Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu...
Transcript of Nola erabili argazkiak hizkuntz irakaskuntzan - Ikasten (HABE) · 38 2. Txintxetak: hauek mundu...
Nola erabili argazkiakhizkuntz irakaskuntzan *Betty Morgan Bowen
l. ARGAZKI-BILDUMA OSATZEKO**l. l. Argazki aukeraketaIrakasleak, bere argazki-bildumari ale
berria eranstean, zera galdetu behar diobere buruari: «lkasleei argazki hau erakusten diedanean erantzun bizkorra jasoko al dut haiengandik?»Argazkia aukeratu aurretik honako
faktoreak kontutan hartu behar dira:Interesa: Argazkiaren edukiak ikasle
goaren interesa eta irudimena zuzpertubehar ditu.Zerikusia edo errelebantzia: Argaz
kiak ikasgaiaren helburuarekin zerikusiaizan behar du. lkasleei Iiluragarri iruditzen bazaie ere, argazkiak ez dio irakasleari lagunduko ikasgaiaren helburuekineriazio zuzenik ez badu.Konpatibilitatea edo elkargarritasu
na: Argazkiaren edukiak nola edo halaikasleen jakintza eta kultur mailan egonbehar du, edo haiei egokitu behar zaie.
Tamaina: lkasle guztien aurrean ezarribehar den argazkiak handi samarra izan
* Betty Margan Bowen-en Look here! Visualaids in language teaching (London, MacMillan,1982) liburuaren 2. eta 3. kapituluen itzulpena.Bcraien baimenez itzulia eta berrargitaratua.** lngelesezko «picture» hitza argazki bezala
itzuli badugu ere, bere esanahia zabalagoa da,marrazkia. pintura, lamina ctab. ere adierazi nahiduelarik.
beharko du, denek ongi ikusi ahal izandezaten. Ez ahaztu argazkiaren xehetasnnak ikasgelako atzekaldetik ere ikus.ibehar dituztela, Talde edo bikote lanerako argazkiak txikiagoak izan daitezke,noski. Ikasle bakarrarekin erabiltzekobenetan egokia litekeen hitz-karta ikasleguztien aurrean erakusteko tentazioasaihestu beharrean da irakaslea. Ikasletalde urriekin bakarrik mereziko du horrelakoak erabiltzea.
Argitasuna: Ikasleek argi ikusi behar-,ko dituzte garrantzizko xehetasunak,bestela nahasi egingo dira eta. Anbiguotasunari ihes egiteko asko lagun dezakeinguruak markatzeak eta koloreen artekokontrasteak.Argazki batzu ezin hobeak izaten dira
irakaskuntzarako, eta dauden-daudeneanmunta daitezke. Baina jeneralean liburueta aldizkarietatik ateratako argazkiektratamenduren bat behar izaten dute.Adibide gisa, anuntzioetan agertzen diren izen komertzialek .esanahiadesbideradezaketenez, hobe da guraizeaz kentzea.Batzutan gauza bat, botila esate baterako, guraizeaz ebakiz gero garrantzirikgabeko xehetasun anitz kanpoan uztenda; eta, gero kartoi zuriaren gaineanmuntatzen dugunean, nabariago agertzenda gauza bera.
Zenbait argazki hobeto erabil daiteked.apositiba moduko paper gardenaren
Gai monografikoa
gainean, gauzaren ertzak kolore nabarieta argiz marrazten badira. Argazkia denek ikusteko bezain handia ez baldinbada, handiago daiteke.
Beste batzutan, ostera, ez da aurkitzenikasgaiari ongi dagokion argazkirik; kasuhonetan nahitaezkoa izaten da argazkiaeskuz egitea. Nahiz tankera profesionalaez izan, etxean eskuz eginiko argazkihandi eta nabarmenak bikainak izan daitezke, behar jakin batí hobeto erantzutendiotelako, hain zuzen ere. Artikulu honetan azaltzen diren adibideetan, ikasgaibatzutarako berak apropos prestaturikoargazkiz baliatu da autorea.
Material honen iturburuak asko izandaitezke, baina hona hemen batzu: aldizkariak, egunkarien kolorezko osakinak,egutegi zaharrak, zorionak emateko postalak, bidai agentzietako posterrak, liburu-azalak eta hainbat eta hainbat katalogoeta liburuska. Merezi du honelako materialei begiratzeak, noiznahi erabili ditzakegu eta.
Material gehienak behin baino gehiagotan erabili ahal izango ditugu. J.McAlpin-en «The Magazine Picture Library» (Practica! Language Teaching Series, Heinemann, 1980) izenekoan deskribatzen da nola aukeratu, gorde etanola ikasgelan erabili aldizkarietatik ateratako argazkiak.
Eskola batzutan badituzte Mary Glasgow-k argitaraturiko hizkuntz irakaskuntzarako aldizkariak. Klasean horiekinaritu ondoren, bertako argazki, puzzleeta lehiaketak ebaki eta kartoien gaineankolatuz gero, berriz erabil daitezke,oraingo honetan hitzen txartel bezala.Hizkuntz irakaskuntzarako aldizkariaklortzea zaila izaten da, liburudenda berezietan edo zuzenean argitaletxetik ez bada. Hala ere, bestelako aldizkariak edozein kioskotan <laude salgai, eta ez duaxola ingelesezkoak ez izateak; argazkietatik beti ken daiteke nahi ez den textua.
1.2. Argazkien muntaketaKartoia da argazkien azpian jar daite
keen materialik onena. Inoiz denda handietan ere lor daitezke anuntzioetan era-
37
bili dituzten posterrak. Hauek bi aldeetatik inprimaturik daudenean hauxe egindaiteke, alderdi bata azukrezko paperezestali eta huraxe erabili argazkiaren atzebezala. Honelako posterrak oso egokiakdira horma-txartelak eta argazkiak egiteko, eta baita ikasgelan zintzilikatzekoere.
Argazkia muntaturik dagoenean gomendagarri da plastiko gardenez estaltzea, babesteko eta luzaroago iraun dezan. Plastiko hau bi eratan atxiki dakioke; arte, marrazki eta pintura dendetansaltzen diren sprayz, edo Aironfix bezalako produktu industrialez. Bigarren erako lan hau arretaz egin behar da, Aironfix erabiliz gero ez bait dago berriroproba egiteko aukerarik. Sistema honekbadu beste akats bat ere, hots, plastikozko mintzaren azpian aire burbuilak agerdaitezkeela.
