ortadar -...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2017ko uztailaren 1a. 505. zenbakia noticiasdenavarra.com IÑAKI MARTIARENA “Komikigintzak bazterrekoa izaten jarraitzen du”, uste du marrazkilariak -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar -...

Page 1: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2017ko uztailaren 1a. 505. zenbakia noticiasdenavarra.com

IÑAKI MARTIARENA

“Komikigintzak bazterrekoa izaten jarraitzen du”, uste du marrazkilariak

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Borja Aginagalde

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko uztailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitektura

Egurrezko eraikinik altuenaEgurrezko egiturarekin eraikitako Europa hego-ekialdeko etxebizitzarik altuena Hondarribian kokaturik dago. Horrek herriari oihartzuna eman dio: arkitektura, beste behin, begiradak erakartzeko tresna bilakatu da

MMARKETIN mezu bat erai-kitzeko superlatiboa erabi-li beharrean garela esango digu komunikazioan adi-

tua denak. Ikuslegoaren arreta jaso-tzeko produkturik merkeena edota pro-dukturik hoberena iragartzeak bozgo-railu efektua sortzen omen duela. Hirien publizitatea egiteko garaian, tan-kerako mezuen leloek funtzionatzen dute nabarmentze-estrategian: hormi-goiz egindako lehen eraikina edota munduko haize-orratzik altuenaren lorpenak, adibidez, balioan jartzen dira. Publizitate aldarrikapena alde batera utziaz, arkitekturaren eraikuntza garai bakoitzeko (eraikuntza) ezagutzaren irudia da, eta horren bitartez lekuaren irakurketa historiko, sozial eta ekono-mikoa burutu daiteke. Esan nahi da, lehen aldiz material berri bat eraikun-tzan erabiltzea edo egitura baten auke-rak estreinakoz probatzen direnean, gizartearen aurrerapen teknologiko eta historiko baten errekonozimendua dagoela atzetik. Hondarribiako etxebizitza promozio batek egurrezko eraikuntzan egindako berrikuntza dela eta, estatu espainia-rreko komunikabideen arreta piztu du (Eusko Jaurlaritzak abiatutako proiektua izanagatik aditzera emateko egin den esfortzuaren ondorio). 65 etxe-bizitza eraikiko dira –salmentan eta alo-kairuan–, bi blokeetan banaturik. Ora-in arte Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailaren komunikazio taldeak etxebizi-tza kopuru handien datuak emateko mezua baliatzen zuen; aurrerantzean etxebizitza eredu “jasangarriagoak” lortzeko bidearen lanketan oinarrituko omen du mezua. Bada aurrerapen bat. Etxebizitzen energia aurrezpenerako bideak trebatu nahi dira, esan ohi bai-ta etxebizitzetan egiten dugula energia kontsumorik handiena, gure etxeen berotze eta hozte beharrak direla eta. ARKITEKTURA, ISPILU Hondarribiako proiektua made in Euskal Herria iza-teagatik gerturatzen da jasangarritasu-naren helburura. Izan ere, egurra gure basoetan hazi eta moztutakoa da (gure etxe gehienetako egurra Galiziatik edo urrutiagotik dator), egurraren trata-mendua eta industrializazio sistema-

ren eraikitzaileak bertakoak dira (Eako Egoin enpresa) eta tokiko arkitekto bulegoaren gidaritzapean egin da (Ekinn arkitekto bulegoa). Tokiko eskulana, jakintza eta materia-la erabiltzeak berebiziko garrantzia du eraikuntza prozesuaren energia aurrez-penean, askotan gutxiesten den arren. Jasangarri izatearen adiera bat baita, eraikuntzak kokatzen deneko paisaia eta gizarte-ezaugarrien adierazgarri izan beharko lukeela, nahiz eta garai-kidetasunak –kapitalismoak?, gizartea-ren garapenak?– lotura natural hau puskatu duen. Arkitektura hiri eta herrialde baten ispilu bihurtu daiteke, superlatibo-teknikaren laguntzarik gabe, berau ikusterakoan bertako balia-bide naturalak erabiltzen badira eta gizartearen artisautza edo teknologia mailaren isla bada. Ikuspegi hau subi-ranotasunaren kontsumo ereduaren ildoan dago, arkitekturan aplikatua. EGUR LAMINATUA Euskal paisaia era-bat aldatu da azken hamarkadetan, pinuaren basogintzak errentagarrita-suna eman izan duelako (antza gain-beheran dago egun). Pinus erradiata-ren ekoizpenak, berriz, eraikuntzara-ko desabantaila handia du, ez baita kali-tatezko egurra erresistentziari dagokio-nean. Hondarribiako etxebizitza blo-keetako egituran CLT (Cross Lamina-ted Table) egurra erabili da. Hau da, ez da egur naturala, pinuaren erresisten-tzia handitzeko lamina desberdinen gainjartzea egin delako. Egur mota pobre honi eraikuntza-irtenbide bat emateko aukera ona da laminatze industrializazio hau. Panel hauek egi-tura izateko balio dute, zutabe eta habe klasikoak ordezkatuz. Panel hauekin kaxa bat osatzen da, lurra, pareta eta estalkiarekin egitura zurrun bat lortuz. Zerikusirik ez du Euskal Herriko arki-tektura tradizionalaren egurrezko egi-turarekin. Egurraren industrializazioaren berri-kuntza honek azkartasun handiarekin eraikitzeko abantaila du. Eta eraikun-tza epeak murriztean, kostuak txiki-tzen dira. Timelapse asko aurki dai-tezke interneten non modu adierazga-rrian erakusten den nola eraikitzen diren Hondarribiako etxebizitzak, kar-toizko maketa bat bailiran. Egurrezko kaxa hauen jasangarritasun zigilua ematen duten isolamendua da, passi-vhaus ereduari jarraiki: bizi-espazioak kanpoaldetik babestuago izatean, ener-gia gutxiagorekin berotu eta hoztea errazten da. Guztiarekin, notizi ona da Euskal Herriko egurrezko egituran aurrera-penak egin izana eta, horrekin batera, gurea den arkitektura paisaia eraiki-tzen hastea.

