PORFOLIOA

33
2013-14 Ikasturtea Egileak: Aberrieta Ibone, Aduriz Gaizka, Agirrebeña Ainhoa, Aizpuru Xabi eta Aizpurua Lide Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola 2013-14 Ikasturtea BIDAWISTER Lehen Hezkuntza Tutorea: Dani Losada Taldearen zenbakia: 1

Transcript of PORFOLIOA

Page 1: PORFOLIOA

2013-14 Ikasturtea

Egileak: Aberrieta Ibone, Aduriz

Gaizka, Agirrebeña Ainhoa,

Aizpuru Xabi eta Aizpurua Lide

Donostiako Irakasleen

Unibertsitate Eskola

2013-14 Ikasturtea

BIDAWISTER

Lehen Hezkuntza

Tutorea: Dani Losada

Taldearen zenbakia: 1

Page 2: PORFOLIOA

BIDAWISTER

1

Page 3: PORFOLIOA

BIDAWISTER

2

LABURPENA

Txosten honen bitartez, “ Jolas Ikas” proiekturako moldatu dugun jolasa eta hau azaltzeko erabili

dugun euskarria aztertu dugu. Lehendabizi, proiektu hau zertan datzan azaldu dugu, ondoren gure

jolasean zentratzeko. Jolasari dagokion atalean, hau deskribatu dugu, gaiari buruz eta transmititzen

dituen baloreei buruz hitz eginez, zeini zuzenduta dagoen azalduz eta hau guztia arrazoituz.

Ondoren, oinarri digital gisa erabili dugun bideo muntaiaren ezaugarriei buruz hitz egin dugu eta

jarraian honen gidoi teknikoa txertatu. Prozesua luzea eta esanguratsua izan denez, honi buruzko

hainbat azalpen eman ditugu izandako gorabeherak ere aipatuz. Bideo muntaiaz gozatu ahal izateko,

txostenak CDa darama amaieran.

RESUMEN

En este documento, hemos analizado y comentado el juego que hemos modificado para el proyecto

“Jolas-Ikas” y el soporte digital que hemos utilizado para mostrarlo. En primer lugar, hemos

explicado en que consiste el proyecto para después, centrarnos en nuestro juego. En el apartado

donde describimos el juego, partimos de tres aspectos fundamentales explicados de forma razonada,

los cuales, son el tema, los valores que queremos trasmitir y por último a quien va dirigido el

mismo. Después, hemos dado algunas explicaciones sobre el montaje de vídeo que hemos utilizado

como soporte digital y hemos introducido el guion técnico de este. Como el proceso ha sido largo y

significativo, hemos detallado él mismo y además hemos explicado los altibajos vividos. Después

de todo ello, para disfrutar del montaje del video al final del trabajo se añade un CD.

ABSTRACT

In this document we have analyzed and commented the game we modified for the project “Jolas

Ikas” and the digital support we have used to do it. Firstly, we have explained what the project is

about to after focus on our game. In the description of the game, we explain reasonably the three

essential aspects the game is based on, which are the topic of the game, the values we want to

transmit and whom it is. Then, we explained some characteristics of the making- off of the video we

used as digital support, and we have introduced the technical script too. Due to the significance and

length of the process, we have add some details of it and many problems we suffered during it.

After all, to enjoy with the making- off we have add a CD at the end of the document.

Page 4: PORFOLIOA

BIDAWISTER

3

AURKIBIDEA

AURKIBIDEA ..................................................................................................................................... 3

SARRERA ........................................................................................................................................... 4

EGUNEROKOA .................................................................................................................................. 5

JOLASA ............................................................................................................................................. 24

Zein da jolasa? ................................................................................................................................... 24

Zein da gaia eta zeintzuk dira helarazten dituen baloreak?................................................................ 24

Zertan datza? ...................................................................................................................................... 24

Nori zuzendua dago? .......................................................................................................................... 25

BIDEOA............................................................................................................................................. 26

Bideoaren testuingurua ...................................................................................................................... 26

Gidoi teknikoa .................................................................................................................................... 27

Emaitza............................................................................................................................................... 30

Besteen emaitzak ................................................................................................................................ 31

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK ................................................................................... 32

Page 5: PORFOLIOA

BIDAWISTER

4

SARRERA

Jolas ikas izeneko proiektu hau jolas hezitzaile bat sortzean edo moldatzean datza eta

honetan oinarrituta bideo bat muntatzean. Bideoaren muntaia proiektuaren euskarri izango da eta

ikus-entzunezko baliabideak erabiliz ahalik eta etekin handiena atera ahal izango zaio. Horregatik,

baliabide digital ezberdinez baliatu gara eta horiekin esperimentatzeko aukera izan dugu, bideoaren

erakargarritasuna lortzeko.

