MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA · Web viewEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak,...

5
MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA 3. Ebaluaketa 2. C Izena eta abizena……………………………………………………..………... Data: 2006-4-27 6 puntuko froga NOTA: 1- Iruzkindu ezazu hurrengo mapa Euskal Herriko industriari aipamen berezia egiten. ERANTZUNA: Iruzkina egiteko daukagun mapak Espainiako eskualde industrialen banaketa eta haien egoera adierazten du.Honek adierazteko bibaliabide erabiltzen dira: aldebatetik koloreak eta bestetik puntuen bitartez esaten digu nolakoa den industria lanpostuen dentsitatea. Adierazten duen egoera hau Industria krisia eta birmoldaketa garai osteko gaurko garaiarekin bat dator. Horrela, ikus dezakegu industrialde garatuenak Metropoli handietan, hau da Madrilen eta Bartzelonan kokatzen direla eta gainerako industria- guneak modu ezberdinetan eta oso polarizatuta banatzen direla penintsulatik. Zer egin eta zer ez egin mapa iruzkin honekin: Lehenengo eta behin ondo irakurri azterketa osoa zertaz doan konturatu arte. Argi dago Espainiako Industriaren eskualdeen banaketa iruzkindu beharko dela eta, noizko eskualdeak? Legendaren arabera denak esaten digu Industria krisia eta birmoldaketa ostekoak . Hori dela eta, ez dugu beste gai ezberdin bat garatu behar, hots: Industria sektoreak, Industria bilakaera, Industria guneak garapenkeriaren aldian, e.a. Honek ez du esan ezin dugula zerbait aipatu sektoreei buruz, baina inoiz gai batek har dezake besteenaren lekua. EAEko industria guneak iruzkindu behar ditugu Espainakoekin zerbait integratuta egiten mapa berdinean agertzen delako. Horrez

Transcript of MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA · Web viewEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak,...

Page 1: MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA · Web viewEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak, tokiko enpresaioek sortuako industriak potentzial endogenoa aprobetxatuz, teknologia

MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA

3. Ebaluaketa 2. C

Izena eta abizena……………………………………………………..………... Data: 2006-4-27

6 puntuko froga NOTA:

1- Iruzkindu ezazu hurrengo mapa Euskal Herriko industriari aipamen berezia egiten.

ERANTZUNA:

Iruzkina egiteko daukagun mapak Espainiako eskualde industrialen banaketa eta haien egoera adierazten du.Honek adierazteko bibaliabide erabiltzen dira: aldebatetik koloreak eta bestetik puntuen bitartez esaten digu nolakoa den industria lanpostuen dentsitatea. Adierazten duen egoera hau Industria krisia eta birmoldaketa garai osteko gaurko garaiarekin bat dator. Horrela, ikus dezakegu industrialde garatuenak Metropoli handietan, hau da Madrilen eta Bartzelonan kokatzen direla eta gainerako industria-guneak modu ezberdinetan eta oso polarizatuta banatzen direla penintsulatik.

1) Industria-inguru garatuak Metropolietako espazio zentralak dira (Madril eta Bartzelona). Sektore heldu garrantzitsuak hondoratu eta birmoldatu egin dira. 1985etik industria piztu egin da: enpresarik berritzaileenak eta gizarte-egoitzak erakartzen dituzte.Madril-ek eta Bartzelonak multinazionalen filialetako eta industriarik berritzaileenen egoitzak erakartzen dituzte. Erabakiak hartzeko guneak dira. Balio erantsi gehien sortzen duten jarduerak dira: eskualde hauek hedatzen-bidean dauden merkatuak dituzte. Behar diren lanpostuak prestakuntza handiagokoak dira inguru hauetan biltzen direnak. Ondorioak: Industria tertziarizatzen da eta Enpresa-parkeak agertzen dira.

Zer egin eta zer ez egin mapa iruzkin honekin:Lehenengo eta behin ondo irakurri azterketa osoa zertaz doan konturatu arte. Argi dago Espainiako Industriaren eskualdeen banaketa iruzkindu beharko dela eta, noizko eskualdeak? Legendaren arabera denak esaten digu Industria krisia eta birmoldaketa ostekoak . Hori dela eta, ez dugu beste gai ezberdin bat garatu behar, hots: Industria sektoreak, Industria bilakaera, Industria guneak garapenkeriaren aldian, e.a. Honek ez du esan ezin dugula zerbait aipatu sektoreei buruz, baina inoiz gai batek har dezake besteenaren lekua. EAEko industria guneak iruzkindu behar ditugu Espainakoekin zerbait integratuta egiten mapa berdinean agertzen delako. Horrez gain noizbehinka mapari aipamena egin beharko da bestela gai baten garapena egiten ari garela ematen du eta benetan eskaitzen zaiguna da mapa aztertzea eta azaltzea.

