Oihu 13.zbk
-
Upload
barakaldoko-gazte-asanblada-barakaldo-gaztea -
Category
Documents
-
view
241 -
download
3
description
Transcript of Oihu 13.zbk
HEZKUNTZAREN ERREFORMA
(PIOLETAZO)
Madrileko Gobernuak abian jarri du
hezkuntzaren erreforma, lege honek
LOMCE izenagatik ezagutzen da.
Herriaren mesedetara egongo den
hezkuntza eredua eskaini beharrean,
merkatuaren logikaren baitan
inposatuko den hezkuntza eredua da.
LOMCE 11 . lege erreforma izango da.
Lege hauetatik 7 Lehen eta Bigarren
hezkuntzakoak izan dira, 1 Lanbide
Heziketakoa, eta 3, berriz,
unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean
behin, bataz beste, lege aldaketa
berri bat jarri dute indarrean.
Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan,
Finlandiakoa izan ohi dugu hizpide.
Izan ere, aipagarria da, bertan,
hezkuntza legeak hezkuntza
komunitatearen artean kontsentsuz
erabakitzeaz gain 30 urteko bizialdia
izaten dutela.
José Ignacio Wert-ek Espainiako
Ministroen Kontseilura eramango du
legea berriro, kontseilu horrek
LOMCE lege aurreproiektu bezala
onar dezan. Ondoren Ministroen
Kontseiluak Espainiako
Legebiltzarrera bidal iko du, onartu,
aldatu edo atzera bota dezaten. Behin
onartuta, ezarpen aldia honakoa
izango dela aurreikusten da:
201 4-201 5 ikasturtean, Lehen
Hezkuntzako 1 . , 3. , eta 5. kurtsotan;
DBHn, 1 . eta 3. mailetan;
Batxi lergoan, 1 . mailan eta Lanbide
Heziketako 1 . mailetan inposatuko da.
201 5-201 6 ikasturtean berriz, Lehen
Hezkuntzako 2. , 4. eta 6. mailetan;
DBHn, 2. eta 4. mailetan;
Batxi lergoan, 2. mailan eta azkenik,
Lanbide Heziketako 2. mailan.
Hezkuntza erreforma honekin, PPk
bere ideologiaren araberako
hezkuntza ezarri nahi du. Lege
dekretuz ikasleria sexuaren arabera
bereizten duen hezkuntzari bide
emango dio, bereizkeriaz jokatzen
duten ikastetxeak diru publikoz
finantzatuz. Ikasleen aukera
berdintasunean bermatu beharrean,
ereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen
ditu, legeak jasotzen duen ebaluazio
eredu inposatuarekin.
Eskola Kontseiluak erabaki organo
izatetik aholku organo soil bi lakatuko
ditu. Zuzendaritzaren eskuduntzak
handitzen ditu. Eskola porrotari
erantzun desegokia ematen dio,
arazoari pedagogikoki eta irakurketa
integral batekin aurre egin ordez,
arazoa ezkutatzen saiatzen da eta
ikasle “adimentsuak” eta “inozoak”
bereiztu. Ikasleak heztea baino,
titulua ateratzera soil ik
bideratuz. Curiculuma uniformizazio
tresna gisa indartzen du, horren
adierazle Wert-en ondorengo aipua:
“Hay que españolizar al alumnado
catalán”. Hezkuntza sistema ikasleon
beharretatik eta pertsona nahiz
herritar gisa ditugun beharretatik
aldenduz enpresen zerbitzura jartzen
da. Espainiar Konstituzioaren balioak
inposatzea eta
konstituzioaren ikaskuntza
derrigorrezkoa proposatzen du.
Ikastetxeen kanpo ebaluazio
“nazionalak” egingo dira, hauen
emaitzak publikoak izango direlarik.
Honek, konpetibitatea indartuz eta
presioa soziala areagotuko du.
Jarrian, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta
Batxi lergorako proposatzen dituzten
aldaketa nagusiak aipatuko ditugu.
