OTXANDIO | HERRI OLA txostena
-
Upload
durangaldekoa-altzoan-durangaldea -
Category
Documents
-
view
221 -
download
2
description
Transcript of OTXANDIO | HERRI OLA txostena
“Hazkundean oinarritutako garapen
eredu batetik, bizitza kalitatea helburu
duen, eta iraunkortasuna,
euskalduntasuna eta herritarren parte
hartzea oinarri izan behar dituen garapen
eredu justuago bateranzko trantsizio
egitasmoa da Herri-ola”
Otxandion, 2010-ko urrian
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 2
1 ABIAPUNTUA....................................................................................................................................3
2 “HERRI-OLA” EGITASMOAREN DEFINIZIOA .............................................................................5
3 EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK..................................................................................5
4 EGITASMOA ELIKATZERA DEITUAK DAUDEN ERAGILEAK.................................................6
5 UDALETIK EGITEN DITUGUN 10 EKARPENAK .........................................................................6
5.1 HERRITARRON KONTSEILUA .................................................................................................6
5.2 BASOLANDA PROIEKTUA........................................................................................................7
5.3 URA PROIEKTUA........................................................................................................................7
5.4 ZERO ZABOR PROIEKTUA .......................................................................................................8
5.5 OREKA PROIEKTUA ..................................................................................................................9
5.6 OINEZ PROIEKTUA ....................................................................................................................9
5.7 NAGUSI PROIEKTUA...............................................................................................................10
5.8 ETXEA PROIEKTUA.................................................................................................................10
5.9 LANA PROIEKTUA...................................................................................................................11
5.10 MAINONDO PROIEKTUA ...................................................................................................12
6 HERRI-OLA EGITASMOAREN IZAERA.......................................................................................13
7 EGITASMOAREN KOORDINAZIO ORGANOA...........................................................................13
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 3
1 ABIAPUNTUA
Bere etorkizuna irudikatzeko gaitasunik ez daukan herria inertziaren edo
korrontearen menera ibiltzera kondenatua dago, eta zentzu honetan, oso litekeena
da kontzienteki erabaki ez duen norabide bat hartu eta desira ez duen etorkizuneko
eszenatoki batean bukatzea. Hau ekidin asmoz, urte luzez ibili izan gara nahiko
genukeen etorkizuna irudikatzea helburu zuen hausnarketa prozesu sakon baten
murgilduta. Hausnarketa prozesu hori nahi izan duten herritar guztiekin zein aditu
ezberdinekin konpartitu izan dugu, eta hain zuzen ere, hemen aurkezten den Herri-
ola egitasmoa da prozesu sakon horren fruitua. Aipatutako hausnarketa prozesua,
gaur egunean indarrean dagoen garapen ereduaren irakurketa orokor batetik abiatu
dugu, garapen eredu horrek gure esparru hurbilean daukan eragina aztertu, eta
gure herriaren etorkizuna eraikitzeko eredu gisa daukan balioaren inguruan
hausnartuz.
Hausnarketa horren baitan, ezin ukatuko dugu hazkundea oinarri duen garapen
ereduari esker herrialde garatuen bizitza maila (kontsumo gaitasuna) nabarmen
hobetu dela, eta horrek eragin oso positiboa izan duela gure bizitza kalitatean.
Baina, era berean, egia da baita ere, garapen eredu honek oinarrian duen baliabide
natural eta energetikoen gehiegizko esplotazioak egiturazko zenbait arazo larri
sortu dituela, eta gero eta nabarmenagoa da, egiturazko arazo horiek lortu dugun
bizitza kalitatea arriskuan jarri dezaketela. Era berean, garapen eredu honek
ondorio duen aberastasunaren banaketa asimetrikoak, mundu mailan sortutako
aberastasunaren %80a populazioaren %20aren eskuetan pilatzea eragin du,
planetako biztanleen %70a baino gehiago pobreziara kondenatuz.
Guzti honengatik, nahiz hausnarketa prozesuan aztertutako beste hainbat
aspekturengatik, gaur egunean indarrean dagoen garapen eredua dimentsio
anitzeko krisian murgiltzen ari dela ondorioztatzen dugu. 6 arlo nagusitan bizi
dugun egoerak egiten du, gure iritziz, bizi dugun krisia dimentsio anitzeko krisi:
� Balore krisia: Gaur eguneko garapen ereduak giza baloreekin bat ez datozen hainbat jarrera eta portaera saritzen ditu, hala nola, egoismoa,
indibidualismoa, kodizia, arinkeria, gehiegizko lehiakortasuna, etb.
