Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da...

10
/ Nabarmentzekoak > Romo-Areeta eta Algortako HABetan arreta-puntu gehiago dago (2. or.) > Carlos Goñi Getxora iritsiko da “Revólver, 30 años” birarekin (3. or.) > Bosteko 2020, shakkei kontzeptu japoniarraren berrirakurketa (4. or.) Kontzertua. Hilak 19, larunbata, 19:45ean, Areetako Ama Mesedeetako parrokian, Pedro Guallar (organo) eta Amelia Rodriguez (soprano) bikotearen emanaldia. Getxo Folk. Hilaren 25tetik 27ra, ostiraletik igandera, Muxikebarrin. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.605 zk. www.getxo.eus Irailak 17 >> Irailak 27 2020 Guillermo eta Dennis, Algorta-Alemania bizikletaz, kausa solidario batengatik (5. or.) Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los presupuestos participativos 2021 1,5 milioi banatu dira udalerriko 1.024 pertsona autonomoren eta mikroenpresen artean El Ayuntamiento realizará un “Catálogo de recursos contra la soledad no deseada en las personas mayores” Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 kirolari elkartuko ditu, Getxon 2021eko irailean Udalak 1,5 milioi euro banatu zituen, abuztuaren hasieran, udalerriko 1.024 pertsona autonomoren eta mikroenpresen artean. COVID-19ak eragin- dako osasun-krisiaren ondoren establezimenduei eustea bultzatzeko ezohiko laguntzak dira. Sekto- reka, gehienak zerbitzu-enpresak (500), saltokiak (301), ostalaritza (210) eta turismo-zerbitzuen en- presak (13) izan dira. 1.085 eskaera jaso ziren. Aztertu ondoren, 1.024 di- ru-laguntza eman ziren, 49 ukatu, 8 atzera egin eta 4 ez ziren onartu epez kanpo aurkezteagatik. Laguntzei buruzko informazio eta xehetasun gehiago hemen: https://www.getxo.eus/es/getxolan/noti- cias/487 Lur gaineko Munduko Sokatira Txa- pelketa Getxon egingo da 2021eko irailaren 15etik 19ra bitartean, eta Faduran 1.500 bat kirolari bilduko dira. Txapelketa hilabete honetan egitekoa zen, baina COVID-19aren pandemia dela-eta atzeratu egin da. Nazioarteko proba honetarako pres- taketa-lanak hasteko dira; bertan, 30 herrialde eta 4 kontinentetako klubek eta selekzioek hartuko dute parte. Txapelketa honen aurkezpen-eki- taldian, aste honetan Bilbon, Getxo- ko alkatea den Amaia Agirrerekin batera, honako hauek parte hartu zuten: Bingen Zupiria, Eusko Jaur- laritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua; eta Galder Gobantes, Sokatirako Na- zioarteko Federazioan (TWIF) Bas- que Country-ren ordezkaria, Mun- dialaren Batzorde Antolatzailearen izenean. Amaia Agirrek azaldu zuenez, “so- katirak ederki asko erakusten du hilabete hauetan egin dugun talde-lana ekitaldia mantentzeko; modu horretan, data 2021 urtera aldatu dugu. Hain gurea den ki- rol honek erakusten digunez, norabide berean lan egiten dugu ezbeharrak gain- ditzeko. Eta lanean jarraitzen dugu Ge- txo mundial handi baten eszenatoki izan dadin”. Agirrek gogoratu zuen “es- trategikoa da kirolaren sustapena ekono- miaren eta turismoaren sustapenarekin konektatzea, jarduera isikoarekin eta aisialdi osasungarriarekin lotuta. Lehia- keta honek garenaren balio gehienak biltzeaz gain, izan nahi dugunera era- maten gaitu; hau da, nortasunik galdu gabe, munduarekin konektatzen duen udalerria; kirola, jarduera isikoa eta ohitura osasungarrien sustapena estra- tegian txertatzen dituen herria, guztion- tzat balioa eta ongizatea sortzearren”. Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa egitea izan da propo- samenik bozkatuena 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiektuak lehe- nesteko bigarren fasean. Aurrekontu parte-hartzaileetan aurreiku- sitako milioi bat euroko diru-partida bana- tuko da lehenengo zazpi proiektuen artean: Lehiaketak kategoria desberdine- tan garatuko dira, modalitateen eta pisuen arabera, eta horien artean sexuaren araberako atalak eta atal mistoak ere badaude. Lehiaketa bi zatitan egituratzen da: txapelketa- ren lehen bi egunetan, TWIF-era atxikitako kluben arteko txapelketa egingo da, federazioa osatzen du- ten 72 herrialdetako taldeekin; eta azken bi egunetan, talde nazionalen arteko txapelketa izango da. Goma-modalitatean, Letterkeny-n (Irlanda) egin zen iragan otsailean Munduko Txapelketa, eta, horren ondoren, Getxokoa izango da ki- rol horren hitzordu nagusia 2021. urtean. Tamainari eta garrantziari dagokionez, lehiaketarik handiena da. Bi urtetik behin egiten da, eta aurreko edizioetako egoitzak izan dira: Lurmutur Hiria, Hegoafrika, 2018an; Malmo, Suedia, 2016an; eta Madison, AEB, 2014an. •Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa (22.000€) •Bidegorri sarea zabaltzea (300.000€) •Tokiko merkataritzan kontsumoa sentsi- bilizatzeko, laguntzeko eta sustatzeko kan- paina (60.000€) •Zaharberritzeak Villamonteko Kultur Etxean (155.200€) •Santa Anako haur parkea berritzea (48.000€) •Txakurrentzako aisiarako eremuak (12.000€) •Bizikleta publiko elektrikoaren alokai- rua eta aparkaleku segurua, bizikleta eta NMI (Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailua) pribatuak kargatzeko guneekin (400.000€).

Transcript of Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da...

Page 1: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

/ Nabarmentzekoak> Romo-Areeta eta Algortako HABetan arreta-puntu

gehiago dago (2. or.)

> Carlos Goñi Getxora iritsiko da “Revólver, 30 años” birarekin (3. or.)

> Bosteko 2020, shakkei kontzeptu japoniarraren berrirakurketa (4. or.)

Kontzertua. Hilak 19, larunbata, 19:45ean, Areetako Ama Mesedeetako parrokian, Pedro Guallar (organo) eta Amelia Rodriguez (soprano) bikotearen emanaldia.

Getxo Folk. Hilaren 25tetik 27ra, ostiraletik igandera, Muxikebarrin.

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.605 zk.

www.getxo.eus

Irailak 17 >> Irailak 27

20

20

Guillermo eta Dennis, Algorta-Alemania bizikletaz, kausa

solidario batengatik (5. or.)

Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik

COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los presupuestos participativos 2021

1,5 milioi banatu dira udalerriko 1.024 pertsona autonomoren

eta mikroenpresen artean

El Ayuntamiento realizará un “Catálogo de recursos contra la soledad no deseada en las

personas mayores”

Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 kirolari elkartuko ditu, Getxon 2021eko irailean

Udalak 1,5 milioi euro banatu zituen, abuztuaren hasieran, udalerriko 1.024 pertsona autonomoren eta mikroenpresen artean. COVID-19ak eragin-dako osasun-krisiaren ondoren establezimenduei eustea bultzatzeko ezohiko laguntzak dira. Sekto-reka, gehienak zerbitzu-enpresak (500), saltokiak (301), ostalaritza (210) eta turismo-zerbitzuen en-presak (13) izan dira.

1.085 eskaera jaso ziren. Aztertu ondoren, 1.024 di-ru-laguntza eman ziren, 49 ukatu, 8 atzera egin eta 4 ez ziren onartu epez kanpo aurkezteagatik.

Laguntzei buruzko informazio eta xehetasun gehiago hemen: ht tps ://www.getxo .eus/es/getxolan/not i -cias/487

Lur gaineko Munduko Sokatira Txa-pelketa Getxon egingo da 2021eko irailaren 15etik 19ra bitartean, eta Faduran 1.500 bat kirolari bilduko dira. Txapelketa hilabete honetan egitekoa zen, baina COVID-19aren pandemia dela-eta atzeratu egin da. Nazioarteko proba honetarako pres-taketa-lanak hasteko dira; bertan, 30 herrialde eta 4 kontinentetako klubek eta selekzioek hartuko dute parte. Txapelketa honen aurkezpen-eki-taldian, aste honetan Bilbon, Getxo-ko alkatea den Amaia Agirrerekin batera, honako hauek parte hartu zuten: Bingen Zupiria, Eusko Jaur-laritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua; eta Galder Gobantes, Sokatirako Na-zioarteko Federazioan (TWIF) Bas-que Country-ren ordezkaria, Mun-

dialaren Batzorde Antolatzailearen izenean. Amaia Agirrek azaldu zuenez, “so-katirak ederki asko erakusten du hilabete hauetan egin dugun talde-lana ekitaldia mantentzeko; modu horretan, data 2021 urtera aldatu dugu. Hain gurea den ki-rol honek erakusten digunez, norabide berean lan egiten dugu ezbeharrak gain-ditzeko. Eta lanean jarraitzen dugu Ge-txo mundial handi baten eszenatoki izan dadin”. Agirrek gogoratu zuen “es-

trategikoa da kirolaren sustapena ekono-miaren eta turismoaren sustapenarekin konektatzea, jarduera isikoarekin eta aisialdi osasungarriarekin lotuta. Lehia-keta honek garenaren balio gehienak biltzeaz gain, izan nahi dugunera era-maten gaitu; hau da, nortasunik galdu gabe, munduarekin konektatzen duen udalerria; kirola, jarduera isikoa eta ohitura osasungarrien sustapena estra-tegian txertatzen dituen herria, guztion-tzat balioa eta ongizatea sortzearren”.

Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa egitea izan da propo-samenik bozkatuena 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiektuak lehe-nesteko bigarren fasean.

Aurrekontu parte-hartzaileetan aurreiku-sitako milioi bat euroko diru-partida bana-tuko da lehenengo zazpi proiektuen artean:

Lehiaketak kategoria desberdine-tan garatuko dira, modalitateen eta pisuen arabera, eta horien artean sexuaren araberako atalak eta atal mistoak ere badaude. Lehiaketa bi zatitan egituratzen da: txapelketa-ren lehen bi egunetan, TWIF-era atxikitako kluben arteko txapelketa egingo da, federazioa osatzen du-ten 72 herrialdetako taldeekin; eta azken bi egunetan, talde nazionalen arteko txapelketa izango da. Goma-modalitatean, Letterkeny-n (Irlanda) egin zen iragan otsailean Munduko Txapelketa, eta, horren ondoren, Getxokoa izango da ki-rol horren hitzordu nagusia 2021. urtean. Tamainari eta garrantziari dagokionez, lehiaketarik handiena da. Bi urtetik behin egiten da, eta aurreko edizioetako egoitzak izan dira: Lurmutur Hiria, Hegoafrika, 2018an; Malmo, Suedia, 2016an; eta Madison, AEB, 2014an.

•Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa (22.000€)•Bidegorri sarea zabaltzea (300.000€)•Tokiko merkataritzan kontsumoa sentsi-bilizatzeko, laguntzeko eta sustatzeko kan-paina (60.000€)•Zaharberritzeak Villamonteko Kultur Etxean (155.200€)•Santa Anako haur parkea berritzea (48.000€)•Txakurrentzako aisiarako eremuak (12.000€)•Bizikleta publiko elektrikoaren alokai-rua eta aparkaleku segurua, bizikleta eta NMI (Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailua) pribatuak kargatzeko guneekin (400.000€).

Page 2: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

Romo-Areeta eta Algortako HABetan arreta-puntu gehiago dago

Izenematea zabalik Getxo Lagunkoiaren jardueretarako

lerrak ere. Sistema kog-nitiboa suspertzeko eta Smartphonea erabiltzen ikasteko saioekin jarraitu-ko da; falta zen Aurretiaz-ko borondateei buruzko saioa, eta joste solidario-ko eta Kontatu argazki hau tailerrak eskainiko dira, eta ilmak proiektatu ere. Informazioa eta aurreins-kripzioak: 94 466 00 22.

Irailaren 30era arte zabalik egongo da Romo Kultur Etxean adinekoentzat den Getxo Lagunkoia progra-mako jardueretarako izena emateko epea. Berrikuntza gisa, doluan laguntzeko talde bat eta beste pertso-na batzuk ezagutzeko gune bat sortzea eskainiko da, baita Adimenerako erronkak eta Irakurketa erraza tai-

LABURRAK*Euskaraldia. Entita-teen partaidetzari buruz-ko informazio mahai bana izango da Romo Kultur Etxean eta Villamonteko Kultur Etxean, hilaren 21ean eta 22an, hurrenez hurren, 18:00etatik 20:00etara. Be-raien izenematea irailaren 27an amaituko da.

*Lan-poltsa. San Niko-

las Ikastolak aldian aldiroko

jantokiko ordezkapenak lan

poltsaren bitartez egingo

dute. Inskripzioa irailaren

25era arte egongo da za-

balik webgunean (www.

sanikolas.eus) eta euskara

jakitea beharrezkoa da. Tel.:

94 430 54 78.

