PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz...

8
PRiNÜPE VKNA' SUPLEMENTO MENSUAL DE LA REVISTA, DESTINADO AL FOMENTO DEL VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Franqueo concertado N.° clasificador 34/60 Delegado de la Institución Príncipe de Viana MARCELINO GARDE Amargarren urtea. Pamplona, Junio - 1975 - Ekaina, ¡ruña. 112-gn. zenbakia. DIRECTOR: V. GALBETE EUSKERA OFIZIALKI ESKOLETAN Españi'ko Estadu - Buruak, Dekretu baten bidez, eskole- tako ateak iriki dizkio euske- rari. Eziera-Legeak (1970-8-22), «izkuntz-jardunak, JATORRIZ- KO MINTZAiRARENAK tar- tean», agintzen zituen; era berean agintzen, «E. G. B.'ko mailletan SORTERRIKO IZ- KUNTZAREN LANTZEA». Esaldi auen azalduraren zai egon gera urte auetan; sekulan ez ain ongi errana: «jauregiko gauzak, patxada aundiz». Ondarrean, joan den Maiatza'ren 30'ean, aipatuta- ko Dekretua agertu zen, jato- rrizko izkuntzeri buruz esko- letan jarraitzeko bideak iriki- tzen zituelarik. Jainkoari es- ker, Euskalerria'n esan leike: «Ofizialki eskoletan sartzen da euskera». Urrezko izkietan xixelatuko bear genuke Ierro ori; bai, ta Agindu-agiriaren eguna ere, egun oroigarria bait da. Ezin usté gabiltz oraindikan, ain beste giroa ezagun dugunok. Euskera ofizialki eskoletan! Ezin eztiago den esaldi ori bein eta bein txastatuz gero, Bonaparte Printze jakintsuak, orain eun da amabi urte dire- ^ LEYRE. «ERRESUMAREN BIOTZ ETA GORTEA» Mena Argazkia Garagarrila'ren azken igandean, «Erresumaren biotz eta Gortea izan zen» Leyre'ko Monastegian, eman dirá Nafartar Erregeen aldez, Diputazíoa'k eratuak dituen urte oroko illetak. Forodun Diputazioa'rekin batera, elizkizunetan egon zen Yesa, Liédena, Xabier eta Zankotza errietako jende aunitz, baita Iruña'tik etorritakoa ere. Leyre'ko egun aundia edertu zuten Iruña'ko Udal-etxea'ren Dan- tzariak eta Lizarra'ko «Erdi-Aroko Musika-zaleen Taldea»'k. An bertan dagoen Errege-illobi ondoan, Santxo Jakintsua'ren «lin- gua navarrorum» esaera gogoratu zitzaigun egun artan; garai ego- kia, benetan, Goiko Jaunari eskatzeko gure Erriarendako itxaropen azi ederrena izan ditezen, egun auetan jakin-arazi dizkiguten Euska- ra eskoletara sartzeko Lege berriak. larik, apaindutako Euskeraren Mapa ederra begiztatu dut; ama ildako baten irudiaren gisan, zintzilika dauket nere gelako ormetan. An ikusia ikusirik, arima minduari atera izan zaion ka- rraxia ñola ito? Orduan, ego- -alderuntz euskeraren mugak iri auetan zeuden: Garde, Burgi, Adoain, Indurain, Izko, Garinoain, Gares (Puente la Reina), Iturgoien eta Zior- dia'n. Bidezkoa da, ta ez da no- lanaiko lana izango, euske- rak —eskolaren bidez— gal- du dituen mugak —eskola- ren bidez— berriz beregana- tzea. Norbaitek errana, zen- bat aldiz nik erran? «Euske- rari galdu zaion metro bana- gatik, euskaldun biotz bat piz ba'litz!». Naparroa sakonki ezagun eta maite izan zuen Kanpion napartzaleak erakusten digu: «Naparroa'ren oiñarrietan, eus- kaltasuna datza; orrengatik, Na- parroa «euskaldun» gutxiago den neurrian, bera «ñapar» gutxiago da ere». «II. 0 Congreso de Estudios Vascos» zelarik, Iruña'ra eto- rri zen Alfonso Errege'ri, argi ta garbi mintzatu zaion Kan- pion jauna: «Euskeraren alde beti garela- koz, aurrerapenaren etsaiak ga- rela erranen daukute. Kontuz itz orrekin, itz nastua bait da! Ez dirá aurrerapenak edozein berri- keri, edo gauzetan sartutako al- daketa danak. Ñor baten norta- suna arrunt besteratzen duen al- daketa, zoroa litzake aurrerape- na deitzea. Aurrerapenak aberas- tu egiten du baten izaera; orren- gatik, euskaltasuna bastertzea sekulan ezin diteke aurrerapena izan euskaldunentzat». Gaurko egunean, aipa de- zagun Kanpion berak euskal Aritz zaar, sendo, ez-ilko- rrean, ikusi zuen itxaropena- ren abartxo pozgarria. Lege berriaren bidez, eus- kera eskoletan. Ta Pedagojiaren aldetik, ezin obeki erabakia. Badirela urte, mundu guzian zutikan dago pedagojizko lege oro- kor au: «Aurrari, errespetuki; bere giza-nortasunari begiru- nez; bere ama-izkuntzaren bi- dez». Orrekin batera nago; euskaldun aurrari, euskera- ren b i d e z , giza-nortasuna aberasteko; Españi'ko late- rrizko izkuntza irakasteko; berak mundu guziko kultura jabetzeko. Joanak, joan. Ar dezala ba- koitzak —aurrak, gurasoak, apaizak, m a i x u a k, aginta- riak— bakoitzari dagokion egin-bearra: ikasi, eskatu, ar- gitu, erakutsi, alde ta ez az- tapo egin. Beste aldetik, itzali-eziñez- ko eskubidea, aspaldiko go- go sutsuena, orain egin dite- kena dugu. (Ez aztu «idio- ma» i t z a k «nor-berarena» erran nai duela). Eta au de- na, Españi'ko Estadu-Burua- ren Dekretu bati esker. Ba- ñan, ez du Legeak guzia egin- go. Eskolaren atariak, bein- tzat, ofizialki iriki dizkio Eus- kerari. Aspaldiko ametsa! Sar gai- tezen eskolan; b a ñ a n , ez amets-egiteko. E. 6. S ' KO IRAKASLEENDAKO EUSKERAREN IKASTAROA MINISTERIO DE EDUCACIÓN Y CIENCIA Delegación de Navarra PAMPLONA Maiatza'ren 30'eko 75/1433-garren Dekretuak agintzen duen bezala, urrengo Kursoan asiera eman bear zaio, eskoletan, jatorrizko izkuntzeen erakusketari. Euskeraren erakusketak, indar aundienaz aurrera joan ditezen, Delega- zio onek, Ñapar Forudun Diputazioa lagun eta aolkulari, euskeraren ira- kasleendako Ikastaro labur bat antolatu du. ^Centros Oficiales de E. G. B.» diren eskoletan euskera erakutsi bear- ko duten E. G. B.'ko Irakasleentzat trebetasuna emateko eratua da esan- dako Ikastaroa. Ikastaro ontan interesaturik dauden Maisu ta Maistrak, Delegazio on- tako Inspekziora (Paulino Caballero, 4-5.°) jo bearko dute txeetasun aue- txek emanez: 1.—Izena, abizenak, bizi-lekua, irakaskintza ematen duen eskola. 2.—Dauzkaten legezko Tituloak. 3.—Euskerari buruz jakite-mailla: jatorrizko euskera, ikasitakoa, eus- kal-Gramatikaz landua, landua ez, eta beste. (Txeetasun auek, tai- de bereziak egin bearrezkoan). Ikastaldiak, IRUÑA'ko «Ximénez de Rada» Institutotan, Plaza de la Cruz, ABUZTUA'ren 4'etik 23'ra. Ez balegoke denendako tokirik, beste Ikastaro bat oraindikan eraba- ki ez diren egunetan eratuko da. ((Ministerio de Educación y Ciencia» delakoaren Ordezkaria GUILLERMO ALONSO DEL REAL

Transcript of PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz...

Page 1: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

PRiNÜPE • VKNA'SUPLEMENTO MENSUAL DE LA REVISTA, DESTINADO AL FOMENTO DEL VASCUENCE

DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Franqueo concertadoN.° clasificador 34/60

Delegado de la Institución Príncipe de Viana

MARCELINO GARDE Amargarren urtea. — Pamplona, Junio - 1975 - Ekaina, ¡ruña. — 112-gn. zenbakia. DIRECTOR: V. GALBETE

EUSKERA OFIZIALKI ESKOLETANEspañi'ko Estadu - Buruak,

Dekretu baten bidez, eskole-tako ateak iriki dizkio euske-rari.

Eziera-Legeak (1970-8-22),«izkuntz-jardunak, JATORRIZ-KO MINTZAiRARENAK tar-tean», agintzen zituen; eraberean agintzen, «E. G. B.'komailletan SORTERRIKO IZ-KUNTZAREN LANTZEA».

Esaldi auen azaldurarenzai egon gera urte auetan;sekulan ez ain ongi errana:«jauregiko gauzak, patxadaaundiz». Ondarrean, joan denMaiatza'ren 30'ean, aipatuta-ko Dekretua agertu zen, jato-

rrizko izkuntzeri buruz esko-letan jarraitzeko bideak iriki-tzen zituelarik. Jainkoari es-ker, Euskalerria'n esan leike:«Ofizialki eskoletan sartzenda euskera».

Urrezko izkietan xixelatukobear genuke Ierro ori; bai, taAgindu-agiriaren eguna ere,egun oroigarria bait da. Ezinusté gabiltz oraindikan, ainbeste giroa ezagun dugunok.Euskera ofizialki eskoletan!

Ezin eztiago den esaldi oribein eta bein txastatuz gero,Bonaparte Printze jakintsuak,orain eun da amabi urte dire-

^ LEYRE. «ERRESUMARENBIOTZ ETA GORTEA»

Mena Argazkia

Garagarrila'ren azken igandean, «Erresumaren biotz eta Gorteaizan zen» Leyre'ko Monastegian, eman dirá Nafartar Erregeen aldez,Diputazíoa'k eratuak dituen urte oroko illetak.

Forodun Diputazioa'rekin batera, elizkizunetan egon zen Yesa,Liédena, Xabier eta Zankotza errietako jende aunitz, baita Iruña'tiketorritakoa ere.

Leyre'ko egun aundia edertu zuten Iruña'ko Udal-etxea'ren Dan-tzariak eta Lizarra'ko «Erdi-Aroko Musika-zaleen Taldea»'k.

An bertan dagoen Errege-illobi ondoan, Santxo Jakintsua'ren «lin-gua navarrorum» esaera gogoratu zitzaigun egun artan; garai ego-kia, benetan, Goiko Jaunari eskatzeko gure Erriarendako itxaropenazi ederrena izan ditezen, egun auetan jakin-arazi dizkiguten Euska-ra eskoletara sartzeko Lege berriak.

larik, apaindutako EuskerarenMapa ederra begiztatu dut;ama ildako baten irudiarengisan, zintzilika dauket neregelako ormetan.

An ikusia ikusirik, arimaminduari atera izan zaion ka-rraxia ñola ito? Orduan, ego--alderuntz euskeraren mugakiri auetan zeuden: Garde,Burgi, Adoain, Indurain, Izko,Garinoain, Gares (Puente laReina), Iturgoien eta Zior-dia'n.

Bidezkoa da, ta ez da no-lanaiko lana izango, euske-rak —eskolaren bidez— gal-du dituen mugak —eskola-ren bidez— berriz beregana-tzea. Norbaitek errana, zen-bat aldiz nik erran? «Euske-rari galdu zaion metro bana-gatik, euskaldun biotz bat pizba'litz!».

Naparroa sakonki ezaguneta maite izan zuen Kanpionnapartzaleak erakusten digu:

«Naparroa'ren oiñarrietan, eus-kaltasuna datza; orrengatik, Na-parroa «euskaldun» gutxiago denneurrian, bera «ñapar» gutxiagoda ere».

«II.0 Congreso de EstudiosVascos» zelarik, Iruña'ra eto-rri zen Alfonso Errege'ri, argita garbi mintzatu zaion Kan-pion jauna:

«Euskeraren alde beti garela-koz, aurrerapenaren etsaiak ga-rela erranen daukute. Kontuz itzorrekin, itz nastua bait da! Ezdirá aurrerapenak edozein berri-keri, edo gauzetan sartutako al-daketa danak. Ñor baten norta-suna arrunt besteratzen duen al-daketa, zoroa litzake aurrerape-na deitzea. Aurrerapenak aberas-tu egiten du baten izaera; orren-gatik, euskaltasuna bastertzeasekulan ezin diteke aurrerapenaizan euskaldunentzat».

Gaurko egunean, aipa de-zagun Kanpion berak euskalAritz zaar, sendo, ez-ilko-rrean, ikusi zuen itxaropena-ren abartxo pozgarria.

Lege berriaren bidez, eus-kera eskoletan.

Ta Pedagojiaren aldetik,ezin obeki erabakia. Badirelaurte, mundu guzian zutikandago pedagojizko lege oro-kor au: «Aurrari, errespetuki;

bere giza-nortasunari begiru-nez; bere ama-izkuntzaren bi-dez». Orrekin batera nago;euskaldun aurrari, euskera-ren b i d e z , giza-nortasunaaberasteko; Españi'ko late-rrizko izkuntza irakasteko;berak mundu guziko kulturajabetzeko.

