KURKULUXETANprestatzen ari gara. Hasieran, lehenengo egunetan, umeek ez dakite ezta zer egingo dugun...
Transcript of KURKULUXETANprestatzen ari gara. Hasieran, lehenengo egunetan, umeek ez dakite ezta zer egingo dugun...
11. ZENBAKIA MARTXOA-
APIRILA -
MAIATZA
KURKULUXETAN KURKULUXETAN KURKULUXETAN ALDIZKARIAALDIZKARIAALDIZKARIA
AURKIBIDEA:
- LEMOAKO IKASTETXEAN
ANTZERKIZ BLAI
- ADISKIDETASUNA
ZABALDUZ ZINEAREN BIDEZ
- MUSIKA ETA ANTZERKI
TOPAKETAK
- DRAMATIZAZIOA
IKASTETXEETAN
- GORA ZAPARRADA
- HITZ ETA PITZ
-ZIRKUITATZEN ARI DIREN
ANTZEZLANAK
- WEBGUNE BERRIA
LEMOAKO IKASTETXEAN LEMOAKO IKASTETXEAN LEMOAKO IKASTETXEAN ANTZERKIZ BLAI!!!!ANTZERKIZ BLAI!!!!ANTZERKIZ BLAI!!!!
Iragan den otsailaren 1 eta 3an Le-
moako “Eguzkiza Meabe” ikastetxean
dramatizazio eskolak diharduten ikas-
leek saio berezi batzuk eskaini zizkieten
haien ikaskideei. Lau hilabetez ibili dira
antzezlan txiki batzuk prestatzen taula-
ratu aurretik. Oraingo honetan jauzi
kualitatibo bat eman zuten Lemoako
dramatizazioaren ikasleek, bi arrazoien-
gatik batez ere; alde batetik, antzezlan
txiki edo “sketx” bakoitzean bi pertso-
naia besterik ez zirelako agertzen (kasu batean hiru), beraien arteko konplizitatea,
bateragarritasuna eta txertaketa erabatekoa izan behar zelarik, pertsonaiei eta
egoera dramatikoari sinesgarritasuna emateko. Eta bestetik, “sketx”-etan agertu-
riko gaiak oso naturalak izan direlako, gaur egungo errealitatearekin bat etorriz.
Hamaika ikasle, hamaika artista, hamaika haur-gazte taula gainean, hamaika egoe-
rari hamaika arrazoibide emateko. Ikastetxeko aretotik pasatu ziren gainontzeko
ikasleek ikusi zituzten antzezlanak hauek izan ziren: “Espetxeko inkilinoak”, “Nor
da bere aita?”, “ Drakula kondearen amets gaiztoa”, Gizon eta emakumeen ar-
teko berdintasuna” eta “Maitasun gutuna Maryri” . Islaturiko gaiak oso anitzak
izan ziren: maitasuna, gerra, espetxea, berdintasuna, …. Zorionak guztioi!!!
ADISKIDETASUNA ZABALDUZ ZINEAREN BIDEZADISKIDETASUNA ZABALDUZ ZINEAREN BIDEZADISKIDETASUNA ZABALDUZ ZINEAREN BIDEZ Kurkuluxetan elkarteaK orain dela lauzpabost urte inguru zine pedagogikoaren ildoari ekin zion. Geroztik hona bi film
ekoitzi genituen, biak, Ameriketako Kuba eta Venezuelako haurrekin batera jorratuak. Lehena, “Keinuka mugaz gaindi”,
giza balioei buruzkoa eta bigarrena, “Dena ez da futbola”, berdintasuna eta adiskidetasunari buruz. Une honetan, hain
zuzen, hain ospetsua den Kubako “Cine Pobre” delakoan bi ekoizpen pedagogiko hauek ematen ari dira. Halaber, Vene-
zuelako Merida hiriko zine jaialdian aurkezteaz gain, estatu honetako zine komertzial guztietan ere emititzen ari da “Dena
ez da futbola” filma, “Venezuela en corto” programaren barruan; hau da, pelikula komertzialak eman aurretik eskaintzen
diren film laburren bildumaren programazioan. Beraz, pozik egoteko arrazoiak egon badaude, hainbat herri eta naziotara
hedatzeaz gain, ingelesera eta portugesera itzultzen ari delako venezuelarrekin batera eginiko ikus-entzunezkoa. Baina
zalantza izpirik gabe, gu geu gehien astetzen gaituena hauxe da: alde batetik, beste egitasmo pedagogiko batzuk egiteko
jaso ditugun animoak eta proposamenak; eta bestetik, herri horietan sorturiko adiskidetasun kimuaren loraldia. Edo
