ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/24/ortzadar251014_11835.pdfbiltzen dituena:...

8
ortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko urriaren 25a. 373 zenbakia MARTIN UGALDE, BIDEGILEA Hamar urte bete dira euskararen defendatzailea zendu zela -- 4-5. orrialdeak -- IRAULTZA PERTSO- NALERAKO DEIA Itziarren Semeak taldearen disko berriak entzuleen barruak astindu nahi ditu -- 7. orrialdea -- 18. urteurrena

Transcript of ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/24/ortzadar251014_11835.pdfbiltzen dituena:...

ortzadardeia.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2014ko urriaren 25a. 373 zenbakia

MARTIN UGALDE, BIDEGILEA

Hamar urte bete dira euskararen defendatzailea

zendu zela-- 4-5. orrialdeak --

IRAULTZA PERTSO-NALERAKO DEIA

Itziarren Semeak taldearen disko berriak entzuleen

barruak astindu nahi ditu-- 7. orrialdea --

18. urte

urrena

02 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

testu baten parte den moduan. Oinarrian beti egongo da bizitako, ikusitako, entzundako zer-bait; baina ederra da gero fikzioak nola erai-kitzen dituen testuaren zutabeak, adreiluz adreilu. Desinfektatze prozesu bat lez definitu duzu idazke-ta prozesua. Guztiz hustu zara? Istorioa barruko bulkada batez idatzi nuen, erraiak bistan jarriz eta indarrez, botaka egiten bezala. Oso gustura geratu naiz, baina ez naiz guztiz hustu. Harkaitz Canori entzun nion behin, lehenengo liburuan den-dena fregaderotik behe-ra botatzeko beharra izaten duela idazleak. Nik ere den-dena bota edo atera nahi izan dut, bai-na beti geratzen da zerbait… beste testu batera-ko, agian. Gogorra eta gordina da istorioa baina umoreak eta samurtasunak ere badute tokirik. Nahi gabe atera zait hau ere, baina orain uste dut samurtasun edo umore momentu horiek beharrezkoak direla irakurleak arnasa har dezan. Eta bai, testua gordina da eta kontatzen dena gogorra da, baina niri ez zait horrenbeste-rako iruditzen; esan nahi dut, horrelako gaitz bat sufrituko duen edonork liburuan adieraz-ten dena baino askoz okerrago pasatuko du. Pertsonaiak alfabetoko hizkiekin identifikatzen dira: A da protagonista eta B-tik Z-ra beste hain-bat agertzen dira. Zergatik hautu hori? Bai protagonista eta bai pertsonaiak aldagai moduan ikusten ditut, ekuazio baten dantzan dabiltzan zenbaki ezkutuen antzera. Bat alda-tzen bada, besteak ere bere menpe aldatzen dira. Ederra iruditu zitzaidan ideia hori; A (protago-nista) beste aldagaien menpe aldatzea. Lehen liburua duzu hau, baina ez zara berria idaz-ten. Nondik datorkizu idazteko zaletasuna? Idazteko zaletasunak badu, nire ustez, irakur-zaletasunetik; bestalde, inguratzen gaituen mun-du erreala deseraikitzetik, beste bat sortzen has-teko. Txikitatik idatzi izan dut, baina zertarako egiten dudan jakin barik. Beharragatik, beste-rik ez.

Editorial Iparraguirre S.A. Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso duZuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazio lana: Julene Larrañaga Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Jesús Santamaría Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Roberto Zarrabeitia Lege Gordailua: BI 1720-06

Buruko gaitz batek jotako emakume gazte baten gora-beherak bildu ditu Alaine Agirre bermeotarrak ‘Odol mamituak’ bere lehen eleberrian

Eromenaren narrazioa

JULENE LARRAÑAGA

Gai gogorra du hizpide Agirrek helduei zuzendu-riko bere lehen lanean. RUBEN PLAZA

HHAUR literaturan zenbait ipuin plaza-ratu ostean, helduentzako lehen libu-ruarekin dator Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Odol mamituak eleberrian ema-