ULA IRURETAGOIENA

Hondarribiako egurrezko eraikinak ez du zerikusirik Euskal Herriko arkitektura

tradizionalaren egurrezko egiturarekin. Goian, bere eraikitze lanak. IREKIA

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko uztailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

Z

IRITZIA

Poesia eta Montoro

PAKO ARISTI

ZAIL egiten da irudikatzea poesia eta Montoro hitzak esaldi berean deklinatu dai-tezkeenik, ezta? Baina hara

non Bilboko udalak antolatzen duen Blas de Otero poesia lehiaketak erdietsi duen balentria harrigarria. Ohiko oinarrien ondoren, irabazlea-ri ordaintzeko honako baldintza jarri baitute: Zerga-betebeharrak ordain-duta dituela egiaztatzea, hasitako urtean administrazio eskudunak egi-nak dituztela, baita Gizarte Seguran-tzarekiko betebeharrak ordainduta ere, hasitako urtean Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiriaren bitartez. Lehen aldia da holakorik irakurtzen dudala sari batean, eta oso larria deritzot, kontraesanean baitator poe-siaren ezaugarriekin: hain dira urriak salmentak, non poetak sarie-tara jo beharra daukan bere lanari etekina aterako badio, eta baliteke haren egoera kontributiboa ez iza-tea idilikoa. Zer gertatuko da poesia lan bat saritu, baina egilea ez bada-go Gizarte Segurantzarekiko “bete-beharrak ordainduta”? Bigarrenari emango zaio saria, poeta kaskarra-go bati? Lege berriren bat izango da, baina justizia gutxi egiten dio sor-tzaileei.

Mezua garbia da: sari bat irabazteko (eta kobratzeko), aurrerantzean, ez da aski izango poeta ona izatea; hiri-tar zintzoa ere izan beharko duzu. Hiritar zintzoa: konplitua, burokra-ziajale, zorgabea administrazioaren aurrean. Eta Bilboko udalaren eki-men honek osterantzeko sarietara zabalduko den traza guztiak ditu, sarien auditoria legalista baten eska-ladako lehen harria dela. RGI litera-tur sarietara egokitua. Baina noiz izan dira poetak hiritar zintzo? Ez al ditugu, hain zuzen ere, horregatik maitatzen? Ezberdin dire-lako, asozialak askotan, bizitza bes-te begi batzuekin ikusten eta trans-mititzen digutenak, lan arautua jasan ezin eta alaikiro eta askeago bizitzen ausartu direnak? Galdera asko egin ditzakegu. Zer bilatzen dugu poeta batengan, poema onak idaztea ala hiritar eredugarria izatea? Ordain-tzen al zuen zergarik Edgar Allan Poek? Eta Charles Bukowskik? Arthur Rimbaudek ordaintzen al zuen pisuaren alokairua hilero? Zer-gatik debekatu zituzten Anna Ajmá-tovaren poemak Sobiet Batasunean, eta idazlea deportatu, ez bazen gobernuak traidoretzat jo zuelako? Pessoak, Kavafisek, Celayak, Arestik, Cocteauk, Tzarak, Miltonek… ez ote