Joanak, joan. Ar dezala ba-koitzak —aurrak, gurasoak,apaizak, m a i x u a k, aginta-riak— bakoitzari dagokionegin-bearra: ikasi, eskatu, ar-gitu, erakutsi, alde ta ez az-tapo egin.

Beste aldetik, itzali-eziñez-ko eskubidea, aspaldiko go-go sutsuena, orain egin dite-kena dugu. (Ez aztu «idio-ma» i t z a k «nor-berarena»erran nai duela). Eta au de-na, Españi'ko Estadu-Burua-ren Dekretu bati esker. Ba-ñan, ez du Legeak guzia egin-go. Eskolaren atariak, bein-tzat, ofizialki iriki dizkio Eus-kerari.

Aspaldiko ametsa! Sar gai-tezen eskolan; b a ñ a n , ezamets-egiteko.

E. 6. S ' KO IRAKASLEENDAKO EUSKERAREN IKASTAROA

MINISTERIO DE EDUCACIÓN Y CIENCIADelegación de Navarra

P A M P L O N A

Maiatza'ren 30'eko 75/1433-garren Dekretuak agintzen duen bezala,urrengo Kursoan asiera eman bear zaio, eskoletan, jatorrizko izkuntzeenerakusketari.

Euskeraren erakusketak, indar aundienaz aurrera joan ditezen, Delega-zio onek, Ñapar Forudun Diputazioa lagun eta aolkulari, euskeraren ira-kasleendako Ikastaro labur bat antolatu du.

^Centros Oficiales de E. G. B.» diren eskoletan euskera erakutsi bear-ko duten E. G. B.'ko Irakasleentzat trebetasuna emateko eratua da esan-dako Ikastaroa.

Ikastaro ontan interesaturik dauden Maisu ta Maistrak, Delegazio on-tako Inspekziora (Paulino Caballero, 4-5.°) jo bearko dute txeetasun aue-txek emanez:

1.—Izena, abizenak, bizi-lekua, irakaskintza ematen duen eskola.2.—Dauzkaten legezko Tituloak.3.—Euskerari buruz jakite-mailla: jatorrizko euskera, ikasitakoa, eus-

kal-Gramatikaz landua, landua ez, eta beste. (Txeetasun auek, tai-de bereziak egin bearrezkoan).

Ikastaldiak, IRUÑA'ko «Ximénez de Rada» Institutotan, Plaza de laCruz, ABUZTUA'ren 4'etik 23'ra.

Ez balegoke denendako tokirik, beste Ikastaro bat oraindikan eraba-ki ez diren egunetan eratuko da.

((Ministerio de Educación y Ciencia»delakoaren Ordezkaria

GUILLERMO ALONSO DEL REAL

Page 2: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

2 — P R I N C I P E D E V I A N A 1975 — EKAINA

EUSKAL W^MERRIKO LEIOA

ETXERATU DIRÁ, AMERIKE'TATIKETORRITAKO EUSKERAREN IKASLEAK

\

ARESTI GABIRELEUSKAL POETA IL DA

II onen 5'an, jaio zen errian, Bil-bo'n bertan, il da, Gabirel Arestieuskal poeta.

Aresti jauna 1933-gn. urtean jaioazen; orain, alarguna ta iru seme--alaba utzi ditu.

Poesi-alorrean sari asko irabazizituen, baita Teatrogintzan ere.

Aren azken ordu ontan, aren ani-maren alde egin dezagun Aresti'kberak eskatu zuen «otoitz x/np/ea».

ESCRIVA DE BALAGUERJAUN AGURGARR1A ¡L DA

Errorna'n ere, eta Garagarriila'ren26'ean, Escrivá de Balaguer Jose-rnaria jaun agurgarria i! da. Berazen «Opus Dei»ko asmatzaille taNaparroa'ko Unibertsidade'ko sor-izailte. Ikastetxeko lenengo oiñarria1960-garreneko Urrilla'n jarri zuten.

iruña'ko Udaletxeak, ASkaíe Mi-kel Xabier Urmeneta zefarik, «Uri'koSeme-orde izendatu zuen Escrivá deBalaguer jauna, ta onek bai ere es-kertu itz auekin: «Ez dut deus ber-tzerik erran nai au ez ba'da: poznaizeia Iruña'ko semetzat artu nau-zuelako, eta Naparroa'ko IkastexeNagusian ekintz ñapar eta orokorraegingo déla, biotz aundiko eta be-soz zabal izan bait da betidanikNaparroa».

Betiko pakean bedi «Opus Dei»'kosortzaülea ta Naparroa'ko Untber-tsidade'ko Sigíluzain Nagusia.

Ameriketako euskaldunen seme--aiabentzat, joan den Irailla'ren3'an, Oñati'n asi zen euskera-ikas-taroá bukatu da, eta bertan ibillidirán ikasleak etxe aidera itzuli di-rá, batzuek Idaho'ra, besteak Neva-da'ra eta baita Kalifornia'ra ere.

Euskera-ikastaro ori luzea ta osoaizan da, bederatzi ülabete iraunbait ditu. Era ortan euskerarekinegin den lenengo experientzia, etagure izkuntza ikasteko biderik ego-kiena.

Guztira, 75 ikasle izan dirá; ba-ñan euskera ikastera etorritakoak,30. Eta beti gertatzen den bezala,batzuek oso ederki menderatu dutegure izkuntza, eta besteak gutxi-xeago ikasi badute ere. Danak osopozik ibilli dirá ikastaroan, euske-ra ikasiaz gañera, beren gurasoenerria ongi ezagutzeko aukera izanbait dute. Adibidez, Bizkaia'n, Le-keitio, Gernika, Markina, Santima-miñe, Bermeo tab.; gure Napa-rroa'n, Iruña, Lizarra, Orreaga, Xa-bier'ko Gaztelu ta beste leku ba-tzuk.

Ikastaro ontako euskera-irakas-lea, Yon Oñatibia izan da. Oñatibiaadiskidearen aurkezpena egitea ezda bearrik; euskeraren erakustekoalorretan anitz trebe ta ezagunadugu Euskalerri osoan: or daudebere «EUSKERA IRRATI BIDEZ»

liburuaren 6-gn. edo 7gn. argital-dia, ta Yon'ek berak emanak direnezin kontako ikastaroak, batez ereAmeriketa'ko Unibertsidadetan etaÑapar Diputazioak eratuak dituen«Euskal Irakasle Udako Ikastaroe-tan».

Jakin dugunez, beste euskera--ikasle talde bat etorriko da HenoUniversity'ren babesean. Sei asteiraungo ditu ikastaro onek eta Us-taritz, Iruña ta Begoña'n emangoornen da, beren euskera-irakasle(bi malletan) berriz Oñatibia izanik.

Bl NAFARROA?«Soragain»'go larretan dabiltzen

abereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte,buzniz jarritako ikurra gañean emanbearra daukate. Mugaz onetakoabereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,geeienak Erro ta Aezkoa'ko alder-dietakoak. Mugaz bertze aldekoakberriz 228 bei dirá eta auek leen-txago Urepel'go errian markatu zi-tuzten. Festa eder ontara Erro taIruña'ko zuzendariak azaldu ziranta Urepei'era Pabe'ko (Pau) Go-bernadore Jauna, ta intxauspe Dipu-tadu Jauna.

Batzar ederra bi alderdietako Na-parroako jendeak biltzen dituena.

PORTUGALETE'KO«EUSKAL ABESTIEN

ÜI-GN. SARSKETA»

Portugalete'ko «GAUR-KO GAZTEAK» Elkarteak,erriko Udaletxeak lagun-duta, «E us ha I AbestienIII-gn. Sariketa)) eratu du.Guztira, 40 abesti agertudirá. Auek dirá mai-buru-koak: Arantza Elorriaga,Moisés Egaña, Mertxe Bas-terretxea, Víctor Egurrola,J. Luis Sánchez eta MarioRomero. Ona emen, dato-ren Uztailla'ren 12-gn. egu-nean ospatuko dan Azken--Jaialdirako, aietxek auke-ratu dituzten 13 abestiak:Amama; Bidé Zuzena; Oi Nere

Anaia!, Jon Zamalloa.Egiarena; Bilbotar Bateri, Txo.

Bengoa.Girrintzi Bat, K. Bordegaray.Lehen eta Orain; Gure Atetik

Izkutatua; Usurbil'ko Eliza,José Antonio Larrañaga.

Itxaroten, J. K. Larrañaga.Munduko Gauzak; Ez-Ez-Ez,

Dúo Amagar.

ABEREZALEONTZAT LAGUNTZAK?Aurreroko nere idazlantxo batean, abe-

re-zaleak zearo eskutatzea nai ez bazan,goxatu egin bear zirala, poztu egin beargenitula esaten nuan eta ortarako, bizimo-du egokiagoa, lasaiagoa, patxara obeagoazgain, irabazbide onaren jabe izan bear zu-tela. Diru gaietako arazo au zuzentzen,agintariak asi bear zutela, ume egitekozeuden bei, ardi ta txerrama-zaleeri, zer-gak edo inpuestoak kendu eta abere emebakoitzeko, sari bezela ainbesteko batemanaz.

Badirudi azti lanetan ibilli naizeia, ainzuzen lege berri bat eman bai dute: umeegiteko uzten dan bigaa bakoitzeko, laumilla pezta emango dutela. Lendabizi, uku-lluan amabost bei bear ziran sari ori jaso-tzeko, baña orain dituan beiak dituala, da-nontzako izango da.

Zerbait bada ere, ez da nik eskatzennuana. Ikusten danez, aurten ogei milloikilo gutxiago egingo dirá txal aragitik etatxal oiek beien bitartez datoztenez, beiakugaldu nai dituzte, aragitarako izango lira-ken bigaa oiek, lau milla peztako sari orre-gatik, aurrerako utziko diralakoan. Bearba'da, jendea ortara jarriko da eta aragigeiago egin ere bai, bigaa oetatik sortu-ko dirán txalak azitakoan, baña ez da nai-koa. Ukulluan dauden sei, zortzi edo amarbeietatik, bakarra izango da bigaa edo bigeienez, eta lau edo zortzi milla pezta oiek,

ukulluan dauden bei dañen artean banatuezkero, utsa litzake. Aragi geiago egiteanai ba'da, bei danak bear dute bere sariaeta ez bigaak bakarrak. Bei bakoitzeko etaurteko lau milla peztako saria emangoba'lute —eta eman bearrean arkituko dira-lakoan nago—, bei-zalea pozteko añakoaizango litzake eta beti esan degun bezela,bizimodua erosotzeko, errezteko eran lanaegiten dala jarritakoan, orduan bai, irabaz-bide onakin eta nekerik gabe diranean,gazteak ere pozik saiatuko dirá baserri la-netan.

Berriro irakurri duten beste berri batekzionez, txal irixkoeri orain ematen dan sariedo prima ori, urruzeri ere ematen asikoote dirán eta orain iru malla dauden beze-la (38 erraldetik 44 erraldera, kiloko irupezta; 44'tik 54 erraldera, sei pezta kilokoeta 54 erraldez goikoentzat, kiloko amabipezta), gero, malla bakarra izango dala,daneri kiloko sei pezta ordainduko ote dan.

Bi berri oiek, elburu berdiña dute: txalaragi geiago egin nai izatea. Irabazi ona-kin jarduteak edozein pozten du eta bei--zalea ere pozik saiatuko litzake, ala izan-go balitz.

Dana dala, goi alde oietan konturatzenasi dirá eta ia abere-zalea bere mallean ja-rrita laxter ikusten degun.

A U D E L A

TABERA ARAOZ KARDENAL JAUNA IL DA

da Erroma'n. Barco de Avila'n jaiota irurogei ta amabi urte zituen, etaEliza Sandua'ren dagoneko Erlijio-soen Kongregazio'ko Zuzendariazen.

Aurretik, Iruña'ko Goi-Apezpikuaizan zen 1968-garrenetik 1971-garre-neraño, gure ñapar lurraldean urtezail eta garrantzitsu aietan, kristauPastoralgintzaren erresponsabilida-dea bere gain zuelarík.

Maiatza'ren 25'ean, Aita Sandua-rekin batera Meza ematen ikusi ge-nuen, Bizenta Maria López Bikuñañapar Sandu berriaren Eiizkizun ar-tean; arratsaSdean, berriz, Españi'koEnbajadoreak emandako J a l e a nagertu zen Tabera Kardenala, etaluze mintzatu zen Naparroa'ko Agin-tari ta erromesekin gure lurraidekozenbaii oroigarri berrituaz. «Ikasto-la» ere aspatu zen ta, ain zuzen,auxe dugu Kardena! Jaunaren az-ken oroígarria. Jaunak bekio betikoatsedena!

Garagarriila'ren 13-gn. egunekogoizaren erdian, Arturo TaberaAraoz Kardenal anitz agurgarria ¡I

EUSKALTZAiNDIAEUSKALTZAINDIAREN BATZARREA

Joan den apirilaren 25ean Euskaltzaindiak bere hüeroko batza-rre arrunta egin zuen Donostian, Gipuzkoako Diputazioaren jau-regian.

Huna hemen batzarrean ukitu ziren puntuak:P. Lafitte euskaltzainak hiíberri den J. Chabagno ¡aunari buruz

txosten bat ekarri zuen. Chabagno jauna Nafarroa Beherekoa zensortzez, eta 93 urterekin hila da. Tokyo-ra joan zen 1906 urtean,eta handik euskaraz idazten zuen. Geroago Parisen euskal eskolakematera jarri zen. Euskaltzaindiak euskaltzain laguntzaille izendatuzuen. Hamabiren bat hizkuntza zekizkian. Histori azterketak ere eginditu, batez ere Nafarroa eta Baigorriko bailarari buruz. Har-emanhestuak izan zituen Gandhi, Joan XXIII. eta beste zenbait jaun ar-girekin. Goian bego apaiz eta euskaltzain argia.