Honek, portaera hauek erreproduzitzen dituen gizarte eredu bat
eraikitzera eraman gaitu; elkartasuna, konpromisoa eta austeritatea
bezalako baloreak alde batera utziz. Testuinguru honetan, gure
hezkuntza sistemak ez du gaitasunik izan joera hauek orekatu eta beste
balore humanoago batzutan oinarritutako gizarte eredu ezberdin bat
bultzatzeko. Balore krisiaren ondorioak nabarmenak dira gure
herritarrengan ikusi daitezkeen hainbat jokamolde eta jarreretan, eta
horren adibide da, besteak beste, auzolanaren balore eta printzipioek
azken urteotan izan duten degradazioa.
� Krisi soziala: Gizadiaren %70-ak ezin ditu bere oinarrizko beharrak ase.
Zentzu honetan, 3. munduko herrialdeek bizi dute egoerarik latzena,
zeinetan jana, osasuna, hezkuntza edo etxebizitza bezalako oinarrizko
beharrak gutxi batzuen pribilegioak diren. Baina arazo hau ez da
herrialde pobreetara mugatzen, eta honen adibide da Euskal Herrian
etxebizitza bezalako oinarrizko behar bat ase ahal izateko dauden
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 4
zailtasun objektiboak. Honen aurrean, gero eta nabarmenagoa da
interes gune ezberdinek baldintzatutako demokrazia ordezkatzailea ez
dela gai egoera honi buelta emateko.
� Krisi finantziero-ekonomikoa: Finantza sistemak “krak” egin du, eta
horrek ekonomia krisialdi larrian murgildu arazi du. Gertatutakoak
kolokan jarri du indarrean dagoen sistema ekonomikoaren
bideragarritasuna, eta agerian utzi du bere egiturazko ezegonkortasuna.
Ezagunak dira krisi ekonomiko-finantzieroak gure inguruan utzi dituen
ondorioak: langabezia, lan baldintza kaskarrak, etxebizitzen enbargoa,
etb. Guzti honek, logika lukratibotik aldenduko den ekonomi eredu berri
baten inguruko eztabaida mahai gaineratu du.
� Krisi ekologikoa: Etengabeko hazkundearen logikak gure planetaren muga fisikoetara hurbildu gaitu, eta gero eta nabariagoak dira
errekurtso naturalen xahutze masiboak planetaren orekan eragiten
dituen kalteak. Honen adibide dira aldaketa klimatikoa, zaborren
gehiegizko produkzioa, deforestazioa, lurraldearen zementazioa,
lehorteak, etb.
� Krisi energetikoa: Peak-oil deritzon puntura, hau da, petrolio eskariak produkzioa gaindituko duen puntura hurbiltzen ari gara, eta honek,
petrolio merkearen aroari bukaera emango dio. Energiaren prezioaren
gorakadak eragin zuzena izango du elikagaien prezioetan nahiz bero eta
elektrizitate fakturetan. Energia urriko mundu berri eta ezezagun batera
goaz ezinbestean.
� Krisi demografikoa: Mundu mailan ematen ari den demografiaren
hazkundeak denontzako behar adina elikagai eta errekurtso natural
egongo ez den eszenatoki batera eraman gaitzake, horrek sortuko
lituzkeen desoreka guztiekin. Oinarrizko errekurtsoen kontrola helburu
duten guden hedapena, nahiz elikagaien prezioen gorakada izan
daitezke eszenatoki berri honen ondorio nagusiak.
Aipatutakoak marrazten duen eszenatokiaren aurrean 2 jarrera ezberdin hauen
artean hautua egitera behartuta gaude:
� Datu eta gertaera objektiboek egiaztatzen duten errealitatea ez
onartzea, edo arazo hauen soluzioa etorkizuneko balizko aurkikuntza
zientifiko-teknologikoen eta botere gune ezberdinen gaitasun eta
borondatearen esku uztea.
� Edo arazoaren larritasunaz kontzientzia hartu, eta norbera bere
esparruan, garapen eredua berrasmatzea helburu duen prozesu
berritzaile eta dinamiko batekin konprometitzea.
Gure herriaren etorkizuna irudikatu eta eraikitzea helburu daukan prozesua
bigarren hautu honetatik abiatuta lantzea proposatzen dugu, eta bi ideia hauetan
daukagun konbentzimendutik egiten dugu gainera:
� Nahiz eta gaur egun daukagun kontsumo maila nabarmen murriztera
behartzen gaituen, bizitza kalitatea (eta ez bizitza maila) helburu duen
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 5
eta iraunkortasuna oinarri duen garapen eredua oraingoa baino hobea
izango denaren konbentzimendua. Hau da, gizakion behar material,
emozional eta sozialak hobeto orekatuko dituen garapen eredu ezberdin
bat eraikitzea posible dela.
