Prof - Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta...

6
I Concurso de Cristalización en la Escuela- País Vasco Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa Dra. Begoña Bazán Blau Mineralogía eta Petrología Saila Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea Bizkaiko Campusa (Leioa) Email: [email protected] Gaia: I Concurso Cristalización en la Escuela-PAÍS VASCO-ICCEPV Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa Leioan, 2015eko urriaren 28an Zuzendari, Zientzia arloko Koordinatzaile, Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasle agurgarriak: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldearen (IMACRIS/MAKRISI) izenean gutun hau bidaltzen dizuet abian jarriko dugun jarduera bati buruz berri emateko eta parte hartzera gonbidatzeko. Aurten ekintza honen lehendabiziko edizioa izango da eta zuen ikasleentzat erakargarria izan daitekeela uste dugu. Aurkezten ari garen jarduera Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa da, eta honen helburua aktibitate zientifikoa DBHko eta Batxilergoko ikasletara eramatea da kristalen edertasunaz eta erakargarritasunaz baliatuz. Lehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean, Kristalografiaren Urte Internazionalarekin bat eginez zazpi autonomia- erkidegotan ospatu zen. Urte hauetan lehiaketa honek izan duen arrakasta eta gure kristalografo lankideek izandako emaitza onak kontuan hartuz, ikasturte honetan (2015-2016) Euskal Herriko eskoletan kristalizazio lehiaketa hau proposatzera eraman gaitu. Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta kristalen erakargarritasuna eta hauen prestakuntzan dagoen problematika zientifikoa estimulutzat hartuz, metodo zientifikoa DBH eta Batxilergoko ikasleei barneratzeko ekintza bezala proposatzen da. Lehiaketa hau ikasleen artean

Transcript of Prof - Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta...

Page 1: Prof -    Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean,

I Concurso de Cristalización en la Escuela-País Vasco

Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa

Dra. Begoña Bazán BlauMineralogía eta Petrología SailaZientzia eta Teknologia FakultateaEuskal Herriko UnibertsitateaBizkaiko Campusa (Leioa)Email: [email protected]

Gaia: I Concurso Cristalización en la Escuela-PAÍS VASCO-ICCEPV Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa

Leioan, 2015eko urriaren 28an

Zuzendari, Zientzia arloko Koordinatzaile, Bigarren hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasle agurgarriak:

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldearen (IMACRIS/MAKRISI) izenean gutun hau bidaltzen dizuet abian jarriko dugun jarduera bati buruz berri emateko eta parte hartzera gonbidatzeko. Aurten ekintza honen lehendabiziko edizioa izango da eta zuen ikasleentzat erakargarria izan daitekeela uste dugu.

Aurkezten ari garen jarduera Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa da, eta honen helburua aktibitate zientifikoa DBHko eta Batxilergoko ikasletara eramatea da kristalen edertasunaz eta erakargarritasunaz baliatuz.

Lehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean, Kristalografiaren Urte Internazionalarekin bat eginez zazpi autonomia-erkidegotan ospatu zen. Urte hauetan lehiaketa honek izan duen arrakasta eta gure kristalografo lankideek izandako emaitza onak kontuan hartuz, ikasturte honetan (2015-2016) Euskal Herriko eskoletan kristalizazio lehiaketa hau proposatzera eraman gaitu.

Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta kristalen erakargarritasuna eta hauen prestakuntzan dagoen problematika zientifikoa estimulutzat hartuz, metodo zientifikoa DBH eta Batxilergoko ikasleei barneratzeko ekintza bezala proposatzen da. Lehiaketa hau ikasleen artean jakin-mina garatzeko eta, kristal eder batzuk haziz, esperimentu zientifiko bat ulertzeko eta hobetzeko mekanismo aparta dela erakutsi da.

Lehiaketak hiru fase ditu. Lehenengoan, UPV/EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatuko dituzte baliabide zientifiko-didaktikoak emanez kristalizazio esperimentuak beraien ikasleekin egiteko. Prestakuntza egun hauek derrigorrezkoak izango dira lehiaketan parte hartzen duten irakasle guztientzako (bi egun) eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean izango dira abenduan 17h-etatik 19h-etara.