Gipuzkoako Pelota Elkarteak, bere urrezko ezteiak ospatzeko,sariketa bat jartzen du. Bertso-paperen sariketa, alegia. Sariketahortarako oinarriak batzarrean onartu ziren. Gaia izango da: Pelota,euskal jolasa. Sariak, berriz, 30.000 pezeta. Sariketa hortarako epai-•mahaia, Euskaltzaindiari dagokion aldetik, batzarrean izendatu zen.

Arrasateko «Escuela Politécnica» delakoari eskerrak ematenzaizkio, eginberri den euskal irakasleen ikastarorako eman dituenerreztasunengatik. Era berean, Gipuzkoako euskal eskola eta ira-kasleen babesa eta koordinatze-lana ñola egin, aztertu zen.

Udako III. Euskal Unibertsitatea aurten Ustaritzen egingo da,abustuaren 19tik 29ra.

Goizeko bilkuraren berri eman zen. Goizeko bilkura horretanIkastola hiztegiaren 16 eta 17. zerrendak onartu, eta «Euskera» aí-dizkariaren zenbaki berrirako gaiak aztertu ziren.

J. San Martin euskaltzain eta idazkari jaunak txosten bat iraku-rri zuen Toribio Iriondo elgoibartarraren bizitze eta lanei buruz.Apaiz jaun hau «Ogi zerutik» eliz kantuaren egilea da, eta halaberherri-kantu eta kontakizun askoren biltzailea. Ahaztuxea dagoen izenhau euskera landu dutenen izendegia aberastutzera etorri da SanMartin jaunaren azterketa hunekin.

Xabier Gereño euskaltzain laguntzaileak musika-hiztegitxo bataurkeztu zuen, txistu-ikasbide batean erabiltzeko. Aldez aurretikL. Mitxelena eta beste jaun batzuen aburuak jasoak zituen. Gero,berriz, batzarkideenak ere jaso ditu, hiztegitxo hori batzarrean pun-tuz-puntu aztertu izan zenez geroztik.

EUSKALTZAINDIKO BATZARREA

Euskaltzaindiak joan den maiatzaren 30ean bere hileroko ba-tzarrea egin du Gipuzkoako Diputazioaren jauregian.

Huna hemen batzarrean tratatutako gauzen muina:Euskeraren egoera aztertzeko tratu bat egin eta izenpetu da

Euskaltzaindia, Lankide Aurrezkia eta Siadeco-ren artean. Azterketahau Aurrezki Kutxa horren laguntzaz eta Euskaltzaindia gidari déla,egin da.

Euskaltzaindiaren Ordezkaritza Iruinean abian has dadin, eskeaeginen zaio Nafarroako «Principe de Viana» elkarteari.

Iruineko Udalak E.G.B.'ko irakasleentzat eskatu duen euskalikastaroa, Iruinean egingo da abuztuaren 25ean hasi eta irailaren6ra arte; azken egun horretan, goizean, etsaminak egiten direlarik.

Halaber, hartako jarririk den Epai-mahainak Arrasateko Politek-nik Eskolan egindako azken etsaminen ondorioak Jakin arazi zituen.

Euskaltzaindiak bere poza agertzen du Ministro-Kontseiluak be-rriki hartu duen erabakiagatik. Hau da, euskera, katalana, eta gai-iegoa eskolan sar araztearen aldeko agiriagatik. Agiri hau lehenurrats ondoriotsu bat izan daitekeela usté du, gainera, batez eregeroari buruz. Agiriaren luze-laburra xehekiago neurtzeko, testuabera agertzen denean ikusi beharko da, ordea.

Bilboko Udalak 200.000 pezetako diru laguntza Euskaltzaindiariematea erabaki du. Hori déla eta, batzarkideek beren esker onaagertzen dute. Emaitza hunekin Bilboko udala beste batasun ofi-zialen errenkan jartzen da, ohitura zahar bat berrituz.

A. Arrue euskaltzain jaunak Gipuzkoako Diputazioaren «Juntade Cooperación Cultural»'aren batzarreko xehetasun jakingarriakekarri zituen.

Emakumearen Nazio arteko Urtea déla eta, Euskaltzaindiak hiruemakume euskaltzale-idazle, ohorezko mailako euskaltzain izenda-tzen ditu. Huna hemen beroien izenak: Julene Azpeitia, zumaiarraeta gaur Bilbon bizi dena; Teñe Muxika, Debakoa; eta MadeleineJauregiberry, Zuberoako Zibozen jaioa. Ekainaren 27an emangozaie hartako diploma. Egun horretan batzar berezi bat eginen daeuskal alorrean gailurtu diren emakumeen ohoretan.

Zortzi urte arteko ikastola hiztegiaren zerrenda bat (18.a) etabeste baten (19.aren) erdia aztertu eta onartu ziren.

Era berean Etxegintzako batzordeak egindako bileraren berrieman zen.

P. Lafitte, L. Villasante eta A. Zatarain jaunek txosten baña ira-kurri zuten hunako gai hauetaz: «Oskodun baten izenaz», «Sinetsiaditzaren erabilkera batzuk aztertuz» eta «-tasun eta -keria atziz-kiak». Txosten bakoitzaren ondoan elkar hizketa bizia piztu zenukitutako puntuei buruz.

(Euskaltzaindiaren Prentsa Bulegoko Agiría)

Page 3: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

1975 — EKAINA P R I N C I P E D E V I A N A — 3

EGIAEGIA. Zer da? Nun da? Egía da gauza bakoitzari bere

izenaz deitzea, gauza zer dan esatea; egia esatea, gau-zak gertatu dirán bezela esatea da, esan bear ba'dira;bestela ixiltzea obe da. Ezta egia esatea, gertatu dañaezagutzera eman nai ba'degu, konbeni zaiguna ezagu-tzera eman ta konbeni etzaiguna ixiltzea. Ori egia er-diz esatea da; ta egi erdia gezurtzea da.

Askotan esan oi die Aita Santuak Erroman bildutakomunduguziko izparringilariei egia argi eta garbi ezagu-tzera emateko. Ori da izparringilarien eginbearrik bea-rrezkoena. Onen bidez, izparringüariek gizadien loka-rri dirá, giza-semeak elkar lotu-ta, bat izan ditezen pa-kean eta egian. Bañan eginbear ori ez ba'dute betezen,orduan lokarri izan bearrean, sua geiago bizkortu ta in-dartzen duen arrolio edo petrolioa ¡zango dirá; giza-se-meak geiago ta geiago nastu, erdoitu ta usteltzen dituz-te. Egia bizitza da, ta gezurra, berriz, eriotza. Eta ezusté guk gezurra esatearekin, besteak siñistuarazten di-tugula. Guk ixillik egoetan ez du esan nai baietza ema-ten degula, latiñezko esaerak dionez. Askotan, gauzakixiltzea zentzutasuna izatea da, denbora egokienaitxaroz.

Eta egia nun dago? Nik usté, gaur-egun, Diojeneszan jakintsu ura bezela ibilli bearko gerala giza-semeenartean, eguerdian, krisaillu batekin egi billan. Nun oteda? Geren baitan ote? Besteen baitan? Nik usté, ez ba-tan ta ez bestean. Gizadia gezur aundi bat besterik ezda. Eta ez esan ukalea naizeía, egia bait-da. Geren bai-tatik asi gaitezen ta barrun begira dezagun. Zenbat ge-zur ez ditugu esaten... bai itzez bai egitez? Geren gau-za onak argitara ematen ditugu; okerrak, berriz, erre--autspean gorde, lur-sagarrak edo patatak gazte giña-nean erretzen genituen bezela. Gure arpegia ixpillua da,bañan bi aldetakoa: batetik jkusten dan ixpillua, etabeste aldetik, gauzak izkutuan gordetzen dituen ixpillualde beltz-tua.

Besteen baitan ote da egia? Ezta ere. Besteak atzi-petzen edo engañatzen saiatzen gera, besteak gu aña-koak izan ez ditezen edo guk egiten deguna jakin ezdezaten. Orrela majo joan gaitezke zaldi gañean, bizigeran arte. Orrela bapo bizi gaitezke, naiz bestean bear-tasun ta estutasunean bizi. Gaur-egunean geren begie-kin ikusten deguna bakarrik siñistu dezakegu, ez esatendigutena. Askotan, egia gezur-soñekoarekin jantzi-taematen zaigu. LIZARRUSTI

ITXASONTZI AUNDIEN AZKENA

AIRE, Illllll /I.H rilSI. \l TZ \ l \Euskaltzaindiak iru euskal idazle emaz-

teki, Oorezko Euskaltzaiñak izendatu ditu.Bidezko erabakia; denborak, merezi zu-tela.

Goi-maillara eraman dute euskal emaz-tekiaren nortasuna, sukaldeko euskerañola landuz, beren bizia, aiek maite dutenerriarengatik, ustu arte.

AZPEITIA'TAR JULENE. Zumaia'n 1888'anjaio zen; 1907'an bazegoen aur-irakaslebezala; orrela, berrogeitamar urtez, Biz-kai'ko eskoletan. Idazlan eder, itzaldi ja-kingarri, sari asko, liburu batzuek: «Ira-kurri, maite», «Umien adizkidea», «Aman-driaren altzoan», «Zuentzat»...

MADELEtNE JAUREGIBERRY. Zube-roa'ko Alotz'en, 1884-gn. urtean sorturik,joan den Urrilla'ren 13'an laurogei t'ama-rrak bete Izan zituen. Orain ere, Atarratzebertako kantoinetan bizi da, Sibas irix-koan, alegia. Etzen gure Madeleine, anaiospetsuen artean, gibeleratu.

Emazteki onek, Pabe'n (Pau) goi-ikas-ketak egin zituen. Euskeraren erakusketantrebea da, ta bertze aldeko eskoietarakoeuskal ikasbide bat egiña du. Aren idazlanaunitz agertu da Euskalerri ta Atzerrikoegunkari ta aldizkarietan; beti Euskal Erria-ren alde. Antzerki batzuk eman dizkigu:«Mirakuilu bat», «Zikoitza», «Euskaldunjauntziak». Ziberotar uskaraz, kantari min-tzatzen da, xoriño baten gisan.

«TEÑE» MUXIKA. Debatarra, 1888-gn.urtean jaioa. B e r e len olerki-liburua,1923'an argitaratu zuen.

Aren antzerki artean ditugu: «Gogooñazeak», «Gogo negarra», «Gabon» eta«Joan Joxe».

Eta «Teñe» itzaldietakoa! Bazekien suzkoeuskera batez uskaldunak piztutzen!

«PRINCIPE DE VIANA»'k, Oorezko emaz-teki aueri, biotz-biotzez, ZORIONAK! Ba-dieten utzi, oraingo Euskalerri'ko andere-ñoeri jarraibide ederra!

GARDETAR M.

Argazkia: I. de ZulagaItali'ko «GIULIO CESARE» ítxasonfzi aundia, 27.000 tonela ta 1.500 bidazti eramateko gai daña, Bar-

ceSona'ko portura sarreran, 1970-gn. urteko Irailla'ren 7'ko arratsaldean.Stsasantzi bikain auek, arrigarriak dirá beren edertasunez, zabaleraz eta indarrez. «FRANCE» izene-

koa, gaurko aundiena dugu, 66.000 tonela ta 2.000 lagun erabilliaz; «UNITED STATES» lasterrena da:52.000 toneia ta 1930 bidari eramaten dituelarik, 3 egun eta 9 ordu aski ditu Atlantiko Itsas-aundia iga-rotzeko. Ala ere, E. OZKIN gure lankideak esaten duen bezala, itxasontzi aundi auetxek eta beren an-tzekoak betiko galtzeko zorian daude.

Itxasontzi aundiak («trasatlán-tico» erdaraz) betiko baztertu-ta geldituko dirala irakurri det;oietan ibildu geranontzat, min-garri zaigu.

Ez dirá denak «Michelangelo»,«V ranee», «Raffaello», «Leo-nardo da Vinci» ta beste antze-koak bezain andi. Ala ere, itxasbidé luze oietan, oso ederki ibil-tzen da. Amerike'tatik nere le-ñen go jun - elorria, «AméricoVespuccio» itxasontzian eginmíen. Ze nolako ibiltaldi ede-rrak egiten dirán! Nai duzu-nean, bustialdiak artu «pizi-nan»; egon-gelan, pianoa jo;gauaz, «zinea». Naiago ba'de-zu, etzanda egon, patxaranitxasoari begira... Eta inguruanegan dabiltzen kauak. Nik as-kotan esaten det baldin abera-tsa ba'nitz, nere bizi guzian,itxasoan ibilliko nintzake; ezarraintzan —au latza dalako—,«trasatlántico» b atean b aizik.Zer nai dezu ederragorik? Taurteak joaten diranean eta zurebiziari azkena eldu, il ta kito.Gero, zapi zuriz estalirik, oiñaklokarri batez lotuta ta kate pus-ka bat dutela, gorputza itxaso-ra bota... Arima, txoriak beze-la, gora joango da.

Amerike-tatik onerako nerebigarren itxas-ontzia «Queenof Shea» izan zan. Ze polita be-ra, xuri-xuria! Oraindik or da-bil, jo batera ta bestera, Garbi-tasunari buruz, ingelesak ortanyayuak dirá. Nik berriz joanbearra izango ba'nu, ingeles on-tzia aukeratuko nuke. Italia-noak, «makarroiak» besterik ezdituzte ematen.

