NATUR ZIENTZIAK DBH 1 -...

17

Transcript of NATUR ZIENTZIAK DBH 1 -...

Page 1: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean
Page 2: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

I B A I Z A B A L

Natur ZientziakDBH: 1. MAILA

i.bai proiektua

Egileak

Víctor López FenoyCarlos Arribas PurasVicente Morales Ortiz

Aholkularitza teknikoa eta pedagogikoa

Víctor López Fenoy

Berrikuspen teknikoa

Francisco José Ortega Nieto

[nz]1

Liburu honen salmentaren %0,7 Bamenda Bafut-en (Kamerun)eskola bat eraikitzeko izango da. Eskola horren eraikuntza kudeaketazSED (Solidaridad, Educación y Desarrollo) izena duenGobernuz Kanpoko Erakundea arduratzen da.

Page 3: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

33> > > N O L A E R A B I L I L I B U R U A > > > N O L A E R A B I L I L I B U R U A > > >

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

L A B U R P E N A > > > L A B U R P E N A > > > L A B U R P E N A > > >

I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > >

@www.acsmedioambiente.com/hechos_de_agua.htm Orrialde horretan urari buruzkomota guztietako datuak aurkituko dituzu. Hautatu gehien interesatu zaizkizun hirurak, etaazaldu zergatik. Ikusiko duzun bezala, neurri askotan, galoiak agertzen dira. Aurkitu zenbatlitro diren galoi [email protected]/saberplus Sartu DBHko lehenengo mailako Natur Zientzienatalean, eta egin Hidrosfera unitateko ariketak.

> I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K

Hidrosfera Likido eran dagoen ur guztiak osatzen duen Lurreko geruza. Ur likidoagatik deitzen diogu Lurrari planeta urdina.

Ura Lurreannola agertu zen

Duela milaka milioi urte sumendiek atmosferara igorritako ur-lurrunetikeratorria.

Eguzki-sisteman dugun kokapenpribilegiatuari esker gertatu zen guztia.

Urarenmolekula

Bi hidrogeno atomoz eta oxigeno atomo batez osatua.

Urarenpropietateadierazgarriak

Irakite-puntu altua (100 ºC), gehieneko dentsitatea 4 ºC-tan (1 000 kg/m3), osodisolbatzaile ona eta tenperatura igo gabe bero handia xurgatzeko gaitasuna.

Ur likido edo ur-lurrunaren molekulenartean oso erakarpen handia dago;horregatik ditu propietate bereziak.

Itsasoko ura Disoluzioa, batez beste %3,5 gatz disolbatuak ditu, batez ere gatz arrunta. Itsasoko 1 L uretatik 25 eta 35 g gatzbitarte lor daiteke.

Urarengogortasuna

Duen gatz disolbatu kantitatea adierazten du. Urak duen kareak garbigailu eta ontzi--garbigailuetako hodiak butxatzen ditu.

Sodioa Na sinboloa duen elementu kimikoa. Metala da.

Potasioa K sinboloa duen elementu kimikoa. Potasioarekin xaboia egiten da.

Kloroa Cl sinboloa duen elementu kimikoa. Etxeko kontsumorako ura arazteko erabiltzen da.

Aire asea Gehieneko ur-lurrun kantitatea daraman airea. Airea ur-lurrunez asetzen denean, euriaegiten du.

Hezetasunerlatiboa

Aireak daraman ur-lurrun kantitatea eta tenperatura horretan eraman dezakeengehienekoaren arteko zatidura. Portzentajetan adierazten da.

Aireko hezetasuna gehienekora iristendenean, ura kondentsatu egiten da etatantak sortzen dira.

Uraren zikloa Urak lurraren eta atmosferaren artean igarotzen dituen faseak: lurrunketa,kondentsazioa, prezipitazioa eta, berriro ere, lurrunketa.

Gure planetako ura etengabe mugitzen arida, eta ziklo horren mende gaude guguztiok.

Arazketa

Gezatzea

Urari osasunerako kaltegarriak diren substantziak kentzea.

Itsasoko urak disolbaturik dituen gatz arrunta eta bestelako substantziak kentzea.

Araztutako urak ez dira gizakiokkontsumitzeko erabiltzen.

Ez da ohizko prozesua, oso garestia baita.

> > > I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > >

111

5Natur Z ientz iak

15�Ura, osasun-iturri

Aurrerago ikusi dugu ura dela materia biziaren osagai nagusia. Izaki bizidu-nak %50 eta %90 bitarte ura gara. Izan ere, elikagairik gabe hainbat hile biziliteke, baina urik gabe egun batzuk baino ez.

Urik ez edukitzea bezain arazo handia da dugun ura edateko egokia ez izatea.Edateko egokia ez den urak urdaileko arazoak ekar ditzake, larriak eta ez hainlarriak, baina baita bestelako gaixotasun infekziosoak ere, kolera esaterako; etahorrek heriotza ekar dezake. Hori dela eta, gizartearen helburuetako bat hiritarguztioi edateko ura helaraztea da.

Edateko ura osasunari kalterik egin gabe edan litekeena da. Aurre-tik trataturiko gainazaleko ura izan liteke, edo kutsaturik ez dagoentratatu gabeko ura, iturburu, putzu edo beste iturri batzuetatikdatorrena.

Gu aurreratuta bizi arren, munduaren erdiak greziarrek edo erromatarrek zituz-ten ur-zerbitzuak baino txarragoak dituzte gaur egun. Nazio Batuek 2000.urtean uraren erabilgarritasunari buruz egindako txostenean adierazi zutenez,1 000 milioitik gora lagunek ez dute edateko ur garbirik, 2 500 milioitik goralagunek ez dute saneamendu egokirik. 10 000 eta 20 000 inguru haur hiltzendira egunero urarekin zerikusia duten gaixotasunen ondorioz, eta gaixotasunhoriek saihets litezke. Esaterako, Iberoamerikan, Afrikan eta Asian, laurogeitahamarreko hamarkadaren erdialdean, kolera brote garrantzitsuak agertu ziren.

Pertsona bakoitzak 20 bat litro ur behar ditu egunean norberaren kontsumo-rako; bertan sartzen dira edaria, garbiketa eta etxeko erabilpena. Hori delaeta, oso garrantzitsua da behar den ura baino ez erabiltzea eta ura lortzekoerabiltzen diren iturburuak, putzuak eta ibaiak ez kutsatzen ahalegintzea.Horrexegatik dira uraren arazketa eta garbiketa gero eta garrantzitsuagoak.

110

5Lurreko h idros fera

Aipatu edateko ura lortzeko arazoak dituzten hiru herrialde. Zerezaugarri komun dituzte? Kokatu herrialde horiek mapa batean.

Aurkitu nondik datorren zure etxean kontsumitzen den edatekoura.

Ur araztegia.

Laburpena dakarren orrialdea (gaia erraz ikasteko berezikidiseinatua). Orrialde hori taula-eran taxutu da, eta bertan,kontzeptuak, haien azalpena eta adibide egokiak laburtudira.

Eta Ikasnautak atala, ezaguera zabaltzeko web orrien hau-taketa.

>

I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > >

> > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > >

182

8I zak i b i z idunen sa i l kapena I . Moneroak , prot is toak e ta onddoak

Idoia Korta eta ogiaren lizuna

—Jontxu, erreparatu al diezu inoiz ogiak izatendituen kolorezko orbanei?

—Egia da. Egun batzuk dituen ogiak baino ez ditu izaten.

…baina ogi zaharrakbaino ez.

—Ba, onddoak dira.

—Txanpinoia bezala?

—Beno... antzekoak soilik,erreinu berekoak dira.

—...baina oso desberdinak dira. Lizunen taldekoakdira, ez perretxikoen taldekoak.

—Ondoda.

—Eta mikroskopioaz ere beha daitezke.

—A!

—Beste elikagai batzuetan ereagertzen dira lizunak.

—Begiratuko al ditugu?

—Jakina. Izugarri gustatzenzait mikroskopioa.

—Onddoak?

A B I A T U

9090

4Atmosfera

A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

Osatu mapa kontzeptuala.

Zer dira fenomeno meteorologikoak? Eman hiru adibide.

Estratosferan zehar erradiazio mota batzuk ozono-geruzakgerarazi gabe igarotzeak kalteak eta arazoak ekartzen ditu,erradiazio horiek oso sarkorrak eta izaki bizidunentzat osokaltegarriak direlako, materia organikoari eraso egin eta sun-tsitu egin baitezakete. Nola du izena Eguzkitik datorrenerradiazio mota horrek?

Zure herriko airea oso poluiturik egongo balitz, zure ustez,pisu handiagoa izango al luke?

1 L aire duen globo bat pisatuko dugu eta berak duen airemasa zehaztuko dugu. Emaitza 1,25 g-koa da. Zein da airehorren dentsitatea? Adierazi g/cm3 eta kg/m3-tan.

Osatu ondokoa bezalako taula:

Lurrak energia irradiatzen du atmosferara bero eran. Nondikdator, batik bat, energia hori?

Zer dira isobarak?

Zer izen du gu gauden atmosferako geruzak? Zein da gutxigorabehera hartzen duen altuera?

Ordenatu itsas sestrarekiko altuera txikienetik handieneraatmosferaren ondoko geruzak: estratosfera, mesosfera etatroposfera.

Ondoko propietateetatik, esan aireak zein ez duen:

a) dentsitatea b) bolumena

c) gogortasuna d) masa e) dilatazioa

Aire beroak globo aerostatikoak igoarazten ditu. Zergatik?

Zergatik erortzen dira ur-tantak tamaina jakin bat hartzendutenean?

Mendi gailurrean, zergatik da presio atmosferikoa itsas ses-tran baino txikiagoa?

3

ATMOSFERA

G........................

honela banatzen da osagai hau du

hala nola

1. TROPOSFERA

2. ........................3. ........................4. ........................5. ........................

AIREA

batez ere, hauxe duena

NITROGENOA

hauxe eragiten duena

...............

ARNASKETA

hauxe eragiten duena

KARBONO DIOXIDOA

.............. EFEKTUA

honakoa eragiten du

........................

HODEIAK

...............EURIA

...............

honakoa eragiten dute

POLUITZAILEAK

EURI AZIDOA

Lodiera EzaugarriakTroposfera

EstratosferaMesosferaTermosferaExosfera

Idoiaren laborategian gaia aztertzeko osagarri ezin hobea aur-kituko duzu: laborategian egindako esperientzia.

Esperientzia egoki gauzatu ahal izateko, behar diren materialaK,prozesuaren urratsak eta laborategiko praktikaren emaitza edoondorioak zehazten dira.

Aktibitateak, bi orrialdetan eta hiru ataletan banatuak: Abiatu:laburpen-aktibitateak. Gainera, mapa kontzeptualak gaiarenkontzeptu eta edukiak antolatu eta erlazionatzeko balio izangodizu. Egin aurrera ikasitakoarekin: aztertu, gogoeta egin eta erla-zionatzeko aktibitateak. Jo urrunago: hainbat esperimentuaurkezten dituzten hedapen-aktibitateak.

>

Jarraian, unitate bakoitza nola aztertu adieraziko dizun atala.Autoebaluazioa atalak gaiari buruz dakizuna erraz baloratzenlagunduko dizuten erantzun anitzeko galderak proposatukodizkizu. Erantzunak liburuaren amaieran aurkituko dituzu.

Azkenik, Zientzia-ebakinak atalak ikasi duzun gaiari buruz-ko «txatalak» eskainiko dizkizu. Atal horren xedea,unitatearen edukiei buruzko dokumentazioa eskaintzeazgain, berri zientifikoak kontsultatzeko eta irakurtzeko ohiturahartzera animatzea da.

>

22

Natur Z ientz iak

N O L A E R A B I L I L I B U R U A > > > N O L A E R A B I L I L I B U R U A > > >

> > > N O L A E R A B I L I L I B U R U H A U > > > N O L A E R A B I L I L I B U R U H A U > > > N O L A E R A B I L I L I B U R U H A U > > >> > > N O L A E R A B I L I L I B U R U H A U > > > N O L A E R A B I L I L I B U R U H A U > > > N O L A E R A B I L I L I B U R U H A U > > >

Natur Z ientz iak51

3

Materia ondoko egoera hauetan ager liteke:

a) Solidoa. b) Likidoa. c) Gaseosoa. d) Guztietan.