zuten utzi ordaindu gabe aseguru-ren bat, kredituren bat, kontribuzioa urteren batean? Eta zer axola zaigu? Ikara handiko bi mezu zabaltzen ditu aurtengo Blas de Otero lehiake-tak. Bata, poesia jarduera ekonomi-koa da, eta poeta langile autonomo bat. Baina errealitatea ez da hori. Poetek, idazleek, oro har, herri baten ondare kulturala aberasten dute, gehienetan ia ezer jaso gabe trukean. Hau egia dela zin dagizuet. Idazteko gogoa eman eta piztu beharrean, sis-tema honek kendu egiten du, itzal-du. Eskoletan oso garbi ikusten da. Idazleak Ikastetxeetan programa-ren baitan aurten 1.200 ikasleri zuzendu banatzaie, denei galdetu diet ea zer izan nahi zuten handitan. Albaitari, futbolari, sukaldari, polizia, ile-apaintzaile… Batek baka-rrik esan zuen, lotsati, “ni idazle!”. Haiengan ez du pozik sortzen idaz-le izateak, ez da emozionantea, ofizio aspergarri eta pobrea baizik. Bigarren ondorioa orokorra da: pobreenekiko kontrolak areagotu, aberatsenek aske jarraitzen dutela-rik euren iruzur, lapurreta masifi-katu, pribilegio eta jubilazio irain-garriak gozatzen. Eta horietako asko, administraziotik bertatik.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

2. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

3. Patagoniara Hazparnen barrena Kepa Altonaga. Pamiela.

4. Gelditu zaitezte... Ana Malagon. Elkar.

5. Baina ez lukete han egon behar Asier Osinalde. Erein.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

2. Filosofiaren defentsak Iñigo Martinez (koord). Erein.

3. King Kong teoria Virgine Despentes. Elkar.

4. Gerrak ez du emakume aurpegirik Aleksievtx Svetlana. Elkar.

5. Surflaria eta paradisua Iñigo Urdinaga. Salbera.

Mezua garbia da: sari bat irabazteko (eta kobratzeko),

aurrerantzean, ez da aski izango poeta ona izatea;

hiritar zintzoa ere izan beharko

duzu

EUSKARA

‘Euskararen aztarnak Sardinian?’

Juan Martin Elexpuru. Pamiela. 368 orr. 27 euro.

Euskararen senide ezezagunak

‘Euskara’ eta ‘Sardinia’ hitzak elkarren

ondoan ikusteak harridura sortuko dio bati

baino gehiagori. Euskara eta paleosardinie-

ra (erromatarrek isla konkistatu baino

lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) senide

hurbilak izan daitezkeela da liburu honen

hipotesia. Lehen parteak testuinguruan

kokatu nahi du irakurlea. Bigarrenak topo-

nimiari begiratzen dio, eta ia bost mila

sarrerako korpus batean oinarrituta, islako

geografian aurkitzen diren leku-izenak

aztertzen ditu, etimologiari, dentsitateari

eta abarri erreparatuz, harri eta zur utziko

gaituzten mapez eta argazkiz lagunduta.

FILOSOFIA

‘Filosofiaren defentsak’

Hainbat egile. Koord.: Iñigo Martinez. Erein. 176 orrialde. 14,50 euro.

Pentsamen-duaren alde

Filosofiaren defentsarako liburu hau, testu

laburrez osatua, pentsamenduaren aldeko

testuinguru aldarrikatzaile baten baitan

kokatzen da: ikasketa plan berrien murriz-

penek Filosofiaren Historiari egindako

murrizpenen erantzun bezala. Ez da gutxia-

gorako: LOMCE eta honen interpretazioa

den HEZIBERRI 2020k hezurretan utzi dute

ikasgai hau. Batxilergo guztientzat derrigo-

rrezko izatetik, hautazko izatera pasatu da

eta batxilergoko modalitate batzuentzat

bakarrik. Liburu honetan ageri diren testuak

jakintzaren hainbat arlotatik eta arlo horie-

tako ordezkari kualifikatuek idatziak dira.

Larunbata, 2017ko uztailaren 1

Page 4: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·komikia

Larunbata, 2017ko uztailaren 1a

IÑAKI MARTIARENA ‘MATTIN’MARRAZKILARIA

“Jolasa berreskuratu behar dugu”Hitza eta jolasa izaten ditu ardatz bere lanetan. 25 urteko ibilbide oparoan alor desberdinak landu ditu: komikia, ilustrazioa, umore grafikoa... Urte oparoak izaten ari direla dio, baina, baita, ahalegin handia egin duela dagoen lekura iristeko

KATTALIN BARBER

IIBILBIDE luzeko marrazkilaria da Iñaki Martiarena Mattin (Donostia, 1967). 25 urte baino gehiago daramatza, besteak beste, irudiak, umore zintak eta ilustra-

zioak egiten. Azken lana du Zarrakamalda (Txalaparta), iaz argitara eman zuen bere lehen eleberri grafikoa. Bere bilakaera pertsonal eta profesionalean jauzi bat dela dio, are gehiago, “ahalduntze grafiko” bat izan dela. Berriki Por-tugalete Uri Urena komiki lehiaketako lehen saria ere irabazi du marrazkilariak, Lore den-da lanarekin. Errefuxiatuen afera ardatz har-tuta, grafismo berritzailea erabili du. ‘Zarrakamalda’ zure lehen komiki luzea da. Zer

