Operadore mekanikoak

12
HIGIDURA TRANSMITITZEKO ETA ERALDATZEKO MEKANISMOAK Gizakiak erabiltzen dituen operadore mekaniko askok bi zeregin egin ditzakete aldi berean higiduraz: transmititu eta eraldatu. Unitate honetan gehien erabiltzen diren operadore mekanikoen oinarriak aztertuko ditugu labur labur 1. BIRADERAK Ardatz bat ahalegin gutxiagorekin biratzea ahalbidetzen duen operadore bat da. Biradera biratzean ardatza ere biratzen da. Benetan biradera palanka bat da. Zenbat eta handiago izan biraderaren besoa, orduan eta indar gutxiago egin beharko dugu ardatza mugiarazteko. Biraderak lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra.

Transcript of Operadore mekanikoak

Page 1: Operadore mekanikoak

HIGIDURA TRANSMITITZEKO ETA ERALDATZEKO MEKANISMOAK

Gizakiak erabiltzen dituen operadore mekaniko askok bi zeregin egin ditzakete aldi berean higiduraz: transmititu eta eraldatu. Unitate honetan gehien erabiltzen diren operadore mekanikoen oinarriak aztertuko ditugu labur labur

1. BIRADERAK

Ardatz bat ahalegin gutxiagorekin biratzea ahalbidetzen duen operadore bat da. Biradera biratzean ardatza ere biratzen da.

Benetan biradera palanka bat da. Zenbat eta handiago izan biraderaren besoa, orduan eta indar gutxiago egin beharko dugu ardatza mugiarazteko.

Biraderak lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra.

Page 2: Operadore mekanikoak

2. BIRABARKIAK ETA BIELAK.

Birabarkia ardatz bakar baten inguruan kokatutako biradera bat edo batzuk ditu. Birabarkia biela bat edo batzuei lotuta joaten da eta mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko mugimendu lineal bihurtzen du.

Biela barra zurrun bat da eta bere zereginak bi dira: esfortzua puntu batetik bestera transmititzea eta higidura zirkularra higidura zuzen bihurtzea.

bie

biradbiraba

Page 3: Operadore mekanikoak

3. ESZENTRIKOAK.

Mekanismo gurpilduna da, gurpilaren zentrotik igarotzen ez den ardatz baten inguruan biratzen dena. Operadore honek mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko mugimendu lineal bihurtzea ahalbidetzen du.

Page 4: Operadore mekanikoak

4. ESPEKAK. Espeka, eszentriko mota bat da. Eszentrikoak disko zirkular forma izaten dute, espekek aldiz forma irregularrak. Operadore honek mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko edota gora eta beherkoa mugimendu lineal bihurtzea ahalbidetzen du.

Page 5: Operadore mekanikoak

5. POLEAK EDO TXIRRIKAK. Polea erdian zulo bat daukan gurpila da. Zulo hori esker, bere ardatzean bira egin dezake, bai finkatuta, bai aske. Kanpoko aldean erreten bat dauka soka, uhal, kate edo horietako batek polea arrastatzeko Poleak lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra, eta alderantziz.

Page 6: Operadore mekanikoak

6. ENGRANAJEAK. Engranajeak biraketa mugimendua ardatz batetik beste batera transmititzen duten elementuak dira. Hortz edo irtengune batzuk dituzte, eta bata bestean ahokatuz arrastatzea eta biratzea lortzen da.

Zuzenak

Pinoi- kremailera

Konikoak

Amaigabea

Page 7: Operadore mekanikoak

HIGIDURA ZIRKULARRAREN TRANSMISIOA

1. MARRUSKADURA GURPILEN BIDEZKO TRANSMISIOA

Marruskadura gurpilen bidezko transmisioa bi azalera zilindriko (bata mugimenduan) kontaktuan jartzearen ondorioz bien artean marruskadura indar bat sortzen denean gertatzen da. Erresistentzia edo marruskadura indar hori gurpil hartzailea arrastatzeko adinakoa izan behar da.

Page 8: Operadore mekanikoak

2. UHALEN BIDEZKO HIGIDUREN TRANSMISIOA POLEEN ARTEAN

Elkarrengandik urruti samar dauden bi ardatzen artean higidura transmititu nahi denean, uhalak erabili ohi dira transmisio hori egin ahal izateko. Uhalak profil konstantea duten elementuak dira: itxiak, material malgu batez eginak (larruz, gomaz, kautxuz) higidura transmititzeko. Uhalak sekzio desberdinak izan ahal dituzte: zapalak, trapezoidalak, biribilak, horzdunak...

Page 9: Operadore mekanikoak

OREKA EKUAZIOA

d1=polea eroalearen diametroa d2=polea hartzailearen diametroa n1=polea eroalearen bira kopurua n2=polea hartzailearen bira kopurua

Page 10: Operadore mekanikoak

3. HIGIDURAREN TRANSMISIOA ENGRANAJEEN BIDEZ.

Engranajeak, ardatz desberdin batzuen biraketa higidura arrastatuz eta bultzatuz transmititzen dituzten operadoreak dira. Gurpil horzdunek engranaje bidezko transmisioa osatzen dute. Gurpilak tamaina berdinekoak ez badira, gehienetan txikiena (pinoia) motorra izaten da eta handiena (koroa) hartzailea. Horrela, abiadura txikitzeko transmisio bat eratzen da. Alderantziz gertatuz gero (hau da, motorra handiena eta hartzailea txikiena bada), abiadura handitzea lortzen da.

Page 11: Operadore mekanikoak

1

7 5

6

4

3

2

Page 12: Operadore mekanikoak

8

1

1

9

1

1

1