*Gobelaurreko loka-lak lagatzea. Irailaren

28ra arte zabalik egongo

da Gobelaurre Boluntariotza

Zentroan dauden lokalak

egoitza izateko aldi batera-

ko lagatzea eskatzeko epea,

eta baita espazio komunak

aldi baterako jarduerak

egiteko lagatzea eskatzeko

ere. Eskaerak: (https://bit.

ly/2Fvc7E3/) Algortako Gi-

zarte Zerbitzuak.

*Herriko jaia. Dato-

rren ostegunean, irailak 24,

Ama Mesedeetako eguna,

2020ko herriko jaia izango

da. Hori dela eta, Udaletxea

eta gainontzeko udal egoi-

tzak itxita egongo dira, Ge-

txo Kirolak eta Romo Kultur

Etxea izan ezik, horiek jai

eguneko ordutegia izango

baitute, eta Turismo Bule-

goa zabalik egongo da bere

ohiko ordutegian.

IRAILAK 17 OSTEGUNAOdola ematea. Areetako gel-tokiko plazan. Goizez eta arra-tsaldez.

Kontzertua. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21.00etan, “Matt Horan: Country as fuck”. Sarrera: (5€ eskolan bertan eta txarteldegian ordubete lehena-go).

Bizkaiko Bertsolari Txapel-keta. Sailkapen fasea. Muxi-kebarriko Arrigunaga aretoan. 18:30ean. Sarrerak: www.ber-tsozale.eus

Getxophoto. Autozine. Robert Campilloren 120 taupada mi-nutuko (JBA). 21:00etan. 10€/auto.

Arenas Club. Ohiko Batzar Orokorra, Gobelan, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan

bigarrenean.

IRAILAK 18 OSTIRALAKontzertua. Revolver. 20:00etan Muxikebarriko Ereaga aretoan. Sarrera: 25€.

“Ramiro Pinilla” eta “Txiki Baskardo” literatura lehiake-tak. Sari banaketa 19:00etan Muxikebarrin. Sarrera gonbida-penarekin (Kultur etxeetan jaso ahal dira).

Getxophoto. Bisita. Gaueko ibilbidea. Irteera 20:30ean Info Puntutik (Amezti 4). 4€ Auto-zine. Ikusi irailaren 17an.

IRAILAK 19 LARUNBATA Antzerkia. “Contra la democ-racia”. 20:00etan Muxikeba-rriko “Ereaga” aretoan. 12€.

Getxophoto. Hamaiketako Javier Mendizabalekin (skater eta argazkilaria). 11:00etan Ge-txophotoko bulegoan (Amezti 6). 5€ Bisita (euskaraz). Irteera 11:30ean Info Puntutik (Amezti 4). 4€. Tailerra familian. 5 ur-tetik Aurrera. 11:30ean Zabala ikastetxean. 5€. Getxophoto por Yogurinha Borova (ar-tista, abeslaria, performer). 19:00etan Info Puntuan. 5€.

Autozine. Ikusi irailaren 17an.

Kontzertua. 19:45ean, Aree-tako Ama Mesedeetako pa-rrokian, Pedro Guallar (organo)

eta Amelia Rodriguez (soprano) bikotearen emanaldia.

Aula ambiental. http://www.in-

gurumenaretoagetxo.eus/

IRAILAK 20 IGANDEA Kontzertua. Bilbao Orkestra Sinfonikoa-BOS. 20:00etan Muxikebarriko Ereaga aretoan. 12€.

Getxophoto. Bisita (gaztele-raz). Irteera 11:30ean Info Pun-tutik (Amezti 4). 4€ Autozine. Ikusi irailaren 17an.

Ingurumen aretoa. http://www.ingurumenaretoagetxo.eus/

IRAILAK 21 ASTELEHENA Odola ematea. Bidezabalgo osasun zentroaren ondoan.

16:30etik 21:00ak arte.

IRAILAK 22 ASTEARTEA Odola ematea. Algortako Reden-torearen aparkalekuan. 16:30etik

21:00ak arte.

IRAILAK 24 OSTEGUNA Kontzertua. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunare-toa, 21.00etan, “Africa Bibang”. 5€ (eskolan bertan eta txartelde-

gian ordubete lehenago).

IRAILAK 25 OSTIRALA Getxo Folk. Muxikebarrin, Arrigu-naga aretoan, 18:00etan, “Brin-cadeira”ren kontzertua. Gonbi-dapearekin. 20:00etan, “Luar Na

Lubre”, Ereaga aretoan. 12€

IRAILAK 26 LARUNBATA Getxo Folk. Muxikebarrin, Erea-ga aretoan, 21:30ean, “Celtas cortos” taldearen kontzertua. 18€

Getxophoto. www.getxophoto.com

Ingurumen aretoa. http://www.

ingurumenaretoagetxo.eus/

IRAILAK 27 IGANDEA Getxo Folk. Muxikebarrin, Arri-gunaga aretoan, 12:00etan, “Transfolk”. Gonbidapenarekin. 19:00etan, Ereaga aretoan, “Oreka TX”. 15€

Getxophoto. www.getxophoto.com

Ingurumen aretoa. http://www.ingurumenaretoagetxo.eus/

Aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zerga hauen 2020ko borondatezko ordainketa-epea hasi da:

- Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ),

- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ),

- Ibilgailuak finken barrura espaloietatik eta aparkaleku-erreserba-tik (pasabideak) sartzeagatiko tasa,

-Auto-taxien aparkalekuak erreserbatzeagatiko tasa,

- Bide publikoa okupatzeagatiko tasa: kioskoak,

- Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren ur-teko txartelak: TAO),

- Kutxazain automatikoak,

- Bide publikoa okupatzeagatiko tasa: terrazak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak urriaren 15era bitarte ordaindu ahal izango ditu zergadunak, ordainagiriaren atzealdean adierazten diren moduetako bat erabiliz.

Helbideratze arruntaren modalitateko ordainagiriak Udalak kobra-tuko ditu, zergadunak urriaren 16an adierazitako banku-kontuan.

Nahierako Ordainketaren bidezko helbideratzearen modalitatean sartzen diren ordainagiriak Udalak kobratuko ditu zergadunak adie-razitako banku-kontuan, egun hauetan:

— 4 epetako modalitatea: irailaren 15ean, urriaren 15ean, azaroa-ren 17an eta abenduaren 15ean.

— 2 epetako modalitatea: irailaren 15ean eta azaroaren 17an.

— Epe bateko modalitatea: urriaren 16an.

2020. URTEAN ALDIZKAKO EPEMUGA DUTEN ZERGAK KOBRATZEKO ALDIA

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazkota-sunaren erantzule izango.

- Barneko neska eskain-tzen da etxeko lanetara-ko, adinekoak edo hau-rrak zaintzeko. Tel.: 633 79 69 64 (Andrea).

- Neska euskalduna lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, gaixoak, eta umeak zaintzeko. Eskar-mentuarekin. Tel.: 650 74 01 10.