Plastifikatzeak eskaintzen du babesikseguruena. Hau da Nortasun Agiria etahorrelakoak estaltzeko erabiltzen den sistema. Babesa bi aldeetan dago, plastikogardenez egina. Plastifikagailuak 42 zentimetroko zabalerarainoko argazkiak hartzen ditu, eta nahi adinako luzerakoak.Hitz-txartelak egiteko, adibidez, plantxahandia plastifikatu eta gero zati daitekenahi ditugun txartelak ateratzeko.
1.3. Argazkien azalpenaArgazki eta marrazkiak horman edo
beste edozein lekutan esekitzeko era askodago. Hemen aipatzen dugun lehendabizikoa da ziur aski ezagunena, gaurregunnonahi aurki daitekeena.
1. Kautxoaren antzeko materialezeginiko xaflak. Hauek zatitu egiten diraeta zatiok erabiltzen gauzak edo argazkiak hormetan esekitzeko. Sistema honek ez ditu uzten cello-k edo txintxetekuzten dituzten markak; bestalde, pusketahauek behin eta berriro erabil daitezke,baina horma heze haustun edo pintatuengainean ez da eransten. Aurrez eskutanberotuz gero hobeto gelditzen dira. Hormetan markarik geratuko balitz (ez daaskotan gertatuko), gasolinaz ezabatzendira aise.
38
2. Txintxetak: hauek mundu osoansaltzen dira. Txintxetak argazkiaren ertzahartzen dutela sartzea hobea da ertzokzulatzea baino. Kalte gutxiago egitendiote argazkiari; kolorezko burua dutentxintxetak politagoak izaten dira eta papertegietan edo topografi materialekodendetan saltzen dituzte.
3. Xaflak: Franelografoa erabil daiteke horretarako xafla berezia duten argazkientzat. Argazkiak ikasgelan azaldunahi baditugu, iman-sistema eraiki dezakegu. Honen bidez argazkien atzekaldean imanak erantsi eta horman ipinitakoaltzairuzko errailetara atxeki besterik ezda egin behar. Erraila burdindendan lordaiteke eta imanak, berriz, hobby dendetan.
4. Hezkuntzarako tresneriaren bana-tzaileek era askotako produktu komer. tzialak saltzen dituzte: bada Plastik delakoa, behin eta berriz erabil daitekeenplastikozko argazki-ertza; posterrak atxekitzeko bandak, itsaskina bi aldeetatikduten bandak; edo plastikozko bandahozkatuek eskaintzen duten lotura sistema.
1.4. Argazki-bílduma nola sailkatueta gorde
Argazki-bilduma hoberena zera da,irakasleek taldean egin eta erabiltzen dutena. Honelako bildumak, ongi organizatua eta kartoi gogorraren gainean muntatua bada, ongi zaindu eta gordetzen bada, mesede handia eta luzarorakoa egitendie erabiltzen duten irakasle guztiei.
Argazki-bilduma dexentea gordetzekolekurik onena artxibo kaxak dira, edobestela 'Lawtons-ekoek fabrikaturiko«Lawcoboxes» deritzan sistema profesionala, 72 kartoizko kaxa hormarenkontra muntatutako metal mehezko estrukturan sartzen dira.
Txartel eta argazki handiak beste lekuren batean gorde behar dira: nahiz zintzilikaturik, edo mapak gordetzeko erabiltzen diren kaxetan, baina beste argazkiekin hatera ere gorde daitezke; kasu hone-
Gai monografikoa
tan beste argazki edo mapetatik ondobereizturik, noski.
Argazkiak aurkitzen eta beren lekuraitzultzen errazak direla ziur egoteko, asko lagunduko du artxibo sistemaren gainean bilduma nola banaturik dagoenzehazki explikatzen duen kartel handiaezartzeak. Era berean, komeni da kaxetako argazki guziek, kaxa bakoitzak etakartelean idatziriko erreferentziek izartxoa edo bestelako bereizgarriren bat,denek berdina, izatea. Izan ere, horrelasistema askoz erosoago erabiltzen da.
Hona nola bana daitekeen argazkibilduma. Titular nagusien azpian daudentitularrak beren zenbakiarekin kaxa ezberdinetan joan beharko lukete, eta sailbakoitzaren harnean beste kaxa batbeharko da hitz txartelentzat (ikus 1.figura) .
