Teknologia berriak eta euskara. Eguneroko lanean erabiltzeko moduko tresna batzuk
NAFARROAKO HITZA - Berria · Lanean jarraituko du ekintzai-leak. Kide batek animatu zuen Picture of...
Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria · Lanean jarraituko du ekintzai-leak. Kide batek animatu zuen Picture of...
Maputxeak etengabeko borrokan ari dira beren arbasoen lurraldea berreskuratzeko bWallmapuEuskal Herria elkarteak herri horren kontrako errepresioa salatu du Nafarroako Parlamentuan b 2-3
Lurrari
lotzeko
ukabila
Ingurumena Uraren gatazkakhezkuntza sisteman jorratzeko
jardunaldia egin du Urbizik, Lizarran
5Antiespezismoa ‘Picture Of The Year International’ saria
jaso du Tras Los Muros ekintzaileak
4Ostirala
2018ko martxoaren 16aIX. urtea344. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
Edurne Elizondo Iruñea
Wal lmapu
mapan ja-
rri dute.
Izen bere-
ko Euskal
Her r iko
elkarteko kideak Nafarroako Par-
lamentuan izan dira, eta mapu-
txeen herrira begira jarri dituzte
talde politikoetako ordezkariak:
Txileko eta Argentinako gober-
nuen administrazioaren pean su-
fritzen ari diren errepresioaren
berri jaso eta zabal dezaten; egoe-
rari buelta emateko presioa egin
dezaten. «Laguntza eske gatoz,
maputxeen aldeko adierazpen
instituzionala eskatzera», erran
zuten Wallmapu Euskal Herria
elkarteko Gabi Basañezek eta
Mery Ann Garlingek, parlamen-
tarien aurrean otsailaren 20an
egindako agerraldian. Adierazpe-
na onartzeko zain dira orain.
Lurrari lotutako herria da ma-
putxeena; lurra da mapu, eta jen-
dea, berriz, txe. Beren lurraldeari
erraten diote Wallmapu: inguru-
ko lurra. Egun, Txileren eta Ar-
gentinaren artean banatuta dago
lurralde hori; 1,8 milioi maputxe
inguru bizi dira Txilen —Ulumapu
deitzen duten lurraldean—, eta
200.000 inguru Argentinan,
Puelmapun. Kolonizazioaren on-
dorioz, lurralde horren %10 dago
bakarrik maputxeen esku, gai-
nontzekoa enpresek eta latifun-
distek hartua dute. Maputxe
gehienak Hego Konoaren hegoal-
dean bizi dira, estatuek kendu
ezin izan zizkieten lurretan.
Espainiako konkistatzaileak
Amerikara iritsi zirenetik –Abya
Yala erraten zioten jatorrizko biz-
tanleek–, lurrari eusteko etenga-
beko borrokan aritu dira mapu-
txeak. Galdutakoa berreskura-
tzeko azken hamarkadetako
nahiak eta bide horretan eginda-
ko urratsek ekarri dute jazarpe-
nak gora egitea.
Errealitate horren adierazgarri,
hainbat datu jarri dituzte mahai
gainean Wallmapu Euskal Herri-
ko kideek: 2001etik, Pinocheten
diktaduran onartutako terroris-
moaren aurkako legedia ezar-
tzen diola Txilek maputxeen he-
rriari, adibidez. «Legedi horrek
ekartzen du, bertzeak bertze, ma-
putxeak hiru urtez espetxean sar-
tzeko aukera, epaiketarik egin
gabe».
Horixe nabarmendu zuen Gar-
lingek parlamentuan, eta horixe
berretsi du elkarte bereko Iban
Gartziak ere. Maputxeen aurkako
errepresioari buruz gehiago erran
du: «Atxilotzeak, torturak, bai
eta hilketak ere eguneroko kon-
tua dira Wallmapun».
Multinazionalen interesak
Gertutik ezagutu du Gartziak
eguneroko hori. 2016ko otsailean
joan zen Wallmapura lehendabi-
zikoz, eta handik ia sei hilabetera
atxilotu, eta kanporatu egin zuen
Txileko Gobernuak. Urte bereko
irailean Wallmapura itzuli zen
irundarra, bigarren aldi horretan
Argentinako Gobernuaren admi-
nistrazioaren pean dagoen ere-
mura. Bost hilabetez egon zen, eta
handik bueltan hasi zen Wallma-
pu Euskal Herria sortzeko proiek-
tua mamitzen.
«Urte batean lau maputxe hil
dituzte», nabarmendu du Gar-
tziak. Haien alde ari zen Santiago
Maldonado gazte argentinarra-
ren hilketa ere gogora ekarri du
Wallmapu Euskal Herria elkarte-
ko kideak. Iazko abuztuaren 1ean
desagertu zen, maputxeen aldeko
protestetan parte hartu eta gero.
Urriaren 17an aurkitu zuten Mal-
donadoren gorpu hila. «Santiago
Maldonadoren heriotzak oihar-
tzun zabalagoa izan du zuria zela-
ko, eta argentinarra. Askok esan
dute Maldonadorena izan dela le-
hendabiziko desagertzea demo-
krazia garaian, eta hori ez da egia.
