Presentación de microsoft power point berria
-
Upload
aingeruzeani -
Category
Documents
-
view
297 -
download
1
Transcript of Presentación de microsoft power point berria
BILAKATU ZEN BIZIGAIPlaneten bilakaeraKontinenteen jitoa
Lurra espaziotik: AtmosferaLurraren geruzak
Barneko eragile geologikoakKanpoko eragile geologikoak
Planeten bilakaera• Big-bang-a gertatu ondoren materia unibertsoan zehar
sakabanatu egin zen eta galaxiak, izarrak eta planetak sortu ziren.• Hasieran Lurra suzko bola bero eta idor bat zen.• Sumendien jardueraren ondorioz , isuritako gas-ak planetaren
inguruan geruza lodi eta trinko bat eratu zuten.• Gero, Lurraren tenperatura epelduz eta lurrazala hoztuz joan zen,
nahiz et alur barnea bero mantendu.• Gas geruza hoztu eta Lur planetan ur-lurruna kondentsatu egin
zen. Uraren zikloa abiatu zen eta lurrazaleko zati handiak urez estalita geratu ziren.
• Eta uretatik bizitza sortu zen. Denboran zehar bizidunek eboluzionatu egin dute.
Kontinenteen jitoa
• Hasieran Lurreko lur masa guztia bilduta egon zen Pangea deituriko kontinente bakarra osatuz.
• Pixkanaka lur masa horiek mugitzen joan dira gaur ezagutzen ditugun kontinenteak sortuz.
• Plaka horiek mugitzen jarraitzen dute eta milioka urte barru lurrazalaren itxura guztiz ezberdina izango da.
Lurra espaziotik ikusita
• Espaziotik begiratu ezkero hiru zati edo geruza nagusi ikusten dira:
1. Atmosfera: Lurra inguratzen duen gas-geruza.2. Litosfera: Lurraren zati solidoa, gehienbat
harriz osaturikoa.3. Hidrosfera: Lur planetako ur-masak estalitako
litosferaren zatia.
Atmosfera
• Atmosfera Lur planeta inguratzen duen gasezko geruza da.• Nagusiki nitrogenoz eta oxigenoz osatuta dago.• Ezinbestekoa da Lurrean bizitza egoteko.• Atmosferaren funtzio nagusiak: - Oxigenoaren gordailua da. - Eguzkitik datozen izpi ultramorretatik babesten gaitu. - Lurrazaleko tenperatura-aldaketa handiak saihesten ditu. - Fenomeno meteorologiko guztien eragilea ere bada.
Lurraren geruzak
• Lurra hainbat geruzetan banatzen da: - LURRAZALA: Lurraren kanpoaldeko geruza gehinbat harriz osatuta dago. Geruza meheena da. - MANTUA: Lurrazalaren azpiko geruza da, hura baino askoz lodiagoa. Oso tenperatura altua dago bertan eta harriak urtu egiten dira, magma sortuz. - NUKLEOA: Mantuaren azpiko geruza da. Metal solidoz eratuta dago.
Eragile geologikoak
• Lurraren itxura aldatzen duten fenomenoei eragile geologiko deitzen zaie.
• Bi eratakoak izan daitezke: - Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak. Lur barnean sortzen dira. - Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak. Lurrazalean gertatzen dira eta lurrazalaren higadura sortzen dute.
Barneko eragile geologikoak Tolesturak eta failak
• Tolesturak: Batzuetan bi plaka kontinentalek elkar jotzen dutenean lur geruzak tolestu egiten dira eta muinoen edo mendikateen forma hartzen dute.• Failak: Beste batzuetan talka horren ondorioz lur geruzak puntu ahulenetik hautsi eta banatu egiten dira.
Sumendiak
• Lurraren barnealdetik datozen magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko irekidurari deitzen zaio sumendia.
• Sumendiek batzuetan urte askoz irauten dute pizturik, eta beste batzuetan, lurrazaleko zirrikitua denbora baterako edo betirako itxi egin delako, itzali egiten da.
Lurrikarak edo seismoak
• Lurrazalean gertatzen diren dardara edo astinduak dira.• Lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo
lekualdatzeen eraginez sortzen dira.• Lurrikarak itsaspean gertatzen direnean itsaikara deitzen zaie
eta tsunami izenez ezagutzen ditugun olatu izugarriak sortzen dituzte.
• Lurrikaren intentsitatea neurtzen duen tresnari sismografo deitzen zaio
Eguratseko fenomenoak• Kanpoko eragile geologikoak lurrazalean duten eraginean hiru
fase bereizten dira: higadura, garraioa eta sedimentazioa.• HAIZEA: haizeak materialak toki batetik bestera garraia
ditzake, indarraren arabera eta haizearen abiadura moteltzean materialal lurrean pausatzen dira.
• ITSASOA:Itsasoko urak higadura sortu, materialak garraiatu eta sedimentatu egiten ditu; poliki-poliki kostaldearen itxura aldatuz.
• IBAIAK:Ibaiak higadura eragile garrantzitsuak dira.
Goi ibilguan higadura handia sortzen da. Erdi ibilguan higadura ezda hain handia , baina materialaren garraioa ematen da. Behe ibilguan materiala sedimentatu egiten da
• GLAZIARRAK:Izotzezko ibaiak dira. Hiru atal bereizten dira: Goiburua Mihia Harana
• LURPEKO URAK: Lurrazalera erortzen den ura ( euria, elurra…) lur iragazkorretan sakoneraino barneratzen da, iragaztea eragotziko dion geruza iragaitz bat topatu arte.
Horrela geruza iragazkorraren eta iragazgaitzaren artean aintzira edo lurpeko ibai sor daiteke. Ur horrek, irteera bat aurkitzen duenean, berriro lurrazalera ateratzen da iturburuak sortuz.
• HAITZULOAK: Lurpeko urek hareharria topatzen dutenean harri hauek hausten hasten dira eta apurka-apurka haitzak pitzatu egiten dira. Pitzadura txiki horiek milaka urteren buruan koba izugarrriak bihur daitezke.
Bizidunak eta lurrazalaren aldaketak
• Landareen sustraiek lurrari eusten diote; sustraiei esker, euriakdietan urak ez du lurrazala hainbeste higatzen.
• Animaliek ere eragina dute lurrazalaren aldaketan. Untxiek, moluskoek… zuloak egiten dituzte.
• Baina bizidunek ez dute higadura bakarrik sortzen. Hiltzen direnean beren hezurdurak pilatu egiten dira, sedimentu handiak sortuz eta pixkanaka sedimentu horiek harri bihurtzen dira.