A. EKINTZAK1.Etxekoak2.Kanpokoak3.Ezohizkoak
B. ANIMALIAK1.Etxekoak2. Basapiztiak3.Hegaztiak4.Arrainak
C. ARROPAK1.Gizonezkoenak2.Emakumeenak3.Haurrenak4.Konparaketak (txartel hauetan bifigurin edo gehiago daude, eraaskotara jantzi daitezkeenak)
D. HONDAMENAKl .Naturalak2.Gizonak eginak
E: ETXALDEAKl.Handiak2.Txikiak3.Makinak edo tresneria
F. LOREAKl .Basaloreak2.Lore landuak
G. JANARIAl.Fruituak2.Barazkiak3.Bestelakoak4. Jateko eta edateko aukera eta lekuak
Gai monografikoa
H. ETXE ETA ERAIKUNTZAK1.Pribatuak2.Bestelako edifizioak3.Gelak
l. LANTEGIAKl.Handiak2.Txikiak
J. MUSIKA1.Instrumentuak2.Musikagintza
K. NAZIOAKl .Figurinak jazki tipikoz jantziak2.Jendea lanean eta jolasean
L. GAUZAKIAK1.Egunerokoak2.Ezohizkoak3 .Konparaketak4. Asmakizunak5.Hizkakoak (txartel hauetan ahoskatze zailtasuna duten gauzakiakagertzen dira)*
M. JENDEAl .Gizonak, emakumeak eta haurrak2.Bikote eta taldeak3.Konparaketak4.Drama (gertaera dramatikoak aurkezteko)
39
N. LEKUAK1.Hiriburuak2.Hiri eta herriak3.Landak4.Kostaldea eta itsasoa5.Leku ezagunak6.Espazioa: planetak
O. LANBIDEAKl .Komertzioko lanbideak2.Bestelako lanbideak
R. BIDE ETA ZUBIAKl .Bideak2.Zubiak
S. KIROLAK1.Etxebarrukoak2.Kanpokoak
T. GARRAIOBIDEAKl.Autoak2.0ntziak3.Trenak4.Hegazkinak5.Bestelako garraiobideak
* Egileak ingeleseko bi dakartza, euskaraz balio ez dutenak. Guk ere badugu horrelakorik. Adib:akerrak adarrak okerrak ditu (Itzultzailearen oharra)
1. figura: Argazki-bilduma nola sailkatu eta gorde
ARGAZKI - BILDUMA
A- EKINTZAK E- LOREAK 1- MUSIKA M- LEKUAKB- ANIMALIAK F- JANARIA J- NAZIOAK N- LANBIDEAKC- ARROPAK G- ETXEAK K- GAUZARIAK O- KIROLAKD- HONDAMENAK H- LANTEGIAK L- JENDEA P- GARRAIOBIDEAK
A- EKINTZAK D- HONDAMENAK G- ETXEAK K- GAUZAKIAKEtxekoak Beste edifizioak Hitz-txartelak
A- EKINTZAK D- HONDAMENAK G- ETXEAK K- GAUZAKIAKKanpokoak Hitz-txartelak Gelak Konparaketak
A- EKINTZAK E- LOREAK H- LANTEGIAK K- GAUZAKIAKHitz-txartelak Hitz-Txartelak Hizkakoak
B- ANIMALIAK F- JANARIA H- LANTEGIAK L- JENDEAEtxekoak Fruituak Hitz-txartelak Gizonak, emakumeak
etahaurrakB- ANIMALIAK F- JANARIA 1- MUSIKA L- JENDEA
Basapiztiak Barazkiak TaldeakB- ANIMALIAK F- JANARIA 1- MUSIKA L- JENDEA
Txoriak eta arrainak Bestelakoak Hitz-txartelak KonparaketakB- ANIMALIAK F- JANARIA J- NAZIOAK L- JENDEA
Hitz-txartelak Janlekuak DramaC- ARROPAK F- JANARIA J- NAZIOAK L- JENDEA
Hitz-txartelak Hitz-txartelak Hitz-txartelakC- ARROPAK F- JANARIA K- GAUZAKIAK M- LEKUAK
Hitz-txartelak Bi janari karta berean Egunerokoak HiriburuakC- ARROPAK G- ETXEAK K- GAUZAKIAK M- LEKUAK
Konparaketak Pribatuak Ezohizkoak Hiri eta herriak
40
2. ARGAZKI MOTAK
2. l. Hormirudiak eta hormatxartelak
DEFINIZIOA
Horma-txartela zera da, diagrama handia edo zintzilikatzeko txartela. Hormatxartel gehienetan hitzezko eta ikusizkomaterialak nahasten <lira. Gai bati buruzko informazioa ematea dute helburu.Hormirudia, beste aldetik, eszena edogertaera bat edo batzuri buruzko tamainadexenteko marrazkia da.
AUKERA ETA AZALPENA
Hormirudi eta txartel onak egiteko etaaukeratzeko irizpideak lehengo ataleanargazkietarako eman diren berberak <lira,hots, interesa, zerikusia, konpatibilitatea, tamaina eta argitasuna. Lehenengoatalean muntaketa, azalpen eta bilketari
Gai monografikoa
buruz emaniko aholkuek hemen ere baliodute, nahiz eta hormirudi eta txartelentamaina handiak problema berriak sortu.Azaltzeak sortzen dituen problemak arteeta pintura dendetan saltzen dituzten zintziligailuez konpon daitezke. Zintziligailu hauek argazkien goi-behean luzekaezarri ondoren, argazkiak gako, iltze edotxintxeten laguntzaz zintzilikatzea besterik ez da geratzen. Hauek gordetzekoerarik errazena hauxe da, metalezko euskarri indartsua hormari sendoki iltzatueta handik zintzilikatu argazkiak. Honela, zintzilika daudela, aise erabiltzen <lira(ikus 2. figura).
Hormirudi eta txartelak zintzilikatzekobeste era bat ikasgelako hormetan zabaltzea litzateke. Nahiz irudi eta txartelhauek une batean ematen ari den klaseariez egokitu, noizbehinka begiratzen badiete, ikasleak ohartuko <lira ezusteanbirpasatzen dituztela irudi eta txartelhaien bidez ikasiriko gauzak. Horrexegatik, beraz, sarritan aldatu beharko lirateke.
2. figura: hormirudi edo txartelak jasotzeko
Gai monografikoa
NOLA LORTUHormirudi komertzialak leku askotatik
eskura daitezke. Hona hemen adibidebatzu:
Wall Pictures for Guided Composition(University of London Press, 1959).Fougasse-k zuri/beltzean marrazturikohamasei irudi. Hauekin batera G. Fleming-ek egindako Notes for Teachers(lrakasle-liburua edo) doa.Contact English Wall Pictures (J.
Plumb eta D. Farris, Heinemann, 1979).Hamar irudi eta «argazki» xafla zuri/beltzean.
Wall Pintures for Language Practice(Longman, 1976). Hall-ek kolorez margoturiko hamar argazki eta «lrakaslearenLiburua» eta «Ikaslearen Liburua», D.Byme-k eginak, osatzen dute. Argazkiakdiapositiba formato edo tankeran ere saltzen dira.Picture Pack. Stories for Oral Work.
Zortzi horma-txartel eta «Oharrak Irakaslearentzat» (I. McGrath, E.J. Arnold, 1981). Zortzi txartel argazkiensekuentziarako.
ME and IM (M. Edwards eta I.McGrath, Cambridge-ka 69, HighStreet, Girton-etik lor daitekeena). Hamaika txartel argazkien sekuentziarako,ahoskaketarako, aditzjokorako eta izenenplurala eratu eta praktikatzeko.Roundabout Picture Book (Modem
English Publications, 1981). Hormirudiak argazki liburuetatik ateratako handiketak dira, eta zazpi urtetik hamabi urtetarako haurrentzat dago pentsatuta. Bada«Baliakizun Liburua» ere irakaslearentzat.