Hiru aldaketa nagusi ditu erreformak:
Egiturazkoak; orain arte etapa
bakoitza ziklo ezberdinetan antolatuta
ezagutu izan dugu, hemendik aurrera,
zikloak desagertu eta egitura berri
oso bat proposatzen du. Aldaketa
curricular nagusia ikasgaien sailkapen
eta hauen gaineko eskuduntzan
datza. LOMCE erreformak ikasgaiak
hiru ataletan sailkatzen ditu:
- Tronkalak: oinarrizko ikasgaiak
izango liratezke eta hauen edukia eta
gutxieneko ordu kopurua oso-osorik
Madri lek erabakiko ditu. Bertan
kokatzen dira adimen loj iko-
matematikoari gerturatzen zaizkion
ikasgaiak.
- Espezifikoak: Aipatzekoa da, hemen
erl j ioari ematen zaion garrantzia
esaterako.
- Espezial izazioak: 3.maila honetan
kokatzen dute euskara, besteak
beste, Gaztelania eta atzerriko
hizkuntzak baino atzerago ageri da
zerrendan, ordu kopuruak ere
zehaztu gabe. Euskara eta gaztelania
“orekaz” erabil i behar direla markatu
dituzte.
- Ebaluazioak; etapa bakoitza
amaitzean rebalida edo azterketa
“nazionala” burutu beharko dute
ikasleek. Azterketa hauek Lehen
Hezkuntzan izan ezik, nota
ponderatua izango da. Hau da, DBH
eta Batxi lergoan nahitaezkoa izango
da proba gainditzea diploma
eskuratzeko. Amaierako notaren
%70a etapako nota izango da eta eta
%30a berriz, azterketa “nazionala”.
Modu honetan, Gobernu zentralak
eskoletan zer irakatsi erabaki,
baloratu eta kontrolatzeaz gain,
ikastetxeen rankingak osatuko dituzte
eta ikasleoi zailtasunak jarri .
Lege honek bete-betean jotzen du
egungo errealitate gordina
berproduzitzera. Lan merkatua
prekarizatzen dagoen momentu
berean egindako legea izanik, hau
onartuko duten ikasle sumiso eta
akritikoak bilatuko dituen hezkuntza
sistema bat bilatzen dute. Horrela, lan
merkatura salto egiterakoan,
sistemikoa izango den lan banaketa
bat bultzatuz. Prekarietatean biziko
den gehiengo langilegoa eta berau
esplotatuko duen elite txiki bat
sortzeko legea da honakoa.
LOMCEren bitartez euskal herritarrok
hezkuntzaren gainean dugun
erabakitzeko eskubide guztia
deuseztu nahi da. Nazio nahiz herritar
gisa gure herria eraikitzeko ditugun
mekanismoak ukatu nahi zaizkigu.
Euskara, besteak beste, erahiltzea da
lege honen helburu argia. Aurretiaz
ezagutu ditugun hizkuntz politikek
Euskal Herria
euskalduntzen ez dutela adierazi
badugu, inposatu nahi diguten
hizkuntz eredu berriak
euskaldunak direnak erdalduntzea
du helburu. Euskara hirugarren
mailan ezartzen LOMCEk,
euskaldun egiten gaituena
desagertarazteko asmoz.
Bestalde, Curriculumaren
uniformizazioa dakar. Izan nahi
duguna ukatuz, nahi dutena
izatera behartu nahi gaituzte:
“España, una, grande y libre”.
Berdintasunaren izenean, gure
errealitateak
eskaintzen digun abiapuntua albo
batera utzi, mundua ulertzeko
modu anitzak ukatu eta Espainiar
hauen partikulartasunak inposatu
nahi dizkigute. Gaur egun arte,
izan dugun autonomia urri eta
faltsua ere lapurtzea dute helburu,
zentral izazioan urratsak emanez.
Baina ikasleok badugu alternatiba!
