Murrizketarik ez

3
ZERBITZU PUBLIKOEK ETA BERTAKO LANGILEEK JASATEN ARI GAREN ERASO ETA MURRIZKETEN AURREAN Familia agurgarriak: 2012 urtearen hasierak ez du berri onik ekarri EAEko zerbitzu publikoetara: murrizketa politikari jarraipena eman dio Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez segidan. Batetik, 2012ko aurrekontuetan gutxitu egin da oinarrizko zerbitzuetara dedikatzen den dirua eta, bestetik, zerbitzu publikoetako langileei zuzendutako neurri zorrotzak ezarri ditu Gasteizko gobernuak. Hauen artean larrienak ondokoak dira: Gaixoalditan Jaurlaritzak ordaintzen zuen osagarria aldaketa oso esanguratsuak Ordezkapen kontratua eta borondatezko erretirogatik jasotzen den ordaina bertan behera gelditzen dira. Adinagatik zeuden ordutegi murrizketak desagertu egingo dira. Lan eskubide urraketa latza izateaz gain, horrela egingo al diote aurre gazteen langabeziari? Gogorarazi nahi dizuegu neurri hauek guztiak aurretik hartutakoen eragina areagotzen dutela. Irakaskuntza publikoari dagokionez, ordezkapenak ez betetzea behar bezala, plantillak ez handitzea matrikularen parean, edo ikastetxeen zereginak etengabe handitzea baliabide gehiago jarri gabe, hezkuntza kalitatea kaltetzen dute zuzenean, ikasleekin lanean ari garenok gero eta oztopo gehiago ditugulako mantentzeko oinarrizko zerbitzua den irakaskuntza publikoaren kalitatea. Sortu ez dugun eta jasaten ari garen krisiari aurre egiteko gobernuek hartzen ari diren neurri nagusiak herritarron lan baldintzak eta zerbitzu publikoak biziki murrizten ari dira. “Denon artean konpondu” eta antzeko mezu faltsuak erabiliz isilarazi nahi gaituzte, beraiek hartzen dituzten neurriak ezinbestekoak direla sinetsi dezagun. Hemengo gobernuaren neurriak nahikoak ez, eta Madrilgo gobernua ere eraso bortitzekin dator: PFEZ-IRPF-ren igoera, soldaten izozketak, mendekotasun legean murrizketak, zerbitzu publikoetan lanpostuen suntsiketa… Neurri hauek guztiek modu argian erakusten dute nolako kaltea jasotzen duten oinarrizko zerbitzu publikoek eta bertako langileek. Kezka hau da zuekin partekatu nahi duguna, azken

description

Zerbitzu publikoak garatu

Transcript of Murrizketarik ez

Page 1: Murrizketarik ez

ZERBITZU PUBLIKOEK ETA BERTAKO LANGILEEK JASATEN ARI GAREN ERASO ETA MURRIZKETEN AURREAN

Familia agurgarriak:

2012 urtearen hasierak ez du berri onik ekarri EAEko zerbitzu publikoetara: murrizketa politikari jarraipena eman dio Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez segidan. Batetik, 2012ko aurrekontuetan gutxitu egin da oinarrizko zerbitzuetara dedikatzen den dirua eta, bestetik, zerbitzu publikoetako langileei zuzendutako neurri zorrotzak ezarri ditu Gasteizko gobernuak. Hauen artean larrienak ondokoak dira:

Gaixoalditan Jaurlaritzak ordaintzen zuen osagarria aldaketa oso esanguratsuak

Ordezkapen kontratua eta borondatezko erretirogatik jasotzen den ordaina bertan behera gelditzen dira.

Adinagatik zeuden ordutegi murrizketak desagertu egingo dira.Lan eskubide urraketa latza izateaz gain, horrela egingo al diote aurre gazteen langabeziari?

