Prentsa!Txostena!,!Dossier!de!Prensa! Langile!borroka!gara!! · Maiatzak!29osteguna(...
Transcript of Prentsa!Txostena!,!Dossier!de!Prensa! Langile!borroka!gara!! · Maiatzak!29osteguna(...
Prentsa Txostena -‐ Dossier de Prensa
Langile borroka gara! Langile borrokari buruzko II. Jardunaldiak Ezkerraldean
Maiatzaren 17tik 31ra bitartean -‐ Txirbilenea Kulturgunea (Txabarri 6, Sestao)
Langile borrokak eraiki du Ezkerraldea. Egun ezagutzen eta bizitzen dugun esparru geografiko, sozial, kultural, ekonomiko... honek urteetan zehar langileok burutu izan ditugun jarduera eta borrokak ditu oinarrian. Eta langileak ere izango gara etorkizuneko Ezkerraldearen motore ere. Iazko jardunaldietan eginiko lehengo hausnarketa kolektiboari zabaldutako bideari heldu nahi diogu beste behin ere, geure oroimen historikoan sakonduz etorkizun bidezkoago bat marraztu asmoz.
Lehengo jardunaldietan Labe Garaietako langileek eginiko Burdin Martxa ardatz hartuta murgildu ginen ariketa kolektibo honetan argazki erakusketa baten bidez eta langileen borrokari jarraiki makina bat ikuspegi aztertu genuen: Labe Garaietako emakumeen borroka, AURRERA, La WALCOX eta La NAVAL enpresetako borroka luzeak eta munduan zeharreko langile borrokei ere erreparatu genien, Venezuela eta Argentinako langileen kontrolpeko industriak ezagutuz. (Spot I. Jardunaldiak 2013)
EGITARAUA -‐ 2014
Maiatzak 17 Larunbata 18:00etan -‐ Erakusketaren inaugurazioa: EXPO “Paisaia Industriala” -‐ Adrian Cortadi
Erakusketa honetan pintura errepresentazioaren bitartez industria osteko paisaia dokumentatu eta arakatu nahi duen egitasmo piktorikoa aurkezten digu margolariak. Pintura garaikidearen eremu tematiko berri modura, Cortadik Sestaoko industria osteko paisaia margozten du, margolari esploratzailearen jarrerari helduta.
Arte lan hauen bitartez, artistak paisaia honekin lotutako arketipoei zuzendutako begirada berriak bilatu eta topatu, desagertu aurretik gure iragan industrialaren aztarnak harrapatu, historiak, hiri kondairak, bertako jendearekin lotutako oroimen eta emozioak entzun, bizi, bildu eta topatu nahi ditu.
Egitasmo honek bere ingurunearekiko, Sestaorekiko konpromisoa bilatu nahi du. Bortizki
eraldatzen ari den ingurunea margoztu eta margoztutakoaz hausnarketa sustatu.
Adrian Cortadi 2011an EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen. “Pintores pensionados del Palacio Quintanar” (Segovia) eta Fundación Mondariz-‐Balnearioeko bekak jaso ditu.Ikas-‐Art 08 en parte hartzen du(I Unibertsitate Arteko Nazioarteko Erakusketa), baita Getxoarte 09 (Salón de las Artes Emergentes) eta Metropólis VII, Plastika Industriala eta Urbanoa eta Guggenheim Bilbaoko "Zure museo propioa" garatu Inmaculada Jiménezen proposamenarentzako “Bedscapes” egitasmoa . Karrerako azken urtea Accademia di Belli Arti di Palermon (Italia) burutu zuen Erasmus bekaren baitan.. 2011an bere lehendabiziko erakusketa indibiduala burutu zuen "Sestao: puro y duro". Ikasketetan sakontzen jarraitu du Cortadik eta gaur egun Sestaon garatzen duen jarduera piktorikoa, gauzatzen ari den industria osteko paisaietan oinarritutako Doktoretza Tesi lanekin osagarritzen du.