� Hobe dela arazoa iritsi zain egon beharrean aurrea hartu eta
etorkizunerako prestatzea. Etorkizuneko eszenatokia irudikatzen asmatu
eta gaurtik eszenatoki horretarako prestatzen hasten diren herriak,
etorkizuna sufritu beharrean berau bizitzeko oinarriak jartzen ariko
direlako.
2 “HERRI-OLA” EGITASMOAREN DEFINIZIOA
“Hazkundean oinarritutako garapen eredu batetik, bizitza kalitatea
helburu duen, eta iraunkortasuna, euskalduntasuna eta herritarren parte
hartzea oinarri izan behar dituen garapen eredu justuago bateranzko
trantsizio egitasmoa da Herri-ola”
Herritarrok gara egitasmo honen protagonista eta guri dagokigu gure
etorkizuna landu eta eraikitzea, hortik Herri-ola izena, aitzinako burdin-oletan
burdina lantzen zuten moduan, egitasmo honen baitan herritarroi dagokigulako
gure herriaren etorkizuna lantzea.
Egitasmo honen protagonista nagusia Otxandioko herria den arren, ez da
Otxandioko udalerriak hartzen duen espazio geografikora mugatzen, gure bailara
naturalari begira, hau da, Oihandi bailarara (Anboto, Gorbea eta urrunagako
urtegiak osatzen duten bailarara) begira landutako egitasmoa da eta. Honek,
bailara honetako gainontzeko udalerriekin egitasmo hau konpartitu eta elkar
lanerako esparruak lantzera behartzen gaitu.
3 EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK
3 dira trantsizio egitasmo honen zutabe eta ipar nagusiak:
� Iraunkortasuna: Iraunkortasunak natura ulertu eta berarekin oreka bilatzera behartzen gaitu. Herria gure ingurune naturalaren parte gisa
ulertzen dugu, hau da, ekosistema zabalago baten parte gisa.
Irakurketa honek gure ingurune naturalarekiko loturak indartzera
garamatza, eta energia nahiz material fluxuak maila lokalean aztertzera
behartzen gaitu.
� Parte hartzea: Herritarrak dira egitasmo honen protagonista, ez inongo
partidu politiko edo botere gune. Zentzu honetan, parte hartzea benetan
eraginkorra izan dadin egituratu beharra dago, ordezkaritzan
oinarritutako gaur egungo eredua gainditu eta demokrazia parte
hartzailea eraikitzea ipar hartuta. Bestalde, gizartearen autoeraketan
oinarritutako parte hartzea hartzen dugu proiektu ezberdinen
garapenerako tresna nagusi gisa.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 6
� Euskalduntasuna: Gure izaera euskalduna eta izaera horretatik
eratorritako euskal sena da egitasmo honen hirugarren oinarri-iparra.
Zentzu honetan, eleaniztasuna zein kultur aniztasuna euskara eta euskal
kultura nagusi izango diren testuinguru batean ulertzen ditugu, eta
Euskal Herria egituratzea helburu duten ekimenekin elkarlanean aritzeko
prest azaltzen gara.
Hauetaz gain, badira zeharkako izaera duten beste hainbat balore eta printzipio
proiektu guztien garapenean kontutan hartu eta landu behar direnak, hala nola,
genero ikuspegia, elkartasuna, integrazioa, etb.
4 EGITASMOA ELIKATZERA DEITUAK DAUDEN ERAGILEAK
Hiru multzotan sailkatu daitezke herri baten garapenean, eta ondorioz, Herri-
ola trantsizio egitasmoan zer esana daukaten eragile nagusiak: Administrazio
publikoa (udala, kasu honetan), eragile ekonomikoak eta gizarte zibila. Gaur
egungo errealitatearen eta etorkizuneko ikuspegiaren inguruko irakurketak
konpartitzeko dei bat ere bada Herri-ola, oinarriak adostu, eta norberak bere
esparrutik egitasmoa elikatuko duten ekarpenak egin eta beharrezkoak diren
konpromisoak hartu ditzan. Zentzu honetan, garrantzia berezia hartzen dute
gizarte zibil antolatutik (herri mugimendutik) egin beharreko ekarpen eta
irakurketek.
5 UDALETIK EGITEN DITUGUN 10 EKARPENAK
Hauek dira Herri-ola egitasmoari forma eman asmoz udaletik egiten ditugun 10
ekarpenak:
5.15.15.15.1 HERRITARRONHERRITARRONHERRITARRONHERRITARRON KONTSEILUAKONTSEILUAKONTSEILUAKONTSEILUA
Herritarron Kontseilua Otxandioko eredu parte hartzailearen
organo gorena izatera deituta dago. Organo honen baitan herritarrek
egitasmoaren inguruko erabakiak hartuko dituzte eta hartutako erabakien
jarraipena egingo dute. Organo honek plenarioa eta iraunkorra izango ditu.