Maputxe asko desagertu dira au-
rretik ere. Haien aurkako arraza-
keria oso handia da».
Lurrari lotutako herria da maputxeena, eta lur hori defendatzeko borroka etengabean aritu dira,Espainiako konkistatzaileek zapaldu zutenetik. Jazarpenak eta kriminalizazioak gora egin duteazken urteotan. Euskal Herrian sortutako Wallmapu taldea elkartasun bila izan da parlamentuan.
Sustraiak behar du non errotu
Lehen planoan, emakume maputxe bat, herri horren lurren aldeko protesta batean. NAFARROAKO HITZA
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a2 b Astekoa
Arrazakeria, kolonialismoa,
pobrezia, kulturaren eta lurraren
galera... Anitz dira maputxeak jo-
tzen dituzten auziak. Denek, ha-
lere, badute ezaugarri komun bat,
gaur egun: enpresa multinazional
handien interesek duten indarra,
baliabideak dituzten lurrak mu-
garik gabe ustiatzeko. Tartean,
maputxeenak. Enpresa horien
jarduerak ekarri du, batetik, lu-
rren galera, eta, bertzetik, mapu-
txeek lur horiekin duten lotura
eta harreman propio eta berezia
suntsitzea.
Jatorrizko herri bat da mapu-
txeena, kultura, sinismen eta hiz-
kuntza propioa dituena, eta hala-
xe azaldu zuen Basañezek Nafa-
rroako Parlamentuan. Wallmapu
Euskal Herria elkarteko kideek
maputxeen eusteko gaitasuna
nabarmendu dute, batez ere.
«Espainiako konkistatzaileei au-
rre egin zieten; haiekin akordioak
egin behar izan zituzten, ezin izan
zituztelako mendean hartu», go-
goratu dute. Herri idependentea
izatea lortu zuela erantsi dute,
1885. urtean Txilek eta Argenti-
nak kanpaina militar banarekin
maputxeen aurka egin zuten arte.
«Milaka eta milaka maputxe hil
zituzten; kontzentrazio esparru-
tara eraman eta behartutako la-
nak egin behar izan zituzten ere».
Txileko eta Argentinako dikta-
durekin egoerak okerrera baino
ez zuen egin maputxeentzat.
Gaur egun, enpresa hidroelektri-
koak, basoen esplotazioan ari di-
renak edo meategiak ustiatu nahi
dituztenak dituzte maputxeek
aurrean. Enpresek dute boterea,
eta desorekaz betetako errealitate
horretan maputxeak dira gehie-
netan galtzaile. «Natura arpila-
tzen ari dira, eta baliabideak la-
purtzearekin batera, bizitzeko
moduak eta harremanak suntsi-
tzen ari dira». Pobrezia du egoera
horrek ondorio, batetik, eta alda-
tu nahi dutenen kriminalizazioa,
bertzetik.
aurka egiteagatik mehatxua jaso
zuen», azaldu du Gartziak. «De-
nok argi genuen ez zuela bere bu-
ruaz beste egin».
«Emakume, maputxe eta bo-
rrokalari sutsua zelako hil dute;
bere lurra defendatzeagatik»,
erran zuen Colliok, argi eta garbi,
Valdesen heriotza gertatu eta
gero. Valdesen familiak ez du
amore eman, ordutik, eta emaku-
me maputxea hil zutela erakuste-
ko ahaleginak eman du fruiturik.
Joan den urtarrilean jendaurrean
agertu zen Ruben Collio eta eza-
gutarazi zuen Valdesen gorpuari
bigarren autopsia bat egitea lortu
zutela, eta autopsia horren emai-
tzak agerian utzi zuela, zalantza-
rik gabe, emakumeak ez zuela
bere buruaz bertze egin. «Hil zu-
ten, eta, gero, bere gorpua zintzi-
likatu zuten».
Bigarren autopsiaren emaitza
ezagutu zuenetik, Valdesen he-
riotzari buruzko auzia berriz za-
baltzea izan da Collioren helburu
nagusia. Oraingoz, halere, Txile-
ko justiziak ez du aintzat hartu es-
kaera hori.
«Hemendik egin behar dugu
lan Valdesen heriotza argitzeko
Horri buruz anitz daki Ruben
Colliok. Maputxea da. Bere ko-
munitatean Austriako RP Global
enpresa hidroelektrikoaren as-
moen aurka aritu dira borrokan.
Gisako multinazionalek ekarri
dute, bertzeak bertze, maputxeen
lurren galera eta uraren pribati-
zazioa. Colliok eta haren bikote-
kide Macarena Valdesek ozen sa-
latu dituzte beren lurren aurkako
proiektuak. Beren salaketak izan
du ondoriorik: 2016. urteko abuz-
tuan, Macarena Valdes hil egin
zuten. «Urkatuta aurkitu zuten.
Aurretik, enpresaren asmoen
eta erantzule guztiak agerian
uzteko», erran du Iban Gartziak.
Lan horren barruan kokatu du
Wallmapu Euskal Herriak Nafa-
rroako Parlamentuan egindako
agerraldia, bai eta erakunde
horretako batzordearekin egin-
dako lan saioak ere. «Gure elkar-
tearen tokia herri mugimenduan
dago, baina argi dugu erakunde-
ek ere egiten ahal dutela presioa,
eta horren alde egin nahi dugu».