Oxford English Picture Dictionary(Oxford University Press, 1980). HauekOxford English Dictionary-ko orrialdeenhandiketak dira, R. eta C. Burrows-ekdiseinaturiko hamabi kolorezko txartel.
41
«Educational Productions» eta «Teachers Visual Aids» direlakoek argitaratudituzte horma-txartel baliotsuak. Zenbaitgobernu eta bulego komertzialetatik lordaitezke profesionalki egindako hormatxartelak; hauek dohainik edo oso merkeizaten dira.
ERABILERA IKASGELANHormirudiak horma-txarteletatik be
reizten dituena, besteak beste, bakoitzaren erabilera da. Hormirudiak (komertzialak nahiz eskuz eginak) ikasle guztienaurrean erabiltzekoak dira. Hormatxartelak, ostera, ezin dira ikastaldeosoaren irakaskuntzarako erabili, konplexuagoak bait dira, eta maiz letraktxikiegiak izaten dira ikasleek beren jarlekuetatik irakurri ahal izateko. Salbuespenak badira, bai: eskuz egin daitezkeikasle guztiek ikus ditzaketen txartelak,eta badira argitaratutako gauza batzu,«Telefono Teknikak Ikasleentzat» bezalakoak (Telefonikako Publizitate Saileanlor daitezkeenak), ikastalde osoarekinlan egiteko tamaina egokia dutenak.
Hala ere, horma-txartelak bikainak dira bikotetan edo taldeka lan egiteko erdiko eta goiko mailetan. Txartelekin hateralanerako txartelak erabil daitezke, ikasleek elkarrekin lan egin ondoren gairenbat besteen aurrean aurkez dezaten, edota horman zintzilikatzeko.
Ikasgai baten adibideaHormirudiaz baliatuz, istorio bat kon
tatu eta gero idatzi.Ikasgai honetarako 3. figurako «Jokoa
irabazi» hormirudia erabili da. Hogeiikaslerainoko klase batetarako, 80 X 53zentimetroko bi lamina elkarri pegatutaegin liteke; baina ikasleak gehiago badira, txartela handiagotu egin beharko da.
42 Gai monografikoa
HELBURUA : Istorio laburra kontatzeaEGITURA : Aditzaren lehenaldiaMAILA : Erdikoa1. AURKEZPENA. lrakasleak ikasleen hiztegia aztertu eta hitz berrien zerrenda idazten
du arbelean, ikasleek kontsulta dezaten.2. KONTZEPTU GALDERAK. lrakasleak galderak egiten ditu argazkiaz (gizonaren
lanbideaz, kinielak egiteaz, etab... ). Ikasleek izena ezartzen diote gizonari eta baita erabaki erebapatean zenbat diru irabazi duen.
3. NOLA LANDU. Binaka, edo lauzpabost lagunek osaturiko taldeka, ikasleek argazkian oinarrituriko istorioa asmatzen dute lehenaldiaz baliatuz, eta gero besteen aurreankontatzen dute. Argazkiak nahi duten ordenan jar ditzakete; beraz, amaiera era askotakoa izandaiteke.
. . .·
·''
. '•..,... ,,; '-?., .
\1
•, r: _,.•....•......-- -· ... ... ,,,•' ··r.", .,' -1fl .. - .. •',
'\
','- - -- .,,.
3. figura: jokoa irabazi
Gai monografikoa 43
Beste adibide batVenn-en diagramez izenen erabilera
landu (ikus 4. figura). Venn-en diagrama
egiten ari direnean ikasleak erakartzendituena zera da, diagrama begien aurreaneraikitzen dela haiek informazioa emandezaten. 4. figurako diagramak ikasgelandiren guztien ilea deskribatzen du, bainaera berean egin liteke eskolako garraioaz, gustoko kirolez, oporraldiez,etab...
3. figura ikasle aurreratuagoekin ereerabil daiteke, baldintza ikusteko, esatebaterako: «Zer egingo zenuke/luke dirupila bat irabaziko bazenu/balu?»
HELBURUA : Itxura fisikoa deskribatu eta lorturiko informazioa laburtu.EGITURA : Izenondo konparatiboak; -ago, -ena atzizkiak.MAILA : Behekoa eta erdikoa.1. AURKEZPENA. Norbaiten aurpegi eta ilea deskribatzeko behar den hiztegia
aztertzen du irakasleak, eta baita «Maryren ilea John-ena baino luzeago/ilunagoa da» bezalakokonparaketak ere. Ikasle bakoitzari kartoi finezko txartela eta paper-orria ikaskide batenizenarekin ematen zaio. Ikasleek binaka Janegiten dute. Batak bere paper-orrian daukan izenaridagokion aurpegia eta ilea deskribatzen du; besteak ez daki izena, baina lagunak deskribatuahala argazkia marrazten du kolorezko lapitzez edo errotuladorez.
2. NOLA LANDU. Venn-en diagrama eraikitzeko irakasleak «Nor da ilekizkur?» etaantzeko gauzak galdetzen ditu. Gero ikasleek klasearen aurrean egongo den kartoizko laminahandi batean marrazturiko argazkiak ezarriko dituzte. Argazkiak ordenatu egin beharko dira ilekolore eta motaren arabera, 4. figuran bezala. Eztabaida eragin behar da, «argazkiak» non ipinierabakitzeko. Denak ezarrita daudela, irakasleak galdetuko du: «Zenbat ikasle dira ileilun/ilekizkur?»
3. ONDORENGO LANA. Ikasleek ondorenak atera eta laburpena idazten dute («Ikasgelako gehienak ileilun dira», edo dena delakoa).
lid<\~,a l\orill••¡1¡¡,..
4. figura: Venn-en diagrama
44
2.2. Argazkien sekuentzia
DESKRIBAPENAGai bakar bati buruzko argazki sortari
esaten zaio argazkien sekuentzia.Istorioa edo gai bat azaltzen dute, bata
bestearekin loturiko argazki sortaren bitartez, komikien moduan.