Euskal herritarrok gure hezkuntza
ereduaren gainean erabakitzeko
dugun eskubide aldarrikatzeaz gain,
hitzak ekintza bilakatzean datza
gakoa, gaurdanik eraikuntzari ekitea.
Horregatik, lege arrotzen aurrean
herri gisa indarrak batu eta
borrokatzeaz gain, Euskal Herrian
behar dugun hezkuntza sistema
inguruko eztabaida zabaldu behar
dugu. Ez gara hutsetik hasten, ordea.
Aspaldi hasi zen herri hau bere
hezkuntza sistema eraikitzen. Horra
hor, Ikasle Euskaldun Eleanitzak
Sortzeko Proposamena edota Euskal
Curriculuma bezalako proiektuak.
Ezinbestean hezkuntza burujabe
baten oinarrizko zutabe direnak. Bildu
ditzagun elkarren indarrak eta
bakoitzak beretik emanez helduko
gara biharko egunez hezkuntza
propio bat eraikitzera.
HERRI HARRESIA 2.0: ZUBI HARRESIA
(ORTIGALARA)
Beste behin EAJren hautua
zapaltzaileen aldean jartzea izan da.
Ondarroan herritarrek eraikitako zubi
harresia desegiteko eta Urtza
atxi lotzeko 30 fula baino gehiago
mobil izatu behar izan ditu, zodiak eta
bestelako baliabideez gain. Goizeko
seiak inguruan turruna entzun ostean,
06:30 aldera iritsi ziren poliziak Aske
Gunera, eta 08:00 inguruan hasi ziren
jendea ateratzen. 1 0:00 aldera hartu
zuten atxi lo Alkorta, pol izia operazioa
hasi eta ia lau ordura.
Ehunka lagun bildu ziren Alkorta
babesteko erresistentzia pasiboa
erabil iz. Horretarako, Ondarroako
ibaiadarra gurutzatzen duen zubia eta
bere sarbideak bete zituzten, Alkorta
zubi erdian geratuz. Ertzaintza
heltzean, bost aldiz ohartarazi zien
protestan ari zirenei Urtza atxi lotzera
zihoazela, "Auzitegi Nazionalak
igorritako aginduak betez", eta
erantzukizun penal zein
administratiboak jasateko arriskuan
zeudela. Herriaren erantzuna "Ez
gaituzue geldituko", "zuek hil zenuten
Iñigo Cabacas" eta elkartasuna eta
konpromiso sutsua erakusten zuten
bestelako leloekin eman zen. Minutu
batzuk geroago, zipaioek Zumardian
ezarritako karpa eta Aske Gunea
osatzen zuten beste hainbat denda
eta jaima hondatu zituzten, eta
zortziak aldera hasi ziren jendea
ateratzen. Hasieran, modu nahiko
lasaian eman zen jendea zubi
inguruetatik ateratzeko ekintza.
Baina, zubiaren eskaileretan eta ,
batez ere, zubi gainean zipaioek
erabil itako bortizkeria ez dauka
justifikaziorik modu baketsuan
desobedientzia erabiltzen ari ziren
herritarren aurka. Guztiok ikusi izan
ahal ditugu sare sozialen bidez
hedatutako irudiak eta bideoak, non
ikusten diren adin guztietako
jendearen aurkako erasoak
“hurbiltasuneko” polizia
“autonomikoaren” partetik: pertsonak
arrastaka, ukabilkadak, borra-
kolpeak, arnasa hartzea ekiditeko eta
atzamarrak begietan sartzeko
maniobrak, gorputz-adarrenzapalketak… Zubi harresia osatzenzutenek betiere modu baketsuanerantzun dute, lekua mantentzekoahaleginetan bere ondoan zegoenpertsonari edo zubiko barandarihelduz. Hala ere, Ertzaintzak Urtzazgain beste bi lagun atxi lotu eta zortziidentifikatu zituen, autoritateariatentatua egotzita, irudiakbestelakoak badira ere. SegurtasunSailak dio hamahiru ertzain arinzauritu direla (jendea kolpatzerakoanizango zen) eta Aske Guneak, berriz,salatu du zauritu ugari daudela.Tentsio uneak izan dira hurrena,Alkorta eramaterakoan. Furgoneteibidea eragotzi diete hainbatherritarrek, eta furgonetetatik irten etaoldartu egin zaizkie ertzainak. Egoerabaretu, eta joan egin dira poliziak,Alkorta atxi lo hartuta. Herriak “Urtza,maite zaitugu” eta “Alde hemendik,utzi bakean” leloekin jarraitu zuenErtzaintza Ondarroatik atera arte eta,amaitzeko, “Eusko Gudariak” abestenagur egin zioten Urtzari.