Romo-Areetako (Ogoño kalea) eta Algortako (Torrene kalea) HAB-Herritarren Arretarako Udal Bulegoek puntu gehiago eta gune berriak dituzte, eta horietan Getxoko herritarrek beren kudeaketak egin ditza-kete. Bata zein bestea egokitu egin dira, herritarrei zerbitzu hobeagoa emateko. Antola-mendu berria daukate, itxa-rongune egokituak eta arreta pertsonalizatua eskaintzeko mahaiak.Bi bulego hauetan honako ku-deaketak egin daitezke: errol-dari buruzko kontsultak egin, erroldatze-agiriak eskatu, urrutiko ziurtagiriak kudeatu, hainbat zerbitzutarako inpri-makiak eskatu, zergak zatika-tu, dokumentuak erregistratu

eta obra-lizentziak aurkeztu.Osasun-neurriei eta preben-tzio-jarraibideei eusteko, hi-tzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bi-dez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo https://citaprevia.getxo.eus webgunean.Bestalde, edizio hau ixtera-

koan, asteazkenean, hilak 16, Algortako HABearen aurrean kontzentrazioa deituta ze-goen, artista-talde batek To-rreneko erakusketa-aretoaren itxierarekin duen desados-tasuna erakusteko. Izan ere, duela hilabete batzuk, kale horretan, HAB berri gisa ego-kitu zen.

Page 3: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

Teatro del Noctámbulo antzer-ki taldeak Contra la democracia izenburuko obra antzeztuko du larunbat honetan, irailak 19, 20:00etan, Muxikebarriko Erea-ga aretoan. Botereak (politikoa eta ekonomikoa) herria dese-gitea erabaki du, hori berran-tolatzeko. Hori dela eta, hiritar guztiak kanporatu ditu eta hau-taketa berri bat egingo du.

Grand gignol-eko zazpi obra txi-ki dira lan honetan bildu dire-nak, helduei zuzenduta, izuga-rrikeria eta komedia nahasten dituztenak, zazpi une hurbil be-zain arraro, zazpi ikuspegi su-rrealista eta sendo, gero eta es-kandalagarriagoa den engainu kolektibo bati buruz... Oraindik ba al dago herritarrok gure gi-zartea gobernatzen dugula si-nesten duen inor? Antzezpena ikusteko sarrera 12€ da.

Matt Horan eta Afrika Bibangen kontzertuak Areetan

“Contra la democracia”, Muxikebarrin

Bizkaiko Bertsolari

Txapelketako saioa

Areetako Andres Isasi Musi-ka Eskolan bi kontzertu izango dira irailaren 17an eta 25ean, 21:00etan, Matt Horan eta Afri-ka Bibangen eskutik, hurrenez hurren. Emanaldi bakoitzerako sarrerek 5€ balio dute (zentroan salgai eta leihatilan hasi baino or-dubete lehenago).Horan Floridakoa eta Dead Bron-co taldearen sortzailea da, hare-kin Europan zehar ibili da biran, eta 600 kontzertu eta 5 disko bai-no gehiago ditu. Areetan Matt Horan, Country as Fuck proiektu berria aurkeztuko du. Bestalde, Afrika Bibang abeslari algorta-

BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoak errezitaldi bat es-kainiko du igandean, hilak 20, 20:00etan, Muxike-barriko Ereaga aretoan. Iker Sánchezek zuzenduta eta Garazi Navas akordeoilari bakarlariaren parte-hartzearekin, orkestrak Bartok, Piazzolla eta Stra-vinskyren piezak eskainiko ditu. Orkestrak 1922ko

martxoaren 8an egin zuen debuteko kontzertua Arriaga antzokian, eta Euskadin zein kanpoan eskai-nitako saioek, disko-grabaketek eta ohiko kontzer-tu-denboraldiak bermatzen dute taldearen arrakas-ta. Kontzerturako sarreraren prezioa 12€koa izango da.

BOSen kontzertua Muxikebarrin

Bizkaiko Bertsolari Txapelke-tarako sailkapen faseko saio bat izango da Muxikebarrin, ostegun honetan, irailak 17, 18:30etik aurrera, Udalaren laguntzarekin. Aritz Landeta getxotarrarekin batera aritu-ko direnak, honako hauek: Aitor Arrutia, Bikain Urkiri, Julen Ibarguengoitia, Mikel Aiartzaguena eta Paule Ixiar Loizaga. Osasun neurriak be-tetzeko, sarrerak Interneten bidez erosi ahal dira, www.bertsosarrerak.eus helbidean.

rrak bere bizitzaren zati handi bat darama mikro bat eskuan duela. Lehenik Ke No Falte tal-dearekin ibili zen eta, ondoren, zortzi urtez Etsaiak taldean egon zen. 2019ko amaieran kaleratu zuen bere bakarkako azken lana, Nomada izenekoa.

Revólver talde ospetsua Muxike-barrira etorriko da ostiral honetan, irailak 18, 20:00etan, Revólver, 30 años izeneko biraren barruan kon-tzertua eskaintzeko. Ereaga are-toan egingo da Carlos Goñi buru duen taldearen emanaldia. Azken hiru hamarkadetan bandaren os-pea bultzatu duten abestiekin, eta baita hain ezagunak ez diren bai-na taldekideentzat garrantzi han-dia duten kantak ere joko dituzte. Saioan ez dira faltako sorpresak. Bira zuzenean grabatutako azken diskograia-lanaren ondoren iris-ten da: Básico IV, aurreko akusti-koa atera eta 13 urtera iritsi zena, eta Básico I-etik 25 urtera. Disko horrek salmenta-zerrenda-ko 3. zenbakian jarri zuen taldea, eta aire zabaleko antzoki eta audi-torioetan biratzen hasi zen. Orain, 2020an 30 urte betetzean, beste bira batekin iritsiko da.

Sarrerak: 25€.

Carlos Goñi Getxora iritsiko da “Revólver, 30 años” birarekin

Ostiral honetan, irailak 18, 20:00etan, Muxikebarrin

Page 4: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

Bosteko 2020, shakkei kontzeptu japoniarraren berrirakurketa

Irailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Romo Kultur Etxean Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat erakusketa, Javier Landeras (argazkia), Laura San Juan (pin-tura) eta Mikel Lertxundi (eskul-tura) artisten lanen aukeraketa bat Bosteko erakusketa ibiltarian, Bizkaiko Foru Aldundiak bultza-tuta, Getxo, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Amorebieta-Etxanoko udalekin lankidetzan. Bosteko-ren helburua da jendeari, oro har, artearen berri ematea garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz artista ezagunen lanen erakusketaren bi-dez.

