Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

17
LEHEN HEZKUNTZA Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Susana Lobo Fernández Julia Manso Prieto Juan Ignacio Medina Crespo Ana Isabel Pérez Gutiérrez Juan San Isidro González-Escalada Cristina Zarzuelo Puch Daniel Masciarelli García IRUDIAK Alademosca il·lustració Digitalartis EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona Begoña Barroso Nombela Susana Lobo Fernández Julia Manso Prieto Juan Ignacio Medina Crespo Juan San Isidro González-Escalada LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA EDIZIO-KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskema eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Transcript of Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Page 1: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

LE

HE

N H

EZ

KU

NT

ZA

Natura ZientziakLehen Hezkuntzako 5. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S. L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Susana Lobo Fernández Julia Manso Prieto Juan Ignacio Medina Crespo Ana Isabel Pérez Gutiérrez Juan San Isidro González-Escalada Cristina Zarzuelo Puch Daniel Masciarelli García

IRUDIAK Alademosca il·lustració Digitalartis

EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona Begoña Barroso Nombela Susana Lobo Fernández Julia Manso Prieto Juan Ignacio Medina Crespo Juan San Isidro González-Escalada

LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA EDIZIO-KOORDINAZIOA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskema eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

ES0000000001148 464954_Portadilla_26630.indd 1 16/04/2015 8:20:05

Page 2: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Unitatea Hasierako irakurgaia Jakin Ba ote dakizu? Egiten jakin

1 Giza gorputza. Harreman-funtzioa

6

Gorputzak huts egiten duenean

Zelulaz osatuta gaude

Giza gorputzaren antolaketa

Harreman-funtzioa

Zentzumen-organoak

Mikroskopioa

Anosmia

Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea

2 Nerbio-sistema

20

Bide-segurtasuna Nerbio-sistema

Mugimenduak

Nerbio-sistemaren osasuna

Bizikletako kaskoa behar bezala jartzea

3 Lokomozio-aparatua

32

Gorputzaren barrualdea ikustea

Eskeletoa

Giharrak eta lokomozio-aparatua

Lokomozio-aparatuaren osasuna

Erradiografiak interpretatzea

BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Lehen hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa

4 Ekosistemak

48

Urpeko basoa Ekosistemak

Lehorreko ekosistemak

Uretako ekosistemak

Planktona Ekosistema bateko elementuak aztertzea

5 Harremanak ekosistemetan

60

Krilla, gauza txikien garrantzia

Izaki bizidunen eta ingurune fisikoaren arteko harremana

Landareen harremana ingurune fisikoarekin

Fotosintesiaren garrantzia

Elikadura-harremanak

Izaki bizidunen arteko beste harreman batzuk

Landareek ere tenperatura egokia behar dute

Erleen elkartea

Elikasare bat egitea

6 Pertsonak eta ingurumena

76

Landara itzultzea Ingurumena

Pertsonen eragina ingurumenean

Ingurumenaren kontserbazioa

Kanarietako blanquizalak. Ingurumenaren aldaketaren eredu bat

Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea

Barra-grafikoak interpretatzea

BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Bigarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa

7 Materia, indarrak eta mugimendua

92

Koroa faltsua Materiaren propietateak

Dentsitatea eta flotagarritasuna

Solidoen, likidoen eta gasen propietateak

Indarrek aldaketak eragiten dituzte

Mugimendua: abiadura eta grabitatea

Urpeko bat egitea eta haren funtzionamendua azaltzea

8 Energia eta haren erabilera

108

Erregaia aurreztea Energia eta haren eraldaketak

Energia-iturriak

Nola erabiltzen dugu energia?

Energia erabiltzearen ondorioak

Etiketa energetikoa Energia-eraldaketak adieraztea

9 Makinak eta egiturak

122

Garabiteko bidezubia Makinen atalak

Makinak eta teknologia-aurrerapenak

Egiturak

Zubi baten maketa egitea

BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Hirugarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa

BA OTE DAKIZU? Keinu-hizkuntza. Gatazkak konpontzea. Saiakuntza bat diseinatzea. Bi ekosistema alderatzea. Hipotesi bat egiaztatzea. Eztabaida bat antolatzea.

2

ES0000000001148 464954-4.- Paginas iniciales_22125.indd 2 10/04/2015 11:25:05

Page 3: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Oinarrizko gaitasunak

Liburuan zehar, HEZIBERRIren araberako oinarrizko gaitasunen ikurrak ikusiko dituzu zenbait jardueraren ondoan. Ikur horiek kasu bakoitzean zer gaitasun lantzen den adierazten digute.

Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako gaitasuna

Matematikarako gaitasuna

Zientziarako gaitasuna

Teknologiarako gaitasuna

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Arterako gaitasuna

Mugimendurako gaitasuna

Hitzez, hitzik gabe eta era digitalean komunikatzeko gaitasuna

Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna

Elkarbizitzarako gaitasuna

Ekimenerako eta ekintzaile-sena garatzeko gaitasuna

Izaten ikasteko gaitasuna

Oinarrizko gaitasunak

Zehar-gaitasunak

Unitatea Hasierako irakurgaia Jakin Ba ote dakizu? Egiten jakin

1 Giza gorputza. Harreman-funtzioa

6

Gorputzak huts egiten duenean

Zelulaz osatuta gaude

Giza gorputzaren antolaketa

Harreman-funtzioa

Zentzumen-organoak

Mikroskopioa

Anosmia

Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea

2 Nerbio-sistema

20

Bide-segurtasuna Nerbio-sistema

Mugimenduak

Nerbio-sistemaren osasuna

Bizikletako kaskoa behar bezala jartzea

3 Lokomozio-aparatua

32

Gorputzaren barrualdea ikustea

Eskeletoa

Giharrak eta lokomozio-aparatua

Lokomozio-aparatuaren osasuna

Erradiografiak interpretatzea

BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Lehen hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa

4 Ekosistemak

48

Urpeko basoa Ekosistemak

Lehorreko ekosistemak

Uretako ekosistemak

Planktona Ekosistema bateko elementuak aztertzea

5 Harremanak ekosistemetan

60

Krilla, gauza txikien garrantzia

Izaki bizidunen eta ingurune fisikoaren arteko harremana

Landareen harremana ingurune fisikoarekin

Fotosintesiaren garrantzia

Elikadura-harremanak

Izaki bizidunen arteko beste harreman batzuk

Landareek ere tenperatura egokia behar dute

Erleen elkartea

Elikasare bat egitea

6 Pertsonak eta ingurumena

76

Landara itzultzea Ingurumena

Pertsonen eragina ingurumenean

Ingurumenaren kontserbazioa

Kanarietako blanquizalak. Ingurumenaren aldaketaren eredu bat

Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea

Barra-grafikoak interpretatzea

BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Bigarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa

7 Materia, indarrak eta mugimendua

92

Koroa faltsua Materiaren propietateak

Dentsitatea eta flotagarritasuna

Solidoen, likidoen eta gasen propietateak

Indarrek aldaketak eragiten dituzte

Mugimendua: abiadura eta grabitatea

Urpeko bat egitea eta haren funtzionamendua azaltzea

8 Energia eta haren erabilera

108

Erregaia aurreztea Energia eta haren eraldaketak

Energia-iturriak

Nola erabiltzen dugu energia?

Energia erabiltzearen ondorioak

Etiketa energetikoa Energia-eraldaketak adieraztea

9 Makinak eta egiturak

122

Garabiteko bidezubia Makinen atalak

Makinak eta teknologia-aurrerapenak

Egiturak

Zubi baten maketa egitea

BAIETZ ONDO EGIN! eta NIRE PROIEKTUA. Hirugarren hiruhilekoa. Energia-iturriak: eguzkia eta petrolioa

BA OTE DAKIZU? Keinu-hizkuntza. Gatazkak konpontzea. Saiakuntza bat diseinatzea. Bi ekosistema alderatzea. Hipotesi bat egiaztatzea. Eztabaida bat antolatzea.

3

ES0000000001148 464954-4.- Paginas iniciales_22125.indd 3 16/04/2015 8:21:05

Page 4: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Gorputzak huts egiten duenean

Gure gorputza makina konplexua da, eta koordinatuta jarduten duten pieza ugariz osatuta dago.

Elikatu egiten gara eta arnastu egiten dugu, hazteko eta gure eguneroko jarduera guztiak egiteko behar ditugun materia eta energia lortzeko. Garunak ordenagailu handi baten moduan funtzionatzen du, eta gure gorputz barruko zein kanpotik hautematen dugun informazio guztia prozesatzen du, erantzun egokiak emateko. Gure gihar eta hezurrei esker, ibiltzeko, gimnasia egiteko, tresnak erabiltzeko edo musika-tresnak jotzeko mugimenduak egin ditzakegu.