Wallmapuren eta Euskal Herria-
ren arteko zubi izan nahi du izen
bereko hemengo elkarteak. Elkar
babesteko, elkarri irakasteko.
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
Askok esan duteMaldonadorena izandela lehen desagertzeademokrazia garaian, etahori ez da egia»Iban GartziaWallmapu Euskal Herria elkarteko kidea
«Natura arpilatzen aridira, eta lurraklapurtzearekin batera,bizitzeko moduaksuntsitzen ari dira»Mery Ann GarlingWallmapu Euskal Herria elkarteko kidea
‘‘
4 b Gaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Saria jaso du bere
lanak; eta saria jaso
du lan horien bidez
egin nahi duen sala-
ketak ere. Horixe
nabarmendu du Tras Los Muros
ekintzaile antiespezistak, Picture
of The Year International nazio-
arteko sari ospetsua irabazi eta
gero. 2014. urtean sinatu zuen
Tras Los Murosek bertze anima-
lien zapalkuntza eta erabilera
agerian uzten zuen bere lehenda-
biziko argazki erreportajea:
Iruñeko sanferminetan egin
zuen. Orain, lau urte joan eta
gero, Hiltegi izenburuko irudi
sortaren bidez jaso du kazetaritza
grafikoaren arloko sari garrantzi-
tsuenetako bat. «Lana saritu
dute, bai eta lan horrek egin nahi
duen salaketa ere», berretsi du
argazki kazetariak.
Animalien askapenaren aldeko
ekintzailea da Tras Los Muros
proiektua mamitu duen pertso-
na. Iruñeko sanferminetan ez
ezik, Euskal Herriko bertze
hamaika txokotan ere atera du
kamera, bertze animalien zapal-
kuntza eta erabilera salatzeko.
Picture Of The Year Internatio-
nal sariak nabarmendu duen
irudi sorta, berriz, Mexikon egin
du Tras Los Murosek. Saritutako
argazkiekin batera, Hiltegi izen-
buruko dokumentala ere osatu
du ekintzaileak, bai eta hiltegien
inguruko ikerketa lan zabala ere.
50 hiltegi ingurutan sartu da.
Hiltegietan egindako ikerketa
horrek, hain zuzen ere, munduko
edozein txokotan gertatzen den
errealitate bat islatzen duela
erran du, argi eta garbi, Tras Los
Murosek: «Hainbat kontu zehatz
bazter utzita, ikerketak erakusten
du edozein hiltegitan gertatzen
dena. Animaliak hiltzen dituzte
espazio horietan. Denok dakigu
hori, baina gizarte gisa ez dugu
egin, oraindik ere, horri buruzko
gogoeta sakon bat».
Gogoeta hori abiatzea da Tras
Los Murosek egindako argazkien
helburua, hain zuzen ere: «He-
riotzaren fabrikak dira hiltegiak,
eta fabrika horietan sartzeko atea
ireki nahi dut, irudien bidez. He-
riotzaren fabrika horiek zilegizko
espaziotzat hartu ditugu, bai eta
beharrezkotzat ere», erantsi du.
Berri gutxi, tarte txikiaDuela lau urte martxan jarri
zenetik, behin baino gehiagotan
erran du Tras Los Murosek kaze-
tariek egin beharreko lana egiten
dutela bera bezalako ekintzaile-
ek; oro har, bertze ani-
maliek sufritzen duten
zapalkuntzak tokirik ez
duela hedabideetan.
Horregatik, hiltegien
egunerokoa islatzen
duen argazki sorta saritu izana
«pizgarritzat» hartu du. «Etsi-
garria da, anitzetan, bertze ani-
malien zapalkuntza hedabidee-
tara ailegatzeko zenbat lan behar
den konturatzea; ederki dakite
esparru horretan lanean ari diren
erakundeek».
Oraindik ere hedabideetara
bertze animalien zapalkuntzari
buruz ailegatzen diren berriak
«gutxi» direla eta eskaintzen
zaien tartea «txikia» dela erran
du Tras Los Murosek. Onartu du,
halere, azken lau urteotan berak
egin duen lanak izan duela oihar-
tzuna, bertzeak bertze, sare
sozialetan, eta jende anitzek jo
duela beregana ahalegina esker-
tzeko. «Sortu den eztabaida eta
bertze animaliengan dagoen
kezka, halere, ahalegin kolektibo
baten emaitza da, argi eta garbi.
Kezka hori, gainera, gero eta
handiagoa da. Ezin dugu ahaztu
Tras Los Muros ekintzaile antiespezistak‘Picture of The Year International’ sariospetsua jaso du ‘Hiltegi’ izenburukobere argazki sortarekin. Sanfermineiburuz egin zuen lehen lana, 2014an.
Salaketa
saritua
milaka pertsona aritu direla eta
ari direla, hamarkadaz hamarka-
da, animalien askapenaren alde
lanean», nabarmendu nahi izan
du.
Euskal Herrian ere, sortzen ari
dira bertze animalien erabilera
salatzeko taldeak. Nafarroan,
bertzeak bertze, LiberAbere ari
da. Tras Los Murosek, halaber,
Donostiako Askekintza taldeko
kideekin lan egin du, zenbaitetan.