Iñigo Sarriugarte erakusketaren komisarioak adierazten duenez, “sortzaile horietako bakoitzaren ikus-pegi dibergentetik abiatuta shakkei edo mailegatutako paisaia kontzeptu japoniarraren inguruko berrirakur-keta sortzen da; kontzeptu horren arabera lorategi txikiak proiektatzen dira, baina lorategiaren espazio hu-tsera mugatzen diren funtzioak inte-

gratzeko aukera gaindituz elementu mugakideak ere atzematen dituzte-nak, hala nola tenpluak eta inguruan izaten duten naturaren ezaugarriak”.Aukeratutako lanetan, Javier Lan-deras argazkilariak japoniar lo-rategien hainbat argazki erakus-ten ditu, Shironi Hana (2008) eta Kyoto Rikyu (2008-2012) serieen

kasuan bezala. Laura San Juan margolariak naturarekin lotutako proposamenak egiten ditu, sumi--e pinturarekin lotutako tekniken bidez, eta horri esker aukera du bere proposamenei zen estetika-ren eta pentsamenduaren inten-tzionalitate aseptikoa emateko. Mikel Lertxundi harrian, egurrean eta burdinan egindako eskulturen bidez hurbiltzan da ekialdeko es-tetikara.

Shakkei kontzeptuak, ondoren lorategi bat diseinatzeko espazio zehatz baten mugaketa aipatzen du. Proiektu hau ere era horretan aurkezten da; izan ere, sormen-la-nen multzoa Bosteko erakusketa antolatzen duten bost zentroen espazio isikora mugatzen da, eta piezak espazio jakin baten arabe-ra artikulatzen dira, ikusmenaren eta gogoetaren arteko erlazioan funtziona dezaten eta, aldi berean, ikuslea lorategi japoniar baten si-mulazioa laztantzen edo iragar-tzen duen espazio batera eraman ahal izan dadin.

Gonzalo Aróstegui artistak errealismo kutsua duten 19 koa-dro figuratiboren erakusketa ja-rri du ikusgai, Las Arenas desde mi punto de vista izenburupean. Egileak herriko txoko eta toki ezagunak eta baita eguneroko egoerak ere pintatzen ditu, izae-ra kostunbristarekin. Erakusketa Javier Jauregi al-kondora-dendan (Amistad, 17, Areeta) bisitatu ahal izango da, lehenengo irailaren 17tik 30era, eta ondoren urriaren 1etik 15era.

Xabier Paya itzultzaile, bertso-lari eta kulturgile getxotarraren Beste behin batean lanak irabazi du, euskarazko modalitatean, Iruñeko Udalak Nafarroako An-tzerki Eskolarekin batera anto-latutako haurrentzako Antzerki Testuen 29. Lehiaketa. 2.500 eu-roko saria da eta antzezlanaren ekoizpena hartzen du barne.Testua bertsolaritzaren eta li-teratura dramatikoaren arteko nahasketa bikainagatik nabar-mendu da eta haurrentzako ipuin klasiko batzuen berrira-kurketa kritiko eta atsegina es-kaintzen.

“Areeta nire ikuspegitik”

Saria Xabier Payaren “Beste behin batean”

lanarentzat

Page 5: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

Guillermo eta Dennis, Algorta-Alemania bizikletaz, kausa solidario batengatik

Guillermo Martinez algortarrak eta Dennis Gollasch bere lagun alemaniarrak euren helburua bete dute uda honetan: Algor-tatik Alemaniara pedalei eragi-tea helburu solidario baterako. Abuztuko hiru astean 2.700 km egin zituzten sei herrialdetan zehar: Portugal, Espainia, Fran-tzia, Belgika, Holanda eta Ale-mania.

Guillermo Martinezek 29 urte ditu, ingeniari industriala da eta Alemanian bizi da duela 5 urtetik. Zubileta ikastetxean ikasi zuen eta, ondoren, Fadu-ra institutuan. Alemaniara iritsi zen master amaierako proiek-tua egitera eta hizkuntza ho-betzera eta, azkenean, espero baino denbora gehiago geratu da, “baina beti buruan Algortara noizbait itzultzea. Sustraiek asko lotzen dute, nahiz eta nazioarte-ko esperientzia honetaz ahalik eta gehien gozatzen ari naizen”.

Guillermok dioen bezala, ideia Dennisena izan zen. “Lisboa-Ale-mania egin nahi zuen bere kabuz, eta kontatu zidanean animatu egin nintzen, ez lehenago pixka bat pen-tsatu gabe, Bilbotik igaroz gero. Bil-bo ez zegoen hasierako ibilbidean, baina ez zuen zalantzarik izan, bi-daiaren 2/3 elkarrekin egiteko”.

Horrela, Dennisek bakarrik ekin zion abuztuaren 2an Lisboa-Bil-bao bidaiaren lehen zatiari. 9an Algortara iritsi zen eta 10ean Guillermok eta berak egin zu-ten lehen etapa, Getxo-Orio (120 km). Handik aurrera, pedalei era-gin zieten egunero, Tilburg hirira iritsi arte, abuztuaren 23an.

2.400 euro bildu dituzte Mugarik Gabeko Medikuak-entzat

Egindako kilometro bakoitzeko euro bat lortzeko helburua ia bete dute. Oraingoz, 2.400 euro bildu dituzte, eta Mugarik Ga-beko Medikuentzat izango dira. “Mundu osoan ezaguna eta inde-pendentea den GKE bat da”, dio Guillermok,”interes politiko, eko-nomiko edo erlijiosoek baldintzatu gabe lan egiten duena”. Oraindik dohaintzak egin daitezke he-men: https://bit.ly/3c2YQP4

Guillermoren balorazioa ezin da hobea izan. “Esperientzia aparta izan da, oso polita eta, era berean, oso gogorra. Paisaia zora-garriez gozatu dugu, leku ederrak bisitatu ditugu aire zabaleko opor egun hauetan, turismo askorik egin gabe baina oso leku berezietako oroitzapen oso onak eramateko adi-na, Pilateko Duna, Bordele, Paris eta Gante, besteak beste”.

Castro Kopa historikoa asteburu honetan izango da, hilaren 18an (larun-bata) eta 19an (igandea), 13:00etatik aurrera. Kantauri itsasoko bela-den-boraldiko proba tradizionaletako batean -113 urte betetzen dituenean- 35 ontzi inguru izango dira. Bizkaiko eta Kantabriako flotetako ontzi garran-tzitsuenak estropadaren irteeran aurkeztuko dira. Estropada horretan, on-tziak Kurtzero, J80 eta First Class 8 klaseetan banatzen dira.