Baina, batzuetan, gorputzak huts egin dezake, edo istripu bat izan; esaterako, ebakiak, erredurak, intsektuen ziztadak eta intsolazioak.

Egoera horietan lehen laguntza izeneko teknikak aplika daitezke. Teknika horiek baliagarriak dira lesioak ez larriagotzeko eta min hartu duten pertsonei osatzen laguntzeko.

Hautatu esaldia amaitzeko aukera zuzena eta arrazoitu erantzuna.

Gure gorputzeko elementuek… – bakoitzak bere aldetik jarduten dute. – koordinatuta jarduten dute.

Zertarako balio dute lehen laguntzetako teknikek?

Eman lehen laguntzetako teknikak aplikatzeko moduko hiru egoeraren adibideak.

Erreparatu komikiari, eta azaldu zer gertatzen den ikasgelan eta zer egiten duen irakasleak.

AHOZ ADIERAZI. Hitz egin istripu-egoeraren bati buruz, eta esan zer neurri hartu ziren istripua izan zuen pertsonari laguntzeko.

Irakurri eta ulertu problema EGITEN JAKIN

AMAIERAKO ATAZA

Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea

Unitatea amaitzean, gai izango zara zenbait egoeratan lehen laguntzetako teknikarik egokiena zein den identifikatzeko.

Aurretik, gure gorputzeko zelulak nolakoak diren, gure gorputza nola antolatuta dagoen, harreman-funtzioa zer den, eta zentzumen-organoak zein diren ikasiko duzu.

1Giza gorputza.Harreman-funtzioa

Zer gertatzen zaio?

6

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 6 10/04/2015 11:23:35

Page 5: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Giza gorputza

Gure gorputzak hiru bizi-funtzioak egiten ditu: nutrizioa, harremana eta ugalketa.

Denok atal berberak ditugu, baina ez gara guztiz berdinak. Aldeak daude pertsonen artean, adinaren eta sexuaren arabera.

1 Ba al dakizu gorputzeko zer ataletan egiten den hiru bizi-funtzioetako bakoitza?

2 Gorputzeko zer desberdintasun nabaritzen dituzu argazkietan ageri diren pertsonen artean?

ZER DAKIZU HONETAZ?

Zer gertatzen zaio?

Zorabiatzen ari da!Ireki leihoa!

Eskerrik asko! Hobeto sentitzen

naiz jada! Eskerrak irakasleak

lagundu didan!

7

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 7 10/04/2015 11:23:37

Page 6: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Zelulaz osatuta gaude

Gizakiok Lurrean bizi diren izaki bizidunen aniztasun handia-ren parte gara. Oso itxura desberdinekoak izanda ere, izaki bizidun guzti-guztiok bi ezaugarri hauek ditugu:

Bizi-funtzioak egiten ditugu; hau da, nutrizioa, harremana eta ugalketa.

Zelulaz osatuta gaude. Izaki bizidun batzuk zelula bakar batez osatuta daude, eta beste batzuk, berriz, milioika zelulaz osatuta daude; esate baterako, landareak eta ani-maliak.

Zelula

Pertsonok zelula izeneko milioika atal txiki-txikiz osatuta gau-de. Horregatik esaten dugu izaki zelulaniztunak garela.

Zelulak txiki-txikiak dira, eta ezin dira lehen begiratu batean ikusi. Zelulei behatzeko, mikroskopioa erabili behar da. 1

Zelulak izaki bizidunen osagai txikienak dira, eta gaine-ra, bizirik daude.

Zelulek, nahiz eta oso txikiak izan, hiru bizi-funtzioak egiten dituzte:

Nutrizioa. Zelulek hazteko eta energia izateko behar dituz-ten substantziak lortzen dituzte.

Harremana. Zelulek inguruneko informazioa jasotzen dute, eta informazio horrekiko erreakzioak izan ditzakete.

Ugalketa. Zelulak banatu egiten dira eta zelulakumeak sortzen dira.

1 Globulu gorriak, mikroskopioan ikusita. Globulu gorriak odoleko zelulak dira.

Mikroskopioa

Mikroskopioa oso objektu txikiak oso handi ikus-teko aukera ematen duen tresna bat da.

