PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek...

5
4 2014KO ABENDUAREN 7A ASTEKO GAIA PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal Autonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarki ofizialak eta babesak. 2013an, Eusko Jaurlaritzak 4.782.184 euro erabili zituen hedabideetan eta bestelako euskarrietan kontratazioak egiteko (euskarazko hedabideak sustatzeko erabili zuen diru-laguntzaren pare: 4.875.000). Publizitate horren diru kopuruaren %2,96 bideratu zuen euskarazko hedabideetara. EUSKO JAURLARITZAK 2013AN publizitate instituzionalean gastatu zuen diru kopuru osoa aipatu berri duguna baino handiagoa da. Zaku osoa 5.702.311,87 eurokoa izan da eta bi zatitan banatzen da. Batetik, publizitatea- ren sormena, ekoizpena, lokuzio eta irudi eskubideak ordaintzen dizkie enpresa eslei- pendunei, eta bestetik, hedabide eta bestelako euskarrietan publizitatea sartzeko kontrata- zioak egiten ditu. Diru kopururik handiena bigarrenean dago: 4.782.184,70 euro. Heda- bideetara bideratutako diru poltsa horretatik, gaztelaniazko komunikabideek %97,04 jaso dute eta euskarazkoek %2,96. Publizitate ins- tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte- zulo , Hamaika TB, Hirinet , Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus- kal Hedabideen Elkartea) kideak soilik kon- tuan hartuta, portzentajea %2,48 da. Eusko Jaurlaritzak publizitatean gastatu duena eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eus- | ONINTZA IRURETA AZKUNE | Argazkia: Axier Lopez Gaztelaniazkoei %97, euskarazkoei %3

Transcript of PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek...

Page 1: PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal ... esaterako,

�4 2014KO ABENDUAREN 7A

ASTEKO GAIA

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. EuskalAutonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta

informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarkiofizialak eta babesak. 2013an, Eusko Jaurlaritzak 4.782.184 euro erabili zituen hedabideetaneta bestelako euskarrietan kontratazioak egiteko (euskarazko hedabideak sustatzeko erabilizuen diru-laguntzaren pare: 4.875.000). Publizitate horren diru kopuruaren %2,96 bideratu

zuen euskarazko hedabideetara.

EUSKO JAURLARITZAK 2013AN publizitateinstituzionalean gastatu zuen diru kopuruosoa aipatu berri duguna baino handiagoa da.Zaku osoa 5.702.311,87 eurokoa izan da etabi zatitan banatzen da. Batetik, publizitatea-ren sormena, ekoizpena, lokuzio eta irudieskubideak ordaintzen dizkie enpresa eslei-pendunei, eta bestetik, hedabide eta bestelakoeuskarrietan publizitatea sartzeko kontrata-zioak egiten ditu. Diru kopururik handienabigarrenean dago: 4.782.184,70 euro. Heda-

bideetara bideratutako diru poltsa horretatik,gaztelaniazko komunikabideek %97,04 jasodute eta euskarazkoek %2,96. Publizitate ins-tituzionala jaso duten euskal hedabideakondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia,Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal Hedabideen Elkartea) kideak soilik kon-tuan hartuta, portzentajea %2,48 da. EuskoJaurlaritzak publizitatean gastatu duena etaHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eus-

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Argazkia: Axier Lopez

Gaztelaniazkoei %97,euskarazkoei %3

Page 2: PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal ... esaterako,

2014KO ABENDUAREN 7A 5�

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

karazko hedabide ez publikoei emandakodiru-laguntzak alderatuz gero, kopuruak osoantzekoak dira: 4.782.184,70 euro publizita-tean eta 4.875.000 euro diru-laguntzetan.

Publizitate bidez, 4.678.271,51 euro gazte-laniazko hedabideetan, 103.913,19 euro eus-karazkoetan. Desoreka nabarmena da, %2,96euskal hedabideetan. Alde batetik, euskaraz-ko hedabideek merkatuan duten hartzailekopurua %2,96 baino handiagoa da, eta bes-tetik, publizitate banaketa horrek euskaldu-nak, hedabideak euskaraz kontsumitzendituen herritar sektorea, kanpo uzten ditu.Desorekaz galdetu diogu Alberto Barandia-ran Hekimeneko zuzendariari: “Desorekabegi-bistakoa da. Euskal hedabideek %3 horibaino askoz ere esangura komunikatibo han-diagoa dute. Euskarri guztietan presentedaude, eta haiek dira euskararen hiztunkomunitatearekin lotura ziurtatzen dutenak.Irizpide politiko eta linguistikoen ikuspegitik,portzentaje hori ez da inola ere egokia”.

Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak euska-razko hedabideetan kontratatutako portzen-tajeak aztertuz gero, Ekonomiaren Garapeneta Lehiakortasun Sailarena da altuena: %5.Euskarazko hedabideetan 28.951 euro kon-tratatu ditu. Kopuru absolutuak kontuanhartuz gero berriz, Hezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Saila da euskarazkohedabideak gehien kontratatu dituena:32.456 euro. Deigarria da euskararen norma-lizazioa sustatzeko eta babesteko arduraduen sailak diru kopuruaren %4,57 baino ezbideratzea euskarazko hedabideetara. Euska-razko hedabideak gutxien kontuan hartudituen saila Segurtasun Saila da; 9.370 euro-ren balioko kontratazioak egin ditu, guztia-ren %0,98. Gainerako sailen artean ez dagoalde handirik.