Garazi Sánchez surfeko Espainiako txapeldunordea da. Coruñako Valdo-viño herrian jokatu da duela gutxi txapelketa. 2017an eta 2018an lortu zituen Espainiako txapelketei gehitzen die titulua Getxoko surflariak. Fi-nalean, Garazik 11,60 puntu bildu zituen eta bigarren tokian sailkatu zen Nadia Erostarbe surflari gipuzkoarraren atzetik. 12,90 puntu bildu zituen gipuzkoarak eta, horren ondorioz, Espainiako txapeldun berria da.

Itzuli da Getxo eta Castro arteko estropada klasikoa Garazi Sánchez, Espainiako txapeldunorde

Page 6: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

Udal talde politikoen iritziaGETXO CORONAVIRUSEN AURREAN

Maskararen erabilera, eskuen higienea, pertsonen arteko distantzia eta gizarte-harremanak murriztea behar-beharrezko neurriak dira Getxok, ahalik eta modurik onenean, koronabirusak eragindako pan-demiari aurre egin ahal izateko. Guztiok lagundu behar dugu neurri horiek ezar-tzeko; izan ere, horrela egiten ez badugu, ezingo dugu Getxoko udalerria babestu pandemia horren aurrean.Otsailetik/martxotik ari gara erakundeak eta herritarrak bizitzeko, lan egiteko edo gure erantzukizuna gure gain hartzeko modu berriak ezartzen, oraindik ere za-lantzazkoa eta zaila den egoera larri ho-netan.Getxoko udal gobernuak aurrekontu, la-guntza, programa eta ekimen bereziak eta salbuespenezko ekimenak ezarri ditu, Getxoko pertsonek, saltokiek, ostalaritzak, familiek eta gizarte eta ekonomia sare osoak osasun pandemia honek sorrarazi dituen krisia eta beroenen eragin anizkoi-tzak ahalik eta lehunen jasan ditzaten.Udaberrian, 1,5 milioi euro jarri ziren mi-kroenpresei, ostalaritzari eta merkatari-tzari laguntzeko, zuzeneko laguntzekin eta GetxoBono ezarriz. Erakundeentzako, pertsonentzako eta enpresa txikientza-

ko zuzeneko arretarako bulego bat gaitu zen, egungo egoerari buruzko informazio eta aholkularitza pertsonalizatua izateko (neurri iskalak, kreditu-neurriak, lan-neurriak, digitalizazioa, hornidurak); are gehiago, material higienikoa eskuratzeko modurik ez zegoen uneetan, Udalak Ge-txoko Merkataritza elkarteekin batera lan-kide jardunik, eskularruak, jelak, maska-rak edo pantailak banatu zituen dendak

Eusko Jaurlaritzako talde berria osatu ondorik, zenbait atzerapauso antze-man ditugu berdintasunaren arloan, hala nola gobernu-postuetan dauden emakumeen kopurua murriztea edo egitura-aldaketa. Hain zuzen ere, Emakunde ateratzen da galtzaile alderdi horretan, Lehendakaritzak baino pisu txikiagoa duen arlo bateko kide bihurtzen baita. Getxoko Uda-lean berdintasunean atzerapausorik ez ematea bultzatu genuen; alde ho-

rretatik, guztion artean arlo horretan murrizketa ekonomikorik ez egoteko konpromisoa hartu genuen uztai-lean, uste baitugu ezinbestekoa dela lehentasunak ezartzea horrelako une garrantzitsu batean, Ogasunak Biz-kaia osoan egindako diru-bilketaren beherakada konirmatu baita. Orain elkarrekin lanean jarraitu behar dugu, atzerapausorik eman gabe. Harremanetarako helbide elektroni-koa: [email protected]

Aurreko ikasturteetan legez, Udale-rrian bizi diren mendeko pertsonen zaintzaileentzako tailerren matriku-lazio-aldia hasi da. Iazko moduan jarduten dugu, baina aurten ezer ez da aurreko urteetan bezala, ez men-dekotasuna duten pertsonentzat, ez zaintzaileentzat, eta, hainbestez, poli-tika publikoen kudeaketaren ardura-dunentzat ere ez da berdin izan behar. Covid-19ak eragin duen krisiak irau-ten duen bitartean, adineko pertso-nengan jarri dugu begirada, eta hain-bat ekintza bideratu ditugu, hala nola etxe bakoitzera banan-banan deitzea, haien egoera pertsonala eta konina-

mendua nola bizitzen ari diren jakite aldera. Atera dugun ondorioetako bat da adineko pertsonarik gehienek zain-tzaileak dituztela, sarritan senideak. Denentzat izan da zaila, beraientzat beste inorentzat baino gehiago. Uda-lak laguntza psikologikoaren eta prestakuntzaren alorretako programa horiek gauzatzeari lehentasuna ema-ten jarraituko du, segurtasun-neurri guztiak bermatuz. Baldin eta krisi ho-nekin ezer ikasi badugu, ondokoa bai ikasi dugula: zaintzak bizitzaren erdi-gunean jarri behar ditugula, eta, ho-rrenbestez, politika publikoen xede nagusi bilakatu behar direla.

Ez duzu Getxoberri honetan albis-te hau irakurriko: Getxoko Udalak Algortako Torrene erakusketa-are-toa ixtea erabaki du. Hasiera batean behin-behineko erabakia izango zena (alboan dagoen herritarren arretarako bulegoa handitzea, segurtasun-distan-tziak errespetatzeko) behin-betikoa bihurtu da, azalpen handirik eman gabe.Eta hori da benetan kezkatzekoa: osa-sun-krisiaren aitzakiarekin hainbat erabaki hartzen ari dira, eta baliteke asko atzeraezinak izatea. Kulturan murrizketak egitea, gazteen aisialdia-ri trabak jartzea, herri-mugimenduari debekuak ezartzea... Zeinek berma-tzen digu, pandemia amaitzerakoan, erabaki horiek guztiak bertan behera geratuko direla?

Torreneren kasuan, Getxoko artista ugarik manifestu bat sinatu dute are-toaren itxiera salatuz eta EAJ eta PSE-ren udal gobernuari alternatibak eska-tuz. Ez da gutxiagorako: benetan larria da Getxoko Udala kulturarekin egiten ari dena. Momentuz, alkateak Romo Kultur Etxearen aretoa jarri du alter-natiba modura, baina jakina da areto horrek ez dituela betetzen erakuske-tak antolatzeko oinarrizko baldintzak (eskerrak eraikinaren aurrekontua 8 milioi eurokoa izan zela). Eta ez di-tzagun ahaztu Muxikebarriren arazo teknikoak bere sorreratik, Getxo Blues edota Gaurik Laburrenaren desager-pena, kalean antolatzen diren kultur jarduerak “antzokiratzeko” helburua...Hau da Getxoko Udalaren kultur po-litika.