Bi leiar izaten ditu mikroskopioak: bat, okularrean (mikroskopioaren behatzeko atala), eta bestea, objek-tiboan (objektibo bat baino gehiago badaude, leiar bat izango du bakoitzak). Leiarrei esker, behatu nahi denaren irudia mila aldiz ere handiagotu daiteke.

Platinan prestakin bat jartzen da. Prestakina beira garden mehe bat da, eta hor kokatzen da aztertu nahi den lagina. Lagin horrek oso mehea izan behar du, mikroskopioaren argiak zeharkatu ahal dezan.

BA OTE DAKIZU?

objektiboa

platina

argi-iturria

okularra

8

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 8 10/04/2015 11:23:40

Page 7: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Nolakoak dira gure gorputzeko zelulak?

Zelulak txiki-txikiak dira; izan ere, gehienak milimetro bat baino ehun aldiz txikiagoak ere izan daitezke. Baina gure zelula guzti-guztiak ez dira berdinak. Adibidez, garuneko zelulak (neuronak) handiagoak dira odoleko globulu gorriak baino.

Bestalde, zenbait formatako zelulak daude; esate baterako, esfera formakoak izan daitezke (odoleko zelulak), prisma formakoak (hesteetako zelulak), izar formakoak (neuronak), lauak (odol-hodien barrualdea estaltzen duten zelulak) eta abar. 2

Marrazkietako zeluletatik, zein dira txikienak? Eta zein dira handienak?

Deskribatu nolakoak diren neuronak.

IRUDIAREKIN LANEAN

JARDUERAK

1 Zer ezaugarri berdin dituzte izaki bizidun guzti-guztiek?

2 Zer dira zelulak? Zergatik esaten dugu bizirik daudela?

3 Zergatik behar dugu mikroskopioa zelulak ikusi ahal izateko?

4 Erreparatu eskuineko argazkiei, alderatu marrazkiarekin 2 , eta esan zer motatakoa den zelula bakoitza.

5 Pertsonok izaki zelulaniztunak gara. Zer beste izaki bizidun daude zelula askoz osatuta? Eman adibide batzuk.

6 IKT. Bilatu neurona batek izan dezakeen tamainari buruzko informazioa.

2 Gure gorputza osatzen duten zelula mota batzuk.

hesteetako zelula

neurona

odoleko zelulak

giharretako zelula

gibeleko zelula

hezurretako zelula

A

B

1

9

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 9 10/04/2015 11:23:42

Page 8: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

giharretako zelula

ZELULAK EHUNAKORGANOAK

gihar-ehunagiharra

hezurretako zelulahezur-ehuna hezurra

Gizakiok izaki zelulaniztunak gara. Gure zelulak ez daude edozein modutan jarrita; izan ere, ondo antolatuta daude. Hori dela eta, gure gorputzean, zenbait antolaketa-maila bereiz ditzakegu. 1

Ehunak

Izaki zelulaniztunetan, mota bereko zelulak ehunak osa-tuz multzokatzen dira. 2

Gure gorputzean, zenbait ehun mota daude; esate baterako, gihar-ehuna (giharretako zelulek osatzen dute) edo hezur-ehuna (hezurren osagaia da).

Ehun bereko zelula guztiek funtzio bera dute; esate baterako, gihar-ehuneko zelulek mugimendua eragiten dute.

Organoak

Organoak antolatuta eta elkarrekin funtzionatzen duten ehunen multzoak dira.

Urdaila, bihotza eta giltzurrunak organoak dira. Organo bakoi-tzak funtzio jakin bat betetzen du, eta funtzio hori beharrezkoa da organismo osoak funtziona dezan.

Esate baterako, mihia elementu hauek osatutako organoa da: gihar-ehuna, epitelioa (mihia estaltzen duen azala osatzen duen ehuna da) eta nerbio-ehuna (nerbioak osatzen ditu). Denek batera egiten dute lan, mihiak dagozkion funtzioak bete ditzan.

Giza gorputzaren antolaketa

1 Gizakiaren antolaketa-mailak.

Deskribatu nola antolatzen diren zelulak gihar-ehunean.

Zer organo ageri dira marrazkian?

IRUDIAREKIN LANEAN

2 Gantz-ehunak koipea du, eta gorputzak hori erabiltzen du energia behar duenean. Adipozito izeneko zelulaz osatuta dago.

10

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 10 10/04/2015 11:23:44

Page 9: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

SISTEMAK

APARATUAK

ORGANISMOA

gihar-sistema

hezur-sistema

lokomozio-aparatua

Sistemak eta aparatuak

Sistema bat zenbait organoz osatuta dago. Organo horiek mota berekoak izan ohi dira eta funtzio bera be-tetzen dute.