19:00etan -‐ “Euskal Herriko meatzaritzaren historia” -‐ Alfonso Calvo (Museo de la Minería)+ Periko Solabarria (langileen eskubideen aldeko aktibista) Gure eskualdean garatu zen langile mugimendua oso lotua egon izan da meategietan hasitako langile antolakuntzarekin, izan ere bertan sortu baitziren zonaldeko lehengo langile borrokak. Meategietan errotuta zegoen esplotazioak, greba, protesta eta bestelako langileen erantzunak sortarazi zituen eta berauei erreparatuz , gure egungo borroken oinarri izan ziren milaka langileen borrokaldi lats eta luzeak omendu nahi ditugu.
20:30etan – “Periko Festa” (pintxoak + musika + sorpresak)
Maiatzak 22 osteguna 19:00 etan.-‐ “Europari Ez” hizlaria: -‐Iñaki Gil de San Vicente.
Europako Parlamentuko haustekundeetan murgilduta gaudela, langilegoak bozka deialdi honetan jokoan daukaguna aztertuko du Gilek eta makina bat zalantza argitzen ahaleginduko gara: Herri eta klase mailan zerbait erabakitzeko daukagu deialdi honetan? Abstentzioa aukera egokia al da?
Iñaki Gil de San Vicente (Ulia, Donostia, 1952ko irailaren 18a ) euskal irakasle eta pentsalari marxista da, ezker abertzalean egindako aktibismoagatik ezaguna.
Maiatzak 23 Ostirala 19:00 -‐etan aurkezpena: “La doctrina del shock: el caso de Grecia” Anelindane + “Brigadistak, 14” Komite Internazionalistak Komite Internazionalistak udan burutuko dituen brigaden (Kurdistan, sahara, Palestina, Alemania, Venezuela) berri ematera datoz gurera eta Aste Santuan zehar Kurdistanen, Palestinan eta Grezian eginiko brigaden gaineko informazioa eskaintzera ere. Jorratzen dituzten brigada ereduak aurkeztuko dituzte. KI herrien, elkarte eta pertsonen artean elkartasun harremanak taxutuz elkartasun politikoa sustatzen duen antolakundea dugu. Bere oinarrian sistema neoliberalaren kontrako borroka kokatzen du, ikuspegi antikapitalista eta antiinperialista batetik.
Maiatzak 29 osteguna 19:00 etan Hitzaldiak: “El circuito de trabajo desde la perspectiva de la economía feminista” -‐ Zaloa Perez, REAS Euskadi Sistema ekonomiko kapitalistak merkatua eta irabaziak, pertsonen bizitza, haien ongizate eta bere beharrizanen asetzearen gainetik kokatzen du. Horrexegatik merkatuaren baitan kokatzen diren jarduerei balore sozial handiagoa aitortzen die. Gainera bizitzaren iraunkortasuna baimentzen duten prozesuekiko guztiz independente aurkezten zaigu. Hitzaldi honetan era laburrean ekonomia feministaren ikuspegitik ekoizpenaren eta lan zirkuituaren azterketa jorratu nahi dugu. Baita ekonomia feminista eta solidariak mahai gainean jartzen dituzten alternatibak ere, zeintzuk ekonomiaren erdialdean pertsonak, giza harremanak eta oinarrizko beharrak asetzea kokatzen dituzten.
Zaloa Pérez REAS (Red de economía alternativa y Solidaria) Euskadiko Ikerketa eta Sentsibilizazio arloetan dihardu teknikari gisa. Bertan Euskadiko 60 entitate eta enpresa garatzen dute beren jarduera ekonomikoa. Egun REAS Euskadik EHU rekin batera egitasmo batean parte hartzen du bizitzaren iraunkortasunaren gaineko paradigmaren gainean eta ekonomia feminista eta solidarioaren arteko loturak aztertzen dituen -‐eKoSolFem-‐ taldearen bitartez.
