Oporren lana.maider eta eder

17

Transcript of Oporren lana.maider eta eder

Page 1: Oporren lana.maider eta eder
Page 2: Oporren lana.maider eta eder

New York nazioarteko merkataritza gune eta munduko ekonomiaren hiriburuetako bat (Paris, Londres eta Tokiorekin batera) da. 2005ean bere gune metropolitarraren metropolitar produktu gordina (BPG moduko magnitudea) 952,6 milioi estatubatuar dolarrekoa zen, Estatu Batuetan handiena izanik. Bertan enpresa nagusi askok dute bere egoitza, tartean Fortune aldizkariak argitaratutako 500 aberatsenen zerrendaren 44k.

Page 3: Oporren lana.maider eta eder

6.400.000

6.600.000

6.800.000

7.000.000

7.200.000

7.400.000

7.600.000

7.800.000

8.000.000

8.200.000

1950 1960 1970 1980 1990 2000 2005

Pertsona

Page 4: Oporren lana.maider eta eder

New York Estatu Batuetako ipar-ekialdean, New York estatuko hego-ekialdean eta Washington eta Boston arteko bide erdian dago Hudson ibaiaren bokalean kokatuta, honek Ozeano Atlantikora itsasoratzean babesturiko portua sortzen du, hiriaren hazkunde ekonomikoa hobetzeko laguntzen duena. Hiriaren gehiena hiru uharteetan banatuta dago: Manhattan, Staten Island eta Long Island, eraikitzeko lur urria izanik.Harlem ibaia, Ekialdekoa eta Hudson ibaien artean dagoena, Manhattan eta Bronx auzoak banatzen ditu. Ibaiei lur-eremu batzuk irabazi eta gero, hiriak 831,4 km² azalera du, lekurik garaiena Staten Island dagoen Todt muinoa izanik(124,9 metro) .

Page 5: Oporren lana.maider eta eder

Napoli edo Madril bezalako hirien latitude berean izan arren, New Yorkek klima heze kontinentala du, kontinentearen barnealdetik aire hotza dakarten haizeak direla eta. Kostaldean dagoenez, negu hotzak ez dira barnekaldean bezain hotsak eta urtean apenas 63,5 eta 88,9 zm elurra du, aro epela bataz besteko 199 egunekoa izanik. Uda beroa eta hezea da, urtean bataz besteko 18 eta 25 egunen artean 30 °C baino gehiago izanik.Ez-ohikoak badira ere, New Yorken haize-erauntsiak badaude. 1981ean batek Manhattango hegoaldea urez bete zuen eta 1938an beste batek 700 hildako utzi zituen.

Page 6: Oporren lana.maider eta eder

Arkitektura Parkeak

Hiriko ezaugarriak

Hurrengo diapositiba

Page 7: Oporren lana.maider eta eder

Atzera

New Yorkek garaiera handiko 5694 eraikin dauzka, eta horietatik 48 dira 200 metro baino gehiagoko garaiera duten etxe-orratzak, jadanik guztiz eraikita daudenak. Alegia, munduko beste edozein hirik dauzkanak baino gehiago.

· Woolworth Eraikina (1913)

· Chrysler Eraikina (1930)

· Lever Etxea (1952)

· Seagram Eraikina (1957)

Argazkiak ikusi

Page 8: Oporren lana.maider eta eder

New Yorkek 113 km² azalerako parkeak eta 22 kilometroko hondartza publiko ditu. Natura-gune nagusiak honako hauek dira:

· Central Park, 3,41 km² laukizuzena da (4 km x 800 m). Manhattanen dago eta Estatu Batuetako parkerik bisitatuena da, urtero 25 milioi turista izanik. Frederick Law Olmsted eta Calvert Vauxek diseinatu zuten. · Flushing Meadows-Corona Park, Queensen kokatuta. Bertan 1939 eta 1964ko Nazioarteko Erakustaldiak ospatu zituzten . · Prospect Park, Brooklynen, 2,1 km² azalera du .