☼☼

Page 2: MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA · Web viewEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak, tokiko enpresaioek sortuako industriak potentzial endogenoa aprobetxatuz, teknologia

2) - Hedatzen ari diren inguruak eta industria-ardatzak . Industriaren hedatze-joeren edo industrializazio endogenoaren emaitza dira. Industria gune hauek mediterranear kostalde osotik Kataluniatik Cartagenaraino eta Ebrokoharanetik EAEraino joaten da. Gero barrualdeanaurki daitezke zabaltzen ari diren gune industrializatu bakarti batzuk, esatebaterako: Palentzia-Valladolid eta Guadalquivirren haranean La Carolinatik Sevillaraino emamten du industrialdea garatzen bidean dagoela. Hala ere, Industria zabaltzen ari diren espazioen artean bereiz daitezke hurrengoak:a) Metropoliko koroetan.

Gainbeheran eta birmoldatze-prozesuan murgilduta dauden industria-guneak daude (Llobregat, Bilboko itsasadarra, Madrilen hegoaldea) Industria ere erakartzen dute.Industria tradizionalak hedatu edo bertan ezartzen dira lurzorua merkea delako.Industria-poligonoetan, hiriarekin dauden komunikazio-bide nagusietan.

b) Hirien inguruneko zerrendak. Hasieran aipatu dugun espazio greografiko horretan landan aurkitzen dira industria gune batzuk. Enpresa txikiak. Kapitalizazio eskasekoak. Kualifikazio gutxiko lana produkzio intentsiboetan egiten dena. Inguruko baliabideak aprobetxatzen dira (zura, altzari-fabrika, jantzigintza,…Eskulanean: Merkatu malguarekin jokatzen dute, azpikontratazioak edo badaespadako kontratuak. Industria-nabeen poligonoetan ezarpen nagusia dute eta batzutan ekipamendu-gabezi larriak dituztec) Industriaren garapen-ardatzakEbroren harana eta Mediterraneotik EAEraino. Autobideen sarearen bidez,estatuko eta Europa hegoaldeko gune nagusiei

lotuta daude. Estatuko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte. Hango industria tradizionala eta nekazaritza produktuak eraldatzen dituen industriarekin daude lotuta. Eskualdeka hainbat ardatz garatu dira eta mapan ikus daiteken modua metropolien eta autobia nagusien eragina dela eta sortu dira:- Madrilen inguruko sarea- Gaztela-Mantxa (industria endogenoa, ardoa,ehungintza eta

beste industria tradizional batzuk, eta Madrilen eraginagatik)- Barrualdeko bigarren mailako ardatza (Tordesillas-Valladolid-

Palentzia autobia)

Gaur egun EAEk jasan duen birmoldaketa dela eta, esan daiteke garapen eskualdean dagoela. Bere industria ehun zaharkituak teknologia puntako industriara utzi du lekua. EAEn Espainiako lehen parke teknologikoa ezarri zen eta gaur egun parke-teknologiko sarea dauka hiru lurraldeetan bananduta (Miramon-Donostia, Zamudio-Bizkaia, Gasteizen eta beste bat proiektuan Bizkian –Muskizen- irekitzeko) EAEan industriaren banaketapolarizazio handia daukala, mapan ikus daiteken bezala. Batez ere EAE-ko hiru hiriburuetan kokatzen da. Donostia eta Bilbo Industria korridore baten bitartez lotuta da eskualde industrial handi bat eta jarraia. Bizkaian Polarizazio handia: Bilbao Handiak industria gehien biltzen du eta Durangoaldetik eta Deba haranetik jarraitzen du Donostiaren industria gunerekin lotuarte. Araban: makrocefalia fenomenoa ematen da: Gasteizek industria lanpostuen eta jardueren %80 biltzen du eta. Amurrio eta Laudio dira beste industri gune garrantzitsubatzuk. Araban eta Nafarroan Industria ingururik dinamikoenak dira inguru mediterraneoa kokapen estrategikoa duelako eta Europako eta estatuko garapen-ardatz handienekin harremanetan daudelako. Mapan ikusten da nola Nafarroakoeta Errioxako industri guneak harremanetan daudela Ebroko Hanareko industria guneekin.Iruñea eta Arabako lautadak industria-garapena biltzen duten polo-handiak dira. Iruñeak industria lanpostuen eta jardueren %50 biltzen ditu. Nafarroako industria beste nukleo garrantzitsu batzuk:

Page 3: MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA · Web viewEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak, tokiko enpresaioek sortuako industriak potentzial endogenoa aprobetxatuz, teknologia

Tutera,Tafalla, Lesaka,…. Arrazoiak: Prestatutako espazio ugari dituztelako, azpiegituretarako eta komunikabideetarako baldintzak hobeak eta bizi-kalitatea hobea da. d) Nekazaritza-inguru batzuetanEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak, tokiko enpresaioek sortuako industriak potentzial endogenoa aprobetxatuz, teknologia sinplea, prestakuntza profesional txikia, produkzio, tradizionalen lantegiak: gozokiak,jantziak, altzariak. Soldata baxuak kontratazio malguak

3) - Gainbeheran dauden industria-inguruak eta Industria-ardatzak Asturias, Kantabria, EAE (¿) eta gune bakartu batzuk (Ferrol, Cadizeko badia, Puertollano eta Ponferrada). Ezaugarriak: Krisian dauden industria-sektore helduetanEspezializatutako inguruak. Ez dute industria-dibertsifikaziorik lanpostu alternatiboak sortzeko. Enpresa handia eta fabrika handia dira nagusi. Enpresa txiki eta ertaina oso urria da.eta handien menpekoak . Lan-merkatuaren prestakuntza erdiko edo txikia. Sindikatuak errotuta daude. Lan-gatazka ugari. Ingurumena aspalditik dago hondatuta. Oinarrizko Industria kutsakor ugari. Hiria antolatu gabe hazi da. Dentsitate handiak eta kalitate gutxiko etxebizitzak . Utzitako nabe industrialak, arruinak,…EBn sartzea egoera okerrera egin du. Produkzioari eta lanpustuei murrizketa. Ondorioak- Gainbehera demografikoa- Industria-gune berrietatik kokapen periferikoetara joatea.- EBekin ez dituzte komunikabide onak- Berrindartzearen adibide batzuk daude: EAE-ren kasua.EAE –ren kasua berezia da. Orain gutxi arte gainbeheraldian zeuden industria gunean kokatzen zen, baina gaur ezin da esan horrela dela, horregatik iruzkin honetan garapen ardatzean aztertu da.

4) Industrializazio induzituko eta urriko inguruak Induzitutako inguruneak: Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzian daude. 1960. hamarkadatik indus. Sustatzeko ekimenak jasan dituzte. Industria dute bere kokapenagatik (kostaldea, komunikabideak,…). Ez dira gai industria-ehuna zabaltzeko. Adibidez: Cadiz, Sevilla, Huelva. Hala eta guztiz ere, mapan ikustenda Guadalquivirren haranean industria gune batzuk daudela La Carolinatik Sevilla eta Huelvaraino.

Industrializazio urriko inguruak: Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak. Ez dira batez ere lehiakorrak bere kokapenagatik. Industria handiak urriak. Balio erantsi gutxiko sektore tradizionalak nagusi dira. Lehiakortasun txikiko industria ertain eta txikiak eta sekor tradizionaleei lotutako industriak (nekazaritzako produktuen eraldaketa eta industria endogenoak)

Ondorioak:Espainiak daukan industria banaketa honek beste ondorio batzuk erakartzen ditu: Populazio banaketaren desorekak, goi mailako zerbitzuen desorekak zeren eskualde garatuenetan jarriko dira gehinen bat; hiritarren errenta-desoreka; hirien ekipamenduak eta; garraiobide-sarearen erabilera ezberdina eta hornikuntza tekniko ezberdina. Ondorioztatzen esan daiteke industriak daukan polarizazioak estatuko gainerako eskualdeen garapena baldintzatzen duela zeren eta industriaren inbertsioen joera eskualde garatuetara non ikerketa zentroak, berritze guneak, informazio transferentzia eta erabaki-gune gehiago dauden lekuetara joatea baita.

Page 4: MUNGIA BHI 2005-2006 IKASTURTEA GEOGRAFIA · Web viewEnpresa txikiak, Hiri-industria birkokatuak, tokiko enpresaioek sortuako industriak potentzial endogenoa aprobetxatuz, teknologia