Parte hartzeko oinarriak

4
2013ko KULTURA ARTEKO GIDARIAK PARTE HARTZEKO OINARRIAK KULTURA ARTEKO GIDARIAK NOR IZAN DAITEKE KULTURA ARTEKO GIDARIA? Gizarte kohesio handiagoa lortzeko euskal kulturan sakondu eta berau zabaldu zein etorkin eta bertakoen arteko elkarreragina sustatu nahi duen 16 urtetik gorako pertsona edo 2 laguneko talde oro. Oinarri hauetan ezarritako konpromisoak borondatez bere gain hartuta, proiektu honetan parte hartzea askatasunez erabakitzen duen edozein pertsona, horretarako aukeratutako gune edo ekitaldietan gidari rola prestatuz eta garatuz. NOIZ EGINGO DU BERE LANA KULTURA ARTEKO GIDARI BATEK? Kultura Arteko Gidari izan nahi duten pertsona edo taldeek gutxienez bisita bat egin beharko dute, eta bisita hau Getxoko udalerrian ospatuko diren hurrengo jarduera edo ospakizunekin batera egin beharko da: o Agate Deuna (otsailak 4), o Inauteriak (otsailak 15, 16 eta 17) o 2013ko martxoaren 17a baino lehen ospatuko den kultura edo tokiko ohiturekin lotutako edozein jarduera (erakusketak, liburu aurkezpenak, kontzertuak...). Inork Kultura Arteko Gidari izan nahi badu, baina arrazoi justifikaturen bat dela medio ezin badu bere lana proposatutako jardueren esparruan garatu, antolakuntzak onartu beharko duen bestelako aukera bat proposatu ahal izango du. ZEIN IZANGO DA KULTURA ARTEKO GIDARI BATEN LANA? Kultura Arteko Gidari izan nahi duten pertsonek hurrengoa egin beharko dute: o Bisita prestatu, hurrengo edukiak kontuan izanik: Ospakizunaren jatorria. Ospakizunari, historiari, bilakaerari eta abarri buruzko datu interesgarri eta bitxiak. Jai hau edo antzekoren bat ospatzen duten beste kultura batzuk. Getxorekin duen lotura (izanez gero). Jaiaren errotzea gure inguruan (udalerria, herrialdea, etab.). Bisitak gutxienez 45 minutu iraungo du eta hurrengoak izango ditu:

Transcript of Parte hartzeko oinarriak

Page 1: Parte hartzeko oinarriak

2013ko  KULTURA  ARTEKO  GIDARIAK    

PARTE  HARTZEKO  OINARRIAK  

KULTURA  ARTEKO  GIDARIAK  

NOR  IZAN  DAITEKE  KULTURA  ARTEKO  GIDARIA?       -­‐ Gizarte   kohesio   handiagoa   lortzeko   euskal   kulturan   sakondu   eta   berau   zabaldu  

zein   etorkin   eta   bertakoen   arteko   elkarreragina   sustatu   nahi   duen   16   urtetik  gorako  pertsona  edo  2  laguneko  talde  oro.        

-­‐ Oinarri  hauetan  ezarritako  konpromisoak  borondatez  bere  gain  hartuta,  proiektu  

honetan   parte   hartzea   askatasunez   erabakitzen   duen   edozein   pertsona,  horretarako  aukeratutako  gune  edo  ekitaldietan  gidari  rola  prestatuz  eta  garatuz.    

NOIZ  EGINGO  DU  BERE  LANA  KULTURA  ARTEKO  GIDARI  BATEK?   -­‐ Kultura  Arteko  Gidari   izan  nahi  duten  pertsona  edo  taldeek  gutxienez  bisita  bat  

egin   beharko   dute,   eta   bisita   hau   Getxoko   udalerrian   ospatuko   diren   hurrengo  jarduera  edo  ospakizunekin  batera  egin  beharko  da:      

 o Agate  Deuna  (otsailak  4),    o Inauteriak  (otsailak  15,  16  eta  17)    o 2013ko   martxoaren   17a   baino   lehen   ospatuko   den   kultura   edo   tokiko  

ohiturekin   lotutako   edozein   jarduera   (erakusketak,   liburu   aurkezpenak,  kontzertuak...).    

 -­‐ Inork  Kultura  Arteko  Gidari  izan  nahi  badu,  baina  arrazoi  justifikaturen  bat  dela  

medio   ezin   badu   bere   lana   proposatutako   jardueren   esparruan   garatu,  antolakuntzak  onartu  beharko  duen  bestelako  aukera  bat  proposatu  ahal  izango  du.    