AtzeraArgazkiak ikusi

Page 9: Oporren lana.maider eta eder

Woolworth Building (1913)

Equitable Building (1916)

Atzera

Page 10: Oporren lana.maider eta eder

Central Park

Flushing Meadows-Corona Park

Atzera

Page 11: Oporren lana.maider eta eder

New York City bost auzo edo barrutik (ingelesez, "boroughs") osatzen dute: Brooklyn,Queens, Bronx, Manhattan eta Staten Island ("The Five Boroughs").Barruti bakoitzaren barruan gune oso ezberdinak daude, eta jatorri ezberdineko bizilagunak: txinatarrak, latinoamerikarrak, ekialdeko europarrak... Dena dela, auzo askoren mugak ez daude oso zehazturik.

Page 12: Oporren lana.maider eta eder

Auzo hau da New Yorkeko auzorik ezagunena, eta finantza, merkataritza eta ikusgai turistiko gehienen kokalekua. 1.564.798 biztanle eta 59,5 kilometro koadroko azalera dauka. Uharte bat da, 21,5 kilometroko luzera duena (iparraldetik hegoaldera) eta zabalera, berriz, 3,7 kilometrokoa eta 1,3 kilometrokoa. Manhattanek mendebaldean duen muga Hudson ibaia da (ibaiaz bestaldeko lurraldea New Jersey estatua da), eta ekialdean East River.

Page 13: Oporren lana.maider eta eder

Hiriaren hego-ekialdean kokatuta dago, Long Island uharte handiaren mendebaldeko muturrean. 2.472.523 biztanle dauzka, eta New Yorkeko auzorik populatuena da. Herbehereetako Breukelen hiriaren izenetik eratorria da "Brooklyn" izena. 182,9 kilometro koadroko azalera dauka. "City of Churches" izenpean ezaguna da ere (elizen hiria) eta nortasun berezkoa mantendu du. Lekurik ezagunena Brooklyn Zubia da, Manhattanekin lotzen diona Telebista eta zineman askotan agertzen da, 1870ean eraiki zen eta 1825 metroz bere garaiko zubi esekirik luzeena zen eta altzairuzko kablez zintzilikako lehena..

Page 14: Oporren lana.maider eta eder

New Yorkeko bost auzoetatik lurralde handiena hartzen duena da, 282,9 kilometro koadro baitauzka. Populazioa 2.225.486 biztanlekoa du. Auzo hau ere Long Island uhartearen mendebaldeko muturrean dago, Brooklynen ipar-ekialdean. Auzo honetan kokatuta daude New Yorkeko aireportu handienetakoak.

Page 15: Oporren lana.maider eta eder

1.363.198 biztanle eta 108,9 kilometro koadro dauzka. New Yorkeko bost auzoetako iparraldekoena da. Halaber, bost auzoetatik uharte batean ez dagoen bakarra da. Izena zor dio Jonas Bronck-i, zeina Suediatik iritsitako etorkin bat baitzen, lurralde horretako lehenbiziko biztanlea. Bronx auzoak, nahiz eta entzute txarra izan, leku arriskutsua delako, ikuskizunak baditu ere. Haien artean Bronxeko zoologikoa eta Lorategi Botanikoa, 47 lorategi ezberdinak dituena, munduko larrosa lorategirik handiena barne. Gainera Yankee Stadium famatua Bronx-en kokatua dago.

Page 16: Oporren lana.maider eta eder

459.737 biztanle eta 151,5 kilometro koadro dauzka. Uharte bat da, Manhattanen hego-ekialdean eta Brooklynen mendebaldean kokatua. Brooklynekin lotuta dago Verrazano-Narrows zubiaren bitartez (bidesaria ordaindu behar da). Staten Islandeko punturik altuena, Todt Hill, era berean New York hiriko punturik garaiena da. Ez dauka eraikin famatuenik baina bai parke eta leku historiko ugari. Haien artean, Estatu Batuetako gotorleku zaharretariko bat, "Ford Warsworh" alegia , 200 urteetan portua defendatu zuena eta askatutako lehen esklabuen komunitatea, bertan nekazaritzan aritu zuena. Horretaz gain, Manhattan eta Askatasunaren Estatuaren ikuspegi famatuenak bertatik lortzen dira.

Page 17: Oporren lana.maider eta eder