Esan zer ez den materia:

a) Harria. b) Airea. c) Adiskidetasuna. d) Ura.

Ondokoetatik, zer neur liteke?

a) Tenperatura. b) Poza. c) Tamaina. d) a eta c.

Materia kantitatea neurtzeko, zein masa unitate erabiltzen da Sis-tema Internazionalean?

a) Gramoa. b) Kilogramoa. c) Metroa. d) Litroa.

Tenperatura neurtzeko hauxe erabiltzen da:

a) Zentimetroak. b) Gradu zentigraduak.

c) Kaloriak. d) Kilogramoak.

Zer tresna erabil liteke gorputz baten masa neurtzeko?

a) Metroa. b) Balantza. c) Probeta. d) Termometroa.

Gorputz baten bolumena neurtzeko hauxe erabiltzen da:

a) Litroak. b) Metro karratuak.

c) Zentimetroak. d) Aurreko unitate guztiak.

Zure ustez, substantzia hauetatik, zein ez da purua?

a) Harea. b) Izotza.

c) Aluminiozko papera. d) Gasolioa.

Ba al dakizu zer tenperaturan urtzen den izotz-kubo bat?

a) –10 ºC. b) – 4 ºC. c) 0 ºC. d) 10 ºC.

Zure ustez, substantzia hauetatik, zein da nahastea?

a) Itsasoko ura. b) Ura. c) Ura eta olioa. d) Burdina.

F

33333Materia unibertsoan3

Zenbat materia dago unibertsoan?

Egia esan, unibertsoan dagoen materiaren benetan kalkulatzea ezinezkoa da, oraindik ez bai-takigu zein den haren tamaina. Hala ere, astrofisikari batzuek gutxi gorabeherako kalkulua egindute. Horretarako unibertsoan 100 000 milioi inguru galaxia egon litezkeela hartzen dute abia-puntu. Galaxia horien masa, batez beste, Eguzkiarena baino 100 000 milioi aldiz handiagoa delakalkulatzen dute. Horrek esan nahi du, unibertsoan gurea bezalako 10 000 trilioi Eguzki bete-tzeko beste materia dagoela.

Gure Eguzkiak 2 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 kiloko pisua duenez, hortik ondo-riozta liteke materia unibertsalaren kantitatea...

20 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 kilokoa izan lite-keela! Hau da, 20 000 bilioi trilioi trilioi kilo!

Unibertsoan horrenbeste materia dagoenez, ideia ona izango da unitate bat hura ikasten ematea.Aurrera!

Materia unibertsoan nola antolatzen den ikasiko dugu.

UNITATE HONETAN...� Materiaren aniztasuna eta propietateak� Materiaren egoera fisikoak eta aldaketak� Substantzia puruak eta nahasteak� Nahasteen bereizketa

IDOIAREN LABORATEGIAIdoia Korta eta bolumenen neurketa

> > > > > > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O >

DBHko 1. mailako Natur Zientzietako liburu honek bederatziunitate ditu, eta guztiek dute egitura bera:

Hasierako orrialde bikoitzean, unitatearen aurkezpena egitenda, lau elementu erabiliz: a) unitatearen gaiaren ikuspegiaematen duen irudi bat; b) gaia zehazteko aurkibidea, hasiera-tik jakin dezazun unitatean zer landuko den; c) unitatearenedukiaren garrantzia laburtzen duen testua, edukiak bizitzare-kin, errealitatearekin lotzeko; eta d) unitatearen edukiariburuzko galdera sorta, dagoeneko ezagun dituzun kontzep-tuen gaineko orientazioa eman eta zuk dakizuna zabaltzenlagunduko dizuna.

<

Ondorengo orrialdeetan unitatearen edukien garapenaeskaintzen zaizu.

Hasierako orrialde bikoitzean aurkeztutako idazpuruen bidez,edukien azalpen argia eta garbia ematen da, eta, laburpenlana errazteko, oinarrizko definizio eta kontzeptuak azpima-rratzen dira.

.

<

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

6�Gure galaxia Esne bidea da

Esne bidea unibertsoan dauden milaka milioi galaxietako bat da, baina ez daedozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiraleandagoen disko lauaren forma du; erdian kumulu bat eta beso luzeak ditu, espi-ralean horiek ere.

Esne bidea galaxia espirala da, haren gunearen inguruan ordenazmugitzen diren milioika izarrez eta nebulosaz osatua.

Gaurdin ilunetan, hirietatik urrun, argi artifizialaren isla saihesteko, zeruaalderik alde zeharkatzen duen argi banda bat ikus daiteke, esne itxurakoa:Esne bidea da.

Hala eta guztiz ere, zeruan ikusten duguna galaxiaren zati txiki bat baino ezda. Albo batetik ikusten dugu gainera, gure galaxiak osatzen duen diskoarenmutur batetik hurbil baina barrualdean gaudenez, ezin baitugu osorik ikusi.

Oro har, begien bistaz zeruan ikus dezakegun guztia da Esne bidearen partebat, bi salbuespen izan ezik: Andromeda edo Hiru Ahizpak galaxia espirala,orban luzanga ezaugarri duena, eta Magallaes Hodeiak, Lurraren hegokohemisferioan* behatzen den zeruan ikus litezkeen galaxia irregularrak.

35

2Natur Z ientz iak

Andromeda edo Hiru Ahizpak izenekogalaxia gure galaxiatik 20 bat trilioi kilo-metrora dago. Adierazi kantitate horiargi-urtetan. Gogoratu trilioi bat zer den:1 bat eta jarraian, 18 zero.

Hiru Ahizpak galaxiatik iristen zaigunargiak duela bi milioi urte ekin zion ibilbi-deari, gutxi gorabehera. Ordurako ba alzen gizakirik Lurrean?

Eguzki-sistema Esne bidearen besoe-tako batean dago, galaxiaren er-digunetik 30 000 argi-urtera gutxigorabehera.

Gogoratu

Hemisferioa: ekuatoreak muga-tzen duen lurrazalaren erdia.

Hitz berriak

5�Izarrak eta galaxiakGalaxiak izar multzo handiak dira eta, ondoko taulan ikus dezakezun bezala,formaren, bilakaeraren eta abarren arabera sailkatzen dira.

Galaxiak milioika izar, hauts eta gas hodeiez osatutako multzoakdira, etengabe formaz aldatzen direnak.

Izarrak Lurretik hain urrun daudenez, argi puntu gisa baino ezin ditugu iku-si. Izar horietako batzuk oso argitsuak dira, supernoba* deiturikoak kasu, etabeste batzuk, aldiz, gertutik ere ezin dira ikusi, zulo beltzak* esaterako.

Izarrak gas beroko esfera distiratsuak dira, gas hodei batetik sor-tuak.

Izarren tamainak milaka eta ehunka milioi kilometroko aldea eduki dezake.Hortaz, esaterako, Antares izarra erraldoia da, 470 000 000 km-ko diametroadauka; hala ere, gure Eguzkiaren diametroa 1 400 000 km-koa baino ez da.

Gainazalaren tenperaturaren arabera, izarrak gorriak, horiak edo zuriak izandaitezke. Izarrik hotzenak gorriak dira eta zuriak, berriz, beroenak. Eguzkiaizar hori bat da eta azaleran, 5 800 graduko tenperatura har dezake, gutxigorabehera.

34

2Lurra eta bere ingurua

Gure galaxiari, Esne bideari, «Santiago bidea» ere deitzen zaio.Kontsultatu zergatik aipatzen diren bidea eta Santiago.

Sirio 2,7 milioi kilometroko diametroa duen izar zuri bat da. Anta-res gorria da, eta 470 milioi kilometroko diametroa du. AntaresSirio eta Eguzkia baino zenbat aldiz handiagoa da?

Supernoba: leherketa baten os-tean nebulosa bilakatzen den osomateria tinkoko izarra.

Zulo beltza: bilakaeraren azkene-ko fasean dagoen izarra, osokilometro gutxi eta materia etaenergia guztia xurgatzen duen gra-bitate handia dituena.

Hitz berriak

Galaxia mota OsaketaForma Bilakaera

Eliptikoa

Espirala

Irregularra

Elipse laua • Oso eboluzionatua.

• Litekeen jatorria: galaxia espiralen talka.

Disko espirala

Irregularra

• Izar asko.

• Hauts gutxi.

• Gas gutxi.

• Izarrez, gasez eta hautsez osatutakonukleo dentso baten inguruan birakadabiltzan 2-4 beso.

• Galaxia eliptikoen eta irregularrenarteko eboluzioa.

• Izar asko.

• Hauts asko.

• Gas asko.

• Izar handia eta bilakaera-aldi goiztiarra.

Galaxia motak eta ezaugarriak

Disko horrek 100 000 bat argi-urteko diametroa eta1 500 argi-urteko lodiera ditu. Muturretako batean

Eguzkia dago, galaxiaren erdigunetik 30 000 argi-urtera gutxi gorabehera.

> > > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

Aurkezten diren ezagutzak hobeto ulertzeko, bestelako balia-bide espezifikoak ere diseinatu dira.

• Ilustrazioak eta argazkiak, argiak eta zehatzak, informa-zio garrantzitsua eskaintzen dutenak.

• Informazio taulak, gaiarekin zerikusia duten anekdotak,datu garrantzitsu eta osagarriak, etab. erakusteko.

• Hitz berriak, gaia ulertzeko ezinbestekoak diren berbendefinizioarekin.

• Edukiak ikasteko era praktikoa erakusteko, Esperientziaketa Ebatzitako problemak.

• Azaldutako kontzeptuekin zerikusia duten Aktibitateak.

< Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > >

> > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > >

93

4Natur Z ientz iak

Tornadoak planetako haize-zurrunbilorikbortitz eta suntsitzaileenak dira. Inbutuerako hodei zutabe baten antza dute etahautsa, zoruko hondakinak eta bideanaurkitzen duten guztia xurgatzen dute.Errotazio-abiadura 500 km ordukokoaizan daiteke, eta oso ohizkoak dira Esta-tu Batuetan; Europan, hala ere, agertzendira tarteka. Tornadoaren eraginakminutu batzuk baino ez ditu irauten, bai-na ikusgarriak eta suntsitzaileak dira,izan ere, etxeak birrintzen dituzte, soroakdesegin, etab. Fronte hotz bat gehiegiberoturiko lurren gainetik igarotzendenean sortzen den fenomeno meteoro-logikoa da.

Tornadoen indarsuntsitzailea

Eskualde ekuatorialean presio atmosferiko baxu samarrak gailentzen dira Eguzkiaren be-roak eragiten duen gehiegizko lurrunketaren eraginez aire beroa igo egiten delako.Eskualde horren aldamenetan eskualde subtropikalak daude, presio altuagoko eremuak,hau da, aire beroak utzitako lekua betetzera, ekuatorerantz doan aire hotzeko eremuak.Haize erregularrak sortzen dira, alisioak, urtaro guztietan gau eta egun etengabe dabil-tzanak eskualde subtropikaletatik eskualde ekuatorialetara. Iparreko hemisferioko alisioakipar-ekialdetik hego-mendebaldera jotzen du, eta hegoko hemisferiokoak, hego-ekialdetikipar-mendebaldera.

Bi eskualde horien arteko presio-aldea txi-kitzeak alisioen ahultzea dakar, horrekinbatera, Hego Amerikako itsas ertzean itsa-soaren gainazaleko tenperatura igotzen daeta ur beroa kostalde horretatik Ozea-niarantz doa. Horren ondorioz, OzeanoBarearen bi muturretan itsasoaren mailarenarteko aldea txikitu egiten da, Hego Ameri-kako kostaldean handitu eta Ozeaniakoantxikitu. Ozeania inguruetan, itsasoko urarentenperatura oso altua denez, «El Niño» ize-neko fenomeno honek hodei asko sortzeaeragiten du. Hodeiak Amerikako itsasertze-rantz mugitzen dira eta han prezipitazioakeragiten dituzte, baina, aldi berean, lehortelarriak Australiako iparraldean.

Alisio haizeak eta «El Niño»

Eguzkiaren argiak atmosferako airea zeharkatzen duenean, argi horrenparte bat sakabanatu eta norabide guztietara desbideratzen da. Ikusdaitekeen argia atmosferan sakabanatzea argia osatzen duten kolo-reak aire partikulak zeharkatzean deskonposatzea da, argi moretikargi gorrira bitarte (ortzadarraren koloreak). Gugana iristen den argia-ren erradiazioa urdina da batez ere.