Gogorarazi nahi dizuegu neurri hauek guztiak aurretik hartutakoen eragina areagotzen dutela. Irakaskuntza publikoari dagokionez, ordezkapenak ez betetzea behar bezala, plantillak ez handitzea matrikularen parean, edo ikastetxeen zereginak etengabe handitzea baliabide gehiago jarri gabe, hezkuntza kalitatea kaltetzen dute zuzenean, ikasleekin lanean ari garenok gero eta oztopo gehiago ditugulako mantentzeko oinarrizko zerbitzua den irakaskuntza publikoaren kalitatea.

Sortu ez dugun eta jasaten ari garen krisiari aurre egiteko gobernuek hartzen ari diren neurri nagusiak herritarron lan baldintzak eta zerbitzu publikoak biziki murrizten ari dira. “Denon artean konpondu” eta antzeko mezu faltsuak erabiliz isilarazi nahi gaituzte, beraiek hartzen dituzten neurriak ezinbestekoak direla sinetsi dezagun.

Hemengo gobernuaren neurriak nahikoak ez, eta Madrilgo gobernua ere eraso bortitzekin dator: PFEZ-IRPF-ren igoera, soldaten izozketak, mendekotasun legean murrizketak, zerbitzu publikoetan lanpostuen suntsiketa…

Neurri hauek guztiek modu argian erakusten dute nolako kaltea jasotzen duten oinarrizko zerbitzu publikoek eta bertako langileek. Kezka hau da zuekin partekatu nahi duguna, azken finean, zuen seme-alaben hezkuntza kalitatea delako arriskuan jartzen dena halako neurri murriztaileen ondorioz, baliabide gutxiago dagoelako, denbora bera ez dugulako ikasleei behar duten arreta eskaintzeko, aukera urriagoak ditugulako proiektuak eta formazioa garatzeko eta lan baldintza kaskarragoetan aritu behar dugulako. Eta hezkuntza munduan bezala, Osakidetzan, garraio publikoetan, udaletan, foru aldundietan eta, oro har, zerbitzu publiko guztietan.

Gure kasuan, eskola komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa izango da, berriro ere, irakaskuntza publikoa modu duinean mantentzeko ahaleginean, ikasleen hezkuntza eskubideak, irakaskuntza publikoko irakasleon lan baldintzak eta hezkuntzaren kalitatea erabat kaltetzen dituzten murrizketak

Page 2: Murrizketarik ez

alde batera uzteko exijituz.

Beste erremediorik ez dagoela sinistu arazi nahi digute, baina bestelako aukerak egon badaude. Besteak beste

Gaur egun dagoen iruzur fiskalari aurre eginez. Eskandaluzkoa da.

Zerga-bilketa igotzea, gehien duenak gehiago ordainduaz. EAEko presio fiskala 10 puntu txikiagoa da, Europako batez bestekoa baino. Alde horrek zera dakar: 6.500 miloi euro gutxiagoko diru-bilketa egitea. Dirutza hori sakela pribatuetan geratzen da.

Gizarte-arloko inbertsio publikoa handitzea: EAEn BPGaren %19 soilik bideratzen da gizarte-babesera, 8 puntu gutxiago Europako batez bestekoa baino. 5.400 miloi euro gutxiago dira gizartearen oinarrizko beharrizanetan inbertitzeko. Hezkuntzari dagokionez, hezkuntzara bideratzen den BPGaren portzentajea, hemen 2,4 puntu beherago gaude. 1.500 miloi euro gutxiago. Honek suposatzen du EAE 520 euro gutxiago inbertitzen dela biztanleko

Egoera latz honen aurrean, dei egiten dizuegu neurri hauen aurrean gogoeta egin dezazuen, eta otsailaren 25ean arratsaldeko 18:00etan Bilbon (Bihotz-Sakratua)ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitu dituzten manifestazioetan gurekin batera parte har dezazuen gonbidatzen zaituztegu.

Egun horretan lan uzteak sortaraz ditzakeen gorabeherak ahalik eta txikienak izatea espero dugu eta guztion onurako izango direla ulertuko duzuela.

2012ko otsailean

MURRIZKETARIK EZ!!

HEZKUNTZA KALITATEA DEFENDA DEZAGUN!!

ZERBITZU PUBLIKOAK GARATU!!