dela eta eman zenuen jauzia? Bi gauzengatik da berezia lan hau: formatua-gatik eta nik sortutakoa delako. Enkarguak egitean gustura aritzen naiz, baina kasu hone-tan nik sortutako lana izan da eta bertan sumatzen da ahots propio bat izateko ahale-gina. Era berean, ahalduntze grafiko bat naba-ritzen dela uste dut. Joan den urtean aurkez-tu nuen eta dagoeneko bere bidea egin du komikiak. Balorazio ona egin dugu. Beharrezkoa zenuen zure barrenak gidatutako

zerbait egitea? Lan asko argitaratu ditut eta pozik egin dut orain arteko bidea, baina horrelako zerbait nahi nuen, barrenak eskatzen zidan horrela lan egitea. Hainbat gauza nituen gordeta nire baitan eta ezinezkoa nuen beste tankera batean adieraztea. Urteetako lana izan da, aha-legin handia egin dut, baina gustura nago. Zure ilustrazioak eta komikiak koloretsuak izan

ohi dira, baina azken honetan, berriz, zuri-beltza

erabili duzu. Zergatik hautu hori? Istorioak berak eskatzen zidalako. Arriskua nuen koloreen mundu horretan galtzeko, eta ez nuen nahi gauza polit bat egin. Istorioari

garrantzia eman nion eta zintzoa izan naiz barrenak eskatzen zidanarekin. Bitxia da, bai-na proiektua bukatu eta gero beste muturrera joan naiz eta orain dela gutxi egin dudan era-kusketan publikoak kolorearen erabileraren-gatik zoriondu nau. Baina, Zarrakamalda-ren kasuan, argi nuen zuri-beltzez izan behar zue-la. Hortaz, saiatu naiz hitza eta irudiaren arteko oreka bilatzen, irakurleak arnasa hartzeko isi-luneak daude eta baita ere marrazki atsegina-goak ere, nik neuk ere marrazkiarekin goza-tzeko. Tonuarekin ere jolastu dut. Hasieran tonua tristeagoa zela ohartu nintzen eta bizi-tzaren aldeko jarrera hartu nuen komikian ere. Orain zer nolako proiektuak dituzu esku artean? Momentu honetan, ilustrazio lan bat lantzen ari naiz Kristina Enea Fundaziorako. Orain dela gutxi Musika Musuka erakusketa egon da Tabakaleran eta ostatu batean jarriko dut hemendik gutxira. Bitartean, beti bezala, for-mazioarekin, ikasten, enkarguak egiten, marrazten, koloreak lantzen ari naiz. Esan dezakegu zure ibilbide osoan denetarik egin

duzula: umore zintak, kartelak, ilustrazioak, ikas-

taroak, liburuak, zuzeneko saioak.... Zer falta

zaio Mattini egiteko? Egia esan, Zarrakamalda argitaratu eta gero ezer gutxi! Beharbada sakontzea eta dakida-na hobetzea da falta zaidana. Azken erakuske-tan publikoak gehien estimatu duena kolorea-ren erabilera da eta formatu handikoa izatea, eta hain zuzen ere, hori zen nik faltan nuena. Baina guztiak du bilakaera, eta nirea bide natu-rala izaten ari da. Beti daude gauza berriak egiteko, eta genero batetik bestera aritzea ere gustatzen zait. Urteak eman ditut karikaturak egin gabe eta azkenaldian berriro ari naiz egi-ten, adibidez. Azken finean, oreka bilatu behar dugu ditxosozko merkatua eta norberaren bulkadaren artean.

Zaila da oreka hori bilatzea? Oso zaila, baina horretan aritzen gara. Egia da, gaur egun mediatikoki komikigintza badi-rudi berriro agertzen ari dela, oso bazterreko munduan jardun izan baikara. Hain zuzen ere, Zarrakamalda-k hori adierazten du. Bazterre-tik idatzitako eta egindako lana da. Nola ikusten duzu egoera Euskal Herrian? Nire esperientziatik hitz egin dezaket. Galde-ra horri erantzutea zaila da, ni egilea naiz, eta kritikoek egin beharko lukete balorazioa. Bola-da batean komikigintza utzi nuen eta ilustra-ziora jo nuen, eta orain Zarrakamalda-k berri-ro komikigintzara ekarri nau. Nik soilik esa-nen nizuke euskarazko komikia ez dagoela oso loraldi handian, bazterreko kontu bat iza-ten jarraitzen du, lanak argitaratzen diren arren. Horrez gain, publikoa dagoela uste dut. Zarra-kamalda lantzen hasi nintzenean, gogoan dut

helduentzako istorio bat egin nahi nuela. Izan ere, oraindik aurreiritzi asko ditu komikiak, eta horiek apurtzeko bidean argitaratu nuen: liburu sendo bat, istorio sakon batekin publi-koak ikusteko komikia beste edozein medio-ren adinekoa dela. Beharbada, gure lana eta gure ahalegina izan beharko litzateke aurrei-ritzi horiek gainditzea. Publikoa ohartu behar da komikiaren bidez edozein gauza kontatu ahal dela. Irudigintzaren munduan bizi gara egun. Nola

eragiten dio horrek komikiari? Kezka dut, ez ote ditugun irudi gehiegi, ez ote dugun gainestimulazio gehiegi. Horregatik aritu nintzen hainbat urtez ia ezer argitaratu gabe, irudien gainprodukzioa dagoelako. Azken finean neka-neka eginda amaitzen duzu. Irudiez ari naiz; komikigintzan, zorio-nez, bazterrekoa denez, ez da hau gertatu. Komiki zalea ere banaiz eta azken lanarekin gustura gelditu naiz.