kume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatri-ko batean sartzea eta ondorengo sendatze neke-tsua kontatu ditu, bere gordinean. Gaitz psikologiko batek jota dagoen emakume bati buruzko istorioa dakarzu estreinakoan. Zergatik? Tabua izaten jarraitzen duelako. Badira gai ba-tzuk ezin direnak ukitu, edo ukitzean kirrinka egiten dutenak. Bada, nik, idazterakoan, erdi-ezkutuko gai horiek aukeratzen ditut. Egunero-kotasunaren barruan daude, baina dezentziaren eta lotsaren tapakiaren azpian gordeta. Denoi gerta dakigukeen zerbait da, burutik pasatzen zaiguna, baina inoiz esaten ez duguna. Gaitz psi-kologiko bat horren antzeko zerbait da. ‘Eromenaren narrazio’ moduan definitu daiteke istorioa? Bai, baina batez ere modu ero batean kontatuta dagoelako. Badirudi botaka eginez bezala idatzi dudala testua, eta hitz zaparradetan-eta nabari-tzen da hori; horrez gain, pertsonaia nagusiak desinhibiziotik kontatzen du gertatzen zaiona. Horregatik da testua eroa. Baina protagonista ez da eroa, gaixoa baino. Autobiografiatik zerbait duen arren, lan autobio-grafikoa ez dela argi utzi duzu. Zenbaiteraino da Alaine istorio honen parte? Nik pasatutako esperientzia batean oinarritu-ta hasi nintzen idazten, baina lehen kapitulua bakarrik iraun nuen horrela. Gero, bigarren ata-lera iritsi baino lehen, fikzioak inbaditu nin-duen. Beti izan dut ohitura errealitatea eta fikzioa nahasteko eta are gehiago idazterakoan; horregatik, testu bat bukatzerakoan, ez dut inoiz jakiten zer den egia eta zer gezurra, errealita-tea distortsionatu eta fikzioa sinetsi egiten bai-tut. Alaine testu honen parte da, idazle bat bere

Haur literaturan ezagutu izan zaitugu orain arte eta helduen literaturan estreinatu zara orain. Zer-tan gustorago? Erosoagoa zait haur literatura idaztea, baina gehiago betetzen nau helduentzako idazteak. Hobeto pasatzen dut haurrentzako idazten, bai-na gehiago behar dut helduentzako idaztea. Egia esan, ez ditut bi gauza desberdin legez ikusten; nire kasuan, elkar elikatzen duten bi alor dira. Biak egiten ditut bihotzetik, eta biak egiten ditut bihotzerako.

Infernurako bidea

K risialdiak, itomena, ezina,

erietxea, eritasunetik atera-

tzeko ahaleginak... Tabu den gaia

arakatu du Agirrek helduentzako

egin duen aurreneko sorkuntzan.

Miren Agur Meabek hitzaurrean

dioen lez, “infernurako joan-etorri

bat” da istorioa.

BERMEO

Ortzadar //03Larunbata, 2014ko urriaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

B

IRITZIA

Nor da zuen Mercè Rodoreda?XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

BI aste falta dira azaroaren 9rako, eta egun horretan denok egongo gara Kata-luniara begira, han zer

ikusiko, handik zer ikasiko. Ni, berriz, orain dela hiru aste izan nint-zen Bartzelonan, Xabier Montoia-rekin batera, Tigre de Paper argita-letxe gazteak gonbidatuta, katala-nez plazaratu baitute euskal ipui-nen antologia bat, Pomes perdudes izenekoa, Daniel Escribanok hauta-tu eta itzulia, eta hainbat idazle biltzen dituena: Txomin Peillen, Jon Mirande, Joseba Sarrionandia, Patxi Zubizarreta, Eider Rodriguez, Kar-mele Jaio, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Uxue Apaolaza, Xabier Mon-toia, Katixa Agirre eta Iban Zaldua (ni neu, hitzaurregilea izan naiz). Liburu horren inguruan kazeta-riekiko zenbait elkarrizketa eta jen-daurreko zenbait aurkezpen egin genituen, egonaldi labur bateko agenda betean. Solasaldi horietako batean, unibertsitatean euskara ikasten ari diren ikasleekin, haue-tako batek, gure kulturaren berri eskasa zeukala aitortuz, galdera bat bota zuen, bere jakin-minaren adie-

razgarri: “Adibidez, nor da zuen Mercè Rodoreda?”. Gure ezjakintasuna katalanei buruz haiena gureaz bezainba-tekoa izango denez, argitu deza-gun, labur bada ere, nor zen Mer-cè Rodoreda: 1900ean Bartzelonan jaiotako idazlea, gerra zibilaren amaieran erbestera alde egina, eta bere herrian bezala nazioartean fama eman zioten eleberrien egi-lea. Horietako bi euskaraz irakur litezke: Ispilu hautsia, Antton Ola-nok euskaratua, eta Diamantearen plaza, Maite Gonzalez Esnalek itzu-lita (Esnalek berak euskaratu zuen haren ipuin hautatuen sorta bat ere). Rodoredaren antzekorik ez genue-la aitortu behar izan genion: belau-naldi horretako nobelistarik, hala-ko kalitate eta traszendentzia izan zuenik, emakumezkoen bizimodua-ren eta kezken berri hain barrutik eman duenik. Aldiz, erantsi genuen gure eskasia hori nolabait konpentsatzeko, azken hamarkadan euskal letretan aldaketa esangurat-su bat egon bada, hori emakumezko

idazleen etorrera indartsua izan da. Lehendik ere bazeuden on askoak –erantsi genuen–, baina gutxiengo nabarmenean beti. Azken urteetan, ordea, kuotaren bila joan gabe, ez trumilka baina mordoxka bat pla-zaratu dira eta nor direla erakutsi dute, inoren bedeinkazioaren zain egon beharrik gabe. Baieztapen hori borondate oneko aldarria ez zela frogatzeko, adibide bat paratu nien: nik lan egiten dudan argitaletxean, aurten hel-duen literaturako bilduman, zortzi euskal autore kaleratuko ditugu; zortzi horietatik sei, emakumezkoak dira; eta sei horietatik lauk, gaine-ra, lehenengo liburua izango dute; Bartzelonan ez nituen esan izenak, deituren zaparradapean inor ez ito-tzeko, baina hemen banan-banan aipatuko ditut, ez baitira edonola-koak estreinakoz plazaratu dituzten lanak: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen, Danele Sarriugarte-ren Erraiak, Ana Jakaren Ez zen diruagatik, eta Alaine Agirreren Odol mamituak. Katalanek ez ezik, euskaldunek ere deskubritzea merezi dutenak.

Azken hamarkadan euskal letretan

aldaketa esangurat-su bat egon bada, hori emakumezko idazleen etorrera indartsua izan da

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Odol mamituak Alaine Agirre. Elkar

2. Nevadako egunak Bernardo Atxaga. Pamiela

3. Urari ostutako poemak Pako Aristi. Susa

Fikzioa

Ez Fikzioa

HELENA GOÑIEN BEGIRADA

POESIA

‘Tractatus’ Jule Goikoetxea. Susa. 128 orr. 16,25 euro.

Desadostasunaren poemak

Desadostasun kantu bat da Jule Goikoetxearen lehen poema liburua. Izan ere, egilea ez dator bat politika, ekonomia, artea, zientzia eta beste hainbat alorretan pentsatzeko eta praktikatzeko dauden modu heda-tuekin. Disidentzia, egia, beldurra, erresistentzia, umorea, alferkeria, bio-lentzia, parranda, errepresioa… ez dira hitz soilak, egilearen indar espre-sibo biziaren gaiak baizik.

HAUR LITERATURA

‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ Uxue Alberdi Elkar, Plaza Ipuinak Saila. 28 orr. 7,30 euro.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Medikuarenean jakin dute gure lagunek Pirritx haurdun dagoela, bi aldiz haurdun gainera. Aparailu baten laguntzarekin entzun ahal izan dituzte txikien bihotz-taupadak indartsu jotzen. 4 urtetik gorako hau-rrei zuzenduriko hauxe da Elkarren Plaza Ipuinak Saileko 3.alea, baina 4.na ere kalean da: “Bizipoza”, hau ere Uxue Alberdiren eskutik.

1. Tunelak, izarak... Josu Martinez. Elkar.

2. Euskal Herriaren... Iñaki Egaña. Txertoa

3. Memoriak (Laboa) Mari Sol Bastida. Elkar

(Bilbo, 1990) Ikus: http://helenagoni.com/

ERAKUSLEIHOA

04 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

MM ARTIN Ugalde (Andoain, 1921-Honda-rribia, 2004) kazetaria izan zen ogibidez, bai-

ta idazle oparoa ere. Euskara biho-tzean zeraman eta diktaduraren ondorengo euskal kazetaritzaren suspertzaileetako bat izan zen. Ugal-deren partaidetza ezinbestekoa izan zen euskara hutsezko prentsaren garapenerako. Venezuelako erbes-tean nahiz Euskal Herrian, langile zorrotz eta konprometitua izan zen beti, hura ezagutu zutenek nabar-mendu dutenez. Konprometitua bere ideiekin, bere herriarekin, bere hizkuntzarekin. Anjel Lertxundi idazlearen ustez, Espainiako Gerrak aztarna sakona utzi zion Martin Ugalderi: “Marka-tu egin zuen gerrak, orduko honda-mendia dago Martin Ugalderen izae-raren atzean”. Gipuzkoan kazetari aritu bazen ere, Venezuelara erbes-teratu zen 1947an, abertzalea bai-tzen; 22 urte egin zituen han, vene-zuelar herritartasuna eman zioten, baina Ugaldek beti izan zituen Euskal Herria eta euskara gogoan.

Venezuelan bizimodu erosoa zuen, idazle eta kazetari estimatua zen eta, hala ere, jaioterrira itzuli zen, euska-razko kazetaritza berpizteko asmo sendoarekin. Euskarazko egunkaria sortzen egin-dako lanagatik egin da ezagun Mar-tin Ugalde, baina literaturan ere ibil-bide luzea osatu zuen. “Oso maila ona zuen –dio Anjel Lertxundik–, nagusiki ipuingilea zen”. Narrazioak, eleberriak, antzezlanak eta saiake-rak idatzi zituen, gaztelaniaz eta euskaraz. “Hego Amerikan garai hartan nagusi zen joera narratibo eta estetikoekin bat egin zuen, Euskal Herrira itzuli zenean ere, saiatu zen estilo hura mantentzen, baina hemengo girora egokituta”. Mondragon Unibertsitateko irakas-le Larraitz Ariznabarretaren ustez, Ugalderen Venezuelako idazkiak urte haien kronika ere badira, erbes-tetik kontatua: “Gogoratzearren bai-no, herrikideei kontatzearren idaz-ten du erbesteko idazleak, bere hau-tua beti dago lekukotasun helburu horren menpe; Ugalderen kasuan, nabarmena da hori”. DABI PIEDRA