Plenariora herritar guztiak daude deituak, eta aurrerago aipatuko den bezala,
plenarioak 3-5 herritar aukeratuko ditu udaleko Alkate, batzorde ezberdinetako
lehendakari eta udaleko teknikariekin batera iraunkorra osatu dezaten.
Herritarron Kontseiluarekin batera, web orrialde propio bat sortuko da
egitasmoaren inguruko informazio eta albisteekin. Web orrialde honetan
proiektu ezberdinen garapenean ematen diren pausuen inguruko informazioa
jasoko da, eta herritarrek beraien iritziak emateko aukera ere izango dute.
Bestalde, Kontseilu ezberdinetan landuko den dokumentazioa ere web orrialde
honetan jasoko da, bilera baino lehen partaideek eskuragarri izan dezaten.
Bukatzeko, kontsulta puntualak egiteko aukera ere jasoko da, egitasmoarekin
erlazionatutako edozein gai edo pausuren inguruan herritarren iritzia ezagutu
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 7
ahal izateko.
5.25.25.25.2 BASOLANDABASOLANDABASOLANDABASOLANDA PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Otxandio balio handiko ingurune naturalean kokatua dago. Anboto eta
Gorbeako parke naturalak, nahiz Urrunagako urtegia, “L.I.C.” gisa daude
izendatuak, eta Europatik bultzatzen ari den Natura 2000 sarearen parte dira,
babes maila handienarekin gainera. Natura 2000 sarearen printzipio eta
helburuek bat egiten dute Herri-ola egitasmoaren filosofia eta norabidearekin,
eta, zentzu honetan, Europak bultzatutako ekimen honek zenbait proiekturen
garapenerako aukerak irekitzen ditu.
Testuinguru honetan, garrantzia berezia hartzen du gure landa lurraren
antolaketak, eta ez bakarrik Otxandioko udalerriari dagokiona, Oihandi bailarak
hartzen duen lurralde osoarena baizik. Hau da, hain zuzen ere, Basolanda
proiektuaren helburu nagusia, gure bailararen paisaia mantendu eta
zaintzea helburu duen landa lurraren antolaketa egoki bat definitu eta
garatzea. Antolaketa honek egitasmo honen baitan garrantzia berezia duten 3
klaberi erantzun behar die:
� Elikadura subiranotasunari: Nekazaritza eta abeltzaintzara
bideratutako lur erreserba bat definitu eta babestea da asmoa, ahal den
neurrian, gure lurraldeak bertan bizi garenok elikatzeko gaitasuna izan
dezan. Lur erreserba hauetan produkzio ekologikora bideratutako
ustiapenak eta herritarren baratzeak lehenetsi eta bultzatuko lirateke.
� Energia subiranotasunari: Ahal den neurrian gure bero eta
elektrizitate beharrak gure inguruneak eskaintzen dizkigun energia
berriztagarriekin estaltzen saiatu behar gara. Zentzu honetan, eta gure
bero beharrak asetzeari begira, garrantzia berezia hartzen du
biomasaren aprobetxamenduak. Horretarako gure basoen ustiapen
iraunkorrerako plan bat garatu beharra dago.
� Ingurune naturala babestu eta balion jartzeari: Gure lurraldean dauden ingurugiro balio handiko eremuak babestu eta beraien artean
korridore ekologikoen bitartez konektatzea da helburua, Natura 2000
sarearen filosofiari jarraiki. Zentzu honetan, garrantzia berezi hartzen
dute Gorbea eta Anbotoko parke naturalek eta Urrunagako urtegiak. Era
berean, degradatuak dauden eremuak berreskuratu eta balioan jartzea
ere Basolanda proiektuaren lehentasunetako bat da.
Bukatzeko, gure landa lurrarekin eta bere ezaugarriekin lotura zuzena
izango duen turismo orekatu bat bultzatzeko baliabide eta azpiegiturak definitu
behar dira, gure landa lurraren antolaketan egoki txertatuz.
5.35.35.35.3 URAURAURAURA PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Ura oinarrizko errekurtso naturala da, eta, hori dela medio, uraren kontrol
eta ustiapena enpresa pribatuen jo mugan kokatu da bete betean. Honen
aurrean, herritarrengandik hurbil egongo den eta eraginkorra izan behar duen
kudeaketa publiko baten aldeko apustua proposatzen dugu. Zentzu honetan,
uraren zikloa bere osotasunean eta perspektiba integral batetik
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 8
kudeatzea da Ura proiektuaren azken helburua. Iturburuetatik hasi eta ur
zikinak berriro errekara isuri arte, eta sortzen diren puntutik Urrunaga urtegian
bukatu arte errekek egiten duten ibilbide osoa kontutan hartuta. Aipatutakoak
3 eremutan eragitera behartzen gaitu:
� Ur kontsumoaren optimizaioa: Gure inguruneak urtaro bakoitzean
eskaintzen dizkigun ur baliabideekin bizitzen ikasi behar dugu. Zentzu
honetan, gu gara inguruneak urtaro bakoitzean eskaintzen digunera
moldatu behar garenak eta ez alderantziz. Honek ur kontsumoa
murriztera, ur sarea optimizatzera, eta iturburuak ezaugarritu eta
ezaugarritze horretatik eratorritako neurriak hartzera behartzen gaitu.