Esate baterako, gihar-sistema gorputzeko gihar guztiek osa-tzen dute. Hezurrek, berriz, hezur-sistema osatzen dute.

Aparatuak mota desberdineko organoz edo zenbait sistemaz osatuta daude. Aparatu edo sistema horiek koordinatuta jarduten dute, lan jakin bat egiteko.

Gizakion digestio-aparatuak organo hauek ditu, besteak bes-te: mihia, urdaila, gibela eta hesteak.

Lokomozio-aparatua gihar-sistemak eta hezur-sistemak osa-tzen dute. Bi sistema horiek batera egiten dute lan, mugi-menduak egiteko.

Organismoak

Giza organismoa gure aparatu eta sistema guztiek osa-tzen dute.

Organismoak behar bezala funtzionatzeko, antolaketa-maila guztiek koordinatuta egon behar dute, dela zeluletan, dela aparatu eta sistemetan.

1 Deskribatu hezur-sistemaren antolaketa, maila sinpleenetik maila konplexuenera.

2 Zer sistemak osatzen dute lokomozio-aparatua?

3 Zer dira organoak? Zerk osatzen dituzte?

JARDUERAK

11

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 11 10/04/2015 11:23:45

Page 10: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Pertsonok kanpoan gertatzen dena hautematen dugu: entzun, ikusi, sentitu... egiten dugu.

Halaber, elkarrekin komunikatzen ga ra , mug i tu eg i t en ga ra e ta erreakzioak izaten ditugu, gugan eragina duten aldaketak gerta­tzean.

Harreman­funtzioari esker, gure inguruan gertatzen den guztia hauteman dezakegu, eta behar bezala erreakzio­natu gertatutakoarekiko.

Adibidez, futbolean jolasten ari ba­gara eta baloi bat aterantz doala ikusten badugu, mugitu egiten gara, geldiarazten saiatzeko. 1

Nola gertatzen da harreman-funtzioa?

Norbaitek deitzen badigu, gure izena entzutean hotsaren jatorrirantz begiratzen dugu. Hori guztia gerta tzeko, zentzu­men­organoek, nerbio­sistemak eta lokomozio­ aparatuak parte hartu behar dute, koordinatuta.

Harreman­funtzioak zenbait etapa ditu: 2

Zentzumen-organoek gure inguruan gertatzen den guztia­ri buruzko informazioa hautemateko errezeptoreak dituzte. Errezeptore horiek ahalmena dute kanpo­estimuluak hau­temateko; esaterako, argia, hotsa eta presioa.

Errezeptore horiek informazioa garunera bidaltzen dute nerbioen bidez. Nerbioak nerbio­sistemaren parte dira.

Garunak (nerbio­sistemako beste osagaietako bat da) informazioa aztertzen du, eta zer egin behar den erabaki­tzen.

Garunak aginduak bidaltzen ditu nerbioen bidez.

Lokomozio-aparatua giharrez eta hezurrez osatuta dago, eta aginduak jaso eta mugimenduak egiten ditu.

Harreman­funtzioan, zentzumen­organoek, nerbio­sis­temak eta lokomozio­aparatuak hartzen dute parte.

Harreman-funtzioa

1 Harreman-funtzioaren adibidea.

2 Harreman-funtzioaren eskema.

ZENTZUMEN-ORGANOAK NERBIO-SISTEMA LOKOMOZIO-APARATUA

1. Begiek hautematen dute baloia atera doala zuzen­zuzenean.

2. Informazioa garunera transmititzen da, ikusmen­nerbioen bidez.

3. Garunak informazio hori interpretatzen du: mugitu egin behar da, baloia harrapatzeko.

Zentzumen-organoak

Garuna

Giharrak

nerbioak

nerbioak

12

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 12 10/04/2015 11:23:46

Page 11: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Gure gorputzaren barne-koordinazioa

Nahiz eta gu ohartu ez, prozesu desberdin asko gertatzen dira gure gorputzaren barruan: bihotzak odola ponpatzen du eta odolak gorputzean barrena zirkulatzen du; giltzurrunek gernua sortzen dute; elikagaiak digeritzen ditugu eta abar.

Gure organismoak ondo funtzionatu ahal izateko, gure gor-putzaren barruko prozesu horiek guztiek koordinatuta egon behar dute.