Atxiloketaren ostekoerreakzioakEH Bilduko legebiltzarkide Maribi
Ugarteburu, Laura Mintegi eta Unai
Urruzuno Aske Gunean izan ziren,
ekimenari babesa emanez. Gainera,
atxi lo hartzearekin mehatxu egin zion
ertzain batek Ugartebururi forudun
txartela erakutsi bazion ere.
Laura Mintegi, EH Bilduko
bozeramaileak, Ertzaintzak "ikuskizun
tristea eta penagarria" eman dutela
adierazi du. Horrez gain, hurrengoa
esan du:"Herriak esan du nahikoa
dela, atxi loketen zikloa amaitu dela
eta horregatik Ertzaintzak
hausnarketa egin behar du. Zeinen
menpe dagoen ikusi behar du".
EAJtik, Iñigo Urkul luk eta Estefania
Beltran de Herediak (Eusko
Jaurlaritzako Segurtasun Saila) bat
egin dute Ertzaintzaren polizia
operazioa "eredugarria" izan dela
adierazterakoan, Aske Gunean
emandako irudi zein bideoek
aurkakoa erakusten badute ere.
Gainera, Urkul luk ohartarazi du
Alkorta atxi lotzeko operazioaren
eraginez "baliabideak xahutu"
dituztela, eta horren erantzule egin du
EH Bildu. Lehendakariari gogoratu
beharra dago baliabide publikoen
xahuketa kasuen adibide ugari eman
direla alderdi jeltzalean azken
hilabeteetan: Lemoako puroak,
Gipuzkoako EAJren afariak (angulak
eta guzti)…
Eusko Legebiltzarreko gainerako
alderdiek EH Bildu eta EAJren artean
banatu dituzte kritikak. Lehenengoa,
atxi loketa operazioa oztopatzeagatik
eta, bigarrena, Zubi Harresia
lehenago ez deuseztatzeagatik.
Beti bezala, haiek ezarritako lege
injustuak defendatu eta herritarren
erantzuna kriminal izatu dute.
Bestalde, Urtzaren atxi loketaren
ostean, ehunka lagunek
prentsaurreko bat eman dute
Ondarroan. Bertan, eskerrak eman
diete parte hartutako guztiei eta
“amorrua eta ezinegona indar
eraikitzai le bihurtzen” elkartasuna
gorpuzteko gai izan direla
nabarmendu dute. Horrez gain,
“bakearen eta konponbidearen aldeko
zubi lana” osatu dutela aldarrikatu
dute eta Urtzarena “Kartzelaratze
politikoa” izan dela adierazi dute.
Izan ere, Alkortak bere burua
erruztatu zuen torturapean.
Azkenik, LAB, ESK, STEE-EILAS eta
Hiru sindikatuek “Ondarroako
argazkia eta Aietekoa bateraezinak
direla” esan eta Euskal Herriko
jendartearen gehiengoak gatazkaren
konponbide demokratikoaren alde
dagoela argitu diote Urkul luri .