� Ur zikinen tratamendua: Ur zikinen tratamendurako sistema egoki bat
definitu eta inplementatu beharra dago, bai nukleo urbanoarentzat eta
baita auzo ezberdinentzat ere. Nukleo urbanoari dagokionean, biodisko
eta sistema ekologikoen konbinazioan oinarritutako sistema baten
aldeko apustua proposatzen dugu, hori delako gure ingurune
naturalaren ezaugarriei hobeto moldatzen den aukera. Biodiskoek
uraren kalitatearen inguruko bermea eskaintzen dute, eta sistema
ekologikoek Urrunaga urtegiaren muturra berreskuratu eta balioan
jartzeko aukera irekitzen dute, ur zikinen tratamenduaren inguruko
kontzepzioa irauli, eta ur zikinak hondakin gisa tratatu beharrean
inguruneko biomasa elikatzen duten errekurtso gisa tratatuz.
� Errekek osatzen duten ekosistemak berreskuratzea: Errekek
ekosistema aberatsak osatzen dituzte eta, era berean, babestutako
guneen arteko konexio elementu garrantzitsuak dira. Gure lurraldea
zeharkatzen duten errekek degradazio maila garrantzitsua adierazten
dute, eta honek, behin ur zikinen tratamenduaren arazoa konponduta,
ekosistema hauek berreskuratzea helburu duten neurriak hartzera
behartzen gaitu.
Bukatzeko, aipatu uraren ziklo integrala azaldu eta irakastea turismoa
erakartzeko beste aktibo bat izan daitekeela. Horretarako, beharrezko baliabide
eta azpiegiturak definitu beharko lirateke.
5.45.45.45.4 ZEROZEROZEROZERO ZABORZABORZABORZABOR PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Zaborraren kudeaketa iraunkortasunean oinarritutako garapen eredu
bateranzko trantsizio egitasmo honetan landu beharreko beste arlo garrantzitsu
bat da. Azken helburua sortzen den zabor guztia berrerabili eta
birziklatzea da, zaborra hondakin gisa tratatu ordez lehengai gisa
tratatzera salto eginez, eta ondorioz, zero zabor sortuz. Esan beharrik
ere ez dago horretarako zabor produkzioa nabarmen gutxitzera behartuta
gaudela. Horra iristeko bide luzea daukagu oraindik egiteko, baina lehenengo
pausuak definitu eta hauen bideragarritasuna aztertzen hasteko moduan
gaude. Lehenengo pausua zaborraren gaikako bilketa egitea izango litzateke,
eta, horretarako, gaikako bilketa bultzatzen duten sistema ezberdinen artean
eraginkorrena zein den aztertu beharra dago.
Behin zaborra gaika bilduta, zaborrarekin zer egin erabaki behar da, eta
zentzu honetan, materia organikoa da hemen gako nagusia. Materia organikoa
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 9
Oreka proiektuaren baitan azalduko den metanizazio plantan lehengai bezala
erabiliko litzateke, konposta eta biogasa produzituz. Aukera honen
bideragarritasuna konfirmatuko balitz, oinarri sendoa jarriko genuke Zero
Zabor proiektuaren garapenerako.
5.55.55.55.5 OREKAOREKAOREKAOREKA PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Oreka proiektuak energia subiranotasuna dauka azken helburu
gisa, eta horretarako, ahal den neurrian gure bero eta elektrizitate beharrak
inguruneak eskaintzen dizkigun energia berriztagarriekin (biomasa,
minihidraulika, eguzki energia, biogasa, etb.) asetzen saiatu behar gara,
sorkuntza-banaketa-kontsumo zikloa maila lokalean itxiz. Esan beharrik ere ez
dago hori posible izan dadin gaur egungo energia kontsumoa nabarmen
murriztera behartuta egongo ginatekeela. Dena dela, erregai fosilekiko
dependentzia ahalik eta gehien murriztea da lehenengo fase baterako ezarri
dugun erronka. Momentuz bero beharrekin hastea erabaki da, eta zentzu
honetan, 2 ikerketa ildo nagusi lehenetsi dira:
� Metanizazio planta: Momentu honetan ikerketa fasean aurkitzen da.