AUKERA ETA AZALPENALehenengo atalean aipatutako aukera
irizpideez gain, honako hauek ere kontutan hartu beharko genituzke:- Titularrek nahiko handiak izan
behar dute, edo bestela ezaba daitezkezeharo eta gero deskribapena ahoz egin.- Argazkiek elkarri lotuak egon
behar dute. Karakterizazio, eszenario etagaien nola-halako iraupena beharrezkoada, eta figurak neurri berdinetakoak izango dira.- Aldizkari edo liburuetatik ateratako
argazkiak ahalik eta sinpleena izanbeharko du, ikasgaiaren helburuetatikaparte diren zatiak ezabatuz.- Argazkiek tamaina berekoak eta
era berean muntatuak izan behar dute,sorta eratzeko moduan. Argazkien sekuentziak aurkezteko erak «ErabileraIkasgelan» delako sailean deskribatzendira.
ITURBURUAKB adira merkatuan argazki
konposaketarako liburuak eta horietazbalia gaitezke, bai ahozko bai idatzizkolanak prestatzeko. Zenbait epaimahaikargazkizko istorioak erabiltzen ditu ahozko azterketetarako; horiek ere erraz egokidaitezke. Komiki-liburu eta egunkarietan-azalduriko komikiak ere materiala eskuratzeko bide onak dira.
ERABILERA KLASEANHemen argazkien sekuentziak aurkez
teko era batzu deskribatuko ditugu, bakoitzaren alde onak eta txarrak azpimarratuz.
1. Beste ezer egin baino lehen, argazki guztiak hormetan aurkez daitezke,
Gai monografikoa
edo arbelean edo lehenengo atalean azaldutako xafla sistemetan. Argazki guztiakaurrez erakusteak honako abantailahauek ditu:- Ikasleek gaiari edo istorioari buruz
ko inpresio orokorra hartzen dute, etaistorioaren progresioa ikusi ez ezik, bertako xehetasun, drama edo umoreazohartzen dira.- Ikasleek sekuentziari begiratu aha
la, argazki bakoitzak besteen esanahiaasmatzen lagunduko die.- Istorioa kontatzeko edo gaia des
kribatzeko erabili den hiztegia eztabaidadaiteke; honela ikasleak ez dira zalantzanegongo kontaketa edo deskribapena egitean.- lstorioaren edo gaiaren amaierari
begiratuz, ikasleek hobeto egoki dezakete beren ahozko lana, amaierarako «climax» bat sor dezakete eta baita erabakiere zenbat hitzez baliatuko diren aurkezpena egiteko (hau hainbat eta hainbathizkuntz azterketatan baldintza bat izatenda eta).- Ikasdenbora aurreratzen da argaz
kiak aurrez ikusten direnean.
2. Argazkiak banaka erakus daitezke, horman ezarri baino lehen dagokienhiztegia eta argazkia bera aztertuz. (Bitartean lehenengo atalean ikusi ditugunkautxozko itsaskinak erants dakizkiekeargazkiei atzekaldean). Argazkiak banaka-banaka erakusteak ere baditu berealde onak:- Horrela ziur egon daiteke irakaslea
argazki bati dagozkion hiztegia eta egiturak menderaturik daudela, hurrengoariekin aurretik.- Ez dago hiztegia gehiegi zamatze
ko arriskurik, batez ere hitz berriak argazkiaren azpian edo arbelean mailakaidazten badira.- «Suspense» eta ezustearen eragi
nak istorioaren gorabeherei adi mantenduko ditu ikasleak.- Argazkiak lehenbizi deskribatu eta
gero hormetan ezarri eta bertan geratzenbadira, ikasleek bi eratan planteia dezakete istorioa edo gaia: zatikaturik edo
Gai monografikoa
osorik. Azkenean, komenigarria da <lenaberrikustea, ikasgaia ongi segurtatzeko.
3. Beste era bat argazkiak koadernogisa antolatu eta banaka-banaka pasatzealitzateke (ikus 5. figura). Horretarakoargazkien goialdean zulo pare bat egineta metalezko edo plastikozko estunezelkarlotuko ditugu; azkenik, zurkaitz edoasto baten gainean ezar daiteke «koadernoa», Ikasgaia aurrera <loaneran, argazkiak bata bestearen atzetik erakutsikoditu irakasleak, eta gero beharbada berrizhasiko da punturen bat sakondu edo argitzeko, edo laburpena egiteko.
Honelako «koadernoaz» baliatzeak argazkiak banaka erakustearen abantailak
45
berak ditu, baina ikasleek ez dute izango.argazki guztiak batera ikusteko aukerarik.
4. Eman argazki nahasiriko sortakbikote edo ikasle taldeei, haiek geroberen ikaskideei istorioa kontatzeko moduan antola ditzaten. Taldeko kide bakoitzak bere argazkia erakutsiko die besteei, istorioaren bere zatia kontatzen dienbitartean.
5. Klaseari edo talde bati sekuentziaosagabea eman dakioke, adibidez amaiera falta zaiolarik; ikasleek amaiera asmatu, eta gero esan edo idatzi egin beharkodute.
5. figura: argazkiak block gisa antolatuak
Sekuentzia aurkezteko era edozein delarik ere, ikasleek asko ikasiko dute perpaus eta lerroaldeen egituraz, baldin etaistorioak arbelean edo proiektagailuarenbitartez erakusten badira. Horrela ikasleek sujerentziak eskaini ahal izangodituzte, adibidez, sarrerako perpaus deigarria nola moldatu, edo perpausarenegitura nola aldatu, non hasi lerroaldeedo paragrafo berria, nola erantsi tentsioa eta «clímax» istorioari, eta baita erenola bukatu kontaketa erarikinteresgarrienean.120tík 180 hitzeraino-
ko istorioek praktika dexentea eragingodute.
Beste adibide batArgazkien sekuentziak norbaiten bizi
tzako gorabeherak deskribatzeko erabili.6. figurako argazkiek zera erakusten
digute: andre heldua eta bere iraganekobizitzaz dituen oroitzapenak. Argazkiakelkarrengandik bereiz daitezke, txartelsorta eginez.
46 Gai monografikoa
..;•'ff"l ..""