Abuztuan, Usurbilgo Artzabal jatetxean izango dira ikusgai Mattinen zenbait lan. IKER AZURMENDI

Page 5: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko uztailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·komikia

Zer-nolako komikiak irakurtzen dituzu zuk?

Denbora faltagatik gutxi irakurtzen ari naiz momentu honetan. Bestetik, sormen proze-surako ez dut apenas estimulurik behar, ez ditut jaso nahi, eta besteen lanak ez ditut asko jarraitzen. Horrela, nire barruko ahotsari kasu egiten saiatzen naiz. Jakina, ez naiz nire munduan bakarrik aritzen. Adibidez, orain dela gutxi egon naiz Sarako biltzarrean eta gauza politak egiten ari dira. Pozgarria da oso. Nola sortzen dituzu zure pertsonaiak eta isto-

rioak? Bizipenetan oinarritzen naiz, batik bat nire gogoetak dira. Komikiak irakurtzeko denbo-ra gutxi izateak ez du esan nahi, adibidez, lite-raturarik ez dudala irakurtzen. Azkenaldian poesia asko irakurri dut, eta proiektu polita egin dut Ainara Maiarekin. Berak Musuak liburu proiektuaren poemak irakurri, eta nik ilustrazioekin lagundu dut.

Zer ematen dizu zuri marrazkiak? Barrenak ordenatzeko eta adierazteko modu bat da niretzat, gerora bihurtu nuen ogibide. Nik uste dut berezkoa dugula gizakiok marraz-teko bulkada, kontua da gero batzuek gara-tzen dugula edota baldintzak ditugula hori ateratzeko eta beste batzuek ez. Nire kasuan, bulkada horri kasu egin nion, nahiz eta ino-lako tradiziorik ez egon nire inguruan. Gaine-ra, egia esan, ez nituen baldintza egokiegiak izan, baina aurrera atera nintzen eta egun ogi-bide dut. Hazi batekin alderatzen dut nik. Zuk izan dezakezu hazi indartsua, baina inguruan porlana baldin badago alferrekoa izanen da haztea. Nik uste dut gure ogibidean hori ger-tatzen dela, eta iruditzen zait, baldintzak, egun, akaso hobeak direla. Nola ikusten duzu zuk izandako bilakaera? Urte batzuk baditut dagoeneko eta edukian zein marrazteko moduan ikaragarrizko aldea ikusten dut. Dena den, une honetan ez dut nire

burua estilo batean kaiolatu nahi eta horrek ez nau kezkatzen. Nire lanetan aniztasuna dagoela ikusten dut, baina ez dagokit niri horretaz hitz egitea. Anitza izaten eta goza-tzen saiatzen naiz ni. Jolastea ere bilatzen dut. Tamalez, jolasaren ideia guztiz ahaztuta dugu gure gizartean, eta nik uste dut berreskuratu behar dugula alor eta esparru guztietan. Pin-tzela edo dena delakoa hartu eta jolastu. Asko-tan iruditzen zait agian pres-tigio gehiegi ematen diogu-la geure buruari, eta gor-putza alde batera uzten dugula, zokoratuta. Baina digitalizazioaren aurretik eskuak zikintzen genituen lan egiteko eta, hain zuzen ere, nik neuk eskuz egiten ditudan lanetan gehiago gozatzen dut, fisikoagoa delako.

Biak uztartzen dituzu? Biak baliagarriak dira eta biak uztartzen ditut. Digitalizazioak ikaraga-rrizko aukerak ekarri ditu eta zoragarria da hori, baina eskuz egiten ahalegintzen naiz. Haur eta gazteentzat liburu ugari ilustratu

dituzu, baina azkena helduentzakoa duzu. Alde

handia dago bata eta bestearen artean ilustra-

tzerako orduan? Orain konturatu naiz, denborarekin, genuen arduraz. Ardura handia da testu bat hartu eta irudi bihurtzea, eta beti saiatu naiz horrek ni ez blokeatzea. Adinaren kontua uste dut merkatuaren legea dela, merkatuak egiten du zatiketa hori. Belardoren kasuan, adibidez,

makina bat heldu etortzen zaizkit esatera asko gustatzen zaiela pertsonaia. Gaiaren arabera saiatzen naiz grafismoa aldatzen, egitasmo bakoitzak bere grafismoa izateko. Hitzekin jolastea ere gustatzen zaizu eta eza-

gunak dira zure hitz-jokoak ilustrazioetan. Beha-

rrezkoak dituzu? Nonbait irakurri nuen autodefentsa egin behar dugula, eta umorea autodefentsa tresna bat

da. Nire kasuan, duda-rik gabe, autodefentsa bezala erabiltzen dut umorea. Arkatzak mina du eta min horre-tarik jarduten gara. Bizitzaren aldeko apus-tua neketsua da zenbai-tetan eta jolasa behar dugu. Azken finean, bakoitzak

bere lekua bilatu behar du

mundu honetan? Bai, eta Zarrakamalda-n horretan sakondu dut. Lan autobiografikoa ez izan arren, prekarietate emozional eta ekonomi-koari buruzko hausnarke-ta egiten du. Lokatzak