Twister izeneko jolasa moldatu dugu, koloreak hainbat herrialdeen argazkiez ordezkatuz.

Helburua jolas hezitzaile bat sortzea izan da, balore batzuk transmititzen dituena eta haurrek

jolastuz ikasten dutena. Honek gogoeta egitea eskatzen du jolasaren gaia eta ezaugarriak kontuan

hartuz. Gogoeta hau aurretik aipaturiko euskarri digitalaren bitartez, ikus-entzuleei helarazten saiatu

gara.

Proiektu honetan bost kidek parte hartu dugu. Orokorrean oso ondo antolatu gara talde

bezala, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatu gara, beharrezkoa zenean lana banatu dugu

eta denok jokatu dugu arduratsuki. Ez jakintasun handiena alderdi teknikoan genuenez, bideoa

egiterakoan izan ditugu buru hauste gehienak. Baina, zorionez zailtasunen aurrean ez dugu etsi

irtenbidea aurkitu diegun arte. Jarrera positiboa izateak asko lagundu digu proiektua aurrera

eramaten. Horrez gain, aipatu beharra dago lehenengo aldia dela mota honetako lan bat egiten

dugula. Hala ere, esperientzia berri hau oso baliagarria eta aberatsa izan zaigu gure ibilbide

profesionalerako.

Jolasaren grabaketan haurrek eurak parte hartzea lagungarria izan zaigu, modu honetan ikusi

ahal izan dugulako jolas aproposa dela egokitu dugun adineko haurrentzako. Gainera, kontaktu

fisikoa dagoenez, umeak elkar ezagutzeko aukera daukate hasieran izaten dituzten lotsak alde batera

utziz. Beraz, eskolako testuinguruan egiteko eraginkorra izan daiteke.

Page 6: PORFOLIOA

BIDAWISTER

5

EGUNEROKOA

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Jokoaren diseinua eta montaketa.

2.- ADOSTUTAKOAK

Erruletaren diseinua, erabili beharreko materiala, stopmotion erabiltzea eta irudien kokapena.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Musikaren atalerako ideiak pentsatzea, irudiak ostiralerako plastifikatuta ekartzea eta bideoan aterako diren haurrekin igandean grabaketarako hitzartzea.

4.- JAZOERAK

Erruleta prestatu.

Irudiak inprimatu genituen eta hainbat saiakera egin behar izan genituen.

Jolasaren izenburua pentsatu eta honen letrak marraztu, margotu, kolatu eta moztu.

Lehenengo sekuentzia grabatu ( Izenburuarena ).

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Lide Aizpurua Bakedano

Xabi Aizpuru Lopetegi

X

Saioa: 2013/11/25

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 13:20

Noiz bukatu: 13:20

Page 7: PORFOLIOA

BIDAWISTER

6

Beste sekuentzia baterako argazkiak atera.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Etekin handia atera genion denborari eta egindako lanari.

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Gidoi teknikoa

Bideoko abestia

2.- ADOSTUTAKOAK

Gidoi teknikoan: Sekuentziak, planoak, iraupena, irudiak, soinuak…

Abestian bakoitzak joko duen instrumentua.

Efektutarako erabiliko ditugun instrumentu batzuk.

Bideoan narratzaile gisa panpina hizlari bat erabiltzea.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide Aizpurua

Bakedano

X

Saioa: 2013/11/26

Noiz hasi: 8:30

Noiz bukatu: 13:00

Noiz bukatu: 13:00

Page 8: PORFOLIOA

BIDAWISTER

7

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo egunean efektuen instrumentuak grabatzea.

Gidoi teknikoa amaitzea ostegunerako.

Panpina sortzeko materiala bilatzea.

4.- JAZOERAK

Abestiaren partitura bilatu genuen, eta entseatu egin genuen.