Espainiar erregimeneko “egunkariek”
bat egiten dute Ertzaintzaren operazio
polizialaren garbitasunean eta, Urtzaz
gain, beste bi pertsona atxi lotu
dituztela eta hamahiru zipaio zauritu
egon direla azpimarratzen du. Horrez
gain, ez dute aipatzen Alkortaren
atxi loketa bermatu duen
autoinkulpazioa torturapean lortu zela.
Euskal Herriko prentsa idatziari
begiratuz, Gara eta Berriaren
jarraipena aipagarria da, Ondarroako
gertakarietan gainerako egunkariak
baino gehiago sakonduz, alde bateko
zein besteko iritziak batuz eta Aske
Guneak merezi duen oihartzunaren
bozgorailu izanez. Bestalde, El
Correo eta Deia Espainiako
egunkarien i ldo beretik jo dute, zubi
harresiaren partaideen agresibitatea
kritikatuz (gogoratu erresistentzia
pasiboa erabil i zutela) eta
Ertzaintzaren lan “bikaina”
(ukabilkadak, porrazoak,
mehatxuak…) goraipatuz, hau da,
biolentziaren apologia eginez.
Hau guztia aztertu eta gero, argi dago
kartzelaratze politikoen aroa ez dela
amaitu eta alderdi pol itiko gehienek
hautatutako jarrera estatikoaren
aurrean herriari dagokiola
bidegabekeriaren aurrean presioa
ezartzea. Demokraziaz eta
biolentziaren aurkako hitzez ahoa
betetzen duten horiek gure lagunak
zoru etikotik arrastaka eramaten,
j ipoitzen eta kartzelaratzen jarraitzen
duten bitartean, herriak gogor
erantzun behar du. Beharra izateaz
gain gure betebeharra da.
DEMOKRAZIA PARTE-HARTZAILEARENADIBIDE BATZUK
(BIZKARTZE)
Demokrazia hitza Grezian
sortu zen (bitxia gaur egun
herrialde honek duen egoera
eta subirotasun zein
demokrazia falta ikusita).
Demo (herria) eta krazia
(boterea) hitzak elkartuz
sortutakoa, herriaren boterea.
Gaur egun herriak ez du
boterea. Lau urtean behin
bozkatzea eta gero erabakiak
hartzeko tresnarik ez izatea eta
herritarrek ezin badugu parte
hartu, boterea ez dago gure
esku. Honi gehitzen badiogu;
pol itikariek ez dutela egiten
hauteskunde kanpainetan
esaten dutena, gutxi batzuen
aldeko politikak aurrera
eramaten dituztela, aberatzen
menpe daudela, merkatuek
agintzen dutena egiten dutela. . .
argi eta garbi dago ez dagoela
demokraziarik.
Errepikatzen digute behin eta
berriz hau dela eredu posible
bakarra baina gezurra da.
Munduan zehar demokrazia
parte-hartzaileen adibide asko
daude.
Marinaledan erabakiak
auzoetako asanbladetan
hartzen dira eztabaiden
bidartez bertan auzokide
guztiek daukate aukera parte
hartzeko. Aurrekontuak egiteko
udal gobernua auzoz auzo
doaz dagoen dirua erakusten
eta auzokideen aportazioak
hartzen eta kontuan hartzen.
Venezuelan beste adibide bat
daukagu, Hugo Chavezek
hauteskundeak irabazi
zituenean. Kuban, Bolivian. . .
adibide gehiago ditugu.
IPARRAK HEGOAREKIKO DUEN DEPENDENTZIA.
60. hamarkadan, korronte
estruktural istek, “ hirugarren
munduko” herrialdeek pairatzen
zuten eta gaur egun sufritzen
jarraitzen duten egoera ikusita
iparrak hegoarekiko duen
dependentziaren teoria egitea
ezinbestekoa ikusi zuten,
irtenbidea aurkitzeko asmoz.
Azpigarapenaren azalpen
berria eman zuten: ez zuten
atzerapen kronologiko bezala
planteatu oraindik ez baitziren
garatu, baizik eta iparrak sortu
dituen egitura ekonomikoen
ondorio bezala, zeinetan
hegoak desabantai lak eta
dependentziak dituen ( iparrak
kontrolatzen ditu merkatuak,
prezioak, patenteak,
multinazionalak, erakundeak, “
truke baldintzak”… ).