Atmosferarik izango ez balitz, ez litzateke sakabanaketarik gertatukoeta zerua beltza agertuko litzateke, hau da, kolorerik gabe, Ilargian ikusdaitekeen bezala.

Eguzkia jartzen denean, gure astroak zeruertza ukitzen duenean, zeruagorri agertzen zaigu, hori baita sakabanatzean gutxien desbideratzenden argia eta zuzenean iristen zaigu.

Zeruaren koloreak

92

4Atmosfera

> > > A U T O E B A L U A Z I O A > > > A U T O E B A L U A Z I O A > > > A U T O E B A L U A Z I O A > > >

A U T O E B A L U A Z I O A > > > A U T O E B A L U A Z I O A > > >

Zein da atmosferaren kaparik baxue-na?

a) Estratosfera. b) Troposfera.

c) Exosfera. d) Mesosfera.

Non dago ozono-geruza babeslea?

a) Troposferan. b) Termosferan.

c ) Mesosferan. d) Estratosferan.

Aire masa baten dentsitatea honelazehatz liteke:

a) Masa bolumenarekin biderkatuz.

b) Masa bolumenarekin zatituz.

c ) Masa eta bolumena batuz.

d) Masaren eta bolumenaren artekokenketa eginez.

9 g-ko aire masa batek 10 L-ko bolu-mena hartzen du egoera jakinbatean. Horren arabera, zenbatekoada haren dentsitatea?

a) 0,0009 g/cm3. b) 0,09 g/cm3.

c) 0,009 g/cm3. d) 0,9 g/cm3.

Airean ugariena den gasa hauxe da:

a) Oxigenoa. b) Helioa.

c) Hidrogenoa. d) Nitrogenoa.

Berotegi-efektua zerk areagotzen du?

a) Oxigeno gehiegi egoteak.

b) Karbono dioxido gehiegi egoteak.

c) Nitrogeno gehiegi egoteak.

d) Sufre dioxido gehiegi egoteak.

Hauek dira euri azidoa eragiten dutenpoluitzaileak:

a) Karbono dioxidoa eta sufre dioxi-doa.

b) Sufre eta nitrogeno oxidoak.

c ) Ozonoa eta sufre dioxidoa.

d) Izpi ultramoreak.

3

92

Airearen tenperatura neurtzeko, zer erabiltzen da?

a) Barometroa.

b) –30 ºC eta 60 ºC bitarteko eskala duen termometroa.

c) Termometro klinikoa.

d) 0 ºC eta 60 ºC bitarteko eskala duen termometroa.

> > > > E R A N T Z U N I D O I A R I > > > E R A N T Z U N I D O I A R I > > >

Isobara berean dauden puntu bik...

a) presio atmosferiko bera dute.

b) tenperatura bera dute.

c ) eguzki-erradiazio bera dute.

d) hezetasun erlatibo bera dute.

Nola dute izena presio altuko guneek?

a) Antizikloiak. b) Higrometroak.

c) Milibarrak. d) Depresioak.

Barometroa, zer tresna mota da?

a) Termometroa, tenperatura neur-tzen duelako.

b) Higrometroa, hezetasun erlatiboaneurtzen duelako.

c ) Anemometroa, haizearen abiaduraneurtzen duelako.

d) Manometroa, presio mota batneurtzen duelako.

1 036 mb isobara 1 032 mb-ko isoba-rak inguratzen duen lerro itxia bada,zer dakar?

a) Fronte hotza.

b) Fronte beroa.

c ) Depresioa.

d) Antizikloia.

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

17

1Natur Z ientz iak

Bildu klonazioari buruzko informazioa.Zer da? Zertan datza? Egin laburpenazure koadernoan eta azaldu mesedega-rria ala kaltegarria iruditzen zaizun, etazergatik.

Eztabaida: baimendu egin behar al da ondorengotza aukeratu ahal izatea? Nork erabakibehar du? Bilatu eugenesiari buruzko informazioa. Ikastaldearen erdiak aldeko argudioakprestatuko ditu, eta beste erdiak, aurkakoak. Taldearen iritzia definitutakoan, bozeramaleekordenaz azalduko dute.

9�Zer gehiago egin daiteke? Zer ari gara egiten?Ikasturte honetan ikusiko duzunez, zientzia etengabe ari da aldatzen. Teoriabatek azaldu ezin duen fenomeno bat aurkitzen dutenean, zientzialariak teo-ria berrien bila hasten dira. Makina bat esperimentu positibo behar izatendira teoria batek beste bat ordezteko, baina nahikoa da esperimentu negatibobat, teoria berriak azaldu ezin duen zerbait, teoria hobea bilatu behar izateko.Horrela, jauzika, egiten du aurrera zientziak.

Amaitu berri dugun mendean aurkikuntza garrantzitsuak egin dira eta teoriahandiak eman. Hala ere, gaur egungo teoriek azaldu ezin dituzten emaitza etafenomenoak ere sortu dira. Ondoko koadroan zientzialariek gaur egun eskuartean dituzten gai batzuk erakutsiko dizkizugu.

16

1Natur Z ientz ie tarako sarrera

Irakurri arretaz Isaac Newtonen ondoko esaldi hau eta azaldu esanahia: «Ez dakit nola ikusikonauten gainerako guztiek, baina nire iritziz, itsasertzean jolasean dabilen mutikoa izan naiz, tar-teka harri koxkor leunago bat edo maskor politago bat aurkitzearekin dibertitzen zena, egiarenitsaso zabala nire aurrean aztertzeke zabaltzen zen bitartean».

Erabili zure irudimena. Goiko taulako«zientziaren mugak» izenekoetako bataukeratu eta gure bizimoduan zer-nolakoeragina izango duen azaltzeko idazlanaegin.

Urrunena Txikiena Konplexuena

Komunikabideetan gehien argitaratu dena Ekologikoena Erabiliena

Zientziaren mugak

Gure unibertsoaren mugak eta gugandik milakamilioi kilometrora dagoen sorburua aztertzen dira,eta horretarako Hubble moduko teleskopioakerabiltzen dira.

Quark deiturikoak atomoak baino milaka aldiztxikiagoak dira, baina kilometrotako luzera dutenmakinetan aztertzen dira: partikulaazeleragailuetan.

Gizakion garunaren azterketa, nola diharduenazaltzen ahalegintzeko.

ADNaren eta osaketa zehatzaren azterketa.Giza Genoma proiektuari esker, gaixotasungenetikoak osatu eta minbiziaren aurka borrokatu ahal izango da.

Zientzialari asko ari dira ingurumenaren arazoeikonponbidea bilatzen: berotegi efektua, ozonogeruzaren murrizpena edo poluzioa.

Internetek eta informazioaren teknologiak aldaketanabarmenak eragingo dituzte gure egunerokobizimoduan. Irudidun sakelako telefonoak, telebistainteraktiboa duten betaurrekoak, munduko edozeinlekurekiko berehalako komunikazioa, mundubirtualak, etxetik lan egitea...

10�Zientziaren etika: guztiontzat interesgarriNork erabakitzen du aurkikuntza berriekin zer egin? Nola jakin daitekeasmakuntza bat gizartearentzako mesedegarria ala kaltegarria izango den?Galdera horiengatik eta beste batzuengatik, funtsezkoa da guztiok nahikoakultura zientifikoa izan dezagun, azaletik bada ere, aurrerapen berriak uler-tzeko eta horiei buruzko erabakiak hartu ahal izateko.

Zientziaren etika ikerkuntzak, aurkikuntzak eta asmakuntzaknorantz bideratu eta horiekin zer egin erabakitzeko ideia eta iritzimultzoa da.

Ez utzi zure erabakia inoren esku. Informazioa jaso eta adierazi zure iritziak.Ezaguera da zure askatasunerako giltza. Hona hemen zientziaren etikariburuzko gogoeta egiten lagunduko dizuten galdera batzuk:

• Ona al da probeta-haurrak jaiotzea? Lehenengo probeta-haurra 1978anjaiotako neska bat izan zen. 1984an jaio zen Espainian lehenengoa.

• Zertan erabili behar da dirua, ikerkuntza berrietan ala Hirugarren Munduangosea desagerrarazten? Gero eta alde handiagoa dago Lehenengo eta Hiru-garren munduen artean. Izatez, ez dago Bigarren Mundurik.

Eugenesia arrazaren baten hobekuntza lortzeko giza ugalketa manipulatzea da. Eboluzioaren teoriaagertu zenean, ezagutza hori ondorengotza hobetzeko erabiltzeko ideia sortu zen. «Arraza hobetzeko»asmo horrekin, bigarren mundu gerran, naziek milioika judu sarraskitu zituzten ondorengorik izan ezzezaten. Ez dira bakarrak izan. 1907tik 1960ra bitartean, Estatu Batuetan 60 000tik gora lagun «zital»(elbarrituak, buru atzerapena zutenak eta hispaniarrak batik bat) esterilizatu zituzten, eta Suedia etaNorvegia bezalako herrialde «aurreratuetan» 100 000tik gora emakume esterilizatu zituzten (buru atze-rapena, atzerapen fisikoa edo soziala zutenak).

Gaur egun, ADNari eta horren funtzionamenduariburuz dugun ezagutzarekin, «aukerako haurrak»egin daitezkeela ere pentsa liteke. Interneten semeaedo alaba, begien eta ilearen kolorea hautatzekoaukera eskaintzen duten kliniken iragarkiak aurkilitezke. Hori onuragarria ala kaltegarria da? Lehe-nengo eta bigarren mailako gizakiak dituen mun-dua sortuko al dugu? Zer egiten dugu enbrioi «ez--egokia» antzematen denean?

Gori-gori dagoen gaia: eugenesia

Page 4: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

55> > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > >

6 Lurrazala ....................................................................... 118

Kanpoen dagoen Lurraren geruza solidoa: lurrazala ............. 120

Lurrazalaren aldaketen kanpoko eragileak ........................... 121

Lurrazalaren aldaketen barneko eragileak ............................ 122

Lurrazala osatzen duen materia minerala ............................. 123

Lurrazala osatzen duten elementu garrantzitsuenak ............ 124

Lurrazalean ugariak diren beste elementu batzuk ................ 125

Mineralen propietateak ........................................................ 126

Mineral ugarienak: silikatoak ................................................ 127

Beste mineral interesgarri batzuk ......................................... 128

Mineral erabilgarriak ............................................................ 129

Mineralek arrokak osatzen dituzte ........................................ 130

Granitoa arroka magmatiko plutonikoa da ........................... 131

Basaltoa arroka magmatiko bolkanikoa da ........................... 132

Arroka sedimentarioak: konglomeratuak, hareharriak,buztinak eta kareharriak ....................................................... 133

Arroka metamorfikoak: gneisak, arbelak eta marmola ......... 134

Idoia Korta eta mineralak ...................................................... 136

7 Lurra, biztanledun planeta ...................................... 142

Izaki bizidunek osatzen dute biosfera ................................... 144

Lurra da izaki bizidunen bizileku hoberena ........................... 145

Elementu biokimikoek osatzen dute materia biziduna .......... 146

Zer esan daiteke...? Karbonoaz, fosforoaz eta sufreaz .......... 147

Materia biziduna ez da era askotakoa .................................. 148

Izaki bizidunak elikatu egiten dira ........................................ 149

Fotosintesiak landareak elikatzen ditu .................................. 150

Izaki bizidunak sentiberak dira ............................................. 151

Izaki bizidunak ugaldu egiten dira ........................................ 152

Zelulak oinarrizko unitateak dira .......................................... 153

Zelulen funtzioak izaki bizidunenak berak dira ..................... 154

Zelulak ugaldu egiten dira .................................................... 155

Izaki bizidunak desberdinak dira ........................................... 156

Idoia Korta eta mikroskopio bidezko behaketa ..................... 158

8 Izaki bizidunen sailkapena I. Moneroak,protistoak eta onddoak ........................................... 164

Zergatik egin behar da sailkapena? ...................................... 166

Izaki bizidunek izena eta abizena dute ................................. 167

Sailkapen-sistemak eta eboluzioa ......................................... 168

Ingurumena eta egokitzapenak ............................................ 169

Ingurune-motak .................................................................... 170

