Nortzuk gara v1

10
KIRIKIÑO IKASTOLAKO EUSKARA BATZORDEA Aurkezpena Kirikiño Ikastolako guraso talde batek osatua dago Euskara batzordea, gure ustea da alkarren indarrak batuz, norabide bardinean jardunda emaitza hobeak erdiesten dirala. Alegia, gure ume eta gaztetxoen heziketa eta irakaskuntzan irakasleak, ikasleak eta gurasoak harreman estuan lan egitea oso garrantzitsua dala. Helburu nagusia hori dalarik aurkezpen honetan, labur bada be, gure asmoen barri emon nahi deutsuegu, horretarako azalduko dogu: NONDIZ GATOZEN NON GAUDEN NORA GOAZEN

Transcript of Nortzuk gara v1

Page 1: Nortzuk gara v1

KIRIKIÑO IKASTOLAKO EUSKARA BATZORDEA

AurkezpenaKirikiño Ikastolako guraso talde batek osatua dago Euskara batzordea, gure ustea da alkarren indarrak batuz, norabide bardinean jardunda emaitza hobeak erdiesten dirala. Alegia, gure ume eta gaztetxoen heziketa eta irakaskuntzan irakasleak, ikasleak eta gurasoak harreman estuan lan egitea oso garrantzitsua dala. Helburu nagusia hori dalarik aurkezpen honetan, labur bada be, gure asmoen barri emon nahi deutsuegu, horretarako azalduko dogu:

• NONDIZ GATOZEN• NON GAUDEN• NORA GOAZEN

Page 2: Nortzuk gara v1

NONDIK GATOZ

Geure ikastolakoa ikusi orduko aurreko garaia eta ikastolen mugimendua ezagutu ditzagun.

- Garaiko giroaErdalduntze prozesua XIX. mendean hasi zan, Iparraldean zein Hegoaldean. XX. Mende erdialdean ikastolen pizkundea hasi zan.Euskararen aldeko mugimenduak sortu ziran, baina, hasieran elkarren arteko lotura barik.

- IKASTOLEN ZERGAITIAHezkuntzaren garrantziaz jabetuta, haurren heziketaren titularrak gurasoak ziralarik eta irakasleak eta herritarrak lagunduta 60. hamarkadan hasi zan.

- ZergaitiakBere seme-alaben euskarazko heziketa jasotzeko…

Page 3: Nortzuk gara v1

Garaian ikastolak beste ikastetxeetataik bereizten zituena

● Sexu bereizketarik ez● Herritik eta herriarentzat sortuak● Partaidetza sozialekoa● Pedagogia barritzailea● Euskaraz

Ikastolak aurrera aterateko oztopo nagusiak honako honeek izan ziran

● Diru eta azpiegitura gabezia● Irakasle euskaldunen falta● Ikas material eza● Lege arazoak

Page 4: Nortzuk gara v1

Kirikiño ikastolaren sorrera

Santutxun be baziran seme-alabak euskara eta euskal kultura ikasi eta euskaraz ikasi nahi ebenak, hori dana, noski, euskaraz bizi ahal izan daitezan.

1977.eko udabarrian. apirilak 18an KIRIKIÑO IKASTOLA Kooperatiba sortu zan 190 bazkiderekin. Baeukan bazkideak, irakasleak eta ikasleak, baina ekipamendurik ez.

Mª Concepción Azaolak alogera sinboliko batean Torre Gorostizagan zeukan lokala itxi zion Kirikiño Ikastolari, euskara sustatzearen alde.

● 336 ikasle sartu ziran, 1977-78 ikasturtean● Eskaintza, 2 urtetik OHOko 8. mailaraino● 1977ko urrian, behin-behineko baimena jaso eban● 1979.ko ekainak 21ean emon jakon behin-betiko baimena

Page 5: Nortzuk gara v1

Zergaitik Kirikiño (Ebaristo Bustintza) izena?

