Parte Zaharreko auzotarron hitza

1

Click here to load reader

description

Trinitate plazako eztabaidaren harira Irutxuloko HITZAn argitaratutako artikulua eta Xirimiriren iritzia. Artículo publicado en Irutxuloko HITZA a raiz de la polémica de la plaza de la Trinidad y la opinión de Xirimiri.

Transcript of Parte Zaharreko auzotarron hitza

Page 1: Parte Zaharreko auzotarron hitza

2 irutxuloko hitzaASTEAZKENA, 2006ko martxoaren 29a PLAZA BERRIA

EEZZBBAAIIAANN� Ika-mika sortu da Parte Zaharreko Trinitate plazaren harira. Arkitektu talde batek plazaklehengo itxura berreskuratzea nahi du, Udalak frontoia estaltzeko asmoa duela baitiote. Auzotarrek,berriz, plazak kirolgune izan behar duela esan dute behin baino gehiagotan, beste tokirik ez dutelako.

Trinitate plazaren defentsan

Idatzi honen bidez Trinitate plazakbizi duen utzikeria egoera salatunahi dugu. Izan ere, Luis Peña Gan-

txegik 1961ean egindako Trinitate plazahiriko arkitektura eta hirigintza eremu-rik garrantzitsuenetako bat da.

Ezbairik gabe, naturaren zuzenekopresentzia da Donostiako hiriaren ezau-garririk garrantzitsuena. Luis Peñakpentsatutako eta egindako Trinitate pla-za naturaren eta eraikitakoaren artekoereduzko akordioa da; finean, hiriarenarima dei genezake. Hiriaren gaineanzuzenean grabitatzen duen mendia hiriikuspegiarekin berrinterpretatzen du

SANTOS BAREA (AZKENA ARKITEKTU TALDEAREN IZENEAN)

plazak. Naturaren presentzia inplizituhorrek sortzen duen ustekabea ezinhobe adierazten du Trinitate plazak. Es-pazio honek bisitariari emozioa sorra-razten dio, eta Donostiako urbanizazioa-ren toki iradokitzaile, funtsezko eta or-dezkaezina bilakatu da.

Luis Peñaren egitasmoak batasun at-mosfera lortu du. Ondorioz, arkitekturapribatua eta publikoa maisuki lotzen di-tuen mikrokosmos urbanoa lortu da. Di-mentsio txikiko tokia da,baina eduki as-kokoa. Finean, sartutako arkitektura be-rriak bikain betetzen du arkitekturaegitasmo batek izan dezakeen helburu

nagusia: esistitzen denari zentzua ema-tea, alegia.

Hala ere, Trinitate plazak egun duenegoera penagarria da. Ez soilik biziduen arduragabekeria egoeragatik,baizik eta duela denbora gutxi eginda-ko zoritxarreko hainbat esku hartzeren-gatik. Hala nola, bolatokia ixtea, fron-toiaren materiala eta kolorea aldatzea,eskubaloi pista jartzea... Esku-hartzehoriek guztiek, plazara sartzea eragoz-ten duten hesiak jartzearekin batera,Trinitate plazari izaera marjinala emandiote. Trinitate plazak ez du hori merezi,batez ere, bere kalitate ukaezinaregatik.

Hori dela eta, Udalari eskatzen dioguTrinitate plaza zaharberritu dezala,60ko hamarkadako lehen urteetan LuisPeña Gantxegik egin zuen bezala. Plazahiritar guztiei dagokien leku publiko be-zala berreskuratu behar da, eta ez hiri-tar batzuen arazo sektorialak konpon-tzeko toki bezala. Zaharberritzea PeñaGantxegik egin zuen bidetik egitea ere-dugarria izango litzateke Udalak etorki-zunerako aurreikusita dituen esku-har-tzeetarako, eta kulturan sakontzea ahal-bideratuko luke. Hiriak dituen gauzaonak baloratzeak eta gauza berriengurtze hutsean ez erortzeak hirigintzapolitika izena merezi duen edozein poli-tikaren lehen urratsa izan behar luke,eta hau da, ezbairik gabe, Trinitate pla-zaren kasua.

Parte Zaharreko auzotarron hitza

Azken egunotan IRUTXULOKO HITZAkargitaratutakoaren arabera, zen-bait arkitektok Trinitate plazak le-

hengo itxura berreskura dezan eskatudute prentsaurrekoan, Udalak omenduen frontoia estaltzeko asmoari nola-bait aurre egin nahian. Luis Peña Gan-txegik 1961ean eginiko lanaren defen-datzaile sutsu ageri dira. Hesia kentzea,probalekuko galtzada harriak berrirojartzea... Beste auzoetako jendearentzatere izan behar omen du. Eta auzo hone-takoentzat?

Lehen Hezkuntzako testu liburu bathartuko bagenu, haren arabera, partezaharra hiriko erdigunean dago, kaleestuak izaten ditu eta etxeak zaharrakdira, batzuetan berrituak. Hezkuntza

BORJA RUIZ (PARTE ZAHARREKO XIRIMIRI GAZTE TALDEKO BEGIRALEA)

formal zein informalean dihardugunokbadakigu zenbaitetan azalpenak ema-terakoan, horren orokorrak egiterako-an, topikoetan erortzeko arrisku larriadugula. Umeei ez zaie azaltzen, ordea,parte zahar gehienetan antzekoa dengiza deskribapena. Eta agian hortikhasi beharko genuke. Parte Zaharrakera askotako pertsonak biltzen ditu, as-teburuetan parrandan datozenak, hiri-ko ospakizun nagusietan jai giroanmurgiltzen direnak, kanpotik datozenturistak... Haiei begira zabaltzen dirahainbat merkataritza gune, zinema, mu-seo, taberna...

