Nafarroan Bizi

1

Click here to load reader

description

Nafarroan Bizi jaia

Transcript of Nafarroan Bizi

Page 1: Nafarroan Bizi

Nafarroan Bizi!

Dakizuen bezala, joan zen apirilaren 21 eta 22an, Andra Mari Ikastolak,

Iñigo Aritza Ikastolak eta Txioka Haur Ikastolak, Baxe Nafarroko beste sei

ikastolekin batera, topaketa bat antolatu genuen Etxarri Aranatzen. Proiektu

honen helburua, Nafarroako bi eskualdeetako ikastolen artean sare bat sortzea

da, non batzen gaituzten elementuak oinarritzat hartuta, euskara, hezkuntza,

Euskal Herria… uztarketa sendo bat eraiki nahi dugun.

Asteburu horretan, Sakanako eta Baxe Nafarroko ikasle, haur, gazte,

guraso… andana bildu ginen Etxarri Aranatzen, oso erakargarria izan zen

egitarau baten inguruan: Nafarroako historiaren inguruko hitzaldia,

kontzertuak, bertsolariak, dantzariak, Erramun Martikorena, Urdalur kantu

taldea, DBHko ikasleek txikienentzat prestaturiko jolasak., 500 lagunentzako

bazkaria…

Asteburu horretan, kaleak Nafarroa Garaiko eta Nafarroa Beherako umez

eta helduz bete ziren, elkarrekin dantzan, kantuan, jolasean, solasean…

Eguraldia ere lagun izan genuen, baina batez ere, bi Nafarroetako errealitateen

hurbilketa ahalbidetu genuen, Euskararen, hezkuntzaren eta Euskal Herriaren

gerizpean.

Beraz, Baxe Nafarroako ikastolekin eginiko trukaketak, bere lehen urratsak

eman zituen joan zen apirilean, baina urrats horiek ibilbide luze baten

hastapena baino ez izatea espero dugu. Orain erronka, Nafarroan bizi

egitasmoari jarraipena ematea baita.

Gure aldetik, eskerrak eta zorionak festa eder honetan modu batera edo

bestera parte hartu zenuten guztioi.