ZEIN  IZANGO  DA  KULTURA  ARTEKO  GIDARI  BATEN  LANA?  

-­‐ Kultura  Arteko  Gidari  izan  nahi  duten  pertsonek  hurrengoa  egin  beharko  dute:        

o Bisita  prestatu,  hurrengo  edukiak  kontuan  izanik:    § Ospakizunaren  jatorria.    § Ospakizunari,   historiari,   bilakaerari   eta   abarri   buruzko   datu  

interesgarri  eta  bitxiak.  § Jai  hau  edo  antzekoren  bat  ospatzen  duten  beste  kultura  batzuk.    § Getxorekin  duen  lotura  (izanez  gero).  § Jaiaren  errotzea  gure  inguruan  (udalerria,  herrialdea,  etab.).    

-­‐ Bisitak  gutxienez  45  minutu  iraungo  du  eta  hurrengoak  izango  ditu:      

Page 2: Parte hartzeko oinarriak

o Aurkezpena.    o Bisita.    o Izan  daitezkeen  ondorioak  eta  osteko  galderak.    

-­‐ Antolakuntzak   jatorri   ezberdinetako   pertsonen   partaidetza   dinamizatu   eta  sustatuko   du.   Hala   ere,   gidariak   ere   saia   daitezke   euren   bisitan   era   askotako  partaideak  izaten.  

NOLA  IZAN  NAITEKE  KULTURA  ARTEKO  GIDARI  BAT?  

 -­‐ Kultura  Arteko  Gidari   izan  nahi  duen  pertsona  orok  galdetegi  bat  bete  beharko  

du,  eta  helbide  elektroniko  honetara  bidali:    [email protected]  

Galdetegia  helbide  elektroniko  baten  bidez  igorriko  zaie    interesdunei,  edo  “Maia  Egutegia”  ekimenaren  blogean  deskargatu  ahal  izango  dute.      

http://maiaegutegia.wordpress.com/  

-­‐ Antolakuntzak,   gehienez   3   eguneko   epean   erantzun  beharko  die   eskaera   hauei,  Kultura   Arteko   Gidari   izan   nahi   duten   pertsonek   baieztapena   jaso   eta   euren  bisitaren  diseinu  eta  garapenean  lanean  hasi  ahal  izateko.    

 ZER  DAKAR  KULTURA  ARTEKO  GIDEN  PROGRAMAN  PARTE  HARTZEAK?  

 -­‐ Behin   lana   egoki   burututa,   parte   hartu   duen   gidari   bakoitzak   Kultura   Arteko  

Gidari   aitorpen-­‐diploma   jasoko   du   AFS   -­‐   Euskal   Interkultura   erakundearen  eskutik.    

 -­‐ Gidari   lana   egoki   burutzeagatik,   partaide   bakoitzak   bi   lagunentzako   asteburu  

pasa  lortu  ahal  izango  du  gure  geografiako  leku  bitxi  batean.  Horretarako,  bisita  (burututakoa)   amaitutakoan,   Kultura   Arteko   Turista   guztiek   eurek   parte  hartutako   bisitaren   balorazio   orokorra   egingo   dute.   Horrez   gain,   gidari   eta  turisten   artean   bidezko   merkataritzako   produktuez   osaturiko   otar   bat  zozketatuko  da.    

 -­‐ Bertaratutako   pertsonen   balorazioa   zein   bertaratutako   pertsonen   kopurua  

kontuan   hartuko   dira   bere   lana   hobekien   garatu   duen   gidaria   erabakitzeko.  Berdinketa  egongo  balitz,  antolakuntzak  zozketa  egingo  du  berdin  geratu  direnen  artean  saria  banatzeko.  

 KULTUR  ARTEKO  TURISTAK  

 NOR  IZAN  DAITEKE  KULTURA  ARTEKO  TURISTA?  

 -­‐ Gizarte   kohesio   handiagoa   lortzeko   euskal   kulturan   sakondu   eta   berau   zabaldu  

zein   etorkin   eta   bertakoen   arteko   elkarreragina   sustatu   nahi   duen   16   urtetik  gorako  pertsona,  pertsona  talde  edo  gizarte  kolektibo  oro.      