Gidoi teknikoari hasiera eman genion.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Ondo koordinatu gara instrumentuekin, serio aritu gara lanean eta ideia garbia lortuko dugu.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/11/27

Noiz hasi: 13:00

Noiz bukatu: 14:00

Page 9: PORFOLIOA

BIDAWISTER

8

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoko efektuen soinuak instrumentuekin

2.- ADOSTUTAKOAK

Erabiliko genituen hiru instrumentuak

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

4.- JAZOERAK

Instrumentuen soinuak grabatu genituen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakaslea Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2012/11/28

Noiz hasi: 8:30

Noiz bukatu: 13:00

Page 10: PORFOLIOA

BIDAWISTER

9

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Gidoi teknikoa.

Abestian instrumentu bat gehitzea.

Panpinaren gidoia.

2.- ADOSTUTAKOAK

Grabaketaren antolaketa.

Abestian sartuko dugun azken instrumentua zein izango den.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Grabaketaren eguna eta ordua zehaztu.

4.- JAZOERAK

Gidoi teknikoa amaitu dugu.

Instrumentu berria gehitu eta entseatu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Egunez egun proiektua zehaztuagoa dago eta gustura gaude orain arteko emaitzarekin.

Page 11: PORFOLIOA

BIDAWISTER

10

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bidawisterraren grabaketa

2.- ADOSTUTAKOAK

Haurren elkarrizketa

Haur bakoitzari tokatuko zaion herrialdea

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Lidek eta Ibonek falta diren lau sekuentzia haurrekin grabatuko dituzte aste honetan

4.- JAZOERAK

Lehendabizi haur bakoitzari herrialde bat tokatu zitzaion erruletan mugimendu batekin eta grabatu egin genituen banaka

Haurrak pentsatzen ariko balira bezala grabatu genituen

Jolasten grabatu genituen elkarrekin

Hauetako biren arteko elkarrizketa grabatu genuen

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi X Lide

Aizpurua Bakedano

Saioa: 2013/12/01

Noiz hasi: 10:00

Noiz bukatu: 11:30

Page 12: PORFOLIOA

BIDAWISTER

11

Bukaerarako korrika grabatu genituen uretarantz, baita saltoka ere

Gu ere saltoka grabatu ginen

Donostiako badiaren panoramika bat grabatu genuen

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Lan eginez disfrutatu genuen

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Narratzailea izango den panpina sortu dugu.

2.- ADOSTUTAKOAK

Panpina baserritarrez jantzitako amona izango da.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Asteartean panpina amaituko dugu burua eta zapatak lehortzen direnean. Ilea artile

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide Aizpurua

Bakedano

LLide

X

Saioa: 2013/12/02

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 13:00

Page 13: PORFOLIOA

BIDAWISTER

12

laranjarekin egingo diogu eta aurpegia margotuko dugu.

4.- JAZOERAK

Panpinaren jantzia tela ezberdinak josiz egin dugu, gorputza kartulina batekin, burua eta zapatak globo batekin eta kola eta paperaren teknika erabiliz.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Lanak banatzea oso eraginkorra da.

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Txotxongiloaren lanketa

Soinuen deskarga

Abestiaren entsegua

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

IRAKASLE

GAZTEAK Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide Aizpurua Bakedano

L

Lide Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/03

Noiz hasi: 8:30

Noiz bukatu: 12:30

Page 14: PORFOLIOA

BIDAWISTER

13

2.- ADOSTUTAKOAK

Txotxongiloa nola margotu

Grabaketaren unean esan behar duena zehaztu eta egingo dituen mugimenduak

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Bihar txotxongiloaren sekuentzia grabatzea.

4.- JAZOERAK

Txotxongiloari astelehenean lehortzen utzi genituen burua, aurpegia eta oinak margotu dizkiogu. Ilea egiteko laranja koloreko artilera erabili dugu.

Gorputzaren enbor bezala ur botila erabili dugu. Horren gainean burua itsatsi dugu eta behealdean kuterrarekin bi zulotxo egin dizkiogu oinei eutsiko dioten makilak sartzeko.

Grabaketaren eszenatokia eraiki dugu eta nola grabatuko dugun pentsatu dugu.

Musikan hiru abesti deskargatu ditugu Youtubetik mp3 formatuan, ondoren soinu bezala erabiltzeko.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakaslea Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/04

Noiz hasi: 10:00

Noiz bukatu: 11:30

Page 15: PORFOLIOA

BIDAWISTER

14

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Txotxongiloaren grabaketa

2.- ADOSTUTAKOAK

Txotxongiloak nolako mugimenduak egingo zituen erabaki genuen.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo egunerako ordura arte grabaturiko guztia avi formatura pasatzea.