Ezin aipatu gabe utzi kalezulo estu etaahaztuotan babesa aurkitzen duten ka-letar zein etorkinak. Eta auzotarrak;

haien batez besteko adinari zor die ize-na auzoak. Aisialdirako kontsumismoguneak eta tabernak besterik geratzenez zaizkien gaztetxoak. Etxean arrotz etaaldarrikapenak mutu, auzo izaera ereukatzen zaigu. Baina bada garaia auzo-tarrok hitza har dezagun.

Azken urteotan egin diren berriztape-nek Trinitate plazaren fisonomia eralda-tu dute, eta euskal tradizioko kirolenomenezko gunea izatearen jatorrizkoideia urrun geratu da. Baina auzotarrokbeste behar batzuk ditugu. Izan ere,beste auzo askok dituzten kiroldegiakez dira inon ageri geurean. Kiroldegirikbagenu, ez legoke eztabaida beharrik.

Bolatokia aldagela bilakatu zen, kiro-la egiterako orduan ezinbesteko azpie-

gitura baita. Ez da egia kirolgune finkoadenik, hainbat kontzertu eta ekitaldita-rako egokitzen baita —Jazzaldia, Inaute-riak, Aste Nagusia, Euskal Jaiak, Kultu-rartekotasun Jardunaldiak...—. Galtza-da harrien tokian areto futbolerakokantxa egokitu zen, bai. Hala ere, arauz-ko neurriak ez ditu betetzen, eta euriaegiten duenean patinaje artistikorakoaproposa da.

Frontoia estaltzea aurrerapauso na-barmena litzateke, Euskal Herriak klimaeuritsua baitu. Ikastolari aurkakoa esanarren, frontoia estaltzeko proiekturik ezdagoela dioen alkateari lerro hauetatikausardia eta tinkotasuna eskatu nahidizkiogu frontoiaren estalkia behingozegin dadin. Egin dezagun Parte Zaharirekia, turistei toki egin eta etorkinei ha-rrera egingo diena, hiriko festetarakoprest, eta auzotarren beharrei erantzun-go diena. Gu prest gaude.

Imanol, bakea iritsi omen da

Hala diote behintzat hedabideek,zu kide zinen erakundearen bor-txakeria desagertuta, bakea na-

gusi dela. Albistegian entzun diot en-presaburu bati esaten orain normal bi-ziko garela, eta kazetariak iradoki dioturismo arloko enpresaburuek onerakonabarituko dutela (!?). Uste dut egunhauetako iritzi eta deklarazioei garran-tzi erlatiboa eman beharko diegula;bes-

LLOORREETTOOPPEETTIIKK�ZIGOR ETXEBURUA (EUSKALGINTZAKO KIDEA)

tela, ondorioztatu beharko baikenuenherri honek bizi duen gatazka sasiandabiltzanek eragindakoa zela, eta ni eznator bat horrekin, badakizu. Aurrekosu-etena puskatu eta bi urtera, gauer-dian etxean sartu eta hiru egunez luzatuzen infernua ezagutarazi ziguten bakeabermatzeko lana omen duten horiek.Hutsunea, ahanztura, samina, mina, bel-durra, gorrotoa, mendeku gosea… hordaude, bakoitzak daki bere zergatia, etaez dira berehala desagertuko. Irlandan10 urte joan dira ia, eta hor darraite ba-kea sendotzeko lanean.

Baina egia da cava ireki dutela udale-txean eta malkoak isuri dituela euskal

herritar askok, arrazoi ezberdinengatik,ziur aski. Ni zurekin gogoratu naiz, has-teko. Errefuxiatuta bizi den senideare-kin segidan. Batera, preso diren Balan-txas, Igor lankidea edota Gaizkarenarrebarekin. Gogoan izan ditut ere bai,sasian dabiltzanen egoera eta haien se-nide eta lagunak. Eta zenbat iraun duenez dakidan tarte horretan, matxinatuekbahitu zenuten gure aitaren lehengusuaere etorri zait gogora.

Egia esan, telefono deiei erantzuteazail egin zait aurreneko orduetan, ne-gargura jarri baitzait hitz egiten saiatunaizen bakoitzean. Etor daitezkeenurrats horiek aurreikusteak eragin dit

korapiloa eztarrian: presoak eta ihesla-riak etxeratzea, eskubide zibil eta politi-koak bermatzea, errepresioa amaitzea,alderdien mahaia osatzea, hitza izateaeta erabakiak errespetatzea, eskubideguztiak guztiontzat ziurtatzea. Noski,horiek ez dira besterik gabe etorriko, la-nean jarraitu beharko dugu eta izangodira gorabeherak gero ere.

Erabaki zaila izan dela jabetuta nago,barne mailan inplikazio handiak ditue-na eta, horregatik, pozik hartu dut au-rreko asteko albistea, iruditzen baitzaitkonponbiderako eman beharrekoa zenurratsetako bat eman dutela zure burki-deek.

Baina ez dut malkorik isuri nahi izan,ezta cavarik ireki ere. Beste urrats ho-rien zain geratzen naiz bada, orduan la-sai negar egiteko asmoz. Aio, Ima.