Abeltzaintzako hondakinak nahiz herrian bildutako materia organikoa
erabiliko lirateke digestorea elikatzeko, eta emaitza gisa konposta eta
biogasa izango genituzke. Konposta larreak ongarritzeko erabiliko
litzateke eta biogasa berriz kogenerazioko zentro txiki baten erreko
litzateke, ura berotuz eta elektrizitatea sortuz.
� Biomasaren aprobetxamendua: Gure basoek sortzen duten biomasa
bildu, lehortu eta txikitu ondoren galdara berezietan errez ura
berotzearen bideragarritasuna aztertzea da ikerketa ildo honen
helburua. Orain dela gutxi arte egurrez asetzen genituen gure bero
beharrak, eta beraz, gure erroetara bueltatzea suposatuko luke, baina
gaur egungo aurrerapen teknologikoak eskaintzen duten efizientzia
maila, abantaila eta erosotasunekin.
Bi bero iturri hauek etorkizun baten herri osora hedatu daitekeen bero sare
batera konektatuko lirateke, herri mailako sare zentralizatu bat eraikiz.
Biomasa eta biogas minizentralak Mainondo inguruan kokatuko lirateke, eta
ondorioz, hortik abiatuko litzateke baita ere bero sarearen hedapena,
lehenengo eraikuntza eta zerbitzu publikoetara (Eskola, frontoia, igerilekua,
erresidentzia, kontsultorioa,…), eta nahikoa energia sortzen bada, ondoren
etxebizitza partikularretara.
Proiektu hauek abiatzerako orduan interesgarria izan daiteke energiaren
kudeaketarako egitura bat eratzea, enpresa publikoa edo kooperatiba izan
daitekeena.
5.65.65.65.6 OINEZOINEZOINEZOINEZ PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Oinez proiektuak mugikortasuna dauka jo puntuan, eta bere azken
helburua motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak ahalik
eta gehien murriztea da. Zentzu honetan, 2 desplazamendu mota aztertzera
behartuta gaude, behartuak eta ez behartuak, hau da, mugikortasun behartua
eta mugikortasun ez behartua. Konplexutasun maila txikiagoa daukalako,
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 10
mugikortasun ez behartuarekin hastea lehenetsi da.
Talde honetan kokatzen dira nukleo urbanoan ematen diren
desplazamendu guztiak, eta, hauek ekidin asmoz, oinezkoentzako guneak eta
oinezkoek lehentasuna duten guneak bultzatzea proposatzen da, ibilgailu
motordunei ahalik eta traba gehien jarriz. Horrela, kutsadurarik gabeko eta
segurtasun maila handiko espazio publikoak potentziatuko lirateke. Espazio
hauetako sarrera-irteerak txartel bidezko sistema malgu eta konfiguragarri
baten bitartez kudeatuko lirateke.
Kontutan izanda aste bukaeretan jende asko datorrela bisitan gure herrira,
espazio hauen sarreretan aparkaleku disuasoriok eraiki beharko lirateke,
herriko sarrera bakoitzean bat. Aparkaleku hauek oinezkoentzako gune
ezberdinekin konektatuta egongo lirateke, eta oinezkoentzako nahiz
bizikletentzako sare baten bitartez, baita gure ingurune naturalak dituen puntu
esanguratsuenekin ere.
Bigarren fase baten beste herri batzuetara nahiz auzoetara egiten diren
desplazamendu behartuak aztertu beharko lirateke.
5.75.75.75.7 NAGUSINAGUSINAGUSINAGUSI PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzutea da Nagusi
proiektuaren azken helburua. Populazioa zahartzen ari da eta etorkizunean
joera hau areagotu egingo dela kontutan hartuta, lehen mailako erronka soziala
izango da hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzuna ematea.
Ahal den neurrian, behar hauek pertsonaren ingurune familiar hurbilean
asetzea izan behar da lehenetsi beharreko aukera. Horretarako, ildo hau
garatuko duten zerbitzu eta azpiegitura ezberdinak definitu eta martxan jarri
beharko dira, hala nola, eguneko zentroa, etxebizitza tutelatuak, teleasistentzia
zerbitzua, etb. Zentzu honetan, gaur egunean existitzen den erresidentzia
oinarri sendoa da etorkizunean beharrezkoak izango diren azpiegitura eta
zerbitzu ezberdinak garatu ahal izateko.
Aipatutakoaz gain, beharrezkoa ikusten dugu osasun zentroa hirugarren
adinean nagusi diren gaixotasun kronikoen tratamendura orientatzea, hauek
izango baitira askogatik etorkizuneko gaixotasun ugarienak. Zentzu honetan,
eta gaur egunean dituen espazio arazoak kontutan izanda, beharrezkoa ikusten
dugu osasun zentro berri bat eraikitzea. Osasun zentro berria gaur egun zine
zaharra dagoen tokian eraikitzea proposatzen dugu, eta bide batez, goiko bi
solairuetan etxebizitza tutelatuak eraikitzeko aukera egongo litzateke.