4.- JAZOERAK

Txotxongiloaren hasierako eta bukaerako sekuentzia grabatu genituen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/05

Noiz hasi: 8:30

Noiz bukatu: 12:00

Page 16: PORFOLIOA

BIDAWISTER

15

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Sekuentzia baten grabaketa

Abestiaren entsegua

2.- ADOSTUTAKOAK

Grabaketaren espazio zehaztu genuen

Abestia entseatzerako momentuan lehenik instrumentuak jo eta ondoren, abestu egingo genuela pentsatu genuen, gure ahotsak ondo erantzun daitezen.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astelehenerako muntaketarekin hasteko portatila eta Pinakle programa instalaturik ekartzea.

4.- JAZOERAK

Muntaketarekin hastea pentsatu dugu, baina ordenagailuetan arazoak zeudenez zailtasunak izan ditugu eta zeregina astelehenerako uztea erabaki dugu.

Grabaturik genuen sekuentzietariko bat ++

berriro grabatu dugu. Horretarako, magisteritzako zelaira joan gara.

Musikako saioan abestia entseatzen jarraitu dugu eta lana nahiko bideratuta dugunez, lehenago amaitzea erabaki dugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Zailtasunen aurrean irtenbidea aurkitzen saiatzen gara. Denbora ongi aprobetxatzen saiatzen garenez, hurrengo egunean egin behar duguna antolatzea gustatzen zaigu, modu dinamiko batez lan egitea ahalbidetzeko.

Page 17: PORFOLIOA

BIDAWISTER

16

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaketa

2.- ADOSTUTAKOAK

Sekuentzien ordena eta bakoitzaren iraupena

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Asteartean stop motion-ekin hasiko gara argazkiak bata bestearen atzetik jarriz eta plano bat mozten saiatuko gara, zailtasunak izan ditugulako.

4.- JAZOERAK

Bideoaren muntaia egiten hasi gara Pinnacle programaren bitartez. Grabaketak 5 minutu

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi X Lide

Aizpurua Bakedano

Saioa: 2013/12/09

Noiz hasi: 9:00

Noiz bukatu: 12:30

Page 18: PORFOLIOA

BIDAWISTER

17

irauten zuenez guztira, egokitu egin behar izan digu sekuentzia ezberdinak moztuz edota balio ez zitzaizkigunak ezabatuz.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaketa

Abestiaren behin betiko grabazioa

2.- ADOSTUTAKOAK

Sekuentzien iraupena, plano baten mozketa eta plano batzuetan argitasun gehiago jartzea.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/10

Noiz hasi: 8:30

Noiz bukatu: 14:00

Page 19: PORFOLIOA

BIDAWISTER

18

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Ostegunean cromacake-ren bitartez txotxongiloaren sekuentzia amaituko dugu, efektuak, trantsizioak eta atzeko abestia jarriko ditugu.

Txotxongiloaren sekuentzian bere ahotsa ez denez behar bezala entzuten, doblatze erabaki dugu.

4.- JAZOERAK

Aurreko egunean hasitako bideoaren muntaketarekin jarraitu dugu. Planoak ordenatu ditugu, oraindik bat edo beste soberan gelditzen zitzaigun eta ezabatu egin ditugu; beste batzuk, elkartu egin ditugu egin beharreko konponketak eginez.

Zailtasunak izan ditugu sekuentzia batekin, izan ere sekuentzia hori bukatu baino lehen hurrengora pasatzen zen. Hala ere, azkenean irtenbidea aurkitu dugu.

Atera genituen 24 argazkirekin stop motiona erabili dugu

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Bideoaren muntaketan hainbat zailtasun agertu zaizkigu eta momentu batzuetan blokeatu egin gara. Baina, ez dugu etsi eta irtenbidea aurkitzea lortu dugu. Jarrera horrek gure lanean positiboki eragiten duela uste dugu.

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña

Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/12

Noiz hasi: 11:00

Noiz bukatu: 13:00

Page 20: PORFOLIOA

BIDAWISTER

19

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Bideoaren muntaketa: Cromma key, trantsizioak eta efektuak.

2.- ADOSTUTAKOAK

Zein trantsizio eta efektu jarriko ditugun bideoan zehar.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo egunerako txotxongiloa jolasa aurkezten agertzen den sekuentzirako herrialdeen argazkiak zehaztuta ekarri croma key egin ahal izateko.