beste era batean esanda, gure filmetan herrien arteko elkartasuna eta adiskidetasuna aldarrikatzen ditugunean ez gara hitz
hutsez mintzatzen ari, baizik eta, praktikan jarritako dinamika erreal eta egingarri bati buruz hitz egiten ari garela. Hori
dela eta, hainbat lagun ezagutu dugu eta haietariko askorekin “feeling” moduko bat sortu da, nolabait, klase interes berdi-
nak adierazi ditugulako, nahiz eta kultura ezberdinetatik etorri. Hortaz, guk geuk egi-
niko film horietaz gain, hemendik 10.000 kilometrotara dauden lagun horietariko ba-
tzuen lana goraipatu nahiko genuke; sortutako beste film pedagogiko bat, alegia:
“Hace falta una flor – A flower is missing”. Pelikula hau gazteleraz eginda dago, Kuban
grabatu zutelako eta bertan agertzen diren pertsonaiak bertokoak direlako. Baina guk
orrialde hauetara ekarri nahi izan dugu, gure ustez oso ekarpen polita eta didaktikoa
egiten dutelako, une honetan oraindik bizitzen ari diren Blokeoaren inguruan. Filma
fikzio bat den arren, bizitzen ari diren errealitate gordinarekin erabat txertatuta ko-
katzen da. “Hace falta una flor “ filmak ez du inor sorgor utziko, horregatik gomen-
datzen dizuegu. Dena den, gauza guztiak ez dira perfektuak, eta film honek ere akats
bat dauka…oraindik ez dagoela euskaratuta!!!. Baina hori, zalantzarik gabe, gure lana
izango da!!!
2 KURKULUXETAN
ARTXANDAPE ikastolaARTXANDAPE ikastolaARTXANDAPE ikastola Urteak dira Artxandape ikastolan klaseak ematen
ditugula; eta betiko moduan, aurten ere antzezlanak
prestatzen ari gara. Hasieran, lehenengo egunetan,
umeek ez dakite ezta zer egingo dugun antzerkigin-
tzako klaseetan eta horregatik urduri egoten dira,
baina, poliki-poliki, bizitzarako zerbait erabilgarria
izango dela konturatzen direnean ( sentimenduak lan-
tzen ditugu; jende aurrean hitz egiteko oso garrantzi-
tsua eta interesgarria da antzerkia egitea) gero eta
animatuago etortzen dira.
Gainera haien antzezlanak erakusteko Kafe Antzokira
joateko aukera edukiko dutela dakitenean inoiz baino
urduriago baita inoiz baino pozago jartzen dira. “
Ama etorri ahal izango da?” “ Amamari esan ahal diot
etortzeko?”, holako galderak entzuten dira eta “ Bai,
noski, eta zure lagun guztiei ere esan ahal diezu”
erentzuten diegunean aho zabalik geratzen dira .
Aurten bi estrenaldi edukiko ditugu, bata argi-beltza
teknikan oinarrituta, eta bestea ogro ezagunari buruz-
ko ipuina. Entseguetan jo eta ke murgilduta gaude,
mugimenduak, ahotsa eta beldurrak lantzen edota
hobeto esanda kentzen saiatu, maiatzerako dena
prest egon dadin! Momentu honetan, oraindik, ezin
dugu perfekto ikusi, ezin dugu perfekto egin, baina
zalantzarik gabe, ikusi eta egingo dugu.
KUKULLAGA ikastetxeKUKULLAGA ikastetxeKUKULLAGA ikastetxe Oraingoan, Etxebarriko auzo batera hurbilduko gara.
Kasu honetan San Antonio auzora, bertan, Kukullaga
ikastetxea dago eta 5.mailakoekin egon gara hitz egi-
ten. Antzerki topaketetarako lanean jarraitzen dute
kurtso hasieratik antzerki polit bat prestatzen. Aur-
tengo gaia bulling-a da, entsaiatzen ari diren antzer-
kian argi geldiltzen da gure artean lagunak izan behar
garela eta ondokoa lagundu behar dugula beti.
