Posta iragazkiak-arazoa

1
Azkenengo egunotan guraso batzuek detektatu dute arazo bat: ikastolatik bidaltzen dugun posta ez zaiela behar bezala heltzen. Kasu gehienetan zera da gertatu dena: ikastolako posta, zuzenean, SPAM artxibora joan dela. Zergatik gertatzen da hori? Postako zerbitzari pertsonalek (Gmail, Hotmail, Yahoo, Thunderbird, Outlook…) ikastolatik bidalketa masiboa egiten dugula atzematen dute eta arriskutsua izan daitekeelakoan SPAM karpetara bideratzen dute. Nola konpondu? Posta zerbitzariari agindu bat eman behar zaio hemendik aurrera ikastolako posta ontzat emateko. Agindu horiei “arau” edota “iragazki” deitzen zaie. Posta zerbitzari bakoitzak bere prozedura propioa dauka, baina guztietan berdintsu izaten da egin behar dena. Hemen bi erabilienak aipatuko ditugu: Gmail eta Hotmail. GMAIL 1. Zabaldu Gmail. 2. Bilaketak egiteko espazioaren amaieran ikono txiki bat ageri da goitibehera-koadro moduan. 3. Bertan klikatu eta ageri zaigun atal berrian, "Igorle” atalean Ikastolako posta helbidea, [email protected]”, idatzi. 4. Sortu iragazkia” botoian klikatu. Menu berrian, “Ez bidali inoiz Spam karpetara” aktibatuko dugu eta bukatzeko “Sortu iragazkia” klikatuko dugu. HOTMAIL 1. Zabaldu Hotmail. 2. Gure perfilean gaudela eskumako goiko atalean engranaje baten ikono txiki bat ageri da, bertan klikatu eta “Aukerak” atalean sartuko gara. 3. Mezu baztergarriak eragotzi” atalaren barruan, “Bidaltzaile seguruak eta blokeatuak” atalean klikatu behar dugu oraingoan. 4. Bukatzeko, “Bidaltzaile seguruak” atalean sartu eta bertan, idazteko ageri zaigun espazioan [email protected]” posta helbidea idatzi. 5. eta “Gehitu zerrendan” botoian klikatu. Hala eta guztiz ere, arazoren bat edo zalantzaren bat topatzen baldin badituzue okerra zuzentzerakoan kontaktatu gure ikastolako IKT sailarekin ([email protected]) eta atsegin handiz lagunduko dizuegu.

Transcript of Posta iragazkiak-arazoa

Page 1: Posta iragazkiak-arazoa

Azkenengo egunotan guraso batzuek detektatu dute arazo bat: ikastolatik bidaltzen

dugun posta ez zaiela behar bezala heltzen. Kasu gehienetan zera da gertatu dena:

ikastolako posta, zuzenean, SPAM artxibora joan dela.

Zergatik gertatzen da hori?

Postako zerbitzari pertsonalek (Gmail, Hotmail, Yahoo, Thunderbird, Outlook…)

ikastolatik bidalketa masiboa egiten dugula atzematen dute eta arriskutsua izan

daitekeelakoan SPAM karpetara bideratzen dute.

Nola konpondu?

Posta zerbitzariari agindu bat eman behar zaio hemendik aurrera ikastolako posta

ontzat emateko. Agindu horiei “arau” edota “iragazki” deitzen zaie. Posta zerbitzari

bakoitzak bere prozedura propioa dauka, baina guztietan berdintsu izaten da egin

behar dena. Hemen bi erabilienak aipatuko ditugu: Gmail eta Hotmail.

GMAIL

1. Zabaldu Gmail.

2. Bilaketak egiteko espazioaren amaieran ikono txiki bat ageri da goitibehera-koadro moduan.

3. Bertan klikatu eta ageri zaigun atal berrian, "Igorle” atalean Ikastolako posta helbidea,

[email protected]”, idatzi.

4. “Sortu iragazkia” botoian klikatu. Menu berrian, “Ez bidali inoiz Spam karpetara” aktibatuko

dugu eta bukatzeko “Sortu iragazkia” klikatuko dugu.

HOTMAIL

1. Zabaldu Hotmail.

2. Gure perfilean gaudela eskumako goiko atalean engranaje baten ikono txiki bat ageri da, bertan

klikatu eta “Aukerak” atalean sartuko gara.

3. “Mezu baztergarriak eragotzi” atalaren barruan, “Bidaltzaile seguruak eta blokeatuak” atalean

klikatu behar dugu oraingoan.

4. Bukatzeko, “Bidaltzaile seguruak” atalean sartu eta bertan, idazteko ageri zaigun espazioan

[email protected]” posta helbidea idatzi.

5. eta “Gehitu zerrendan” botoian klikatu.

Hala eta guztiz ere, arazoren bat edo zalantzaren bat topatzen baldin badituzue

okerra zuzentzerakoan kontaktatu gure ikastolako IKT sailarekin

([email protected]) eta atsegin handiz lagunduko dizuegu.