Talde horrek Gurean izenburuko
dokumentala aurkeztuko du da-
torren astean, Euskal Herriko
bestetan gertatzen den animalien
zapalkuntza eta erabilera agerian
uzteko; Iruñeko sanferminetan
gertatzen dena ere bai. Doku-
mentalarekin batera, Tras Los
Murosek egindako argazki sorta
zabaldu du taldeak.
Lanean jarraituko du ekintzai-
leak. Kide batek animatu zuen
Picture of The Yearsarira aurkez-
ten. Sariaren bultzada jaso du
orain. Lanean, salatzen segitzeko.
‘Hiltegi’ saritutako sortako
hainbat argazki. TRAS LOS MUROS
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
Saritutako argazki sortarekinbatera, ‘Hiltegi’ dokumentalaosatu du ekintzaileak, 50 hiltegitan sartu eta gero
bakiek gizartean duten eragina
ederki islatzen dute Itoizkoaren
edo Esakoaren gisako uraren
inguruko gatazkek. «Presa bat
egiten denean, ingurumenarekin
lotutako gatazka bat dago sako-
nean. Zerbait suntsitzen da.
Ustez, horrek onura ekarriko
duelako suntsitzen da. Hor sor-
tzen da gatazka. Batzuk esaten
dute presa hori egitea ez dela
beharrezkoa; beste batzuek,
berriz, esaten dute beharrezkoa
dela. Itoitzen, lehendabizi presa
egin, eta gero erabaki zuten zer-
tarako erabili», erran du Ibarrak.
Batetik, zientziaren eta tekno-
logiaren arloa dago, eta, bestetik,
soziala. «Kontua da, askotan,
ikuspuntu politiko batetik, admi-
nistrazioak erakutsi nahi digula
objektiboak direla gisako proiek-
tutan hartzen diren erabakiak;
esaten digute erabaki horiek
ekartzen dituztela ingurumena-
ren aldeko neurriak. Baina ez da
egia. Askotan, zera gertatzen da:
ingurumenak duen balioa ez da
kontuan hartzen».
Ibarrak gisako dinamikak
antzeman ditu Esako urtegia
handitzeko proiektuari buruzko
erabakien atzean ere. «Herrita-
rren segurtasuna dago zalantzan.
Administrazioak konponbide
teknologiko gehiagorekin eran-
tzun dio kezka horri; diru gehia-
go gastatuz, alegia. Kontua da ez
diola erantzun segurtasuna
zalantzan jarri duen benetako
arrazoiari, presa handitzeko era-
bakiak jarri baitu segurtasuna
kolokan».
Trebatu eta garatuUraren inguruko gatazkak esko-
letara eta institutuetara eramatea
urrats garrantzitsua izan daiteke,
Ibarraren hitzetan, gazteok tre-
batzeko eta haien iritzi kritikoa
garatzeko. «Kontua ez da haiek
gatazka horientzako konponbide
bat bilatzea, baizik eta gatazka
horien bidez formakuntza sendo-
tzea; erabil ditzatela argudioak
eta datuak erabakiak testuingu-
ruan kokatzeko, eta agerian uzte-
ko zer eragin daukaten gizartean
zientziaren eta teknologiaren
arloko erabaki horiek», azaldu
du.
Finean, zientzian alfabetatzea
jo du NUPeko irakasleak helburu,
eta xede hori betetzeko uraren
inguruko gatazkek irakasteko
dutena azaldu du: «Ikasleek
ikasten dute zientziaz, teknolo-
giaz, bai eta gizartearen barne
harremanez ere».
Zientzian alfabetatzeko helbu-
ru horrekin ari direnen arloan,
Ibarrak Derek Hodson ekarri du
gogora. «Harago jo du bere pro-
posamenetan; argi utzi du ez
dagoela objektibo izaterik zien-
tziaren eta teknologiaren erabile-
ran, atzean interesak daudelako
beti. Hodsonek esaten du hori
nabarmendu beharra dagoela,
ikasleei interes horien berri eman
behar zaiela, ekintzaileak lortze-
ko helburuarekin. Gizartean era-
ginkor izanen diren pertsonak
trebatu nahi ditu».
Urbizik hezkuntzaren esparrura eramandu uraren kultura berria, Lizarranegindako jardunaldiaren bidez. NUPekoirakasle Julia Ibarrak urari buruzkogatazken aukerak landu ditu ekitaldian.
Zientzian
alfabetatzeko
Itoizko urtegiko presa. Uraren inguruko gatazka nagusietako bat da herrialdean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a
Esan, segurtasuna dagokolokan; konponbideteknologiko gehiagojarriz erantzun dio kezkahorri administrazioak»
«Kontua ez da ikasleekgatazkak konpontzea,baizik gatazken bidezhaien formakuntzasendotzea»Julia IbarraUrbiziko kide eta NUPeko irakaslea
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Zientzia, teknologia
eta gizartea. Harre-
man estua dago
hiru esparruon
artean, eta agerian
gelditzen da, nabarmen, uraren
inguruko gatazketan. Nafarroan,
hainbat daude mahai gainean:
adibidez, Itoizko urtegia eta
azpiegitura horri lotutako ubi-
dea, Esako urtegia handitzeko
proiektua, eta Lokiz mendilerro-
ko akuiferoak ustiatzen jarraitze-
ko asmoa. Gatazka horiek jorratu
ditu Julia Ibarrak, Nafarroako
Unibertsitate Publikoko irakasle-
ak, Lizarran, Urbizik antolatuta-
ko jardunaldian. Urbizik Monte-
jurrako Mankomunitatearekin
eta Lizarraldea DBHko institu-
tuarekin batera egin du ekinal-
dia, Uraren kultura berria hez-
kuntza sisteman izenburupean.
