturiko Politikaren atarianliburuaren atarikoan liburuarenberaren eta “Hastapenak” sailarenaurkezpen gisa idatzitako hitzok:

Politikaren atarian liburuarekin, sailberri bat hasten dugu euskerazkoliburuen artean. Rikardo Arregirenberaren ideia izan zen.Alfabetatzearen osagarri bezala, 100bat paiako liburuxkak ateratzea,dibulgazio eran, gaurko kulturariburuzkoak. Guk, haren ideiari jarraibesterik ez dugu egin nahi (...) Argiikusten dugu sail honek izan dezakeninportantzia euskal kultura eta

hizkuntzarentzat. Lehenik,euskerazko kultura osatuz etazabalduz joan dedin. Bigarrenikeuskeraren batasunerako etaterminologia modernoa euskerazfinkatzeko. Halaber, idazleak etairakurleak ugaritu nahi ditugu,literatura liburuak egin edo irakurrinahi ez dutenei beste liburu moldebat emanaz, orain arte erderazaurkitu behar zutena. Guzti honekondorio bat dakar: euskal irakurleenkultura maila jasotzea.

Euskal Idazleen Elkartea sortzea erebere proiektuetarikoa zen, bainahorren sorrera ezagutu gabe hil zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

I Rikardo Arregi Kazetaritzasariko sari-banaketarakoekitaldiko mahaia.

Page 23: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

ESKERRONAREN LEKUKO

23

Euskararen eta euskal kulturarenhistorian ongi irabazi eta merezitakolekua du Rikardo Arregik. Denena daeta denek aitortzen diote leku hori.Guztiengandik jaso du eskerrona.Diogunaren lekuko, esaterako, bereizena du Donostiako euskaltegi batek,alfabetatzearen alorrean egindakoekarpenaren eskerronez. Hala etaguztiz ere, bere herri Andoaingoherritarrengandik jaso dituerrekonozimendu gehien.

1977-1980 bitartean RAKT (RikardoArregi Kultur Taldea) euskara etaeuskal kultura biziberritzeko lan ugarieta arrakastatsu egiten aritu zenAndoainen. Euskalgintza etaherrigintza izan zituen talde horrekjomuga nagusi, Rikardok aldarrikatuarijarraiki.

1979ko azaroaren 9an, RAKTekRikardo Arregiren omenezantolatutako kultur saioen amaieramoduan, Andoaingo Udalak kale batiRikardo Arregi izena jartzea erabakizuen. Eta 1989ko uztailaren 15ean,“Andoaingo Seme Kuttun” izendatuzuen Rikardo Udalak Osoko BilkuraApartekoan. Ekitaldi berean, orobat,On Manuel Lekuona “AndoaingoOhorezko Seme” izendatu zuen.Harrezkero bion argazkiak, Arregi eta

Lekuonarenak, Udaletxeko BatzarAretoan jarriak daude.

Andoaingo Udalak, urrats batgehiago eman nahirik, aipatutakohoriek guztiak aitorpen sinboliko soilakizan ez zitezen eta, beraz, Rikardokurratutako bideari jarraipen iraunkorbat eman asmoz, Rikardo ArregiKazetaritza saria deitu zuen lehenaldiz 1988-1989an, lehen ediziokosari-banaketa 1989ko uztailaren 15eanegin zelarik. Harrezkero urtero deituizan du Udalak, Eusko JaurlaritzakoKultura Sailaren laguntzaz, aipatuKazetaritza saria, euskalkazetaritzaren eremuan erreferentziagarrantzizko izatera iritsi dena.

Manuel Larramendi KulturBazkunak, berriz, AndoaingoUdalarekin horretarako izenpetutakohitzarmenaren eskutik, Rikardo ArregiHemeroteka sortu du, euskara hutsezargitara emandako egunkari etaaldizkarien biltegi eta kontsultalekuizateko helburuarekin.

Aipatutakoaren argitan, bistan daRikardok berak ere ez zuela alferrikidatzi hil baino dozena bat egunlehenago “Andoaindarra naiz”artikulua Zeruko Argia-n, besteakbeste ondorengo hitzak jasotzendituena:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 24: RIKARDO ARREGI, EKINTZAILE ETA BERRITZAILE ......Andoaingo Zabala-enea etxean jaio zen Rikardo Arregi Aranburu, 1942ko irailaren 22an. Pedro eta Benita zena zituen guraso. Hogeita

24

Zorionez, herri humila, izen handirikgabekoa da gurea. Horregatik maitedut gehiago, horrexegatik nago fiereta harro nere jaioterriaz. Ezagutzenbait ditut bertan lanean ari direneuskaltzale militante zahar etagazteak, eta horregatik gordetzen dutEuskal Herriarengan esperantza.

Eguneroko borroka isila, izenhandirik gabekoa, hori da EuskalHerriaren eustailea. Gizon eta gaztehorien izenak ez dira geldituko,seguru asko, Euskal Herriaren

historiaren horrietan; baina horiekegingo dute posible, inork bainogehiago, Euskal Herriak historiaizaten segitzea (...) Nere herrian,gainera, euskaltzale langileek,zaharrak eta gazteak, elkarrekinegiten dute lana, modu askotarapentsatu arren (...) Lanak sortzen dubatasun-sena, Herriak, euskalgintzanlan egiten duenak noski, batasunamaite du ekintzan. Erasoaldianbatasun honek bakarrik salbagaitzake.

ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza