Nola esan me gustaria euskaraz
Transcript of Nola esan me gustaria euskaraz
NOLA ESAN ME GUSTARIA EUSKARAZ:
Hona hemen gure hizkuntzan sartutako beste erabilpen berri bat, erdarazko “me gustaria”k bultzatutakoa:
Jatea gustatuko litzaidakeJoatea gustatuko litzaidake
Egia esan, ezin uka daiteke hau gero eta zabalduago dugula gure artean, baina hurrengo adibideetan ikusiko dugun bezala, usadioaren kontrakoa da eta neurri berean aztertu beharrekoa.
Euskarak esanahi hori adierazteko beste baliabide batzuk ditu:
1. (Aditza) + nahi izan (gura / gogo) + geroaldi hipotetikoa
Ez nuke hil nahiZurekin bizi nahi nukeEz nuke Malagara joan nahiZuk kantatzea nahi genuke
No me gustaría morirme
2. Aditza + geroaldi hipotetikoa (batez ere galderetan)
Palaz arituko zinateke?Izozkirik jango genuke?Herrira itzuliko nintzateke
¿Te gustaría jugar a pala?
3. (Pozik, gustura...) + aditza bera + geroaldi hipotetikoa
Gustura itzuliko ginateke EvoraraPozik egingo nuke horiGustura edango nuke garagardo batPozik joango nintzateke zinemara
Nos gustaría volver a Evora
4. Baldintza hipotetikoa
Aberatsa banintz...Bere sasoia banu...Ahal banu, esango nioke
Bukatu baino lehen, bi ohar egin nahi nituzke:
1. Esandako guztiak ez du zer ikusirik erdarazko “me gusta” kasuarekin, hots modu erreal batez ondo erabilita dago:Irakurtzea gustatzen zaitTelebista ikustea gustatzen zait
2. Beraz, noiz eta nola erabili behar da ditxosozko “gustatuko litzaidake” hori? Agi denez, jateko edo dastamenarekin zer ikusia duten kasuetan erabil daiteke, adibidez:Babarrunak probatuko bazenitu, gustatuko litzaizkizuke
1
ARIKETAK:
1. Jar itzazu beste era batez hurrengo esaldiak:
Emakume izatea gustatuko litzaidake
_________________________________________________________________________
Fraka gorriak erostea gustatuko litzaidake
_________________________________________________________________________
Itsasoan bainatzea gustatuko litzaidake
_________________________________________________________________________
Mikelekin hitz egitea gustatuko litzaioke
_________________________________________________________________________
Euririk egitea gustatuko litzaizuke?
_________________________________________________________________________
Botila bat garagardo edatea gustatuko litzaiguke
_________________________________________________________________________
2. Itzul itzazu hurrengo esaldiak:
Nos gustaría pasar el verano en Ibiza
_________________________________________________________________________
No le gustaría llegar tarde
_________________________________________________________________________
Me gustaría saber tocar la txalaparta
_________________________________________________________________________
Me gustaría ser feliz
_________________________________________________________________________
No nos gustaría que se fuese
_________________________________________________________________________
No me gustaría beber solo
_________________________________________________________________________
2