Martin Ugalde hil zela hamar urte bete badira ere, kazetaritzan eta literaturan hark utzitako arrastoa bizirik da oraindik. Euskara esparru berrietara zabaltzeko lanean inoiz ez zuen amore eman

Euskararen defendatzaile leiala gogoan

Martin Ugalde, zenbait agerraldi publikoetan. IÑAKI ANASAGATI

Martin Ugalde, euskaltzale aitzindaria. ROBERTO ZARRABEITIA

Ortzadar //05Larunbata, 2014ko urriaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

Egunkaria Martin gabe ez zela gau-za bera izango esatera ausartzen naiz”. Proiektuari sinesgarritasuna eman ziola uste du Torrealdaik, alde batekoen eta bestekoen arteko errezeloak gainditzeko orduan: “Zabaldu ziren paper zikin, salake-ta, zurrumurru eta maltzurkeria haiek sinesgaitzago bihurtzen ziren Martinen presentzia soilarekin”. 2003an egunkaria itxi zutenerako, gaixorik zen 82 urteko Ugalde. Kon-tuak izoztu zizkioten eta epailearen aurrean deklaratu behar izan zuen. “Kolpe gogorra izan zen harentzat, egunkaria itxita, bere lagunak atxi-lotuta, bere izena daraman parke kulturala guardia zibilez mukuru”. Interpretazio politikoetatik harago, Torrealdaik “izu beltza” nabaritu

taritza eta literatura garatu ahal izateko”, dio Lertxundik. Politikan ere aritu zen, EAJn eta, ondoren, Eusko Alkarta-sunan. Carlos Garai-koetxeak Jaurlaritzako euskara arduradun izen-datu zuen. Francoren diktaduraren ostean Euskal Herrian aurkitu zuen giroak, ordea, atsekabetu egin zuen, Anjel Lertxundiren arabera: “Hemen euskararekin aurkitu zuen ilusioa ez zen Venezuelatik berak ekarri zuenaren neurrikoa”. Pragmatis-moa gailendu zen kazetaritzan, euskararen kaltetan. “Krisia ekarri zion horrek guztiak, ez zuen sines-ten horrenbesteko aldea egon zitekeenik amesten zuenaren eta errealitatearen artean”. EUSKALTZALE AITZINDARIA Tinko eutsi zion bere ideiari, ordea. “Bere burua bete-betean ikusi zuen Euskaldunon Egunkarian, zailtasu-nak zailtasun hor bete zuen bere betiko ametsa”, oroitzen du Joan Mari Torrealdaik. “Euskaldunon

Euskaraz, espainieraz, venezueleraz

M artin Ugalderentzat Vene-

zuela erbestea baino gehia-

go izan zen. 22 urtez haren etxea

izan zen. Erdaraz eta euskaraz,

bietan idatzi zuen, helburuaren

arabera. Larraitz Ariznabarretak

azaldu duenez, erdarara jotzen

zuen besteari zuzentzen zitzaio-

nean. “Ez baitiegu gure herriko

gogoa gainerakoei beren hitzetan

behar adina erakusten”, idatzi

omen zion behin Txillardegiri.

Barrura begira idatzitako artikulue-

tan, aldiz, euskara hobetsi zuen,

alegia, euskaldunen gogoa sus-

pertzeko idatzi zuenean. Venezue-

lara iritsi eta denbora gutxira hasi

zen ipuinak idazten, hango esti-

loa, joera literarioak eta are hizke-

ra ere beretzat hartuta. Anjel

Lertxundik dioenez, “harrigarria da,

Andoaindik hara joan eta zein

erraz hasi zen idazten, hango

erdaran”. Izan ere, erbesteko

sasoietan, espainieraz edo gazte-

laniaz baino, venezueleraz idaz-

ten zuela esan liteke. “Idazle eta

pertsona gisa, erabat hango egin

zen”, azpimarratu du Lertxundik.