–liburuko protagonistak– bere lekua bilatu behar du, eta nik neuk ere nire lekua bilatu behar izan dut urte hauetan guztietan. Ibilbi-de guztia baliatu dut norberaren lekua erai-kitzeko eta ahalegin handia egin dut nire lekua topatzeko. Zaila da, batzuetan ez dizute leku-rik uzten eta zure burua kokatu behar duzu. Orain ikusi dut ereindakoa biltzen hasi naize-la, eta urte oparoak izaten ari dira. Aurkitu dut nire tokia.

Kristina Enea Fundaziorako egindako ‘Supervivencia’ lana. IÑAKI MARTIARENA

DONOSTIA

Page 6: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

06 // Ortzadar Larunbata, 2017ko uztailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Guztien eta inoren hiriaMarseilla, Frantziako bigarren hiri handiena, munduaren beraren isla da: kultura, hizkuntza eta jatorri anitzeko herritarren nahasketa bizia ematen da bertako kaleetan

DDUELA zenbat bizi zara Marseillan?”, galdetu dit dendariak. Nik txundituta begiratu diot. Hiri honetan

nahikoa da aste batean janari-denda beretik hiru bat aldiz agertzea bati Marseillakoa noiztik ote den galde-tzeko. Agian, erantzun ona honakoa litzateke: “Gaurtik hasi eta etzi arte”. Berdin da frantsesez kostata min-tzatzea. Edo txintik esateko gai ez iza-tea. Berdin du hitz egiten ez baduzu ere. Berdin du inguruko kaleak ez ezagutzea. Posible da noizbait Mar-seillakoa izatea bizitza honetan. Eta merezi du, zalantzarik gabe. Marsei-llakoa izatea munduko edozein leku-takoa izatea delako, dela antipodeta-koa dela Proventzako herrixka batekoa. Hori bai, baldintza bat dakar berekin: hona bazatoz, zure munduaren parte bat hiri honetara ekarri behar duzu. Edo mundu berri bat sortu. Baina zurea dena kale hauen bizitzara gehitu behar duzu. ANIZTASUNAREN ISLA Marseilla Frantziako bigarren hiri handiena da, Parisen ondoren. Hemen ez dago Eiffel dorrerik, ezta Louvre museo-rik ere. Jendea bera da monumen-tua hemen. Badira juka, manioka, Marseillako xaboia eta Alepokoa, grafitiak, kaleko artea, rapa, imanak otoitz egiteko, eliza baten ezkila orduak emateko, tranbia, kontraban-doko tabakoa eta haxixa eskaintzen duen kantoiko tipoa, soinekoak egi-ten dituen andrea, jatetxe ukraina-rra, ile-apaindegi afrokaribetarra, moja-etxea (putetxearen ondoan), lurrin-usaina eta estolda-usaina duen lurrina, markako boutique-ak... Eta argia du. Eguzkia eta Mediterraneoa. Baita kale estu eta hotzak ere. Hala-koa da Marseilla: dena eta ezereza. Mundu osoaren erakusgai bat. Hiria merkataritza-portu gisa sortu zuten duela hiru mila urte, eta egun, hiri honek mundu osoaren nahasketa eta mestizajearen ate izaten jarraitzen du. Aberatsa aniztasunean. Askotan,

izan zitekeen, hau baita, Kaukasoz kanpo, fededun gehien duen lekue-tako bat. Jamesek ez zuen gure erreportajera-ko argazki bat ateratzerik nahi izan, oraindik paperak legeztatu gabe zituela zioen, eta hori iskanbila izan zitekeela. “Bizitza zaila da, paperak, polizia eta hori guztia”, zioen. Bere nagusia berekin oso pozik zegoela kontatu zigun, arabieraz, frantsesez eta ingelesez hitz egiten duelako, bai-na ez ziola begirik kentzen, eta “agu-re erretxina” zela ere bai. Lanean utzi behar izan genuen, beraz. Handik ez oso urruti, Rue Fongaten, ilea mozteaz gain, musika jarri eta bere bezeroei edaria eskaintzen zie-ten, ile-apaindegi afro batean, gauer-dia pasata ere. Kale horretan gora, azala harrotua zuen eskailera zirri-marratu batzuek Cours Julien plaza-ra bide ematen dute. Han, gazteak, artistak, musikariak ikasleak, txirrin-dulariak, turistak, eta luthier bat ere biltzen dira. Gauez, zalapartak taber-nak eta jatetxeak gainezkatzen ditu; egunean zehar, ordea, familien eta neska-mutilen algara da eremuan nagusi, plazan bertan dagoen musi-ka-eskolara, jolas-parke txikira, petanka-jokalekura eta bazter horri

bizitza ematen dion arte-esko-lara bidean. Noalles auzoa

batzen duen bihotza da plaza hori.