Bizia itsasoan ........................................................................ 171

Taxonomiak izaki bizidunak multzokatzen ditu .................... 172

Bost erreinuak ....................................................................... 173

Moneroen erreinua: bakterioak ............................................. 174

Protistoen erreinua: protozooak ............................................ 175

Protistoen erreinua: algak ..................................................... 176

Onddoen erreinua: likenak, legamiak eta lizunak ................. 177

Perretxikoak dira onddo ezagunenak .................................... 178

Ingurune organikoko izakiak: birusak ................................... 180

Idoia Korta eta ogiaren lizuna ............................................... 182

9 Izaki bizidunen sailkapena II. Landareak etaanimaliak .................................................................... 188

Goi-mailako erreinuen eboluzioa .......................................... 190

Ura eta izaki bizidunak ......................................................... 191

Hazirik gabeko landareak ..................................................... 192

Espermatofitoak edo hazidun landareak ............................... 193

Gimnospermoak eta angiospermoak .................................... 194

Landareak uretara nola egokitu diren ................................... 195

Animalien erreinua ............................................................... 196

Animaliak eta haien ingurunea ............................................. 197

Animalia ornogabeak ............................................................ 198

Ornodunak ............................................................................ 202

Idoia Korta eta gako dikotomikoak ....................................... 206

Eranskinak

Mineralen sailkapenerako oinarrizko taula ........................... 212

Mineralik garrantzitsuenak ................................................... 213

Autoebaluazioko aktibitateen erantzunak ............................ 214

44

Natur Z ientz iak

A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > >

> > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > >> > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > > A U R K I B I D E A > > >

1 Natur Zientzietarako sarrera ....................................... 6

Zientzia esperimentalak: ezer baino lehen, egiaztatu ............... 8

Natur Zientziak ......................................................................... 9

Fisikaren eta Kimikaren aurrerapauso handiak ....................... 10

Biologiaren eta Geologiaren aurrerapauso handiak ................ 11

Ikerlan baten hasiera .............................................................. 12

Emaitzen esperimentazioa eta azterketa ................................ 13

Neurria: magnitudeak erkatzen ............................................... 14

Unitate-aldaketa ..................................................................... 15

Zer gehiago egin liteke? Zer ari gara egiten? .......................... 16

Zientziaren etika: guztiontzat interesgarri ............................... 17

Marie Curie: zientzialari handia .............................................. 18

Ramon y Cajal: jenio espainiarra ............................................. 19

Txosten zientifikoa: emaitzen jakinarazpena ........................... 20

Idoia Korta eta lan zientifikoa ................................................. 22

2 Lurra eta haren ingurua ............................................. 28

Astronomoek unibertsoa behatzen dute ................................. 30

Espazio-bidaiak eta jakintza ................................................... 31

Guztiaren hasiera leherketa handia izan zen .......................... 32

Zer ikus dezakegu gauez zeruan? ........................................... 33

Izarrak eta galaxiak ................................................................ 34

Gure galaxia Esne Bidea da .................................................... 35

Planetak, kometak, asteroideak eta sateliteak ........................ 36

Eguzki-sistema: unibertsoaren atal txikia ................................ 37

Lurra ez da unibertsoaren erdigunea ...................................... 38

Urtaroak, eguna eta gaua ....................................................... 39

Ilargia: Lurraren berezko satelitea ........................................... 40

Lurra esfera zimurtsu handia da ............................................. 41

Lurra geruzaz osaturik dago ................................................... 42

Idoia Korta eta Iparrizarraren kokapena .................................. 44

3 Materia unibertsoan ................................................... 50

Materia era anitzetakoa da ..................................................... 52

Materiak hainbat propietate ditu ............................................ 53

Masak materia-kantitatea adierazten du ................................ 54

Gorputz baten bolumenak betetzen duen espazioa adierazten du .................................................. 55

Propietate adierazgarria: dentsitatea ...................................... 56

Dentsitatearekin kalkuluak egiten .......................................... 57

Materiak hiru egoera fisiko ditu .............................................. 58

Materiaren egoera alda daiteke .............................................. 59

Materia substantzia puruek eta nahasteek osatzen dute ........ 60

Substantzia puruak elementuak nahiz konposatuak izan daitezke 61

Zer esan daiteke...? Hidrogenoaz eta helioaz .......................... 62

Nahasteak homogeneoak nahiz heterogeneoak izan daitezke 63

Nahasteak bereizi egin daitezke ............................................. 64

Idoia Korta eta bolumenen neurketa ....................................... 66

4 Atmosfera ....................................................................... 72

Atmosfera: inguratzen gaituen airea ....................................... 74

Nola sortu da airea? ............................................................... 75

Airea materia da ..................................................................... 76

Airea gas-nahaste homogeneoa da ........................................ 77

Zer esan daiteke...? Nitrogenoaz eta oxigenoaz ..................... 78

Ura atmosferan ....................................................................... 79

Atmosfera geruzaz osaturik dago ........................................... 80

Presio atmosferikoa ................................................................ 81

Fenomeno meteorologikoak .................................................... 82

Eguraldia igarri egin daiteke ................................................... 83

Ez dugu atmosfera kutsatuko ................................................. 84

Ingurumeneko bi arazo: CO2 eta O3 ......................................... 85

Aire kutsatuak kalte egiten dio osasunari ............................... 86

Idoia Korta eta airearen tenperaturaren neurketa ................... 88

5 Lurreko hidrosfera ....................................................... 94

Ura unibertsoan ...................................................................... 96

Lurra: planeta urdina ............................................................... 97

Ura Lurrean nola agertu zen ................................................... 98

Uraren propietate adierazgarriak ............................................ 99

Itsasoko ura: biziaren sorburua ............................................. 100

Itsasoa: gatzaren eta beste aberastasun batzuen iturri ......... 101

Zer esan daiteke...? Sodioaz, potasioaz eta kloroaz .............. 102

Kontinenteetako eta kasko polarretako ur geza .................... 103

Euriaren jatorria .................................................................... 104

Uraren zikloa: biziaren zikloa ................................................ 105

Uraren kutsadura saihestu behar dugu ................................. 106

Arazketa eta gezatzea: zientzia uraren zerbitzuan ................ 107

Ur-aurrezpena: etorkizuna zure esku dago ............................ 108

Ura eta izaki bizidunak ......................................................... 109

Ura, osasun-iturri .................................................................. 110

Idoia Korta eta ur-araztegia .................................................. 112

Page 5: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

77777Lurra, biztanledun planeta7

Izaki bizidunak askotarikoak eta desberdinak dira: bakterioa eta balea, onddoa eta elefantea,arrosondoa eta gizakia...

Baina bizi horrek guztiak, izaki-kantitate itzel eta ugaritasun horrek, begien bistaz ikus litekeenabaino askoz gauza gehiago du erkide. Haien materiaren osaera eta osatzen dituzten egituramikroskopikoak ia berdinak dira guztiengan.

Horregatik esaten da izaki bizidunak askotarikoak direla, baina funtzionamendurako oinarrizkounitate bat dutela.

Hori guztia gure planetan dauden baldintza fisikokimikoei esker gertatzen da. Eguzki-sistemakogainerako planetetan ez dago bizi arrastorik.

Gaur egun milioi eta erdi espezie desberdin daude, gutxi gorabehera. Izaki bizidunen barietatehori bioaniztasuna da.

Espezie guztien kontserbazioa gure zibilizazio osoaren zeregina da.

UNITATE HONETAN...� Biosfera� Elementu biokimikoak� Materia bizia� Izaki bizidunak� Zelula

IDOIAREN LABORATEGIAIdoia Korta eta mikroskopio bidezko behaketa

> > > > > > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > > H A S T E K O > > >

Natur Z ientz iak143

7

Izaki bizidunak eratzen dituen oinarrizko eta ezinbesteko unitatea,hauxe da:

a) Masa. b) Energia. c) Zelula. d) Bihotza.

Zelulek ez dute:

a) Mintzik. b) Nukleorik. c) Zitoplasmarik. d) Biznagarik.

Zelula bakar batek honakoa bezalako organismo bat era dezake:

a) Paramezioa. b) Pinua.

c) Intsektua. d) Lehoia.

Izaki bizidun guztiek betetzen duten funtzioa hauxe da:

a) Zirkulazioa. b) Ordenazioa.

c) Transpirazioa. d) Nutrizioa.

Izaki bizidunen beste funtzio bat da:

a) Ugalketa. b) Dimentsioa.

c) Erretentzioa. d) Zigorra.

Landareak honi esker elikatzen dira:

a) Murtxikatzea. b) Fotosintesia.

c) Erlazioa. d) Zurrupatzea.

Hortaz, landareek:

a) Bero handia behar dute. b) Argia behar dute.c) Mugimendua behar dute. d) Petalo asko behar dituzte.

Nola ugaltzen da zelula?

a) Zatiketaz. b) Kenketaz. c) Batuketaz. d) Biznagaz.

F

Page 6: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

2�Lurra da izaki bizidunen bizileku hoberenaPlanetan bizia garatu ahal izateko ur-, argi-, tenperatura- eta oxigeno-baldintzaegokiak behar dira.

Unibertsoan oro har, eta gure eguzki-sisteman bereziki, oso zaila da baldintzahoriek betetzen dituen lekurik aurkitzea.

Eguzkitik hurbil dauden planeten (Merkurio eta Artizar) gainazalak oso ten-peratura handiak pairatzen ditu, hurbiltasun horrengatik, hain zuzen.Urrutien daudenei ordea (Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton),Eguzki-erradiazio gutxiago iristen zaienez, haien gainazalak bereziki hotzakdira.

Lurra baino ez dago bizia garatzeko baldintza horiek betetzen diren lekuan.Eguzkiaren inguruko gune zentrokide horri, batzuek ekosfera deitzen diote.

Eguzkitiko distantziaren ondorioz, Lurrean baino ezin da aurkitu ura egoeralikidoan; bizia guk ezagutzen dugun eran garatzeko ezinbesteko baldintza.

Lurrean, gainera, badira bizia ahalbidetzen duten beste baldintza batzuk ere.Garrantzitsuena atmosfera da, horrek tenperatura erregulatu, erradiazio kal-tegarriak iragazi eta bizidunek beharrezko dituzten gasak eskaintzen baititu.

145

7Natur Z ientz iak

Planetei buruz hitz egitean, Eguzkitik hurbil daudenek gainazaleanoso tenperatura altua dutela eta urrutien daudenek oso tenpera-tura baxua dutela esan dugu. Hala ere, ez dugu Marte aipatu. Baal da, edo izan al da, bizitzarik Marten?

Ilargia ekosferan dago, jakina, baina bere gainazaleko tenperatura107 eta –173 ºC bitarte dago. Zer baldintza beharko lirateke guresatelitean bizia egoteko?

1�Izaki bizidunek osatzen dute biosferaBehatu ondo izakion irudiak. Elkarren oso desberdinak dira, hala ere, guztiekdute erkide jarduera harrigarri bat: bizirik daude.

Bizia definitzea oso zaila da. Hitzetan murgilduta ere, nekez aurkituko dugudefinizio zehatza emango duenik. Bizia bizidunek gauzatzen dituzten zereginenmultzoa da.

Aurreko unitateetan Lurra ikasi dugu, eta Lurra osatzen duten geruza zentro-kideak deskribatu ditugu, barrukoenetik hasi nukleoa, eta kanpokoenera,atmosfera. Geruza horiei beste bat ere gehi dakieke, zati batean kanpoen daudenhiru geruzen (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) gainetik egongo litzatekeena:biosfera.

Biosfera bizia dagoen Lurraren partea da.

Biosferak, gehienez, lurrazaletik 2 km-ko sakonera hartzen du, ia hidrosferaosoa eta atmosferan ia 7 km-ko altuera.

7 000 m-tik gora dagoen lurrazalaren partea ez dagokio biosferari, alturahorretan ezin baita bizirik egon.

Garatu, biziraun eta ugaltzeko, bizidunek baldintza edo faktore batzuk behardituzte, hona hemen garrantzitsuenak:

• Ura egoera likidoan.

• Argia.

• Tenperatura egokia.

• Oxigenoa eta bestelako gas atmosferikoak.