Nolanahi ere, euskara inoiz ez

zuen alde batera utzi. Gainera,

Euskal Herrira bueltatu zenean,

ahalegin handia egin zuen bere

gaitasun narratiboa egokitzeko:

“Bere erdara literarioa garatuta eta

sendotuta zeukan, ondo landua,

baina euskaraz idaztearen aldeko

apustua egin zuen, euskarari beti

izan zitzaiolako leial”.

zuen une hartan Ugalderen begie-tan. Torrealdaik eta Lertxundik, biek lan egin zuten Martin Ugalderen on-doan eta gauza batean bat datoz: Tratuan malgua zen, ideietan zorro-tza. “Zumea eta haritza zen aldi berean, sendoa eta baita malgua ere, baldin eta bere printzipioen kontra-korik ez bazuen somatzen ”, dio Torrealdaik. Lertxundiren esanetan, “ez zen edozein kazetaritza modu-tara makurtzen, exijentea zen bere buruarekin eta ingurukoekin”. Batez ere, oso leiala zen, “sakrifizio han-dia egin zuen, oso leiala zelako bere herriarekin, hizkuntzarekin eta ideiekin”. Eta, hala ere, pertsona samurra zen. “Bihotzean ez zuen ozpinik”, dio Torrealdaik, “berak zioenez, memoria selektiboa zuen, alderdi positiboak bakarrik gogoan hartzekoa” . Larraitz Ariznabarreta-ren ustez, Martin Ugalderen ekarpe-na ez da behar adina baloratu: “Bere garaiko euskal intelektualen lana zerbitzuzko eta erresistentziako lana izan zen; horri esker gaude oraindik hemen euskaldunok”.

IDAZLE KONPROMETITUA Hari buruzko tesia idatzi duen Ariznaba-rretaren arabera, kutsu ideologiko handia dute Martin Ugalderen erbesteko lanek: “Euskal kode aber-tzalea bizirik mantentzeko eta gizar-tearen ekimena sinbolikoki gidatuko zuen erreferentziak sortzeko helbu-rua zuen”. Idazki batzuk kanpora begira eginak direla dio Ariznaba-rretak, alegia, kultura ofizial edo dominanteari begira, “egia antide-mokratiko, intolerante eta monoli-tikoa antzeman eta agerian uzteko”. “Borroka ho-rretan topatzen dugu Ugalde zorrotz eta zuzenena”. Eus-kaldunentzat ere idatzi zuen, “lozorroan zen herri batentzat”. Literatur lan azpi-marragarria egin arren, Martin Ugalde kazetaria zen lanbidez, hura izan zuen bizibide gaz-te-gaztetatik. Anjel Lertxundiren ustez, kazetaritza zentzu zabalean

ulertu zuen, “dibulgazioa egin zuen, gutaz gutxi zekitenek Euskal Herria hobeto ezagut zezaten; ahalegin horretatik irten ziren Hablando con los vascos eta beste saiakera batzuk”. “Kazetari peto-petoa zen”, dio Joan Mari Torrealdaik. Ugalde eta Torrealdai elkarrekin aritu ziren Euskaldunon Egunkariaren proiek-tua bultzatzen. Aurretik, baina, Ugal-de ibilia zen Zeruko Argian idazten eta Deia egunkariaren aurreneko pausoetan ere haren izena ageri da.

Venezuelan, halaber, bi aldizkari ospetsutatako

zuzendari izan zen.

Venezuela atzean utzita, Euskal Herrira itzuli zen Martin Ugalde 1969an. Euskarazko ka-

zetaritza berre-raikitzea eta

euskaraz idaztea ziren haren ametsak.

“Euskara batuaren alde egin zuen, hain zuzen ere, beha-rrezkoa iruditzen zitzaiolako kaze-

Literatur lan nabarmena

egin arren, Martin Ugalde kazetaria zen lanbidez, hura izan zuen bizibide

gaztetatik

06 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

HHAINBAT eta hainbat modu ezberdin daude antzinako garaietako historia azaldu eta islatzeko. Musika