'- 1 ·•i\ t t-; \ I~ ~ ~,
6. figura: andre heldua eta bere iragana
Gai monografikoa 47
HELBURUAK : Ohitura zaharrak deskribatuEGITURAK : ohi (ohitura... ukan) + iraganaMAILA : Erdikoa1. AURKEZPENA. Irakasleak argazkiak banaka aurkezten ditu, oraingo andre heldua
ren argazkitik hasita eta bere bizitzari atzera begiratuz. Hitz berriak idatziko ditu arbelean.2. GALDERA KONTZEPTUALAK. Irakasleak «Bere etxean lasai bizi al da?» edo
«Bizitza zoriontsua izan al du?» bezalako galderak egingo ditu.3. NOLA EGIN. Ikasleek andre helduaren bizitza deskribatzen dute. Beharrezkoa den
heinean, irakasleak erabil ditzaketen hitz eta perpausak idatziko ditu arbelean. Esate baterako,«Bere gaztaroan (ballet dantzari) izan zen»; «Bidaiatzen zuen aldi bakoitzean (bere loroaberarekin) eraman ohi zuen»; bitartean/eta gero/... baino lehen/... bezain laster/aldi berean,etab...
4. ONDORENGOLANA. Ikasle bakoitzak berak egin ohi duen zerbait deskribatzen du.«Hondartzaren ondoan bizi nintzenean, gosaldu aurretik bainatu ohi nintzen» eta antzekoak.Gero ikasleei eskatzen zaie bi zerrenda idatz ditzatela, bata beren gaztaroan atsegin zitzaizkienzereginena, eta bestea gorroto zituzten gauzena. Gero eskatzen zaie besteen aurrean berengaztaroari buruz hitz egin dezatela, honetarako arbeleko hitz eta perpausez eta baila beraiekeginiko zerrendez ere baliatuz.
2.3. «Flash» txartelak*
2.3.1. Hitz-txartelakHauetan hitz solteak idazten <liraeta
irakasleak begi itxi-ireki batean erakusten dizkie ikasleei. Erraz egiten <liraetaerraz gordetzen, eta horien bitartez irakasleak zernolako erantzuna nahi duenadieraz diezaieke. Gainera, behin etaberriz erakus daitezke, ikasleek ondoikasi dutela ziur egon arte.
HITZ-TXARTELAK NOLA EGINETA AZALDUTxartelok 10 zentimetroko zabalera
izan behar dute eta luzera, berriz, hitzaren letra kopuruaren araberakoa izango.da,
Txartel-sorta egitean, gero hitzak ezabatu eta behin eta berriz erabili ahalizateko, plastifikatu kartoizko laminahandia, edo Aironfix-ez estali. Gero ebaki 10 zentimetro zabaleko txartelak lortzeko. Hitzak errotuladore puntazabalezeta tintaz idatzi behar <lira.Txartel haueknonbaiten eseki behar badira, lehen aipaturiko sisternaren batez baliatuko gara.
Txarteletan idazten dugun hitza edohitzak letra txikian idatziko ditugu atzekaldean, irakasleak zer erakutsi nahiduen jakin dezan.Ikasgelan erakus daitezke txartelok.
Horretarako, gutxi gorabehera 30 X 45zentimetroko kartoizko laminak pertxabati lotuko zaizkio. Txartelei eustekoegin ebakiak laminaren aldeetan (ikus 7.figura).
Honela egindako pertxa batzu, bakoitza gai batez, zintzilika daitezke ikasgelako hormetan edo beste lekuren batean,erreferentzi gisa uzteko edo geroago erabiltzearren.«Eguraldiaren lamina» ikasgelako
hormetan erakus daitekeena da. Ikasleekhiztegia lan dezaten oso egokia da. Kartoi gogorrezko lamina handia lau zatitanebaki eta zati bakoitzean eguraldi motabati buruzko gaia marrazten da. Zatibakoitzean, lehen esan bezala, ebakiakegin eta hortxe sartuko ditugu egun bakoitzeko eguraldiaren berri ematen dutentxartelak (ikus 8. figura).
* Hauek ondoko lan-txartelctatik bereiztukodira, begi itxi-ireki batean bakarrik erakusten direlako (Itzultzailearen oharra).
48 Gai monografikoa
7. figura: txartelak azaltzeko era
8. figura: eguraldia
ERABILERA IKASGELANHitz-txartelen erabilera orokorra ala
berezia izan daiteke. Erabilera orokorrakhonako hauek izango lirateke:
1. Erabil daitezke egitura edo funtzioren bat azpimarratzeko. Txartela altxatzen da, «Inoiz egon al zara... ?» edo«Zure lekuan ez nuke hori egingo» bezalako perpausak bertan idatzirik daudela.
2. Ikasgai bat lantzerakoan berridazketa ariketak aldatzeko erabil daitezke.Arbelean berridazte taula idatzi beharrean, txartelak altxatzen dira, eta geroarbelean edo hormetan esekitzen diraideiak sendotzeko.
3. Beheko mailan idatzizko ulermena lantzeko ere laguntza eman dezakete.Adibide gisa, aginduak idatz daitezketxarteletan, ikasleek irakurri eta bete ditzaten.
4. Ikasgelan banatuta dauden hitztxartelen bitartez, ikasleek perpausakkonposa ditzakete. Lehenbiziko idatziegingo dituzte eta gero ozenki irakurribesteen aurrean.
Baina hitz-txartelak beste era hateraerabiliz, honako gai berezi hauek landudaitezke:-Menpeko perpaus adberbialak
«-ean», «eta gero», «bezain lasten>, «bitartean», «aurretik», «arte» eta horrelakoak idazten dira, karta bakoitzean bana.Ipuin bat marrazten da arbelean, edoazaltzen da argazkien bidez, eta ikasleekistorioa kontatu behar dute irakasleakaltxatzen duen txartel bereziaz baliatuz.Edo bestela, ikasleei txartelak aurrezematen bazaizkie, haiek gero besteenaurrean erakutsiko dituzte, tokatu zaienistorioaren zatia kontatzen duten bitartean.
Gai monografikoa
-«Berehala», «Lasten>, «Orduan»,«<Bapatean»,«Pixkanaka», «Ustekabez»,«Handik gutxira» edo «Azkenik» bezalako lotura-hitzak txartelen bitartez Jandaitezke era berean.
Aditz, izen, izenlagun eta adizlagunaknahasian inprima daitezke txarteletan,eta gero perpausen zati bereziak identifikatu edo antzemateko erabili.