144

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Eztabaidarako gaia: zergatik dago hain bizidun gutxi Ipar Poloan? Azaldu biosfera hitzaren jatorria. Zergatik –sfera?

ekosfera

Page 7: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

4�Zer esan daiteke...? Karbonoaz, fosforoaz eta sufreaz

Karbonoa materia bizia osatzen duten substantzia guztietan dago. Beste ele-mentu batzuekin konbinatzeko duen era hain da bitxia ezen, Kimikaren arlobatek elementu hori eta horren konbinazioak soilik aztertzen ditu: Karbonoa-ren kimika edo Kimika organikoa.

Karbonoaren konposatuak materia biziaren osatzaile direnez, biziaren berezkofuntzioarekin duten erlazioaren arabera aztertzen dira. Zientzia horrek, gauregun, oso garrantzi handia du: Biokimika da.

147

7Natur Z ientz iak

Jaso taula batean oraindaino ikasitako elementu guztiak (orrialde honetakoak barne), etaadierazi haien aplikazio nagusiak eta kokapena.

3�Elementu biokimikoek osatzen dute materia bizidunaMateria biziduna ia elementu kimiko guztiek osatzen dute. Hala ere, gutxibatzuk baino ez dira osagai nagusiak, bioelementuak* edo elementu biokimi-koak.

Lehenengo mailako sei bioelementuak ezinbestekoak dira izaki bizidunakosatzen dituzten substantziak eratzeko. Behatu taulan nola sei elementuhoriek materia biziaren %96,2 osatzen duten. Beste elementu batzuk ere, biga-rren mailako bioelementuak, materia biziaren parte dira, baina kantitatetxikiagoan.

Elementu biokimikoek biomolekulak eratzen dituzte. Konposatu horiek sin-pleak izan daitezke; esaterako, ura edo gatz xumeak NaCl (gatz arrunta) edoCaCO3 (karbonato kaltzikoa), baina baita konposatu konplexuagoak ere.

Biomolekula xumeetatik garrantzitsuena ura da. Esaterako, gizakion gorpu-tzaren %65 ura da, barraskilo baten %80 eta marmoken %95.

Urak oinarrizko funtzio biologikoak betetzen ditu:

• Disolbatzailea: hori dela-eta, erreakzio gehienak uretan gertatzen dira.

• Garraiatzailea: gasak, elikagaiak, etab. garraiatzeko bitartekoa da. Esaterako,gizakiongan, odola urez osatua dago batik bat, eta odolak elikagaiak garraia-tzen ditu.

• Biokimikoa: bizidunengan erreakzio kimiko askotan parte hartzen du. Esa-terako, fotosintesian. Landareek elikagaiak eratzeko behar den hidrogenoalortzeko ura erabiltzen dute.

• Egiturazkoa: organo eta egitura biologikoen parte da. Ura da bizidun guztionosagai nagusia eta, batzuengan, marmoken kasuan esaterako, ia eduki osoabetetzen du.

• Tenperaturaren erregulatzailea: hozteko duen gaitasunagatik, ura horretarakoerabiltzen dute animalia homeotermoek, hau da, tenperatura konstantea dute-nek: ugaztunek eta hegaztiek.

146

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Arrazoitu eta gelan eztabaidatu: zergatik esaten da kaltzioa bigarrenmailako bioelementua dela, materia bizian fosforoa edo sufrea bainougariagoa izan arren?

Zein ugaritasun-portzentaje dute gainerako elementuek materiabizian?

Lehenengo mailako bioelementuak

Materia bizian duten portzentajea

Bigarren mailako bioelementuak

O C

63 20

H N

9,5 2,5

P S

1,1 0,1

Ca Cl

2,4 0,4

K Na

0,1 0,1

Mg Si

0,01 1

Fe

0,01

Elementua Karbonoa (C) Sufrea (S)Fosforoa (P)

Minerala Diamantea SufreaApatitoa

Non dagoen Karbono purua, naturan, diamante-edo grafito-eran aurki daiteke. Kare-harrietan ere bai. Oxigenoarekinbatera, materia biziaren osagaigarrantzitsuena da.

Sufrea mineral-eran dago naturan,baina, horrez gain, sulfato izenekomineralak eta sulfuro izenekoak ereeratzen ditu.

Materia bizian ezinbestekoa da.

Fosforo naturala apatito mineraleanfosfatoak eratzen, eta fosfatitaarroketan aurki daiteke.

Hezurren osagai garrantzitsua da.

Materia bizian ezinbestekoa da.

Materia-mota Karbonoa (elementu kimikoa)substantzia purua da.

Sufrea (elementu kimikoa) substantzia purua da.

Fosforoa (elementu kimikoa) substantzia purua da.

Egoera fisikoa giro-tenperaturan Solidoa. Solidoa.Solidoa.

Fusio-tenperatura

Irakite-tenperatura

Dentsitatea

800 ºC 115,2 ºC

444,6 ºC

3,52 (diamantea) 2,1 (grafitoa). 2,06 g/cm3

44,1 ºC

28 ºC

2,34 g/cm3

Erreakzio tipikoa Oxigenoarekin erreakzionatzen dueta CO2 sortzen du, eta konposatuorganikoen (materia biziaren) oinarrikimikoa da.

Sufrea erraz erretzen da eta SO2 era-tzen da. Hidrogenoarekin eta besteelementu batzuekin ere (Ca, Na, K,etab.) konbinatzen da.

Naturan ez dago aske aurkitzerik,oxigenoarekin, hidrogenoarekin etakaltzioarekin konbinatzen delakoapatito minerala (fosfatoa) eratzeko.

Bioelementua: biziaren garapennormalerako beharrezkoak direnelementu kimikoak.

Hitz berriak

Marmokaren %95 ura da, eta horrekematen die tinkotasuna bere egiturei.

Page 8: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

5�Materia biziduna ez da era askotakoaIzaki bizidun guztiek hainbat ezaugarri dituzte erkide. Hori dela eta, izakibizidunek osaera berdintsua dutela esan ohi da. Berdintasun horrek hone-tan du isla: osaera kimiko antzekoa, antzeko funtzioak eta zelula-antolaketaerkidea.

Osaera-berdintasunak esan nahi du bizidun guztiak substantzia-mota berbe-raz osaturik gaudela: biomolekulak. Horiek, aldi berean, bioelementuekosatzen dituzte.

Biomolekula konplexuenak lau motatakoak izan daitezke:

• Gluzidoak edo karbono hidratoak. Bizidunek beren bizi funtzioak betetzekobehar duten energia ematen dute. C, H eta O dituzte osagai.

• Lipidoak edo koipeak. Erreserba energetikoa osatzen dute. C, H eta Odituzte osagai, nahiz eta badiren P edo N duten batzuk ere.

• Proteinak. Zelulen egitura, hau da, bizidunon gorputza bera osatzen dutenbiomolekulak dira. C, H, O eta N dituzte osagai, baina badira S dutenak ere.

• Azido nukleikoak. Ugalketaz eta herentziaz arduratzen diren biomolekulakdira. Bere molekulan C, H, O, N eta P konbinatzen dira.

149

7Natur Z ientz iak

Arnasketaren bidez, bizi-funtzioakbetetzeko energia lortzen dugu. Bizidunguztiek hartzen dugu arnasa. Arnasketannutrienteak erretzen ditugu oxigenoariesker, eta CO2 kanporatzen dugu.

Legamiek ere, onddo mikroskopikoek, arnasahartzen dute. Erreparatu irudiari. A hodianazukre- eta legamia-disoluzioa ipini dugu.Legamiak, arnasa hartzen duenean, azukreaerretzen du. Zer gertatuko da B saiodian?

148

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Ezkerrean materia biziaren osaeraren diagrama ikus dezakezu. Irudikatu zure koadernoanbiomolekula organikoen proportzioa.Gluzidoak: %10; lipidoak: %40; proteinak: %50 (ez dira kontuan hartzen azido nukleikoak,%1 baino gutxiago direlako).

%3

%30

%67

ura

substantziaorganikoak

gatzmineralak

Biomolekulak Gluzidoak

Osaera C, H, O

Non den joria Frutak, lekariak, zituak,patatak...

Funtzioa Energetikoa, bainaegiturazkoa ere izan daiteke.

Lipidoak Proteinak

C, H, O (P...) C, H, O, N, (S)

Hirugiharra, olioa, fruitulehorrak...

Okela, arraina, esnea, gazta...

Erreserba energetikoa,batzuetan, egiturazkoa.

Egiturazkoa, baina batzuetanenergetikoa ere izan daiteke.

Azido nukleikoak

C, H, O, N, P

Zelula guztien nukleoa.

Ugalketa eta herentzia.

Digestioa Zirkulazioa Arnasketa Iraizketa

Elikagaiak hartu eta nutrienteakbarneratzen dira.

Barneratutako nutrienteak gorputzosoan banatzen dira.

Nutriente energetikoak errez,energia lortzen da.

Errekuntzaren ondorioak kanporatzen dira.

6�Izaki bizidunak elikatu egiten diraBizidun guztiek betetzen dute nutrizioaren funtzioa. Nutrienteen bidez, bizi--funtzio guztiak betetzeko behar duten energia lortzen dute, eta hazteko etazahartutako edo kaltetutako materia ordezteko egiturazko materia berriaeskuratzen dute.

Animaliek elikadura heterotrofoa dute, hau da, ez dira beren nutrienteak (glu-zidoak, lipidoak, proteinak, etab.) elaboratzeko gai, eta beste bizidun batzuetatikhartu behar dituzte. Aitzitik, landareek, behar dituzten nutrienteak ekoiztendituzte materia ez bizitik: horixe da elikadura autotrofoa.

Elikadura heterotrofoa –animalien eta beste bizidun batzuen, onddoen esate-rako, elikatzeko era– gorputzean zuzenean nutrienteak sartuz egin liteke,baina animalia garatuagoengan hainbat fase igaro behar dira: digestioa, zirku-lazioa, arnasketa eta iraizketa.

A B

> > > > > A K T I B I T A T E A K >

> > > > > A K T I B I T A T E A K >

Page 9: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

E S P E R I E N T Z I A

8�Izaki bizidunak sentiberak diraIzaki bizidunak espezie bereko eta beste espezie batzuetako organismoekinbizi dira. Mendian gabiltzala, belarrak, zuhaixkak, zuhaitzak, eta animalia txi-kiak eta handiak ikusten ditugu. Horiez gain, mikroskopikoak direlako edoezkutatu egiten direlako ikusi ezin ditugun beste bizidun asko ere badira.

Guztiek dute inguruarekin erlazionatzeko gaitasuna: txoriek habiak egitendituzte, katuek saguak harrapatzen dituzte, saguek ihes egiten diete katuei,landareak argirantz hazten dira. Bizidunen erreakzio horiek guztiek funtziokomun bat osatzen dute: erlazio-funtzioa.

Erlazio-funtzioak bizidunak faktore batzuen aurrean sentiberak direlako etahorien aurrean erreakzionatu egiten dutelako gertatzen dira. Inguru-aldaketaren(estimuluak) aurrean, erreakzio ohizkoena mugimendua da.

Animalien erlazio-funtzioez nerbio-sistema arduratzen da batik bat.

151

7Natur Z ientz iak

7�Fotosintesiak landareak elikatzen ditu

Behatu zer gertatu zaion landareari. Ondo elikatuta dagoen animalia batek luza-roan ilunpean egonez gero, nahasteren bat paira dezake, baina ez da ezinbesteanhilko. Zer gertatzen da, landarea ez al dago behar bezala elikatuta? Ura eta onga-rriarekin nutrienteak eman dizkiogunez, landarearen heriotza argi faltarenondorioa izan dela pentsatu behar dugu. Hortaz:

Landareek argia behar dute bizitzeko.

Landareen elikadura autotrofoa da, eta bere nutrienteak eratzeko argitik dato-rren energia behar dute. Argitik energia lortzeko prozesuari fotosintesi edofuntzio klorofilikoa esaten zaio.

Fotosintesia gauzatzeko, argiaz gain, landareek karbono dioxidoa eta ura erebehar dituzte. Erreakzio horiek klorofila izeneko kolore berdeko substantziabati esker gertatzen dira.

H2O + CO2 + argia (klorofila dagoenean) ➞ nutrienteak + O2

Aurkeztu dizugun erreakzio-laburpenean hiru gertakari garrantzitsu antze-mango dituzu:

• Landareek beren nutrienteak ekoizten dituzte (gluzidoak, lipidoak...) sus-traietatik xurgatzen duten urari, karbono dioxidoari eta beste elementubatzuei esker.