da horietako bat, eta horixe bera hau-tatu dute Xabier Lizaso pianistak (Orio, 1965) eta Andoni Egaña bertso-lariak (Zarautz, 1961). Indarrak batu eta, denboran jauzi eginda, XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kon-tu eta istorioetan murgildu dira gipuzkoarrak Garai hura gara izeneko ikuskizunean. Egitasmoa Jose Antonio Etxenike Donostiako Musika Hamabostaldiko zuzendariaren proposamen batetik jaio zela azaldu du Lizasok: “Aurten 250 urte bete dira Fernando Amezke-tarra jaio zenetik, eta omenaldi musi-katu bat egin nahi ziotela eta, zerbait prestatzeko eskatu zigun Egañari eta bioi”. Horrez gain, Xabier Munibe Peñafloridako kondeak duela 250 sor-tu zuen Euskalerriaren Adiskideen Errege Elkartea, eta hori ere gogoan izan dute gipuzkoarrek. Ikuskizuna “gehienbat XVIII. men-dean” kokatzen dela zehaztu du orio-tarrak: “Batetik, Fernando Amezketa-rraren bertso eta ateraldiak plazara-tzen ditugu, eta bestetik, Xabier Muni-bek egindako lan erraldoia ere bai. Pertsona haien bitartez, Euskal Herria nola zegoen erakutsi nahi dugu”. Garai hartako musika joz eta bertsoak abestuz, une eta toki berean elkar-bizitzen zeuden “bi mundu desber-din” islatu nahi izan dituzte Lizasok eta Egañak. “Kultura jantzia zegoen, baina herrikoia ere bai, eta bi alde horiek zeinen hurbil dauden erakutsi dugu”, azaldu du pianistak. Bikoteak taularatu duen ordu eta erdi inguruko ikuskizunean, Larrañaga, Gamarra, Osinaga eta Muniberen doi-nuekin musikatutako Euskal Herriko historiaz gain, Europakoa ere ukitzen da, eta ikus-entzuleek Beethoven, Mozart eta Haydn konpositore han-dien piezez gozatzeko parada dute, Egañak garaiko bertsolarien hitzak gogora ekartzen dituen bitartean. IKERKETA, IKUSKIZUN ON BATEN GAKOA Garai hura gara modu ego-kian taularatu ahal izateko, ikerketa-lan handia egin dutela aitortu du Liza-sok: “Urtarrilean ekin genion lanari, liburuak irakurriz eta gaiaren ingu-ruan ikertuz. Egañak lehenagorik ere ezagutzen zuen Fernando Amezketa-rraren mundua, baina gehiago sakon-du du”. Arlo horri begira, “informazio gehiegi” ez dagoela adierazi du pia-nistak, eta Fernandori leporatu izan zaizkion pasadizo asko, gainera, ez direla bereak: “askotan esan izan da alferra zela eta beharrera ez joateko tranpak egiten zituela, baina meatzee-tan egiten zuen lan, eta behargin fina omen zen”.

“musika jantzia eta kultura herrikoia zeinen gertu dauden” erakusten die-tela azaldu du. Garai hura gara martxan da, eta ora-in “xehetasun txikiekin jolasean” dabiltzala gaineratu du musikari orio-tarrak: “Funtzionatzen duen eskema bat sortu dugu, eta lan nagusia egin-da dago, baina jendearen erreakzioei men eginez, aldaketa txikiak egiten ditugu, benetan erakargarri suertatu dadin”.

“Haydnen obrak estreinatzen zituen orkestra sinfonikoa zegoen Arantzazun”

AINTZANE LARRAÑAGAMusika, mundua mugitzen duen indarra

H istorian zehar musikak izan duen

garrantzia agerian uzten du ‘Garai

hura gara’ ikuskizunak, eta emanaldietan

horrekin lotutako anekdota politak sar-

tzen saiatu direla adierazi du Xabier Liza-

sok: “XIX. mende hasieran, Napoleonek

Viena menpean hartu zuen. Haydn musi-

karia bertan bizi zen, eta egun batean,

etxeko leihotik soldadu talde bat ikusi

omen zuen, etxez etxe ate joka, itaunka.

Konpositorearenera iristean, jaisteko

eskatu zioten, eta hura, beldurrak akabat-

zen, kalera atera zen soldaduengana.

Orduan, koru bat osatu eta bere abesti

bat kantatu omen zioten inbaditzaileek,

omenaldi gisa”.

‘Garai hura gara’ ikuskizuna

taularatu dute Andoni

Egañak eta Xabier

Lizasok, kultura jantzia eta

herrikoia, bertsoa eta

pianoa uztartuz

Fernandoren bertsoetan barrena murgil-duta, garai hartako Euskal Herriko kul-tura herrikoia irudikatu dute gipuzkoa-rrek, baina kultura jantziak ere badu bere tartea Garai hura gara ikuskizunean. Izan ere, arteak indar handia zuen garai har-tan: “Arantzazun orkestra sinfonikoa zegoen, eta Haydnen piezak estreinatzen zituzten bertan”. BERTSOA ETA MUSIKA KLASIKOA Uztar-keta ezohikoa dela pentsatuko du zen-baitek, pianista bat eta bertsolari bat tau-

la gainean batera ikustean. “Ideia nire lehengusu batek eman zidan”, aitortu du Lizasok irribarrez. “Egun batean esan zidan bertsolari batekin egin behar nue-la lan. Bertsolari Elkarteko kide batekin kontaktuan jarri ginen berehala, eta ideia aurkeztu orduko, Egañarekin kolabora-tu behar nuela esan zidaten. Horrelaxe hasi ginen lanean”. Lankidetza horren emaitza ikustera bertsoaren zein musika klasikoaren mun-duko jende asko joan dela dio Lizasok, eta

Pianista bat eta bertsolari bat taula gainean, ezohiko uztarketan. JOSE MANUEL BIELSA

Ortzadar //07Larunbata, 2014ko urriaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