2.3.2. Argazki-txartelak
NOLA LORTUArgazki-txartelek eskuetan erabiltze
ko bezain txikiak eta ikasgelako lekuguztietatik ikusteko bezain handiak izanbehar dute. Materialsfor Language Teaching 4: Flash Cards (Buckly etaWright, Modern English Publications,1980)delakoak badu gidaliburua irakaslearentzat. Etxean eskuz egindakoak ereonak dira, eta zenbait puntu ilun argitzeko molda daitezke.
ERABILERA IKASGELANArgazki txartelak bikainak dira kon
tzeptu jakinen bat aurkezteko, gauzakiedo ekintzaren bat jeneralean. Aurrezirakatsiriko gauzak berrikusi eta praktikatzeko izaten dira hobeak gai berriakaurkezteko baino.Hona hemen zenbait sugerentzia ar
gazki-txartelak erabiltzeko:1. Irakasleak zerbait esaten du ar
gazkian oinarrituz, adibidez, «lasterkadoa». Ikasleek perpausa egia denean bakarrik errepikatuko dute perpausa. Horrela arreta handiagotu egiten da erahorretako talde-ariketetan.
2. Bi txartel-sorta berdinak ditu irakasleak. Bata berak gordetzen du etabestea ikasleen artean banatzen du,ikasle bakoitzak txartel bat, bi edo hiruhartzen dituelarik. lrakasleak bere sortako lehen txartela ikusi eta «hau sagarrada» esaten du. Karta hori daukan ikasleak altxa egiten du eta irakasleak esandako perpausa errepikatzen du. Gero irakasleak gauza herbera egingo du bestetxartel guztiekin.
49
3. Irakasleak zenbait egoera irudikatzen dituzten txartelak erakusten dizkieikasleei. Gero bat aukeratu, eta argazkiaikasleengandik izkutatuz, ikasleei eskatuko die argazkian zer azaltzen den asmadezatela. Ikasleek «lrakurtzen ari al da?»eta horrelako galderak egingo dizkiote.Ikasleren batek asmatzen duenean, besteen aurrean jarri eta irakaslearen lekuahartuko du.4. Bi aldeetan argazkiak dituzten ar
gazki-txartelak era askotara erabil daitezke:
a) Kontrasteak azpimarratzeko.Hots, «lgeri egiten daki/ Ez daki teniseanjolasten» edo «Tea atsegin du/ Ez dukafea atsegin».
b) Aditzaldiak konparatzeko. Adibidez, alde batean medikua dakusagu etabestean emakumea bainuan. Honen bidez praktika ditzakegu «Medikua da.Bainua hartzen ari da» bezalako egiturak.
e) Perpaus konposatuak lantzeko,«Telebista ikusten ari zen, atea irekizenean» bezalakoak.
5. Argazki-txartelak hitz-txartelekin.konbina daitezke. lkasleak bi taldetanbanatzen dira; gero talde bateko ikasleakargazki-txartela altxatu eta beste taldekobatek dagokion hitz-txartela altxatukodu, edo alderantziz.
6. Ikasgelan diren guztiek, irakasleabarne delarik, argazki-txartel bana dute.Irakasleak bere txartela altxatu eta bertanikusten den gauza, pertsona edo ariketanoinarrituz, istorioa asmatzen du. Geroedozein ikasleri eskatzen dio istorioa segidezala eskuan daukan kartan oinarrituz.
7. Irakasleak egoera bat adieraztenduen karta ematen dio ikasle bati, dentista hortza ateratzen, adibidez. Ikasleakegoera mimikatu behar du, bere ikaskideek zer egiten ari den asmatzen saiatzendiren bitartean. Norbaitek asmatzen badu, besteen aurrerajoan eta beste argazki
, bat emango zaio mimoz explika dezan.8. Irakasleak elkarrekin pareka dai
tezkeen gauzak azaltzen dituzten bi txartel-sorta prestatzen ditu; esate baterako,jendearen argazkiekin. Ikasleei karta ba-
50
na ematen zaie, eta batetik bestera galdezka ibili behar dute beren kidea aurkituarte. Ez diote argazkia beste inori erakutsiko; galderak egin behar dituzte soilik.
Gai monografikoa
Galderak honelakoak lirateke: «Zure argazkian zer dago, gizona ala emakumea?», edo «Ilebeltz/ilun/hori/gorri alda?».
Peter Jane-ren ondoan bizi da. John-en etxetik pasatzen da eskolarako bidean.Simon autobus-geltokitik gertu dagoen bi bizitzako etxean bizi da. John jasotzen du
eskolara joatean.Sally etxebizitza batean bizi da. Balkoia badu eta hirugarren bizitzan dago. Autobus-
geltokirako bidean dendan sartzen da.l. Nor bizi da John-en ondoan?2. Nor bizi da dendaren aurrean?3. Nor bizi da etxebizitza batean?4. Non bizi da John?5. Autobus-geltokía John-en etxearen aurrean al dago?
9. figura: lan-txartela, l. adibidea
2.4. LAN-TXARTELAKLan-txarteletan argazkia dago eta baita
textua .ere. Aldizkarietako argazkiak,marrazkiak, mapak eta diagramak edozein mailatako lan-txartelak egiteko erabil daitezke, eta helburu askotarako gainera.Hemen bi lan-txartelen adibideak iku
siko ditugu. Lehengo adibidekoa (9. figura) ikasle bakarrak erabiltzeko diseinatua da, eta bigarrenak, berriz, Ian-
txartelak taldean nola erabiltzen direnerakusten digu.
l. Adibidea9. figurakoaren antzeko Ian
txartelak egin daitezke, behe-mailetakoikasleek lekuaren deskribapena lan dezaten: ikasleak argazkiei begiratu eta textuen laguntzaz ondoko galderei erantzungo die. Ondoren, argazkian azaltzen diren beste lekuak ere deskribatuko ditu.
Gai monografikoa
Honelako txartel-sortak erabil daitezke:profesionalak, animaliak, munduko lurraldeak edo lantegiko prozesuak bezalako gaiez ariketak egiteko. Txartelakematen duen informazio kopurua eta irudikatzeko era (textu, diagrama, estatistiken bidez, etab... ) ikaslearen mailariegokitu beharko zaizkio.