• Prozesu horretan karbono dioxidoa kontsumitzen da. Atmosfera purifikatuegiten da, izan ere, atmosferan CO2 gehiegi egotea kaltegarria da.

• Oxigenoa igortzen da; hortaz, atmosfera purifikatu egiten da. Izaki bizidunenarnasketan kontsumitzen den oxigenoa atmosferara itzultzen da.

150

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Fotosintesian hiru gauza garrantzitsu gertatzen dira: nutrienteenekoizpena, CO2-ren kontsumoa eta O2-ren igorpena. Hala ere, ezda azaldu fotosintesiak beste bizidunentzat duen garrantzia.

Eztabaidatu gelan: zergatik da fotosintesia beste animalia batzuen bizi-raupenerako ere garrantzitsua?

Izaki bizidunak hainbat estimuluren aurrean sentiberak dira.

Landare estalia.�

Landare elikatua eta argitan.�

Landare ximela.

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

> > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > >

Landareak argia bilatzen du hazteko.Haurrak oihu egiten du zulatzen dutenean.Txakurrak eta katuak ez dira oso lagun onak izaten.

Zulatzen edo erretzen garenean, pentsatu gabe, hori eraginduen objektutik aldentzen gara. Hori egintza erreflexuada.

Egintza hori minik hartu gabe antzemateko modua duzuhau: irudian ikusten duzun bezala eseri, erlaxatu musku-luak eta, eskuaren ertzarekin, eman kolpe bat belaunarenazpian dagoen sartunean. Hanka aireari ostiko emaneztiratu egiten dela igarriko duzu.

Kolpearen estimuluaren aurrean, mugimendu batekinerreakzionatzen du.

Page 10: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

10�Zelulak oinarrizko unitateak diraGogoan izan izaki bizidunen berdintasunaz hitz egiten dela, osaera berdintsuaeta, ikusi dugun bezala, funtzio berdintsua ere badutelako. Baina, horrez gain,egitura berdintsua ere badute. Izaki bizidun oro zelula batek, batzuk edo askokosatzen dute.

Zelula bizidunen oinarrizko unitatea da.

Zelulak, gehienetan, mikroskopikoak dira, baina konplexutasun handia duteeta nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-funtzioak betetzen dituzte.

Schwann eta Schleiden ikerlariek enuntziatu zuten Zelularen teoria XIX.mendean, izaki bizidun askoren zelula asko ikertu ondoren.

Teoria hori honako puntu hauetan laburbil daiteke:

• Izaki bizidun guztiak (animaliak, landareak, onddoak, bakterioak eta protok-tistak) zelula batez edo gehiagoz osaturik daude.

• Zelula da izaki bizidunen unitate anatomiko eta fisiologikoa. Hau da, egitura--unitatea.

• Zelula guztiak beste zelula batetik datoz, lehenengoaren zatiketatik.

Zelula arrunt batek inguratzen duen mintza eta zitoplasma ditu osagai. Zito-plasma barruko partea da, eta zelularen funtzio guztiez arduratzen direnorganulu ugari ditu. Horren barruan dago nukleoa ere, granuluak baino nahi-kotxo handiagoa eta zelularen jarduera guztia zuzentzen duena.

Badira zelula bakarrez osaturik dau-den izakiak, zelulabakarrak dira.Protozooak, paramezioa, kasu, izakizelulabakarren adibide adierazgarriadira; norbanako bakoitza unitatekonplexua da. Badira zelula bakarraduten beste izaki batzuk, bakterioak,esaterako, baina horien zelula baka-rra askoz ere sinpleagoa da.

Baina organismo gehienek zelulaasko dituzte, zelulanitzak dira.

153

7Natur Z ientz iak

Bakterioak erdibitzearen bidez ugaltzen dira, oso azkar. Bakterio batzuk hogei minutuanbehin erdibitzen dira. Bakterio horien hazkuntza batean 1 000 norbanako badaude, zenbategongo dira ordu erdi geroago?

9�Izaki bizidunak ugaldu egiten diraIzaki bizidunek, ugalketa-funtzioaren bitartez, euren antzeko norbanakoakegiten dituzte, espezieak iraun dezan. Funtzio hori beteko ez balitz, planetakobizia desagertu egingo litzateke.

Bi ugalketa-mota daude. Bada ugaltzeko oinarrizko era bat, norbanako baka-rrarekin gerta litekeena, ugalketa asexuala. Esaterako, paramezioen erdibitzea (1. irudia), espora bidezko ugalketa (4. irudia) edo aldaxken bidezko ugalketa(6. irudia) mota horretakoak dira.

Baina ugaltzeko erarik ohizkoena ugalketa sexuala da. Ugalketa mota horre-tan, gameto izeneko bi zelula elkartzearen ondorioz sortzen da izaki berria.Zelula horiek bi norbanakok ematen dituzte, sexu desberdinekoak biak, bataarra eta emea bestea. Bi gametoak, zelula bakar batean elkarturik, garatu egitendira eta izaki berria sortu.

Txita (2. irudia), txahala (3. irudia) eta garia (5. irudia) ugalketa sexualarenbidez osatzen dira.

152

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Osatu: «Ugalketa eta espeziea elkarri loturik daude, norbanakoaeta dauden bezala».

Geranio baten adar bat moztu eta lurpean sartzen badugu, landareberria sortuko da. Zer ugalketa-mota da hori?

1. Oinarrizko izaki batzuk erdibituz ugaltzen dira. 2. Hegaztiak eta beste animalia asko arrautzetatikjaiotzen dira.

3. Ugaztunak, ordea, kume biziez erditzen dira.

4. Onddoak espora izeneko zeluletatik jaiotzendira.

5. Landare gehienak hazien bidez ugaltzen dira. 6. Landare askoren kasuan, beren zati bat nahikoaizaten da bera bezalako beste landare bat sortzeko.

Paramezioakizaki unizelularrak dira.

Funtsezko bi zelula-mota daude:batzuk oso xumeak, bakterioenak(prokariotikoak), eta besteak konple-xuak, gainerako izaki bizidunenak(eukariotikoak).

Gogoratu

Page 11: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

12�Zelulak ugaldu egiten diraIzaki bizidunak espezieak iraun dezan ugaltzen diren moduan, zelulak ereugaldu egiten dira, beste zelula batzuk sortzeko.

Zelula guztiak beste zelula batzuetatik sortzen dira, zelula-ugalketaren bidez.

Zelula asko erdibiketaren bidez ugaltzen dira; hau da, zelula ama bat bi zelu-lakumetan zatitzen da. Hori bakterioekin, alga batzuekin eta protozooekingertatzen da.

Bi zelulakume berdin-berdinak izateko, zelula amak mitosi izeneko meka-nismo zehatz bati jarraituz erdibitzen dira.

Zelulek nukleoan kromosoma izeneko egiturak dituzte; kromosomek azidonukleikoa eta herentziaren ardura dute. Mitosiaren bidez, zelulakumeek zelu-la amaren berdin-berdinak diren kromosomak dituzte, kopuru berean.

Behatu honako eskema honetan nola zatitzen diren kromosomak mitosian,eta nola bereizten diren ardatz akromatikoari esker. Ardatz akromatikohorien filamentuak zentriolo izeneko korpuskuluetan sortzen dira.

155

7Natur Z ientz iak

Behatu irudian zein alde dagoen zelula amaren kromosomen etazelulakumeen kromosomen artean. Ikusten al duzu desberdintasu-nik? Hala bada, bilatu entziklopedian edo ikastegiko liburutegian,kromosoma berbari dagokion atalean, desberdintasun hori zerga-tik gertatzen den.

Bilatu mitosi hitza ere. Behatu irudiak eta aldera itzazu orrialde hone-tako eskemarekin. Marraztu mitosi bat kromosoma-pare birekin.

11�Zelulen funtzioak izaki bizidunenak berak dira

Klorofila duen landare-zelula batek fotosintesia egiten du, eta, horrela,nutrienteak lortzen ditu. Landareen klorofila kloroplasto izeneko zelularenorganulu batzuetan dago.

Zelulak energia modu horretan lortzerik ez badu, eta substantzia sinpleaknutriente bilakatu ere, elikagaiak zelularen kanpoko aldetik lortu behar ditu.Izaki zelulabakarrek kanpotik lortzen dituzte nutrienteak, zelularen mintza-ren bitartez. Izaki zelulanitzek garraio-sistemak edukitzen dituzte(zirkulazio-sistema) nutrienteak zelula guztietara eramateko.

Zelulen nutrizioa zelulek mitokondria izeneko organulu batzuetan dutensubstantziari esker gertatzen da. Substantzia (entzima) horiei esker gertatzenda zelulen arnasketa, honako eran irudikatzen den erreakzio-multzoa:

Energia nutrienteak + O2 ➞ CO2 + H2O + energia

Horrez gain, zelulak, beren inguruan, gai dira estimuluei erantzuteko, hau da,erlazio-funtzioa ere betetzen dute. Estimuluei ematen dieten erantzunikohizkoena mugimendua da. Zelulen mugimenduak bi motatakoak izan dai-tezke: endozelularrak, zelularen barneko mugimenduak, eta exozelularrak,lekualdaketa dagoenean.

Mugimendu exozelularrak mintzaren eta zitoplasmaren beraren luzapenenbidez egin daitezke. Luzapen horiek pseudopodoak dira. Horixe da, hainzuzen, ameba eta antzeko protozooetan gertatzen dena.

Beste zelula batzuetan zelula inguratzen duten eta mugimenduan espeziali-zatuta dauden egiturak daude; ugariak badira, zilioak dira eta txalupa batekoarraunen antzera mugitzen dira; paramezioek egiten dute horrelako mugi-mendua. Bat edo bi baino ez badira, baina luzeagoak, zigorren antzekoak,flageloak dira, espezie gehienetako espermatozoideen antzera. Protozooaskok ere flageloak dituzte.

154

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Amebak uretan mugitzen dira, eta pseudopodoeiesker hartzen dute elikagaia.

�Zelula isolatu baten erdibitze-prozesua.

> > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > >

Animalien zelulek elikadura heterotrofoa dute.Landareen zelula askok elikadura autotrofoa dute. Horietako askok mugimenduarekin erantzuten dieteestimuluei.

Page 12: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

L A B U R P E N A > > > L A B U R P E N A > > > L A B U R P E N A > > >

I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > >

@www.geocities.com/RainForest/8769/index.html Orri interesgarri honetan honakoariburuzko informazioa aurkituko duzu: galzorian dagoen fauna iberiarra, animalien aurkakogizakion ankerkeria, ehiza eta espezieen trafikoa. Horrez gain, bi atal daude galzorian daudenEstatuko ugaztunei buruz: itsas txakur fraidea eta katamotz iberiarra.

> I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K

Ekosfera Bizia gara dadin ezinbesteko baldintzak betetzen dituen eguzki-sistemako gunea.Lurra da gune horretan dagoen planeta bakarra.

Biosfera Bizia dagoen Lurreko gunea. Parte batean atmosferarekin, hidrosferarekin etalurrazalarekin bat egiten du.

Materia bizia Lehenengo mailako bioelementuek (O, C , H, N, P eta S), hau da, materia guztiaren%96 eta bigarren mailako bioelementuek (Ca, Cl, K, Na, Mg, Si eta Fe) osatzendute.

Biomolekulak Bioelementuez osatutako substantziak, izaki bizidunak osatzen dituztenak. Multzohauek osatzen dituzte: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak. Hori delaeta, izaki bizidunek osaera-unitatea dute.

Gluzidoak frutan, lekarietan, patatetanetab. daude. Lipidoak olioan, hirugiharrean,fruitu lehorretan... Proteinak, okelan, es-nean, arrainean...

Izaki bizidunenfuntzioak

Izaki bizidun guztiek betetzen dituzte nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-funtzioak.Funtzio-unitatea dute.

Nutrizioa Bi era daude: autotrofoa, izakiek beren elikagaiak ekoizten dituzte (fotosintesianbatez ere) eta heterotrofoa, elikagaiak beste izaki bizidun batzuengandik lortzendirenean.

Algak eta landareak autotrofoak dira.

Onddoak eta animaliak heterotrofoak dira.