AA RIMA iraultzailez dator Itziarren Semeak talde mungiarraren lan berria, Revolta izenekoa. Euren

laugarren diskoa (Bizkaiko Golfoak, 2010; Lehen Lerroan, 2011; Dale Can-dela, 2012) eta estudioko seigarrena den honek (Itziarren Semeak, 2008; Basque of Brixton EP, 2012) barrura nahiz kanpora, atzera nahiz aurre-ra begiratzen duten doinu eta hitzak dakartza. Manex Altuna (gitarra), Ibon Altuna (ahotsa), Irkus Altuna (saxoa), Jebi Ormaza (baxua) eta Alain Egigurenek (bateria) orain arteko bildumarik landuena eta hel-duena osatu dute. Izenburutik bertatik proposatzen dute iraultza taldekideek. “Aldaketa baten beharra dagoela ikusten dugu –azaltzen du Manex Altunak–, bai egoera politikoan, bai ekonomikoan. Eta kantu hauekin nahi duguna da, zentzu batean, jendea ohartu dadin bera dela aldaketaren motorra. Troi-karen aginduei segika estatuek har-tu behar izan dituzten neurriak hala-beharrez onartu behar ditugula diru-di, baina gizakiak badu horri kontra egiteko eta horiek aldatzeko bote-rea”. Iraultza bakoitzarengandik has-ten dela, alegia. Katalunian jarri dute begi bat, gainera, azken urteotan han gertatzen ari diren mugimenduetan. “Horregatik Revolta, katalanez”. Hitzei dagokionez, ska eta punkaren izaeraren parte diren mezu zuzenak eta argiak idatzi dituzte, “beti izan baitugu gure letrekin zenbaiti moles-tatzeko gogo edo behar bat”, dio gita-

gu piraten gotorleku aproposak bezala”. Azken finean, ohiko hitz zorrotz eta probokatzaileak, Euskal Herriaren eta euren nortasunaren jatorri diren ideiekin nahastu dituz-te disko osoari zentzua emanez. PATXADAZ LANDUTAKOA Aurreko hirurak bezala, Andoaingo Garate Estudioan grabatu dute diskoa, Kaki Arkarazorekin. Baina, soinu tekni-kari lanaz harago, kantuak egitera-koan ere pisu nabarmena izan du Arkarazok Revoltan. “Beti lagundu izan digu Kakik estudioan, kantuak nola hobetu, zer kendu edo zer jarri esaten, baina oraingoan, lan hori lehenagotik egitea nahi genuen”. 2013aren hondarrean hasi eta abuz-tuan grabatzera sartu bitartean, pixkanaka eta etengabe lantzen joan den diskoa da. Jonan Ordorikak egin ditu masterizazio lanak, soinua biri-bilduz eta guztiaren emaitza ikusita, “oso gustura” daude taldekideak. Grabazioetan eta azkenaldiko zuze-nekoetan lagun izan dituzte haizeen atalean John Caiman (tronboia) eta Xutik taldeko Mizel Zamora eta Patxi Bidart (tronpeta eta saxoa). Izan ere, joan den urte amaieran Unai Berga-ra bateriak eta Asier Caldas tronpe-ta-jotzaileak taldea utzi zutenetik, aldaketak izan dira taldean. Alain Egiguren eskaini zitzaien baterian aritzeko eta Zamora eta Bidart ere bidelagun egin zitzaizkien. Revolta diskoan kolaborazio ugari izan dituzte gainera, Iñigo F. Ruiz gitarran, Iñigo Espiña biolinean eta Olatz Salvador (Skakeitan) teklatuan, esaterako. Gainera, Ines Osinaga (Gose), Evaristo (Gatillazo), Juantxo Arakama (Glaukoma) eta Mandy Cienfuegosek (La Jodedera) ere kolo-re desberdinez jantzi dute diskoa.

haren letrak mantenduz, ska eta punk aireak eman eta horiek maska-radako doinuekin nahastuta. Atzeranzko begirada hori kantuen hitzetan ere nabari da, Euskal Herria-ren historian giltzarri izan diren pertsonaia eta pasarteak jaso baiti-tuzte, hala nola, Orreagako gudua edota sorginen akelarreak; baita pira-tak ere, “izan ere, Euskal Herriko kos-taldeko herri asko irudikatzen ditu-

Ska eta punk doinuak eta hitz zorrotzak uztartu dituzte lan berrian. XABI GOITISOLO

rristak. Baina, nora doazen jakiteko, nondik datozen argi edukitzea ezin-bestekoa denez, barrurantz, jatorrie-tara ere itzuli dira. “Musikalki gure jatorria Ruper Ordorika batean edo-ta euskal musika tradizionalean ere badugula kontuan hartu dugu eta horregatik kantuetan sartu ditugu maskaradako dantzetako doinuak edo Azkaindarrak dantzetakoak”. Ordorikaren Zenbait bertso xelebre kantuaren bertsio bat ere egin dute,

IraultzaItziarren Semeak, koadrodun alkandorak atzera modan jarri zituen taldea disko berriarekin dator, ‘Revolta’, oholtzak eta entzuleen barruak astindu nahian

Etxean bai, mugetatik at ere bai

A zaroan Argentina eta Txilen ariko

dira Itziarren Semeak. Uruguai,

Argentina, Txile eta Paraguayko zen-

bait ska taldek antolatutako Suda-Ska

jaialdian. Buenos Airesera joango dire-

la aprobetxatuta, Argentinako Euskal

Etxeek antolatutako Euskal Argentinar

Aste Nazionalean joko dute, La Platan,

eta Patagoniako Viedma hiriko Euskal

Etxean ere ariko dira.