Barne-koordinazio hori ere harreman-funtzioaren parte da, eta nerbio-sistema arduratzen da hori egiteaz.

Azaldu zer gertatuko litzatekeen neskatoak, baloia etortzen ikusi beharrean, beste gela batean dagoen telefonoa jotzen entzungo balu. Idatzi eta marraztu prozesu horretan gertatuko liratekeen bost urratsak.

IRUDIAREKIN LANEAN

1 Kopiatu eskema koadernoan, eta osatu, falta diren hitzak idatziz.

Harreman-funtzioa

hauek hartzen dute parte:

2 Azaldu nola hartzen duen parte lokomozio-aparatuak harreman-funtzioan.

3 Eman harreman-funtzioaren bi adibide, eta azaldu zer unetan hartzen duten esku zentzumen-organoek, nerbio-sistemak eta lokomozio-aparatuak, edo barne-organoek.

JARDUERAK

ZENTZUMEN-ORGANOAK NERBIO-SISTEMA LOKOMOZIO-APARATUA

3. Garunak informazio hori interpretatzen du: mugitu egin behar da, baloia harrapatzeko.

4. Garunak, nerbioen bidez, aginduak transmititzen dizkie zango eta besoetako giharrei.

5. Zango eta besoetako giharrek erreakzionatu egiten dute eta neskak baloia harrapatzen du.

2

13

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 13 10/04/2015 11:23:47

Page 12: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Zentzumen-organoak

Zentzumen-organoek kanpoko informazioa hautematen dute, eta garunera bidaltzen, nerbioen bidez.

Begiak eta ikusmena

Begiak ikusmenaren organoak dira. Haien funtzioa argia hautematea da. Begiei esker, koloreak, formak eta distantziak hautematen ditugu.

Erretinako errezeptoreetara heltzen den informazioa garune-ra transmititzen da ikusmen-nerbioaren bidez. Garunak in-formazio hori jaso eta interpretatu egiten du. 1

Belarriak eta entzumena

Belarriak entzumenaren organoak dira. Belarriei esker, hotsak zein hotsen jatorria eta propietateak hautematen ditugu.

Barraskiloan, hotsak hautematen dituzten errezeptoreak daude. Barraski loa entzumen-nerbioari lotuta dago. Entzumen- nerbioaren bidez, berriz, informazioa garunera transmititzen da. 2

Azala eta ukimena

Azala da ukimenaren organoa. Zentzumen horri esker, zen-bait motatako sentsazioak hauteman ditzakegu; esate baterako, objektuen forma eta testura, presioa, beroa eta hotza.

Azalean, ukimenaren errezeptoreak daude. Errezeptore horiek nerbioei lotuta daude, eta nerbioen bidez informazioa garu-nera iristen da. 3

Begiko zer eremutan dago erretina?

Begiko zer atalekin komunikatzen da zuzenean erretina?

IRUDIAREKIN LANEAN

1 Begiaren atalak.

3 Azalaren egitura.

kristalinoa

erretina

ikusmen-nerbioa

izerdi-guruina

kornea

begi-ninia

irisa

biloa

barraskiloatinpanoa

belarria

entzunbidea

hezurtxoak entzumen-nerbioa

ukimen-errezeptoreak

2 Belarriaren atalak.

14

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 14 10/04/2015 11:23:48

Page 13: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Mihia eta dastamena

Mihia dastamenaren organoa da. Mihiari esker, zaporeak hautematen ditugu.

Mihiaren gainazalean, dastamen-papilak daude, (zaporeen errezeptoreak dituzten konkortxo batzuk dira). 4

Sudurra eta usaimena

Sudurra da usaimenaren organoa. Sudurraren barruan, pituitario horia dago, usainak hautema-ten dituen atala.

Pituitario horian usaimen-errezeptoreak daude. Errezeptore horiek garunari transmititzen diote jasotzen duten informazioa, usaimen-nerbioaren bidez. 5

1 Erreparatu irudiari.

Zer organok hautematen dute ikusizko estimulua?

Zer funtzio dute ikusmen-nerbioek?

Zer gertatzen da garunean?

2 Zer motatako estimuluak hautematen dituzte ukimenaren zelula errezeptoreak? Idatzi hiru adibide.

3 Zentzumen-organo hauetan, zer atali dagokio estimulu hauek hautematea?

Mihian, zaporea.

Sudurrean, usaina.