Uraren inguruko gatazkek
hezkuntzaren esparruan ematen
dituzten aukerak nabarmendu
nahi izan ditu Ibarrak, batez ere.
Doktorea da Hezkuntza Zientzie-
tan. Urtegien gisako azpiegiturak
aipatu ditu, bai eta ia urtero erre-
pikatzen diren uholdeak eta era-
giten dituzten ondorioak ere,
bertzeak bertze. «Gaur egun,
hezkuntzaren esparruan, gaita-
sunena da ideia nagusia. Zien-
tziaren arloan zera gertatzen da:
gaitasuna kontzeptu zientifikoak
barneratzea baino gehiago dela;
halaber, arlo horretako gaitasu-
nak ekartzen du arazo konple-
xuei erantzuna ematea», azaldu
du NUPeko irakasleak. Eta horre-
tarako, ezagutza zientifikoarekin
batera «zientziaren arloan alfa-
betatzeko», testuinguru bat
behar dugu, arlo sozialaren eza-
gutza behar dugu: «Jakin behar
dugu nork eta nola erabakitzen
duen», erantsi du. Gazteen iritzi
kritikoa bultzatzea jo du xede.
Ustez zientziaren eta teknolo-
giaren izenean hartzen diren era-
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 16a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia
Zuentzat, zuekin,zuei
Planto eginen genuelaesan, eta egin dugu. Ezdugu inoren leziorikbehar, badakigu zer-
tan ari garen. Emakumeek*, fe-minismoek, kaleak hartu ditugu.Geratzeko etorri gara. Kontuanhartuko gaituzue? Kontuan har-tuko dituzue militatzeko besteerak? Kontuan hartuko dituzuegauzak egiteko moduak? Kon-tuan hartuko duzue beste inonbaino askoz emakume* gaztegehiago bildu dela prozesu hone-tan? Aintzat hartuko duzue ema-kumeon* hitza, edo erabakiakzuen kabuz eta zuen «kudeake-tetan» hartzen jarraituko duzue?Hitz hauek greban parte hartu
zenuten emakume* guztiei. Az-ken aste eta hilabeteetan gelditu
gabe lanean ibili zareten guztiei.Egunero greban pentsatu duzue-nei, ekitaldiak prestatzen egonzaretenei. Batzarrak antolatu di-tuzuenei, batzuk eta besteakprestatzeko erotu zaretenei. Ha-sieratik honekin aurrera egin be-har zela zenekitenei. Konbentzi-tuta zeundetenei eta apustuerraldoia egin duzuenei. Txandakegin dituzuenei; ahal zenutenaegiteko prest agertu zaretenei. Gertukoen eta ez hain gertuko-
en zalantzak (pazientzia handiz)argitu dituzuenei. Herriz herribatzarrak, egitasmoak eta ekin-tzak loratu dituzuenei. Lehen ha-ziak jarri zenituztenei. Amanta-lak zintzilikatu dituzuenei. Bide-oak egin dituzuenei. Batzarretanaspertu zaretenei, haserretu za-
nei. Piketeak egin zenituztenei;auzoa, herria, hiria pankartaz josizenutenei. Ekintzak egin nahiizan eta lortu ez zenutenei. Erre-pideak moztu eta paretetanoihuak margotu zenituztenei.Dantzatu, txalo egin zenutenei.Aski dela esateko elkartu zinete-nei. Bideak moztu, Corte Inglésinguratu, Inditex itxi zenutenei. Posible izanen zela sinetsi ze-
nutenei. Aurreikuspenak gaindi-tu eta plaza guztiak bete zenituz-tenei. (Jo)ahaldundu zinetenei.Pankarta eraman, eta zoriontsuizan zinetenei. Jendaurrean hitzegin zenutenei. Elkar besarkatuzenutenei. Egunaren amaierannegar egiteari eutsi ezin izan ze-niotenei eta eutsi zeniotenei.Gorputzak eztanda eginen zuelapentsatu zenutenei. Lagunakegin dituzuenei. Bideko lagunei. (Donibanekoei, irribarre egiten
jarraitzeagatik; keinu bakoitza-rengatik. Oso harro egoteko mo-duko auzoa eta kideak dituzu,Antxo. Jtk!).