Euskadiko Publizitate eta KomunikazioInstituzionalari buruzko 6/2010 Legearenarabera, Eusko Jaurlaritzako Publizitateariburuzko Sailarteko Batzordeak bi txostenegin behar ditu urtero: amaitutako urteariburuzko memoria bat eta hasiko den urtera-ko plan bat. Eman ditugun datuak 2013komemoriakoak dira. Bi dokumentu horiekLegebiltzarrera bidaltzen dira urte bakoitze-ko saioen lehen epealdian (otsailaren 1etikekainaren 30era).

Foru AldundiakEusko Jaurlaritzaren 2013ko memoria inter-neten aurki daitekeen moduan, foru aldun-dien txostenik ez dugu aurkitu sarean. Bizkai-ko Foru Aldundiak adierazi digunez, EHBildu talde politikoak Batzar Nagusietan gai

Page 3: PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal ... esaterako,

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

2014KO ABENDUAREN 7A6 �

Page 4: PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal ... esaterako,

2014KO ABENDUAREN 7A 7�

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

Page 5: PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97 ... · PUBLIZITATE INSTITUZIONALA Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. Euskal ... esaterako,

�8 2014KO ABENDUAREN 7A

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

horretaz galdetu du, eta gaia landuko dute,baina instituzioa eta ahaldunak errespetatzekoasmoz, Batzar Nagusietan datuak ezagutzeraeman arte ez dute informazioa zabalduko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela bi urtezgeroztik publizitate instituzional guztia

Komunikazio zuzendaritzatik bideratzen dueta iaz hasi baziren ere, publizitate banaketa-ren informazio zehatza jasoko duen doku-mentuaren aurrelana bukatzen ari dira, etaberaz, aurki aurkeztuko dute 2014koa. Publizi-tate banaketa egiteko irizpideez galdetuta,Xabier Lekuonak adierazi digu 1994ko foruaraua dagoela, bere ustez, zaharkitua, besteakbeste prentsa idatzia baino ez du kontuan har-tzen. Arau horrek lau ardatz ditu oinarri: ber-dintasun irizpidea, proportzionaltasuna, era-ginkortasuna eta euskara. Foru Aldundiakhedabide publikoak eta euskarazkoak lehenes-ten ditu, baita tokikoak ere. Euskarri oro kon-tuan hartuta, 70 hedabide baino gehiagotanjarri dute publizitatea 2014an. Foru arauak diopublizitatearen %8 euskarazko hedabideetansartu behar dela. Lekuonak aurre-ratu digunez, 2014ko txostenakdio publizitate gehiago sartu delaeuskarazko hedabideetan gaztela-niazkoetan baino. n

Zergatik jarri du Hekimenek (EuskalHedabideen Elkartea) fokua publizi-tate instituzionalaren kudeaketan?Hekimenek sortze beretik esan dupublizitatea landu beharreko gaiadela. Publizitate instituzionala, etapublizitate komertzial bateratua.Publizitate bateratuaren inguruanurratsak egin ditugu aurten, etaGipuzkoako Foru Aldundianeskaintza bateratua egin dugu Heki-meneko Gipuzkoako hedabideenartean, eta emaitza oso ona izan da.Orain, beste esparru batzuetaranola zabaldu aztertzen ari gara.

Publizitate instituzionalaridagokionez, iaz Legebiltzarreaneskatu genituen Jaurlaritzak egin-dako publizitatearen datuak, etaduela gutxi ezagutu ditugu. Gukuste genuena baino txarragoakdira: %2-3 inguruan dabil Jaurlari-tzak euskal hedabide ez publikoe-tan egiten duen publizitatearenkopurua. Oso-oso gutxi da hori.

Zein irizpide erabiltzen ditu EuskoJaurlaritzak publizitatea hedabidebatean edo bestean banatzeko? EtaHekimenen ustez, zeintzuk beharkolukete irizpideak?

Ez ditugu ezagutzen Eusko Jaurla-ritzaren irizpideak publizitateabanatzeko orduan. Hekimenenustez, irizpide horiek zentzuzkoakizan beharko lirateke, zuzenak etaobjektiboak. Eta iruditzen zaiguelebiduna dela dioen administra-zio batean, euskal hedabideetan,euskara hutsean transmititzenduten hedabideetan, kanpainapublikoek askoz ere presentziahandiagoa izan beharko luketela.

Gai hau lantzen ari al da HekimenEusko Jaurlaritzarekin?Hekimen gaia lantzen ari da sekto-re barruan, identifikatzeko ondonola egin behar dugun lanketahori, eta identifikatzeko zein izanbehar duten helburuek. Lasterurratsak egingo ditugun itxarope-na daukagu. Orain, datuak ezagutuondoren, Jaurlaritzarengana jotze-ko ordua da.

Foru Aldundiek nola kudeatzendute gai hau? Badira txosten publi-koak? Aztertu dituzue? Ados zaude-te hauen irizpideekin? Foru Aldundiek bakoitzak bereerara kudeatzen dituzte gai hauek,

eta ez dago irizpide batasunik.Gipuzkoako Foru Aldundiarekin,esaterako, hainbat kanpaina era-man ditugu aurrera 2014an zehar,eta espero dugu aurrerantzean erehorrela jarraitzea. Oso balorazioona egin dugu egin den lan horreninguruan. Bizkaiko Foru Aldun-diari gaia proposatu genion, bainaerantzun ziguten haiek ez dutelapublizitaterik sartzen diruz lagun-tzen dituzten hedabideetan. Irudi-tzen zaigu hor ere badagoela zerlandu: zer den diru-laguntza politi-koa, eta zer den eskaintza komer-tziala. Horri guztiari heltzekogaraia da orain.

Alberto Barandiaran, Hekimeneko zuzendaria“Orain, datuak ezagutu ondoren, Jaurlaritzarengana jotzeko ordua da”

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N