Belarrian, hotsa.

JARDUERAKAnosmia

Anosmia usaimenaren gaitz bat da. Anosmia duten pertsonek ezin dute inolako usainik hau-teman.

Demagun etxeko labean erretzen ari den pastel bat dagoela. Bada, anosmia duen per tsona ba-tek ezingo luke erre-usainik hauteman.

Usain bat garaiz hautematea baliagarria izan dai-teke bizia salbatzeko.

Ezin badugu usaindu, ezingo dugu elikagaien zaporea hauteman, usaimena eta dastamena oso lotuta daudelako. Beraz, anosmia duen pertsona batek ezin du janaria dastatu, eta ezin du hau-teman janaria egoera txarrean dagoen.

BA OTE DAKIZU?

4 Mihiaren gainazala.

5 Sudurraren atalak.

garuna

begia

ikusmen-nerbioa

sudur-hobia

usaimen-nerbioa

sudur-zuloa

pituitario horia

dastamen-papilak

15

1

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 15 10/04/2015 11:23:50

Page 14: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

EGITEN JAKIN

Ebakiak

Zauria irmo estutu behar da gaza esteril batez, odoljarioa gelditu arte. Ahal izanez gero, behin erabiltzeko eskularruak erabili behar dira. Odola botatzeari uzten dionean, urez eta xaboiz garbitu behar da zauria, eta gero, desinfektatzaile bat erabili. Gero, ospitaleko larrialdietara eraman behar da zauritua, puntuak emateko edo tetanosaren aurkako txertoa jartzeko, halakorik behar izanez gero.

Sudurreko odoljarioak

Burua aurrerantz makurtu behar da apur bat, odolik ez irensteko, eta sudurra estutu behar da hatzekin zenbait minutuz, odoljarioa gelditu arte. Ez da kotoizko tapoirik jarri behar sudurrean, eta minutu batzuen ostean odoljarioa gelditu ez bada, sudurra berriz estutu beharko da, odoljarioa geldiarazi arte.

Erredura arinak

Ur hotz ugariz garbitu behar da erredura, kanilan minutu batzuez jarrita, azala hozteko. Ez da buztin, olio, ukendu, hortzetako pasta, alkohol edo beste edozein substantziarik jarri behar erreduran. Erredura larria bada, bustitako gazez estal daiteke, mediku-arreta jaso bitartean.

Ulertu informazioa

1 Bilatu hitz hauen esanahia: esterila, desinfektatzailea, tetanosaren aurkako txertoa eta odoljarioa.

Bilatu informazio gehiago

2 Bilatu egoera hauetan aplikatu daitezkeen lehen laguntzei buruzko informazioa:

animalien ziztadak intsolazioa beherakoa

Bateratu

3 LAN KOOPERATIBOA. Denon artean, egin lehen laguntzetako eskuliburu bat, ikastetxean gerta daitezkeen istripuetarako. Azaldu nola jardun behar den kasu bakoitzean.

Irakurri lehen laguntzetako teknika batzuk

Lehen laguntzetako teknikak identifikatzea

Pertsona batek istripua izan duela edo bat-batean gaixo jarri dela ikusten badugu, lagundu egin behar diogu, osasun-langileak heldu arte. Horretarako, lehen laguntzetako zenbait teknika jakin behar dira.

16

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 16 10/04/2015 11:23:52

Page 15: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

1 LABURPENA. Kopiatu eta osatu koadernoan unitatearen laburpena.

Izaki bizidun guztiek -funtzioak egiten dituzte eta osatuta daude.

Zelulak oso txiki-txikiak dira, eta erabili behar da haiek ikusi ahal izateko.

Izaki bizidun zelulaniztunetan, mota bereko zelulak osatuz multzokatzen dira.

Organoak antolatuta eta elkarrekin funtzionatzen duten multzoak dira.

bat zenbait organoz osatuta dago. Organo horiek mota berekoak izan ohi dira eta funtzio bera betetzen dute.

mota desberdineko organoz edo zenbait sistemaz osatuta daude. Aparatu edo sistema horiek koordinatuta jarduten dute, lan jakin bat egiteko.

Gizakia gorputzeko eta guztiek osatzen dute.

-funtzioari esker, gure inguruan gertatzen den guztia hauteman dezakegu, eta behar bezala gertatutakoarekiko.