4.- JAZOERAK

Trantsizio eta efektuen aukeraketarekin hasi gara. Trantsizioak aukeratzeko momentuan ez dugu arazorik izan, baina efektuekin denbora gehiago pasa dugu.

Behin aukeraketa eginda, croma keyrekin hasi gara. Hau txotxongiloa agertzen den bi sekuentzietan erabili dugu. Hasieran, ez genekien nola erabiltzen zen; beraz, kideei galdetzea erabaki dugu. Txotxongiloak jolasari amaiera ematen dion sekuentziarekin hasi gara. Hemen zailtasunak izan ditugu kolorearekin eta baita txertatu dugun bideoarekin ere. Hala ere, azkenean arazoari irtenbidea aurkitu diogu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña

Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/13

Noiz hasi: 11:00

Noiz bukatu: 14:00

Page 21: PORFOLIOA

BIDAWISTER

20

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Croma key –rekin jarraitu

2.- ADOSTUTAKOAK

Txotxongiloaren lehenengo sekuentzian Croma key erabiltzen ari garenez, lau herrialdeen argazkiak zehaztu ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astelehenean musika jarriko diogu bideoari eta Croma keyri amaiera emango diogu

4.- JAZOERAK

Argazkiak txotxongiloak herrialdeen izenak esaten zituenaren arabera jarri ditugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña

Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/13

Noiz hasi: 11:00

Noiz bukatu: 14:00

Page 22: PORFOLIOA

BIDAWISTER

21

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Croma key –rekin jarraitu

2.- ADOSTUTAKOAK

Txotxongiloaren lehenengo sekuentzian Croma key erabiltzen ari garenez, lau herrialdeen argazkiak zehaztu ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astelehenean musika jarriko diogu bideoari eta Croma keyri amaiera emango diogu

4.- JAZOERAK

Argazkiak txotxongiloak herrialdeen izenak esaten zituenaren arabera jarri ditugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña

Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2013/12/13

Noiz hasi: 11:00

Noiz bukatu: 14:00

Page 23: PORFOLIOA

BIDAWISTER

22

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Croma key –rekin jarraitu

2.- ADOSTUTAKOAK

Txotxongiloaren lehenengo sekuentzian Croma key erabiltzen ari garenez, lau herrialdeen argazkiak zehaztu ditugu.

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Astelehenean musika jarriko diogu bideoari eta Croma keyri amaiera emango diogu

4.- JAZOERAK

Argazkiak txotxongiloak herrialdeen izenak esaten zituenaren arabera jarri ditugu.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

TALDEA:

Taldekideak

Idazkaria (X)

Irakasle Gazteak

Ibone Aberrieta Morales

Gaizka Aduriz Fernandez

Ainhoa Agirrebeña Andueza

Xabier Aizpuru Lopetegi Lide

Aizpurua Bakedano

X

Saioa: 2014/01/04

Noiz hasi: 10:00

Noiz bukatu: 13:45

Page 24: PORFOLIOA

BIDAWISTER

23

1.- JORRATUTAKO GAIAK

Porfolioa osatu

2.- ADOSTUTAKOAK

Atal guztietan hobekuntzak egitea

3.- ZEREGINAK ETA EPEAK

Hurrengo asterako laburpena hiru hizkuntzetan egitea, informazio-iturriak jarri eta tutoreari bidali ordu arte egindakoa.

4.- JAZOERAK

Bakoitza atal bat egiteko ardura hartu zuenez, atal guztiak irakurri genituen hobekuntzak eta aldaketak egiteko. Sarrera ez zegoen behar bezala eginda, hori dela eta , berriro egin genuen.

5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK

Page 25: PORFOLIOA

BIDAWISTER

24

JOLASA

Zein da jolasa?

Jolas Ikas proiekturako Bidawister izeneko jolasa sortu dugu, abilezia jolas bat dena. Jolas

hitza azpimarratuko dugu, izan ere ez du inongo lehiakortasunik sortzen, ez dago irabazle ez

galtzailerik eta partaideak elkar lagundu daitezke jolasten ari diren bitartean. Jolasaren helburua

nagusia haurrek elkarrekin disfrutatzea eta ondo pasatzea da.

Jolas hezitzailea da, jolasten ari diren heinean ikasi ere egiten dutelako. Haurrei hainbat

balore transmititu nahi izan dizkiegu eta honekin batera, hainbat eduki ere barneratzeko aukera

izango dute.

Zein da gaia eta zeintzuk dira helarazten dituen baloreak?