retenei, barre egin duzuenei. Ur-duri jarri zaretenei. Lan-kargakitoko zintuztetela uste zenutenei.Señorei. Egunak telefonora itsa-tsita egon zaretenei. Institutuetangreba onartzeko izateko arazoakizan dituzuenei, beste hezkuntzabaten alde jo eta ke ibili zaretenei.Mila diseinu egin, eta Whatsapptaldeetan desesperatu zaretenei.Pankartak nola egiten diren ira-katsi nahi izan diguzuenei. Aliantzak josi eta saretu ditu-
zuenei. Hasieran beste batzueki-ko mesfidantzak zenituztenei;ostegunean mesfidantzak besar-kada bihurtu ziren. Gauzak bestemodu batera egin daitezkeelaerakutsi duzuenoi. Antolatzekobeste era bat dagoela demostratuduzuenei. Beste dimentsio ba-tzuk ikusarazi dizkiguzuenei.Ematen duena baino errazagoazela esaten zenutenei. Greba feministak eztanda egin
zuenean, gauez, egunak izanenzuen tamainaz ohartu zinetenei.Ur kuboa gainera bota zizuete-
Planto eginengenuela esan, etaegin dugu; ez dugu
inoren leziorikbehar, badakiguzertan ari garen
Araudia sortuko du udalak, berdintasuna«modu transbertsalean» lantzeko asmoz
IRUÑEA bLaura Berrok, Iruñeko Udaleko Berdintasunerako eta LGTBIkolektiborako zinegotziak, jendaurrean azaldu du Iruñeko Udalaaraudia prestatzen ari dela, berdintasunaren auzia «modu transber-tsalean» lantzeko. Berrok erran du 2018. urterako erronketako batizanen dela araudi hori sortzea; bertze bat izanen da sanferminetakoeraso sexisten aurkako kanpaina hiriko auzo guztietara eta bertzelakojai-guneetara zabaltzea.
Hiru talde ariko dirahilaren 24koBardoen finaleanIRUÑEA bBardoak Nafarroakotaldekako bertsolari txapelketa-ko bigarren fasea amaitu da, etahiru talde sailkatu dira hilaren24ko Lekunberriko finalerako:Doneztebeko Addams Familia,Leitzako Aldatzea Komeni eta Lesakako Unibertsolariak. Le-kunberriko Toki Alai sagardote-gian eginen dute finaleko saioa.Bardoak txapelketako laugarrenirabazlea erabakiko da Lekunbe-rriko saio horretan.
«SoziolinguistikaKlusterrekoak zertaraetorri zareteparlamentura, zuen mintzaldiaeuskara hutseaneginez, molestatzeraez bada?»Ana BeltranPPNko parlamentaria
%54SALAKETEN GORAKADAIndarkeria matxistaren aurkako
salaketen kopuruak %54 egin du
gora Nafarroan, duela bi urteko
datuekin alderatuta. Zehazki,
2015. urtean, 1.191 salaketa aur-
keztu zituzten herrialdean indarke-
ria matxistagatik; 2017. urtean, be-
rriz, 1.838 izan ziren. Genero Indar-
keriaren Aurkako Behatokiak
ezagutarazi ditu datuak asteon,
eta kezka agertu du, hain zuzen
ere, salaketetan gertatu den gora-
kada dela eta.
Polizia batek hildako Angel Berruetaomendu dute Donibaneko auzokideek
IRUÑEA bAngel Berrueta gogoratu dute asteon Iruñeko Donibanekoharen auzokideek. Espainiako Polizia batek eta haren semeak hil zu-ten Angel Berrueta, 2004ko martxoaren 13an. Madrilgo atentatu isla-mistak ETArekin lotu eta bere dendan hori gaitzesteko kartel bat ezjartzeagatik egin zioten tiro Berruetari. Senideek eta lagunek omenaldiberoa egin diote okindegia zuen karrikan.
Berrueta gogoratu dute Donibaneko auzokideek. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko martxoaren 16a
LABIO Bertso bazkaria: AlaiaMartin eta Arkaitz Estiballes.
bBihar, 14:30ean, Larraskoa
elkartean.
ZINEMA
IRUÑESAGirl rising.bGaur, 19:00etan, Iturramako
Civivox aretoan.
IRUÑEA Best Friend eta The Sun,The Sun Blinded Me.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEA El esclavo.bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
IRUÑEAEl rayo verde.bOstegunean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan
ANTZERKIA
ALTSASU La Petita Malumaluga:
30 elefantes bajo un paraguas.
b Igandean, 11:00etan eta
12:30ean, Iortia kultur etxean.
ARTIKA Izaskun Mujika ipuin
kontalaria.
bAsteartean, 18:00etan,
liburutegian.
BAZTAN Hozkailua.b Igandean, 19:00etan, Iruritako
gizarte aretoan.
BURLATA Producciones Maestras:
El fantástico parque de Martina.
b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
IRUÑEA La Tristura: Cine.bGaur, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEA Parasite Kolektiboa : Hot Water.
bAstelehenean, 19:30ean,
Sanduzelaiko Civivox aretoan.
IRUÑEA Sexijentziak askatuz (Bazen Behin Clown) eta Pantxika
Lamur. Nik egin beharko & ko
(Zirika Zirkus).
bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
LIZARRA Pamela Palenciano:
No sólo duelen los golpes. Baka-
rrizketa
bAsteazkenean, Los Llanos
aretoan.
TAFALLA Puntido Teatro: Alba y sus amigas.
bGaur, 20:30ean hasita,
kulturgunean.