5.85.85.85.8 ETXEAETXEAETXEAETXEA PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Etxea proiektuak herrian udalak jarraitu beharreko etxebizitza
politika finkatzea dauka helburu nagusi gisa. Etxebizitza politika honen
bizkar-hezurra propietate eredu komunitario eta malgu baten aldeko apustua
izan dadila proposatzen dugu. www.sostrecivic.org web orrialdean aurki daiteke
Otxandion bultzatzea proposatzen dugun etxebizitza motaren inguruko
informazioa. Laburbilduz, etxebizitza kooperatibak bultzatzea da proposatzen
dena, zeinetan eraikuntzaren jabegoa kooperatibaren eskuetan egongo den,
eta hilero ordaindu beharreko alokairu baten bitartez mugagabea den erabilera
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 11
eskubidea edukiko den. Kooperatiba udalak nahiz bertan biziko direnek osatuko
dute hasierako ekarpen itzulgarri baten bitartez. Azken helburua propietate
komunitarioko etxebizitza parke garrantzitsu bat eraikitzea da, tipologia
ezberdinetako etxebizitzekin (banakakoentzat, gazteentzat, familientzat,
tutelatutako etxebizitzak, etb.). Hauek dira etxebizitza tipologia honekin
osatutako parke komunitario bat izateak eskaintzen dituen abantailak:
� Propietate pribatuaren eta publikoaren artean dagoen propietate eredu komunitario bat bultzatzen da, epe ertain-luzera etxebizitza berriak
eraikitzeko beharrak murriztuz
� Etxebizitzaren eta lurraren inguruko espekulazioari aurre egiten zaio
� Bizitzako fase ezberdinetan eduki daitezkeen etxebizitza behar
ezberdinetara moldatzeko malgutasuna eskaintzen du
� Etxebizitzen diseinuan zein kudeaketan bertan biziko direnen parte hartzea bultzatzen da
� Etxebizitzen diseinuan punta-puntako iraunkortasun irizpideak
txertatzea ahalbidetzen du.
� Etxebizitzetan erabilera sozialeko espazio komunak integratzeko aukera
eskaintzen du
Promozio pilotu batekin hasi beharko litzateke, hasierako esperientzi
horretatik ikasi eta eredua Otxandioko ezaugarri propioetara moldatzeko.
5.95.95.95.9 LANALANALANALANA PROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUAPROIEKTUA
Otxandion nahiz inguruko herrietan bizi direnei lana ematea da
proiektu honen azken helburua. Zentzu honetan, industria izan da batez ere
historian zehar Otxandiori nahiz inguruko herriei lana eman diena, eta
etorkizunean ere horrela izatearen aldeko apustua egiten dugu. Horretarako 2
dira jorratzea proposatzen ditugun lan ildoak:
� Existitzen diren industriekin harreman egonkorrak lantzea, ahal den
neurrian, eta egitasmo honen filosofia eta helburuekiko koherentziaren
baitan, hauek izan ditzaketen beharrei erantzun ahal izateko.
� Herri-ola egitasmoaren baitan definitutako proiektuak aurrera eraman
ahal izateko beharrezkoak diren aktibitate ekonomikoak bultzatzea, eta
aktibitate berri hauei garatzeke dagoen Zelaietako poligonoan
lehentasuna ematea. Era berean, Herri-ola egitasmoaren garapenean
sortu daitezkeen beharrei erantzuna eman diezaioketen aktibitate
ekonomiko berrien inplantazioa ere bultzatuko litzateke. Balio erantsi
altuko aktibitateak izango lirateke, energia berriztagarriena bezalako
sektoreetara bideratuak.
Beste alde batetik, eta batez ere turismoaren garapenaren bitartez,
zerbitzuen sektorea berritu eta garatzeko baldintzak sortu beharko lirateke.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 12
Honetan garrantzia berezia hartuko du aurrerago aipatuko den Mainondo
atseden gunearen garapenak.
Dena dela, Lana proiektuaren baitan bereziki garrantzitsua izango da
eragile ekonomiko ezberdinek egin ditzaketen ekarpenak eta hauen inplikazioa.
Zentzu honetan, eragile hauekin elkarlana bultzatzea ezinbestekoa izango da.
5.105.105.105.10 MAINONDOMAINONDOMAINONDOMAINONDO PROIEKPROIEKPROIEKPROIEKTUATUATUATUA
Mainondo proiektuaren azken helburua Mainondo bezala ezagutzen
den espazioa hezkuntza-kirol-kultur-atseden gune gisa egituratzea da.