Aukeratu dugun gaia kulturartekotasuna da eta baita elkarreragina eta elkarrekintza ere. Gai

hauek jolasa osatzen dutela kontutan hartuta, honen bidez, haurrei balore hauek iritsaraztea da gure

helburua: errespetua, identitate kulturala, zintzotasuna, leialtasuna eta tolerantzia. Balore hauek

haurrei gizartean elkarbizitzen lagunduko dietenez, ba al dago aukera hoberik jolas baten bitartez

helaraztea baino?

Zertan datza?

Jolas hau lurrean kokatuko den plastikoak eta erruleta batek osatzen dute. Plastikoa lau

herrialdeen (Txina, Egipto, Italia eta Mexiko) ezaugarriak adierazten dituzten 24 irudiz osatua dago,

biribil itxurakoak direnak. Herrialde bakoitzari 6 irudi dagozkio. Irudi hauetan herrialde hauetako

kultura deskribatzen duten hainbat ezaugarri agertzen dira, esaterako, janzkera, janaria, eraikuntzak,

historia, ohiturak... Irudiak Internetetik eskuratuak direnez, inprimatu egin ditugu eta ondoren,

plastifikatu.

Erruleta lau zatitan banatuta dago, eskuineko eskua, ezkerreko eskua, eskuineko hanka eta

ezkerreko hanka adieraziz. Zati hauetako bakoitza, aldi berean, beste lau zatitan banatuta dago, lau

herrialdeen izenekin hain zuzen ere. Erruleta biratzerakoan, gorputzeko ataletako batean eta

herrialdeetako batean geldituko da, eta haurrek erruletan tokatutako gorputzeko atala herrialdeari

Page 26: PORFOLIOA

BIDAWISTER

25

dagokion irudien artean bat aukeratu beharko dute.

Jolasa haurrek erabakitzen dutenean amaituko da, ez dago puntuaziorik eta haien artean,

zalantzak badituzte, batak besteari lagun diezaioke irudia aukeratzeko garaian. Haurren bat eroriz

gero, altxatu eta berriro jarraitu dezake jolasean.

Denbora pasako jolas bat da. Taldean jolastu behar da, baina ez da behar partaide kopuru

zehatzik. Kideen arabera, jolasaren arauak aldatu egin daitezke. Adibidez, kide kopurua txikia

bada, ezin dute irudi berdina aukeratu; kide kopurua handia bada, aldiz, bai. Ez da kontsumora

bultzatzen duen jolasa, baina hau sortzeko erabili diren materialak, kutsakorrak dira ( plastikoa,

kola beroa, inprimatzeko tinta ). Iruditzen zaigu materiala oso erakargarria dela haurrentzat. Irudiak

ahalik eta erakargarrienak izan daitezen saiatu gara, eta oinarria plastikoa denez, ez dago apurtzeko

arriskurik eta haurrak honen gainean lasai aritu daitezke jolasean.

Jolas honen bitartez helarazi nahi dugu kultura bat bestea baino hobea ez dela, guztiak

onartu eta baloratu behar direla. Izan ere, gaur egungo gizartean kulturen artean ezberdintasun

sozial handiak daude eta horrez ondorioz, behe maila batean aurkitzen direnak gutxietsi egiten dira.

Adibidez, Hego Amerikarrak ez daude sozialki Mendebaldarren maila berean ikusiak.

Haurrek jolastuz ondo pasa dezaten eta, aldi berean, ikasi dezaten, ezinbestekoa da elkar

errespetatzea, liskarrik ez sortzeko. Horrez gain, besteekiko enpatia izatea ere eskatzen du.

Jolasaren hainbat momentutan gerta daiteke haur bat deseroso sentitzea gorputz-postura dela eta.

Horregatik, beste haurrak nola sentitzen den ulertu behar du eta bere gorputz postura zertxobait

mugitu. Azkenik, elkarlana azpimarratuko genuke. Taldeko jolasa dela kontuan hartuz, elkar

lagundu ere egin beharko dira. Batek akatsen bat egiten badu, besteak zuzendu diezaioke eta

alderantziz. Modu horretan, elkarrengandik ikasi dezakete.

Nori zuzendua dago?