TUTERA Camioneta y manta.bGaur, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
ZIZUR NAGUSIA Borobil Teatroa: Fuera de juego.
bGaur, 22:00etan hasita, kultur
etxean.
Gure proposamena b Iruñea
Izarok ‘Eason’ bere bigarren lana aurkeztuko duIzaro Andres musikari bizkaitarra Iruñeko Zentral aretoan izanen da gaur, 22:00etan: Eason izenburuko estudioko bere bigarren diskoa aurkez-
tuko du abeslariak. Ombere lehen lana egin zuenean baino «kontzienteago eta askeago» aritu dela azaldu zuen musikariak Eason aurkeztu
zuenean. Hamar kanta jaso ditu diskoan, eta ondoan izan ditu Iker Lauroba, Julen Barandiaran eta Oriol Flores musikariak. Donostiari eta mai-
tasunari kantatu nahi ziela argi zuen Izaro Andresek diskoa osatu zuenean. JON ROZADILLA
MUSIKA
ALTSASU Euskal Kantu Txapel-keta.
bBihar, 18:00etan, Iortia kultur
etxean.
ATARRABIA Old Brothers etaLos Parrocko’s.
bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
BERA Audience.bBihar, 23:00etan, Katakun.
BURLATA Velma Powell & Blue-
days.
bBihar, 22:30ean, kultur etxean.
IRUÑEA Les Arts Florissants.bGaur, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEA Ibarbide.bGaur, 21:00etan, Zaldiko
Maldiko elkartean.
IRUÑEA Izaro.bGaur, 22:00etan, Zentralen.
IRUÑEA Petit Pop. Haurrentzakoemanaldia.
bBihar, 16:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Sinfonietta Academica
eta Iruñeko Orfeoiko abesbatza
gaztea.
bBihar, 20:00etan, Karmeldar
oinutsen elizan.
IRUÑEA Leña al Mono.
bBihar, 21:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Iñaki Fresan (baritonoa)eta Leire Lisarri (pianoa).
bAsteartean, 20:00etan,
Errekoleten elizan.
IRUÑEA Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Baluarte auditoriumean.
IRUÑEA Ghoa.bAsteazkenean, 20:30ean,
Herriko Tabernan.
IRUÑEA Nafarroako OrkestraSinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan,
Baluarte auditoriumean.
TUTERA Robin Torres.bBihar, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
BERTSO SAIOAK
DONEZTEBE Amaia Elizagoien,
Bittor Elizagoien, Egoitz Goros-
terrazu, Iker Gorosterrazu, Xabi
Maia eta Alazne Untxalo.
bBihar, 21:00etan, Arantzoko
elkartean.
Kattalin Barber Iruñea
Ricardo Urrizolak (Iruñea, 1968)2.000 izen propio baino gehiagojaso ditu Consejo de Guerra. In-justicia militar en Navarra, 1936-
1940 liburuan. 1936tik 1940ra ar-teko 600 bat auzitan aurkitu dituizen horiek, Iruñeko Artxibo Mili-tarrean. 1936ko gerraren testuin-guruan Nafarroa nolakoa zen etamilitarrek gizartean zer-nolakokontrola ezarri zuten aztertu du,besteak beste. Zer dela-eta hasi zinen auzi horri
buruz ikertzen?
Bost urteko lana izan da. Memoriahistorikoaren legea onartu zene-an, artxibo militarretan arakatze-ko aukera ireki zen. Txalapartaargitaletxeak eman zidan abisua.Izan ere, ordura arte itxita zeudenarmadaren artxibategiak. Baime-na eskatu nuen, eta ikertzen hasinintzen. Ez nuen inolako arazorikizan lana aurrera eramateko. Egiaesan, ordura arte ezer gutxi ne-kien 1936ko gerrari buruz. Artxi-bo askotan ibilia naiz, baina1936ko gerra ez dut inoiz ikertu.Bereziki, XVI., XVII. eta XVIII.mendeetako dokumentuekin ibi-li naiz. Zer motatako dokumentazioa
dago artxibo militarrean?
1936tik 1939ra bitarteko doku-mentu guztiak ikertzeko baime-na jaso nuen. Auzitegi militarrenohiko jarduna agertzen da, beste-ak beste. Astean hirutan joatennintzen, eta nirekin beti soldadubat zegoen, zer egiten nuen ikus-katzeko. Normalean, artxiboetanez dizute argazkirik ateratzen uz-ten, baina horretarako ere baime-na jaso nuen. Hortaz, sei hilabeteeman nituen bi kamerarekin do-kumentu guztiei argazkiak egi-ten, eta gero ikerketa etxean eginnuen. Esan daiteke artxiboa era-man nuela etxera. 1936ko gerran 3.000 pertsona
baino gehiago hil zituzten fran-
kistek Nafarroan; horietatik zuk
38 aurkitu dituzu dokumentue-
tan.