Eta «ezagunak» egiten al di-rá ibillaldi oietan? Bai, noski!Asi Txile'tik, Perú, Panamá,Venezuela, Kuba... Ainbesteurtetan an iraun ondoren, zaar-tuta, beren errietara betiko da-tozenak; edo mixiolari aiek,amar urte ondoren zetoztenak,gero berriz aruntz joateko...

Gogoratzen ditut Karibekougarte eder ta polit aiek Marti-nika ta Guadalupe! Bertakobiztanle beltz, erdi-beltz ta zu-riak! Eta ango «coco», «papa-ya» eta, batez ere, arrai etalangosta, emen ba'leude...

Orregatik, itxas-ontzi aundioiek, betiko baztertuta gelditu-ko dirala irakurtzean, biotzakalako tinkada ematen dit. As-paldi baztertu ziran ingelesen«Queen Mary», eta bidé berdi-ñean dijoa «Queen Elizabeth».Zer dala-ta? «Michelangelo»orrekin, 400 gelditu ziran por-tuan, ontzian ez zegolako leku-rik. Eta orrela, ñola leike «ne-gozioa» aurrera ez eramatea?

Arrigarria! Itxas-ontzi aun-dietan gertatzen daña, berdiñaizparringi aundietan ere. NewYork. Londres eta Paris-ko iz-parringo famatuak, naiz ta sal-du ugari, galtzen ari dirá.

Eta arrazoia? Ez da zaillaerantzuten: arrolioa gero tageiagotzen dijoalako, beste gau-za zer esanik ez; eta gastuoiekin berdintzeko, Konpañi-koak «pasaji» baldin geitukoba'lituzke, iñortxo ez zalá joan-go. Zer egin orduan? Ontziak

amarratu, ta kito! Galduak,galdu!

Eta errua, nork? Arabearrak,noski. Orain arte inoren men-pean egon dirá auek; orainarrotu dirá. Zeintzuk eman die-te arrotzeko bidea? Orain artelagundu dietenak. Matrallekoederra! Orain arte amerika-noak, europearrak arabiei la-gundu ta orain auexek guzieineurriak jarri.

Orain arteko munduko gu-dak, siñesmen edo ideoloji ba-tengatiko gudak izan dirá;gaur, ostean, arrolioa ta onda-sima dirá jabe.

Orregatik, gorago esan detobeki bizi guzian itxasoan zearibilli gizonen inbiri ta gorrotoa-ren urrundik. Eta iltzeko orduaeldu danean, gorputza itxasorabota ta kito! Arima, txori batbezela, gora joango da.

E. OZKIN

AURTXOEN TX0K0AGURE ASTOAIN IRRINTZIA

Atzo eskolatik atrazian artu nuen nere merendua etabordarako bidean arpatu nuen gure astoa. Geldi geldiazegon, bere muturra zaukan ilun ¡luna. Ni ure bezein as-toa izenez, igen nitzen bere bizker gañera eta errannion «Arre»! baña astoak bere lekutik etzituen ankakmuitzen.

—Arre Arre!, baña astoa geldik.Orduan yautsi nitzen astotik, atra nuen nere sake-

ietik merenduko ogi puska bat eta eman nion gure as-toari. Yan ta ondoan muturra arinago zauken eta asi zen:

—Ai... aaa... ihiiiaaaa. Irrintzi egiten zuen gure astogaixoak.

—Oh!, erran nuen arriturik, zein ongi ikasia den gureastoa zergatik erran dik «Esker Mila»!

JOSÉ BERTIZ9 urte. ARIZKUN

I R R I - S O L A SMuti! batek galdetu zion mutiko txiki bateri:—Aízak Inazio. Zer naiago duk, bortz pezta edo duro

bat?Eta Inaziok erantzun zion:—Nik bi duro.

MIREN GURUTZE AIZPURU6 urte. ORONOZ-koa

Page 4: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

4 — P R I N C I

BeRTSOLdRICIKE L I Z O N D O ' N

Erran bezala joan den Maiatza'ren 25-ean ospatu ginuenbertsolari besta bat Elizondo'n. Bertze urtetan bezala orain-goan ere besta hau Nafarroa'ko Diputazio'ko «InstituciónPrincipe de Viana»'ren laguntzarekin egina dugu. Izendatu-tako lau bertsolariak ari izanak dirá: MATTIN, LAZKAO--TXIKI, KOXME LIZASO, LARRAÑAGA eta hoien arteangure herriko bertsolaria ELEMENTE. Beti bezala gure ko-blari hoiek erakutsi daukute beren yakitatea ordu t'erdikokantaldi ederra eginik.

Bertzetan baino yende gutiago bildu da oraikoan, dudikgabe ez ginuen egunik egokiena hautatu. Bezperean azien-den Sariketa zela eta yende aunitz etorri zen Elizondo'rahemen egun guzia iraganik eta hortaz aunitzendako etzenerrex izan biharamunean berriz etortzea. Halare bazen en-tzule eta egia erran bertsozale zintzoenak. Ez dugu bertzehainbertze erranen zenbait herritarrentzat hoien euskal za-letasuna ez baita iñcndik ageri.

Gure goresmen bizienak bertsolarieri eta entzule guzieri.

DON1BANE LOHIZUN'EN

Baiona'ko «Mendigoizaleak» antolaturik eta DonibaneLohitzun'go «Begiraleak» dantzari taldearen laguntzarekinUZTAPIDE bertsolariari ongi irabazia duen Omenaldia eginzaio Donibane Lohitzun'en Ekaina'ren lehenbiziko egunean.

«Jai Alai» frontoi ederrean ospatu da Omenaldi hau ber-tsozale aunitz bildu direlarik. Besta zoragarria Uztapide'rieskeini zaiona, Euskal Herri guzian bezala Lapurdi'n eremaite dute gure bertsolari haundia. Omenaldiaren festa ho-laxe ospatu zen:

Eguerdi aldean Meza. Pilota lekuaren erdian ager-tokibat eraiki zuten eta taularen gainean meza-maia. Dena ze-gon ongi apaindua eta loreztatua. Meza emaile ta predikariOnaindia Yaun Agurgarria. Bertsolariek ere kantatu zuteneta txistulariek, txalapartariek eta dantzariek ere egin zutenberen jardun-aldia. Gero han berean bazkaria laurehun baz-kaltiar maiean exeririk. Bazkalondoan bertsolarien ekinal-dia Itzaina yauna gai-jartzale ta zuzendari zutelarik. Ha-mar bertsolarien izenak: XALBADOR, MATTIN, XAN-PUN, EZPONDA, AZKARATE, LAZKO-TXIKI, AROTZA-MENA, ARREGI, KOXME LIZASO eta LARRAÑAGA.UZTAPIDE ere han zegon baina hunek etzuen kantatu, ixi-lik egon zen bere lagun bertsolariek kantatzen zuten biz-kitartean. Bertso hunkigarriak Uztapide'ren ohoretan. Geroari izanak dirá ere bertso yostakinetan eta bai garrantziadaukatenetan ere.

Ohorezko edergailuak hartu zituen Uztapide'k bere ome-naldi egunaren oroigarritzat. Bertze gainerako bertsolari gu-ziak ere egun hortako oroitzapen bat izan dezaten, ohorez-ko «makila» baña hartu zuten edergailutzat. Uztapide'k hitzbatzuk egin zituen denei eskertuaz. Azkenik bertsolari gu-ziek ban-banaka «Azken Agurra» eginik holaxe bururatuzen Omenaldia.

Azken agurrezko bertsoetan Klemente bertsolari nafar-tarra ere bertzeekin batean aritu zen Uztapide'n choretanbi bertso eginik. Hona hemen:

Manuel maite nere bertsuazuregana zuzen zuzen,Uztapide Euskaíerrianbertsolari ona sortu zen.Kantatu izan du Euskalerriankantatu izan du Parisen,an ere ederki kantatzen zuanemen egiten dun gisen.

Ur garbi orren bi aldetanbertso ederrik kantatu dezu,alde bietako jenden tarteanmaitasuna badezu,eritasunez zure gorputzapixkat nekatua dezu,gorputza eztu iñork betikoanima bego indartsu.

M. IZETA

Argazkian, Luzia Goñi, Iturbealarguna, Garzaron'go Benta'koalaba. Gaztetik lanean asía, su-kaldari bikaiña ta langille tre-bea dugu, ta goiz atera bear duetxetik, eguneroko ogia irabaz-teko. Ez da, ba, liburu arteanibillia gure Luzia; baiñan, aienartean ibilli diren aunitzek baño,euskeraren alde maitetasun geia-gokoa agertzen zaigu and re au.

Pozik argitaratzen ditugu Lu-zia Goñi'k egin da bialdu dizki-gun bertsoak. Eskerrik asko!, au-rretik; eta, aurrera!

Aizaroz'ko errekanLagun maiteak, emen nator nizueri gaur kantatzera;parre piske bat egin dezaguneuskaldun denak, hatera

Gure etxe au, izan dezateneuskaldunaren txokoa,zar eta gazte, gizon eta andre,apaiz eta praile-monjak.

Basaburuko alaba naiz, taesango diztet nongoa;nere etxea beti izan daeuskaldunak famatua.

Benta pollit bat, mendi arteaneta bi erreka ondoan;«Artius» eta «Basaburua»elkartzen diré an bertan.

Erreka oietan ni ibiltzen naiz,amorraiak arrapatzen;langostak ere arpatzen ditut,ez bddira eskapatzen.

Auek atzerakan asi ez gero,ez dirá erraz gelditzen;eta, arripean sartu ez gero,asten dirá atzimurken.

Gazte gaztetik asi bait nintzanango txokoak ikasten,ango amorraiak, ni ikusi-ta,asi dirá ikaratzen.

Berrogeitasei urte ditut nik,eta nago au uzteko,urtien karga astuna bait daberriketan ibiltzeko.

i

é

Orain, azkeneko bertso onetan,esango diztet egia:Garzarongo Bentákoa naiz taizena det nik Luzia, LUZIA GOÑI

^llllllllllllllllllllllllllllIUIIIIIIIIIIIIIIIBIIIBIIIIIIIIIIllllllllllllllIIIIIIIIIIIIIIHIIIilllfj-

Id ASZAZU!

ÍGOTZ

Begi-barne bi izar neregana urbilduziñan ixillik, Ieun, guztizko laztana;ez nuen ulertu esan zenidana,legun bait zenuen oguzi, ta zaillu.

Muxura zenidan gero begiratu,zeure ikatz-begiak zuzenduz nigana;ta zu ikusiz soilki, barnea dan-danairauli zitzaidan —oi!— biurturik su.

Urdin uts-utsak dit biotza samurtzen,ta miñez dut zure soaren urdiñaz,ain duzu sotilla begi oien sua!

Baita bizi eman zenidan eskua,begi-zizta beroz goxoki esanaz:«Ikas zazu, kutun, erria maitaízen!».

"li i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i iui i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i i ini i i i i i i iT:

ZakutikedozorrotikGure lehengo menditarreri.

P. H.

Exekandere maitiak,bas-herrietan bizirik,gure ogi egileakzinezten aspaldi danik.Bai eta zien taloakjaten gintien gogotik.Baña, hasi gabe lanak,hartzen zinuzten segurrikeiharako irin onak,zakutik edo zorrotik!

Lurrian eder goldiakhazüa jiten delarik,hasten dirá irauüak,mutilek itots emanik.Beraz jeiki etxekoak,argia gabe ohetik,egiteko ereitiak,otoitzak ez ahantzirik.Behar ditugu ogiak,zakutik edo zorrotik!

Alorran eder ogiak,Uztaila heldu delarik,bai eta ere artoak,iruzkian handiturik.Zoazte, nekazariak,izanik ere bakarrik,egiteko uda-lanak,goiz ta arrats izerturik.Behar ditugu bihiak,zakutik edo zorrotik!...

Eiharan eder bihiak,«triki-traka» ehoturik.Burrustaka ur-jauziak,bazterrak ikaraturik.Hor egon, eiharazainak!Azantzetan elkorturik,artatzeko mekanikak,zokoetan ikerturik.Behar ditugu irinak,zakutik edo zorrotik!

IGORTZE

Erregiak, Presidentak,lanian ez da lapurrik.Ez fundika gure sosak:haberasten girelarikpagatzen ditugu zergak,zakutik edo zorrotik!...

Piarres HEGUITOA

PILLOTARI BURUZ BERTSO-SARIRETAEuskal Pelotaren Gipuzkoa'ko Elkarteak, bere urrezko eztaiak ospatzearren, oneko bertso-sariketa au anto-

latzen du, Euskaltzaindiaren ardurapean eta oñarri edo lege-arau auekin:

Bertso-saillen gaia, oneko auxe ¡zango da: PELOTA, EUSKAL JOKUA; eta gutxienez 8 bertso egingo dirá.Iru sari ¡zango dirá: lenengoari 15.000 pezeta; bigarrenari 10.000 pezeta; irugarrenari 5.000 pezeta.Bertso-saillak, erri-literaturaren maillakoak eta eskolakoak ¡zango d¡ra.Bertso-saillak argitaratuak ¡zango dirá. Berdin da bertso-paperetan, egunerokoetan, asterokoetan, illerokoetanedo beste edozein aldizkaritan argitaratuak ízate a.Argitaratzeko epea, urte ontako (1975) Irailla'ren 15'ean bukatuko da. Egun ortarako bialdu bear dirá.