Urduritasuna pil-pilean dago Kukullagako 5.A-ko ge-
lan, baina gauza batzuk kontatu dizkigute:
1.Antzezlana prestatzen zaudete kurtso amaieratako,
zelan doa? "Oso ondo doa, entsegu batzuk egin ditu-
gu; eta uste dut prest gaudela antzerkia egiteko" (Iban
Palacios, 10 urte)
2. Zelan pasatzen duzu antzerki klaseetan? "Bikain
pasatzen dut, oso dibertigarria da!" (Maite Muriel, 10
urte)
3. Antzerkian, zer da gehien gustatzen zaizuna?
"Guztia, baina gehien gustatzen zaidana eszenografia
eta jantziak" (Goizane Ordoñez, 11 urte)
4. Eta zein da antzerkian gutxien gustatzen zaizuna?
"Ezer ez, egin dugun guztia gustatu zait, gehiago edo
gutxiago, baina guztia gustatu zait" (Maialen Martinez,
11 urte)
Artista hauek ikusteko aukera, maiatzean, Bilboko
Kafe Antzokiko Antzerki Topaketetan.
GORA ZAPARRADAKIDEAK.!GORA ZAPARRADAKIDEAK.!GORA ZAPARRADAKIDEAK.! Guraso eta seme-alaben arteko harremana eta komunikazioa euskaraz
mantentzeko eta bultzatzeko, dinamika eta aukerak jorratzea izan behar
du ere gure helburu nagusiak; eta horretarako gurasoen inplikazioa eta
parte hartzea ezinbestekoa da, gurasoen konpromiso eta parte hartzea
bizitasun eta dinamismoaren seinale dira eta hori lortu behar dugu, ez ba-
karrik Bilboko Aste Nagusian, baizik eta urtean zehar beste ekimen eta
egitasmo ezberdinak antolatzen eta aurrera eramaten.
Gurasoak izan behar dira Zaparrada konpartsaren makinaria nagusia eta
gaur egun dauden kideak zein Bilbon eta Bilbotik kanpo bizi diren familiak
animatu nahi ditugu Zaparradak urtean zehar antolatuko dituen ekitaldie-
kin gozatzeaz gain, beraiek ere protagonista zuzenak bihur daitezen.
DRAMATIZAZIOA IKASTETXEETAN: DRAMATIZAZIOA IKASTETXEETAN: DRAMATIZAZIOA IKASTETXEETAN:
Hitz eta Hitz eta Hitz eta pitpitpitz: z: z: Zergatik kontatu ipuinak gure haurrei?Zergatik kontatu ipuinak gure haurrei?Zergatik kontatu ipuinak gure haurrei? Askotan denbora faltagatik, edo batek daki zein aitzakiagatik, ez diegu gure
inguruko haurrei nahi beste ipuin kontatzen. Horregatik, artikulotxo honetan,
haurren inguruak ipuinak kontatzeko egin beharreko ahalegina goraipatzeko
da; haurren guraso, senide, auzokide, lagun edo irakasleek bete dezaketelako
ipuin kontalariaren papera. Ipuin kontalaritzak baditu haurrari edo kasu oro-
korragoan entzuleei transmititzen dizkion zenbait bertute, hala nola; irudime-
na garatzen laguntzen du, eredu linguistiko egokiak barneratzeko oso apro-
posa da eta, zergatik ez, baloreen transmisiorako bitarteko aparta da. Baina
denetan interesgarriena, laugarren orma ez dagoela da, bi norabideetan komu-
nikazioa dago.
Batzuetan, liburutegietara ipuin kontalariak joaten direnean, ixiltasunaren pa-
radigman sartzen dira. Soilik kontalariak dauka hizketarako baimena, bertaratu direnak ixilean daude, etengabe,
“kontalaritzako kodea” ezagutzen ez duen umeren batek galdera zoragarriren eta eskema guztiak apurtzen
dituen galderaren bat botatzen duenera arte. Hortxe hasten da benetan kontaketa, barnean zerbait eragin dio-
lako narrazioak, zalantzak zein beldurrak edo desadostasunak, asko gainera. Honekin adierazi nahi dena da,
kontaketaren alderdi garrantzitsuena haurrak entzuteko gaitasuna dela. Haurrak etengabe ari dira dena xurga-
tzen, telebistak ikusarazitakoa, abestiek entzunarazitakoa, in-put asko egunean zehar, baina oso aukera gutxi
daukate ikus-entzunezkoen gizarte eredu honetan hitz egiteko, beraien zalantzak eta burutazioak plazaratzeko.