Lehiaketaren bigarren fasea eskola bakoitzean esperimentuen gauzatzea du helburu. Esperimentuak aurrera eramateko lehiaketaren organizazioak emango duen

Page 2: Prof -    Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean,

I Concurso de Cristalización en la Escuela-País Vasco

Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa

kit didaktiko bat eta ADPren (fosfato amonikoa) beharrezko materiala erabiliko da. ADP kristalak bakarka edo geodetan hazi ahal dira era harrigarri batean ikasleen arreta bereganatuz eta hauen izaera ikertzailea sustatuz. Parte hartzaileek gida didaktiko bat izango dute esperimentuak aurrera eramateko. Fase honetan, ikasketa ekintza sustagarri eta entretenigarri honen bidez ikasleek esperimentuetan parte hartzen duten kontzeptuak garatzeko aukera izango dute. Esperimentuak egiteko lekua ikastexte bakoitzaren ardura izango da.

Lehiaketaren hirugarren fasea finala izango da. Seguru asko 2016ko maiatzaren 13n ospatuko da UPV/EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Finalerako, irakasleek hiru ikaslez osatutako taldeak egingo ditu eta beraiekin emaitzak aurkeztuko dituzte Zientzia Kongresu baten formatua erabiliz. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura , emaitzak eta ondorioak azaldu beharko dute.

Kristalizazio Lehiaketa ematen ari den bitartean komunitate birtual bat mantenduko da komunitate presentzialarekin harreman paraleloa eta integratua izango duena. Komunitate honek parte hartzaileen artean irudiak eta azalpenak elkar trukatzeko eta lehiaketaren antolatzaileen laguntza jasotzeko ere balioko du. Halaber, e-mail kontu bat emango da ([email protected]) antolatzaileei edozein motako galderak bideratzeko. Diru laguntzen arabera antolatzaile taldeak eskoletara bisitak egin ahal izango dituzte parte hartzaileek nahi izanez gero.

2015-2016 ikasturteko edizioan parte hartzea 25 eskoletara mugatuta egongo da, beraz finalean gehienez 3 ikaslez irakasle batez lagunduta osatutako 25 talde parte hartuko dute. Lehiaketaren gainontzeko oinarriak eta ebaluazio irizpideak gutun honetako I. eta II. eranskian daude. Parte hartzeko eskaerak gehienezko 25ak gaindituz gero, aukeraketa izen ematearen ordena jarraituz izango da.

Lehiaketan parte hartzeko eta izena emateko [email protected] helbide elektronikora ostirala azaroak 20a baino lehen mezu bakar bat bidaltzearekin nahikoa da. Mezuan ikastetxe bakoitzean arduraduna izango den irakaslearen izena (kontaktu e-mail batekin), parte hartuko duten irakasle eta ikasle kopurua eta zein ikasketa mailan dauden adierazi.

Zein motatako ekintzari buruz ari garen ideia egiteko, beste unibertsitate batzuetan egindako lehiaketen bideoak ikus ditzakezue:

- 2014-2015 edizioko bideoak Kanariak. https://www.youtube.com/watch?v=rpBx3p0qmM8- 2012-2013 edizioko bideoak Andaluzia. https://www.youtube.com/watch?v=Yj6U5eyjKF8- 2013-2014 edizioko bideoak Madrid. https://www.youtube.com/watch?v=2QbVOxRU7AA- 2014-2015 edizioko bideoak Valentzia. http://www.cac.es/cristalografia/- 2014-2015 edizioko bideoak Katalunia. http://www.rtve.es/alacarta/videos/la-aventura-del-saber/aventuracsic/3175138/

Zuen ikastetxeko ikasleentzat interes altuko jarduera izango dela konbentzituta gaudela, abentura honetan gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Page 3: Prof -    Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean,

I Concurso de Cristalización en la Escuela-País Vasco

Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa

Dra. Begoña Bazán(Kristalizazio Lehiaketaren organizazio taldearen koordinatzailea)

Page 4: Prof -    Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean,

I Concurso de Cristalización en la Escuela-País Vasco

Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa

I. ERANSKINA Lehiaketaren oinarriak

1) Behin taldea osatuz gero, irakasle arduradunak eman behar ditu partaideen izenak, jarduera hasi baino lehen.