6. Bertso-saillak zuzenbide ontara bialdu bear dirá: Academia de la Lengua Vasca, Ribera 6, Bilbao.7. Egilleak, bertso-saüla noiz eta nun argitaratu dan, paperaren saiets batean ¡datziko du.8. Egille bakoitzak, nai dituen bertsosail guziak bial ditzazke.9. Epailleak, Euskal Pelotaren Gipuzkoa'ko Elkarteak eta Euskaltzaindiak aukeratuak ¡zango dirá.

5.

VJ

Page 5: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

E V I A N A — 5

ONDO BIZI NAIAOna emen ira bertsolari teman: irurotatik ñor ote da on-

gien bizi? Ori azaltzeko, bakoitzak ira bertso abesten cüzkigu.

MUGARTEGI

Gaiak agintzen duan bezela,astera nua esanez:

ni baserrian bizi naiz etaondo ordaintzen naz lanez.

Gau eta egun an ibiltzen naizkarga astunak eramanez...

Etxeberria bizi da ondoarrain zuri onak janez.

Etxeberria, entzun itzazuMugartegi'ren esanak:

nik ondo dakit ñola diradenarrain saltzaiilien lanak;

bere kantura ibiltzen dituberaren kargu on danak,

berak onenak etxian jandabesteri eman txar danak.

Biak zabiltzaz negoziuanbesteen diruen atzetik,

esanaz beti pertsu ta arraiñakonak dodaz nik sortzetik.

Mingaiñez itzak goxoak egin,beste gauz bat biotzetik:

dirua maite dozue biokgauza guztien gaiñetik.

ETXEBERRIA

Bakoitzak bere bizimodukoberri ondo jakiten du,

ta Mugartegi'k nere bizitzaederra dala dirausku.

Nik arrain zuri ona jaten detta ala ere ezin gizendu;

naiago neuke nere biz.itz auzuk probatuko ba'zendu.

Bi bizkaitarrek naukate emenlepo-lepotik elduaz.

Merezi ere ba-dezue etaarrazoi batzuk or duaz:

ez noa, beintzat, itzik eiteraiñori ama kenduaz.

Gaur Arregi da bizj ondoenpentsu pixka bat salduaz.

Nor-zein ondoen bizi geradengaia degu guk jarria.

Nik nere etxean ikusia detbizitza onen berrja:

bakea daukat nerekin etabakean baita sendia.

Orrela zuri be opa dizutbiotzez, Euskalerria.

ARREGI

Bat baserrian, bestea arraianau da jarri zaigun lana.

Nik pentsatzen det egia dalaorain esaten nuana.

Mundu onetan geure eskuansarritan daukagu daña,

zoriontsua dalako betibiotza aserik daukana.

Esan duanez, pentsuan nabil,gezurrak eztau balio;

baiña esana bota naieanemen naukazu serio.

Berau, ba, arrain exkax batzueksaltzea dala medio,

azken i_ru-!au urte oneitanegin da millonario.

Egia izan da Etxeberria'kazaldu duan esana.

Mai.tasun bero bat bear doguurko Iagunarengana;

inoren gauzai bakean utzizbeti konformatzen daña,

pentsatzen det au dala munduanondoen bizi zaiguna.

SARDUITAR DEUNORO

!••••••••••••!• • • • • • • • • • • • • > • • • • • • • • • • • • • • > • • • ! ) • • • • • • • • • •[ • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • I • • • • • • • • • • • • • • > • • • •

• « • • • • • • • • « . • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • *

\O

EDESTIBIZIEdesti bizi, edesti luze,gure bizia edesti;barruti ortan sartuta gagozerromes, antzi, bidazti;askoren arte osotzen dogugiza semeen arizti,alkarren arte edertutekobe gira dogun gizadi.

Bakotxak dauka dei bat artuta,gizadira eldutean,almenak almen landu bear dauzgizontasun barrunbean;ondoren ekin lanean gogor,anaien aldez errian;zelaiak ondú, lurra jorratu,zoria sortu daitean.

ZER DEN AINGERUTXO BAT?Iru illabete ditu, iru illabete bakarrik. Euskal gisaraz jantzirik,

argazkian agertzen zaigun bezalaxe jgo da, lenengo aldiz, Aralar'koMendira.

Tontorretako elur zuria. Ur bedinkatuaren garbitasuna. Maite dengoiko eguzkiaren argj argia! Aralar'ko bas-elizan, irunsheme danNéstor Artxanko'k, euskal antzera jantzirik, kristau Bataioa artu du,Aingeru zurien garbitasun eta argia bereganatzen dituelarik.

Aralar'ko artzain eraz jantzirik agertzen zaigun Nestortxo orrenbegietan orain diztiratzen da Jinkoaren aingeru baten begiratze zo-lia. Betiko izan dedilla!

* * *

—Aingerutxoa zer dan, diozu?Eneixu, orí galdera!Aingerutxoa, ene kutuna,aingerutxoa... zu zera.

(JAUREGI, «BIOZKADAK»)

••

••

BAI TA E L . EZ TA BAI... IEZ TA BAI, BAI TA EZ,BAI TA EZ, EZ TA BAI,EZTABAIDAKO AUZIA;BADA-EZPADAKO GAUZIA.

Lagun, munduan zer barrí?Zer dagon begira jarri:Itxura onak, bai, sarri;baiña, barrutik, zer larri!

Zenbat burruka ta auzita ezin kontuan jausi!Danok nai dogula nausi,bestelan musturrak autsi!

Gaistoak onari kuku;ondo dabillena kaiku;egizaleari kaku;ta guzurtiari leku.

Norbera beti da maixo;danak buru-makur, kaixo!Kontra dagonaren gaixo,jota apurtu, ze arraixo!

Gaztiak zarrari irri;zarrak gaztiari zirri;azkenian kaka-pirri,alkarri deutsela tirri.

Batak diño zuri dala;bestiak baltz edo ala;eztala eta badala.Ai, zelango astrapala!

Neuria neuretzat daña,ta zurea erdibana.Berbetan daukagun zana...,baiña bestientzat lana!

Norbera beti da libre,bada milla eskubide.Bestientzat zigor-bide,ez ba'da neure aixkide.

Gizon danok gara anai;orreik dirá berbak, jajai!Ezpanez diñogu: «Bai, bai»;baiña, egitez..., «tralarai»!

Gaur daña daña: «Alkar mai.té,baiña kontuz ibil zaite»!Milla promesa ta koipeeurena jaritxi arte...

Bestiak nai doguz txiro,santu izateko giro;baiña norberaz astiro,arrapatzen jota tiro.

Fede-gauzak dirá «mito»,droga ta ardotan ito;ni ateo naz ta, kito!Orduan, bai, ni polito!

Naiz iretargira ixon,gixona beti da gixon.Naiz Aita Santu, naiz Nixon.il ezkero, «kirieleixon»!

Esanak esanda gero,jokatu daigula bero;zuzen ibilii ezkero,errukituko da Pedro!

A. MARTZEL

••••••••••••••••••••••

X

Gizataldeak bere deia daualkartasunak sortuta,askoren arte izatearren,ez dago indergatuta;gizarteetako bizi bearrakguztien lanak bear-ta,argi ta gogo, esku ta indargizonei begiratuta.

Gure bizia Euskal-errianartu genduan berezki;gure lanteia, emen, daukagu,jorratuteko maitekLBataren argi, besteren indar,guztion arte osoki,Euskal-erna edertu bear,aurrera bidez, biziki.

Giza bizitzak ez dau amairik:aldakuntzea bakarrik;bizitz eder au loratuko dabetiraunean sarturik.Ura zoria, gaurko lanenaitxaron daigun hizirik,baiña ez aztu Euskal-er nagaizkatu bear dogunik.

Buru argiak illuntasuna,biotz maiteak samiña,emengo pozak atsekabea,adiskidetzak il-miña;baiña ondoren ñire gogodk,beti, zuen oroimena...Gora Jainkoa! Gora erria!,gure lurraren zoria!

PAULIN

X

X•

IZTEGITXOKOAahantziaizinaakitiaalmenamaiarraixo!arpatuastrapalaatraauzitegiazantz

Bbaltzbañabarrunbebarrutiberbabetiraunbidaztibihi, bigibizkitartianbortiakbuluzikburrustaka

Ddaigundauzdea?debriadiendiñodiñogudoguz

Eehoeiliaraeiharazain

elkortuemekierraineskiaeztabaida

Ggaizkatugangaldegingintien

IIhazilahartiakhek

aztu, atzenduasti, beta, txolarteakitu, nekatu, akaituaal, potereaazken, bukaeraarraio!arrapatuzalaparta, kalapitaatera, irten, jalgiauziak epaitzeko lekuazarata, ots

beltzbaina, bañabarrua, barrenekoabarrendegi, mugapeitz, elebetiera, betitasunbidekari, ibilkariale, bikorbitarteanbortuak, basa-bortuakbilluzi, bilutsikgeiegizka, parrastan

dezagunditual da?debru, deabru, txerrenduendiodioguditugu

eotu, eioerrota, bolu, igaraerrotari

gortu, gogortupolliki, geldiro, leunkierranen, esangoeskuzalantza, duda

Iihardokiikertuiraganiretargiiruzkiiruzkitatuitots emanixonizigarri

erantzunbillatu, begiztatuigaro, pasatuillargieguzkieguzkitatuakuillatuespero, ustéizugarri, ikaragarri

salbatuJoan, xoan,eskatugenituen

azaroaartuakaiek

fan

jantzajaritxijausijin

Kkalapitakinka, hinka

Lleherrinlekia

Mmainmaxkotarmozkinmustur

Oohe, oeokituoraiko

Ppolito

Ssarrisendia

sosos

ütxirourkoulertuunkigarriuriek

Zzelangozergazielazienzitien

dantzakasu, axolaerorietorri

zalapartakezka, egoera estua

lerturikleku, toki

emanen, emangomaxkortsu; maltzuremantza, irabazkinmutur

oi, oge, goazte, oatze (okatu, ase, bete; anitzoraingo

poliki

maiz, anitz aldizsenidi, pamili, etxe-

[koakbegiratxanpon, diru

beartsu ,eskaleurbilleko, aldamenekoaditubigungarri, erdiragarrieuriak

nolakopetxa, akura, arielakzuelazuenzituen

Page 6: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

P R I N C I P E D E V I A N A 1975 —EKAINA

EUSKALERRIAN ZEAR... BERTSOLARI BILLAURRUÑA'RA BAXURKO'REN «ARRASTOAN»

Bertsolaririk etzegoala esaten zuten Ipar-Euskalerria'n dagoane-ko bost atzeman genitun: Ahetze'n, «Mattin»; Goikoetxea eta «Zu-bikoa», Irati'ko basoan; eta Banka'ko Iriarte'ren bidez, Urepel'eko«Xalbador». Eta bosteko ori ugaritzeko itxaropenetan, Urruña'ra jogendun, Baxurko'ren «arrasto» billa.

Entzuna gendun, gure adixkidea Urruña'n gerizpetu zaía, anaiar-teko guda gomaren igesi; berak, arrazoiarekin, esango zuan: «...erio-tzaren igesi». Baxurko'ren berri jakitea bearrezko zan guretzat. Ezgendun beinere saioketa batean ikusi, eta bat-batean bertsoak sor-tzeko gai izango zan, ez genekigun. Genekiguna zan, bertso-idazleguztiz egoki eta xamurra zela. Sekulan etzitzaigun aztu Irun'go ba-tzokiaren inaugurazioko bazkal-denborari, ate batetik ixil-ixilik sar-tu ondoren, euskera goratuz, kantatu zizkigun bertso unkigarriak,berak bakarrik erabiltzen zuan doñu atsegin batean.

Orregatik Urruña'ra jo gendun Baxurko bertsolariaren billa. Onaemen, Irun'era etxeratu ondoren, berak Urruña'ri eskeinitako boste-tatik bi bertso:

URRUÑA MAITEA...

Ain maite nuan txokoa utzita,eriotzaren igesi...Oroigarri dan egun batean,Endaia'ra nitzan iritxi.Jateko ogia, nere lanakin,ñola nai nuan irabazi,orretarako baserriren batbilatutzen nitzan asi.Ala bear ta Urruña alderaartu nuan lendabizi

Antxe, Urruñan, billatu nuanbiotz oneko .iendea;leku askotan saiatu arren,ezin aurkitu obea.Urruña'n bada ElizarakoSinismen edo fedea;Lagun urkoa goxo artzea,izanik Jaunan legea,Urruñar batek zabaldu zidanbere etxeko atea.

Naiz zoriontsu biziIrun'go nere etxean,Urruña ondo gordea daukatburuan eta biotzean...

URRUÑA'KO ERRIKO ETXEAN

Nundik asi, gure ustez, Urru-ña'n gerizpetuta zegon Baxur-ko'ren «arrasto» billa? Gureanaiarteko guda gogorraren au-rretik eta erreboteko pelota jo-koaren bidez, adiskide asko eza-gutzen genitun, an emengo erribatzuetan. Gure adiskide oieta-koa Urruña'ko Erriko - EtxeanIdazkari (Sekretario) zan, Ain-tziart izeneko bat gendun. Guknai genduna jakiteko ezin izangizon egokiagorik eta, zuzen-zu-zen berarengana jo gendun Ba-xurko'ren berri jakin naiean.

Bai, erantzun zigun agurtubezin laixter; zuk billatzen de-zun gizon ori emen bizitua da,«Auskinen-Borda'n» deitzen denbaserrian. Bainan aspaldi, Irun'gobere etxera sartua da. Xuxen ezdakit noiz, baiño alemanak emensartu inguruan».