Ipuinek irudimena lantzeko balio duten einean, mundu malguago eta zalantzatiagoetan murgiltzen gara. Baina
mundu arriskutsu horretan barneratzeko, haurrek babesa behar dute, guraso, auzoko edo lagunen batena; or-
duan ausartuko dira irudimenaren munduan murgiltzen, liburuetan bidaiatzen eta denetan zailena: ingurukoak
entzuten. Labur-labur esanda, ipuinak kontatzearen arrazoi nagusia, gure haurrak entzuteko da. Ipuinik egokie-
na aukeratu nahi duzula? oso erraza, zuk zeuk gogokoen duzun ipuina kontatu, entzuten zaituenak ere oso
atsegin izango du eta. Gainera, ipuinak edozein momentutan aldatu ditzazkegu eta, ez kezkatu horretaz.
Onintze
Goitiz
MUSIKA ETA ANTZERKI TOPAKETAK MUSIKA ETA ANTZERKI TOPAKETAK MUSIKA ETA ANTZERKI TOPAKETAK
Bostehun ume edo gehiago batzen direla antzerkia egiteko
eta ikusteko? Ez da posiblea! Antzerkia ez dago modan! Inori
ez zaio inporta eta horregatik gero eta jende gutxiago an-
tzokietara joaten da. Ba… Kafea Antzokian dena da posi-
blea! Kurkuluxetan antzerki eskolak urtero lortzen du eta
aurten XVI. antzerki topaketak izango ditugu bertan Eskola askotan lanean gaude kurtso hasieratik hau egi bihur-
tzeko. 4. Mailatik aurrera ume pilo bat antzezlan miresga-
rriak prestatzen daude, beranduago haien familia osoa ikus-
tera joateko.
Mozorroak, atrezzoa, ilusioak, maitasuna pil-pilean daude;
ume bakoitza etxera joaten da eta gidoia eskuan eta begi-
rada ispiluan, behin eta berriz tokatu zaion esaldia erre-
pikatzen du, “ama eta keinu hau egiten badut, txarto?”.
Hurrengo egunean klasera etorri eta “ Keinu hau egin ahal
dut?” “ Kontxo! Bai!! Primeran dago!!” Erantzuten dugu
irribarre batekin ahoan. Motibatuta daude, motibatuta
gaude.
Maiatza aldean
izango dira topaketak, motorrak berotzen daude,
eta azken hiruhilabetean ehuneko ehunean martxan
egongo dira primeran egiteko tauletan, primeran
pasatzeko eta iribarre handi bat eskaintzeko familia
guztiei. Mila esker guztioi hortxe jarraitzeagatik!
Ipuin kontalari tradizionalen tekniketatik abiatuta
jauzi bat eman nahi izan diegu ipuin kontaldiei,
askoz hurbilago eta parte hartzaileak izan daitezen.
Alde batetik, aukeratutako ipuinak, tradizionalak,
euskal mitologiakoak, herri ezberdinetakoak eta
asmatutakoak dira.
Eta bestetik, ipuina kontatzerakoan bertan
agertzen diren pertsonaiak bai txotxongiloen
bidez zein publikoko haurrez baliaturik kontatzen
ditugu.
Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika
lanean oinarritutako antzezlana aurkez-
ten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko
musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko
antzezlan bat aurkezten dizuegu.
Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren
arteko uztardura egiten dugu antzezlan
honetan, haurren ilusioa eta irudimena
zabaldu nahian. Izan ere, urtaro bakoitzaren
agerpena eta ezaugarriak azalduko dira.
KURKULUXETAN
INFORMAZIOA EDO KONTRATAZIOA:INFORMAZIOA EDO KONTRATAZIOA:INFORMAZIOA EDO KONTRATAZIOA:
Web orrialde berria sortzera goazWeb orrialde berria sortzera goazWeb orrialde berria sortzera goaz Teknologia berriak aurrera doaz eta gure aurreko web orriak apur bat “vintage” irudia zeukanez, Kurku-
luxetan elkartea webgune berria sortzera doa. Helburu berdinarekin, noski: antzerkizale guztiak hurbil-
tzeko eta bidaiatzeko gure proiektuan zehar. WEB gune honen bidez aldiro programatzen eta garatzen
ditugun arloei buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Hor topatu ahal duzue Monna, Oskola eta Karra-
marroiren eta Zirtakaren antzezlan guztien informazioa eta datak ikus ahal izateko, eskola eta ikasta-
roko datu eguneratuak eta abar. Aldizkari honetako galdutako edo berrikusi nahi dituzuen artikuluak
baita Webean daude eskegita. Gainera gure artisten argazki paregabeak ikusi ahal dituzue egindako an-
tzezlanetan edo eskolako klaseetan ateratakoak. Beraz badakizu ezagutu nahi gaituzu klikatu gure orrial-
dean: kurkuluxetan.eus