TORRENE EZ ITXI! KULTURA BIZIRIK!KRISTOBAL KOLON KALEAREN ABANDONU-EGOERA

ATZERAPAUSORIK EZ BERDINTASUN ARLOAN

ZAINTZEN GAITUENA ZAINDU BEHAR DUGU

Kristobal Kolon kaletik gertu da-goen kalezuloetako bat zeharo abandonaturik dagoenez, zonal-dea gazteen topaleku bilakatu da, botiloia egiteko eta estupefazien-teak saltzeko gune, alegia. Erabile-ra onuragarririk gabeko kalezulo bat da, irteerarik ez duena, argiz-tapen eskasa duena, ostenduta da-goena eta, besteak beste, egunero gorakoak agertzen dira bertan, eta

zabor asko ere pilatzen da bertan. Udalak desjabetu eta abandona-tutako lursaila da. Hori dela eta, hurrengo batzordean lursailaren titulartasuna argitzeko eskatuko dugu, eta Udalak eremua txukun-tzeko neurriak hartzeko. Ordu-ra arte, hesiak jartzeko eskatzen dugu, kalezulora ez pasatzeko eta arazoak saihesteko. #despiertagetxo

ireki ahal izateko. Ondore larriak pairatzen ari diren fami-lientzako eta pertsonentzako gizarte-la-guntzak, hala nola, enplegua galtzeak eta zailtasun ekonomikoek eragindako kal-teak arintzeko laguntzak, egoera larri ho-riei erantzutea ezinbestekoa baita. Larrial-dietarako laguntzak, gizarte-laguntzak, aldizkakoak ez diren laguntzak edo gizar-te-zerbitzuen arretaren arloan lehendik

bazeuden beste batzuk, COVID 19aren krisiak eragindako zailtasun-egoera arintzeko berariazko prestazioarekin batera, zeinak aktibo jarraitzen baitu. Baztertuta dauden kolektiboentzako ere neurri bereziak, Andra Marin prestatu-tako aterpetxearekin, edo Gurutze Gorri, Caritas edo Sortarazi bezalako erakun-deekin lankide jardunik, une honetan Getxon une zailak jasaten dituzten fami-lien oinarrizko elikadurari dagokionez dagoen eskariari erantzute aldera.Eta neurriak hartzen jarraituko dugu koronabirusaren krisiaren aurrean, hala nola on line edo aurrez aurreko ikastaro eta tailerrak antolatuz, osasun-egoera-ren arabera; espazio eta edukiera txikiko kultura-jarduerak landu behar ditugu, eta Getxo Kirolak erakundetik kirol ikas-taroak eta zerbitzuak eskaintzeko zailta-sunak ezabatze aldera jardun.Oraindik ere ezinbestekoak diren neu-rriak eta erantzunkidetasuna: maskara erabiltzea, eskuen higienea eta distantzia soziala, talde handiak eta askotarikoak saihestuz; ildo horretan, guztiok lagun-du dezakegu eta arlo guztietan lagundu behar dugu, Getxok COVID-19ari aurre egiten jarrai dezan.

Page 7: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

25 kilometro bidegorri baino gehiago ditu Getxok, txirrindularien eta mugikortasun

pertsonaleko ibilgailuen (MPI) desplazamenduak, erosotasuna eta gozamena

errazteko. Horietako 16 kilometro bereizitako bidegorriak dira; 7,2 kilometro 30eko

guneetan daude; eta 2,2 kilometro oinezkoekin partekatzen dira.

Más de 25 km de bidegorri en todo el municipio para el facilitar el transporte,

comodidad y disfrute de ciclistas y VMPs (Vehículos de Movilidad Personal), de los

cuales 16km. son bidegorri separado, 7,2 km. en zona velocidad 30 y 2,2km en

compartido con peatones.

JADA EXISTITZEN DIREN BIDEGORRIAKBIDEGORRIS ACTUALES

AZTERTZEN ARI DIREN BIDEGORRIAKBIDEGORRIS EN ESTUDIO PARA PROXÍMA IMPLANTACIÓN

METRO-GELTOKIAK / ESTACIONES METRO

GETXOBIZI-GELTOKIAK / ESTACIONES GETXOBIZI

Mugi zaitez zure udalerrian modu

osasungarri, erraz eta iraunkorrean

urte osoan zehar, ingurumena

errespetatuz eta zure erritmoan.

Desplázate por tu municipio de manera

saludable, sencilla y sostenible,

respetando el Medio Ambiente y a tu

ritmo durante todo el año.

Page 8: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

Getxo osoan 30 kilometro orduko abiadura-muga ezartzeak oinezkoen, txirrindularien eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (MPI) arteko bizikidetza eta segurtasuna erraztuko ditu.

Zarata murriztuko da gure udalerrian

Kutsadura murriztuko da gure kaleetan

Segurtasuna areagotuko da

Informazio-liburuxka bat jasoko duzu zure postontzian, pegatina batekin.

Jarri biniloa zure autoan! Horrela, denek jakingo dute Getxo 30 km

orduko udalerria dela. / Recibirás en tu buzón un folleto informativo con

una pegatina. Colócala en tu coche para que todos sepan que en Getxo

somos municipio 30km/h.

Todo Getxo a una velocidad máxima de 30 km/h facilitará la convivencia y la seguridad entre peatones, ciclistas y VMPs (Vehículos de Movilidad Personal).

Disminuirá el ruido en nuestro municipio

Disminuirá la contaminación en nuestras calles

Aumentará la seguridad

GETXO, NIRE UDALERRIA 30 km/h

GETXO, MI MUNICIPIO 30 km/h

Page 9: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

STREET MARKETING

Mugikortasun Asterako antolatutako jardueren artean, udalerriko bidegorri eta zebra-pasaguneetan garatuko den street marketing ekintza hau nabarmentzen da. Mezu positiboak adierazi beharko dituzue, auzokideak oinez ibiltzera, pedalei eragitera edo garraiobide iraunkorrak erabiltzera animatuz.

PEDALEI ERAGITEN IKASTEKO TAILERRA Irailak 21, 22, 23, 24

Aurreko edizioetan bezala, bizikletaz ibiltzen ikasteko gunea izango dute helduek aurten ere. Getxotarren artean ibilgailu honen erabilera sustatzeko helburuarekin, hainbat tailer antolatuko dira udalerrian, bizikletaz ibiltzen ez dakiten edo trebetasun gutxi duten bizilagunei zuzenduta. Helduentzako bizikletak eskuragai izango ditugu. Haurrek, berriz, beren bizikletak ekarri ahal izango dituzte etxetik.