Pena aundi batekin jakindu gendun gure adixkide Aintziart'ekjakinarazten zigun berria. Baiño pena aundiago batekin jakindu gen-dun, geroztik, Baxurko bertsolari maitagarriaren eriotza. Bearrezkoderitzaigu, okasio ontaz baliatzera, bere ooretan Urruña'n eratugendun bertsolari-saioketa aipatzea.

PARIS'EKO EUSKERAREN EGUNA1958'garren urte-garaia zan. Gu Paris'en bizi giñan orduan, eta

bertako euskaldunekin, urte guziz, Euskeraren Eguna ospatzengendun.

Urte artan, Euskeraren Egun ura aundizki ospatzeko, Paris'enoiartzun aundiko izan zieteken bertsolari saioketa eder bat eratzeraburutu zitzaigun. Etzen erreza. Paris'eko Soziedade euskaldunaketzuten bere gain artu nai, guk eskatzen gendun bertsolari-bilkura.Bildur ziran bilkurak sartuko zituan gastuengatik. Arrazoi zuten, bearbada, baiño guk ez gendun utzi nai, eta azkenean, bilkuraren gastudenak, osoki, gure bizkar-gain artzera erabaki gendun.

Gure ustez bilkurak izan zezaken edertasunak, irrixkatzera me-rezi zuala iduritzen zitzaigun. Kondizio bat ipiñi gendun: Paris'ekobilkurak sortu zezazken gastuak zerbeit arintzeko, aurretik Euska-lerria'n bilkura bat egiteko eskubidea.

BAXURKO'REN OMENALDIA URRUÑA'NUrte bete zan Baxurko zendu zela eta juxtuki egun aietan ja-

kindu gendun bere eriotzaren berri negargarria. Eta bat-batean bu-ruratu zitzaigun, guk Euskalerrian eratzeko giñan saioketa, Urruña'negitea Baxurko zenaren ooretan.

Etzan ordurarte sekula —gure oroimenez beintzat— Urruña'nbertsolari bilkurarik eratu eta ez genekigun jendeak ñola erantzun-go zuan. Alaz ta guzti, Urruña aukeratu gendun, Baxurko'ren orne-naldirako, erri autagorik ezin arkitu zitekelako.

UZTAPIDEK ESATEN DIGUNA...

Ona Uztapide'k, bere iiburu «LENGO EGUNAK GOGOAN», biga-rren atalean, 223 garren orrian esaten diguna:

«Baña ortarako (Paris'era juateko) Urruña'n egin gendun len-bizi eliminatoria moduko bat. Apirilla'ren lauan zan Urruña'ko au.Irun'go olerkari bateri, Baxurko zenari, omenaldi bat egin zitzaion,eta bidé batez Paris'era ¡uan bear zuten lau bertsolariak autatu.

Jai al di bikaña egin zan. Lenbizi, meza nagusia. Aita Larzabal'ekederki goratu zituan Baxurko'k egin zituan lanak. Gero bazkaria;eta, bazkaltzeko denboran, bertsolariak Baxurko'ren gorantzan kan-tatu giñuzen bertsoak.

Bazuan ainbeste meritu, izan ere. Zeñek arek baiño obeto, Jesu-kristoren bizitza ta San Inazioarena idatziko zituan, ba...? Relijiogaiak ¡bilí zituan beti.

Gizon ona zan ura. Oso ezaguna gendun guk ere. Sendoa geia-go zan ura luzea baño, bere bigotetxoarekin, da euskaldun ona.Orregatik II da gero ere oroitzen zan jendea arekin.

An giñan bertsolariak: Xalbador, Mattin, Errexil, Xanpun, Ainziart,mugaz arunzkoak; eta Basarri eta ni, Uztapide, mugaz emendik.

Atzenean epai mala, an zegon: Dassance, aita Lafitte eta aita Lar-zabal; eta aiek eman zuten erabakia, finalerako gelditu ziran Pa-ris'era juateko, munduko kanpeonatua jokatzeko Basarri, Mattin,Xalbador eta Uztapide aukeratu zituzten».

* * *

Asko poztutzen gaituzte Uztapide'ren itz oriek, Baxurko'ren oore-tan Urruña'n egindako saioketa aipatuz. Gure aldetik, beste egunbatez xeetasun geiago emango ditugu egun ortaz.

BAXURKO'REN OMENEZ BERTSO ZONBEiT...Ona Urruña'ko saioketa artan, Baxurko'ren omenez kantatutako

bertso zonbeit:

BASARRIKGure Baxurko maitagarria, ñola izan ez goguan?oraintxe dala ogei t'amar bat urte ezagutu nuan.Toki askotan ibilli gera biok, beti inguruan:pentsamentu bat zun biotzean, pentsamentu bat buruan.Bere euskera maitagarria, nundik jasoko zuan?;ura garbi agertutzen zan, etxean eta auzuan;euskera zeukan ametsetan eta euskera pausuanberdin kafean, eta kalean, ta berdin-berdin basuan.Ta, nere usté, pekatuaren arrastorikan etzuan:iñor badago, ni seguru naiz ura dagoala zeruan.

UZTAPIDE'KNik'e Baxurko aipatu nai ta ezin pentsatu ñola:gizon zuzenagorikan, beintzat, ez leike izan iñola.Zuzenarentzat dago zerua; denak begiratu gora,ia gu ere juaten geran Jaunaren beran ondora.

XALBADOR'EK

Bazkal-denboran Basarri eta Uztapide luzaroan aritu ziran Baxur-ko'ren omenez kantari. Ona, bukatu zutenean, Xalbador'en bertsua:

Bi lagun maite entzun ditut nik, lagun juan batez kantatzen;ainbertze triste, nigarra ere bai-zauku eskapatzen.Beti gaitzian nigar eiterik, Jainkuak ez du barkatzen:saia gaitezen, lagun ark egin duen zuloa... betetzen.

* * *

Ona, azkenik, gaur oiartzun sentikor berezi bat dakarkigutenERREXIL zenaren bi bertso. Etzuan gizarajoak asko usté, laixter, iza-nik ere orduan lerden eta sendo, laixter, bertsolari lagunak, bereomenez kantatuko zituztela, berak Baxurko'ren ooretan kantatukozituan azken-agurreko bertsoak.

Baxurko ori nik ezagutu dut txintxua eta umilla;Euskalerria maite zuan, da ixpirituz ere abilla.Zeruetatik etorri ziran aren animaren billa;biotz-biotzez desio diot zeruan izan dedilla.Nik ezagutu dut, emen Urruña'n, ta bizitzen zan bakian;bizi urus bat eraman du, ta ez du beretzat kaltian.Denak gauz ori pentsatu ezkero, emen gabiltzan artian,gure Baxurko zeruan dago, aingeruen tartian.

* * *

Esan bearrik ez dago, gu pozik etxeratu giñala Paris aldera, ber-tan «Munduko bertsolari-txapelketa» aal bezin audizki gertatzekoasmotan. Gure bi egitekoak, bai Baxurko'ri omenaldia eta bai diru--arinketa, ondo bete ziralako.

HERNANDORENA

Pillota txapelketarenjoan etorria,

asieratik orain-arte194O'an sortu, ala jarri zuten

«Españi'ko Federazioa». Urte be-rean asi zan txapelketa. Orduanoberena zegoan Ataño III (Maria-no Juaristi) Azkoiti'koa 1962'eanirabazia Mondragones'eri iru parti-do jokatu ondorean Donostia'n,Bilbao'n eta Eibar'ren. Mondrago-nes (Juan Bautista Azcarate) egonzan txapeldun 1913-ezkero, eta au-rretik egon zan «Zapaterito de Le-queitio» (Valentín Castellanos).Onek kendu zion txapelketa «Kan-tabria»'ri (Bernardo Garate), Er-mua'koa.

Txapelketa asi zanean jokatu zu-ten bi urtetik bi urtera. Era ontanasi eta jarraitu zan pillota txapel-keta.

1940.—Ataño III, 22; Ch. de Iraeta, 8.1942,—Ataño III, 22; Ataño VII, 5.1944.—Ataño III, 22; Felipe, 15.1946.—Ataño III, 22; Acarregui, 16.1948.—Gallastegui, 22; Ataño III, 6.1950.—Gallastegui, 22; Acarregui, 15.1951,—Gallastegui, 22; Acarregui, 14.1952.—(Urte ontan ez zan jokatu Txa-

pelketa).1953.—Barberito, 22; Acarregui, 12.

(Gallastegui ez zan agertu txa-pelketa jokatzera).

1954,—Soroa, 22; Barberito, 13.1955.—Arriaran, 22; Soroa, 13.1956.—Arriaran, 22; Garcia A., 13.1957.—Garcia A., 16; Arriaran, 11.

(Arriaranek miña artu zuan etautzi bear izandu zuan).

1958.—Ogueta, 22; Arriaran, 7.(Garcia Ariño eskatu zituenegunon batzuek ongi jartzekoeta ez zioten eman).

1959.—Ogueta, 22; Garcia A., 13.1960.—Azcarate, 22; Ogueta, 19.1961.—Azcarate, 22; Echave X, 5.1962.—Azcarate, 22; Garcia A., 14.1963.—Garcia A., 22; Azcarate, 2.1964.—Azcarate, 22; Garcia A., 14.1965.—Azcarate, 22; Ataño X, 17.1966.—Ataño X, 22; Azcarate, 13.1967.—Azcarate, 22; Ataño X, 18.1968.—Ataño X, 22; Azcarate, 17.1969.—Retegui, 22, Ataño X, 8.1970.—Retegui, 22; Lajos, 12.1971.—La jos, 22; Retegui, 17.1972.—(Retegui txapeldun berriz, La-

jos gaxo zegoalakoz).1973.—Retegui, 22; Tapia I, 20.1974.—Retegui, 22; Gorostiza, 21.1975.—Retegui, 22; Lajos, 14.

Azkarate eta Retegi dirá seiña al-diz irabazita txapelketa. Au da pillo-ta txapelketaren joan etorria.

ELIXALDE

ERATSUN'EN RETEGITARREN INGURUAN

Eratsun erriak, batez ere Retegi'tarrak, íkusi bear zuten beren seme zíntzoak ñola maitatuak direnEuskalerri guzian. Retegi biak ongi merezia zuten eskeinitako jaia: osabak, tipi-tapa, SEI Txapel-Aundíekarri ditu etxera; illoba, berriz, lenengo aldiz sartu da Txapelketan, eta arakoak bezala «eldu», «ikusi» ta«irabazi», denak arrituta utzirik.

Garagarril ontako 6'ean, egun gogoangarria Eratsun'en, gure euskal mendietako erri polit ortan. Erri-ko Mezan, frontoian eta otorduan, euskal jai baten giroa. Eta Retegi'tarren inguruan, ezin kontako adis-kideak. Argazkian, bi Txapeldunekin, Iturralde ta Irazoki Diputaduak, aiei Napar Aurrezki Kutxa'ren emaí-tzak eman ondoren.

Page 7: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

1975 — E K A I N A P R I N C I P E D E V I A N A — 7

ZIGAALAKO GIZONA!

Loreilla'ren 23-gn. egunezeriotzak ebatsi zigun gure erri-ko gizon egitan zintzo eta kris-tau egi-egiazko bat. Beñere ilbear ez lukenetako bat zenbera.

Erriko adintsuena gañera zen,lautan ogei ta amabortzgarre-nean sartua bait zegoan. Da-nak eun urtera elduko zela ustéginuen. Ain ongi, azkar eta in-dartsu irauten bait zuen izainere ta.

Erritarra zen gure FaustinoIgoa Urrutia, beti errian bizi-tua, «Mayora» izeneko etxeansortua, ementxe Manuela An-diarena, Gananaekoa-rekin, ez-kondua eta zortzi seme-alabaizandua. Ondarreraño lan-da--lan, arat-unatak egunero egi-ñaz, bere ezpañetan irriz-irrizoragarriduna ageri zualarik,ikusi ta ezagutu dugu.

Gauza bat egiten ikasi gabegan da Faustino. Geldi eta deusegin gabe egoten. Alperkeriazer zen ere yakin gabe noski.Nekazaritzaz gañera basarginona izandu ere bait zen. Leka-rotz-ko Ikastetxe aundiko arriakmintzatzen ba'lekite, z e o z e rerranen lukete. Eguzkia sortuorduko, su-ta-gar, illunorduakarte, an egongo zen zintzo as-ko... sei-zazpi erreal irabazte-ko! Ongi irabazitako ogia yanizain du, bai, bere bizi luze gu-zian!

Gizon elizakoya egitan betiizan dugu Faustino. Elizako

kantari gañera eta ez nolanai-koa ere. Gure Apez D. Jabierzenak biotzez maite zuen. Norkez alako gizona?

Faustino Igoa zen bere ize-na. Gure eliza ederrak ogei-ta--amar malla ditu azpikotik goi-tiraño. Zenbat aldiz igo ote di-tu bere bizitzan? Igandeero bimezatan an izango zen, baitaarratsaldeko elizkizunetan ere.Faustino'k uts egin? Eztaaaadeusegatik ere! Xaar-xaarturikere, egunero bi eskumakillazigo oi zituan goizeko MezaSaindua entzuteko. Bai, bene-tan IGOA, aise igotzen zenaeta usté dugunez betiko zorionosora igoa. Kristau-dotriña, bu-ruz, ezin obeki, zekian, galde--erantzun ta guzti. Berdin bai-ta, Jesukristo'ren Gurutzeko etaGurutz-Bidekoak ere bertsotan.Gure erri untan ameka Mixio--aste eta mintzaldi egin izaindituan Aita Zubiaga jesuitarientzun izain diot arront poziketorten zela Ziga'ra FaustinoIgoa elizera igotzen eta elizenegoten ikustearren bakarrik.Eta alaxe da, bere eliz liburuaeskuetan zuelarik, aintziñeko

aulkietan nolako arretaz egotenzen! Kristau sinismenaren idu-ri bizi bat emaiten zuen da!