Erlazioa Izaki bizidunek hainbat faktoreren aurrean sentiberak dira (tenperatura, argia,hezetasuna, etab.) eta erreakzionatu egiten dute. Landareak argirantz hazten dira.

Ugalketa Izaki bizidunek euren antzeko norbanakoak egiten dituzte. Sexuala ala asexuala izanliteke.

Sexuala: gametoen bategitea.Asexuala: erdibiketa, esporak...

Zelulak Izaki bizidunak eratzen dituzten oinarrizko unitateak dira eta antolamenduberdintasuna adierazten dute.

Prokariotikoa: bakterioa.

Eukariotikoa: paramezioa, landare-zelula...

Zelulenfuntzioak

Izaki bizidunen berberak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

Zelulenugalketa

Zelulak beste zelula batzuetatik sortzen dira. Sortutako zelulak berdin-berdinakizateko gertatzen da mitosia.

Bioaniztasuna Izaki bizidunek osaera berdintsua, funtzio berdintsua eta antolamendu berdintsuadituzte erkide. Haien kontserbazioa gizateria osoaren erantzukizuna da.

Costa Rican soilik, 500 000 inguru espeziedesberdin bizi dira.

> > > I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > > I K A S N A U T A K > > >

157

7Natur Z ientz iak

13�Izaki bizidunak desberdinak diraIzaki bizidunek osaera berdintsua, antolamendu berdintsua eta funtzio ber-dintsua izan arren, horrek ez du esan nahi guztiek berdinak izan behardutenik. Aitzitik, bizi-era asko daude, eta horiek biosferan aniztasun handiaeragiten dute.

Inguratzen gaituen naturari begiratzea baino ez dugu, eta forma, tamaina etaportaera desberdina duten bizidun ugari ikusiko ditugu.

Gure planetako bizimodu aniztasunak giro guztiak kolonizatzen dituztenespezie biologikoen aniztasunean du isla.

Guztien ikerketak eta kontserbazioak gure zibilizazioaren zeregin garrantzitsuaizan beharko luke. Horretarako konpromiso formala hartu zuten 1992an, Riode Janeiroko Bioaniztasunari buruzko Ituna sinatu zuten hirurogeita hamarherrialdeek.

Bioaniztasuna gure planetako aniztasun biologikoa aipatzeko era-biltzen den berba da.

Gaur egun, milioi eta erdi inguru espezie* desberdin ezagutzen ditugu; horieta-tik milioi bat intsektuak dira. Hala ere, badirudi espezie gehienak deskribatzekodaudela oraindik.

Kausa naturalen ondorioz, eta, batez ere, giza jardueraren ondorioz, gauregun, urtean 17 000 espezie inguru –17 000!– desagertzen direla kalkulatzenda.

Gure esku dago etorkizuneko mundua gaurkoaren antzekoa izatea, eta ezbasamortua. Gure gizartean espezieen iraupena –edozein espezierena– biosfe-rarako bereziki garrantzitsua delako ideia gailentzen ez bada, basamorturanzkobidean gara.

156

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Zenbat espezie galdu ote dira azkenekohamabi urteetan?

Zientzialari batzuen iritziz, dauden espe-zieen %5 baino ez dugu ezagutzen.Zenbat espezie ote dago munduan?

Nola lagun dezakegu biosferaren kontser-bazioan?

3

Espeziea: elkarren artean ugal dai-tezkeen eta ezaugarri komunak dituz-ten izaki bizidunen multzoa.

Hitz berriak

Page 13: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

159

7Natur Z ientz iak

I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > >> > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > >

> > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > >> > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > > I D O I A R E N L A B O R A T E G I A > > >

158

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

Prozedura

Tipularen epidermiseko zelulak behatzeko,hauxe behar dugu: mikroskopioa, porta,estalkia, eskalpeloa edo hortza, matxardaketa tipula. Dena dugunean, ondoko urra-tsei jarraituko diegu:

1. Zatitu tipularen erraboila lau zatitan,1. irudian agertzen den bezala. Zatihorietako bat osatzen duten orrietakobat bereizi, eta barrualdean duen mintzmehea kendu. Matxardak eta hortzaerabiliz, 1 cm2 baino txikiagoa den zatibat hartu mintz mehe horretatik.

2. Ipini zati hori porta baten erdian eta,ur-tanta bat isuritakoan, estalkiarekinestali.

3. Behatu mikroskopioan: lehenengo han-ditze gutxirekin eta, geroago, handitzehandiagoekin. Egin marrazki bat eta 2.irudikoarekin alderatu.

Ondorioztapenak

• Mikroskopio bidezko behaketa oso eragiketa erraza da, eta begien bistaz lortu ezinlitezkeen datu asko ematen ditu.

• Batzuetan prestakina tindatu behar den arren, gehienetan, honakoan bezala, horrelakomanipulaziorik gabe egin liteke eragiketa.

Erantzun galdera honi:

Hiru okular dituzu, 5x, 10x eta 15x-ekoak, eta hiru objektibo 10x, 20x eta 50x-ekoak.Zenbat modutara konbinatu ahal izango dituzu 100 handitze lortzeko? Zein dira?

Idoia Korta eta mikroskopio bidezko behaketa—Jontxu, gustatuko al litzaizuke zelulak aurrez aurre ikustea?

—Gure irakasleak esan zigun arrautzakzelulak direla, eta egunero ikusten ditut

platerean edo hozkailuan!

—Bai, jakina, baina zelula mikroskopikoez ari naiz.

—Bai horixe! Horretarakomikroskopioa behar dugu, ezta?

—Jakina,Jontxu maitea!

—Eta ba al dakizu mikroskopioa erabiltzen? Osotresna delikatu eta garestia da, eta kontu

handiarekin erabili behar da hondatu ez dadin. Atalak deskribatuko dizkizut.

—Okularrean eta objektiboan irudimikroskopikoa handitzea eragiten duten

lenteak daude. Oso delikatuak dira eta kontu handiarekin erabili behar dira. Handipena zenbaki

oso batekin eta x zeinuarekin adierazten da.

—A!, Okularrak 10 x adierazten badu,horrek esan nahi du hortik begiratzean

10 aldiz handitu dugula irudiaren tamaina.Mikroskopio bidezko behaketaren handitzeak

okularraren handitzeak objektiboaren handitzeekinbiderkatuz kalkulatzen dira. Ulertzen al duzu?

—Behatu nahi dugun lagina porta izenekobeirazko pieza batean ipini behar

da eta estalki izeneko beste xafla meheago batekin estali behar dugu.

—Horixe da prestakin mikroskopiko bat.

—Prestakinak platinaren gainean ipini behar dira, eta matxardarekin eutsiko ditugu.

—Behaketa egiteko mikroskopioa argiztapen--gailuarekin argiztatu behar duzu.Entxufatu baino ez duzu egin behar.

—Prestakina egoki enfokatzeko, fokuratzekotorlojuari eragin behar zaio, irudia garbi ikusi arte.

—Argiaren sarrera erregulatzeko, diafragmarenkanpoko aginteari eragin behar diozu.

—Enfokatzera zoazenean, atzera egin, etahodia prestakinera nola hurbiltzen den begiratubehar duzu, bestela, ustekabean, objektiboaz

prestakina jo dezakezu eta bata alabestea, nahiz biak, apurtu.

—Ondo da. Nondik hasiko gara?—Hauxe da gurpila, ezta?

—Jakina.

Page 14: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

161161

7Natur Z ientz iak

E G I N A U R R E R A I K A S I T A K O A R E K I N

J O U R R U N A G O

Zer da ekosfera? Zergatik ez dago bizirik ez Merkurion ezJupiterren?

Atmosferako eta hidrosferako zein parte ez daude biosferan?Arrazoitu erantzuna.

Kimikaren atal batek zergatik ikertzen ditu karbonoaren kon-posatuak soilik? Garrantzitsua al da ikerketa hori bizirako?Zergatik?

Gluzidoek funtzio energetikoa dute, eta lipidoek ere bai. Osae-raz gain, zein funtzio-desberdintasun dago batzuen eta besteenartean?

Bi espezietako materia bizian gluzido berdin-berdinak aurkidaitezke. Era berean, aurki al litezke azido nukleiko berdin--berdinak bi espezie desberdinetan? Zergatik?

Glukosa gluzido bat da, eta, horrez gain, landareentzako etaanimalientzako elikagaia ere bai. Nutrizio-era bera al dute?Era berean lortzen al dute?

Eman egintza erreflexuaren adibide bat, testuan aipatzendenaren desberdina.

Zertan datza mitosia? Deskribatu, marrazkiak erabiliz.

Orain erraza da azaltzen zergatik ari den gizakia bere indus-tria-jarduerarekin munduko bioaniztasuna murrizten, bainagertaera hori ez da berria, Erdi Aroan ere suntsitzen zuen.Esan al dezakezu nola gertatzen zen?

Zein funtzio betetzen du atmosferak Lurrean bizia egon dadin?Gogoan izan Ilargia ekosferan dagoen arren ezinezkoa delabertan bizia egotea.

Goi mailako izaki bizidunen zelulak mitosi bidez zatituko ezbalira, zer gertatuko litzateke?

Nola izan liteke erabilgarria fotosintesia izaki bizidunenarnasketan?

Basoak desagertuko balira, nola eragingo lioke horrek biosferaosoari?

Unitate honetan egin dugun aktibitate batean, diagrama zirku-lar baten bidez, materia bizia zein substantziek osatzen dutenirudikatu dugu. Egin orain beste diagrama bat bioelementuenedukiarekin. Bost sektore baino ez dituzu irudikatuko, lau uga-rienentzat, eta bosgarrena gainerako guztientzat.

A B I A T U

160160

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >> > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > > A K T I B I T A T E A K > > >

Osatu hutsuneak eta iniziala baino ez duten hitzak:

Pospoloekin erretzen bazara, min ematen dizu eta eskua ken-tzen duzu, funtzio bat betetzen ari zarelako. Zein motatakoa?

Zein dira ugalketa-motak? Eman bina adibide.

Nola mugi daitezke zelulak? Eman adibide bat.

Zer da erdibiketa?

Azaldu labur zer den bioaniztasuna. Esan mehatxupean da-goen, eta zergatik.

IZAKI BIZIDUNAK

B..............

honen osagai dira

BIO........... 1 TENPERATURA EGOKIA

2 ............................

3 ............................

anitzak direnez, berba hauxeerabiltzen da

A..............

honetanberdintsuak dira

Z...............

honakoek osatzendituztelako

N..............

bi motatakoa izan liteke

A..............H..............

bi motatakoa izan liteke

S..............A..............

ERLAZIOA

funtzio hauek betetzen dituzte

U..............

F..............

LEHENENGOMAILAKO

BIOELEMENTUAK

BIGARRENMAILAKO

BIOELEMENTUAK

O, C, ..., ...,..., ...

Ca, ..., ..., ...,..., ..., ...

konposatu hauek osatzen dituzte

1 URA

2 GLUZIDOAK

3 L............

4 P............

5 A............

materia bizia osatzen duten elementuak

O...............

baldintza hauek betetzen dituen lurrean daude

Zein eremu hartzen du biosferak?

Zein dira karbonoaren, fosforoaren eta sufrearen sinboloak?

Zer dira elementu biokimikoak? Zein beste izen dute?

Zein da gluzidoen funtzio nagusia? Aipatu gluzidotan joriaden elikagairen bat.

Zer da fotosintesia? Zein izakik egiten dute?

Zein elikadura-mota da fotosintesia? Zein substantzia daezinbestekoa fotosintesia gerta dadin?

3

%3

%30

%67

ura

substantziaorganikoak

gatzmineralak

%25

%50

%75

%100

Page 15: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > >

> > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > > Z I E N T Z I A E B A K I N A K > > >

163

7Natur Z ientz iak

162

7Lurra , b i z tan ledun p laneta

> > > A U T O E B A L U A Z I O A > > > A U T O E B A L U A Z I O A > > > A U T O E B A L U A Z I O A > > >

A U T O E B A L U A Z I O A > > > A U T O E B A L U A Z I O A > > >

Zenbat metrotatik gora atmosfera ezda biosferako parte?

a) 7 000 m. b) 6 000 m.

c) 5 000 m. d) 4 000 m.