Multinazionalek produktuak
egin ahal izateko, bal iabideak
herrialde azpigaratuei erosten
dizkiete, baina produktua
egiteko prozesua Europan
bertan edo Iparraldean egiten
da; izan ere, Europako
herrialdeek hainbat arau dituzte
haien ekoizpena defendatzeko.
Iparraldeko hemisferioan
dauden herrialdeek etekin
handiagoa ateratzen dute
hegoaldeko hemisferioko
herrialdeekin alderatuta. Are
gehiago, etekin horiek
hegoaldeko hemisferioko
herrialdeei esker eskuratzen
dituzte, han produzitzen delako
guztia, produzitzeko
beharrezkoak diren baliabideak
hegoaldeko hemisferioko
herrialdeetan aurkitzen bai
ditugu.
Hegoak lehengaiak merkeak
esploratzen ditu eta
manufaktura garestiak
inportatzen ditu. Horrela,
azpigarapena sortzen da,
Hegoaldetik Iparraldera
dagoen aberastasun
transferentziaren ondorioz.
Dolarra da nazioarteko
ekonomian erabiltzen den
txanpona. Horrek AEBren
ekonomia bultzatzen eta
legitimatzen du; hau da, ez da
kasualitatea moneta hau
erabiltzea nazioarteko
ekonomiarako, hirugarren
munduko beste edozein
txanpona erabil i ordez.
Gainera, Hegoaldeko elite eta
erregimen asko sistema
zapaltzailearen aliatuak dira,
eta hau horrela jarraitzen duen
bitartean, , “hirugarren
munduko” herrialdeek ezin
izango dute haien egoera
aldatu, el iteek “ lehen mundu”
horren alde daudelako eta
haietara hurbildu nahi direlako.
“Hirugarren munduko”
garapenek dependentziarekin
amaitzen duten aldaketa
estruktural eta erradikala
eskaintzen eta eskatzen du
korronte honek: iraultza.
Beraz, estruktural istek elite
horiek boteretik kendu nahi
dituzte iraultza sozial istaren
bidez, behar beharrezkoa
ikusten dutelako aldaketa
sozial, ekonomiko eta politikoa
egitea.
Beste ekonomia mota batzuk
lortu nahi dituzte haien
herrialdeen beharrak asetzen
dituztenak, haien eskubideak
bermatzen dituztenak,
Iparraldeko hemisferioetako
beharrak bakarrik asetzen
dituzten ekonomia motak
moztuz.
Samir Amirrek, ekonomilari
neomarxista egipziarrak,
deskonexioa proposatu zuen
egoera honekin amaitzeko: “
Hegoak Iparrarekiko
dependentzia harremanak
moztu beharko lituzke, Hego-
Hego harremanen eta iraulta
sozial istaren bidez”.
Bakoitzak bere ondorioak atera
ditzala.
ENTREVISTA A HABEAS CORPUS
Hilabete honetarako, Habeas
Corpus, Madri lgo taldearekin
elkarrizketa bat daukagu.
Honetan taldeari eta Madri lgo
egoerari buruz hitz egin ahal
izan dugu pixka bat:
(BGA) ¿20 años de grupo de
riesgo, como habéis vivido
estos 20 años?
(HC) 20 años son tiempo
suficiente como para haber
tenido oportunidad de
experimentar sensaciones muy
diversas, que van desde la
adrenalina inicial a la cierta
pausa que también por
momentos hemos considerada
oportuna. No obstante este ha
sido un periodo muy intenso,
tanto creativa como
emocionalmente. Un tiempo en
el que hemos crecido como
músicos al acerlo como
personas. Un tiempo de
experiencias en muchos
sentidos, unas propias y casi
siempre compartidas. En
definitiva, unos años que no
sólo han considiconado sino
que han determinado nuestras
vidas en lo profesional pero
también en lo personal.