Idazleak ondo batzen zituen Ikastolaren jaiotza eta sentimendua. Olerkaria zan, euskararen maitalea, eztabaida zale eta artikulu egile sutsua, uriko kazetari eta kulturgileen guneetan ibilten zana. Euskara maite eban eta Euskal Herri osoan zabaltzea nahi eban.

Ikastola sortu eben guraso hareek bardina gura eben. Horrela bada, Kirikiño Ikastola Santutxu, Begoña, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Bolueta inguruan egoan kokatua.

Page 6: Nortzuk gara v1

Hurrengo pausua

Ikastolak bere lokalen jaube izan behar ebala ikusi eben.Torre Gorostizaga eta Egoialde ez ziran nahikoak, beraz, Gabriel Arestiko eraikina egiten hasi ziran, ekipamenduak hobetuz. Horrenbestez, 1983-1984.eko ikasturtean zabaldu zan.

● Ekipamendu hobeak● Ikastola erakunde gisa sendotu● Hezkuntza eskaintza zabaldu● Aisialdi eta kirolerako leku gehiago

Kirikiño Ikastolak 1988ko Ibilaldia antolatu eban1997an beste eraikin bat zabaldu zan, Zuatzukoa.

Page 7: Nortzuk gara v1

NON GAUDE

1. Hasierako 336 ikasleetatik gaur egungo 1000 inguru.

2. Hasierako 190 kooperatibistak 1500 inguru dira

3. Irakaskuntzako Itunpe sarekoa da

4. Bizkaiko ikastolen elkartekoa

5. Partaidekoa

6. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federaziokoa.

7. Europako Kooperatiba Federaziokoa.

Page 8: Nortzuk gara v1

NORA GOAZ

Heziketan eta irakaskuntzan aurrelariak izaten jarraitu nahi dogu, eta, hasieran esan dogun legez, horretarako irakasle, ikasle eta gurasoen arteko harreman estuan sinisten dogu. Beharrezkoa da danak norabide bardinean lan egitea. Uste dogu, etorkizuneko emakume eta gizonak izango diranak irabaziko dabela zeregin honetan asmatzen badogu.

Euskara irakatsi eta euskaraz irakasteaz gain, gaur egun gehien nahi doguna geure arteko harremanetan erabilia izatea da. Geuk daukagun ingurutik hasita erabili eta zabaldu. Erabilpenak ematen baitio bizitasuna. Ez dau axola nolako maila, edo batzuetan lotsak, ditugun. Uste dogu, egiten dana eta erabiltzen dana dala euskararik onena.

“Euskararik hoberena egiten dana da, eta txarrena, barriz, egiten ez dena”

Page 9: Nortzuk gara v1

Kirikiño Ikastolako euskara batzordea garan aldetik, egin dogun apustu bardin horretan sinisten dogunez, danok euskaraz egitera konbidatu eta animatzen zaituztegu, eta, norbaitek euskaraz egiteko ezintasuna edo zailtasuna balu gure laguntza eskaintzen deutsagu berba egitera ausartu eta errazagoa izan diezaion.

Azken honen moduko lagunak anima daitezan ariketa batzuk proposatzen ditugu, egunero egiteko ariketa soil-soil batzuk dira, jolas antzekoak, baina hasteko oso garrantzitsuak.

Era bardinean beti be euskaraz egiteko helburuagaz, urtean zehar gure ume eta gazteek, baina familia giroan, parte hartzeko ekintzak be antolatuko ditugu.

Page 10: Nortzuk gara v1

Norbaitek bestelako gauzaren bat nahi baleuke gurekin harremanetan jarri daiteke [email protected] Baita be, batzarrera etorriz edonolako ekarpenak egin dezake: hilero elkartzen gara, Kirikiño Ikastolan, Gabriel Aresti 22ko eraikinaren kiroldegian hileko hirugarren eguenetan arratsaldeko 6etan.

“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienek ikasten ez dabelako, dakienek berba egiten ez dabelako baizik”

Irabazteko dozunak merezi dau. Anima zaitez!