Hauek dira Mainondo inguruan bultzatu nahi diren 3 proiektu nagusiak:
� Mainondo kirol gunea: Gaur egun existitzen diren kirol azpiegiturak berritu, osatu eta antolatzea da helburua. Areazko futbol zelaia belar
artifizialezko bihurtu, erabilera anitzeko kantxa estali berri bat eraiki,
igerilekua estali, dutxa eta aldagela ezberdinak berrantolatu eta
gimnasio txiki bat atontzea dira faseka eta ahal den neurrian aurrera
eraman nahi diren ekimen ezberdinak. Mainondo kirol guneak herriari,
eskolari, nahiz jarraian aipatuko den atseden guneari zerbitzua emango
lioke.
� Mainondo atseden gunea: Igerilekuaren atze aldean etxetxo
prefabrikatuekin eraikitako atseden gune bat moldatzea da
proposamena. Aipatutakoaz gain, talde handientzako espazioak, eta
karabanak nahiz kanpin dendak jartzeko tokia ere izango luke. Atseden
gune honekin turismoa erakartzea bilatuko litzateke, gure herriak dituen
aktiboak erakutsiz (Herri-ola egitasmoaren baitan biltzen direnak) eta
gure mugetatik haratago zabalduz. Era berean, atseden gune honek
gero aipatuko den kultur gunea elikatuko luke, kultur azpiegitura honi
zein zenbait kirol azpiegiturei bideragarritasuna emanez. Horrela,
turismoa Otxandioko herritarren zerbitzura jarriko litzateke. Azkenik,
turismoaren bitartez zerbitzuen sektorea berritu eta garatzeko
baldintzak sortuko lirateke.
� Arresebeitia kultur gunea: Igerilekuen inguruan kokatuko litzateke, lehenago aipatutako atseden gunera itsatsita. Kultur gune honek herriak
daukan dinamika kultural guztia jaso beharko luke, herri
mugimenduaren eta udalaren arteko sinergiak bilatuz, eta kultur eredu
herritar eta parte hartzaile baten aldeko apustua eginez. Gune bizi, ireki
eta dinamiko gisa irudikatzen dugu, eta horregatik, gure ezaugarri eta
tamainara moldatutako kafe-antzoki ereduaren aldeko apustua
proposatzen dugu. Behean erabilera anitzeko espazio zabal bat joango
litzateke, eszenatoki batekin eta lokala irekita egongo dela bermatuko
duen barra zerbitzuarekin. Goiko bi solairuetan liburutegia eta herriko
talde ezberdinek behar dituzten gela eta azpiegitura ezberdinak joango
lirateke. Jatetxea ere izango luke, atseden guneari zerbitzua emateko.
Kudeaketari dagokionez, herriko talde ezberdinek, udalak zein bertako
langileek parte hartuko luketen eredu misto baten aldeko apustua
proposatzen dugu. Dena dela, guzti hau herriko talde ezberdinekin hitz
egin eta adostu beharra dago.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • [email protected] • www.otxandio.net 13
Bai Arresebeitia kultur gunea eta bai Mainondo atseden gunea euskara eta
euskal kultura nagusi izango diren espazio gisa ulertzen ditugu, zeinetan oinarri
honetatik abiatuta, kultura ezberdinen ezagupen eta elkartrukea bultzatuko
litzatekeen. 2 gune hauek Herri-ola egitasmoaren filosofia, printzipio eta
edukiak egokiro jaso eta garatu behar dituzte, bertara hurbilduko direnei
erakutsi eta gure esperientziaren eskaparate bihurtu daitezen.
6 HERRI-OLA EGITASMOAREN IZAERA
Trantsizio egitasmo hau eraldaketa prozesu dinamiko, ireki eta zabal
gisa ulertzen dugu, zeina eragile ezberdinen ekarpenen bitartez etengabe
eguneratu eta elikatu beharra dagoen. Zentzu honetan, ez dugu denbora horizonte
zehatz bati lotutako egitasmo gisa ulertzen, baizik eta bukatze data idatzi gabe
duen prozesu dinamiko, ireki eta zabal gisa.
Egitasmo honen garapenak izango duen erritmoa bertan inplikatutako eragileek
finkatuko dute, eta, zentzu honetan, erritmoa baino, eman beharreko pausuen
inguruko adostasun zabala bilatzeak zein oinarri sendoak ezartzeak izango dute
lehentasuna.
7 EGITASMOAREN KOORDINAZIO ORGANOA
Otxandioko garapen jasangarrirako Herritarron Kontseiluaren batzorde
iraunkorrari dagokio egitasmoaren gidaritza eta koordinazioa. Batzorde iraunkor
hau alkateak, udaleko batzorde ezberdinetako lehendakariek, udaleko teknikariek
eta Herritarron Kontseiluaren baitan aukeratutako 3-5 herritarrek osatuko dute.