(BGA) ¿Qué es lo que tenéis
preparado para este año?
(HC) En este 201 3 estamos
cumpliendo nuestro
vigésimomo aniversario y por
ese motivo hemos decidio
publicar un disco que nos sirva
para conmemorar lo que para
nosotros es un evento
fundamental en nuestra carrera
como grupo.El disco, de título
"20 años de rabia. 20 años de
sueños" incluye 1 5 canciones
que entendemos
fundamentales dentro de
nuestro repertorio y que han
sido regrabadas para la
ocasión contando con la
inestimable colaboración de 31
invitados, que aportan lo mejor
de si mismos al resultado final.
Un verdadero placer para
nosotros que en su día
creamos todas estas canciones
y para nuestros más acérrimos
seguidores que tendrán
oportunidad de acercarse
desde una nueva çoptica a
todas aquellas canciones. Por
su puesto, que supone no
menos una invitación para
quienes por una circunstancia
u otra aun no nos conozcan y
puedan descubrir de esta
manera a Habeas Corpus.
(BGA) Resumirnos un poco
la situación social de Madrid
hoy en día, como está la
cosa.
(HC) La situación social en
Madrid es común a la de
cualquier otra gran ciudad en
este Estado, incluso me
atrevería a decir que en
cualquier otro semejante al
nuestro. Por supuesto
contando con sus
particularidades pero
compartiendo circunstancias y
problemas, como digo
comunes que nos hacen
posicionarnos si no de la
misma si de parecida manera.
Más aun en los últimos tiempos
en los que las medidas
absolutamente impopulares y
destinados a provocar un
mayor déficit en cuanto a
derechos se refiere se están
implementando sin rubor
alguno. La consecuencia de
todo ello pasa por un también
déficit en cuanto a intenciones
y procesos de igualitarismo que
cada vez parecen estar más
lejos de la realidad aunque no
así de nuestros deseos, que en
ese sentido con constantes e
innegociables. Estos son
momentos sociológicamente
muy interesantes y
dependiendo de la deriva que
tomen los acontecimientos y de
su mano sus protagonistas
veremos si ese interés se
tranforma en fuerza creadora o
por el contrario en algo estéri l y
vacío, tanto en Madrid como en
cualquier otra ciudad o pueblo
que esté pasando como digo
por circunstancias difíci les y
extraordinarias como son las
actuales.
(BGA) Utilizáis la música
para denunciar las diferentes
injusticias de este sistema,
¿a parte de para denunciar,
creéis que la música puede
transformar la sociedad?
(HC) La música es para
nosotros una parte
fundamental de nuestra vida y
viene siendo así desde el
primer día en que intuimos que
no sólo era un perfecto
vehículo destinado al ocio y a
la pura y l lana diversión sino
que en función del mensaje
que podía acompañar a esta
podría ser además un
elemento perfectamente capaz
de agitar y remover
conciencias. Esa fue la razón
que en su día, si se quiere en
un alarde de ingenuidad
incluso de optimismo nos llevó
a formar esta banda. Y en
mitas de ese deseo es en el
que todavía hoy nos
encontramos y nos situamos
de forma voluntaria, puesto que
consideramos que la música y
sobre todo el mensaje que
acompaña a esta es capaz de
contribuir al menos a
transformar aunque sólo sea
de forma incipiente
conciencias, y de su mano
actitudes y comportamientos,
que a fin de cuentas son los
que terminan por regir nuestras
vidas. Somos conscientes de
que su alcance siempre va a
ser l imitado, eso en el mejor de
los casos, pero poder contribuir
a el lo aunque sólo sea
mínimamente ya es y será un
motivo de satisfacción personal
y creo que también colectiva
en todos los sentidos.
(BGA) Por último añadir lo
que queráis.
(HC) Un saludo a todos los
compañeros y compañeras en
EH. Salud!