“Europar kapitalismoaren garapena” – Iker Arostegi, Elkartzen
Sistemari berezkoak zaizkion krisialdiak metatuz doaz kapitalismoaren baitan eta sistemak bereak egoera berrietara egokitzeko moduak topatu behar ditu, krisialdiak historikoak direnean ordenamendu berrietara urratsa emanez, soilik neurri sozioekonomiko, politiko eta militar gogorren bitartez ebatzi daitezkeenean. "Europako eraikuntza" ospetsua, Europako kapitalen kontzentrazio eta zentralizazio dinamikak sustatzen ari den esplotazio prozesu baten batuketa baino ez da. Orainaren azterketa osatua egiteak iraganeko esperientzien baitan eraikia egoteak eskatzen duenez, Europan kapitalismoak gaur egun arte izan duen garapenaren gaineko zertzelada batzuk aurkeztuko ditugu. Eskubide sozialen aldeko mugimendu soziala da Elkartzen eta 2000. urtean sortu zen Euskal Herrian. Hutsetik ez zen sortu. Aurretik, 1996ko abenduan, Gutun Sozial bat lortzea helburua zuen Herri Ekimen Legegilea martxan jarri zen. Ekimen honen inguruan ibilitako hainbat pertsona eta plataforma erabaki genuen borroka honekin jarraitzea eta honela Elkartzen Plataforma sortu zen. Bertan parte hartzen dute herriko plataforma ezberdinak (eskubide sozialen aldekoak, etxebizitzaren aldekoak, prekaritatearen aurkakoak, etabar) baita pertsona indibidualak ere (langabetuak, sindikatu ezberdinetako kideak, etabar).
Maiatzak 30 ostirala 19:00etan -‐Hitzaldia: “3 de marzo: lucha, represión, impunidad” Andoni Txasko, Martxoak 3 Elkartea
Botereak betidanik izan du langilegoaren antolakuntza eta borrokaren kontrako joera. Langileen interesen aldeko borroka guztiak bortizki zapalduak izan dira historikoki eta Gasteizen lekukotasun ezaguna dugu. 1976ko martxoaren 3an Euskal Herriko hiriburuetariko batean, Gasteizen, langileriak inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langile batzuk eliza batean bildu ziren, orduan, espainiar polizia armatuak eliza gaseztatu zuen jendea irtenarazteko asmoz eta orduan, tiroka hasi ziren. Ondorioz, bost langile hil zituzten eta ehundik gora zauritu egon ziren.
Maiatzak 31 Larunbata 17:30 etan– Liburu azoka: Langile borrokei buruzko liburuen aurkezpenak:
− Liburuak - Elkartzen
− “Vivir o morir baja las chimeneas” - Meatzalde Bizirik Ekologista Taldea
− “En nombre de tus sueños” (Argentina) - Danilo Albin
− Otros
19:00 etan– “Langile migrazioak atzo eta gaur” SOS Racismo Industrializazio garaian espainiar estatuko toki ugaritatik bertako fabriketara etorritako herritarrekin batera eraiki dugu azken hamarkadetan gure ingurune anitza. Beraiek gabe, ezer ez litzateke berdina izango. Industrietako nagusien ikuspegitik lan indarra merkea baino ez ziren pertsona horiek. kamiseta eta prakak baino askozaz ere gauza gehiago ekatzen zuten haien maletetan gordeak: mundua aztertzeko ikuskera desberdinak, hizkuntzak, historiak, paisaiak, oroimenak... Orduko migrazio mugimenduek eta gaur egungoak alderatzeko proposamena luzatuko digute SOS Arrazakeriako lagunek. SOS Arrazakeria eskubide berdintasunaren aldeko giza mugimendu bat da, egitura asanblarioa daukana, independientea eta etnia-‐anitza. Arrazakeria eta xenofobiaren aurka era aktibo batean egin nahi duen edozein pertsonak parte har dezake.
21:00 etan-‐ Txupe-‐triki-‐poteo (Txabarri)
ANTOLAKUNTZA: txirbilenea kulturgunea www.txirbilenea.org
LAGUNTZAILEAK: Herri Kolore + Komite Internazionalistak + REAS Euskadi + Museo Minero del País Vasco + Martzoak 3 Elkartea + Elkartzen + SOS Racismo + Meatzaldea bizirik
KONTAKTUA – ELKARRIZKETAK*
E-‐mail: [email protected]
Euskera: 687.43.20.65 (Idoia)
Castellano: 660.93.54.19 (Isabel)
*Eskatzekotan, jardunaldietan parte hartuko duten eragile eta pertsonekin ere elkarrizketak lotzeko aukera izango genuke.