Inoren eta deusen alkerik etabildurrik gabe aitortu du berebizitza osoan Faustino Igoa'kbere kristautasun egi-egiazkoa.«Ni gizonen aintziñean aitor-tzen nautenak, Nik Aitareneanaitortuko ditut», erran zakunJesukristo'k bere agindua zin-tzoki beteko du-ta, onezkeroYainko-neurriko s a r i aundiaemanen zion naski. Bai, Zeruederrenean, zorion bete-betean,dugu gure Faustino!

Eta ementxe, Ziga'ko txokobaketsu untan, Oronbor mendi-ko Gurutzearen besape eta ba-bes maitagarrian dugu, AzkenEgun Aundirate, bere kristaubiotz ezin ederrago ura, BetikoPiztutzearen zai.

Bere bitartekotza indartsuazlagundu dezaigula ainbat mai-te izan genduanoi, bizitz llaburuntako burruka larrietan gabil-tzanoi!

Eta ugaritu ditzala bere sor-terrian bere antzeko kristauegiazko aunitz.

ZIGA-ZALE

L E i Z A SORGIÑAK BADfRA

Leze zulo asko dirá Leitza'neta geienak badute bere kontuzarra. Goiko Errota'koa eta Oz-parrun'goak d i r á famatunakOraingo mutikoak ez diote bil-durrarik sorgiñari eta badakitsartzen dirala leze zulo oietan;esan didatenez, lendabizikoabeintzat arrixku aundikoa da.

BAZTAN

AZIENDA SARIKETAJoan den Maiatza'ren 24-ean, Nafarroa'ko Azienda Sari-

keta egin zuten Elizondo'n. Nafarroa'ko Diputazioa, Zaldiaz-leen Erakundea eta Baztan'go Balleko Etxea izan dirá Sa-riketaren antolatzaleak eta Sari emaleak. Baztan'go hiri na-gusian bildu dute Nafarro guziko aziendarik hoberena. Zal-di, behor, zezen, bei, zerri eta ardí, klasean klasekoak etazein baino zein hobeak, berreun buru urbil eta denak ara-giz ongi hornituak eta itxura ederrekoak. Hemen ikusi di-tugu, Aezkoa, Ultzama, Erreka, Artze, Bertizarana, Erriberaeta Baztan'go aziendarik hoberena. Erraten dutenez hor era-kutsi duten aziendaren balioa pezetetan amar-amabi millo-nak erdietsiko ornen zuen, behinere ez ornen da ikusi hola-ko edertasunik. Hemen Juradoaren erabakia eta sariak norkeraman.

Lenbiziko Saria hartu dutenen izenak bakarrik agertu-ko ditugu:Gerenuak. 3 urtetik gorakoak Eiso, P. DIEZ DE ULZURRUNBehorrak. 1-3 urtekoak Abaurrea Garai, L. IRIARTEBehorrak. 3-7 urtekoak Arizkun, M. AGIRREBehorrak 7 tik gorakoak Artze Billanueva, K. OROZZezen Gorriak. Urte 1'etik goitikoakBei Gorriak. 1-2 urtekoakBei Gorriak. 2-5 urtekoakBei Gorriak. 5 urtetik gorakoakZezen Suizoak. Urtetik goitikoakBei Suizoak. 1-2 urtekoakBei Suizoak. 2-5 urtekoakBei Suizoak. 5 urtetik gorakoakBEI NABARRAK ESNEDUNAKFrisona Arrazakoak. 1-2 urtekoak ...Frisona Arrazakoak. 2-5 urtekoak ...Frisona Arrazakoak. 5 t]k gorakoakZERRIAKAketzak. 6-18 ilabetekoakAketzak. 18'tik gorakoakUrdamak. 6-12 ilabetekoak Gartzain, J. M.a ORMARTUrdamak. 12'tik gorakoak Gartzain, J. M.a ORMARTArdiak. Urte t'erdiz azpikoak Urri.zola, I. OYAREGIArdiak. 18-36 ilabetekoak Egozkue, M. EUGI

Ardiak. 36'tik gorakoak Urrizola, I. OYAREGI

Yendeketa gaitza Elizondo'n. Nekazariendako egun ede-rra" ANZANARRI

Abaurrea Garai, J. ARREGIAbaurrea Azpi, J. SALÓNAbaurrea Garai, B. ZELAIAzpilkueta, R. URDANIZAzpilkueta, M. MENDIBURUArizkun, F. URRUTIAArizkun, I. REKARTEEsnoz, J. ZALBA

Tudela, LAVIN anaiakTudela, LAVIN anaiakOlondriz, F. KANPOS

Elizondo, J. LARRATXEALekarotz, F. ELIZALDE

Leku miar batean iritxi biarornen da, zulo aundi baten on-doan. Xanti eta Papelera'ko gi-zon bat sartu ziran berriro, ba-ño ez asko; beste batean, obe-ki prestatu ta geiago egitekoasmoa daukate.

Leze ontaz esaten dute pixtibat, ez izagutua, artzaren an-tzekoa, dagola. Arritu nitzanberriro, ikusirik karrerako ba-tek au siñesten zuela. Ez da,ba, arritzekoa erriko jendeaksiñestea.

Esaten dute, apaiz batek ser-moian esan zuela:

—«Pekatua da sorgiñetan si-ñistea, baña ez laike esan ez di-rala».

Ozparrun'go 1 e z e a aundiaornen da; andik asi eta Kordo-ban'eraño. Modu ortara izangoditu bi edo iru kilómetro, bañoez det usté iñork bidé au egindunik. Etorri diztela espeleolo-goak eta jakingo degu egia.

Ontan Jentilak bizitu ornenziran. Sorgiñak, aker aundi ba-tekin, soñu ikaragarriak atera

GARAZI

Herriko lurra: Nekazarien tresnaBizi behar dienak Garazíko herrietan, nekazari edo ar-

tzain izanez, ez du segurki aizinarik jostatzeko lañen arte-tik. Oraiko egunetan, itsuak bakarrik ez dirá ohartzen hola-ko egiaz. Bereziki uda-minian, zer ikusten ahal da guremendietan? Hemengo Nafartarrak uzta biltzen, artoa jorra-tzen, edo bortietan ardien ondotik argia gabe lanian artzen.Gaizoak, ari dirá berotiak, izerdiz bustiak, eta arratsetanakitiak. Kanpotiarrak aldiz, agertzen zazkote, ordu berian,hor den a kantu irri edo kalapita, han goxoki iruzkitatzendireía ur bazterretan kasik buluzik, noiz-nahi jan, edan talo eginez. Bat arrunt leherrina, nunbaitik mozkina ateratubehar vez, eta bestia tirahala jantzan lurraren lanari kasuegin gabe. Nun ditake beraz zuzentasuna?

Orai artio, udatiarrek ekartzen zuten, urte guziez, sospoxiño bat herrietarat. Ezpaitzen soberakina etxalde baten-tzat. Dena ere gure azen ontzeko! Ba bainan, zorigaitzez,arrotz aberats okitu zonbait ohartu dirá sos horiek behar zi-tuztela hek ere bildu. Hortakotz, aski dute Euskal lurra eros-tia, aise baita araiz tratu bat eremaitia diru meta batekineskietan. Hará ñola, emeki baña segurki, arrotzak jabetukodirá gure lurrez. Jende mota horrek ez du sekulan asetze-rik! Bizkitartian, zer izanen da Euskal-Herriko geroa? Zerbilakatuko da gure gazteria, heldu diren urtetan, etxalderikgabe?

Lurrik ez;Nekazarik ez;Euskararik ez!

Egia izigarri hori zabaltzen ari zauku, gero ta gehiago,herritarrek lekiak husten baitituzte, dirudunak josta ditengustian. Eta zer egin ihardokitzeko errege berri horieri, de-briak hartiak direlarik? Legearen arabera, gauza guti. Bai-nan, ene ustez, zerbait gertatzen ari da gure nekazarien ar-tian. Zorionez, Iholdíko ixtorioa ez dute ahantzi!

Joan den Jorraildren 28'an astelehenarekin, ehun Garaz-tar eta Baigorriar bildu dirá Baiondko auzitegian, han be-har zutela Lasa'ko herritar gazte bat lagundu etxalde eros-te batian. Jakin zuten Biarritzeko aberats batek nahi zielaatsulitoki etxalde hura erosi, nekazaria ez izanik ere, etaJinkoak daki zer egiteko. Beste aldetik, gure gaizo Lasa-rrdk behar zitien lur horiek, bere lanaz herrian bizitzekoEuskaldun bat bezala. Haste-hastetik, galdegiten zen zazpiehun mila libera, noiz eta ere, ixiltasun handi bat hedatubaitzen jende guzien artian. Hor ikusten ahal zen gure arro-tza, zut-zuta Nafartarrez inguratia, eta denak zauden heajokatuko zienez gehiago... Kinka hortan, zer gertatu da kan-potiarraren gogoan? Ohartu dea azkenian, herritar guzieketzakotela sekulan barkatuko tratu horren eremaitia? Etageroztik etsaiak bezik etzitiela ukanen auzoan? Hantik las-ter, hitz bat erran gabe, ateratu da auzitegitik eta utzi dugure Lasar gaztia nausi bere lagunekin.

Jorraildren 28'ko astelehen hori, egun ohargarria da, age-rarazi baitu gure nekazarien elgar-aditzia eta laguntasuna.Etxeratekoan, Garaziko ta Baigorríko Nafartarrek kantatudute ezin ahantzizko «Gurea da Euskal-Herria», irrintzinezbatzer guziak ikaratzen zituztela...

GARAZIKO MANEX

ere bai, neguko gabetan bein-tzat.

Baña, egia da; izandu diráLeitza'n sorgiñak. Bateri emanzioten kristo'n paliza eta bestebat, arrapatu eta kuartelera era-

IRUÑAKO «PAZ DEZIGANDA»IKASTOLANLENENGO JAUN-ARTZEA

Maiatza'ren azken igandean egin dute beren Lenengo Jaun-artzea«Paz de Ziganda» ikastolako 34 umetxok (18 mutiko ta 16 neska-to); aurten, Naparroako Eliz Nagusian, Iruña'ko Katedralean. Ar-gazkian ikusi dezakezuten bezala, Intza'ko Aita Dámaso ingura-

tzen dute

man. Ez ditut izenak emango;bizi dirá eta emango zidatenlepondokon bat. Ona gertatu-takoak:

Baserritar neska batekin asizan mutill bat. Neskaren gura-soak etzuten au gogokoa etaesan zioten gizon bateri ia bial-tzen ote zuan. Onek asmatuzun maindiri txuri batekin ate-ratzia bieri. Neska ikaratu etalaixterrari eman zion baserrira.Ez ola mutillak; iritxi zanean,laixterrari eman biarrean, kris-toanak eman zizkion, karrotebatekin. Gure sorgin gizajuaetxera etorri zan beso bat au-tsiakin.

Beste bat, berriz, au Gorriz-taran aldetik, ateratzen zandena txuriz jantzia eta arpegiafunda txuri batekin izkutatua.Jende azkar ikaratu zun; bil-du ziran mutil mordo bat etagorde ziran sasi batzuetan. Eto-rri zan gure sorgiña eta arra-patu zuten; bizkorra izanik,naiko lan eman zizkien.

Etzuan nai ezertxoren gatikkaputxa kentzea. Eskuak lotu takuartelera eraman zuten.

An ikasi zuten ñor zan. Lo-txatu eta etzan geiago erriraetorri.

UXATEGIETA

Page 8: PRiNÜPE VKNAabereak markatu diztuzte. Udan be-lar liraiñ aiek jan bear ba'dituzte, buzniz jarritako ikurra gañean eman bearra daukate. Mugaz onetako abereak 90 zaldi ta 79 bei dirá,

om-8 — P R I N C I P E D E V I A N A 1975 — EKAINA

L I B U R U A K

«UMEEN-DEIA»A. Murieta'k sortu ta zuzendu

zuan «Umeen Deia» aídizkarian,aur euskaldunek argitaratu zituzten1.500 idazlantxo, jarraibide egokianjarririk, biltzen dituan liburu mar-dul eta ederra da «UMEEN DEIA».

Ona emen, Euskalerri'ko oiturak,ipuiak, elezarrak eta izkirimiriakosotzen duten altxor bikaiña, eus-keraren izkelgi guztietan eta bereiz-tasunik nabarmenetan bildurik. Da-na euskera jatorrean, gure base-rrietan erabiltzen dan euskeran.

«UMEEN DEIA» Ikastola etaikastetxeetarako irakurliburu atse-gingarria da; baña, bai ta ere, gauregun, euskera berriztatzen eta ba-tzen alegintzen dirán euskaldun ja-kituen eskuetan egon bear luken li-buru aberatsa.

Bere salneurria 250 laurleko da;% 50 merkeago.

•:•:•:•:•:•:•:• ••-.-. >>;-y.-Á\i:\":-Tíí;-i*"¿:-v^WvÁ-'<-x->:•".•:•:•:

Eskatu:Librería-Editorial «CLARET»S. Francisco, 16Bilbao (3)

baña, Ikastola eta Ikastetxeetarako

Edo egilleari:P. Ismael Torres, cmf.PP. CorazonistasTolosa (Guip.)

«EUSKAL ESKU LANGINTZA Y»

Euskal esku-langintzaz berebostgarren liburu onetan, Gar-mendiatar Jon etnólogo ospa-tsu eta adiskide miñak Ara-ba'ko berriak ematen dizkigu.