51
2. AdibideaTaldekide bakoitzak lan-txartel bat
dauka, eta irudi lagungarria. 10. figurakoparatxutistaren irudia handiago egin dai.teke, bost poster edo argazki-txartel egiteko, segun zenbat ikasle diren. Lantxarteletako informazioa eskuz edo makinaz idaz daiteke.
10. figura: parakaidismoa
, 52
Adibide honen helburua hauxe da: taldeak beste ikasleei irakatsi diezaiela nolamaneiatu paratxuta, ematen zaien informazioaz baliatuz. Taldeko kideek honako .rnaila hauek landuko dituzte:
1. Lan-txartelak eta laguntzeko argazkiak banatu ondoren, taldekideek banaka-banaka beren lan-txartelak irakurriko dizkiete beste taldekideei, bata bes-
Gai monografikoa
tearen atzetik. Elkarrekin eztabaidatukodute hitz berrien esanahia.2. Kide bakoitzak ziur egon behar du
bere kartako hitz guztiak explikatu ahalizango dituela besteen aurrean.
3. Taldekide batek sarrera labur bateta amaiera prestatuko ditu.4. Txartelak «txuletak» bezala erabi
liz, taldekoek beren argibideak .emangodizkiete beste ikasleei.
l. Lan-txartela1. Osasun ona duzula dioen agiria lortu zeure medikuarengandik.2. Lortu zeure kasko eta arropak.3. Sei orduko ikastaroa egin lurreko entrenamendutan.
2. Lan-txartelal. Jauzi egiteko prestatu.2. Neurtu hegazkinaren goiera.3. Neurtu haizearen abiadura.4. Berrikusi helburua edo helmuga-puntua non duzun.5. Kalkulatu zeure paratxutak eramango duen abiadura. Hegazkinaren abiada orduko 10
kilometrokoa eta haizearena orduko 50 kilometrokoa baldin badira, bi posibilitate dituzu:haizearen kontra salto eginez gero, zure beherako abiadura orduko 50 kilometrokoa izango da;eta haizearen alde salto egiten baduzu, orduko 150 kilometrokoa izango da.
3. Lan-txartela1. Salto egin!2. 200 metroko erori librea egin.3. Paratxuta zabaldu (hau duzu zeure zazpigarren jauzialdia eta orain artekoetan
paratxuta automatikoki zabaldu zaizu),4. Neurtu zeure goiera altimetroaz.
4. Lan-txartelal. Bilatu zeure helmuga-puntua.2. Gidatu. Ezkerrerantz joateko ekin eskuinaldeko kirtenari; eta eskuin alderantz joan
nahi baduzu, berriz, eman ezkerraldeko kirtenari.3. Helmuga puntua zeure azpian zuzen-zuzenean duzunean, ekin bi kirtenei hatera.
Zuzen jaitsiko zara.
5. Lan-txartela1. Bi oinen gainean lurreratu, zangoak zabaldu gabe.2. Zanga bat tolestu.3. Alde horretarantz erori.4. Zilipurdikatu besaburuaren gainean.
Honen antzeko ariketak egin daitezkebeste edozein kiroli buruz (eski, judo,tenis, etab.) zer edo zer egiteko argibi-
deei buruz edo makinaren bat nola ibiltzen den erakusteko.
Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal
Gai monografikoa 53
UTILIZACION DE LOS CARTELES EN LA ENSEÑANZA DE LENGUAS
Al proceder a elegir los carteles con vistas acompletar una colección, deben de tenerse encuenta los siguientes factores:- El contenido debe despertar interés entre los
alumnos.- Deben estar relacionados con los objetivos
del programa.- El contenido debe estar en concordancia con
el nivel cultural de los alumnos.- Deben de tener un tamaño adecuado para que
se puedan ver con facilidad.- Deben ser·claros, huyendo de la ambigüedad
y de las posibles confusiones que puedanprovocar.
La mejor colección de carteles es la elaborada yusada por los mismos profesores a lo largo de losaños. Un buen uso y una buena clasificación de losmismos resultará de innegable utilidad en el futuro.
Existen distintos tipos de carteles:- Cartel de Pared: dibujo de tamaño considera
ble que representa una escena o situación.- Ficha de pared: en el que se mezclan dibujo y
palabras.- Secuencia de fotografías: secuencia en torno
a un mismo tema.- Fichas flash.- Fichas de trabajo.
UTILISATION DES PANNEAUX DANS L'ENSEIGNEMENT DES LANGUES
Les facteurs suivants doivent étre tenus en compte au moment de choisir lespanneaux pour compléter une col/ection:- Le contenu doit éveil/er /'attention des éléves,- lis doivent étre en relation avec les objectifs
du programme.- Le contenu doit erre en accord avec le niveau
culture/ des éleves,- lis doivent avoir les dimensions nécessaires
pour bien les voir.- lis doivent étre clairs, laissant de coté l'ambi
güité et les confusions qu' ils pourraient entralner,
La meilleure collection de panneaux est ce/leétablie et utilisée par les professeurs durant les
années de leur enseignement, Un emploi judicieuxet une bonne classification de ce matériel serad'une précieuse utilité pour le futur.ll existe différents types de panneaux:- Panneaux muraux: dessin au dimensions con·
sidérables qui représente une sene 011 unesituation,
- Fiche mura/e: ou se mélangent dessins etmots.
- Séquence de photographies: séquence ausujet d' un seul théme.
- Fiches flash.- Fiches de travail.
THE USE OF PICTURESIN THE TEACHING OF LANGUAGEZ
When choosing pictures with a view tocompleting a collection, the following tactors should be borne in mind:- The subject must be of interest to the
pupils.- lt must be related to the objectives of
the programme.- lt must be of a size that can be easily
seen.- The contents must be in concordance
with the cultural level of the pupils.- They must be olear, avoiding arnbiqui
ty and possible confusion.The best collection of pictures is one that
the teachers themselves have got together
and used themselves over the years. Theclassification and use of these pictureswould be of undeniable help in the future.There are different types of pictures in
existence:- Wall pictures: very large drawing of a
scene or a situation. 1
- Wall charts: in which words and drawing are combinad.
- Sequence pictures: a sequence of pie·tures about one theme.
- Flash cards.- Work cards.