2013an Marseilla Europako Kultur Hiriburua izan zen. Zoritxarrez, baina, energia- eta kultura-

zaparrada horri guz-tiari probetxu atera

beharrean, udalak higiezinen espekulazioko

makroproiektuak eta proiekzio megalomanoak bultzatzeko erabili zuen aukera bikain hura; hau eta antzeko beste herri-arrondizamen-duetan etxebizitza eraikin osoak lite-ralki dinamitatu zituzten auzoak bir-gaitzeko. Komunitate gehienak ber-tatik kanporatzeko proiektuak ziren. Hala ere, emigrante, iheslari, fami-lia xume eta langileen arteko ener-gien herri-nahasketa hori izan zen auzoa aurrera atera zuena, gazte, sortzaile, ikasle, unibertsitario eta merkatariekin elkartasunean; eta kultur hiriburutza igarotakoan, dena eta ezereza den hiri baten zimen-duak jaso zituzten.

DANIEL BURGUI

Argia du hiriak.

Eguzkia eta Mediterraneoa. Baita kale estu eta hotzak

ere. Halakoa da Marseilla: dena

eta ezereza

Mundu osoaren nahasketa eta mestizajearen ate izaten jarraitzen du Marseillak. Lerroon gainean, hiriko

bi irudi: beltzen eskubideen aldeko manifestazio bat eta grafiti koloretsuz beteriko kalea. DANIEL BURGUI

baina, den bezalakoa izateagatik estigmatizatua ere izan da. Hain zuzen, marseillarrekin izan genuen lehen harremana portu zaharrean izan zen: Marokoko neska-mutiko batzuk ezagutu geni-tuen; bainujantzian plisti-plasta ari ziren, Saint Jean gotorleku ondoko harri batzuetan. Haietako batek hiru egun zeramatzan bakarrik hirian, beste batek sei hilabete, Italian bizi-

tzen egon ondoren. Beranduago, Kaputxinoen kalean, Noalles merka-tuan, James izeneko saltzailea bere postuko salerosgaiak saltzen saiatu zen: banana batzuk, mota guztieta-ko frutak eta belar aromatikoak. James Komora uharteetan jaio zen; Komora uharteak Madagaskarreko iparraldearen eta Mozambikeko ipa-rraldearen arteko urrutiko artxipe-lago bat dira, Indiako Ozeanoko hiru uhartek osatutako herrialde bat, eta

jakina, Frantziaren kolonia izanda-koa. Komoreetako biztanleak hiri honetako bigarren komunitatea dira, magrebtarren ondoren. Marseilla, era berean, sinesmen judua duten biztanle gehien duen hirugarren hiria da Europan. Eta antigoaleko saltzaileen auzoan eli-za greko bateko apaiz bizardun batekin gurutzatu ginen. Nahiz eta Armeniako eliza apostolikokoa ere

Page 7: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

Ortzadar // 07Larunbata, 2017ko uztailaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·artea

ZZAZPI urte dira jada Maite Martinez de Arenazak (Aretxabaleta, 1972) Bilbo-ko Solokoetxe auzoan La

Taller gunea ireki zuenetik. Urte hauetan guztietan, teknika grafikoen bitartez sortutako arte irudien ekoiz-pena, edizioa eta zabalkundea izan dira espazioaren eginkizuna. Iaz, Eusko Jaurlaritzaren eskutik Gure Artea saria irabazi zuen guneak, arte plastiko eta ikusizko arloan eginda-ko lanaren aitortza gisa. Orain, aurrerapauso bat emanez, arteari zuzendutako lokal honen parean beste gune bat ireki du Mar-tinez de Arenazak, Tania Arriaga (Iruñea, 1972) kazetari eta irakaslea-rekin batera. Erredakzioa izeneko txokoa La Taller galeriaren hedape-na dela azaldu dute. Gainera, “oso modu naturalean eta presiorik gabe” sortutako proiektua izan dela konta-tu du Martinez de Arenazak. Erreda-kzioa-rekin teknika grafikoa eta inprentaren teknologiak uztartu nahi dituztela jakinarazi du galeriaren arduradunak. Hala, testuak ekoiz-teko eta hedatzeko bulego gisa plan-