Baiñan badu liburuak sarre-ra-gixa kilikagarri izan zaigunzerbait, alegia liburua Paz Mar-tinez de Lezea andre alargu-nari opa diola, arabarra dalakoeta gure adiskide aztu-ezin izanzan Bibiano Larramendi senda-gillearen oroiz dalako, aren se-ñar noski.

Araba aldean egindako az-terketen berri ematen digu, ainzuzen Santa Kruz de Kanpezoalderdian egin oi ziran kaixu-letak, xibat, errotatxoak, «ta-rriak», trabak eta zipotzen egi-teaz. Or ere, bertako txamalgi-llea (bastero) eta azken txaligi-llea (cucharero).

Ortik Ullibarri-Arandra joa-ten zaigUy zurgiña, uztargillea,irulea, exerlekugilleak eta aba-rren berri xeeak emanaz.

Ea ezkutuan dauden esku-•langintz auek, adiskidear^n es-kutik idatziak gelditzen dirá ta,beraz, betikotasuna artuaz, oroi-tzean bederik bizirik euki di-tzagun.

San Bizente Arana ko «Maia-tzaz» ere agerpen ederra ema-ten digu, oitura zar eta eder auoroitzean izan dezagun.

Langintz auetan egindakoak,eta egille edo laguntzaille diránlan-tresnak, guztiak, marrazkiazadierazirik gelditzen zaizkigute.

Oitura duan bezela, izkuntz-biduna da liburu au: erderazeta euskeraz. Garmendia'reniaiotasuna eginkizun onetan as-paldidanik ezaguna dan ezke-roz, ez gaituzute inzientzo-lu-rrun geiegi ematen ariko. Ba-dakigu, baiñan, bere liburu au,guztiak bezela, arrera ona izan-go duala.

Liburutua ere onela bai-dagoliburutua: izki argiaz, paperederraz eta txukuntasunez ira-nia. Zarautzko Itxaropendk

egin duala lana esan eskerozaski da esatea, baiñan argitudezagun «Auñamendi Argital-daria» dala bere esku artu dua-na liburuaren ardura guztia.

Auei bezela, idazleari ere, bi-joakie gure zorionik beroena.

UXOLA«Euskal Esku-Langintza»

(«Artesanía Vasca»).Egille: J. Garmendia Larrañaga.Argitaldari: «Auñamendi».170 orri.

"PRiNÜPE »ViANA"SUPLEMENTO MENSUAL DE LA REVISTA, DESTINADO AL FOMENTO DEL VASCUENCE

DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRAFranqueo concertadoN.° clasificador 34/60

Delegado de la Institución Príncipe de VianaMARCELINO GARDE

Amargarren urtea. — Pamplona, Julio - 1975Ekaina, Iruña. — 112-gn. zenbakia.

DIRECTOR:V. GALBETE

SUMARIOPAG. 1 EUSKERA ESKOLETARA. E! Euskera a la escuela. Un derecho de siempre, una vieja aspira-

ción, hoy se hacen posibles. Un Decreto del Jefe del Estado abre al Euskera las puertas dela escuela. Niños, padres, maestros y autoridades han de abrirle, anchamente, las del corazón.E.G.B.'KO IRAKASLEENDAKO EUSKERAREN IKASTAROA. Curso de Formación de Profesoresde Vascuence de E.G.B. Organizado por la Delegación de Navarra del Ministerio de E. y C, conla ayuda y asesoramiento de la Excma. Diputación Foral.«ERRESUMAREN BIOTZ ETA GORTEA». «Corte y corazón de! Reyno». Funerales en Leyre.

PAG. 2 EUSKAL-ERRIKO LEIOA. Ventanal de Euskalerría. Sentido obiturario de junio.EUSKALTZAINDIA. Boletines de la Academia de la Lengua Vasca.ABEREZALEONTZAT LAGUNTZAK? Ayuda a los ganaderos? Estímulos pecuniarios; AUDELA.

PAG. 3 EGIA. La verdad. LIZARRUSTI reflexiona sobre esa básica condición de la convivencia humana.ITXAS-ONTZI AUNDIEN AZKENA. La «muerte» de los trasatlánticos. E. OZKIN. Esas maravillo-sas «ciudades flotantes» atraviesan su inevitable crisis.IRU ANDRE, OOREZKO EUSKALTZAIN. Tres mujeres, Académicos de Honor. «Teñe» Muxika,Madeleine Jauregiberry, Julene Azpeitia, tres largas vidas por Dios y Euskalerría; GARDETAR M.

PAGS. 4-5 BERTSOLARIA. Versos. Y bersolaris en Elizondo y San Juan de Luz; M. IZETA.

PAG. 6 BERTSOLARIEN BILLA. A la búsqueda de bertsolaris: «Baxurko». Evocando a «Baxurko», elDr. HERNANDORENA nos lleva hasta el Mundial de Bertsolaris: París 1958.AURTXOEN TXOKOA. Rincón infantil. J. BERTIZ, M. G. AIZPURU, 9 y 6 años, Arizkun y Oronoz.PILLOTA-TXAPELKETAK. Campeonatos de Pelota. ELIXALDE refresca datos y campeones desdeel comienzo en 1940.RETEGI'TARREN INGURUAN. En torno a los Retegui. Homenaje a los campeones de este año—tío y sobrino— en el «txoko» natal de Erasun.

PAG. 7 ERRIZ-ERRI. Por los pueblos. Concurso de ganado, el pleito de la tierra, sucesos divertidos oluctuosos: ANZANARRI, GARAZI, UXATEGIETA, ZIGA-ZALE.

PAG. 8 LIBURUAK. Libros: «EUSKAL ESKU-LAGINTZA». «Artesanía Vasca, V». UXOLA presenta el re-ciente tomo de Juan Garmendia. Material alavés. Bilingüe. Editado por Estornés Hnos.«BAT BITAN BANATZEN DA». «Uno se divide en dos». GAMIZ vuelve al mejor libro vasco so-bre marxismo. Y pregunta a entendidos: —«Habrá calado el autor en la esencia del maoísmo?».«UMEEN DEIA». «Voz de los niños», 1971. Antología del euskera vivo, variado, natural, delpueblo: 1.500 trabajitos de 1.000 niños euskeldunes. Obra de dos navarros beneméritos deleuskera, Felipe de Murieta (G. B.) y su hermano y editor Ismael Torres (C. M. F.).

«BAT BITAN BANATZEN DA»Iraía'tar Andoni'ren liburu sakon,

argi ta eder au irakurri dut. Irakur-garria eta irakasle bezala idatzitakoliburua benetan.

Irala'k sakon sakonetik ikasi taaztertu du Mao'ren pentsa-muiñaeta aztertze onen lenengo ondorenada liburu au. Lenengoa, baiña ezbakarra. Urrengoetan esango diguidazle onek Txina'n ñola jokatzenduen maoismoak eta mundurako no-lako garrantzia izango duen pentsa-bide onek.

Sarreran, laburki aztertzen duMao zer den: Nekatzarien aldatzai-lle bat? Sortalde'ko jauntxo bat?Giza eta erri-zale bat? Marx eta Le-nin'en jarraitzalle garbia? Iraulke-taren indarra?

Gero iru liburuetan ¡zango direngaien laburpen argi ta ongi egiñekobat agertzen du egilleak. Ostean,

berak erabilliko ditun itz-Iaburpenedo siglen azalpena.

Bost partetan zatitzen da lenen-go liburu au. Bostak guziz interes-garriak eta pentsa-muiña adierazte-ko egokiak: Ezbaiketa (Dialektika),Garaipenerako arauak, Jakin etaekin, Iraulketa amaigabea eta Ere-du ezeztagarria. Azkenean iztegi la-bur eta egoki bat.

Zati bakoitzaren aurrean Mao'renitzak eta beste iritzi batzuk jartzenditu. Nere ustez, itz auek izki ez-berdiñez idatzi bearrekoak ziren,baita obeki banatuak ere. Baiña ezda garrantzi aundiko zeaztasuna.

Gaia gaur egun, oso garrantzi-tsua déla ezin ukatu daike. OLAE-TA aztertzailleak PRINCIPE DEVIANA aídizkarian (109 zenbakian)ederki esan duen bezala «bai edoez Marxismoari esango diogu, bai-

tranjeria# ATZERRIAAilmalia / ABEREAAbita . . / TREBEA, YAYOAFun*a|# ILLETA

LEKUKOSortijjL ERAZTUNAAlajáfY PITXIAKLisjfa ..Y AZKARPir/paratuY PRESTATU, GERTUTUA&uratu ...% LARRITU

ña i ñola ere ez bera kontu farreegin; ¡ñola ere ez gutxietsi».

Irala'k ez du egiten liburu ontanMaoismoaren aztertze edo kritika-rik; ori ez zen bere elburu izan ere.

Baiña, nere ustez, oso egokiaizango zen irakurtzaillentzat Marx,Lenin eta Mao'ren pentsa-muiñakobeki berezitu ba'zituen. Egiten duori ere, baiña pixka bat an-or-emen.Irakurtzaillentzat ori bereziki argi-tzea ongi izango zen. Balitekeurrengo libururen baten lan au egi-tea, naizta gai-barruan oso-osoansartu ez.

Liburua astiro ta adipenez iraku-rri bear, gaia bera ere sakona da ta.

Lenengo norendako idatzia denesan bearko dugu.

Euskera naikoa ongi dakien ira-kurtzaillentzat da liburua. Erdiz-erdibaiño euskera ez dakienak ez duerrez ulertuko. Ikastunarentzat edojakin-zalearentzat da. Olako ardu-rarik ez daukenentzat gogaikarriizan daiteke. Jakintza-zalea ta eus-kal-zalea izan bearko da, ba, liburuonen irakurtzaillea.

Joskera aldetik, euskera oso ede-rra dauka liburuak. Ez dut ontanutsik aurkitu. Bat esan eta bera ereez. Eta ez da gutxi. Gaur, batezere, olako gaiak aztertzen dituenliburuak, ontan ez dirá ain jatorrakizaten.

Itz-osotzea bai ere oso egokia da,bai euskal itzetan eta ez gutxiagoerdel-itzetan.

Esakera bat aztertzekotan, «zerideitzen diogu?» aztertu ko nuke. Ai-ta Santi'k berak ere bai bere «Eus-kal Literatura»'n eta «Aurraiz»'eksalatu zuen jatortasunik eza. Egiaesan, Santi'k erantzun zion «Goiz--Argi»'n oso egoki. Baiña esakeraau maizegi agertzen da emen, etanere ustez ez da ain ¡atorra, erdel-keri-antzekoa baiño.

Irala'k darabillen iztegia naikoaona da, baiña erdal-itz geiegi sar-tzen duela usté dut. Naiz ta luzeaizan, izkuntzalariak aztertu dezatenitz-zerrenda bat ezarriko dut emen:armada, ajedreza, antagonismoa,absolutua, aplikazioa, aritmetika,arrazóla, botazioa, burgesia, bon~ba, bista, burla, doktriña, dogma,dogmatikoki, diferentzi, demokrati-ko, diktadura, erreboluzio, estrateji-ko, experientzia, espíritu, estadu,ekipo, erlatibu, enpate, erreforma,etab., etab...

Itz asko dirá oien artean, euske-ran beste itz egokia daukenak etabeste batzuk errez euskeratu litez-ke. Esaterako: zergatik «errebolu-zio» eta ez «iraulketa» edo «iraul-tza», itz au ain zabal dabillen ez-kero? Eta oso maíz agertzen da«erreboluzio» baita itz orretatik sor-tzen direnak ere, esaterako «erre-boluziogille».

IRITZIAK

Liburua oraindik agertu - berriaizan arren, gure aldizkarietan aita-tua izan da.

Arenaza'tar Josu'k aitatu du«Agur»'en (189 zenbakian). Ez duegiten aztertzerik, oraindik irakurrigabe daukala ta, baiña auxe dio:«Diñoenez, azken urte oneitan ager-tu dan idaztirik garrantzitsuena...astiro ta lasai iruntsiteko asmoadaukagu».

Aztertze naikoa sakona egin dio«O/aefa»'k izenpetzen duen batekPRINCIPE DE VIANAN. Onen iri-tziak auexek dirá:

«Liburu au irakurri dudaneankontu ratu naiz Marxismo a zer den.Liburu asko irakurriak ditut Marx'iburuz; baiñan, sekulan ere ez orre-lakorik. Itzaldirik ere entzun dutugari; baiñan, bein ere ez dut nere-ganatu ai izan Marxismoaren bar-neko muiña, liburu au irakurri alizan dudanean. Eta nolako euska-ra? Zail derizkiot obeki egitea. Li-buru onek ez du Marxismoaren kri-tikarik egiten: Marx'ek sortu, Le-nin'ek azi, Mao'k indartuta, gaurkomeni ezagutzea. Erdaraz ez du-ten indarra dute itz batzuek eus-karaz; esate baterako: «ezbai», «ez-baiketa», «ezbaikor», «dialéctica»,«contradicción», «dialéctico». Mun-du zabalean garrantzi aundikoaizango da liburu au».

Bukatu baiño len beste galderabat egin gindezke: ongi artu ote duIrala'k Mao'ren pentsa-muiña?

Baiña, nork erantzun galdera ga-rrantzitsu oni? Agertuko al da or-tarako jakitun-agoren bat?

Zalantzarik gabe, irakurri bearre-ko liburu eder bat daukagu au-rrean.

GAMIZ

Imp. de la Diputación Foral de Navarra. - Camino de Sarriguren. - Pamplona. - D. L. NA. 319-64