Hortik bueltan aurkezpen kontzertu

batzuk eskainiko dituzte Euskal He-

rrian: Andoaingo Gaztetxearen urteu-

rrenean (azaroak 22), Dokan Skakei-

tan taldearekin batera (azaroak 28),

Durangoko Azokako Ahotsenean

(abenduak 6), Gasteizko Gaztetxean

(Abenduak 11), Hazparnen (abenduak

13) eta Bilboko 7Katu Gaztetxean

(abenduak 19). Geldialditxo baten

ostean, martxoan hasiko dute Revolta

disko honen bira, Euskal Herria alde-

rik aldera zeharkatuko duena.

pertsonalerakodeia

OLATZ PRAT

Larunbata, 2014ko urriaren 25aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Lagunak, lasaitzearren seguruena, honela erantzun zidan: “Trankil, hik ez daukak arriskurik, modu onean lortu dituk gauza horiek, eta halakoetan ez huen zigorrik iza-ten”. Barrez hasi nintzen, baita bera ere segi-dan. Arlo profesionala ez zen bakarra 2006an ondo bideratzen ari zena. Arlo sozialean ere, ETAk su-etena iragarri zuen martxoan eta herrita-rrok, ordurako indarkeria politiko gupidaga-beaz aski nazkaturik, poz handiz hartu genuen berria. Ondo gogoan dut gurasoenean, aita eta osabarekin, sagardoaz inprobisaturi-ko topa-festa. Euforiko geunden. Handik aste gutxi batzuetara, ordea, jainkoen zigorra bete egin zen, ezustean: hainbeste mai-te genuen aitari iktus gogor batek jo eta, di-da, konturatzeko denborarik ere izan gabe,

Jainkoen zigor ikara-garria iritsi bazen ere, memoriak urte harta-ko gauza on asko ere gordetzen ditu”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 2006 URTEgrafiak

Arrats magikoa

Datorren astean...

mundu honetatik eramana zuen. Artean gizon gaztea zen, hiltzeko gaztea, behintzat. Kolpe latza etxeko guztiontzat. Uztailean kontzertu bat ikustera joan nintzen, Donostiara, semearekin. Kontzertu berezia, gako asko gordetzen zituelako guretzat. Pro-tagonistak, Laboa lagun eta maisua, gure aita zenaren urtean jaioa (asko ginen, gainera, haren azken kontzertua izan zitekeela suma-tzen genuenok), eta Dylan (semeak eta biok harekiko pasioa partekatu dugu betidanik). Zenbat bizipen arrats magiko hartan, Zurrio-lako hondartzan! Tira, jainkoen zigor ikaragarria iritsi bazen ere, memoriak urte hartako gauza on asko ere gordetzen ditu. Gainera, zigorrak zigor, aurre-ra egin genuen denok, eta hori da seguraski bizitza honetan handiena.

Amaia Zubiria

Musikaria

2006ko uztailean, Mikel Laboak eta Bob Dylanek bakearen aldeko kontzertu gogoangarria eskaini zuten Zurriolako hondartzan.

Jabier Muguruza

22006ko urtarrilaren zazpian mezu xume hau idatzi nuen papertxo batean: “Oso Gabon aspergarriak izan dira eta etxean denok erdi gaixorik egon gara”. Ez

nekien orduan urte hasi berriak aspergarri-tik oso gutxi izango zuela. Egun batzuk beranduago, Leonard Cohenen omenaldi batean parte hartzeko gonbidape-na jaso nuen. Bertan, John Cale, Kiko Veneno, Luz Casal, Jackson Browne eta puntako bes-te hainbat musikari egongo ziren. Sustatzai-leek, gonbidapenean, maisuaren bi kantu egi-teko eskatzen zidaten, bata euskaraz eta bes-tea gazteleraz. Hori gutxi ez, eta hurrengo astean Plurals ikuskizunean nire kantu batzuk egiteko pro-posamena iritsi zitzaidan. Pi de la Serra eta Javier Ruibalekin batera, hasiera emango nion Grec jaialdi ospetsuari, izen bereko anfitea-troan, Bartzelonan. Harrituta nengoen, urte hasiera hura ekar-tzen ari zitzaidana ezin sinesturik. Gogoan dut horren harira lagun bati komentatu nio-na: “Ez dakit, bada, zerbait txarra ez ote zai-dan etorriko. Badakizu antzinako Grezian zer pentsatzen zuten, gizakia zorte oneko ibiliz gero, jainkoak jeloskor sentitu, eta zigor gogo-rra bidaltzen ziotela.”