Pentsa dezagun alegiazko planeta bat,bere izarrarekiko sistemaren ekosferandagoena eta Lurraren antzeko masaeta bolumena dituena, baina bizitzarikez duena. Zer falta liteke planetahorretan?

a) Atmosfera. b) Hidrosfera.

c) Litosfera. d) Guztiak.

Fosfatoa, naturan, honela aurki deza-kegu:

a) Elementu-eran.

b) Fosfuroak eratzen.

c) Fosfatoak eratzen.

d) Aurreko era guztietan.

Karbono purua, naturan, diamanteaedo honako hau eratzen aurki daiteke:

a) Harrikatza. b) Grafitoa.

c) Esmeralda. d) Gluzidoak.

Lehenengo mailako bioelementuakdira:

a) C, H, O, N. b) O, C, H, Na.

c) C, H, Na, N. d) Guztiak.

Bizidunon ugalketaren eta herentzia-ren ardura, honakoek dute:

a) Gluzidoek.

b) Lipidoek.

c) Proteinek.

d) Azido nukleikoek.

Biomolekula ugarienak dira honakoak:

a) Gluzidoak.

b) Lipidoak.

c) Proteinak.

d) Azido nukleikoak.

3

Animaliek lau fasetan betetzen dutenutrizio-funtzioa, hauexek dira (orde-narik gabe):

a) Digestioa.Arnasketa.Ugalketa.Erlazioa.

b) Zirkulazioa.Erlazioa.Arnasketa.Iraizketa.

c) Arnasketa.Ugalketa.Iraizketa.Zirkulazioa.

d) Iraizketa.Zirkulazioa.Arnasketa.Digestioa.

Arnasketan, hauxe igortzen dugu:

a) O2 b) CO2

c) H2 d) He

Fotosintesia egiteko, hauxe behar dulandare batek:

a) O2 b) CO2

c) Ongarria. d) Azido nukleikoak.

Zelulek nukleoan azido nukleikoa du-ten filamentu batzuk dituzte. Zer izendute?

a) Kloroplastoak. b) Kromosomak.

c) Zentrioloak. d) Mitosia.

162

Tipularen epidermisaren behaketa mikroskopikoa egiteko, cm2 bai-no txikiagoa den gainazal-zatia hartu behar da. baten gainean ipinibehar da, tanta batzuk gehitu eta batekin estali. Lehe-nengo, behaketa handitze egin behar da eta, geroago, handitze

20x-ko objektiboa eta 10x-ko okularra erabiltzen dugunean, 200handitze lortuko ditugu.

> > > > E R A N T Z U N I D O I A R I > > > E R A N T Z U N I D O I A R I > > >

Amerikako gune tropikaletan beste gune tropikal batzuetan baino askoz espezie gehiagodaude, eta, jakina, planetako gune epel edo hotzetan baino asko ere gehiago. Costa Ricaaniztasun handieneko erregioa dela esan daiteke. Bertan egon liteke bizidunen espezieguztien %4, nahiz eta gainazal osoaren %0,01 baino ez duen.

Herrialde txiki horretan, 10 000 km2 bakoitzeko 259 zuhaitz espezie aurki daitezke. Eta500 000 inguru espezie egon litezkeela kalkulatzen da. Horietatik, 87 000 (%17,4) bainoez dira deskribatu.

Costa Ricakobioaniztasuna

Urtero, milaka espezie desagertzen dira eta, haiekin batera, gaixota-sunak osatzeko botikak, industriarako eta nekazaritzarakoproduktuak, etab. lortzeko aukerak ere bai.

Desagerpen horren arrazoiak asko dira: habitaten suntsipena, ekosis-tema batean espezie berriak sartzea; landare eta animalien gehiegizkoustiakuntza; poluzioa; basoak moztea; urtegiak, autobideak eta auto-pistak espezieen bizia normaltasunez garatzea eragozten dutentokietan eraikitzea, etab.

Hortaz, ezinbestekoa da herrialderik aberatsenetik hasi eta herrialdexumeenera bitarte, guztiak arazo larri horretaz jabetu eta, nork bereaukeren arabera, hondamendia saihesteko konponbideak proposatzea.

Bioaniztasuna zaintzeko bi modu daude: espezieak banan-banankontserbatzea, edo espezie horiek bizi diren habitata babestea. Kon-ponbide batek ez du bestea baztertzen, beraz, ahalegin guztia binorabide horietara bideratu behar da.

Ba al dakizu zein den munduan galtzeko arriskurik handien pairatzenduen felidoa? Agian burura tigreak edo lehoiak etorriko zaizkizu,garabidean dauden herrialdeetakoak direlako. Ez da ba, horrela!Gizakion erruz, arriskurik handiena pairatzen duena Espainiako felidoeder, sendo eta dotore bat da: katamotz iberiarra.

Kontserbatzen alditugu espezieak?

Ezin da zehazki jakin noiz agertu zirenlehenengo zelulak Lurrean, baina gutxigorabeherako denbora-eskala zehatz lite-ke. Aurkitu diren fosilik (antzina bizi izanziren izakien arrastoak) antzinakoenekegungo bakterioen antza dute eta 3 400eta 3 500 milioi urte inguru dituzte! Hauda, Lurra sortu eta 1 100 milioi urte bainoigaro ez zirenean, baziren zelulak.

Noiz agertu zirenlehenengo zelulak?

Page 16: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

213

Natur Z ientz iak

> > > B I O L O G I A E T A G E O L O G I A > > > B I O L O G I A E T A G E O L O G I A > > >> > > B I O L O G I A E T A G E O L O G I A > > > B I O L O G I A E T A G E O L O G I A > > >

212 E R A N S K I N A K > > > E R A N S K I N A K > > > E R A N S K I N A K > > > E R A N S K I N A K > > >> > > E R A N S K I N A K > > > E R A N S K I N A K > > > E R A N S K I N A K > > > E R A N S K I N A K > > >

Mineralen sailkapenerako oinarrizko taula Mineralik garrantzitsuenak

2,5 - 3

Di

st

ir

a

ez

m

et

al

ik

oa

Gogortasuna

Kuartzoa

Magnesita

Olibinoa

Bauxita Pirita

Moskobita

Igeltsua

Augita

Kaltzita Ortosa

Hornblenda Oligistoa

Horia

2,5 - 3 Zuria

* Asteriskoa duten mineralek distira «erdimetalikoa» dute.

** Hematitea (edo oligistoa) bi aldiz agertzen da, bi eratan ager daitekeelako.

*** Esfoliazioa: xafla-erakoa «xafla mehe» eran gertatzen da, tabularra «taula-eran», hau da, xafla lodiagoak.Prismatikoa, «prisma-eran». Mineral batzuek esfoliaziorik ez izateak ez du esan nahi horietako batzuek kristalik ez dutenik.

Kolorea

Horia

Marra

Ez

Zuria Ez

Esfoliazioa

19

Dentsitatea

Urrea

10,5 Zilarra

2,5 Gorria

2,5 - 3 Zilar-grisa

Gorria Prismatikoa

Gris distiratsua Kubo-erakoa

8 Zinabrioa*

7,6 Galena

3,5 - 4 Horia

5,5 - 6,5 Beltza

Berde iluna Ez

Beltza Oktaedro-erakoa

4,2 Kalkopirita

5,1 Magnetita*

6 Beltza edo grisa

6,5 Horia

Gorria Ez

Beltza Kubo-erakoa

5,1 Hematitea**

5 Pirita

1 Grisa

1 Beltza-gorria

Grisa Xafla-erakoa

Gorria Ez

2,5 Grafitoa

5,1 Hematitea**

1,5 Koloregabea-zuria

1,5 - 2 Berde iluna

Zuria Xafla-erakoa

Zuria-berdexka Xafla-erakoa

2,6 Kaolinita

2,6 Klorita

<2 Horia

2 Koloregabea

Zuria Ez

Zuria Kubo-erakoa

2 Sufrea

2,1 Halita

2 Zuria-gorria

2 - 2,5 Koloregabea

Zuria Xafla-erakoa

Zuria Xafla-erakoa

2,3 Igeltsua

2,8 Moskobita

2,5 - 3 Nabarra-beltza

3 Koloregabea-askotarikoa

Zuria Xafla-erakoa

Zuria Erronboedroak

3 Biotita

2,6 – 3,6 Kaltzita

3 - 3,5 Koloregabea-zuria

3,5 - 4 Horia-beltza

Zuria Tabularra

Nabarra Kubo-erakoa

4,5 Barita

4 Esfalerita

3,5 - 4 Koloregabea-zuria

4 Koloregabea

Zuria Erronboedroak

Zuria Oktaedroak

2,9 Dolomita

3,1 Fluorita

4 - 4,5 Koloregabea-askotarikoa

5 Koloregabea

Zuria Erronboedroak

Zuria Ez

3 – 3,5 Magnesita

3,2 Apatitoa

5,5 - 6 Berdea-beltza

6 Zuria-arrosa

Berdexka Prismatikoa

Zuria Tabularra

3,3 Hornblenda

2,5 Ortosa

6 Zuria-berdea

6 - 6,5 Berde iluna

Zuria Tabularra

Berdexka Prismatikoa

2,6 – 2,7 Plagioklasa

3,5 Augita

6,5 - 7 Berde oliba

7 Koloregabea-askotarikoa

Zuria Ez

Zuria Ez

3,4 Olibinoa

2,6 Kuartzoa

7 - 7,5 Gorria

10 Koloregabea

Zuria Ez

— Oktaedroak

3,5 Granatea

3,5 Diamantea

Minerala

Di

st

ir

a

me

ta

li

ko

a

Page 17: NATUR ZIENTZIAK DBH 1 - cmapspublic2.ihmc.uscmapspublic2.ihmc.us/rid=1103123554062_574733389_5619/natur... · edozein, bertan baitago gure eguzki-sistema eta, beraz, Lurra. Espiralean

E R A N T Z U N A K > > > E R A N T Z U N A K > > > E R A N T Z U N A K > > >

> > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > >

> > > E R A N T Z U N A K > > > E R A N T Z U N A K > > > E R A N T Z U N A K > > >

> > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > > >

215

Natur Z ientz iak214

> > > > > A U T O E B A L U A Z I O K O A K T I B I T A T E E N E R A N T Z U N A K > > >�

1. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 b 82 d 133 b 114 b 125 E, G, E, G 136 a 147 a, b 148 b 159 b, c 1410 b 1411 a 1712 c 2013 d 2014

hipotesi / esperimentu /taula / aztertu / hipotesi

13, 23

5. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 b 962 c 973 E, E, G, E 984 b 995 G, G, E, E 996 a 1017 c 1018 c 1049 E, E, E, E 105

10 b 10711 a, b, c 10712 E, E, G, G 105,10713 arazketa /

sedimentazioa /iragazpena

113

7. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 a 1442 d 1453 c 1474 b 1475 a 1466 d 1487 c 1488 d 1499 b 15410 b 15011 b 15512 1 / porta / ur /

estalki / txikiekin /handiagoekin

159

8. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 c 1672 a 1743 a 1744 b 1745 d 1756 d 1767 b 1758 d 1769 d 17710 b 17811 b 17112 a 17013 b 1691415

cd

172177

16 a 18017 lizunak / onddoen / mucor /

aspergillus / penicillium177, 183

9. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 a 1902 d 1913 c 1924 b 1925 a 1926 d 1947 b 1948 c 1989 a 19810 d 19911 a 20012 d 20013 b 2011415

a2b / 3b / 4b

203, 204207

6. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 c 1202 a 1213 c 1224 b 1245 d 1256 b 1237 c 1268 a 1269 c 12710 b 12911 c 13012 a 13113 d 132141516

ab

horia / ez / 19 /metalikoa / urrea

133132

212. orrialdekoeranskina

4. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 b 802 d 803 b 764 a 765 d 776 b 857 b 848 a 839 a 83

10 d 8111 d 8312 b 88

2. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 a 452 b 323 c 354 d 375 d 326 a 367 b 378 b 389 d 39

10 c 4511 c 45

3. UNITATEAAktibitatea Erantzuna Orrialdea

1 b 602 d 543 d 554 a 555 b 556 c 547 c 548 c 569 c 57

10 b 5711 d 5812 b 5913 c 5914 grafikoak / Y / X / eskala 67

> > > A U T O E B A L U A Z I O K O A K T I B I T A T E E N E R A N T Z U N A K > > >