Bai, hasieratik arreta eman zidandatuak. Hor dauden auzien ara-bera, militarrek botere guztia be-reganatu zuten herritarrak epai-tzeko. 38 pertsona hil zituzten,auzitegi militarrek heriotza zigo-rra ezarri eta gero. Gaztelugibele-an fusilatu zituzten. Baina gerran3.000 hildako baino gehiago egonziren. Terrorismo hutsa izan zen.Ez zegoen epaiketarik, eta zigor-gabe gelditu ziren. Zein zen giroa urte horietan Na-
farroan?
Eguneroko bizitzan erabatekokontrola zuten militarrek Nafa-rroan, gerraren lehendabiziko
egunetik. Altxamendua gertatueta hurrengo astelehena lanegu-na zen, eta Fronte Popularrakirrati bidez lanera ez joateko abi-sua eman zien herritarrei. Milita-rrek, aldiz, lanegun normal batizatea eta lanera joatea nahi zu-ten. Hortaz, militarrak kontrola-tzen hasi ziren nor joaten zen la-nera eta nor ez. Tabernetan egonziren zelatatzen, eta hainbat etahainbat atxilo hartu zituzten.‘Hemen ez da ezer aldatu, eta bizi-tzak beti bezala jarraitu behar du’.
Horixe zen militarrek zabaldunahi zuten mezua.Ia 600 auzi bildu dituzu. Zer-no-
lako istorioak jaso dituzu?
Denetarik dago. Bakoitza istoriobat da, eta ez du zerikusirik aurre-koarekin. Errepresioa, senten-tziak, salaketak, zigorrak... Ha-sieratik, ezkerreko jendeari ar-mak kendu zizkieten eskuinekojendeari banatzeko. Salatari askozeuden orduan, eta arma batekinharrapatzen bazintuzten bazene-kien zein zen ondorioa. Familia
susmagarria baldin bazenuen,kartzelara zindoazen. Herritarrak defendatzen ziren?
Ikertzen ari nintzela, lagunei la-burpen moduko bat egin nien.Esan nien 1936ko Iruñean nagusizirela pistolak, alkohola eta barra-bilak. Hiru hitz horiek deskriba-tzen dute militarren jarduna.Agintzen zuten, eta nahi zutenaegiten zuten. Bi tirorekin kon-pontzen zuten dena, eta herrita-rrak mehatxatzen zituzten. Bel-durra zuten. Senideren bat edo
gertukoren bat desagertzen ba-zen, jendeak ez zuen salatzen. Eta,horregatik, hain zuzen ere, orain-dik ere agertzen dira ezagutzen ezgenituen kasuak honi buruz hitzegiten dugunean, isilik egon dire-lako urtez luzez, beldurrez josita. Inork ez zituen salaketak jar-
tzen?
Aurkitutako informazioaren ara-bera, salaketa kasu bakarra aur-kitu dut. 1937. urtean izan zen.Emakume batek senarrarendesagertzea salatu zuen. Altsasu-
ko alkate izandakoa zen; mezanegon, eta gero bi gizonekin bategin omen zuen etxerako bidean,eta ordutik ez zuten gehiagoikusi. Militarrek salaketari bideaeman zioten, baina ezerezeangelditu zen.Militarren, falangisten eta erre-
keteen arteko gatazkak ere jaso
dituzu. Nolakoak ziren?
Behin gerra hasita, Iruñeko Dor-mitaleria kalean prostituzio etxe-ak irekitzen hasi ziren. Han erenahi zutena egiten zuten milita-rrek; auzi asko daude prostituzioetxeetan gertatutakoak. Udal-tzaingoarekin liskarrak izanzituzten. Esan daiteke bat eginzutela hasieran altxamenduababestu zuten guztiek, baina,poliki-poliki, botere banaketadela eta, arazoak sortzen hasiziren. Militarrak gutxi zirenhemen. Nafarroan karlistak zirennagusi, eta frontetik itzuli zirene-an ikusi zuten militarrek agin-tzen zutela, baina haien familiakbakarrik zeudela eta lagun askohil zirela. Falangistekin ere arazo-ak izan zituzten, karlistentzat osogarrantzitsua baita erregearenfigura, baina falangistek ez duteez jaungoikorik, ez erregerik.Lehia handia zegoen haien arte-an.Zer-nolako ekarpena egiten dio
zure liburuak memoria histori-
koari?
Gerrari buruz gehiago jakiteaekarri du liburuak. Azken finean,mapa osatzea. Orain dela 30 baturte Jose Mari Esparzak argitara-tu zuen Navarra 1936: de la espe-ranza al terror liburua. Lan ho-rrek 3.000 hildakoren berri emanzuen. Hau segida izan daitekemapa osatzeko bidean. Nik ikertudut auzitegi militarren ohiko jar-duna; eta ikertu ditut, halaber,Nafarroako orduko giroa eta ar-madak ezarritako erabateko kon-trola.
«Erabateko kontrolazuten militarreklehenengo egunetik»
Ricardo Urrizola b Ikertzailea
Iruñeko Artxibo Militarrean murgildu da Ricardo Urrizola ikertzaileiruindarra, eta 1936tik 1939rako dokumentu guztiak arakatu ditu.Gerra garaian Nafarroan zegoen giroa biltzen duen liburu bat osatu du.
JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
«3.000 hildako bainogehiago izan ziren;terrorismo hutsa zen; ez zen epaiketarik, etazigorgabe gelditu ziren»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 16a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]