Bigarren zikloko haurrei zuzenduriko jolasa da, 8-10 urte bitartekoei hain zuzen ere. Izan

ere, jolas hau egin ahal izateko aurkezten diren herrialdeen inguruan hainbat kontzeptu landuak izan

behar dituzte lehen zikloan oraindik landu ez direnak, esate baterako, Koliseoa, enperadorea edota

Txinako harresia. Horrez gain, adin honetan kognitiboki garatuago daude. Dagoeneko ez dute

Page 27: PORFOLIOA

BIDAWISTER

26

intuitiboki pentsatzen, logikoki baizik. Baina, gauza konkretuen inguruan soilik, ez abstraktuen

inguruan, hau da, berak ikusten eta ezagutzen dituenak. Hori dela eta, jolas honetan agertzen diren

irudien bitartez, haurrek aurretik dakitenean oinarrituz logikoki pentsatu dezakete.

BIDEOA

Bideoaren testuingurua

Gure bideoaren helburua, lehenik eta behin, “Bidawister” jolasa ezagutzea izango da.

Horretarako, jolasaren arauak eta nondik norakoak azaldu ditugu bideoan eta, horrez gain, haurrak

jolasean ere gehitu ditugu. Hala ere, gure beste helburu nagusietako bat, ikuslegoa entretenitzea izan

da eta, bideoa ikusten, minutu atsegin batzuk pasatzera gonbidatzea.

Bideo hau, nahiz eta haurrei zuzendutako jolas baten ingurukoa izan eta haurrak

protagonistak izan, jolasa ezagutu nahi duen edonori zuzenduta dago: guraso, irakasle nahiz ikasle.

Bideoa jolasa izanik eta, aurrez esan bezala, ondo pasatzeko eginikoa izanik, ahalik eta

erakargarrien egiten saiatu gara. Horretarako, haurrei eman diegu protagonismoa eta, gure ideiak

errealitatera ekarriz, benetan aritu gara jolasean. Musikari ere garrantzia berezia eman diogu; doinu

alaiak, soinu desberdinak, etab. erabiliz. Abestia ere alaia eta gogoratzeko errazak diren melodia eta

letrekin egin nahi izan dugu.

Hau guztia, bai irudiak, soinuak eta efektuak, ikus entzuneko komunikaziorako ulertzeko

modukoak izan daitezen ahaleginak egin ditugu. Ametsaren efektua, esate baterako; bideoan

hainbat sekuentzia sartu ditugu haurrak zerbait gogoratzen ari direla adieraziz. Horretarako,

trantsizio efektuak erabili ditugu eta hauekin soinuak konbinatu ditugu.

Page 28: PORFOLIOA

BIDAWISTER

27

Gidoi teknikoa

Page 29: PORFOLIOA

BIDAWISTER

28

Page 30: PORFOLIOA

BIDAWISTER

29

Page 31: PORFOLIOA

BIDAWISTER

30

Emaitza

Egindako lanaren emaitzari dagokionez, musikaren alorrean gure abestiaren melodia eta

letra guk sortu ditugu eta bideoan aurki ditzakegu letrarekin eta instrumentuekin bakarrik

antzezturik. Abesti tematiko batzuk ere txertatu ditugu, herrialde bakoitzarekin erlazionatzeko.

Erabili ditugun komunikazio lanabesak, hala nola, grabaturiko sekuentziak eta argazkiak izan dira.

Ahotsaren bikoizketaz ere baliatu gara, txotxongiloari eta elkarrizketa bati ahotsa jartzeko;

bideoaren audio originalaren kalitatea txarra baitzen. Osagai plastikoei dagokionez, jolas osoa gu

geuk sortua izan da, erruleta, jolasaren oinarria eta txotxongiloa . Hau guztia erositako materialekin

eta berrerabilitakoarekin sortu dugu. Estetikoki deigarria eta erresistentea izatea ere bilatu dugu,

nahiz eta irudiak behin eta berriro itsatsi behar izan genituen.

Denbora gehien eman digun atala bideoaren edizioa izan da. Emaitza zein den ikusita, garbi

dago ahal izan dugun baliabide gehien erabiltzen saiatu garela Pinnacle programa informatikoaren

barruan, hala nola, Stopmotion edo Cromakey bezalako lanabesak. Tresna hauek guztiak erabiliz,

planoak, argazkiak, musika eta bikoizketa landu ditugu Pinnaclek eskaintzen dituen efektu eta

trantsizioekin konbinatuz. Beraz, lorpen nabarmena bideoaren edizioa izan da. Hasieran editatzen ez

genekienez, amaierako bideo osatu eta konplexu bat lortu dugu entsegu- errore metodoa erabiliz.

plastikoan praktika handirik ez izanda, pentsatzen genuena baino hobea den txotxongilo bat

eratu dugu xehetasun batzuk kontuan hartuz. Horrez gain, guk sortu dugun abestiarekin oso harro

gaude, guk interpretatutako melodia eta sortutako letra izan baitira.