 

Page 3: Parte hartzeko oinarriak

-­‐ Oinarri  hauetan  ezarritako  konpromisoak  borondatez  bere  gain  hartuta,  proiektu  honetan   parte   hartzea   askatasunez   erabakitzen   duen   edozein   pertsona,  horretarako   aukeratutako   gune   edo   ekitaldietan   turista   rola   prestatuz   eta  garatuz.    

   NOIZ  EGINGO  DU  BERE  LANA  KULTURA  ARTEKO  TURISTA    BATEK?  

 -­‐ Kultura   Arteko   Gidariek   eskainitako   bisitetara   joan   nahi   duten   pertsonak  

gutxienez   bisita   batera   joan   beharko   dira,   eta   bisita   hau   Getxoko   udalerrian  ospatuko  diren  hurrengo  jarduera  edo  ospakizunekin  batera  egin  beharko  da:      

 o Agate  Deuna  (otsailak  4),    o Inauteriak  (otsailak  15,  16  eta  17)    o 2013ko   martxoaren   17a   baino   lehen   ospatuko   den   kultura   edo   tokiko  

ohiturekin   lotutako   edozein   jarduera   (erakusketak,   liburu   aurkezpenak,  kontzertuak...).    

 -­‐ Kultura   Arteko   Gidariek   proposaturiko   bisiten   esparrutik   kanpoko   bisitak  

eskainiko   balituzte,   erakundeak   jakinaraziko   die   gidatuak   izan   nahi   duten  pertsonei.      

 ZEIN  IZANGO  DA  KULTURA  ARTEKO  TURISTA  BATEN  LANA?  

 -­‐ Kultura  Arteko  Turista  izan  nahi  duten  pertsonek  hurrengoa  egin  beharko  dute:    

o Hitzartutako  egun  eta  orduan  topalekura  bertaratu.  o Bisitak  iraun  bitartean  aktiboki  parte  hartu.    o Gidariarekiko   eta   honek   emandako   informazioarekiko   errespetu   eta  

interesa  erakutsi  uneoro.    o Bisita  amaitutakoan,  Kultura  Arteko  Gidariak  egindako   lanaren  ebaluazio  

orokorra  egin  hurrengo  irizpideak  kontuan  hartuta:    § Bisitaren  prestaketa.      § Eskainitako  informazioa.    § Arloko  kontzeptu  eta  ezagutzen  argitasuna.    § Bertaratuekiko  tratua  eta  arreta.        § Bisitaren  originaltasuna.    § Bisitaren  iraupena.    § Bistaren  interesa.      

NOLA  IZAN  NAITEKE  KULTURA  ARTEKO  TURISTA  BAT?    -­‐ Kultura  Arteko  Turista  izan  nahi  duen  pertsona  orok  galdetegi  bat  bete  beharko  

duk,  eta  helbide  elektroniko  honetara  bidali:    

[email protected]  Galdetegia  helbide  elektroniko  baten  bidez  igorriko  zaie    interesdunei,  edo  “Maia  Egutegia”  ekimenaren  blogean  deskargatu  ahal  izango  dute.      

http://maiaegutegia.wordpress.com/  

Page 4: Parte hartzeko oinarriak

-­‐ Antolakuntzak,   gehienez   3   eguneko   epean   erantzun  beharko  die   eskaera   hauei,  Kultura  Arteko  Turista  izan  nahi  duten  pertsonek  baieztapena  jasotzeko.    

 ZER  EKARPEN  EGITEN  DIO  PERTSONA  BATI    UDAL  EKITALDI  BATERA  KULTURA  

ARTEKO  TURISTA  GISA  JOATEAK?    -­‐ Gure   edozein   kultura   arteko   gidarik   gidatutako   taldean   parte   hartu   duen  

pertsona   oro   zuzenean   sartuko   da   gure   geografiako   leku   bitxi   batean   asteburu  bat  igarotzeko  bi  lagunentzako  zozketan.    Horrez  gain,  gidari  eta  turisten  artean  bidezko  merkataritzako  produktuez  osaturiko  otar  bat  zozketatuko  da.    

 -­‐ Bisita   gidatu   batek   ahalbidetuko   du   gure   udalerriko   eta   inguruko   kultura   eta  

ohiturak  modu  atsegin  eta  zehatzean  ulertzea  eta  hauei  hurbiltzea,  museo  batera  joan  behar  izan  gabe,  tarte  atsegina  eta  esperientzia  kultural  ezberdinez  gozatuta.