teatzen dute Solokoetxeko “labora-tegi berria”. Testuak sortzeko, jada erabiltzen ez diren makina eta balia-bideez hornitu dira. KURIOSITATEAK BULTZATUTA Mar-tinez de Arenazaren arabera, egitas-mo kultural honek “helburu askori ematen dio erantzuna”. Alde batetik, jakinarazi du, inprimatzeko sistema tradizionalekin beti izan dutela nola-baiteko harremana: “Atzerrira joa-ten ginenean tailer askotan testuak egiteko makinak berreskuratzen zituztela ikusten genuen”. La Talle-rren, ordea, irudia izan da beti lan-du dutena eta, orain, testuak sortzeko antzinako sistemak erakarrita jarri dute martxan proiektua. “Makina hauekiko kuriositateak eraman gin-tuen laborategi txiki hau muntatze-ra”, kontatu du arduradunak. Bestal-de, La Taller soto batean kokatzen denez, bertan egiten dena jendeari erakusteko “erakusleiho” bat izatea ideia ona izan zitekeela otu zitzaien. Martinez de Arenaza Arte Ederren mundutik dator; Arriaga berriz, komunikazioarenetik. Hori kontu-

dituzten webguneetako batean sar-tu ziren eta bilaketan agertu zen lehe-na ikusi bezain laster, saltzailearekin harremanetan jarri ziren. Berarekin geratu eta proiektuaren nondik nora-koak argitu behar izan zizkioten. “Gizonak esku formaletan utzi nahi zuen makina”, kontatu dute. Azke-nean, ehun urtetik gora dituen Minerva bat erosi zuten eta saltzai-leak chivaletea deituriko tipoz bete-riko tiradera handi bat eta 40ko hamarkadako gillotina bat oparitu zizkien. Kantabriara joan behar izan ziren makinen bila, “abentura bat izan zen dena ekartzea, izan ere, inprimagailuak soilik 500 kiloko pisua du”, kontatu dute. Minerva berunezko edo egurrezko tipoak jartzeko makina bat da. New York Times egunkariak 50eko hamarkadan oraindik erabiltzen zuen eta Bilboko La Gaceta del Nor-te-k ere 1976an teknika honekin lan egiten zuen. “Erredakzio-ko erakus-leihoaren aurretik pasatzean eta makina ikustean harrituta gelditzen da jende nagusia, duela gutxira arte beraiek ere tresna honekin lan egin

izan dutelako”, kontatu du Martinez de Arenazak. Erredakzioa martxan dago jada eta lehendabiziko proiektu espezifikoa ere bai: erreportaje bakar bateko Minerva aldizkari ilustratuaren ekoizpena. Mirentxu Purroi kazeta-riak Trump fenomenoaren inguruan idatzitako testua bilduko du eta Higi Vandis artista arduratuko da irudiez. Inprimagailu zaharra portada edo sarreren testuetarako erabiliko dute; gainerakoa, berriz, modu digitalean inprimatuko dute. Ilustrazio guztiak ere Minervarekin egingo dituzte. Hamalau orrialdeko aldizkaria izan-go da eta 250 ale argitaratuko dituz-te. Sare sozial eta webgunearen bitar-tez ere eskuratu ahalko da. Ale guz-tietan, kazetariak idatzitako hizkun-tzan argitaratuko dira testuak; Purroirena, esaterako, gaztelaniaz izango da eta webgunean itzulpenak euskaraz eta ingelesez ere egongo dira. Aldizkariarekin omenaldi txiki bat egin nahi diete kazetariei ere. Izan ere, arduradunen ustez, “lanbi-dea desprestigiatuta dago”.

Kazetaritza, artea eta inprenta uztartzen dituen ‘Erredakzioa’ gune esperimental berriak ateak ireki ditu Bilboko Maestro Iciar kalean. ‘Minerva’ aldizkariaren aurreneko alea izango da bere lehen uzta

Teknika zaharren balioa

AINHOA LORES

Maite Martinez de Arenaza eta Tania Arriaga, espazio berrian. ‘ERREDAKZIOA’

Abentura bat izan zen dena hona ekartzea, inprimagailuak soilik 500 kiloko pisua du”

MAITE MARTINEZ DE ARENAZA ‘Erredakzioa’ espazioko arduraduna

tan hartuta, “kazetaritza eta honen inguruan gaur egun ematen ari diren fenomenoen gainean hausnartzeko gune bat” sortu nahi izan dute. Izan ere, Arriagak hainbat urte eman ditu Estatu Batuetan doktoretza egiten, eta bertan sare sozialek eta informa-zioaren munduak oro har ekarri dituzten aldaketak ikustean zerbait egin behar zuela erabaki zuen. Pentsatu eta berehala jarri ziren martxan. Minerva deituriko inpri-magailu zahar bat erosteko asmoz, bigarren eskuko produktuak salgai

BILBO

Page 8: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/07/04/ortzadar01072017... · gorako: LOMCE eta honen interpretazioa den HEZIBERRI 2020k hezurretan

Larunbata, 2017ko uztailaren 1a 08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.namussfilms.com

Jon Herranz Getxo, 1980

Datorren astean...

Carlos Mediavilla