2) Lehiaketaren finalera doazen talde guztiek beraien ikastetxeko irakasle arduradun batekin joango dira. Irakasle hau ikasleez arduratuko da Kristalizazio Lehiaketaren jarduerak irauten duten bitartean.

3) Ikastetxe bakoitzeko talde bat (irakasle bat eta hiru ikasle) onartuko da. Nahi duten ikasleek proiektatuko den 2-3 minutuko bideo bat bidali ahal dute finalean.

4) Lehiaketaren finalean parte hartzen duten ikastetxe guztietako irakasleek abenduan emango den “Kristalografia Ikastetxean” kurtsoa eginda izan beharko dute.

5) Lan zientifikoaren sortze eta gauzatze prozesua bakarrik ikasleek egin ahal izango dute. Irakaslearen eginkizuna hezigarria izango da ikasleen potentziala gehienera garatzen ahalbidetuz.

6) Gelan egingo diren kristalizazio esperimentu guztietan ikasleen segurtasunaren arduradunak irakasleak izango dira.

7) Asko baloratuko da ikasleen jarrera, baita diziplina eta etika zientifikoaren kodeak mantentzea ere. Kode etiko egoki baten falta lehiaketatik kanporatzea eragin dezake.

8) NAHITAEZKOA izango da ikasle talde bakoitzak lan esperimentalaren alboan laborategiko koadernoa eta formatu zientifikoa duen poster bat aurkeztea. Posterraren tamaina 90 x 120 cm eta orientazio bertikala izango da. Hurrengo atal hauek izan beharko ditu: (a) Lanaren izenburua; (b) Parte hartzaileak; (d) Ordezkatzen duten ikastetxearen izena; (e) Lan planaren edo erabilitako metodologiaren deskribapena; (f) Egindako lanaren helburuak; (g) Erabilitako materialak, sustantzia kimikoak eta laborategiko ekipoak barne; (h) Lortutako emaitzen deskribapena eta argazkia; (i) Kontsultatutako erreferentziak.

9) Ikasle talde bakoitzak bakarrik aukera izango du lehiaketaren modalitate batean parte hartzeko: ADPren kristalizazioa edo ADPren geodak eratzea.

10) Gutxienez bost sari egongo dira kristalizazio lan hoberentzat.

Page 5: Prof -    Web viewLehiaketa hau Andaluzian hasi zen, non, dagoeneko hainbat edizio eman dira eta pixkanaka beste erkidegoetara zabaldu da. 2013-2014 ikasturtean,

I Concurso de Cristalización en la Escuela-País Vasco

Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa

II. ERANSKINA Ebaluazio irizpideak

a) Kreatibitatea: Esperimentuak egiterakoan berrikuntza maila. Prozedurari aldaketa berriztatzaileak.

b) Lan plana: (a) Lan plana egiterakoan metodo zientifikoaren erabilera; (b) Lan planaren egitura koherente eta argia; (d) Lortutako kristalen deskripzio egokia; (e) Irudi, taula, grafiko eta/edo argazkien erabilera egokia.

d) Laborategiko koadernoa: Laborategiko koadernoan eta egindako esperimentuetan argitasuna.

e) Posterraren ahozko azalpena: Kristala egiteko prozedura edo metodologiaren ezagutza eta menderatzea; Posterra azalpena egiterako orduan laguntza izatea eta ez erabiltzea irakurtzeko puntua balitz bezala; Ahozko azalpena koherentea eta argia izateaz gain hizkera zientifiko-tekniko egokia erabiltzea; Bereganatutako kontzeptuak eta lortutako emaitzak adieraztean segurtasuna; Eztabaida zientifiko bateko testuingururako jarrera eta portaera egokia.

Ohar orokorra: Kasu guztietan mikroskopia lanak, hazkuntza kristalinoaren xehetasunak, bideo eta/edo argazkiak egitea eta simulazioak baloratuko dira.