Harreman-funtzioan, , -sistemak eta -aparatuak hartzen dute parte.

erretinan dauden errezeptoreek hautematen dute, eta informazio hori garunera transmititzen da ikusmen- bidez.

barraskiloan, hotsak hautematen dituzten daude. -nerbioaren bidez, informazioa garunera transmititzen da, eta entzun egiten dugu.

Azalean, sentitzeko aukera ematen diguten errezeptoreak daude.

Mihian, daude, eta horiek dituzte zaporeen errezeptoreak.

horia sudurraren barruan dago, eta usainak hautematen ditu.

2 Egin eskema bat, hitz hauek erabiliz:

giza gorputza sistemak

zelulak aparatuak

ehunak organoak

3 ESKEMA. Kopiatu eta osatu koadernoan antolaketa-mailen eskema.

IKASTEN JAKIN1

organismoa

zelulak

17

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 17 10/04/2015 11:23:53

Page 16: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

AMAIERAKO JARDUERAK

1 Erreparatu marrazkiari. Zer da, ehuna ala organoa? Azaldu erantzuna.

2 Zure ustez, bizirik al daude ehunak? Azaldu erantzuna.

3 Bilatu hiztegian hitz hauen esanahia, eta kopiatu koadernoan:

zelula

zelulabakar

zelulaniztun

ehun

organo

organismo

4 PENTSATZEKO. Egin idazlan bat, eta azaldu zergatik esaten den gure gorputza makina perfektu bat dela. Halaber, eman adierazpen horren adibideak (hau da, gorputzaren funtzionamendu perfektu horren adibideak), zuk izandako esperientziak oinarri hartuta.

5 LAN KOOPERATIBOA. Antolatu lan-taldetan, eta egin horma-irudi bat, unitate honetan giza gorputzari buruz ikasitakoaren inguruan. Egunkarietako edo aldizkarietako irudiak erabil ditzakezue, edo Interneten aurkitzen dituzuenak.

6 Mikroskopioaren argazkia kontuan hartuta, egin marrazki eskematiko bat eta kokatu mikroskopiaren atal hauek:

okularra

objektiboa

platina

argi-iturria

7 Kopiatu taula hau koadernoan, eta osatu, elementu bakoitzaren definizioa idatziz.

Elementua Definizioa

Zelula

Ehuna

Organoa

Sistema

Aparatua

Organismoa

8 Azaldu harreman-funtzioa, hitz hauek erabiliz:

zentzumenen organoak - nerbioak - nerbio-sistema - lokomozio-aparatua

18

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 18 10/04/2015 11:23:55

Page 17: Natura Zientziak - back-edupack.santillana.es

Hautatu eta egin jarduera hauetako bat:

A. Hautatu zentzumenetako bat, zuk nahi duzuna, eta egin idazlan bat, azaltzeko zergatik den garrantzitsua zentzumen hori eta zer gertatuko litzaigukeen zentzumen hori izan ezean.

B. Egin komiki bat, eta deskribatu egoera erreal bat beharrezko duena unitatean ikasitako lehen laguntzetako teknika bat erabiltzea.

C. Erabili ordenagailua giza gorputzaren antolaketa-mailei buruzko aurkezpen bat egiteko.

Askotariko adimenak

1

9 AHOZ ADIERAZI. Gogoratu eta deskribatu zentzumen-organoekin lotuta noizbait izan duzun sentsazio atsegin eta sentsazio desatsegin bana.

10 Begiak ixten baditugu, zer zentzumeni esker bereiz ditzakegu kaktus bat eta luma bat?

11 Kasu hauetatik, zeinetan hartzen du parte harreman-funtzioak?

Semaforoa berde jarri da eta kalea zeharkatu dugu.

Elikagaiak digeritzen ditugu.

12 Zein da zentzumen-organoetako errezeptoreen funtzioa?

13 Nola gertatzen da gure gorputzeko barne-koordinazioa?

14 Zer elementuk hartzen dute parte harreman-funtzioan?

15 Azaldu zergatik ezingo genukeen bizirik iraun harreman-funtziorik gabe.

16 Egin hitzen fitxa batzuk, unitatean ageri diren hitz hauen esanahia azaltzeko:

errezeptorea - erantzuna - garuna

Fitxa

Hitza:

Definizioa:

17 PENTSATZEKO. Erreparatu argazkiei, hautatu bat, eta egin usaimenarekin lotutako idazlan bat.

19

ES0000000001148 464954-Unidad 01_22134.indd 19 10/04/2015 11:24:00