OINARRIZKO MEKANIKA-TAILERRAIrailak 22

18:00etatik 20:00etaraEvaristo Txurruka kaia

11:00etatik 14:00etara17:00etatik 20:00etara

Algortako Geltokia Plaza

HAURRENTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA

Haurrentzako marrazki-lehiaketa antolatu dugu aste osorako, Nola mugitu Getxon lelopean. Horretarako, parte-hartzaileek udalerrian nola mugitzen diren erakusten duten marrazkiak bidali beharko dizkigute [email protected] helbide elektronikora.

Lehiaketa honek BI KATEGORIA ditu. Lehena 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago; bigarrena, 10 eta 15 urte bitartekoei. Hainbat sari-sorta banatuko dira bi kategorietan.

Nola aska dezaket gurpila zulaketa bat konpontzeko? Katea ateratzen bada, nola jar dezaket berriro bere lekuan? Zer ote dira bizikletaren erradioa eta katebegia? Galdera hauek eta beste asko argituko ditugu mekanika-tailerrean, gure bizikletaren funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko.

Getxoko Udalak bat egin du Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin aurten ere, oraingo honetan “Getxo 30 km/h-ra. Emisiorik gabeko mugikortasun seguru eta osasungarri baten alde” lelopean. COVID-19aren pandemiak erabat baldintzatu du Mugikortasun Astea, bai jardueren egitarauari dagokionez, bai haren garapenean. Horrenbestez, mugikortasun iraunkorraren arloan udalerrirako garrantzitsuak diren gaiei buruzko informazio eta zabalkunde kanpainak nabarmentzea erabaki dugu.

MUGIKORTASUN ASTEKO JARDUERAK

IZEN-EMATEA

PLAZA MUGATUAK

IZEN-EMATEA

PLAZA MUGATUAK

IZEN-EMATEAK: Telefonoz: 605 74 90 64. Jarduera guztiak doakoak dira.

IBILGAILUEN ZIRKULAZIO ETENAK ALGORTAN ETA AREETAN Irailaren 20an, igandea, 8:00etatik 20:00etara, ibilgailu pribatuen zirkulazioa mugatuta egongo da Algorta eta Areetako erdiguneetako hainbat kaletan. Murrizketek ez dute eraginik izango garraio publikoan, ezta aldez aurretik Getxoko Udalaren baimena duten establezimenduen ibilgailuetan ere. Eskaerak: [email protected]

LAS MERCEDES

ALGORTAKO ETORBIDEA

JUAN BAUTISTA ZABALA

TORREN

EMAYOR

TELLETXETELLETXE

GOBELA

NEGU

BIDE

ALARMENDIZALAMA

JOAQUIN ARELLANO

BIDEBARRIETA

CLUB

SANTA ANA

AMISTAD

AREETA

ALGORTA

Algortako Telletxe kalean eta Areetako kale Nagusian ez da haurrentzako jarduerarik izango, aurtengo egoera berezia dela eta; nolanahi ere, kale

biak itxita egongo dira traikoarentzat, guztion gozamenerako.

Page 10: Munduko Sokatira Txapelketak 30 herrialdetako 1.500 ... · Txapelketa atzeratu egin da COVID-19arengatik COVID-19aren aparteko laguntza gisa Ha sido la propuesta más votada en los

STREET MARKETING

Entre las iniciativas que se realizarán a lo largo de la Semana Europea de la Movilidad en Getxo destaca la acción de street marketing en los bidegorris y en los pasos de cebra, que consistirá en plasmar mensajes positivos en los que se anima a caminar, pedalear y a usar modos de transporte sostenibles.

TALLER “APRENDIENDO A PEDALEAR” 21-22-23-24 de septiembre

Como en ediciones anteriores contaremos con un espacio para que los más mayores aprendan a andar en bicicleta. Con el objetivo de difundir el uso de la bicicleta entre los getxotarras se organizarán clases de aprendizaje dirigidas a enseñar a andar en bicicleta a personas que no sabían o tenían escaso dominio de la misma. Para las personas adultas se proporcionarán bicicletas y las niñas y niños pequeños podrán traer las suyas.

TALLER DE MECÁNICA BÁSICA22 de septiembre

18:00h - 20:00hMuelle Evaristo Churruca

11:00h -14:00h17:00h -20:00h

PLAZA ESTACIÓN DE ALGORTA

CONCURSO DE DIBUJO INFANTIL

Durante toda la semana se realizará un concurso de dibujo de pintura infantil con el lema “Como te mueves por Getxo”. Para ello, tendrán que enviar los dibujos en los que nos muestren como se desplazan por Getxo al mail: [email protected]

Este concurso incluye DOS CATEGORÍAS. La primera para niños de ente 4 y 9 años y la segunda para niños entre 10 y 15 años, ambas categorias con diferentes lotes de premios.

¿Cómo soltar una rueda para arreglar un pinchazo?, ¿Cómo debo meter la cadena en su sitio si se me sale?, ¿A qué parte de la bici nos referimos cuando hablamos de un radio o un eslabón?... Estas y otras cuestiones son las que resolveremos en este taller con el objetivo de tener unas nociones básicas sobre el funcionamiento de nuestra bicicleta.

El Ayuntamiento de Getxo se suma, un año más, a la Semana Europea de la Movilidad Sostenible, en esta ocasión bajo el lema ‘Getxo a 30. Por una movilidad segura, saludable y sin emisiones’. Una Semana de la Movilidad que tanto en la confección de su programa de actividades como en su propio desarrollo viene marcada por la pandemia de la Covid-19, por lo que se ha optado para este año por una campaña mas informativa y divulgativa sobre cuestiones actualmente importantes para el municipio en materia de movilidad sostenible.

ACTIVIDADES SEMANA DE LA MOVILIDAD

INSCRIPCIÓN

PLAZAS LIMITADAS

INSCRIPCIÓN

PLAZAS LIMITADAS

INSCRIPCIONES: Teléfono: 605 74 90 64.Todas las actividades son gratuitas.

CORTE DE TRÁFICO DE VEHÍCULOS EN ALGORTA Y LAS ARENAS El domingo 20 de septiembre, de 8:00 a 20:00 h., algunas calles de los centros de Algorta y Las Arenas quedarán cerradas al tránsito de vehículos privados. Estas restricciones no afectarán a los transportes públicos y vehículos de establecimientos que cuenten con autorización previa municipal. Solicitudes: [email protected]

LAS MERCEDES

ALGORTAKO ETORBIDEA

JUAN BAUTISTA ZABALA

TORREN

EMAYOR

TELLETXETELLETXE

GOBELA

NEGU

BIDE

ALARMENDIZALAMA

JOAQUIN ARELLANO

BIDEBARRIETA

CLUB

SANTA ANA

AMISTAD

AREETA

ALGORTA

Este año por la situación excepcional, no habrá actividades infantiles en estas calles (calle Telletxe de Algorta y calle Mayor de Las Arenas)

pero si estarán cerradas al tráico para el disfrute de todos/as