Prozesuaren amaieran izan ditugu zailtasun gehienak, bideoaren muntaketan zehazki.

Taldekide guztientzat berriak izan dira bideoa editatzeko erabiltzen ditugun programa

informatikoak eta gauza ezberdinekin esperimentatuz ikasten joan gara. Pinnacle programarekin

izan ditugu oztopoak. Hasieran, guk grabatutako bideoen formatuarekin eta Stopmotion

programarekin sortutako argazki segida txertatzerako garaian; ondoren, Chromakey baliabidea

erabiltzerakoan eta azkenik, bideoen bikoizketa egiterakoan eta Pinnaclek eskaintzen zituen

efektuekin, hauek sartzerakoan bideoak aldatzen eta murrizten zituelako. Izan ditugun zailtasunak

direla eta, esan beharra dugu bideoaren muntaian igaro dugula prozesuaren zati handiena gure

ezjakintasuna zela medio.

Page 32: PORFOLIOA

BIDAWISTER

31

Hobetu beharko genukeen zerbait aipatzekotan, alderdi teknikoa izango litzateke. Bideoaren

grabaketaren kalitatea ez zen nahiko genukeen bezain ona izan tripoderik ez genuelako. Gainera,

bideo sekuentzia batzuk motzak gelditu zaizkigu eta beste batzuk, ez datoz bat audioaren

iraupenarekin.

Hasieratik ondo antolatu genituen egin beharreko zeregin guztiak eta zehaztu genuen

plangintzari jarraituz pausoz- pauso egiten joan gara. Aipatzekoa da prozesu luzea izan dela

hasierako ideietatik azkeneko emaitzaraino eta gure gora beherak ere izan ditugula. Baina, talde

bezala oso ondo funtzionatu dugu eta elkarrekin asko ikasi dugu.

Besteen emaitzak

Orokorrean iruditu zaigu lan handia egin dugula talde guztiok, oso emaitza onak egon dira.

Jolas hezitzailea sortzerako orduan sormen eta originaltasuna nagusitu dira material eta baliabide

sinple eta berrerabilgarrietan oinarrituz. Hala ere, gai batzuk behin baino gehiagotan errepikatuak

izan dira, bereziki birziklapena eta kultura artekotasuna.

Teknikoki harritu gaituzten hainbat bideo egon dira. Hauetako batzuek laburmetraiak

ziruditen. Beste batzuk, planoen konbinaketekin oso ondo moldatu dira. Asko gustatu zitzaizkigun,

beste batzuen artean, kaniken jolasa, koloreez soilik baliatu zirenena edota zerbait desberdina izate

arren, aiton- amon eta haurrekin grabatu zutenena.

Alderdi musikalari dagokionez, bideoetan ikusi ahal izan da jendeak ez zuela nola nahiko

abestia aukeratzen, izan ere gehienak egindako lanera egokitzen ziren. Batzuk, ordea, ez dute agian

horrenbeste landu eta zertxobait monotonoa geratu zaie.

Lan plastikotik aldetik, lehen aipatu bezala, oro har material birziklagarri eta sinpleak

erabiliz oso lan politak eta dibertigarriak egin dira.

Beraz, besteen emaitzak ikustea baliagarria izan zaigu gure lana bai positiboki bai

negatiboki baloratzeko, azken hau betiere hobetze aldera pentsatuz. Emaitza baino garrantzitsuagoa

da prozesua denez, hori lortzeko egin dugun bidea, asko baloratzen dugu guk eginikoa eta agian

besteena bezain ona ez izan arren hainbat aspektutan, lortu dugun emaitzarekin gustura gaude.

Page 33: PORFOLIOA

BIDAWISTER

32

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK

http://moodle5.ehu.es/file.php/1222/5_Ikusentzunezkoa/mapa/obra_audiovisual.html

http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-

shehulct/es/contenidos/informacion/ehulku_aholku_guztiak/eu_guztiak/adjuntos/jokatu_jolastu/joka

tu_jolastu.pdf

http://www.monografias.com/trabajos16/teorias-piaget/teorias-piaget.shtml